Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren 2tik azaroaren 28ra egingo dute
Ane Eslava
Izaban abiatuko da, eta beste zazpi herritatik igarota, Iruñeko Anaitasunan bukatuko da. 24 bertsolarik parte hartuko dute. «Plaza biziberritzea» izango da helburu nagusietako bat.

Hiri garaikideen erronkak aztertuko dituzte hiru egunez Iruñean
Ane Eslava
VI. Nazioarteko Arkitektura Kongresua abiatu da gaur Iruñean. Hainbat adituk hirien arazoak izango dituzte hizpide ostiralera arte. Antzolatzaileek hirien dimentsio publikoaren garrantzia aldarrikatu dute.

Askatasun oihu itsaskorrak
Ane Eslava
Hesian talde nafarrak 2016an argitaratu zuen 'Zerotik', «bizitzako esparru guztietan aske» izatea aldarrikatzen zuen abestia. Azken-aurreko diskoan eman zuten. Aurten esan dute agur, hamabost urte eta zortzi diskoren ondoren, «egindakoarekin pozik».

«Erronka da aldizkaria leku interesgarria izatea bertsolari gazteentzat»
Ane Eslava
'Bertsolari' aldizkariak 30 urte bete ditu aurten. Egungo arduradunak, urteotan egindako urratsak eta aldaketak aletu, eta aurrera begirako erronkak zehaztu ditu. Proiektuaren egokitzeko gaitasuna goraipatu du.
Bihar abiatuko da Lizarrako 52. Antzinako Musikaren Astea
Ane Eslava
Jaialdiak hemeretzi programa eskainiko ditu hilaren 11ra arte, eta Donejakue bidea izango du hizpide. Antzinako musikako talentu berriak erakartzeko proiektu berri bat ere eskainiko du.

Komikiaren Nafarroako topagune
Ane Eslava
Nafarroako XII. Komiki Azoka bihar abiatuko da. Hamabi erakusketa izango dira ikusgai, Iruñean eta Lizarran. Inoiz baino artista nafar gehiago izango dira.

Begoña Zia, aitzindari ezezaguna
Ane Eslava
Nafarroako XII. Komiki Azokak erakusketa bat eskaini dio Begoña Zia marrazkilariari, harena «berreskuratu beharreko izen bat» dela sinetsita

Iruñearen iragana espoliatu zutenekoa
Ane Eslava
Hogei urte igaro dira Iruñeko Gazteluko plazako obrak hasi zirenetik. Yolanda Barcinaren agintearen pean, herritarren hitza entzun gabe, udalak aparkaleku bat eraiki zuen, aztarna arkeologiko garrantzitsuak suntsituz.

Iruñera, zapi gorri eta guzti
Ane Eslava
Ezohiko uda bat izan arren, Iruñea turistaz lepo dago egunotan. Gehienak Iberiar penintsulatik datoz. Sanferminek erakarrita iristen dira asko, eta hiriaren ondarearekin harritzen dira.

Tatxers, errealitatea bezain larri
Ane Eslava
Iruñeko Tatxers taldeak lau kantuko EP bat argitaratu du: 'Hiruzpalau amets larri'. Oi musikan oinarrituz, zenbait estilo uztartzen dituzte. Bizi dutena islatzen dute kantuetan