<![CDATA[Andoni Tolosa | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 04 Feb 2023 15:41:24 +0100 hourly 1 <![CDATA[Andoni Tolosa | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA['Ez Kî Me']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/027/001/2023-01-29/ez_k_me.htm Sun, 29 Jan 2023 00:00:00 +0100 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/027/001/2023-01-29/ez_k_me.htm Ez Kî Me. Errazkerietatik urrun dabiltza, eta estimatzekoa da, benetan, oraintxe joan zaigun urteko ezustekorik atseginenetakoa.]]> <![CDATA['The Great White Sea Eagle']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/031/003/2023-01-22/the_great_white_sea_eagle.htm Sun, 22 Jan 2023 00:00:00 +0100 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1933/031/003/2023-01-22/the_great_white_sea_eagle.htm The Great White Sea Eagle izenekoak, haren alderik poperoena berreskuratzen du, eta, horretarako, Nina Persson The Cardigans taldeko kantariaren eta Second Hand Orchestra talde suediarraren konplizitatea lortu du. Lan miresgarria da, non pianoak eta soka moldaketek hartzen duten protagonismoa, intimismoa goratzen duten melodia eta hitz zirraragarriak behar bezala janzteko.

Poliedrikoa da oso Yorkstonen jarduera musikala; lan honek, ordea, eskoziar pop finenaren oihartzunak ekarriko dizkigu.]]>
<![CDATA[Koherentziaren mapa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/031/005/2023-01-15/koherentziaren_mapa.htm Sun, 15 Jan 2023 00:00:00 +0100 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1949/031/005/2023-01-15/koherentziaren_mapa.htm #itsasoadabidebakarra iruditzen zait aipatutakoaren adibide argia, askotarikoa izanda ere, lan oso koherentea delako.

Lehenik eta behin, esan behar da diskoak A eta B aldeak dituela, fisikoki atzematen ez den arren (bertsio digitalean izan ezik). A aldeak Ines Osinagaren azken urteetako ibilbidearen hurrengo urrats logikoak erakuts ditzake; batez ere, musika elektronikoaren eraginpean hazitako kantuak dira, herri musikak eta erritmo garaikideek bat egiten duten eremu horretan kokatu beharrekoak. Trikitia melodiaz baina, batez ere, giroez arduratzen da. Arrasatearraren imajinarioaren osagai dira guztiak, baita ukelelea eta autotune pixka bat hartu eta Non Dago Gure Askatasuna hunkigarria eskaintzen duenean ere, ondoren giro ia-industrialak ekartzeko Lurrak instrumental trinkoarekin.

B aldea, berriz, son kubatarretik edaten duen Alegrantziaren Aldeko Konjura-rekin hasten da. Hortik aurrera; elektronika erabat desagertzen da, trikitia ia; eta gitarrek, tresek, perkusio organikoek eta ahots garbiek hartzen dute haien lekua. Kantuok trovatik hurbilago dauden arren, amaierako Malekoian eta Yhope Mope instrumentalek trikitiaren hotsa goratzen dute, gauzak bere lekuan jartzeko. B alde honek bidean utziko dizkigu 2022ko kanturik onenetako bat, Errua, eta Ines Osinagaren ausardiaren erakusle den Mercedes Sosaren Cambia todo cambia izugarriaren bertsioa, ukelelez lagundutakoa. Zer gehiago eskatu? Janzkera musikalarekin gertatu bezala, askotarikoak dira baita Sarrionandiaren testuak ere. Nahiz eta agerian uzten duten, berriro ere, haren poesiaren musikaltasuna, eta munduaren eta, batez ere, bertako biztanleen gorabeherekin duen lotura estua.

Bukatzeko, diskoa ia-ia kolektiboa dela aipatzearen tentazioarekin borrokan ari naiz, hain da eta luzea #itsasoadabidebakarra honetan parte hartu duten artisten zerrenda. Batez ere B aldeko kantuetan, non batzuetan Ines Osinagaren ahotsa desagertu egiten den protagonismo guztia Kubako kantariei utziz. Hori ere bada koherentea Kuba eta Euskal Herri arteko joan etorrian ondu den kantu bilduma honekin (hala aipatu du egileak).]]>
<![CDATA['Anadolu Ejderi']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/037/003/2022-12-11/anadolu_ejderi.htm Sun, 11 Dec 2022 00:00:00 +0100 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1933/037/003/2022-12-11/anadolu_ejderi.htm <![CDATA[Entzuteko disko bat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/040/005/2022-12-04/entzuteko_disko_bat.htm Sun, 04 Dec 2022 00:00:00 +0100 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1949/040/005/2022-12-04/entzuteko_disko_bat.htm spoken word-aren arteko konfluentzia. Agian, aurretik gertatua zen, baina inork ez zuen unea erregistratu, eta, beraz, ez zuen data hori halako ardurarekin zamatu. Ezinbestekoa da, adibidez, Zazpi Eskale eta Gu eta Gutarrak egitasmoak aipatzea, egile bertsuen ezinegon sortzailearen emaitza zirelako, eta bertso-jarriei ateak zabaltzen zizkietelako, askotariko norabideen abiapuntuan kokatuz. Baina, egitasmo horietan denetan, bertso jarria kantuaren parametrotara ekartzen zen. Besteak beste, horrek bertsolariaren kantaera bortxatzea ekartzen zuen, pop musikaren estandarretara ekartzeko ahaleginean, eta horrek baldintzatzen zuen emaitza.

Alde horretatik, aurrerapauso nabarmena dakar Anonyme Popularrek; kantuari begiratzeaz gain, gurean ahaztu samarra dugun errezitatzearen artera hurbiltzen duelako bertso-kantaria, eta hori bai iruditzen zaidala berrikuntza azpimarragarria. Kantaria testu-irakurle bihurtzen da, eta emaitza ona da. Uste dut Igor Elortza errezitatzetik hurbilen dabilen uneetan hartzen duela disko honek bere zentzurik osatuena, erakargarrien bilakatzen dela, iristen dela unerik gailenetara. Hortxe lortzen dute testu ikaragarri horiek merezi duten janzkera.

Noski, inork ez zuen espero Elortzak testu eskasak idaztea. Alde horretatik, urteetan erakutsi duen izpiritu kritiko eta autokritiko, humanista, politiko, kultu... beraren emaitza dira Anonyme Popular osatzen duten bederatzi testu hauek. Sekula ez da izan Elortza bertso-idazle edo kantari koldarra, are gutxiago orain. Beraz, primeran deskribatzen du 50 urtetik hurbil dabilen familia-gizon euskaldun, abertzale, majo baten mundua; zuzen, ironiko, kritiko, samur, hurbil... egiten du, disimulurik eta koartadarik gabe. Bikain (ia gehienetan bezala, gehituko nuke).

Eta jakina, nork espero zuen Rafa Ruedak musika txarra idaztea? Egia da musikariarentzat ez dela lan erraza ezberdintzea zer den kantua eta zer den errezitatzeko musika. Eta uste dut bietatik dagoela diskoan. Sarrerako Mundumoduinmundu eta Anonyme Popular lehenengotik hurbilago daude, eta Baina Heuk Be Badakik zoragarriak, eta Mundura Sortzen Lehenengoak adiskidetasunaren aitortza inkondizionalak gehiago dute bigarrenetik. Estilo aldetik, berriz, denetarik dago, baina ez dut uste hori garrantzitsuena denik, errezitatzeaz ari bagara bederen. Azkenean, horrelakoetan, musikak testu eder batzuk ilustratzeko eta haien eragina anplifikatzeko tresna izan behar du, eta bide horretan emandako urratsak dira, nire ustetan, disko honen ekarpenik interesgarrienak. Hau entzuteko disko bat delako.]]>
<![CDATA[Pablo]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1958/028/002/2022-11-23/pablo.htm Wed, 23 Nov 2022 00:00:00 +0100 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1958/028/002/2022-11-23/pablo.htm ala partikula. Musikalki, oso handia zen 70eko hamarkada erdialdetik aurrera (1974) Movieplay diskoetxe katalanaren bidez iritsitako Hego Amerikako musikarien diskoek gure artean lortutako sona; Victor Jara, Quilapayun, Violeta Parra... Beraz, atea zabalik topatu zuten bide beretik iristen hasi ziren Kubako troba berria izeneko mugimenduan bildutako artista gazte eta berritzaileen lehenengo lanek ere. Eta orduan hasi ginen elkarri galdetzen: Silvio ala Pablo... zein nahiago? Egia da, bi izen horietan laburtu zen gurean Kubako troba berriaren gaineko ezagutza. Agian horregatik (edo alderantziz), ohikoa zen bikote artistiko bezala aritzea; jaialdi beretan kantatzen zuten, artikulu eta erreportaje berberetan irakur zitezkeen bien izenak jarraian, elkarrekin ematen zituzten prentsaurrekoak... Baina, Silvio ala Pablo? Nik lehenengoaren hiru kasete nituen, eta Pablorena, bakarra. Aitortu beharra daukat 1982ko Yo me quedo disko puskarekin deskubritu nuela, benetan, Pablo Milanes, eta handik aurrera, gero eta Pablozaleagoa bilakatu nintzela, Silviorekiko atxikimendua galtzen nuen abiadura berean, gutxi gorabehera. Bi arrazoi emango ditut zaletze berantiar honetarako. Alde batetik, Milanesek kanturako testuak aukeratzeko zuen gustu bikaina; eta, bestetik, kostata, baina haren melodia gozoak are gozoago bihurtzen zituzten moldaketa musikal-orkestralak estimatzen hasi nintzela (adina, ziurrenik). Oraintxe ari naiz entzuten Mario Benedettiren hitzekin egindako Hombre preso que mira a su hijo ikaragarria, eta horrek irudika lezake hobekien aurretik aipatutakoa. Entzulearengan oilo-larrua eragiteko dekalogo moduko bat da kantu hau. Urteak aurrera joanda, trobaren itzala itzaltzen joan zen, eta beste musika eta musikari kubatar batzuek hartu zuten gure interesaren ardatza; salsa eta eratorriak hasieran (Los Van Van...) eta sona eta erroak ondoren (Compay Segundo, Eliades Ochoa...), baina Milanesek jarraitu zuen Euskal Herrira etortzen, ez ziren pasatzen bost urte haren bisitarik gabe, eta jarraitu zuen diskoak ateratzen, eta... Ez nion berriro inori galdetu 'Pablo ala Silvio?'. Ez zegoen zertan halakorik egin. Baina ez al da kasualitatea bere kanturik arrakastatsuenetako bat Silvio Rodriguezekin batera grabatutako Yolanda izatea? ]]> <![CDATA['Horta']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/032/001/2022-11-20/horta.htm Sun, 20 Nov 2022 00:00:00 +0100 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/032/001/2022-11-20/horta.htm <![CDATA['Nacarile']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/038/003/2022-11-13/nacarile.htm Sun, 13 Nov 2022 00:00:00 +0100 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1933/038/003/2022-11-13/nacarile.htm <![CDATA[Non egon dira orain arte?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/041/005/2022-11-06/non_egon_dira_orain_arte.htm Sun, 06 Nov 2022 00:00:00 +0100 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1949/041/005/2022-11-06/non_egon_dira_orain_arte.htm
Ohikoa den moduan, horrek ez du adierazten sortzaile horiek eta haien itzalean hasitako beste askok musika egiteari utzi ziotenik, ezta gutxiagorik ere, musikaren merkatu globalak beste interesgune exotikoagoak topatu zituela baino. Jakin beharko, gerrak gerra, hain urruti geratzen zaigun Europako ekialde horretan zein-nolako bilakaera eduki duten azken urteetan.

Horren lekukotasuna ematen du Kottarashky bulgariar DJ eta musikariaren laugarren lan luze honek, bertan folktronika balkanikoa handi egin zuten ezaugarri gehienak topa daitezke eta: melodia herrikoiak, dubaren, breakbeataren, trip hoparen ekarpen erritmikoak, ahots oroitarazleak, eta balada geldotik dantzalekuetako paradisura doazen kantu eta pieza instrumentalen uztarketa.

Zer dauka, orduan, berritik disko honek? Agian ezer ere ez, baina ez litzateke justua izango haren balioa ongi burututako ariketa nostalgiko batera mugatzea. Hari horretatik tiraka, eta urte batzuk atzera eginda, 2009an bulgariarrak kaleratu zuen lehenengo diskora hain zuzen ere, esan beharra dago garai hartan dagoeneko estiloaren ohiko bideetatik urrundu, eta errazkeriei muzin egiteko gaitasunean oinarritutako nortasun musikala erakutsi zuela Kottarashkyk. Txaranga ganberroaren, edo house matxakoiaren arriskuei izkin egiten zien sortzaile baten lana zen hura. Opa Hey (Asphalt Tango 2009) diskoak mendebaldeko hainbat komunikabideren interesa erakarri zuen, eta horrela lortu zuen Nicola Gruevek leku bat world-music delakoaren zirkuituan.

Ondorengo bi diskoek, jada Kottarashky & The Rain Dogs izenarekin kaleratutakoek, ez zuten halako oihartzunik eduki (moda kontuak direla medio, ziurrenik). Baina laugarren honek duen sendotasun eta freskotasunak erakusten du, agian, itzalean emandako denbora horrek mesede baino ez diola egin taldeari. Norbaitek balkanetako psikodelia gisara izendatu du haiek egiten dutena, eta agian ez dabil urruti, hortik asko dagoelako kantu-bilduma honetan. Goraipatzekoak Asia Andonova eta Tui Mamakiren ahotsak, eta Sando Sandoven tronpetaren jotzeak. Noski, ezin falta tronpetak horrelako disko batean.]]>
<![CDATA['Tillsammans']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/040/001/2022-10-23/tillsammans.htm Sun, 23 Oct 2022 00:00:00 +0200 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/040/001/2022-10-23/tillsammans.htm songwriter garaikideekin alderatu dute. Folk akustikoz betetako harribitxi txiki baina dirdiratsua da, suediarrez eta ingelesez kantatua. Melodia hauskorrak, biluztasun akustikoa eta hurbiltasun, ia bat-batekoa izan daitezke aipa daitezkeen beste ezaugarri batzuk.]]> <![CDATA['Loogaroo']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/033/001/2022-10-16/loogaroo.htm Sun, 16 Oct 2022 00:00:00 +0200 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/033/001/2022-10-16/loogaroo.htm <![CDATA[Ekialdeko rocka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/035/005/2022-10-09/ekialdeko_rocka.htm Sun, 09 Oct 2022 00:00:00 +0200 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1949/035/005/2022-10-09/ekialdeko_rocka.htm
Hartu-eman horien ondorioz, erabaki zuen musikaren munduan ahalegina egitea, eta horrela kaleratu zuen lehenengo lan luzea; Naz (2018). Parsiz kantatutako elektro-pop diskoa, dezenteko arrakasta lortu zuena. Horren ondorioz, 2020an, kaleratu zuen Zan (emakume), erdi ezkutuan grabatutako diskoa. Musikari irandarrak ezin ziren Israelen sartu, ezta musikari israeldarrak ere Iranen: beraz, batzuek zein besteek, beren kabuz lan egin zuten, gero, ahal bezala, egindakoa konpartitu eta osatzeko. Orotara, disko sendoagoa da, eta nabarmena da rock musikaren eragina.

Bigarren diskoarekin bizi izandako abenturak kontuan hartuta-edo, Istanbulen grabatu du, musikari guztiak batera, oraintsu kaleratu duen Roya hau. Parsiz kantatzen jarraitzen du, persiar jatorriko musikak inspirazio nagusi dira, baina, teklatu eta efektu vintage-ak kenduta, elektronika ia desagertu da diskotik, eta 1970eko rockaren izpiritua jabetu da kantuez. Ez da hain disko dantzagarria. Alde horretatik, uler daiteke badela omenaldia garai hartako aitzindariei, haien ibilbidea errotik moztu zuen iraultza islamikoak ezarritako isiltasuna gaindituta. Baina, batez ere, garai hartako musikaren eguneratze bat dela esan daiteke. Horren seinale: ongi burututako nostalgiaren eta gaurkotasunaren arteko oreka, moldaketa eta instrumentazioaren fideltasun ia muturrekoa, garai hartako genero nagusi ziren rock progresiboaren eta psikodeliaren berrirakurketa melodiko eta argia... ez da harritzekoa Istanbulen grabatzea, Ekialdeko rockaren hiriburu izan baita hamarkadetan, Beiruten baimenarekin.

Diskoak, ordea, kantariaren ahotsaren indar lirikoaren, eta musikariaren konposizio gaitasunaren isla bikaina da. Haren adorearen, bide jakinetatik aldentzeko gaitasunaren eta erroekiko estimazioaren erakusleiho bikaina da. Gomendatzeko moduko diskoa.]]>
<![CDATA['Canto seductor']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/035/001/2022-06-19/canto_seductor.htm Sun, 19 Jun 2022 00:00:00 +0200 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/035/001/2022-06-19/canto_seductor.htm <![CDATA[Falta diren lagunei]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/031/005/2022-06-12/falta_diren_lagunei.htm Sun, 12 Jun 2022 00:00:00 +0200 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/031/005/2022-06-12/falta_diren_lagunei.htm The Mountain Top), disko pertsonalagoa da politikoa baino gehiago. Azken urteetan joandako hainbat laguni zein musikariri (Jhon Prine, Nancy Griffith, David Olney) gorazarre egiteko parada ezin hobea New Orleansekoarentzat.

Suabe doa entzuketa hasieratik; ia baikorra gerta daitekeen Fall Apart Word kantuak irekitzen du diskoa. Bidaia baten kronika da, mundua astintzen duten hondamendien artean ezer atsegina topatzeko ahalegin baten modukoa. «Gauzak batu eta gauzak desegin egiten dira, eta horren kontzientzia hartzea aukera bat izan daiteke esker ona adierazteko. Une honetan leihotik begira nago, eta ezin dut sinetsi hemen egotea lortu dudanik», dio kantariak, lehenengo kantu honen gainean. Ildo bertsutik doa, ondoren datorren Amsterdam, gehien maite dituen hirietako batera ustekabean iristeak eragin dion pozarekin idatzitako kantua. Poz bertsua dario hurrengo Thank God For You-ri, aukera ona bere antzinako junkie bizimodua, oraingoarekin alderatzeko, eta alderaketatik onik ateratzeko.

Beste tonu bat hartzen du hortik aurrera diskoak. Ilunagoa, geldoagoa. Horren adibide, segidan datozen How Could You Be Gone eta Where Are You Now. Falta diren lagunen itzala nabarmentzen da bi kantu hauetan. Batez ere, bigarrenean. Mezu bat baita hogei urteko adiskidetasun estuaren ostean bat-batean hildako Betsyrentzat. Pianoa eta ahotsa nekez doaz, kantariak lagunarekin oinez igarotzen zituen paisaiak deskribatzen dituen bitartean. Hari beretik tiraka jarraitzen du Gauthier andreak, baina hildakoetako bakoitzak ekarritako maitasuna goraipatzen du diskoaren izenburu bera duen kantuan. Nagusitu da lap-steelaren country giroa. Antzekoa gertatzen da segidako The Meadow-ekin, eta baita, hein handi batean, hurrengo Truckers & Troubadours-ekin ere; nola ez, bada, separazioari, alde egin beharrari eskainitako kantua.

Egia da, diskoa moteltzen doa erritmikoki kantuek aurrera joan ahala, biolinez jantzitako Till See You Again Dylaniarra iritsi arte, horrekin bukatzen baita diskoa. Baina esan beharra dago diskoak intentsitatean irabazten duela moteldu ahala, eta «songwriter-en songwriter-ak» bikain borobiltzen duela guztia, lan osoari batasun izugarria emanez. Harrapatzen zaituzten disko horietako bat.]]>
<![CDATA['Tres golpes']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/036/001/2022-05-29/tres_golpes.htm Sun, 29 May 2022 00:00:00 +0200 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/036/001/2022-05-29/tres_golpes.htm Boa Doña, chacona de negros y gitanos izugarriarekin, eta Extremadurakoaren ahots eta kantaera bizigarriarekin; jarraitu segidan datorren Tres golpes fandango biluziarekin; eta segi ondoren datorren Yo soy la locura dramatikoarekin. Hiru kantuekin irabazten zaituzten disko horietako bat da, eta oraindik beste 11 datoz atzetik. Benetan, oilo larrua jartzen duten disko horietako bat da Perraterena, eta nago kantaorearen arteaz gain azpimarragarria dela Raul Refreeren ekoizpen-lana; izugarria da erroetatik esentzia destilatzeko duen gaitasuna. Disko bikaina.]]> <![CDATA['She'd Be a Diamond']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/040/001/2022-05-22/shed_be_a_diamond.htm Sun, 22 May 2022 00:00:00 +0200 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/040/001/2022-05-22/shed_be_a_diamond.htm songwriter kutuna, ez du Bostonekoak oso emari handia; lau disko luze, hainbat single eta EP, eta han-hemenka utzitako kantuek osatzen dute haren diskografia, laburra, baina harribitxiz betetakoa. Oraintsu kaleratu duten bilduma bikoitz honetan haren kantu ezagunenen bertsio alternatiboak, B aldeak eta zuzeneko grabaketak uztartzen dira, nahikoa eta soberan haren kantuak egiteko eta emateko modu zuzenarekin berriro ere liluratzeko. Folketik pop-rockera doa, eta bidean country apur batzuekin topo egiten du, eta tartean indarrez eta lirismoz betetako melodia ederrak uzten ditu bidean. Udaberria pozten dizun disko horietako bat.]]> <![CDATA[Haiti irratiaren ahotsa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/035/004/2022-05-15/haiti_irratiaren_ahotsa.htm Sun, 15 May 2022 00:00:00 +0200 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1949/035/004/2022-05-15/haiti_irratiaren_ahotsa.htm Nan Fon Bwa kantua, non perkusioak eta txeloak elkarrizketa ederrean ari diren, musika tresna kultoen gaineko topiko bat baino gehiago hautsiz.

Leyla McCallaren bakarkako lanetan eragin horien guztien printzak ikus daitezkeen arren; kontinentekoak, zein irletakoak, sekula ez dira hain nabarmen gertatu bigarrenak. Horregatik, hasi eta buka, zalantzarik gabe esan daiteke hau dela lau diskoen artean musikariaren lanik haitiarrena. Baina, horretarako McCalla andrearen lanaren beste ezaugarri nagusia hartu behar da kontuan, haren jardunaren dimentsio politikoa. Emakume eta beltz izatearen kontzientzian oinarritutako jarrera da, baina baita haitiar eta kreola izatearena ere. Hain zuzen ere, Haitiko gobernu eta botere-egiturek kreolekiko eduki duten jarrera baztertzaile eta zapaltzailea salatzea da disko honen zio nagusietako bat.

Egoera hori irudikatzeko, Haiti Irratiaren historia azaltzen digu Leylla McCallak kantu sorta honetan. 1968tik 2003ra arte, kreolen eskubideen defentsan eta ustelkeriaren aurka jardun zuen irratiak. Ibilbide horretan, hainbat eraso eta itxiera jasan behar izan zituen. Eraso horien punturik gailena, berriz, Jean Dominique esatari ospetsuaren hilketa izan zen, 2000. urtean. Beste hiru urte baino ez zituen iraun. Irratiaren presentzia oso nabarmena da lanean, hitzetan, eta han-hemenka entzungo dituzun bertako saioetako pasarte edo jingleek osatzen duten soinu-collagean.

Berriro ere konposizio propioak, eta haitiar kantu/melodia tradizionalak nahastu ditu musikariak. Instrumentazio aldetik, biluztasunera jo du, baina, aurrekoetan bezala, moldaketa fin eta burutsuekin bete ditu ustezko pobrezia instrumental horren hutsuneak. Kantu batzuetan, aski dira perkusioak eta ahotsak; beste batzuetan, banjoa da ahotsaren laguntzaile; pare batean, berriz, txeloak eta danborrak ari dira buruz buru. Dena dela, badaude konbentzionalagoak gertatzen diren kantuak. Adibidez, Caetano Velosoren You Don't Know Me-ren bertsioa, eta bals eta jazz aldera egiten duen Memory song ederra. Edozein modura, Leylla McCallaren beste disko borobil, zuzen eta esanguratsua.]]>
<![CDATA['Where's The One']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/038/003/2022-05-01/wheres_the_one.htm Sun, 01 May 2022 00:00:00 +0200 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1933/038/003/2022-05-01/wheres_the_one.htm <![CDATA['Rwanda... You See Ghosts, I See Sky']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/031/001/2022-04-24/rwanda_you_see_ghosts_i_see_sky.htm Sun, 24 Apr 2022 00:00:00 +0200 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/031/001/2022-04-24/rwanda_you_see_ghosts_i_see_sky.htm gordinek hezurmamitutako diskoa da, non erritmo ia hautsiak diren nagusi. Nolabait azaltzeko, songwriter-aren eta afro musikariaren zubian kokatu beharrekoa da Rwanda... You See Ghosts, I See Sky hau.]]> <![CDATA[Gozotasun dramatikoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/031/005/2022-04-17/gozotasun_dramatikoa.htm Sun, 17 Apr 2022 00:00:00 +0200 Andoni Tolosa https://www.berria.eus/paperekoa/1949/031/005/2022-04-17/gozotasun_dramatikoa.htm
Modu batean edo bestean, kopuru batean edo bestean, hiru eragin horiek agertzen zaizkigu Portugalgo kantautore gehienen jardunean. Hiru erpin horien artean kokatu beharko bagenu Valter Loboren jarduna, esan beharko genuke modu nabarmenean nagusitzen dela hirugarrena, eta disko honetako kantuak ia erabat lerratzen direla azken bi hamarkadetan, batez ere Ingalaterran, baina baita Frantzian edota Eskandinavian sortutako kantautore berrien ildo musikalera ere.

Primeira Parte De Um Assalto du izena Valter Loboren disko berriak, hirugarrena haren ibilbidean, eta balada gozoz zein erritmo ertaineko kantu dramatikoagoez beteta dago. Dena giro akustiko gardenez eta moldaketa sotilez jantzita. Gitarra akustikoak eta pianoak dira protagonista, eta, noski, kantariaren ahots fina, lelo gehienetan epikotasunez jantzi arren, disko osoan erregistro gozo eta samurrean dabilena. Maila bikaina dute kantuek, eta alderik dramatikoenean, adibidez, The Walkaboutsen balada mingotsak etorriko zaizkizu burura; gozoenetan, berriz, Piers Facciniren kantuen magia intimista aipa dezakegu erreferentziatzat.

Diskoa O Que O Sol Guardou kantuarekin hasten da; gitarra akustikoak erritmo geldo baina etenik gabea markatzen du, slide gitarrak country berritzailearen oihartzunak esnatzen ditu, eta kantaria hasten da; ahots fina du eta leloa hurbiltzen den moduan ia kristalezkoa bihurtzen da. Bals geldo bat da. Antzeko dinamikari jarraituko diote hurrengo Privilegio-k, oraingo honetan soinua da gitarra laguntzen duena, eta gora eta gora egiten duen beste lelo bat.

Folk-pop konbentzionalagotik edaten du Uma Melodia-k, melodia argitsua duen kantuak; diskoko alaiena, ziurrenik. Balada estandarra da Para T, pianoa eta ahotsa, besterik gabe. Fizeste-me Sonhar da hurrengoa, eta diskoa irekitzen duen kantuaren ildo berekoa, berriro ere slideak eta Crish Eckmanen itzala. Brillha Na Vida eta Fado Novo izan daitezke diskoan kanturik portugaldarrenak edo,beste modu batera esateko, melodikoki herri musika portugaldarrera gehien hurbiltzen direnak. Menina-Mulher da azken-aurrekoa, eta horrek ere amerikanatik edaten du. Diskoa ixten duen Desencanto harribitxi bat da; gitarra akustikoak eta perkusio elektronikoak bide ematen diote beste melodia dirdiratsu bati. Modu ezinhobea disko hau amaitzeko. Kantari eta kantugile bikainez betetako herrialdea da Portugal, eta estu jarraitzekoa izango da Valter Loboren ibilbidea.]]>