<![CDATA[Ane Lamarka Etxeberria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 14 Aug 2020 16:28:00 +0200 hourly 1 <![CDATA[Ane Lamarka Etxeberria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[«Ezagutza handiagoa dute arreta goiztiarra izan dutenek»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1864/008/001/2018-09-07/ezagutza_handiagoa_dute_arreta_goiztiarra_izan_dutenek.htm Fri, 07 Sep 2018 00:00:00 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1864/008/001/2018-09-07/ezagutza_handiagoa_dute_arreta_goiztiarra_izan_dutenek.htm Autismoaren zantzuak eta atzemate goiztiarra hitzaldia eman zuen EHU Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Udako Ikastaroetan

Zeintzuk dira autismoaren adierazle goiztiarrak? Zeri erreparatu behar diote umearen zaintzaileek?

Gehienbat komunikazio gaitasunarekin zerikusia duten faktoreak dira; esaterako, begietako kontaktua izateko zailtasuna, komunikatzeko erabiltzen ditugun hainbat keinu egiteko zailtasuna -seinalatzearen ekintza, adibidez-, edo besteen komunikazio zantzuei erantzuteko zailtasuna; adibidez, haurrari bere izenez deitzea eta hark ez erantzutea, imitatzeko eta jolasteko zailtasunak izatea, baita komunikatzeko ere, beste hainbeste faktoreren artean. Horiek dira ikuspegi komunikatibo eta sozialaren aldetik daudenak. Bestalde, badaude beste adierazle batzuk gutxiago ikertuta daudenak baina azterketarako balio dutenak; adibidez, garuneko hainbat egitura, garunaren beraren neurriz kanpoko tamaina, eta neurriz kanpoko ezagutza azkarra. Badira, halaber, autismoaren adierazle goiztiarrak diren beste zantzu batzuk oraindik ikertzen ari direnak.

Ikerketa lerro garrantzitsuak dira, noski, premiazkoa delako diagnostikoa hobetzea...

Bai, oso garrantzitsua da, eta atzematen den bezain laster esku hartzea. Sistematikoa eta kalitatezkoa izan behar du esku hartze horrek. Arreta goiztiarra izan duten haurrek ezagutza maila handiagoa dute, eta zenbaitetan hogei punturen diferentzia ere izan dezakete koefiziente intelektualean. Pediatrak arazoan goiz esku hartzen badu, haren senitartekoen kezkak lasaitzen eta konpontzen ditu. Kontua ez da umearen jarrera noiz aldatuko zain egotea, gauza ez da «itxarotea»; duela urte batzuk pentsatzen eta gertatzen zen moduan.

Duela urte batzuk nola jokatzen zuten, bada, medikuek autismoa izan zezaketen haurrak artatzeko orduan?

Lehen, ume baten zaintzaile bat pediatrarenera iritsi eta esaten bazuen: «Begira, ume honek oraindik ez du hitz egiten». Zera erantzuten zioten: «Lasai, itxaron egin behar da». Baina itxaron, zertara? Haurrak hilabeteak hitz egin gabe pasatzera? Gaur egun, ordea, ez da hori pasatzen; gaur egun, segituan esku har dezake adituak: «Ez duela hitz egiten? Ba, honako galdetegi hau emango dizuegu ea zerbait atzeman dezakegun».

Eskolek jasotzen al dute aparteko baliabiderik ikasgeletan dituzten haur autisten arta hobetzen laguntzeko?

Instituzioek ikastetxeei horretarako pentsatuta dauden baliabideekin erantzuten diete, baina, gero, ikastetxe bakoitzak espezializazio maila ezberdinetako adituak dauzka, beharren arabera. Normalean, haurrak 3 urterekin -edo zenbait kasutan 2 urterekin- ikastetxean hasten direnean, hezkuntza sistemak maila ezberdinetako baliabideak dauzka behar horiei erantzun bat emateko.

Laguntza emateko bestelako baliabiderik ba al dago?

Badaude hainbat erakunde. Gipuzkoan, esate baterako, Gautena dago -Gipuzkoako Autismoaren Elkartea-, eta Gipuzkoan bezala, beste hainbat herrialdetan ere badira tankera horretako elkarteak. Familien ekimenak abiarazitako elkarteak dira, eta baliabide espezifikoak garatu dituzte. Baina hori nahikoa ote da? Nik ezetz uste dut; zenbat eta gehiago, hobe. Atzera begira, aurrerapen oso handia egin da autismoa duten pertsonen artaren hobekuntzan, baina oraindik ere bidea egiteko dago hainbat alorretan; adibidez, zerbitzuak garatzeko orduan, baita familiei laguntzeko orduan ere: baliabideak falta dira.

Zerk berdintzen ditu autismo maila ezberdina duten pertsona guztiak?

Elkarrekikotasunean zailtasunak izateak; hau da, adibidez, ni pertsona batekin hitz egiten ari naizenean berak nire komunikazioarekiko izango duen jarrera elkarrekikoa da; berak baieztatu egingo dit buruarekin, begietara begiratuko dit... Erreziprozitatea adieraztean jarrera bat dago, eta ez bakarrik emozionala, baizik eta soziala eta komunikatiboa ere bai. Beraz, elkarrekikotasunaren osagai horiek dira autismoa duten guztiengan huts egiten duten faktoreak.]]>
<![CDATA[Kartzela, baina bestelakoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/008/001/2018-08-31/kartzela_baina_bestelakoa.htm Fri, 31 Aug 2018 00:00:00 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1872/008/001/2018-08-31/kartzela_baina_bestelakoa.htm
Presoekin lan egiten duten abokatu talde eta elkarte batzuek, hain zuzen ere, aldaketa horrek sorraraziko dituen beharrak aintzat hartzeko eskatu dute, besteak beste aldaketa horrek kasu askotan bide luzeagoa eginaraziko dielako presoen senideei. Zaballako espetxea duela zazpi urte zabaldu zuten, eta mila presorentzako tokia du; egungo datuak aintzat hartuta, Martutenetik 200 inguru eramango lituzkete hara.

Kartzelan diharduen elkarteetako bat da Arrats. Beste elkarte batzuekin batera, ESEN —Espetxe Sarea Euskadi Nafarroa—taldearen parte da. ESENen barruan diharduten eragileen arabera, oro har, Hego Euskal Herrian dagoen kriminalitate tasa ikusita, nahikoa da Zaballako espetxearekin. Kartzela gehiago eraikitzearen «aurka» daude, eta, oro har, Bizkaian eta Gipuzkoan gizarteratze zentroak egitearen aldekoak dira: justizia ulertzeko beste era bat zabal dadin. «Justiziaren eta espetxeen modelo aldaketa aldarrikatzen dugu, ez kartzela gehiago eraikitzea», adierazi dio BERRIAri Arrats elkarteko ordezkari batek. Delituak egiten dituztenei kartzela zigorra ezarri beharrean, uste dute beste ondorio klase batzuk sustatu behar direla, eta espetxeak salbuespena izan behar duela. Sustraiko aldaketak nahi dituzte.

Txikitzen, txikitzen

2005eko uztailean, Espainiako Espetxe Erakundeen Zuzendaritzak eta orduko Donostiako alkate Odon Elorzak Zubietan espetxe berria eraikitzeko hitzarmena sinatu zuten. Hasieran, 2.000 presorentzako lekua izango zuela esan bazuten ere, geroago jakinarazi zuten espetxe ertaina izango zela. Txikitzen joan zen egitasmoa. 2005eko azaroan hitzartu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak Zubieta auzoko lurrak uzteko aurreakordioa. Akordio horrekin, Martuteneko espetxea Zubietara eraman ahal izango zuten, eta Martutenen, orain espetxea dagoen lekuan, etxebizitzak egingo lituzkete, gehienak babes ofizialekoak. 2012an Espainiako Gobernuak eten egin zuen espetxea egiteko plana eta ikerketa bat agindu zuen azpiegituraren inguruan: fruituak orain heldu direla dirudi.

Kezka

Zubietako Herri Batzarreko kideei, oro har, «ondo» iruditzen zaie kartzelaren ordez gizarteratze zentro bat egitea; bertan egongo den jendearentzako abantailak eta integrazio bide hobe bat ekarriko baditu, egokitzat jo dute aldaketa. Hondakinak errausteko eta tratatzeko planta bat ere han egiten ari dira, ordea, eta azpiegitura ugaritasun horrek sorrarazten die ezinegona. Donostiak «bistan nahi ez dituen» azpiegiturak Zubietan jartzen dituela salatu dute sarri. Horrez gain, errauste planta eta kartzela egiteko erabilitako lur eremuak desjabetzen bitartez hartu dituztela ere azaldu dute, ez erosita; ondorioz, sentitzen dute bertako jendearekiko ez direla «sentiberak» izan instituzioak.]]>
<![CDATA[«Herri Batzar gisa, ez digute ezer ere esan ez kartzelaz eta ez beste gaiez»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/008/001/2018-08-31/herri_batzar_gisa_ez_digute_ezer_ere_esan_ez_kartzelaz_eta_ez_beste_gaiez.htm Fri, 31 Aug 2018 00:00:00 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1892/008/001/2018-08-31/herri_batzar_gisa_ez_digute_ezer_ere_esan_ez_kartzelaz_eta_ez_beste_gaiez.htm
Donostiako Udala inoiz jarri al da zuekin harremanetan?

Herri Batzar gisa ez digute ezer ere esan ez kartzelaren gaiaz eta ez beste gaiez. Teorikoki, buletinean publikatuta dago derrigortuta daudela Zubietan egingo diren obrak edo aldaketak guri komunikatzeko eta gure iritzia jasotzeko, baina ez dute betetzen. Kontua da, gauzak egin eta gero iristen zaigula informazioa prentsaren bidez, eta horrek beldurra sortzen du; ez dakizu zer egiten ari diren, zer egingo duten, eta, azkenik, zertan bukatuko den ere. Alkate gisa agintaldian daramadan denboran, eginahalak eta bi egin ditut Donostiako Udalarekin harremanetan jartzeko, baina alferrik.

Inguruan bizi den jende kopuruak garrantzia al du horrelako azpiegitura bat aurrera eramateko orduan?

Bai. Ez da gauza bera jende gutxi edo asko egotea inguruan, baina zubietarren iritzia kontuan hartzeko eskatzen dugu.

Zein da obrek dakartzaten arazoetako bat?

Mendiko bideak ixtea. Badaude baserritarrak bide horiek lanerako erabiltzen dituztenak.]]>
<![CDATA[Donostiako autobus turistikoko lau langileek grebara joko dute lan baldintzak hobetu ezean]]> https://www.berria.eus/albisteak/156119/donostiako_autobus_turistikoko_lau_langileek_grebara_joko_dute_lan_baldintzak_hobetu_ezean.htm Thu, 30 Aug 2018 15:05:08 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/albisteak/156119/donostiako_autobus_turistikoko_lau_langileek_grebara_joko_dute_lan_baldintzak_hobetu_ezean.htm <![CDATA[Gipuzkoak kamioientzako 545 aparkaleku jarriko ditu AP-8an]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/009/001/2018-08-30/gipuzkoak_kamioientzako_545_aparkaleku_jarriko_ditu_ap_8an.htm Thu, 30 Aug 2018 00:00:00 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1872/009/001/2018-08-30/gipuzkoak_kamioientzako_545_aparkaleku_jarriko_ditu_ap_8an.htm
Aurreikuspenen arabera, lanak urtearen azken hiruhilekoan aterako dira lizitaziora, eta zentroa erabilgarri egongo da 2020. urtearen erdialderako. «Azpiegitura berri horrekin, gure helburu nagusia da zerbitzua ematea autobidea erabiltzen duten garraiolariei, segurtasun pertsonala zein ibilgailuena bermatuz. Gure ustez, Garraio Zentro horrek trafikoa arintzen lagunduko du mugan auto ilara handiak daudenean, eta, era berean, kamioilariek atseden hartzeko eta beren gestioak egiteko aukera izango dute azpiegitura berrietan eskainiko diren zerbitzuei esker», azaldu zuen Olanok.

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak, berriz, azpimarratu zuen Gipuzkoan egongo den Garraio Zentro berri horrek 4. maila izango duela Europako estandarren barruan: «Euskadira begira, zerbitzu eta segurtasun maila hori eskainiko duen zentro bakarra izango da, baita estatuko handiena ere. Badakigu garraiolarien kezkarik handiena, atseden hartzen dutenean, beren ibilgailuen eta garraiatzen duten kargaren segurtasuna dela». Esplikatu du Garraio Zentro berriaren bi plataformak eremu itxi batean kokatuko direla, eta bertan, argiak eta zaintza kamerak jarriko dituztela, gune guztian ibilgailu nahiz pertsonen sarrerak eta irteerak kontrolatzeko. Esparru horretara, aparkalekuko langileak eta gidariak bakarrik sartu ahal izango dira.

Bi eremuetan egongo diren zerbitzu eraikinek hainbat baliabide izango dituzte: besteak beste, jatetxea eta kafetegia, supermerkatua, komunak, telebista aretoa, wifia, takografoa deskargatzeko sistema eta aldez aurretik lekua erreserbatzeko aukera. Oiartzungo zerbitzugunean, eraikina orain erabiltzen den bera izango da, aparkalekuak mantenduko dituzte ibilgailu arinentzako eta doako area bat gordeko dute autobusentzako.

Bidegi foru sozietateak egingo ditu urbanizazio lanak, eta guztira 11,2 milioi euroko kostua izango dute —BEZa gehituta—; haien erabilera eta ustiapenerako kontzesioa eskainiko dute. Oiartzungo zerbitzugunearen berrantolaketaren kostua, berriz, 2,2 milioi euro ingurukoa izango da. Kontzesioak Astigarragako zerbitzuen eraikina egingo du, baita bi guneen eremua itxi eta zaintza sistema jarri ere. Olanok eta Oiarbidek adierazi dute aldundiak inbertsiorik ez duela egin beharko.

Egitasmoa bertan behera

Bidegik 2011n proposatu zuen kamioientzako aparkaleku bat egitea. Orduan aurreikusi zuen Garraio Zentroak, baina, 584 leku izango zituen, eta guztira 25 milioi euroko kostua izango zuen. 2011n EH Bildu Astigarragako alkatetzara iritsi zenean, proiektua berrikustea erabaki zuten, eta jeltzaleek egotzi zioten proiektua atzeratzea. Ondorioz, Sestra konpainiak 2014. urtean idatzi zuen proiektuaren nondik norakoa Bidegiren eskariz, eta kalkulatu zuen kostua 12 milioi eurokoa izango zela. Lizitazioa atera zenean, enpresa bakar batek ere ez zuen aurrera eraman nahi izan proiektua.]]>
<![CDATA[Gipuzkoak AP-8 autobideko bi eremutan garraio zentro bat izango du 545 kamioirentzat]]> https://www.berria.eus/albisteak/156078/gipuzkoak_ap_8_autobideko_bi_eremutan_garraio_zentro_bat_izango_du_545_kamioirentzat.htm Wed, 29 Aug 2018 08:25:40 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/albisteak/156078/gipuzkoak_ap_8_autobideko_bi_eremutan_garraio_zentro_bat_izango_du_545_kamioirentzat.htm <![CDATA[«Mundu guztian egiten dira Internet bidezko sexu abusuak»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1874/010/001/2018-08-25/mundu_guztian_egiten_dira_internet_bidezko_sexu_abusuak.htm Sat, 25 Aug 2018 00:00:00 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1874/010/001/2018-08-25/mundu_guztian_egiten_dira_internet_bidezko_sexu_abusuak.htm Haurrekiko sexu gehiegikeriaren irudiak Interneten hitzaldia eman du Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatutako Udako Ikastaroetan, eta Internet bidezko sexu abusuak nonahi egiten direla azpimarratu du.

Haur pornografiaz hitz egiten da sarri. Zer da?

Terminologian dago diferentzia. Haur pornografia izango litzateke haurrek helduekin nahiz haurrek haurrekin ekintza sexualak izatea inplikatuko lukeen argazki oro edota adingabeen sexu alderdietan fokua jartzen duen argazki oro. Eta beti izango da delitua, haurren onarpenik ez dagoelako. Arazoa batik bat, hitz egokiak ez erabiltzeagatik sortzen da. Haur pornografia terminoa eufemismo bat da, benetan adingabeen abusu sexualak baitira. Kamera batekin grabatuta dauden abusuak dira, eta badirudi eraso horiei haur pornografia izena ematean berez duten garrantzia kentzen diegula. Beste aldetik, birtuala den haur pornografia terminoa dago. Terminologia hori morfing deitutako teknikaren bitartez haurren irudiak birtualki eraldatzen direnean erabiltzen da.

Zer abusu mota da hori?

Morfing-a pertsona baten irudia eraldatzea da. Hainbat helburutarako erabil daiteke, baina kasu honetan helburu sexualetarako erabiltzen da. Adibidez, adingabe baten aurpegiaren irudia hartzea da eta beste batenean txertatzea; hau da, ekintza sexual batean parte hartzen ari ez den adingabe baten aurpegia hartu eta praktika horiek egiten ari den beste adingabe baten gorputzean txertatzea da.

Gaiari buruzko argibideak ematean azaltzen duzu irudiak bost maila ezberdinetan banatzen direla. Zein argazki mota sailkatuko litzateke maila bakoitzean?

Larritasun mailaren arabera sailkatzen dira. Zero mailan, haur pornografia gisa kontsideratzen ez diren argazki guztiak sartuko lirateke, hau da, inolako eduki sexualik ez dutenak eta kalitate txarreko argazkiak. Lehenengo mailan, haurren argazki erotikoak sartuko lirateke: pose erotikoak, bai eta adingabearen sexu alderdiak erakusten dituzten argazkiak ere. Bigarren mailan, haurren arteko ekintza sexualak erakusten dituzten argazkiak. Hirugarrenean, haurren eta helduen arteko sexu harremanak; laugarrenean, heldu batek haur bati egindako penetrazioak, eta, bosgarrenean, sexu abusu sadikoak sartuko lirateke: torturak, biolentzia fisikoa edota animaliekin sexua izatea.

Zeintzuk dira biktimak normalean?

Ikerketek diote normalean biktimak neskak izaten direla, baina kontua da gehienak neskak izan arren abusu gogorrenak mutilezkoek jasaten dituztela. Nesken kasuan, gehiago izaten dira ukituak eta argazkiak. Mutilen kasuan, berriz, penetrazioak.

Non eta nola egiten dira abusu klase horiek?

Mundu guztian egiten dira, Espainia eta Europako herrialdeak ez daude arazo horretatik kanpo. Kontua da era askotako abusuak gertatzen direla Filipinak, Kanbodia eta halako herrialdeetan, modu batean herrialde horietan bidaia turistikoetan esplotazio sexual gehiago dagoelako. Jendeak ez ikusiarena egiten du; legeak laxoagoak dira, eta pobrezia gehiago dago.

Azkenik, esplikatu dezakezu zertan datzan live streaming deitzen den eraso mota?

Sexu abusuak zuzenean egitean datza. Bezeroak eta erasotzaileak abusua zein egunetan eta ordutan izango den zehazten dute, eta orduan gertatzen da. Aurrez ordaindua izan daiteke, eta bezeroak eska dezake berak aukeratutako ume bati zein abusu mota egingo zaion. Geroago, lotura bat egon daiteke haur horren eta bezeroaren artean; bezeroak haurraren jatorrizko herrialdera bidaiatu dezakeelako haur horri abusuak egin ahal izateko.]]>
<![CDATA[Iruñeko Zezenzaleen Klubari eraso egin dio talde animalista batek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/009/001/2018-08-24/irueko_zezenzaleen_klubari_eraso_egin_dio_talde_animalista_batek.htm Fri, 24 Aug 2018 00:00:00 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1893/009/001/2018-08-24/irueko_zezenzaleen_klubari_eraso_egin_dio_talde_animalista_batek.htm
Erasoa bere gain hartu duen taldeak argudiatu du espazio horretan biltzen direnak «mundu guztiko zezen plazetan eskaintzen diren ikuskizun tradizionalen eta itsusien jarraitzaileak» direla. Halaber, animalien «askatasun osoa» aldarrikatu dute: «Gu ez gara zezenketen aurkakoak, espezisten aurkakoak baizik». Erasoa beren gain hartzeko igorritako mezuan gaineratu dute animaliak «beren helburuetarako» erabiltzen dituzten enpresen, instituzioen eta pertsonen kontra ere badaudela. «Egoera horiek sustatzen eta normalizatzen dituzte».

Taldeak onartu du «zezenzaletasunaren ikur batean kalte ekonomikoak» eragin nahi zituela. Hain justu, Iruñeko Zezenzaleen Klubeko arduradunek adierazi dute kalteak 18.000 eurorenak izan direla.

Iruñeko Udala osatzen duten taldeetako bozeramaileek erasoa baztertu dute, eta ekintza «arbuiatzeko» eta «kondenatzeko» adierazpen bat hitzartu. «Udalak adierazpen askatasunaren alde egiteko konpromisoa du, baina ideiak modu baketsuan adierazi behar dira, ez bortizkeria erabiliz», adierazi dute.]]>
<![CDATA[«Zahartzaroan gure gaitasunen ardura hartu behar dugu»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/005/001/2018-08-17/zahartzaroan_gure_gaitasunen_ardura_hartu_behar_dugu.htm Fri, 17 Aug 2018 00:00:00 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1857/005/001/2018-08-17/zahartzaroan_gure_gaitasunen_ardura_hartu_behar_dugu.htm Tratu eta zahartzaro ona. Haren ustez, zahartzaro duin bat izateko, garrantzitsua da norberak bere gaitasunen ardura hartzea.

Zeintzuk dira zahartzaroaren arazoak?

Alde batetik, berezko prozesu biologikoari dagozkionak daude, eta beste aldetik, gizarteari dagozkionak. Prozesu biologikoari dagokionez, gutxitze fisikoa dakar; izan ere, haurtzaroa hazkunde aroa da, eta zahartzaroa gaitasunen gutxitzea. Hori dela eta, gaitasunak murriztuz doazen heinean, adineko pertsonek jakin behar dituzte gutxitzeak egokitzen eta kudeatzen. Hori dimentsiorik pertsonalena litzateke, hau da, norberak egin behar duen lana. Dimentsio sozialeko arazo nagusia, berriz, adinekoak baztertzea da. Gerta daiteke zaharra zarenean gizarteak gehiago zurekin ez kontatzea. Zaharrek talde esanguratsua osatzen dute gizartean -askotan, ez aitortua-, eta, normalean, ezgaitzat jotzen ditugu. Gizartearen porrota da, ordea, oso zaharrak direnak eta Alzheimerren gaixotasuna oso garatua dutenak ezgaitzat hartzea. Pertsona zahar horiek soilik baliagarritasun irizpideak dituztela pentsatzeak esan nahi du gizarte hau etikoki gaizki eraikia dagoela.

Noiz hartu behar du norberak bere buruaren eta gaitasunen ardura?

Gure gaitasunen erantzule izateko gai garen heinean, geure buruaren ardura hartzeko gai izango gara. Kontua da gaztetan modu batean izango zarela zure erantzukizunen jabe, eta zahartzaroan beste modu batean. Beraz, niretzat interesgarria eta garrantzitsua da esatea zahartzaroan norberak bere gaitasunen ardura hartzen duela, eta baita maila ezberdinetako gaitasunak aldarrikatzea ere: maila pertsonalekoak, hiritar gisa ditudan gaitasunak... Eskubide bat da, baina betebehar bat, aldi berean.

Besteen ardura norberak hartzea betebehar soziala al da?

Bai, baina nire gaitasunak gutxitzen doazenez, eta momentu batean desgaitasun horiek etorriko zaizkidanez, nire desgaitasunen ardura har dezakedan heinean, horien ardura hartuko dut. Ondoren, niri laguntza eta zaintza soziala eskaintzen didatenekin elkarlanean arituko naiz. Hori zaintzaren bigarren etapa da. Hirugarren etapa, berriz, izango litzateke zure gaitasunen ardura hartu ezin duzunean eta beste batzuek zure ordez hartzen dutenean. Sektore hori, baina, oso gutxitan gertatzen da; adibidez, gaixotasun oso larria duten pertsonak edota gaitasunak oso azkar gutxitzen zaizkienak.

Zenbat etapa ditu, beraz, norberaren buruaren ardura hartzeak?

Hiru etapa ditu guztira, arestian aipatutakoak, baina garrantzitsuena lehenengoa da: nire gaitasunen ardura neronek hartzea.

Hitzaldian aipatu duzu bikote egonkor bat duzunean elkar zaintzeko zina egiten dela. Uste duzu bikotekidea ez duten pertsonek zailagoa dutela zaintza hori izatea?

Nik esan dut bikote egonkorra izateko aukera dugunontzat garrantzitsua dela batak bestea zainduko duen zina egitea. Bikote egonkor hori izateko aukera izan ez duenak, berriz, pentsatu beharko du nola sartu zaintza mundu horretan bikotekidearen laguntza izan gabe, noski. Nik bigarren arazo hori ez dut eztabaidatu, baina bakoitzak nahi duen aukera egin behar du, eta aukera bakoitzak bere alde onak eta txarrak dauzka. Badago bikotea eduki nahi duen jendea eta lortu ez duena, edota bere garaian porrot egin zutenak, alargun direnak... Nik promesaren ideiarekin, uste batekin hautsi nahi nuen; hau da, ni bikoteko gizona banaiz eta nire emaztearen laguntza behar badut, nire emazteak zainduko nau, baina era berean, nire emazteak zaintza behar badu eta nik ezin badut zaindu, alabak edo semeak zainduko du. Beraz, batetik, uste sexista horrekin -emakumeek soilik bermatzen dute zaintza-hautsi behar da, eta, bestetik, bikote egonkorraren ideia horri osagai berri bat gehitu: seme-alabak.

Zure ustez, gaur egun ez al da hartzen senideen zaintza duela urte batzuk hartzen zen moduan?

Gai horren inguruan arazo larri bat dago, eta injustizia bat. Arazoa da duela urte batzuk familia beste era batera zegoela egituratua; funtsean, gizonek etxetik kanpoko lanak egiten zituzten eta dirua ekartzen zuten. Emakumeek, berriz, etxe barruko zaintza eta etxeko lanak bermatzen zituzten. Beraz, eskema hori apurtzen joan den heinean, trantsiziozko egoera moduko batera iritsi gara. Eskema hori berez zen bidegabea genero ikuspegitik, diskriminatzailea zelako. Gaur egun, bikotearen seme-alabek lan egiten dutenez, behar batzuk dituzten gurasoak zaintzea familia esparruan asko zaildu da. Bestalde, badaude zaharren egoitzak hutsune hori bete dezaketenak, baina eraldaketa handiak izan beharko lituzkete, guk, oraingoz, nahiago dugulako etxean bizitzen jarraitu. Beraz, nik uste dut esparru horietan eraldaketa egokiak egin behar direla zaintza on bat bermatzeko.

Gainera, gaur egun, medikuntzak helduon bizitza luzatzea ere ekarri du, lehen pentsaezina zena hainbat arlotan, baina askotan gure bizitza hauskortasunean luzatzen duela esan dezakegu: bizitza luzatzen du, baina oso menpeko egoeran.

Osasuntsua da norbere heriotzaz hitz egitea?

Bai, osasuntsua da, baina bere neurrian. Ez da osasuntsua heriotza tabu bihurtzea, baina ezta berarekin itsututa egotea eta denbora guztian horren inguruan hitz egitea ere. Bestalde, osasuntsua da jakitea heriotza gu guztion zerumuga dela eta, noski, zaharrak garen heinean gertu dugula jakitea. Hortik aurrera, heriotzarako prestaketa bat dator. Gizarteak tradizioz ez gaitu heriotzarako prestatu izan, baina nik uste dut gaur egun horretaz konturatzen ari garela, eta heriotzarako modu positiboan eta obsesiorik gabe prestatzen garela. Heriotzaz pentsatzerakoan, lasaitasunez pentsatu behar da, orainaz gozatu ahal izateko. Zure heriotzaz pentsatzen duzunean, zure ingurukoengan ere pentsatzen duzu nolabait; hau da, nor izango duzun alboan.]]>
<![CDATA[Maravillasekoek galdegin dute oroimena ez erabiltzea kaleratzea justifikatzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/4637/006/001/2018-08-14/maravillasekoek_galdegin_dute_oroimena_ez_erabiltzea_kaleratzea_justifikatzeko.htm Tue, 14 Aug 2018 00:00:00 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/4637/006/001/2018-08-14/maravillasekoek_galdegin_dute_oroimena_ez_erabiltzea_kaleratzea_justifikatzeko.htm
«Kaleratzearen aurkako erantzuna ikusita, ez da kasualitatea sentsibilitatea sortzen duen gai bat erabiltzea justifikazio gisa», adierazi dute gaztetxekoek. «Aldaketaren aroko hiru urte hauetan zehar, oroimen historikoa lantzen duten kolektiboek hainbat proposamen aurkeztu dituzte oroimenaren institutua kokatzeko, baina gobernuak ez ditu kontuan hartu», gaineratu dute. Gaztetxeko kideek azaldu dute haiek ere «proiektuaren hasieratik» oroimen historikoa landu dutela: «Auzo proiektua zapalduz errepresioaren oroimena sortzea ez da bidea». Igandetik aurrera, 24 orduko «zaintza» bermatzeko deialdia egin dute Iruñeko Nabarreria plazan, eta «elkarrizketa prozesu bat abiatu arte» hantxe egongo direla azaldu dute.

Hala ere, Nafarroako Gobernuko bozeramaile Maria Solanak atzo adierazi zuen gobernua «elkarrizketaren bidez gaztetxean dauden kolektiboentzako irtenbide egoki bat aurkitzearen alde» dagoela. Ahal Dugu-Orain Baik, bestalde, Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako sailburuari eskatu dio «argi» adierazteko eraikinean zer egiteko asmoa duen. Gaur agerraldi bat egingo dute gaztetxeko kideek.]]>
<![CDATA[Sute bat piztu da Zallako Las Lagunas zabortegian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1834/004/001/2018-08-10/sute_bat_piztu_da_zallako_las_lagunas_zabortegian.htm Fri, 10 Aug 2018 00:00:00 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1834/004/001/2018-08-10/sute_bat_piztu_da_zallako_las_lagunas_zabortegian.htm
Goizeko seiak aldera piztu zen sutea. Bizkaiko Suhiltzaileek Balmaseda eta Uriote parkeetakoko langileak igorri zituzten itzaltze lanetara. Bizkaiko Diputazioaren arabera, sutea «kontrolpean» egon zen denbora guztian, eta, ondorioz, ez zuen hedatzeko arriskurik izan. Hala ere, onartu zuen «zaila» izaten ari zela sutea erabat itzaltzea, paperen ezaugarriengatik; urarekin itzali beharrean, beste baliabide batzuk erabili zituzten sua «itotze» aldera, hala nola aparra. Behin sugarrak kontrolpean edukita, Balmasedako suhiltzaileak ingurua zaintzen gelditu ziren. 17:00ak aldera joan ziren suhiltzaileak Zallatik, sugarrak itzali ondoren. Hala ere, kea dario zabortegiari, eta berotasuna nabari da erretako eremuan.

Zallako Udalak adierazi zuen CESPA enpresako arduradunekin eta Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri zela, egoera «kontrolatzeko», baita ingurumenean eragindako kalteak ebaluatzeko ere. «Ondo aztertu behar da sua zerk piztu zuen. Ezbeharra gertatu aurretik, bitartean eta ondoren protokoloak bete al diren ziurtatu behar da», esan zuen Javi Portillo alkateak (Zalla Bai).

2005etik zabalik

Atzokoa ez zen izan Zallako zabortegian sua piztu zen lehen aldia. Iazko urtarrilean ere sute bat izan zen, eta, orduan ere, ez zen argi geratu zerk eragin zuen.

Zabortegi pribatua da Las Lagunas. 2005ean zabaldu zuten, Zallako Udalaren eta CESPA enpresaren arteko hitzarmen baten ondorioz. Orduan EAJ zegoen udal gobernuan: baimena eman zion enpresari zabortegia 2023ra arte kudeatzeko. Zabortegia hondakin geldoak eta ez-arriskutsuak hartzeko sortu zen arren, proiektua moldatu egin zuten, eta hondakin kutsagarriak ere hartu izan ditu. Horien artean, Zabalgarbi erraustegiko eskoriak. Zalla Bai plataforma udalera heltzearekin batera, egoera aldatu egin zen: zabortegiaren zati bat ixtea eta berreskuratzea adostu zuen CESPArekin, baita hondakin lixibatuak tratatzeko araztegi bat eraikitzea ere.

Zallako herritarrak hainbatetan mobilizatu izan dira zabortegiaren kudeaketaren aurka. 2016an, gas isuriak eta usain txarrak eteteko neurriak eskatu zizkieten CESPAri eta erakunde publikoei, eta eskariaren aldeko sinadurak bildu zituzten.]]>
<![CDATA[Ñabardurarik ez haur izenentzat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1952/007/001/2018-08-09/ntildeabardurarik_ez_haur_izenentzat.htm Thu, 09 Aug 2018 00:00:00 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1952/007/001/2018-08-09/ntildeabardurarik_ez_haur_izenentzat.htm ñ grafema erabiltzea, ez baita agertzen frantsesaren alfabetoan. Hori dela eta, Ipar Euskal Herrian hemendik aurrera arazoak izango dituzte 'Begoña', 'Beñat', 'Eñaut', 'Iñaki' edota 'Zuriñe' izenak erregistratzeko, ñ letra n letrarekin ordezkatu ezean. ]]> ñ letra duen hitzik, baina uste baino euskal izen gehiagotan erabiltzen dute gurasoek seme-alabak izendatzerako orduan. Hemendik aurrera, ordea, Ipar Euskal Herrian arazoak izango dituzte izen horiek erregistratzerakoan, eta ñ letra n letrarekin ordezkatzea izango da aukera bakarra. Frantziako Lan ministro Muriel Penicaudek uztailean Frantziako Erregistro Zibilak hartutako erabakia berretsi zuen: hemendik aurrera, debekatuta egongo da jaioberriei ñ grafema duten izenak jartzea, Frantziako Akademiak ez baitu onartzen diakritiko hori. Erabaki polemiko hori dela eta, hainbat euskal izen -Begoña, Beñat eta Zuriñe, besteak beste- ezin izango dira erregistratu euskal grafiarekin.

Arazoa Fañch bretoierazko izena duen haur baten kasutik dator. Gurasoek urtebete eman zuten Frantziako aginpideen aurka borrokan, semearen jatorrizko izena erregistratu ahal izateko, baina, justiziaren eta erregistro zibilaren arabera, Frantziako Akademiak ez du ñ-a onartzen.

2014ko uztailaren 23an, Frantziako erregistro zibilak zirkular batean jaso zuen ñ-aren erabilera, baina «herrialdearen batasunaren aurkako atentatutzat» hartu eta hura erabiltzea gaitzetsi zuen. Araudian aldaketa egin zela eta, Fañchen gurasoek justiziara jo zuten, baina, irailean, Bretainiako Kemper hiriko auzitegi batek debekatu egin zien haurra izen horrekin erregistratzea, «Frantziako Estatuaren borondatea haustea ekarriko luke, herrialdearen batasuna eta herritar ororen berdintasuna mantendu beharrean», jartzen zuen epaian. Fañchen kasua izan da azkenaldian hedabideetan gehien agertu dena, baina ez bakarra, zeren iaz gauza bera gertatu baitzen Derc'hen bretoierazko izenarekin ere. Izen horretan, ordea, beste zeinu diakritiko bat dago: apostrofea. Beraz, 2014ko txostenean ez da debekatzen soilik n gaineko tileta, baizik eta apostrofea bera ere bai.

Penicauden esanetan, Emmanuel Macronen gobernuak bat egin du erregistro zibilak eta justiziak hartutako erabakiarekin, nahiz eta ñ-a euskaraz eta bretoieraz erabiltzen den eta biak milaka hiztuneko hizkuntzak diren. Penicauderen arabera, Erabaki horrek bat egiten du Frantzian indarrean dauden hizkuntz politikekin, eta gogora ekarri du egungo hizkuntza ofizial bakarra frantsesa dela, eta euskara eta bretoiera -beste hainbat hizkuntzaren artean- ez direla ofizialtzat edo koofizialtzat hartzen.

Ertz askotariko gaia

Euskaltzaindiako Onomastika Batzordeko buru Roberto Gonzalez de Viñasprek esan du horrelako kasuak ez direla berriak eta asko daudela Frantziako Estatuan. Iparraldeko adibide bat ere eman du: «Jaioberri bati Aiña neska izena jarri nahi izan zioten, baina arestian aipatutako erabakiengatik ezezkoa jaso zuten ofizialki». Era berean, erregistroan izen eta abizenekin zer gertatu ohi den azaldu du: «Badira Iparraldean Beñat edo Zuriñe ñ grafemarekin sinatzen dutenak, baina gero ez dakitenak ea beraien txartelean edota Erregistro Zibilean nola jasoa dagoen. Gauza bera gertatzen da Iparraldeko batek jatorri espainiarra badu eta Frantzian jaioa bada: adibidez, Ibañez abizena badu. Ez du aukerarik ñ-arekin bere abizena erregistroan jaso ahal izateko. Gaia zabala da, beraz, ertz askotarikoa». Euskaraz zeinu diakritikoa pertsona izenetara eta toponimoetara mugatuta dagoela azaldu du, eta azpimarratu du Hegoaldean ez dagoela horrelako arazorik izen edo abizenak erregistratzeko orduan. Kritikatu egin du, era berean, Frantziako erregistro zibilean ez dutela «tarterik» uzten hori aplikatzeko, eta «malgutasunez» aztertu behar dela gaia.

Euskaltzainarentzat, «kontu politiko-administratiboa» da hori, eta irtenbideak «hortik» etorri beharko luke. Era berean, bere nahia adierazi du: «Desiragarria litzateke araudiak errealitate sozialarekin bat egitea, eta gai hauek zentzuz eta tolerantziaz tratatzea». ]]>
<![CDATA[Gizon bat atxilotu dute Iruñean, aitaginarreba hiltzea leporatuta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/009/001/2018-08-07/gizon_bat_atxilotu_dute_iruntildeean_aitaginarreba_hiltzea_leporatuta.htm Tue, 07 Aug 2018 00:00:00 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1890/009/001/2018-08-07/gizon_bat_atxilotu_dute_iruntildeean_aitaginarreba_hiltzea_leporatuta.htm
Santa Bizenta Maria kalean gertatu zen hilketa. 60 urte zituen hilakoak, eta 38 ditu ustezko hiltzaileak. Eraikin berean bizi ziren biak, zenbait seniderekin batera. Ikertzaileen arabera, biktimaren etxean gertatu zen erasoa, «eztabaida bortitz baten ondoren»; gorpua, ordea, eraikineko garajean aurkitu zuten, garuneko traumatismo bat zuela; medikuak iritsi orduko, gizonaren heriotza ziurtatu besterik ezin izan zuten egin.

Hasieran, poliziek pentsatu zuten atxilotuak tiroz hil zuela aitaginarreba. Auzitegi medikuek eginiko lehen ikerketek, ordea, hipotesi hori baliogabetu dute, eta ondorioztatu dute «objektu gogor batekin» jo zuela buruan, «behin edo behin baino gehiagotan».

Hilketak, ordea, hankaz gora jarri zuen igandean Sanduzelai auzoa. Izan ere, ustezko hiltzailea eraikineko bosgarren solairura igo zen, bere etxera, eta sei ordu eman zituen bertan itxita. Poliziek pentsatu zuten bahitua zuela bikotekidea, eta negoziazio taldeari deitu zioten. Leihotik salto eginda bere buruaz beste egitearekin ere mehatxatu zuen gizonak; beraz, suhiltzaileek aire lastaira bat jarri zuten bere etxeko leihoaren azpian. Denborak aurrera egin ahala, ordea, lasaituz joan zen gizona: hainbatetan gerturatu zen leihora, eta inguruan zebilen jendea agurtu zuen. Bere anaiarekin ere hitz egin zuen, eta hark eskatu zion bere burua entregatzeko. Sei orduren ondoren atxilotu zuten; gizonak ez zien poliziei aurre egin.

Espainiako Poliziak bere gain hartu du ikerketa, eta guardiako epaileak sekretupean jarri du auzia. Azken orduetan, polizia etxean izan dute ustezko hiltzailea, atxiloaldiaren barruan; gaur dira epailearen aurrera eramatekoak.]]>
<![CDATA[Funtzionarioei euskara eskatzea babestu du Nafarroako Auzitegiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/008/001/2018-08-03/funtzionarioei_euskara_eskatzea_babestu_du_nafarroako_auzitegiak.htm Fri, 03 Aug 2018 00:00:00 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1893/008/001/2018-08-03/funtzionarioei_euskara_eskatzea_babestu_du_nafarroako_auzitegiak.htm
«Pozik» agertu da Geroa Bai epaiarekin. Batetik, «zentzuzko» ikusten duelako erabakia: «Euskara eskakizun izatea babesten du, euskararen beharra justifikatuta baldin badago». Bestetik, «garrantzitsutzat» jo du Auzitegi Nagusiak nabarmendu izana euskara Nafarroako «berezko» hizkuntza dela: «Beraz, administrazioak bere plantilla organikoko postu batzuei euskara eskakizuna jar diezaieke, teknikoki justifikatuta dagoenean».

Izan ere, Geroa Bairen esanetan, «begien bistakoa» da Nafarroako administrazioko funtzionario batzuek bi hizkuntzak —bai euskara eta bai gaztelera— jakin behar dituztela, «herritarrekin zuzenean lan egiten dutelako zerbitzu publikoan».

Ildo horretan, Geroa Baik Afapna sindikatuaren jarrera kritikatu du: «Euskararen alde egiten diren berrikuntza guztien aurka» agertzen dela adierazi du, baina erantsi du epaiak sindikatuaren jokabidea «zuzendu» duela nolabait. Alderdiarentzat, «oso positiboak» dira Nafarroako Gobernuak administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko eman dituen pausoak, «Afapnak eta oposizioak erakusten duten euskarafobiaren gainetik».]]>
<![CDATA[Doako laguntza etxera bidean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1913/010/001/2018-08-01/doako_laguntza_etxera_bidean.htm Wed, 01 Aug 2018 00:00:00 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1913/010/001/2018-08-01/doako_laguntza_etxera_bidean.htm
Santurtziko jai batzordeak proposatu zion udalari doako laguntza eskaintzen zuen zerbitzua jartzea; boluntarioek eskainiko zuten laguntza, baina udalak ez zuen eramangarria ikusten proposamena, eta festak antolatzen dituen enpresa baten esku utzi zuen zerbitzua. Hasieran, lehenengo asteburuan soilik jartzeko asmoa zuten; orduero, 01:00etatik 06:00ak arte. Horretarako, Olatuen parkean jarrita zegoen karpara agertu behar zen eskatzailea, eta etxerako bidean konpainia nahi zuela esan; han zeuden lau boluntarioetatik batek autoz edo oinez lagunduko zion. Udalak azaldu duenez, laguntza eskatu zuten gehienak «auzo baztertuetan» edota «irtenbiderik gabeko kaleetan» bizi ziren.

Lehenengo asteburu horretako erantzuna «oso ona» izan zela eta «jende askok» erabili zuela adierazi du Herritarren Segurtasuneko zinegotzi Ivan Lopezek; beraz, zerbitzua jaien bukaerara arte luzatzea erabaki zuten. Balorazio «positiboa» egin dute: «Guztira, 380 emakumek eta hamar neska adingabek erabili dute zerbitzua; prebentziorako urrats berriak egiten ari gara».

Santurtziko Marimatraka talde feministak, ordea, ez du begi onez ikusi udalak jaietan martxan jarritako zerbitzua; gainera, proposamena aurrera eramatean haiekin «ez kontatu» izana egotzi diote. Laguntza zerbitzuaren alde agertu ez arren, feministek adierazi dute inola ere ez dutela egingo zerbitzu hori erabili duten pertsonen «aurka», finean, erabilera horren atzean eraso sexistekiko «beldur erreal bat» dagoelako. Hala ere, «neurri hutsaltzat» jo dute zerbitzua, «segurtasun sentsazio faltsua» ematen duelakoan. Feministentzat, garrantzizkoa ez da «momentuko neurrietara jotzea», baizik eta emakumeak ahalduntzea eta ahizpatasuna zein autodefentsa feminista bideratzea.

Azkenik, gogora ekarri dute arazoa egiturazkoa dela: «Sistemarena zein gizarte patriarkalarena». Hala, erantsi dute badaudela beste modu batzuk horien aurka egin ahal izateko: «Autodefentsa feminista ahalbidetzen duten eztabaidak sor daitezke, emakumeak ahalduntzeko, eta ez gure askatasuna murrizteko». Santurtziko Udalarekin aritzeko prest agertu da, hala ere, Marimatraka talde feminista: datorren urtera begira, elkarlanean herritarrentzako protokolo bat sortzea proposatu dio.]]>
<![CDATA[Bidean harrera zentroan ez dute «hutsegiterik» ikusi, baina neurriak ezarriko dira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2210/003/001/2018-07-28/bidean_harrera_zentroan_ez_dute_hutsegiterik_ikusi_baina_neurriak_ezarriko_dira.htm Sat, 28 Jul 2018 00:00:00 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/2210/003/001/2018-07-28/bidean_harrera_zentroan_ez_dute_hutsegiterik_ikusi_baina_neurriak_ezarriko_dira.htm
Mugimendu feministaren arabera, zentroan egondako hainbat emakumek eta haien seme-alabek tratu desegokiak jasan zituzten 2014tik 2018ra. Andre horien arabera, bertako langileek jarrera «okerra» izan zuten, eta emandako tratua «arduragabea» izan zen. Zentroan «osasunaren kalterako» baldintzak ere bazeudela azaldu zuten, eta hori langileen utzikeriaren ondorio zela. Peñak, ordea, esan zuen ez dela aparteko arazorik: «Egindako ikuspen, elkarrizketa eta jardueren bidez ezin izan dugu hutsune larririk detektatu. Aurrez hartutako neurriei esker, ez dago salatutako gabeziarik, eta arreta egokia eskaintzen da». Zehaztu zuenez, «irregulartasunak egiaztatu» ez badituzte ere, kexa horiek «aukera bat» dira zentroan eskaintzen den arreta hobetzeko.

Atzo, aldundiak hurrengo lau hilabeteetarako plangintza eta landu beharreko ikuspegiak aurreratu zituen, bilera tekniko batean. Bertan izan ziren, diputazioko ordezkariekin batera, Emakunde, Eusko Jaurlaritzako Biktimen arreta zerbitzua eta Gipuzkoan indarkeria matxistako biktimei arta ematen dieten hainbat zentrotako ordezkariak.

Neurri berriak

Egoera aztertu eta kolektiboko ordezkarien ekarpenak eta iritziak jaso ondoren, aldundiak hainbat neurri ezarriko ditu. Besteak beste, zentroa beste toki batera eramango dute. Hobekuntza plan bat ere abian jarriko dute. Horrez gain, emakumeen artarako baliabide berriak irekiko dituzte Donostialdean. Zentroaren egungo kudeaketa aldatu eta kontratazio agiri berriak prestatuko dituzte. Kontrola ere areagotuko da: emakumeei eskaintzen zaizkien laguntza zerbitzuak ebaluatu eta ikuskapenak ugarituko dituzte, eta koordinazioa sustatuko da alorreko gainerako eragileekin.

Foru aldundiaren ustez, «ezinbestekoa» da neurri horiek hartzea, indarkeria matxistaren biktima direnei eskaintzen zaien arreta «hobetzeko». Diputatuak «lasaitasun mezu bat» bidali die tratu txarrak jasaten dituzten edo jasateko arriskuan dauden emakumeei; adierazi du andre horiek «berme guztiarekin» egin ahal izango dutela baliabide horietarako urratsa.

EH Bilduren adierazpenak

EH Bilduk adierazi duenez, ordea, EAEko Arartekoaren behin-behineko txosten batean baieztatuta dago arazo «objektibo eta larriak» zeudela Bidean zentroan. Uste du aldundiak ez duela behar bezala jokatu, eta oposizioak hedabideetan egindako galderek ekarri dutela orain funtzionamenduaren gaineko neurriak hartzea. Gainera, salatu du erabaki hori «oso berandu» datorrela, tratu desegoki gehiegiren ostean: «Arazoari garaiz heldu izan baliote, gehienak saihesteko modukoak izango lirateke».

EH Bilduren arabera, ez da erantzun onik izan: «Batzar Nagusietan frogatu ahal izan dugu aldundiak utzikeriaz jokatu duela egoeraren larritasunaren berri izan zuenetik, eta ondorioz egoera muturreraino iritsi dela. Horregatik, aldundiari dei egiten diogu arazoak duen neurria onartzeko eta konponbideak lehenbailehen bilatzeko».]]>
<![CDATA[Akordioa lortuta, isuna ezarri diete AHTaren aurkako lau ekintzaileei]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/004/001/2018-07-26/akordioa_lortuta_isuna_ezarri_diete_ahtaren_aurkako_lau_ekintzaileei.htm Thu, 26 Jul 2018 00:00:00 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1877/004/001/2018-07-26/akordioa_lortuta_isuna_ezarri_diete_ahtaren_aurkako_lau_ekintzaileei.htm
Euskal Trenbideen Sareak (ETS) akusazio partikular gisa zegoen auzian, baina atzera egin zuen, beraz, fiskaltzarekin negoziatu zuen defentsak. Ekintzaileen abokatuetako batek, Garbiñe Gomezek, adierazi zuen zigorraren epaia akordioan kontuan izan zutela protesta egin zenetik zortzi urte igaro direla. Hortaz, hertsatze delitua egotzi diete, baina zigor txikiena ezarri diete; hau da, hiru hilabeteko espetxe eskaeraren ordez, sei hilabetetan zehar isun bat ordaindu behar izatea.

2010eko uztailean bost egunezsartu ziren lau ekintzaileak Itsasondoko bi meatzetan, AHTaren obren «arduragabekeria» salatzeko eta lanak atzeratzeko asmoz, baina ez zen aurreikusitakoa bete; izan ere, barruan zirelarik bi leherketa egin zituzten langileek. Kanpoan herritar talde batek ohartarazi zion obren arduradunari lanak geldiarazi behar zituela, aurrera jarraituz gero ekintzaileak arriskuan jarriko zituztelako. Hark, ordea, erantzukizuna barruan zeudenen gain jarri eta aurrera egitea erabaki zuen. Herritarrek Tolosako auzitegietan salaketa jarri ostean, lanak gelditu zituzten, eta orduan joan zen Ertzaintza ekintzaileak meategietatik ateratzera.

Hain justu, erabakitzeke geratu da auzipetuek erantzukizun zibilagatik zenbat ordaindu beharko duten. Eusko Jaurlaritzak frogak aurkeztu beharko ditu erreskate lanen kostua zehazteko; gehienez ere, 11.000 euro eskatu ahal izango diete ekintzaileei. Sententziaren exekuzio aldian erabakiko da zenbatekoa izango den isuna.

Egindakoa egina dago

AHT Gelditu Elkarlanak deituta, dozenaka lagunek parte hartu zuten atzo epaitegien aurrean egin zen bilkuran. Plataformako kide Mila Elorzak adierazi zuen obrak «geldiarazi behar» direla: «Ez du zentzurik lanekin jarraitzeak, Europako Kontu Auzitegiak erakutsitako txostenaren arabera». Adibide gisa, Lemoizko (Bizkaia) zentral nuklearra izan behar zenaren kasua jarri du: «Lemoizek ez du inolako tripako minik zentrala gelditu zelako, eta AHTarekin ere berdina gertatzen da». Diru hori beste gauza askotarako erabil daitekeela erantsi zuen: «Inork nahi eta behar ez dituen proiektuak egiten gastatzen ari dira dirua».]]>
<![CDATA[Fiskaltzarekin akordioa lortuta, kartzela saihestuko dute AHTaren aurkako lau ekintzaileek]]> https://www.berria.eus/albisteak/154928/fiskaltzarekin_akordioa_lortuta_kartzela_saihestuko_dute_ahtaren_aurkako_lau_ekintzaileek.htm Wed, 25 Jul 2018 09:29:26 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/albisteak/154928/fiskaltzarekin_akordioa_lortuta_kartzela_saihestuko_dute_ahtaren_aurkako_lau_ekintzaileek.htm Itsasondoko (Gipuzkoa) meategietan itxialdia egin zuten, eta orduko protestagatik urte eta erdiko espetxe zigorra eta 60.000 euroko isuna eskatuak zituzten fiskalak eta akusazio partikularrak. Epaiketa 10:45 aldera hasi da, baina azkar bukatu da, aldeek akordio bat lortu dutelako. Ondorioz, ekintzaile bakoitzak 543 euroko isuna ordaindu beharko du, sei hilabeteren buruan; hau da, egunean hiru euro bakoitzak. "Gustatuko litzaiguke auzitegietan egotea datozen belaunaldiei elikadura burujabetza ukatzen dietenak, eta bizitzaren oinarriak, lurra eta ura, suntsitzen ari direnak", salatu du Beatriz Arana auzipetuak. Lau ekintzaileek herritarren babesa izan zuten 2010eko uztail hartan. Haiek meategi barruan zeuden bitartean, kanpoan herritar talde batek ohartarazi zion obren arduradunari lanak geldiarazi behar zituztela, aurrera jarraituz gero ekintzaileak arriskuan jarriko zituztelako. Hark, ordea, erantzukizuna barruan zeudenen gain jarri eta aurrera egitea erabaki zuen. Herritarrek Tolosako auzitegietan salaketa jarri ostean, gelditu zituzten lanak, eta orduan joan zen Ertzaintza ere ekintzaileak ateratzera. ]]> <![CDATA[Meategietatik epaitegietara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/006/001/2018-07-22/meategietatik_epaitegietara.htm Sun, 22 Jul 2018 00:00:00 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1944/006/001/2018-07-22/meategietatik_epaitegietara.htm
2010eko uztaileko ostegun goiz batean sartu ziren lau ekintzaileak Itsasondoko bi meatzetan, AHT abiadura handiko trenaren obren «arduragabekeria» salatzeko asmoz. Besoak porlanezko bidoien barruan sartu zituzten, eta bost egun eman zituzten kanpokoen berri jakin gabe. «Hotza eta hezetasuna nabariak ziren; orduek luze jo zuten», gogoratu du Andoni Biain auzipetuak. Lanek eragindako kalteak salatzeaz gain, obrak atzeratzea zuen helburu protestak, baina ez zen aurreikusitakoa bete; izan ere, ekintzaileak meategi barruan zirelarik, bi leherketa egin zituzten langileek.

Herrian, sostengu talde bat eratu zuten, Urdaspal Alberdi ingeniaria -obren zilegitasuna auzitan jarri zuen- lagun. Obren arduradunari jakinarazi zioten lanak gelditu behar zirela, lau lagun meategi barrura sartu zirelako, eta lanek haien bizia arriskuan jar zezaketelako. Arduradunak, ordea, egoeraren erantzukizuna ekintzaileen gain jarri zuen, eta, hortaz, lanek aurrera jarraituko zutela berretsi zuen. Ez zieten zehaztu leherketak geldituko zituzten ala ez, baina eztandak egin egin zituzten itxialdiaren lehen bi egunetan. «Oso gertu sentitu genituen», adierazi du Bianek.

Egoera horretan, sostengu taldekoek salaketa bat jarri zuten Tolosako epaitegian (Gipuzkoa), eta ekintzaileen kokapenaren berri eman zuten. Orduan, bai, obrak geldiarazi egin zituzten. Aurretik, bi egunetan Ertzaintzak «azaleko» bi arakatze egin zituela oroitu du beste auzipetuetako batek, Mikel Alvarezek: «Ertzainen hasierako jarrera ez ikusiarena egitea izan zen». «Gure galeriatik pasatu ziren, bai, baina ez ziren barrura sartu», gaineratu du Bianek. «Antza, ez zuten gu lokalizatzeko asmorik, eta presioen zein leherketen bitartez geure kabuz aterako ginelakoan zeuden», zehaztu du Alvarezek. Lanak gelditu eta gero, ordea, ertzainek ekintzaileak aurkitu, meategietatik atera, eta atxilotuta eraman zituzten.

Meategien egoera, ezbaian

Inguru berezia hautatu zuten protestarako, Alvarezek gogora ekarri duenez: «Itsasondoko Malkorra mendia meategiz josita dago». Obrek meategi haietan izango zituzten ondorioak «behar bezala aztertu ez izana» egotzi dio AHTko lanen eraikitze proiektua egin zuen enpresa taldeari. Egitasmoaren hasieran, Itsasondoko meategien inguruko inbentarioa egin zuen enpresek, baina trabak izan zituzten; txosten hark jaso zuenez, ezin izan ziren sartu meategietara azterketa egiteko, eta, ondorioz, ezin izan zituzten behar bezala aztertu meategien nondik norakoak.

1940ko eta 1970eko hamarkadetan ustiatu zituzten Itsasondoko arbel meategi gehienak, baina batzuek 1980ko hamarkada amaierara arte jarraitu zuten lanean. Ordutik utzita egon dira, eta egoera «lazgarrian» zeudela ikusi zuen Alberdi ingeniariak. Ondorioz, grabitazio suntsiketak izateko arriskua zegoela ohartarazi zuen. Alberdik salatu zuen AHTko lanen eraikitze proiektua egin zuen enpresa taldeak bazuela arrisku horren berri, eta obrak hasi aurretik egindako ikerketetan gabezia handiak egon zirela; adibidez, enpresa taldeak adostu zuen 100 metroko zundaketak egingo zituela, baina hamabost metrokoak baino ez zituen egin. «Datu horiek agerian uzten dute informazio falta itzela izan zela», berretsi du Alvarezek.

Itsasondoko itxialdia egin zuten garaiaz ere mintzatu dira ekintzaileak. AHTaren aurkako borroka indartsu zegoen orduan, «txikizioa» gelditzeko helburuarekin, baina, aldi berean, erakunde publikoak hasiak ziren ekologisten diskurtsoetako batzuk bereganatzen, Alvarezek azaldu duenez: «Mugimendu ekologista instituzionalizazio bide handi batean zegoen, garapen iraunkorraren izenean, eta ahalik eta kalterik txikienak eragiteko filosofiarekin. AHTaren aurkako borroka ahalegin handi bat izan zen berriro herri borroka bat sortzeko, eta kritika egiteko eredu sozial eta ekonomikoari, kapitalismoari eta desarrollismoari».

Gaineratu dute alde horretatik egin zela ekarpenik handiena, baina helburuak ez zirela lortu. «Muga bat izan du borroka honek: agian ez da inoiz izan herri borroka bat», adierazi du Alvarezek. «AHTaren aurkako borroka eskualde kaltetuetako herri borroketan erdigune izan da, baina benetako herri indarra ez da inoiz lortu». Ipar Euskal Herrian sostengu zabalagoa izan zutela oroitu du: «Baionan egin zen manifestazio batean, 17.000 lagun bildu ziren; hori Donostian 100.000 biltzea bezala izango litzateke. Hego Euskal Herrian horrelakorik inoiz ez da lortu, eta horren arrazoia agian da ez ginela gai izan zirkulu militanteetatik kanpoko jendea erakartzeko».

Elkartasunerako deia

Uztailaren 25ean hasiko da lau ekintzaileen aurkako epaiketa, eta haiei elkartasuna adieraztera deitu du AHTaren aurkako mugimenduak. Hori dela eta, asteazkenean elkarretaratze bat egingo dute, 09:00etan, Donostiako Epaitegien aurrean. Auzipetuak esker onez jardun dira hamarkada hasieran tren azkarraren aurka ibilitako lagunez, eta gerturatzeko eskatu diete. «Epaiketa hau denon aurkako da».

]]>
<![CDATA[Mendekotasunaren ajeak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2018-07-21/mendekotasunaren_ajeak.htm Sat, 21 Jul 2018 00:00:00 +0200 Ane Lamarka Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2018-07-21/mendekotasunaren_ajeak.htm Badu kosturik Euskadirenzat Espainiarekiko duen dependentziak?. Estatuarekiko menpekotasuna hainbat ikuspegitatik aztertzea izan du helburu ikastaroak. Ostegunean, Euskal Herriko egungo gobernantza ereduez eta Madrilekiko zein Bruselarekiko dependentziaz hitz egin zuten. Atzoko saioan, berriz, gai sozialen ikuspegitik aztertu zuten auzia: besteak beste, hezkuntza, ikerketa, hizkuntza eta identitate ikurrak izan zituzten hizpide.

Hezkuntzaren eta ikerketaren arloko mendekotasunaren inguruko kezka agerian geratu zen atzoko lehenengo mahai inguruan. Espainiako Estatuak hezkuntzari buruz duen «ikuspegi zentralizatzaileak» eta ideologikoak dakarren kostu ekonomikoaz eta kulturalaz aritu ziren Bartzelonako Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko irakasle Joan Mateo, Iñaki Goirizelaia eta Jakiundeko lehendakari Jesus Mari Ugalde; moderatzaile lanetan, Angeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailburu ohia aritu zen. Bigarren hizketaldian, berriz, kultura eta hizkuntza politikaren esparrura eraman zuten eztabaida; han parte hartu zuten Ramon Zallo EHUko katedradunak, Xabier Paya bertsolariak eta Ignacio Palacios-Huerta London School of Economics eta Ikerbasqueko kideak; Maria Oianguren Gernika Gogoratuz taldeko kideak jardun zuen moderatzaile.

«Nola eragiten du gurea eta zuena bezalako erkidego batean estatuarekin dugun dependentzia handiak? Hezkuntza bezalako gauza hain inportanteez erabakitzeko gaitasunarekin izango genukeen egoera gaur egun dugunarekin kontrajarri behar dugu». Ideia horretan kokatu zuen eztabaida Joan Mateok. PPren ministro Jose Ignacio Wert ministroak ezarritako LOMCE legeaz mintzatu zen; haren ustez, gobernuak aukera izan zuen XXI. mendera egokitutako hezkuntza sistema bat diseinatzeko, baina, horren ordez, «lege ideologiko eta zentralista» bat egin zuen.

Erreformari kritika eginez, azaldu zuen hezkuntza asko aldatu dela: «XX. mendeko jakintza egonkorra zen, eta erraz transmititzen zen; gaur egun, ordea, jakintza modu esponentzialean hazten da, eta hazten den heinean zahar geratzen da; errealitate horretara egokitu beharko litzateke legea». Erkidegoek curriculumean aldaketak egiteko aukerarik ia ez izatea ere gaitzetsi zuen: «Helburua da curriculuma den bezala betearaztea estatu osoan, eta ez aldatu ahal izatea».

Dirutan kontatu ezin dena

Iñaki Goirizelaiak hartu zion hitza Mateori, unibertsitate ikasketen esparrua aztertzeko. Hain zuzen, euskal unibertsitate publiko bat edukitzearen garrantzia nabarmendu zuen. Euskal Herrian izandako gabeziaren kostu zehatza kalkulatzea zaila dela onartu zuen: «Baina EHUk izandako bilakaerari begira, non egongo ginateke kapitala sortzeko urte gehiago eduki izan bagenitu? Ez daukagu modurik hori jakiteko». Errektore ohiak gaineratu zuen etorkizunari buruz pentsatu behar dela, eta bere nahi bat adierazi zuen: «Gure herrian ezagutzaren euskal komunitate kultua sortu behar dugu. Ezagutza delako daukagun lehengai bakarra».

Azkenik, Jesus Mari Ugaldek ikerketaz hitz egin zuen. Esparru horren pisu estrategikoa izan zuen hizpide, eta, ondorio ekonomikoei ez ezik, urrunago begira ere jarri zen: «Ikerketaren eta garapenaren kontrolaren eskumen osoa behar dugu; hori ez badugu, bakarrik dirutan konta ezin daitekeen zerbait galtzen ari gara: etorkizuna».]]>