
«Presak kentzeak zein bertan uzteak sortzen ditu ondorioak»
Ane Insausti Barandiaran
Urtegiak husteak ibaien konektibitatea leheneratzen laguntzen duela azaldu dute dokumentalean. Zubiak uste du bide emango duela erabaki bakoitzak ingurumenean dituen ondorioez hausnartzeko.

150 itsasontzik parte hartuko dute Pasaiako Itsas Festibalean
Ane Insausti Barandiaran
Lau ontzi handi egongo dira ikusgai San Pedron. Herriko lau barrutietan antolatuko dituzte ekintzak, maiatzaren 26tik 29ra.

Lasterketa morea bueltan da
Ane Insausti Barandiaran
5.000 emakumek parte hartuko dute Lilatoian bihar, esku bizikletan edo korrika. Bost kilometroko ibilbidea egingo dute, eta Bulebarrean hasi eta amaituko da.

«Memoria historikoak pisu handia du Nafarroako Erriberan»
Ane Insausti Barandiaran
Nafarroako Erriberako 'La fresca' ohiturari tiraka, herriko plazetatik idatzi du 'Eszenatokia' lana, aulki batean eserita. Egungo begiradatik, memoria historikoaz idatzi du, lau emakume protagonista hartuta.

Urkulluren deiari barrez
Ane Insausti Barandiaran
Tonu umoretsuko txupinazoarekin ekin diete Tolosako inauteriei. Tolosako herria izendatu dute Kabi Alai Kuttun, eta zozketaz aukeratutako lau neska igo dira balkoira txupinazoa botatzera. BIDEOA albistearen barruan.

«Ez da hizkuntza zail edo errazik existitzen»
Ane Insausti Barandiaran
Alacantetik euskara praktikatzeko Twitter kontua sortu, eta ehunka euskaldunen babesa izan du Cervettok. Euskara ikastera ausartzen ez direnei «saiatzeko» eta «animatzeko» dei egin die.

Ia ekintza guztiei eutsiko diete Tolosako inauterietan
Ane Insausti Barandiaran
Kabi Alai elkartearen eskutik izango da txupinazoa, ostegunean, eta, besteak beste, danborrada, diana eta Alborada egingo dituzte inauterietan.

Inauterietako desfilea bitan banatuta egingo dute Donostian
Ane Insausti Barandiaran
Erdialdean eta Gros auzoan egingo dituzte desfileak otsailaren 26an eta 27an. Ospakizunak auzoetara ere zabalduko dituzte, eta martxoaren 12ra arte iraungo dute.

«Lanak bozgorailu handi bat eman dit»
Ane Insausti Barandiaran
BERRIAren Mantangorri gehigarriak Itziar Ituñori egindako elkarrizketa argitaratu du gaur. Horrekin batera, superpostarra argitaratu da papereko edizioan.

'Kuikui', Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria
Ane Insausti Barandiaran
Bihar zen estreinatzekoa emanaldi berria, Amurrion (Araba), baina udalak iragarri du atzeratu eginen dela. Euskararekiko duten kezkatik sortu dute ikuskizuna. Gai hori ardatz hartuta, ipuin bat, disko bat eta ikuskizun bat prestatu dituzte.