<![CDATA[Ane Delgado Aldabaldetreku | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 01 Dec 2021 04:55:57 +0100 hourly 1 <![CDATA[Ane Delgado Aldabaldetreku | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Sasibill Lirika elkarteak 'La leyenda del beso' zarzuela taularatuko du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/025/001/2021-09-09/sasibill_lirika_elkarteak_la_leyenda_del_beso_zarzuela_taularatuko_du.htm Thu, 09 Sep 2021 00:00:00 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/paperekoa/1879/025/001/2021-09-09/sasibill_lirika_elkarteak_la_leyenda_del_beso_zarzuela_taularatuko_du.htm Luisa Fernanda zarzuelaren azken emanaldia egin ostean. Elkarteko kideek La leyenda del beso zarzuela interpretatuko dute, larunbatean eta igandean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, 19:00etan. Bi emanaldietarako sarrerak Donostia Kulturaren webgunean eta antzokiko leihatiletan eros daitezke.

COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, joan den urtean taldearen jarduera eten egin behar izan zutela azaldu du Daniel Miguel Sasibill Lirika elkarteko arduradunak, «murrizketak, ezegonkortasuna eta ziurgabetasuna» zirela eta. Orain, urte eta erdi geroago, oholtzara bueltatzeko aukera izango dute, eta pozik agertu da Miguel, azkenean iritsi zaielako horretarako garaia: «Guretzat garrantzitsua zen obra hau aurrera eramatea eta publikoaren aurrean antzeztea. Azkenean, aukera izango dugu, eta poz are handiagoa izango da Donostian egingo dugulako».

Elkarteko arduradunaren hitzetan, taularatuko duten obra «klasikoa» eta «genero lirikoaren barruan oso garrantzitsua» da. Josean Garcia eszena zuzendariak «zorrotza baina muntaketa xumea» duen obra bat dela gehitu du, eta «pasioa, jeloskortasuna, komedia eta drama» batzen dituela. Gainera, azaldu du «orkestraren aberastasunagatik» eta «ahotsen trataera sakonagatik» nabarmentzen dela. Libretoari dagokionez, «dramatismo handiko uneak eta tarte komiko dibertigarriak» uztartzen ditu, Garciaren iritziz.

Zarzuela bi ekitaldik osatzen dute, eta ekitaldiok hiru agerralditan banatuta daude. Libretoa Enrique Reoyo, Jose Silva Aranburu eta Antonio Pasorena da; musika, berriz, Reveriano Soutullo eta Juan Vert musikariek idatzitakoa. 1924an estreinatu zuten, Madrilgo Apolo antzokian.

Obrak Mario noblearen istorioa kontatzen du. Hark ezkongabeko agur bat ospatuko du jauregi zahar bateko lorategietan. Ijito tribu batek bere lurretan kanpatzeko baimena eskatuko dio, eta baietz erantzungo die. Ijitoetako batekin «liluratuta» geldituko da Mario, Amapolarekin, hain zuzen ere. Baina ez daki emakumeak madarikazio bat duela gainean: muxuaren kondaira.

75 pertsonatik gorako talde batek parte hartzen du obran, eta, hainbeste partaide izanik, egoera honetan obra prestatzeko arauak «zorrotz» jarraitu behar dituztela gogoratu du eszena zuzendariak: «Aktoreek agertokian bakarrik kenduko dute maskara. Haatik, elkarrizketa motzak dituztenek maskara jantzita eduki beharko dute beti». Koruko kideek araututako metro eta erdiko distantziari eutsiko diote, eta maskararekin abestuko dute; orkestrako 26 kideak, berriz, agertokiaren beheko aldean izango dira.

22 urteko ibilbidea

Sasibill Lirika elkartea Josean Garciak sortu zuen, 1999an, Donostian zarzuela sustatzeko asmoarekin, eta, orain arte, 350 ekoizpen baino gehiago daramatza eginda. 2002ko eta 2003ko Donostiako Musika Hamabostaldietako inaugurazio kontzertuetan parte hartu zuen. Kursaal auditoriumean ere egona da, Katiuska, El Caserio, La del Manojo de Rosas, Bohemios eta Marina zarzuelak interpretatzen. Bestalde, orkestra askorekin aritu da lanean: Donostiako Sotto Voce orkestrarekin, Valentziako Llanera orkestra sinfonikoarekin eta Barakaldo Antzokiko lirikarekin, besteak beste.

Zuzendariei dagokienez, puntako profesionalekin lan egin du elkarteak: Jose Antonio Irastorzarekin, Montserrat Fontekin eta Tulio Gagliardorekin, esate baterako. Gainera, lirikaren munduan garrantzitsuak diren artistak bildu ditu; horien artean daude Miren Urbieta, Amparo Navarro, Andeka Gorrotxategi eta Marife Nogales.]]>
<![CDATA[Elkanoren memoria berpizten]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/025/001/2021-09-01/elkanoren_memoria_berpizten.htm Wed, 01 Sep 2021 00:00:00 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/paperekoa/1872/025/001/2021-09-01/elkanoren_memoria_berpizten.htm Bidaiarik luzeena: lehen mundu bira. Magallaesen armada Sevillatik (Espainia) abiatu zela 500 urte bete zirenean inauguratu zuten mostra, 2019an, hiri hartako Indietako Artxibo Nagusian, eta orain, berriz, Elkano (Getaria, Gipuzkoa, 1486-1526) nabigatzailearen eskutik hemezortzi gizonek munduari bira ematea lortu zuteneko 500. urteurrena betetzen den honetan, Donostiako San Telmo museoak Elkanoren memoria berpiztu du erakusketa beraren bitartez. Susana Soto museoko zuzendariak azaldu duenez, «Elkanoren izena eta haren historia» ditu oinarri erakusketak, eta urriaren 24ra arte bisitatu ahal izango da.

Magallaesek eta Carlos I.a Espainiako erregeak Moluka uharteetarako bidaia antolatu zuten XVI. mendearen bigarren hamarkadan, hango espeziak biltzeko helburuarekin. Bidaia Magallaesen gidaritzapean hasi zen; haatik, ez zen inoiz Molukara iritsi, bidaian hil baitzen. Tripulatzaileek Elkano izendatu zuten kapitain, eta hark zuzenduta iritsi ziren uharteetara. Helburua beteta, zailena geratzen zitzaien: itzulera. Joaneko bidaia gogorra izan zen; itsasoaren egoera ez zen ona izan, eta lagun asko bidean geratu ziren, Magallaes kasurako. Horrela, itzulerarako «funtsezko» erabaki bat hartu zuen Elkanok: portugaldarren uretatik itzultzea; hau da, mendebaldetik. Bidaia laburragoa izan zen, eta, Victoria ontzia Sevillara iristean, munduari bira ematea lortu zuten. Gertaera historikoa zehaztasun eta informazio «berezi eta sakonarekin» azaltzen du erakusketak.

Helburu nagusia, «Elkanori merezi duen garrantzia aitortzea, eta gertaera historikoan haren izena gailentzea» dela azaldu du San Telmoko zuzendariak: «Magallaes kapitainari buruz asko hitz egin da, eta oso gutxi, aldiz, Elkanori buruz. Bidaia Magallaesen eskutik hasi bazen ere, munduari bira ematea Elkanok lortu zuen, eta hori da gogoan izan behar duguna».

Mendeetan lehen mundu bira aztertzeko aukera eman duten dokumentu eta kronika nagusiak biltzen ditu erakusketak. Guztira, ehun pieza inguru daude ikusgai, Indietako Artxibo Nagusian zein beste hainbat erakundetan bildutakoak. Multzo horretatik, nabarmentzekoak dira Aiako (Gipuzkoa) Laurgain dorretxean aurkitutako eta eskuz idatzitako jatorrizko gutunak; horien artean, Elkanok Carlos I.ari burutu berri zuen «balentriaren» berri ematen ziona. Ondare historikoa osatzen duten objektuez gain, eszenografia original bat eta ikus-entzunezkoak prestatu dituzte, «ikuslea erakusketarekin konektatzeko eta gertaera modu bisualago batean ulertzeko» helburuarekin.

Marearen menpe

Erakusketa sei eremutan egituratuta dago, eta, horiei esker, ikusleak «protagonisten bizipenak ulertu eta sentitu» ahal izango ditu.

Bidaia Ametsa eremuan hasten da. Bertan, testuinguru historikoa eta bidaiaren antolaketa bultzatu zuten arrazoiak aurkezten dituzte, baita ideia proiektu bihurtu zenekoa ere. Zenbait dokumentu eta piezak, Magallaesen Armadaren Kapitulazioak edo Carlos I.aren bustoak kasurako, lehen bloke hau egituratzen dute.

Abiatzeari lotutako eremuan, ontziratutako tresnen, jatorrizko zerrenden, tripulatzaileen nominen eta bost ontzien ereduen bidez, XVI. mendeko Sevilla ezagutuko du bisitariak. Eskulturek eta ikus-entzunezko batek testuinguruan kokatuko dituzte agurraren unea eta bidaiaren hasiera.

Itsasontziak ozeanoan daudela hasten da hirugarren eremua, esplorazioari lotutakoa. Bertan bidaiaren zeharkaldiari eta geldialdiei erreparatu ahal izango die ikusleak, agiri, mapa eta pieza etnografiko ugariren bitartez.

Ozeano Bareko zeharkaldiaren eta esplorazio sakon baten ondoren, erakusketa laugarren eremuan barneratzen da: Helmuga. Atal honetan, nabigatzaileek Filipinetan izandako bizipenak eta Moluka uharteetara iritsi arteko ibilbidea kontatzen dira. Magallaesen heriotzaren, Elkano Victoria itsasontziaren kapitain izendatzearen, eta armada Tidore uhartera iritsi zenekoen berri izango du bisitariak.

Moluka uharteak utzi ondoren, erakusketaren esparru handiena hasten da: Itzulera. «Esparru garrantzitsuenetarikoa dela esan daiteke. Elkanok itzulera mendebaldetik egitea erabaki zuen, eta, jakina denez, erabaki horrek munduarekiko ikuspuntua aldatu zuen», azaldu du Sotok. Eremu honetan, Aiako Laurgaingo dorreko, Lisboako Torre do Tonboko eta Francisco Alboren itsasbideko dokumentuek gidatzen dute ikuslea.

Azken esparrua Aldakuntza deitzen da. Izenak aurkikuntzak eragin zituen aldaketei egiten die erreferentzia; mundua borobila zela egiaztatu zen. Historian egin den aurkikuntzarik garrantzitsuenetarikoa izan zen hura.

Bestalde, gaiari lotuta, Donostiako Euskal Itsas Museoan erakusketa bat zabaldu dute, Victoria ontzian eguneroko bizitza nolakoa zen azaltzen duena: 24H. Egun bat Victoria ontzian.]]>
<![CDATA[Alfaya: «Publikoaren erantzuna oso positiboa izan da egoera honetan»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/027/001/2021-08-28/alfaya_publikoaren_erantzuna_oso_positiboa_izan_da_egoera_honetan.htm Sat, 28 Aug 2021 00:00:00 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/paperekoa/1879/027/001/2021-08-28/alfaya_publikoaren_erantzuna_oso_positiboa_izan_da_egoera_honetan.htm
Bigarren urtea da Hamabostaldiak COVID-19agatik prebentzio neurriak hartu behar izan dituela. Zailtasunak izanda ere, Andra Mari abesbatzaren inaugurazio eguneko kontzertua izan da bertan behera geratu den bakarra. Programatutako gainontzeko kontzertuak «erabat normal» egin direla azaldu du Alfayak. Edukiera eserlekuen erdira murriztuta egon den aldi honetan, batez besteko okupazioa %95ekoa izan da, eta, Kursaaleko kontzertu handietan, ia %100ekoa. Guztira, 18.249 pertsona bertaratu dira 74 kontzertuetara. Hala, leihatilan 385.000 euro gordin bildu direla azaldu du zuzendariak. Kursaal auditoriumean egindako kontzertuetatik 11 erabat bete dira, 8.800 ikuslerekin, guztira.

Jaialdiak «nazioarteko izaera berreskuratu» duela esan du zuzendariak, Luxenburgoko Orkestraren, Budapest Festival Orchestraren eta mundu guztiko beste hainbat artistaren parte hartzeari esker. Aurtengo jaialdiaren ezaugarrietako bat koruak bueltatu izana da. Alfayaren hitzetan, Easo Ahots Mistoen Abesbatzak eta Donostiako Orfeoiak «eskakizun handiko» obrei aurre egin diete. Jaialdiko beste hainbat ziklotan ere izan dira ahots taldeak: Kup taldea, Suhar abesbatza, eta Euskal Herriko Gazte Abesbatza, besteak beste.

Jaialdiak euskal artistak bultzatzeko «konpromiso sendoa» duela azaldu du zuzendariak, eta, horregatik, bertako hainbat musikari eta taldek parte hartu dute kontzertuetan. Euskadiko Orkestra Kursaalean aritu da, baita Euskal Herriko Gazte Orkestra ere. Viktoria Eugenia antzokiak aterpe eman die bi dantzari gipuzkoarren proiektuen aurkezpenei. Bi dantzariak Espainiako Dantza Sari Nazionala jasotakoak dira, eta azken Max sarietan izendatuak: Lucia Lakarra eta Iratxe Ansa. Antzokian, gainera, haurrek haurrentzat sortutako Hirira proiektua antzeztu da. Zuzendariak azpimarratu du Hamabostaldiko zikloetan 50 interprete gipuzkoar baino gehiago aritu direla.

Errepertorioari dagokionez, Alfayak aitortu du ohiko obrei leku egiteaz gain jaialdiak gaurkotasuna duten obren eta bertako egileen alde ere egin duela: «Estatuko [Espainia] 37 konpositoreren obrak entzun ahal izan dira; konpositore gehienak euskal herritarrak dira, gainera».

Zikloetan ere bai

Jaialdia osatzen duten zikloei dagokienez, San Telmo museoko klaustroa izan da aurten ere Antzinako Musika eta Ganberako Musika zikloetako kontzertu gehienen egoitza. Guztira 1.632 pertsona bildu dira han, eta interes handiena piztu duen kontzertua Stephen Hough pianistarena izan da. Bestalde, Musika Garaikideko Zikloan, Felix Ibarrondo eta Zuriñe F. Generabarrena konpositoreen bi obraren erabateko estreinaldia egin da. Dantza oinarritzat hartuta, bigarren urtez egin da Tabakalera Dantzan, dantza garaikideari eskainitako zikloa. Organo Zikloaren programazioa, berriz, hamabost kontzertuk osatu dute, eta 2.644 pertsona bildu ditu. Interprete Gazteen Zikloan, berriz ere agortu dira sarrerak, eta entzuleek Musikeneko ikasleen talentua ezagutzeko aukera izan dute. Azkenik, Musika Aitzaki jaialdiko ziklo ibiltariak musika Donostiako oholtzetatik kanpo eraman du beste behin. Txillida Leku museoa (Hernani, Gipuzkoa) eta Loiolako santutegia (Azpeitia, Gipuzkoa) aukeratu dituzte kontzertuen egoitza gisa, besteak beste.]]>
<![CDATA[Gaur amaituko da Donostiako 82. Musika Hamabostaldia, Budapest Festival Orchestraren kontzertuarekin]]> https://www.berria.eus/albisteak/202446/gaur_amaituko_da_donostiako_82_musika_hamabostaldia_budapest_festival_orchestraren_kontzertuarekin.htm Fri, 27 Aug 2021 15:33:34 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/albisteak/202446/gaur_amaituko_da_donostiako_82_musika_hamabostaldia_budapest_festival_orchestraren_kontzertuarekin.htm <![CDATA[Euskal ekoizpeneko hamazazpi film izango dira 69. Zinemaldian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/024/001/2021-08-27/euskal_ekoizpeneko_hamazazpi_film_izango_dira_69_zinemaldian.htm Fri, 27 Aug 2021 00:00:00 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/paperekoa/1877/024/001/2021-08-27/euskal_ekoizpeneko_hamazazpi_film_izango_dira_69_zinemaldian.htm
Euskal zinemari eskainitako Zinemira sailean, fikziozko eta ez-fikziozko hamabi lan emango dituzte, eta haietatik zazpi erabateko estreinaldiak izango dira. Horrela, Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko aukera izango dute. Guztira bederatzi film lehiatuko dira saria lortzeko; Asier Altunaren, Maider Oleagaren eta Xabier Erkiziaren azken lanak daude haien artean. Javier Corcueraren (Lima, 1967) No somos nada filmak inauguratuko du Zinemira saila. La Polla Records taldearen agur biraren inguruan sorturiko ez-fikziozko lana da. Amaierakoa, berriz, Maru Soloresek (Donostia, 1968) zuzenduriko Aztarnak izango da. Haurtzaroko urteek uzten dituzten eta gogoratzen ez diren aztarnei buruzko gogoeta proposatu du filmean.

Iñaki Alforjak (Iruñea, 1967) eta Iban Toledok (Beasain, Gipuzkoa, 1978) Bolante baten historia estreinatuko dute, Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra desagertu zeneko eta haren familiak gorpuaren bila emandako 40 urteei buruzko ikerketa bat.

Xabier Erkiziak (Lesaka, Nafarroa, 1975), berriz, bere lehen filma erakutsiko du: O Gemer. Idi gurdiek egiten duten soinu bitxian oinarritutako film esperimentala da.

Maider Oleagak (Bilbo, 1976) hainbat film proiektatu izan ditu Donostiako Zinemaldian, besteak beste Muga deitzen da pausoa. Orain, Kuartk Valley estreinatuko du, Arabako haran bateko herri batean bertako jendeak lagunduta filmatutako western baten istorioa.

Zinemiran estreinatuko dituzte, halaber, Iker Elorrietaren (Bilbo, 1977) El radioaficionado fikziozko film luzea eta Pandemic Tour 2020 Belako (Hernan Zin), musika taldeak joan den urtean egin zuen bira bereziaren inguruko dokumentala.

Zinemiratik kanpo baina lehian dauden lanen artean, Asier Altunaren (Bergara, Gipuzkoa, 1969) Hondalea filma emango dute Euskal Zinemaren Galan. Cristina Iglesias artistak Donostiako Santa Klara uharterako sortu duen obraren inguruko lana da.

Iciar Bollainen Maixabel filmak ere izango du saria lortzeko aukera. Sail Ofizialean emango dute, eta Maixabel Lasaren bizipenetan dago oinarrituta.

Bestalde, Zinemiran baina lehiaz kanpo —dagoeneko estreinatuak daudelako—, Fantasía (Aitor Merino), Ilargi guztiak (Igor Legarreta), Erlauntza (Mireia Gabilondo) eta Paperezko hegoak (Josu Martinez eta Samara Velte) emango dituzte.

Aurtengo Zinemira saria Kimuak euskal film laburrak babesteko programari emango diote. Saria euskal zinemaren programa edo erakunde nabarmen baten ibilbideari ematen dioten ohorezko saria da. Irailaren 21ean jasoko dute arduradunek, Viktoria Eugenia antzokian.

Labur bat eta telesail bat

Zabaltegi-Tabakaleran, Mikel Gurreak zuzendutako Heltzear film laburra emango dute. Lanak indarkeria politikoko testuinguru batean nork bere mugak gainditzeari buruzko istorio bat kontatzen du. WIP Europa sailak Amat Vallmajoren Misión a marte hartuko du. Filmean, Euskal Herri post-apokaliptiko batean, bi anaia Marterako misio batean abiatuko dira. EITB Galak, berriz, Javier Garzia de Bikuñaren Irabazi arte telesaila emango du. Ama galdu eta Bartzelonatik Euskal Herrira bizitzera etorriko den futbolari nerabe baten istorioa kontatzen dute telesailak. Azkenik, Ikusmira berriak sailean, Marina Palacioren Y asi seguirán las cosas filma eskainiko da, fikzioaren eta errealitatearen arteko proiektu bat.]]>
<![CDATA[Antton Valverde Hondarribiko Itsas Etxean ariko da gaur]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1924/026/002/2021-08-26/antton_valverde_hondarribiko_itsas_etxean_ariko_da_gaur.htm Thu, 26 Aug 2021 00:00:00 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/paperekoa/1924/026/002/2021-08-26/antton_valverde_hondarribiko_itsas_etxean_ariko_da_gaur.htm
Diskoa hamahiru abestik osatzen dute - 11 abesti badira ere, horietako baten beste bi bertsio jasotzen ditu diskoak-. Lehenengo hiru abestiak konfinamendu garaietan landutakoak dira; besteak, berriz, lehenagotik eginak zituen. Grabazioa 2020ko uztailean egin zuten, Elkar estudioan.

Estiloari dagokionez, klasikotasunera jo badu ere, diskoak alde berritzaileak ere baditu. Horietako bat da kantu baten hiru bertsio egin izana; euskarazko Sei silabako gauak abestia gaztelaniaz eta ingelesez interpretatu du. Lehen hiru abestiak Harkaitz Cano eta Arkaitz Mendozaren Malgu da gaua disko-liburuak (Etxepare institutua, 2014) inspiratu ditu. Gainontzeko abestietan, bere lanetan ohikoak diren abesti tradizionalak eta Xabier Leteren, Lauaxetaren eta Bitoriano Gandiagaren poemak ez ezik, Harkaitz Cano, Salbatore Mitxelena, Imanol Irigoien eta Juan Kruz Igerabideren testuak ere egokitu ditu Valverdek.

Gaiari dagokionez, denbora eta heriotza gainditzen dituzten poemak oso presente daude abesti gehienetan.

Mende erdiko ibilbidea

Valverdek musika klasikoko ikasketak egin zituen gaztetan, eta, 60ko hamarkadan, abeslari eta konpositore ibilbidea hasi zuen. Hastapenetan hainbat disko labur argitaratu zituen, eta Oskarbi taldeko partaideetako bat ere izan zen; Eskutari diskoan parte hartu zuen. Geroztik, hainbat disko grabatu ditu gitarraz eta pianoaz lagunduta. Haren bakarkako lehen disko luzea Antton Valverde (Herri Gogoa, 1975) izan zen. Hartan daude Maitasunez hil eta Asaba zarren baratza kantuak, besteak beste. Hurrena, bere poeta «kutunetako» bati eskainitako diskoa eman zuen argitara: Lauaxeta (Herri Gogoa, 1978).]]>
<![CDATA[Espainiako Orkestra Nazionalak hartuko du lekukoa Musika Hamabostaldian]]> https://www.berria.eus/albisteak/202350/espainiako_orkestra_nazionalak_hartuko_du_lekukoa_musika_hamabostaldian.htm Wed, 25 Aug 2021 15:52:45 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/albisteak/202350/espainiako_orkestra_nazionalak_hartuko_du_lekukoa_musika_hamabostaldian.htm <![CDATA[‘Elkarrizketa Ilunak’ ikuskizuna, Viktoria Eugenia antzokian]]> https://www.berria.eus/albisteak/202267/lsquoelkarrizketa_ilunakrsquo_ikuskizuna_viktoria_eugenia_antzokian.htm Mon, 23 Aug 2021 09:34:15 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/albisteak/202267/lsquoelkarrizketa_ilunakrsquo_ikuskizuna_viktoria_eugenia_antzokian.htm <![CDATA[Piano doinuen konpasean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1998/031/001/2021-08-22/piano_doinuen_konpasean.htm Sun, 22 Aug 2021 00:00:00 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/paperekoa/1998/031/001/2021-08-22/piano_doinuen_konpasean.htm
Jaialdiko bere errezitala Franz Schubert konpositore austriarrari eskainiko dio osorik, zehazki bizitzaren amaieran idatzi zituen bi sorkariri. Uchida Lau Impromptu D935 izeneko piezak interpretatuko ditu lehenengo, Schubertek 1827an idatziak eta hil ostean argitaratutakoak. Jarraian, Sonata sol maiorrean D894 obrari egingo dio aurre. Schubertek bizirik zela argitaratu zituen hiru sonatetatik azkena da —hamabi konposatu zituen—, 1828an gazte zela hil aurretik kaleratutakoa.

Uchida Vienan hasi zen piano eskolak hartzen, eta 14 urterekin eman zuen bere lehen errezitala. Geroztik, harreman estua izan du munduko orkestra garrantzitsuenekin, Berlingo Filarmonikoarekin, Royal Concertgebouw Orkestrarekin eta Londresko Orkestra Sinfonikoarekin kasu. 2016tik, Mahler Chamber Orchestrako kide artistikoa da, eta Europan eta Ipar Amerikan maiz aritzen da biran haiekin.]]>
<![CDATA[«Ibaiaren korronteak ekarritakoak eraman egiten ditu batzuetan»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1855/024/001/2021-08-18/ibaiaren_korronteak_ekarritakoak_eraman_egiten_ditu_batzuetan.htm Wed, 18 Aug 2021 00:00:00 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/paperekoa/1855/024/001/2021-08-18/ibaiaren_korronteak_ekarritakoak_eraman_egiten_ditu_batzuetan.htm Onin diskoa aurrera eramatera; haren bigarren diskoa da. Sentimenduz eta umorez beteriko 11 abestik osatzen dute lana. Erroak jazz estiloan dituen arren, ez dio jarri mugarik bere buruari zerbait berria sortzerako orduan. Emaitza jazz estilotik aldendutako lan bat da, bizitzaren metafora bat, eta hainbat sentimendutatik egindako bidaia bat. Datorren larunbatean, hilaren 21ean, aurkeztuko du diskoa, Hernanin, zuzenean.

Lesakako ibai baten izena jarri diozu diskoari. Zergatik izen aukeraketa hori?

Onin Lesakako erreka baten izena da, eta herriari asko zor diodala uste dudalako aukeratu dut. Nire mutil laguna zenari ere asko zor diot, Lander Arriolari. Lesakarra zen, eta 2017an hil zen, minbiziak jota. Ni gipuzkoarra naiz, baina sustraiak errotu zaizkit Lesakan. Oso sinbolikoa da niretzat, eta haientzat ere bai. Errespetu handiz erabili nahi izan dut ibaiaren izena.

Ibaiak metafora gisa erabili ohi dira askotan. Zuk ere ikusi duzu lotura hori?

Bai, nabarmen. Lesakak berezia duena da zenbat zubi dituen, nola zubi baten azpitik agertzen den ura eta nola ezkutatzen den hurrengoan. Azkenean, bizitza hori da: nahiz eta guk korrontearen aurka bizi nahi dugun, ibaiak bere korrontea du, eta ekarritakoak eraman egiten ditu batzuetan.

Ibaiak ura daraman moduan, diskoak entzulea eramaten du askotariko sentimenduetatik bidaian?

Bai, hala nahi nuke. Nire bidaia propioa da, eta jendea gonbidatu nahi izan dut bidaia horretara. Sentimendu anitz ditu diskoak, eta arraroa ere bada. Jendeari atentzio handia eman dio diskoak zenbat umore jasotzen duen. Nik uste dut umorez eraman genuela Landerren gaixoaldia, eta heriotza ere bai. Umorea ez zaigu inoiz falta izan.

Hitz gutxitan, nola deskribatuko zenuke diskoa?

Nik uste dut festa kantu bat dela, bizitzari eta heriotzari eskainitako disko bat.

Gogorra izan da hainbeste sentimendu jasotzen dituen disko bat aurrera eramatea?

Ez. Sentimenduak azaleratzeko garaian ez nion jarri muga askorik neure buruari; ni edozein testuingurutan emozionatzen naiz, edo edozein testuingurutan barre egiten dut. Besteei nire sentimenduak helaraztea niretzako opari moduan hartu nuen.

Penak kantuz igortzen dituzula diozu. Diskoak, hein batean, dolua beste modu batera pasatzen lagundu dizu?

Bai. Nik asko irakurri dut Elisabeth Kubler-Ross idazlea; doluari buruz sekulako liburu onak ditu. Berak esaten zuen moduan, doluan bi aukera dituzu: hondoratu edo transformatu. Nik uste dut sormen handikoak garela gizaki guztiak, eta sormena izan daiteke edozer. Nire kasuan, etxerako piano bat erosi nuen. Landerren eta bion desioa eta ametsa zen, eta hori egin nuen. Pianoan bideratu ditut sentimendu guztiak: kantuak eta penak, alaitasuna eta malenkonia.

Umoreak ez ezik, sentimenduek ere badute lekua diskoan. Badago Musika maixu deituriko abesti bat. Zure mutil lagunaren harmonia irakaslea izan zinen, baina esan liteke bera zure irakaslea izan zela bizitzako beste arlo batzuetan?

Bai, horregatik deitzen da horrela. Berak seguruenik ez luke onartuko maisu izan denik, baina nik baietz uste dut. Ingurukoei, familiari eta lagunei asko erakutsi zigun. Lau hilabeteko gaixoaldi laburra izan zen, eta hartan asko aldatu zen: oso beldurtia zen, eta horri buelta eman zion, loratu egin zen. Muga-mugan jartzen gaituztenean azaleratzen dira gure gaitasunak. Bai, maisu oso handia izan zen.

Jazz abeslaria zara, baina, Scat diskoarekin alderatuta, jazz estilotik aldendu zarela dirudi. Zergatik aldaketa hori?

Azkenean denok dauzkagulako ni asko gure barruan. Scat diskoan estilo ariketa bat egin nuen: jazzetik ahalik eta gertuen egon nahi nuen, jazz purua lortu. Baina disko honetan ez dut egin ariketa hori. Pianoan jartzen nintzen, eta hortxe sortzen nuen. Egia da asmo batzuk banituela, baina ez dut egin estilo ariketarik oraingo honetan. Egia esan, ez dauka inolako antzik aurrekoarekin.

«Etsigarria da jazzean espezializatutako abeslaria izatea», diozu Especialidad en jazz kantan...

Nik hori txantxetan bota nuen, eta apropos egin nuen gazteleraz, beharbada ez doalako euskal entzuleari zuzenduta. Nik askotan esaten dut jazz abeslaria naizela, baina Euskal Herrian jazza kantatzen ez nau inork entzun hogei urtean. Orduan, bai, oso etsigarria da, Euskal Herrian ez daukagulako leku askorik abesteko. Hemendik kanpo, sekulako maila dago, eta merkatua ez da gurea.

Zeure burua jazz abeslari moduan aurkezten jarraituko duzu?

Bai, bai. Ni beti sentituko naiz jazz abeslaria, baina jazzaren munduan estilo asko daude. Jazz abeslariok estiloa igerileku handi baten moduan sentitzen dugu, inprobisaziorako jolastoki baten moduan. Agian hurrengo diskoa jazza izango da, baina ez jendeak espero duen jazza. Hain zabala da... Baina, bai, pasioz bizi dudan musika handienetakoa jazza da.

Gaur egun, plataforma digitalak dira musika entzuteko bide ohikoenak eta azkarrenak. Hala ere, zuk diskoa ez duzu jarri inongo plataforma digitaletan. Zergatik?

Damutu ere egin naiz, jabetzen zarelako industria ikaragarri aldatu dela azken hamar urteetan. Saltoa oso handia izan da; nik ezin diot jarraitu martxa horri. Erabaki hau bat dator nire bizimoduarekin; nik mantso bizi nahi dut, eta ez abiadura horretan sartu. Badakit horrek nire kontra egingo duela agian, modu batean edo bestean; hori badakit.

Duela sei urte kaleratu zenuen lehen diskoa, Scat, eta aurten bigarrena. Beste diskorik egiteko asmorik baduzu?

Bai. Egia esan, nik urtean bat aterako nuke. Onin diskoaren ondoren iturria ireki zaidala iruditzen zait. Baina erraztasun asko falta zaizkigu; tartean, dirua. Nik estilo ezberdinetako diskoak aterako nituzke, jendea mareatzeko. Agian entzuleek sevillanak aurkituko dituzte hurrengoan [barrez]. Ilusioa badaukat, planak badaude, eta, nahiz eta batzuetan ilusioa galtzear egon, musikak atzetik jarraitzen digu beti.

Larunbatean, kontzertu bat emango duzu Hernanin. Beste emanaldirik baduzu lotuta?

Udazkenerako bilatzen ari gara, neguan programatu gaitzaten. Saiatzen ari gara, baina dei asko egin behar dira. Herri batzuetan jotzeko gogoz nago, Lesakan, adibidez. Batzuetan, ez da erraza kontzertuak lotzea, baina mugitu gara.]]>
<![CDATA[Bakarkako errezitala Mompouren omenez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2057/026/001/2021-08-18/bakarkako_errezitala_mompouren_omenez.htm Wed, 18 Aug 2021 00:00:00 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/paperekoa/2057/026/001/2021-08-18/bakarkako_errezitala_mompouren_omenez.htm Musika isila izeneko obra interpretatuz. San Telmo museoan egin ohi den Ganbera Musika Zikloko programaren barruan emango du gaur kontzertua, museoko klaustroan, 19:30ean. Atzo egin zuen emanaldiaren aurkezpena, Patrick Alfaya Musika Hamabostaldiko zuzendariarekin batera.

Jaialdian izan zen lehenengo aldian, Scottish Chamber Orchestra eta Robert Ticciatirekin batera aritu zen, eta Felix Mendelssohnen Pianorako 1. kontzertua interpretatu zuten. Gaur bakarrik arituko da museoko klaustroan, Alfayaren esanetan «Musika isila interpretatzeko lekurik egokienean». Mompouren obra «lasaitasunaren sinonimo» dela azpimarratu du Houghek, eta azaldu du «isiltasuna eta bakea» transmititzen duen leku bat nahi zuela bere lana interpretatzeko.

Bakarkako errezital bat emango du, eta programa osoa Musika isila obrari eskainiko dio. Obra «introspektiboa, pertsonala, eta naturala» dela azaldu du, «batzuentzat kantu bat bezalakoa, eta beste batzuentzat ukitu folkloriko bitxia duen dantza bat bezalakoa» dena. Tristura zertzeladak ere aurkitu daitezkeela aitortu du, baina gehienbat «ametsezkoa, melodikoa eta koloretsua» dela. Obra lau koadernok osatzen dute, eta ia bi hamarkadatan argitaratu zituen konpositoreak, 1959. eta 1967. urteen artean. Koaderno hauek 28 miniatura «liluragarri» jasotzen dituzte, eta haietan Mompouren estilo «delikatu eta inpresionista» agerian geratzen da. Houghek azaldu duenez, «sakon» maite ditu artistaren lanak, txikitatik lagun izan baititu: «Gogoan dut txikitan oparitu zidaten lehen diskoak egile katalanaren bi pieza zituela, beraz, Mozarten eta beste konpositore handien lanak baino lehenago entzun ditut Mompourenak».

Izen handiko artisten lanak gustuko baditu ere, harentzat artista horren obrak «magikoak» eta «umilak» dira, eta horrek egiten du hain berezi bere obra: «Bere txikian handia izatea lortu zuen Mompouk; horrek bihurtzen du berezi artista bat, nire ustez». Interpretatuko dituen 28 piezatan aurkitu daitekeena laburbiltzeko, musikatik harago doazela azaldu du: «Musika honetan ez dago zinismorik, ez poserik, ez trikimailu minimalistarik; dena benetakoa eta zintzoa da».]]>
<![CDATA[Lau hormen artean sortutako bidaia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/026/001/2021-08-17/lau_hormen_artean_sortutako_bidaia.htm Tue, 17 Aug 2021 00:00:00 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/paperekoa/1872/026/001/2021-08-17/lau_hormen_artean_sortutako_bidaia.htm Fordlandia. Ekoizle gisa egin duen lehen lana du Zumaiako artistak. Dortmunden estreinatu zuten proiektua, 2020ko irailean, eta orain, etxean aurkezteko aukerarekin pozik agertu da Lakarra. Gaur igoko dira Viktoria Eugenia antzokiko oholtzara.

Pandemiak eragindako itxialdiak bultzatuta sortu zuten proiektua. Ezohiko egoera abiapuntutzat hartuta, Lakarrak eta Goldingek «ametsezko» ikuskizun bat eraman nahi izan dute aurrera; emaitza bakoitzak bizi izandako egoeraren isla da: «Normalean izaten ez dugun denbora mugagabea izan genuen zerbait prestatzeko. Denboraldi zaila izan zen denontzat, eta bizipen eta sentipen ugari batu ziren egun horietan. Zerbait berezia sortzeko beharra ikusi genuen, eta sentitutako emozio horiek islatzea bilatu dugu lan honetan».

Lakarrak Zumaian igaro zuen itxialdia; Goldingek, berriz, Amsterdamen. Telefonoz komunikatu behar izan ziren hilabete horietan: «Distantziak zailtasunak sortzen ditu, baina guk aukera moduan ikusi genuen. Itxialdiak behartutako urruntze horretatik, berriro elkartzearen ametsa adierazi nahi izan dugu». Ikuskizuna sei dantza piezak osatzen dute, eta, horien arteko trantsizio gisa, Altin Kaftira artista bisualak «leku ikusgarrietan» filmatutako film laburrak baliatu dituzte: Zumaiako flyschean, Herbeheretako baso batean eta Dortmundeko antzoki huts batean. Koreografiari dagokionez, sei piezetatik bost sortu berriak dira. Dantzak hainbat koreograforen laguntzarekin egin dituzte: Anna Hop, Yuri Possokchov, Alexander Pushkin eta Juango Arquez, kasurako. Azken pieza, After the Rain, ikuskizunerako sortu ez den bakarra da. Cristopher Wheeldon koreografo ingelesak sortu zuen, eta normaltasunera bueltatzeko nahia azaltzeko gehitu dute programan.

Izenburuaren berezitasuna

Forlandia Brasilgo udalerri bat izan zen hogeita hamarreko hamarkadan, Tapajos ibaiaren ertzean kokatua. Henry Fordek sortu zuen, kautxuzko zuhaitzaren 20.000 hektarea labore baino gehiago ezartzeko. Hainbat faktorerengatik, landaketa horiek porrot egin zuten, eta, gaur egun, mamu hiri bat da, Amazoniaren bihotzean galduta dagoena. Izenburuari erreferentzia egiten dion pieza Arquezek sortua da, eta Johann Johannssonen musika hartu du oinarritzat.]]>
<![CDATA[Musikeneko gazteek sei kontzertu emango dituzte Musika Hamabostaldian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2192/034/002/2021-08-14/musikeneko_gazteek_sei_kontzertu_emango_dituzte_musika_hamabostaldian.htm Sat, 14 Aug 2021 00:00:00 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/paperekoa/2192/034/002/2021-08-14/musikeneko_gazteek_sei_kontzertu_emango_dituzte_musika_hamabostaldian.htm
Laia Barbera harpa jotzaileak emango dio hasiera programari, etzi. Harparako dozena erdi moldaketa eta pieza joko ditu; tartean, Scarlattiren, Granadosen, Guridiren eta Grandjanyren obrak. Hurrengo egunean, Trio Sostenutoren txanda izango da. Ana Sagastizabal sopranoak, Aitor Aburto klarinetistak eta Pedro G. A. Aginagalderomalde pianistak osatzen dute hirukotea, eta Udaberri aireak saioa aurkeztuko dute, Mozart, Spohr, Schubert eta Richard Strauss musikagile austriar-alemaniarren kantak jasotzen dituena. Joseph Horovitz musikagile britainiarraren Klarinete eta pianorako sonatina ere joko dute. Hilaren 18an, Quintoniks boskotea igoko da oholtzara, Lucia Lanuza eta Alvar Tife biolinistek, Andrea Lamoca biola jotzaileak, Nicolas Concheiro biolentxelistak eta Alberto Abengozar pianistak osatzen duten taldea. Bi ganbera-lan erromantiko interpretatuko dituzte: Schumannen 44.opuseko kintetoa, eta Brahamsen 34.opuseko kintetoa. Azken kontzertua Raul Perez saxofoi jotzaileak emango du ostegunean, Leonardo Moyano pianistarekin. Schummanen Hiru erromantza jotzeaz gain, Decrucken Sonata do diesean, Milhauden Scaramouche, Desenclosen Prelude, cadence et finale eta Pedro Iturralderen Pequeña Czarda interpretatuko dituzte.

Musikeler gauak

Abuztuaren 21eko eta 22ko gauetan, bi emanaldi egingo dituzte Kutxa Kultur Gauak programan, musika klasikoa beste publiko bati zabaltzeko. Quinteto lyoko eta TriQ taldeak arituko dira Tabakalerako terrazan, 20:00etan.]]>
<![CDATA[Musikeneko gazteek sei kontzertu emango dituzte Musika Hamabostaldian]]> https://www.berria.eus/albisteak/201964/musikeneko_gazteek_sei_kontzertu_emango_dituzte_musika_hamabostaldian.htm Fri, 13 Aug 2021 18:16:36 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/albisteak/201964/musikeneko_gazteek_sei_kontzertu_emango_dituzte_musika_hamabostaldian.htm <![CDATA[Gernikaren memoria, Burlatako oholtzara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2057/026/001/2021-08-11/gernikaren_memoria_burlatako_oholtzara.htm Wed, 11 Aug 2021 00:00:00 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/paperekoa/2057/026/001/2021-08-11/gernikaren_memoria_burlatako_oholtzara.htm Gernika deiturikoa. Lanak bi atal ditu: diskoa eta ikuskizuna. Egitasmoaren lehenengo urratsa diskoa kaleratzea izan zen, eta urtarrilaren 9an aurkeztu zuten, Burlatan (Nafarroa). Diskoa osatzen duten abestiak euskal dantza doinuetatik abiatzen dira, baina haiek sortutako harmoniez eta moldaketez jantzi dituzte. Diskoa dirua biltzeko eta proiektuari jarraipena emateko kaleratu zuten. Orain, 30 musikarik eta dantzarik, Gernikako (Bizkaia) bonbardaketaren oroimenez, musika, dantza eta antzerkia batzen dituen emanaldi bat egin dute. Bertan, familia baten esperientziek gidatuko dute ikuslea, gerra aurreko, bitarteko eta ondorengo garaietan. Gaur aurkeztuko dute, Burlatako udal parkean.

Jimenez eta Gabarain gazteak dira, eta hasieran ez zuten nahi adina diru proiektua abian jartzeko. Hala ere, «zerbait berria sortzeko nahiak» diskoa ateratzera bultzatu zuen bikotea. Lehenengo pausoa musika sortzea izan zen: «Hutsetik hasi ginen, eta diskoa grabatzeko, borondatez lan egin zuten lagun batzuk elkartu genituen», azaldu du Gabarainek. Musika eta dantza ohiko jarduna dute bi gazteek, eta argi izan zuten bien arteko lotura duen zerbait sortu nahi zutela. Euskal dantza gustukoa dute, eta estilo horretan oinarriturik, dantza batzuk grabatzea pentsatu zuten, baina «ukitu moderno bat» gehituta: «Euskal dantzak grabatu eta konposatu nahi genituen, baina ideia xumea iruditzen zitzaigun. Zerbait berria sortu nahi genuen. Euskal dantza asko daude jada sorturik, eta dantzaren eta musikaren bidez zerbait kontatzea erabaki genuen».

Gaia oso argi ez bazuten ere, «Euskal Herria biltzen duen zerbait» egitea zen bien nahia. Horren harira, Euskal Herriko gertaerak aztertzen hasi ziren, eta Gernikaren bonbardaketa hartu zuten oinarritzat. «Gernika oroitzeaz gain, 36ko gerran errepresaliak jasan zituzten herriak ere omendu nahi izan ditugu, eta, aldi berean, gaur egun errepresaliak jasaten dituzten herriak daudela salatu nahi izan dugu», aitortu du Jimenezek.

Lanarekin pozik azaldu dira biak, eta «ilusio handiarekin» egin dutela eta «emozio ugari» batzen dituela azaldu dute. Jendeak «zerbait sentitzea» lortu nahi dute proiektuarekin. Gaurko ikuskizuna udan egingo duten bakarra izango da. Neguan emanaldiren bat emateko hitz egiten ari dira, eta hurrengo urteko udan antzeztea ere pentsatuta dute.]]>
<![CDATA['Hirira' opera taularatuko dute Easo abesbatzako gazteek gaur]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/032/001/2021-08-10/hirira_opera_taularatuko_dute_easo_abesbatzako_gazteek_gaur.htm Tue, 10 Aug 2021 00:00:00 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/paperekoa/1879/032/001/2021-08-10/hirira_opera_taularatuko_dute_easo_abesbatzako_gazteek_gaur.htm Hirira opera. Viktoria Eugenia antzokian aurkeztuko dute, Donostiako 82. Musika Hamabostaldiko egitarauaren barruan. 8 eta 16 urte bitarteko 35 haurrek garatu duten ikuskizun bat da, «haurrek haurrentzako egindako lana», Gorka Miranda zuzendariaren hitzetan. Atzo egin zuen emanaldiaren aurkezpena, Patrick Alfaya Musika Hamabostaldiko zuzendariarekin, Mafalda Saloio zuzendari artistikoarekin eta Enrique Sancho eszenografia arduradunarekin batera.

«Hirira haurren begiradatik sortutako ikuskizuna da; haien gogoetak eta beldurrak kantuz adierazten dira», horrela laburbildu du zuzendariak ikuskizuna. Ikusleak bere hiriari buruz hausnartzeko gonbidapen bat da, «beste errealitate batzuk marraztu eta herritarren mapa propioak sortzeko» gonbidapena, alegia. Paul Hindemithen Wir bauen eine Stadt (Eraiki dezagun hiri bat) partituraren gainean lan egin dute. Hindemithek 1930. urtean konposatu zuen obra, «gazteek berregin eta gazteentzat interpretatua izan zedin». Zuzendari artistikoaren hitzetan, musika horrekin «modu askean garatzen den hiri baten nondik norakoak» jasotzen dituen opera bat sortu dute.

Operaren sorkuntza prozesuan haurren parte hartzea «funtsezkoa» eta «erabakigarria» izan dela adierazi du eszenografia arduradunak: «Prestakuntzaren arlo guztietan -eszenografia, musika, testuak, jantziak...- ahotsa izan dute haurrek. Haien hiri idealarekiko duten ikuspuntua, balioak eta ideiak dira proiektua gauzatzeko erabili direnak». Gazteen laguntzarekin, «gazte bakoitzaren nortasuna irudikatzea» lortu dutela azaldu du zuzendariak. Funtsean, gazteei zuzendutako ikuskizun bat da, baina ikustera gerturatzen diren helduek hiriaren persprektiba ezberdin bat ezagutzea lortu nahi dute.

Sorkuntza eszenikoaren prozesua bi hilabeteko entseguetan egin dute. Zuzendari artistikoak adierazi du gazte bakoitzari bizi den hiria ondo aztertzeko eta horren inguruan gogoeta bat egiteko eskatu ziotela: «Garrantzitsua da haur bakoitzak bere bizilekuari buruz duen iritzia jakitea, gustuko dituen gauzak eta aldatuko lituzkeenak beste haurrekin partekatzea». Ideia horiek taularatzeko, keinuak, irudiak, objektuak eta taldekako mugimenduak izan dira oinarrizko elementuak.

David de Oliveirak (pianoa), Nerea Quincocesek (perkusioa), Juan Miguel Amadorrek (klarinetea) eta Marianne Brandstettnerrek (biolina) egin dituzte musika lanak, eta Josu Elberdin arduratu da moldaketak egiteaz. Testuak, berriz, Marta Garciarenak dira, eta haurrek garatutako ideiak eta irudiak bildu ditu bertan.]]>
<![CDATA[«Sektoreak izaniko bilakaeran EGOk bere ekarpena egin duela sentitzen dut»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2005/030/001/2021-08-08/sektoreak_izaniko_bilakaeran_egok_bere_ekarpena_egin_duela_sentitzen_dut.htm Sun, 08 Aug 2021 00:00:00 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/paperekoa/2005/030/001/2021-08-08/sektoreak_izaniko_bilakaeran_egok_bere_ekarpena_egin_duela_sentitzen_dut.htm
Hamar urtez Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari nagusia izan ondoren, nola sentitzen zara EGOko koordinatzaile nagusi izateko erronka honetan?

Oso pozik eta gogo handiarekin. Niretzat proiektu berezia da. 1997. urtean, Euskadiko Orkestrako zuzendari nintzela, garai hartako Kultura sailburu Mari Karmen Garmendiak buruan zuen gure gazteekin zerbait egin behar genuela, eta martxan jarri genuen proiektua, baldintza gutxirekin eta eskasekin, baina ilusio handiz. Datorren urtean 25. urteurrena beteko dugu, eta niretzat emozioz beteriko erronka da.

EGOren hasiera bizi izan zenuen. Nola gogoratzen duzu hastapena?

Denbora asko igaro da, baina ilusio handiz gogoratzen ditut. Egia da egoera zeharo ezberdina zela; dena egiteko zegoen; ez zegoen ez Musikene, ez auditoriumik... Gauza asko falta zen. Ez du zerikusirik hasierako egoerak gaur egungoarekin.

Urte batzuk eman dituzu fundaziotik kanpo. Nola ikusi duzu orkestraren bilakaera kanpotik?

Nire ustez, sektoreak berak izan duen bilakaera izan du EGOk. Oro har, maila igo egin da. Gaur egun gozamena da gazteak entzutea. Izugarrizko maila dute, ez bakarrik aukeratuak izan direnek, entzunaldietara aurkeztu diren askok ere bai. Alde horretatik, oso pozik gaude; proiektuak hastapenetatik hona aurrerapauso handia eman du. Sektoreak izaniko bilakaeran EGOk bere ekarpena egin duela sentitzen dut.

Proiektua eraberritzeko eta aldaketak egiteko aukeratu zaituzte. Zeintzuk dira buruan dituzun berrikuntza horiek?

Ekimen eta proiektu asko ditut buruan, bai kuantitatiboki eta bai kualitatiboki. Euskal Herriko Gazte Orkestra Espainian erreferente izatea nahi dugu, eta hori lortzeko bide onean goaz. Sektorean dauden beste zenbait agenterekin elkarlanean ari gara: bidelagunak aurkitu behar ditugu. Hemen jende asko dago ondo lan egiten: orkestra profesionalak, Musikene, eta askotan ahazten diren herri txikiak, besteak beste. Herrietan izugarrizko lan isila egiten ari den irakasleria dago. Hori lantzen ez bada, hemendik zenbait urtetara seguruenik ikasle asko ez dira gureak izango, atzerritik etorriko dira. Horrek orkestra bat aberasten du, baina, nire ustez, hasiera horiek ondo landu behar dira.

Gaur egun Musikeneren laguntza duzue. Ikastegiaren laguntzarik gabe, zailagoa izango litzateke orkestra eraberritzea?

Ildo estrategikoak guk zehazten ditugu, baina ondoren, hori gauzatzeko orduan, bi aukera ditugu: ibilbidea bakarrik egin, edo bidelagunak bilatu. Guk bigarrena aukeratu dugu. Aurten, adibidez, Musika Hamabostaldia, Bilboko Orkestra, Euskadiko Orkestra, Musikene eta Euskadiko Ikasleen Orkestra izan ditugu gure ondoan, eta lanean ari gara sare hori zabaldu nahian.

Osatua duzue 2021eko taldea. Nolako esperientzia izan zen pandemia garaian aukeraketak aurrera eramatea?

Izugarria. Otsailean hasi ginen, eta martxoan gertatu zen dena. Bi aukera genituen: dena bertan behera utzi, edo aurrera egin. Argi genuen aurrera egin nahi genuela. Ukaezina da pandemiak asko baldintzatu duela dena, eta EGOren historian lehenbiziko aldiz telematikoki egin genituen entzunaldiak. Soinuaren ikuspuntutik ez da gauza bera presentzialki egitea edo bideo baten bitartez aukeraketa egitea, baina esperientzia ona izan zen epaimahaikoentzat; momentuan aukeratu beharrean, bideoak behin eta berriro ikusteko aukera izan zuten. Lehengo urtean bakarrak izan ginen programa aurrera eramaten, eta aurten Madrilgo Gazte Orkestra ere animatu da. Beste guztiek bertan behera utzi zituzten beren ekimenak.

Aldaketak egiten hasi zarete, eta parte hartzaileen adina aldatu duzue. Zergatik ezarri duzue gehienezko adina 25 urtetan?

Talentuak ez dauka adinik. Egia da gure orkestran jotzeko maila bat behar dela, eta normalean maila hori adin batzuekin lotuta dagoela, baina askotan horrek ez du garrantzirik. Gutxieneko adina kendu nahi izan dugu, adin txikiko gazte batzuek talentu handia dutelako eta ez ditugulako adinagatik baztertu nahi. Gehieneko adina, ordea, 25era jaitsi dugu. Oraindik gazteak dira, baina adin horretan esparru profesionalean hastear egon beharko lukete.

Fundazioaren helburuetako bat gazteak etorkizunerako prestatzea da. Zein izan ohi da gazteen ibilbide profesionala EGOtik pasatu ondoren?

Denetarik daukagu. Gazte batzuek EGOn jarraitzen dute, eta ikasketak atzerrian egiten ari dira. Gazte ugari ditugu hainbat herrialdetan daudenak, eta horrek mugimendu bat sortzeko aukera ematen du. Hala ere, gure misioaren ikuspuntutik, kezka bat ere sortzen du: ea orkestren merkatuak ba ote duen ahalmena talentu horri guztiari irtenbidea emateko. Ni horretan ez naiz baikorra. Errealitatea kontuan hartu behar dugu, eta pandemiak asko baldintzatu du dena. Gure sektorean merkatu bat dago: mundua. Maila handiko milaka pertsona lehiatzen da postu bakar baterako. Dena den, gazte batzuek orkestra garrantzitsuetan aurkitu dute lekua. Irakaskuntza munduan murgiltzen ari direnak ere baditugu, eta gutxi batzuek musika talde txikiak sortu dituzte.

Ruben Gimeno da orkestraren zuzendaria. Nola ari da gazteekin?

Buru-belarri. Ruben urte askotan biolinista izan da, eta barrutik ezagutzen du orkestra profesional bat zer den. Taldeari asko laguntzen dio, eta berak dituen ezagutzekin kualitatiboki eta kuantitatiboki salto bat ematen ari gara. Aurten, Espainian momentu honetan proiekzio handiena duen zuzendarietako bat gurekin izango dugu zuzendari gonbidatu moduan, Gustavo Gimeno, Rubenen anaia. Hori ez da kasualitatea. Horrez gain, Musika Hamabostaldiarekin eta Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoarekin hitzarmen bat egiteko aukera izan dugu, eta orkestrako lau musikari izan ditugu irakasle moduan gaurko kontzertua prestatzeko, beste irakasle batzuen artean.

Udako eta neguko ohiko topaketetan jotzeaz gain, aurrerapauso bat emango duzue. Proiektuaren garapenerako ezinbestekotzat jotzen duzu agertoki gehiagotara zabaltzea?

Bai, horrek ahalbidetzen du gazteek esperientzia hartzea; hori da orkestra baten ibilbidea. Guretzat urte hau inportantea da; lehen aldiz izango gara Donostiako Musika Hamabostaldian, Soriako [Espainia] Musika Udazkenean, eta guretzat oso berezia den Errenteriako [Gipuzkoa] Musikasten. Azken hori euskal musikaren inguruan urtero egiten den jaialdi bat da, eta guk emango dugu azken kontzertua. Rubenek, euskalduna ez izan arren, konpromiso ikaragarria erakusten du gure ondare musikalarekiko. Interpretatuko den guztia euskal musikariek konposatutako musika da.

Hainbat agertokitan izango zaretela aipatu duzu. Proiektua eraberritzeko egin behar diren aldaketen artean, zein dira premiazkoak?

Proiektuan aurrerapauso bat emateko, beste agertoki batzuetara zabaltzeaz gain, beste hainbat gauzatan ere pentsatu beharra dago. Kalitatearen arloan apustu bat egin behar da. Irakasleen maila ziurtatu behar da; hori da niretzat gauza garrantzitsuenetariko bat. Beste alde batetik, ekosistema berri honetan EGOren birposizionamendu bat lortu nahi dugu. Lagun sareak landu behar ditugu, gogoan izanda herri txiki bat garela, eta bakarka ezer gutxi egingo dugula. Beste puntu garrantzitsu bat zuzendariak dira. Gure zuzendari artistikoa Ruben Gimeno da, baina horrek ez du esan nahi orkestra beti berak zuzendu behar duenik. Udako topaketak berak zuzendu ditu, baina neguan beste zuzendari gonbidatu bat ekarriko dugu. Horrek instituzioaren beraren eta musikari bakoitzaren esperientzia aberasten du.

Gustavo Gimenok zuzenduko du taldea gaur, Donostiako Musika Hamabostaldian. Nolako esperientzia da gazte batentzat maila horretako zuzendari batek bere orkestra zuzentzea?

Hori gazteei galdetu beharko litzaieke. Orkestra batean zuzendari bat edo beste bat egon, asko aldatzen da dena, eta asko ikasten dute egoera aldaketa horiekin. Gazteentzat Gustavo Gimeroren mailako zuzendari bat gurekin egotea aukera garrantzitsua dela uste dut, asko ikasiko dute berarekin. Gazteek badakite Gustavok zein maila duen. Hala ere, nik balioa eman nahiko nioke izaten ari garen irakasleen mailari. Txaloak beti zuzendariarentzat eta orkestrarentzat dira, baina lan isila eta itzalean egindakoa irakasleek egiten dute.

Gimeno ohituta dago maila handiko orkestrekin lan egitera. Zerk erakarri zuen proiektu honetan parte hartzeko?

Hasteko, kontuan izan behar dugu bera bezalako zuzendari batentzat ez dela ohikoa gazte orkestra baten aurrean jartzea; batetik, beharrik ez duelako, eta, bestetik, denbora sobera ez duelako. Maila handiko orkestrak zuzentzen ari da, eta hori ohore bat da guretzat. Iazko neguan Beethovenen Egmont interpretatu genuen, eta Rubenek grabazio bat bidali zion, zein orkestra zen zehaztu gabe. Indar eta ahalmen handiko soinua zuela iruditu zitzaion, eta konbentzituta zegoen orkestra profesional bat zela. Rubenek orduan komentatu zion gazte orkestra berak zuzentzea zela asmoa. Kasualitatez, Luxenburgoko Orkestra Filarmonikarekin zetorren Musika Hamabostaldira, eta, data batzuk aldatu ondoren, gurekin izango dugu gaur. Amets bat gauzatuko dugu.

Udako topaketetarako prestatu duzuen programa eta Musika Hamabostaldikoa ezberdinak dira. Zer nabarmenduko zenuke programa bakoitzetik?

Helburu ezberdinak bilatu ditugu. Lehenengoan, pandemiak eragindako egoera izan genuen kontuan, eta Mozarten 12. serenata eta Brahamsen 1. serenata aukeratu genituen. Musika Hamabostaldikoa erakargarritasun izugarria duen programa da: Felix Mendelssohnen Biolinerako kontzertua eta Piotr Ilitx Txaikovskiren 4. sinfonia, Gustavo Gimenok zuzenduta eta Julian Rachlin biolinistaren laguntzarekin.

Musikaria ere bazara, eta ohituta zaude oholtzan. Gomendioak ematen al dizkiezu gazteei?

Ez. Haiek badakite zer egin behar duten. Hala ere, laguntza moduan, paraleloki beste lan oso txukun bat egiten ari gara Osasuna eta musika deritzon atalean. Askotan alde batera uzten dira luzatze-ariketak, psikologikoki prestatzea, eta beste hainbat kontu. Gauza horiek ere prestatu behar dira, ondoren egin beharreko lanean garrantzi handia duten alderdiak direlako. Formakuntza ahalik eta osatuena eskaintzea da EGOren egitekoa.]]>
<![CDATA[Itsasoa, dantzarako oholtza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/030/001/2021-08-06/itsasoa_dantzarako_oholtza.htm Fri, 06 Aug 2021 00:00:00 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/paperekoa/1872/030/001/2021-08-06/itsasoa_dantzarako_oholtza.htm Amoria & Dolore. Elkano, lehen mundubira ikuskizuna aurkeztu du, eta, pandemiaren ondorioz iazko emanaldia ezeztatu ondoren, gaur Donostiako Viktoria Eugenia antzokian izango dira. Elkanok munduari emandako lehen itzulia du oinarri, eta bidaia hori gorpuztuko dute oholtza gainean. Faustino Aranzabalen dantza zuzendaritzapean, Enrike Solinis eta Miren Zeberioren musikarekin, eta lehen mundu biraren bosgarren mendeurrena gogora ekarriz, antzinako musikan izan du obrak inspirazio iturri nagusia.

Aranzabalen hitzetan, Kresalako 30 dantzarik «herri inspirazioz gorpuztutako arte barrokoaren espresioan, dantza preklasikoko bilduma oparoa» osatu dute, eta «era natural eta askean» antzeztu. Ekitaldi bakar batean garatutako hamazazpi eszena sortu dituzte, eta Enrique Solinis musikariak plazaratutako azken diskoa izan dute ardatz. Erdi aroko musikan oinarrituta, gaur egungo emanaldi bat sortu nahi izan dute, betiere garai haietako kultura gogoan izanda. «Azken batean, antzerki nazionalaren dantza sorkuntzako molde berri baten eredua aurkezten da, drama tradizional garaikide bat proposatuz, espazio eta denboratik kanpo kokatzen dena», adierazi zuen Aranzabalek atzo, obraren mamia laburbiltzeko orduan.

Aiora Marigil Kresala dantza taldeko idazkariak BERRIAri azaldu dionez, obrak Elkanoren zirkumnabigazioaren «urrezko aroan» zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun dituela, era horretan «ondare artistiko eta koreografiko berria» sortuz. Iaz 500 urte bete ziren Juan Sebastian Elkanok (1486-1487, Getaria, Gipuzkoa) munduari lehen itzulia emateko bidaiari ekin zionetik, eta gertakari historiko horretan oinarrituta eraman dute aurrera lana. Taldekideak gogora ekarri du mundu bira hartan Euskal Herriaren kokapena nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zela, eta horrek «kultura desberdinak erakarri» zituela.

Marigilen hitzetan, obra ikustera joango den publikoak gertu sentituko ditu portuak, itsasoa eta itsasontziak: hori da lortu nahi izan dutena. Solinisen eta Aranzabalen artean mamitu zen abiapuntuko ideia. Musikariak 2019. urtearen hasieran ekin zion tradizio ezberdinak ikertzeari; ikuskizunaren jatorrizko musika sortu zuen, eta konpainiako zuzendariarekin partekatu zuen. Aranzabal ere ikertzen eta dantza tradizionalak eta munduko beste toki batzuetako dantzen «arrastoak» batzen dituzten koreografiak lantzen aritu zen. Obra honetarako diseinatu diren jantziek «jarraitutasun bat» ematen diote musikak eta koreografiek sortutako batasunari, zuzendariaren ustez. Obraren bidez «publikoa sentiaraztera, pentsaraztera eta hausnarketa bat egitera gonbidatu» nahi izan dutela ere nabarmendu zuen.

Obra lantzeko orduan dantza maisu eta koreografo erreferenteak izan dituzte inspirazio iturri; Juan de Esquivel Navarro, Juan Ignacio de Iztueta eta Antonio Gades, kasurako. Haiekin batera, idazle ezagunen poemek «emanaldia hezurmamitzen» dutela azaldu zuen Aranzabalek, poesia giltzarri bilakatuz. Besteak beste, poeta ezagunotan jarri dute begirada: Joxean Artze, Bernart Etxepare eta Eduardo Galeano.

Obraren aurrestreinaldia joan den urtean egin zuen taldeak, Ekuadorko hiriburuan, Quiton. Pandemiaren aurretik emanaldi ugari zituzten lotuak Euskal Herrian, baina Bilbon eta Getarian (Gipuzkoa) aurkezteko aukera izan zuten bakarrik. Egoera eta neurriak aldatuta, Hondarribian (Gipuzkoa) aritu ziren joan den maiatzean. Iazko apirilean Donostian estreinatzekoa zen obra, baina, azkenean, gaur igoko dira Viktoria Eugenia antzokiko oholtzara. Udako Arte Eszenikoen programaren barruan antzeztuko dute, eta Elkano nabigatzaile gipuzkoarra omentzeko pentsatutako jardueren barruan kokatu dute ekitaldia.

53 urteko ibilbidea

Kresala dantza taldea 1968. urtean sortu zen, Gene Iurre zuzendariaren eskutik. 1993tik, Aranzabal da zuzendari artistikoa. Mundu tradizionala eta poetika bisuala inspirazio iturritzat hartuta, dantza antzezpen originalak osatzea izan du xede, «emozioetatik sortzen diren mugimenduei erreparatuz». Hainbat obra aipagarri eman ditu taldeak, tartean Hostoak (1996), Sehaska (2006), eta Oteizaren kaxa beltza (2014). Kresala dantza taldearen helburua, arduradunen esanetan, beti izan da dantza tradizionala Europako dantza preklasikoaren eta historikoaren estiloarekin txertatzea. Nazioarteko dantza sari ugari lortu ditu bere ibilbidean.]]>
<![CDATA[Solasaldi artistikoa Zabalagan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/034/001/2021-08-04/solasaldi_artistikoa_zabalagan.htm Wed, 04 Aug 2021 00:00:00 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/paperekoa/1872/034/001/2021-08-04/solasaldi_artistikoa_zabalagan.htm Tapies Zabalagan erakusketarekin abiatu dute egitasmoa, Antoni Tapies (Bartzelona, 1923-2012) sortzailearen lanen bilduma batekin, hain zuzen. Haren obrak, euskal eskultorearenak bezala, arrasto sakona utzi zuen arte moderno eta garaikidearen bilakaeran.

Erakusketa Zabalaga baserriaren goiko solairuan dago ikusgai, eta 2022ko urtarrilera arte bisitatu ahal izango da. Formatu txiki nahiz handiko hamazazpi obrak osatzen dute; 1980ko eta 1990eko hamarkadetako eskulturak dira batez ere, baina badira margolanak eta horma irudiak ere. Horrela, antolatzaileek azaldu dutenez, elkarrizketa zuzen bat sortzen da lagun izandako bi artisten obren artean; izan ere, Txillidaren piezak beheko solairuan daude kokatuta. Bi artisten lanek, elkarrekin solastatzeaz gain, baserriarekin berarekin ere hitz egiten dutela gehitu dute antolatzaileek. Jakina denez, Txillidak berak zaharberritu zuen baserria, eta bere beste obra baten moduan ulertu zuen. Antoni Tapies Fundazioaren eta Tapies familiaren bultzada izan du erakusketak, baita zenbait bilduma pribaturen maileguena ere. Lanak «estrategikoki» kokatu dituztela azaldu du Nausica Sanchezek, museoko hezkuntza arduradunak, eta erakusketa hartu baino lehen Txillidaren lanek zuten antolakuntza errespetatzen saiatu direla.

Paralelismoak

Lehenengo aldiz jarri ditu Txillida Lekuk beste artista baten lanak ikusgai, eta hainbeste urteren ondoren beste sortzaile batengana hurbiltzea «prozesu polita» izan dela aitortu du hezkuntza arduradunak. Artista katalanaren hautaketa «oso modu naturalean» egin dutela adierazi du, XX. mendeko bi arte figura handien bizi ibilbideetan dagoen paralelismoa kontuan hartuta. Izan ere, Tapiesen eta Txillidaren biografiek antzekotasuna dute zenbait puntutan; ibilbide paraleloak aurkezten dituzte, hainbat une historikotan eta sormenezkoetan bat egiten dutenak.

Erakusketan ikusgai dauden zenbait eskultura ontzeko, Tapiesek lur txamota erabili zuen, bi artisten arteko lotura gisa jokatzen duen materiala. 1981ean hasi zen Tapies teknika horren ahalmenekin esperimentatzen, Hans Spinner zeramikagilearen tailerrean. Garai hartan, artista katalanak hainbat gonbidapen jaso zituen zeramika lantzeko Aime Maegth galeristaren tailerrean, Saint Paul de Vencen (Frantzia). Txillida tailer horretako labeetan hasi zen material hori erabiltzen, eta Tapies bultzatu zuen gonbidapena onartu eta lur txamotarekin lan egitera. Orduan hasi zuen bere buztin egosien ekoizpena.

Artistaren lanen artean, egunerokotasunean erabiltzen diren objektuak daude, eta horren adibide dira erakusketan ikusgai jarri diren hainbat eskultura: zapatila bat, sukaldeko platerak eta bulegoko mahai bat, besteak beste. Buztina egosi ondoren, obra bakoitzean bere aztarnak uzteko ohitura zuen Tapiesek, ikur edo sinboloak marraztuz. Lan gehienetan aurki daiteke T hizkia, Tapies abizenarekin edo bere emaztearen Teresa izenarekin lotura duena. Zenbakiek ere presentzia handia dute lanetan. Ikur batzuek esanahi garbia duten arren, badira beste batzuk bakoitzaren interpretaziorako libre direnak eta ez dutenak esangura zehatzik.

Materialak bien arteko lotura gisa jokatzen du, baina ez da bi artistak lotzen dituen hari bakarra. Biek zituzten ezaugarri komunetako bat materialarekiko zuten errespetua da. Sanchezek azaldu du biek ikusten zutela materiala zerbait bizia zela, biak saiatzen zirela espiritualtasunera iristen, eta materialean biltzen zituztela beren printzipio filosofiko eta espiritualak. Horrek guztiak artelanen ikuspegi humanista ematen duela iritzi dio Sanchezek, eta biek artearen gaitasun eraldatzailean sinisten zutela.

Haatik, oso ezberdinak ziren lan egiteko orduan; Txillidak «dena kontrolatu» nahi zuen; Tapiesek, ordea, bere subkontzienteari uzten zion bere bidea egiten. Prozesuaren amaieran Tapiesen lanek estilo abstraktuaren itxura hartzen zuten arren, Sanchezen hitzetan «oso konkretuak eta errealak» dira.

Antolatzaileen ustez, erakusketarako hautatu dituzten lanek agerian uzten dute Tapiesen hizkuntza propioa eta bereizgarria, eta erakusketara hurbiltzen direnek haren ikonografia errepertorioa ere aurkitu ahal izango dutela nabarmendu dute.

Liburua objektu gisa

Tapiesek lotura zuzena izan zuen liburuen munduarekin: haren aitonak liburu denda bat zuen; aitak, liburutegi bat; eta artistak berak hainbat liburu ondu zituen. Hala, 1980ko eta 1990eko hamarkadetako eskultura, horma irudi eta margolanez gain, 1970eko urteetako hiru artista liburu ere jarri dituzte ikusgai, Tapiesek hainbat idazlerekin batera ondutakoak: Jacques Dupinen La nuit gradissante, Rafael Albertiren Retornos de lo vivo lejano eta Joan Brossaren Poems from the catalan. Liburuak hautatzeko, Tapiesekin ez ezik, idazleek Txillidarekin zuten harremana ere izan dute kontuan, bien arteko elkarrizketari segida emanez. Tapiesen eta idazlearen arteko elkarlanaren emaitza dira liburuok: idazleen poemekin batera, horien interpretazioa egiten duten margolanak biltzen dituzte. Zerbait «magikoa» ziren artistarentzat, liburuak objektu gisa ulertzen zituelako.

Erakusketa ikusteko doako bisita gidatuak izango dira egunero, 16:00etan, eta, irailetik aurrera, baita bestelako jarduera batzuk ere. COVID-19ak «egoera mantsotu» duen arren, museoaren nahia erakusketa ildo berriarekin aurrera jarraitzea dela azaldu du Sanchezek. Hala, urtarriletik aurrera, beste artista gonbidatu baten lanak izango dira ikusgai.]]>
<![CDATA[Programa bikoitza Kursaalean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/032/001/2021-08-03/programa_bikoitza_kursaalean.htm Tue, 03 Aug 2021 00:00:00 +0200 Ane Delgado Aldabaldetreku https://www.berria.eus/paperekoa/1872/032/001/2021-08-03/programa_bikoitza_kursaalean.htm
Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoak 1933an egin zuen debuta, eta, geroztik, Europa osoan barrena eman ditu kontzertuak. Hogei herrialdetako 98 musikarik osatzen dute, eta bere soinuaren dotoreziagatik da ezaguna. Maila handiko zuzendariek gidatu dute taldea, eta gaur egun Gimenok (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1976) zuzentzen du. 2015/2016ko denboraldian hartu zuen orkestraren zuzendaritza, eta, aldi berean, Toronto Symphony Orchestaren zuzendaria ere bada. Geroztik, hainbat formatutako kontzertuak zuzendu ditu, eta aurten Europako hainbat herrialdetan jarduteko gonbita jaso du. Maila handiko bakarlariekin aritu da lanean, hala nola Wangekin, Anja Harteros sopranoarekin eta Bryn Terfel baritono baxuarekin.

Igandean eman zuten lehen kontzertua, Musika Hamabostaldia hasi zen egunean. Txekiar, errumaniar eta hungariar musikari eskainitako programa izan zen orduan, Ligeti, Liszt eta Dvoraken obrekin. Gimenok eskertu egin zuen jaialdiko lehen kontzertu hori «eduki folkloriko handiko programa batekin eta musika oso entretenigarriarekin» egiteko aukera. Oso pozik agertu zen publikoaren erantzunarekin: «Normalean ez ditut entzuten jendearen txaloak, baina atzoko kontzertuan oso ongi entzun nituen». Bigarren eta azken kontzertua atzo eman zuten, eta klasizismotik erromantizismorako bidea egiten duten bi sorkuntza lan oso ezagun interpretatu zituzten: Mozarten pianorako 20. kontzertua eta Beethovenen 5. sinfonia ospetsua. «Aspalditik prestatua eta hitzartua genuen proposamena da, eta gogo handia genuen maila honetako kontzertu bat aurrera eramateko», adierazi zuen Alfayak. Kontzertuez gain, etorkizunean elkarlanean jarraitzeko beste asmoen inguruan ere hitz egin zuten.

30 kontzertu baino gehiago

Atzoko emanaldiari dagokionez, bi konpositoreen arteko antzekotasunak nabarmendu zituen Gimenok: «Mozarten eta Beethovenen artean ezberdintasunak badaude ere, nabarmena da bien arteko konexioa, eta batak bestearengan eragin zuzena izan zuela». Bestalde, Wangentzat hitz onak besterik ez zituen izan Gimenok, piano jotzaile askorentzat Mozart jotzea «oso zaila» eta askotan «gogorra» dela azpimarratuz. Hala ere, Wang «gero eta erosoago» sentitzen dela azaldu zuen, eta «sentsibilitate handiz» interpretatzen dituela obrak. Zuzendariaren eta pianistaren arteko harremana oso estua da; izan ere, dagoeneko hogeita hamar kontzertu baino gehiago eman dituzte elkarrekin mundu osoan.]]>