<![CDATA[Ane Santesteban | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 10 Dec 2019 19:56:04 +0100 hourly 1 <![CDATA[Ane Santesteban | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Eskerrik asko esateko eguna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1989/020/002/2019-05-26/eskerrik_asko_esateko_eguna.htm Sun, 26 May 2019 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/1989/020/002/2019-05-26/eskerrik_asko_esateko_eguna.htm
Taldekide bakarra nuen amaieran, baina oso harro nago egun osoan egin duten lanarekin. Hasi aurretik esan diet lehen kilometroetan inguruan nahi nituela, eta ondo bete dute lana. Bizkarreko minez ibili naiz, eta neure burua nola zegoen ikusi nahi nuen. Igoera gogorrak hastean aurrean egon nahi nuen, eta hor izan ditut. Amaieran banaka-banaka eman dizkiet eskerrak, ondo merezitakoak. Eskerrak ere bai etxekoei. Gutxitan lehiatzen gara Euskal Herrian, eta haiek egiten dute berezi. Ahizpak jai hartu du lanean niri laguntzeko, eta hor ibili da gora eta behera nire guraso eta ilobarekin. Auskalo zenbatetan ikusi ditudan errepidean azken egunetan! Atzo, Udanan, San Asentzion eta helmugan. Eskerrik asko zuei bihotzez; zorretan nago. Azkenik, bukatzeko, antolatzaileen lana goratu nahiko nuke; Bira baloratzen ikasi behar dugu. «Eta gaur, zer?», galdetuko duzue, bada 700 kilometroko errepide bidaia hurrengo asteburuan Frantzian lehiatzeko. Hau ez da gelditzen. Donostiako Klasikoan elkar ikusiko dugu berriz!]]>
<![CDATA[Sufrikarioa izan da guztiontzat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2282/021/001/2019-05-25/sufrikarioa_izan_da_guztiontzat.htm Sat, 25 May 2019 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/2282/021/001/2019-05-25/sufrikarioa_izan_da_guztiontzat.htm
Bada, asmatu egin nuen. Izan ere, hasieratik bizi joan zen etapa. Mitcheltonek ondo kontrolatu zituen ihesaldiak. Baina Opakuan gora Trek eta Movistar oso lehiakor eta erasokor aritu ziren. Hor asko sufritu nuen. Hori ikusita, beldurra nuen Santa Teodosian zer pasatu zitekeen. Ez nuen ezagutzen, eta aurretik hainbat txirrindularirekin egon nintzen igoeraren inguruan hizketan. Oso gogorra zela esan zidaten, eta, halakoetan gertatu ohi den bezala, azkenerako niri ez zitzaidan hainbeste iruditu.

Gaurko oso zabalik geratu da lasterketa, eta hori polita da zaleentzat. Atzo bezala, euria espero da. Kontuan hartuta lau mendate igo behar ditugula, eta etapa Birako luzeena dela, ikuskizuna ziurtatuta dago. Ea nork irabazten duen sailkapen nagusia.

Nire helburuei dagokienez, atzo bederatzigarren postura igo nintzen. Handia litzateke lehen hamarren artean amaitzea Bira, eta lehen euskalduna izatea. Are gehiago duela egun batzuk bizkarra nola nuen kontuan hartuta. Hori lortzeko lehia estuan nabil Eider Merinorekin. Atzo ere bata bestearen atzetik sartu ginen helmugara, eta harekin lehiatzea ederra izaten ari da.]]>
<![CDATA[Atseden hartzeak duen garrantzia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1994/025/001/2019-05-24/atseden_hartzeak_duen_garrantzia.htm Fri, 24 May 2019 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/1994/025/001/2019-05-24/atseden_hartzeak_duen_garrantzia.htm
Atzoko etapan Spratt oso indartsu ikusi nuen, erraz ibili zen. Oso zaila iruditzen zait inork itzal egitea. Gainera, ikaragarrizko taldea du inguruan. Atzokoan Van Vleuten eta Kennedy hari laguntzen aritu ziren. Baina gaurko eta biharko etapari begiratzeko momentua da. Oso etapa gogorrak izango dira, are gehiago kontuan hartuta eguraldi aurreikuspena txarra dela. Euria espero da. Gaur bi igoera oso gogor ditugu: Opakuara, eta Santa Teodosiako ermitara. Opakua oso mendate gogorra da, eta azken igoerari begira min egin dezake, indarrak behar bezala kudeatu ezean. Argi ibili beharko dugu hor.

Azken etapa, dena den, gogorragoa da. Duela aste batzuk egongo nintzen ikuskatzen. Etapa oso luzea da: 156 kilometro ditu, eta, azken eguna izanda, neke asko izango dugu pilatuta. Gainera, hainbat mendate igo beharko ditugu, eta azkena, San Asentzio, aldea markatzeko modukoa da. Baina, esan bezala, zail ikusten dut norbaitek Spratti min egitea.]]>
<![CDATA[<i>Detaileak zaintzeko eguna</i>]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1994/025/001/2019-05-23/idetaileak_zaintzeko_egunai.htm Thu, 23 May 2019 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/1994/025/001/2019-05-23/idetaileak_zaintzeko_egunai.htm
Nik ondo ikusi dut neure burua. Durango-Durango klasikoan bezala, ez dut izan bizkarreko minik, eta etxekoen eta zaleen hauspoarekin indartsu sentitu naiz. Hori dela eta, eguneko bi esprint berezietan sartzea erabaki dut. Lehenengoan, garbi ikusi dut, eta bigarrenean autotik esan didate bost kilometro falta zirela esprinterako, eta indarrez ikusten nuenez neure burua, taldekide bati esan diot sartzeko asmoa nuela, eta laguntzeko. Hala, segundo banako gainsaria lortu dut. Halakoak beti dira garrantzitsuak sailkapen nagusiari begira.

Espero bezala, esprintean erabaki da etapa, eta D'Hoorek erraz irabazi du. Baina batez ere, Mitchelton taldeak egindako lana nabarmenduko nuke. Amanda [Spratt] eta Annemiek [Van Vleuten] oso indartsu ikusi ditut, faborito nagusiak direla berretsiz. Baten batek pentsa lezake ordaindu egin dezaketela egin duten ahalegina, baina uste dut ezetz. Talde sendoa dute.

Gainontzean, lehen egunetik eskertu behar dut zaleek emandako babesa, eta batez ere, etxekoak alboan izatea. Badut eskarmentua Bira korritzen, eta lasterketa hasi aurretik lasai samar egon naiz. Baina behin haiek ikusita, tximeleta batzuk sortzen zaizkizu, aukera gutxi izaten baitut haien aurrean korritzeko. Gaur ere Adunan izango dira. Zalerik leialenak dira.]]>
<![CDATA[Sentipen onekin ekingo diot]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2307/027/001/2019-05-22/sentipen_onekin_ekingo_diot.htm Wed, 22 May 2019 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/2307/027/001/2019-05-22/sentipen_onekin_ekingo_diot.htm
Azken egunetan egindako entrenamenduetan, ondo sentitu naiz. Lasterketa bat, ordea, beti da desberdina. Bada, astelehenean Durangon egindako proba balekoa izan zen. Sentipen onak izan nituen, eta pozik nago. Pena izan zen matxura izan nuela, eta talderik gabe nengoela.

Oso gustuko dut Biraren ibilbidea, eta ahalegindu naiz iaz bezala aurrean egoten. Erlojupekorik ez egoteak mesede egiten dit; bai, behintzat, sailkapen nagusiari begira. Aurten, irekiago egongo da. Aldiz, zailagoa izango da ihesaldietan sartzea.

Etapei begira, hirugarrena eta laugarrena dira min egiteko aukera gehien ematen dutenak. Azken etapa osorik egin nuen duela aste batzuk, eta oso gogorra da; batez ere San Asentzioko igoera. Hor erabaki daiteke dena.

Faboritoen artean, Amanda Spratt eta Annemiek van Vleuten aipatuko nituzke, nahiz eta Ardeetako klasikoen ostean Van Vleutenek atseden hartu duen, eta sekula ez da jakiten halakoetatik nola itzuliko den. Eider Merinorentzat ere oso ibilbide aproposa da. Ezustea, dena den, Soraya Paladin izan daiteke. Oso indartsu dago, eta bikain moldatzen da estrategia kontuetan.]]>
<![CDATA[Nekatuta, baina gozatuta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/022/002/2018-05-23/nekatuta_baina_gozatuta.htm Wed, 23 May 2018 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/1872/022/002/2018-05-23/nekatuta_baina_gozatuta.htm
Pena da etxean maizago korritzeko aukera ez izatea. Baina bost egun hauetan izugarri disfrutatu dut. Familia ere hemen izan dut: gurasoak, iloba... Haiek gutxitan dute aukera lasterketetan nirekin egoteko, eta berezia da haientzat ere.

Egun hauetan bizi izandakoaz ezin dut asko disfrutatu, halere. Gaur bertan bidaia luze bat dugu, Bretainiara joan behar baitugu han bi lasterketatan parte hartzera. Beraz, gaur ez dut bizikletarik hartuko, eta bihar ikusiko dugu. Atsedena ere komeni da.

Gainontzean, uste dut aurtengo Bira oso polita izan dela, eta lehiatua ere bai. Mitcheltoni ezin hobeto atera zaio estrategia azken etapan, eta Boels aukerarik gabe utzi du. Izugarria izan da Amanda Sprattek egindakoa. Urkiolan gora oso indartsu zegoela ikusi dut, eta ihes egin duenean saiatu naiz harekin aurrera egiten. Baina ezinezkoa izan da. Haren pedal kolpea oso indartsua zen.

Gero saiatu naiz beste iheskideekin ados jarri eta aldea murrizten, baina ez dugun lortu modu bateratuan tira egitea. Beraz, aldea handitu, eta ederki kudeatu du errenta Sprattek. Zorionak harentzat, eta podiumeko gainerako txirrindularientzat.]]>
<![CDATA[Hitza bete dut, behintzat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/020/002/2018-05-22/hitza_bete_dut_behintzat.htm Tue, 22 May 2018 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/1872/020/002/2018-05-22/hitza_bete_dut_behintzat.htm
Atzo, lasai hartu nuen goiza. Normalean, ohitura izaten dut jaiki eta arrabolan pixka bat aritzeko. Baina igandeko erlojupeko gogorraren ostean, nahiago izan nuen atseden hartu. Berandu amaitu zen etapa, eta, beraz, ondorengoa ere apur bat atzeratu zitzaigun. Horrenbestez, atseden hartu nuen goizean, hori ere garrantzitsua baita lasterketan ondo egoteko.

Jaiki nintzenean, ikusi nuen hanketan espero baino neke gutxiago nuela. Beraz, taldeko bileran esan nien ihesaldiren batean sartzen probatu nahi nuela. Bilera horietan bakoitzak nola dagoen aipatzen du, eta eguneko plana prestatzen dugu. Zorionez, hitza bete nuen. Ihesaldi onean sartu nintzen. Ondo moldatu ginen, eta ederki kudeatu genuen errenta. Pena azken kilometroak ez nituela ezagutzen. Igoera txikiren bat falta izan zitzaidan aurrera egin ahal izateko. Dena den, oso pozik nago. Gaur ere, nahikoa indar baldin badaukat, saiatuko naiz horretan. Etapa polita da, nahiz eta agian Urkiola helmugatik urrutiegi egon.

Dena Boelsek eta Mitcheltonek ezarri asmo duten kontrolaren arabera egongo da. Haiek dira talderik indartsuenak, eta ikusiko dugu nolako estrategia prestatzen duten gaurko. Nire ustez, Bira irabazteko faborito nagusia Van Vleuten da. Hamabi segundoren errenta soilik ateratzen dio Van der Breggeni, baina jaisten oso ondo moldatzen da, eta uste dut gai izan izan daitekeela Urkiolan behera erasoren bat jotzeko. Egina du hori, Biran bertan.]]>
<![CDATA[Zale baten aholkua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2009/032/002/2018-05-20/zale_baten_aholkua.htm Sun, 20 May 2018 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/2009/032/002/2018-05-20/zale_baten_aholkua.htm
Eskerrak zale horrek abisatu didan eta ikustera joan naizen. Banekien estua zela, baina ez horrenbesterako. Zaleak arrazoi osoa zuen, eta hemendik eskerrak eman behar dizkiot. Horretan ere laguntzen digute etxeko zaleek. Izan ere, hori jakinda, ondo kokatu naiz igoera hasi denean. Gero eroriko bat harrapatu dut, eta metro batzuk galdu ditut, baina jaitsiera bizi eta zoro xamar bati esker tropel nagusian iritsi ahal izan naiz. Taldeko mekanikari bati esan diot amaieran ikusi izan balu nola jaitsi nintzen erotuta nengoela pentsatuko zukeela.

Gainontzean, etapa oso bizia eta tentsio handikoa izan da. Nabari da faboritoen taldeak ez daudela txantxetarako, eta hasi eta buka kontrolatu nahi dutela lasterketa. Bira irabazteko hautagai nagusiak oso ondo ikusi ditut etapa osoan, aurrean, eta aginduz. Haien artean ondo ikusi dut neure burua, eta haiekin iritsi naiz. Pozik egoteko emaitza da. Ea gaur zer ematen duen Aguraingo erlojupekoak. Niretzat egun gogorra izango da, ez bainaiz espezialista. Baina ahal duguna egingo dut, eta biharko eta etziko etapen zain geratuko naiz. Segi dezagun denok gozatzen.]]>
<![CDATA[Sentipen desberdinekin]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/023/001/2018-05-18/sentipen_desberdinekin.htm Fri, 18 May 2018 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/1938/023/001/2018-05-18/sentipen_desberdinekin.htm
Aurten, ordea, sasoi onean ikusten dut neure burua. Ilusio handia daukat. Istripuaren ondoren izan nituen buruko minak erabat desagertu dira, eta azken lasterketetan oso sentipen onak izan ditut. Oso pozik nago. Sailkapen nagusiari begira, ez dut aukerarik. Izan ere, erlojupekoan denbora asko galduko dut. Beraz, azken bi etapetan ihesaldiren batean sartu eta garaipena lortzeko lehian egotea gustatuko litzaidake. Hori da nire helburua. Iaz, taldeak garaipen bat lortu zuen Biran, Marta Bastianellik lehen etapa irabazi baitzuen Iurretan. Aurten iaz baino indartsuago zegoen; baina, tamalez, gaixotu egin da. Sukarrarekin dago, eta ez da etorri. Hutsune handia da guretzat, baina gainontzekoak saiatuko gara garaipen hori lortzen. Janneke Ensing, adibidez, maila onean ibili da Toscanan.

Lasterketa irabazteko, bi hautagai nagusi ikusten ditut: Van Vleuten eta Van der Breggen. Iaz Moolman Passiok irabazi zuen, baina uste dut erlojuaren kontra beste biek abantaila txiki bat dutela. Gainera, talde indartsuagoak dituzte. Ikuskizuna ziur izango dela, tropeleko talde nagusiak bertan izango baitira.]]>
<![CDATA[Egun berezia iritsi da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1981/028/002/2017-05-21/egun_berezia_iritsi_da.htm Sun, 21 May 2017 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/1981/028/002/2017-05-21/egun_berezia_iritsi_da.htm
Herria ere ilusio handiarekin dago. Txirrindularitzaren inguruko hainbat jarduera antolatu dituzte azken asteetan, eta bizikletekin ere apaindu dituzte hainbat txoko. Oso eskertuta nago une oro ematen didaten babesarekin, are gehiago istripua izan eta gero.

Ea pozen bat eman ahal diedan. Ibilbidea primeran ezagutzen dut: aldapa bakoitza, bihurgune guztiak... Maiz entrenatu naiz inguru horietan. Hori abantaila bat izan daiteke, eta aprobetxatu egin nahi dut. Ederra litzateke etxean irabaztea, baina berriz diot: emozioak kontrolatzea ere garrantzitsua izango da.

Podiuma bost segundora dut, hura daukat begiz jota, eta handia litzateke lehen hiru sailkatuen artean amaitzea Bira. Irabazlerako kiniela egin behar izanez gero, baina, nik Moolman Pasioren alde egingo nuke. Aralarren oso indartsu ikusi dut.]]>
<![CDATA[Nik ere azterketak ditut]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1832/020/002/2017-05-20/nik_ere_azterketak_ditut.htm Sat, 20 May 2017 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/1832/020/002/2017-05-20/nik_ere_azterketak_ditut.htm
Nahiko erraz ikasi nuena italiera izan zen. Taldekide baten etxera joan nintzen aste batzuk, eta han trebatu nintzen. Gainera, taldean egunerokoan italieraz hitz egiten dugu, eta hori ere ikasgai ederra da. Orain, hemen daudela aprobetxatuz, ni ari naiz haiei euskarazko hitz batzuk erakusketan: kaixo, agur... Bitxia egiten zaie.

Birako ikasgaiari dagokionez, oso etapa gogorra izan da gaurkoa [atzokoa]. Deskargan, faborito guztiak aurrean ibili dira, eta Oricak bere maila erakutsi du beste behin. Moolman Pasio eta Van Vleuten oso indartsu daude.

Errenteriako etapa gero eta gertuago dago. Izugarrizko gogoa dut herrian korritzeko. Baina oraindik ezin dut horretan pentsatu, biharko [gaurko] etapa falta baita. Van Vleutenek eta Moolman Pasiok 44 segundoko atzerapena dute, eta ziur Aralarren gora azkar mugitu nahiko dutela lasterketa. Ikasgaiz ikasgai joango gara.]]>
<![CDATA[Oraindik kosta egiten zait arriskatzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1832/020/002/2017-05-19/oraindik_kosta_egiten_zait_arriskatzea.htm Fri, 19 May 2017 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/1832/020/002/2017-05-19/oraindik_kosta_egiten_zait_arriskatzea.htm
Lehen etapa nekatuta amaitu genuen, eta afaldu eta apenas izan genuen garaipena ospatzeko tarterik. Gaur [atzo] goiz jaiki beharra zegoen, arrabola pixka bat egin eta lasterketa prestatzeko, lehen etapa baino lehenago hasten baitzen: ordu biak eta laurdenean. Bazkalostean hasita, nahiz eta batzuek bi otordu egin, nik nahiago izaten dut bakar bat egin: gosari-bazkaria. Laboreak eta ogia marmeladarekin hartu ditut; eta, kafe asko, lasterketarako bizi iristen laguntzen baitit. Nahiago dut hala egin, eta gero indartsuago afaldu: pasta eta oilaskoa. Txirrindulari bakoitzak ditu bere elikadura ohiturak eta maniak.

Orain, atseden hartu, eta biharko [gaurko] etapan pentsatzea tokatzen da. Lehen mendate gogorra igo beharko dugu: Deskarga. Helmugatik urruti dago, baina adi egon beharko dugu, faborito guztiak ondo ari baitira Bira honetan. Nik orain arte bezala jarraitu nahiko nuke, egunero hor aurrean. Egia esan, oso gustura ari naiz.]]>
<![CDATA[Emozio askoko eguna izan da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1832/024/002/2017-05-18/emozio_askoko_eguna_izan_da.htm Thu, 18 May 2017 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/1832/024/002/2017-05-18/emozio_askoko_eguna_izan_da.htm
Gainera, zuen egunkarian egindako elkarrizketan ez nuen esan, baina iragan astean bizikleta ukitu ezinda egon nintzen, belaunean min nuelako. Pentsatu nuen ezingo nuela parte hartu ez Durango-Durango klasikoan ez Emakumeen Biran. Beste kolpe bat izango zen, oso kolpe gogorra. Igandean, taldekideen bila joan nintzen aireportura, eta, haiekin hotelean lo egin ostean, astelehen goizean proba egin nuen. Zorionez, ondo irten zen. Lehiatzeko moduan nengoen, baina ez nuen inondik inora espero hain aurrean egotea. Pentsaezina zen hori.

Gainera, horri Martaren [Bastianelli] garaipena gehitu behar zaio. Ez naiz sorgina, baina lasterketa hasi aurreko aurkezpenean iragarri nuen nik... Berak esana zigun begiz jota zeukala Birako aurreneko etapa, eta esan, eta egin. Oso pozik gaude bere garaipenarengatik. Taldeak lan ederra egin du etapa osoan, eta Martak bikain eman dio errematea,

Nik, berriz, ondo ikusi dut neure burua. Segundo bat pilatu ahal izan dut esprint berezian, eta hori beti da ona. Urunin eroriko txiki bat izan dut, errepidea estua zelako, baina ez da ezer izan. Lasai egin ahal izan dut etapa, hurrengo egunetan etorriko denaren zain. Etapa, dena den, espero bezala, oso bizia izan da. Hain motza izanda, ezin zen besterik izan. Ea bigarren etapa ere hain emozio politez beteta dagoen.]]>
<![CDATA[Erronka polita daukat parez pare]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1990/028/002/2016-04-17/erronka_polita_daukat_parez_pare.htm Sun, 17 Apr 2016 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/1990/028/002/2016-04-17/erronka_polita_daukat_parez_pare.htm
Erritmo bizia aurrean, tropela luze-luze eginda atzean, eta erorketak eta ezustekoak ere bai tartean. Lasterketan gindoazela gurpila zulatu zaio taldekide bati, eta jarraian esan digute Alicia Gonzalez eta Sheyla Gutierrez erori egin direla. Beste asko ere hankaz gora joan direla uste dut gero, eta oso arriskutsua izan da etapa. Nahiz eta zortea izan dugun eguraldiarekin. Euri pixka bat hasi du hasieran, baina eguzkitan ibili gara kilometro askoan, eta eskerrak!

Wiggleri buruz, berriz, dagoeneko ez dakizuen gauza gutxi esango dizuet nik. Kontrolpean izan du lasterketa, eta Emma Johansson bera lanean aritu da tropel buruan. Lasai-lasai zihoan, eta ezinean gindoazen gainerako guztiak. Izugarrizko hankak dauzka Birako liderrak. Ni ere gustura nabil, eta oso gogotsu nago azken etaparako. Ez dut ezagutzen ibilbidea, baina oso gogorra dela esan didate; metro bakar bat ere ez dugu izango ordekan. Ea nola berritzen ditugun indarrak, zer moduz lo egiten dugun, eta zer moduzko gorputzaldiarekin esnatzen garen. Hamargarren postuan nago sailkapen nagusian, eta polita litzateke hamar onenen artean sartzea.

Eskerrik asko zuei txoko honetan jarraipena egiteagatik, eta, badakizue, Portugaleten daukazue azken aukera!]]>
<![CDATA[Kontrola, bilera, masajea, afaria...]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1919/026/002/2016-04-16/kontrola_bilera_masajea_afaria.htm Sat, 16 Apr 2016 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/1919/026/002/2016-04-16/kontrola_bilera_masajea_afaria.htm
Gainerako taldekideak furgonetan joan dira hotelera, eta Fabiana Luperini zuzendariarekin joan naiz ni gero, autoan. Dutxa azkarra, 30 minutuko masajea, afaria, bilera... Eromena izan da. Etapako sentsazioak elkarrekin trukatzeko eta elkar hobeto ezagutzeko egiten ditugu bilera horiek, hiruzpalau berriak garelako taldean. Komeni da pixkanaka elkar hobeto ezagutuz joatea.

Etapari dagokionez, berriz, alde batetik pozik nago, 12. postura igo naizelako sailkapenean. Baina pena pixka bat ere badaukat. Zubizabalgo aldapan zazpi bat txirrindulari geratu gara aurrean, baina ez da egon borondaterik lan egiteko, eta beste asko iritsi dira atzetik. Gero, Urkiolan, indar pixka bat falta izan zait azken metroetan. Eta kontuz Berriatuan: orain lau urte bezala kostan ibiliko gara, eta beldur pixka bat badaukat, egia esan...]]>
<![CDATA[Hankaz gora joan ez naizenean!]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1832/024/002/2016-04-15/hankaz_gora_joan_ez_naizenean.htm Fri, 15 Apr 2016 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/1832/024/002/2016-04-15/hankaz_gora_joan_ez_naizenean.htm
Eta zer esanik ez nire kasuan, denetik gertatu zaidalako! Etapa hasi baino bost minutu lehenago konturatu naiz bizikletaren eserlekua hautsita neukala. Soinu arraro bat egin dit, eta azken unean aldatzen hasi gara. Neurriak ez ziren, ordea, aurrekoaren berdinak, eta oso deseroso ibili naiz. Arlabanen gora, berriz, ez dakit nola, baina errepidetik atera naiz une batean, baina tropel nagusian irauteko gai izan naiz behintzat. Eta beherakoan hankaz gora joateko zorian egon naiz. Bizikletaren kontrola galdu dut, eta garrasika hasi dira ingurukoak. Ez galdetu nola lortu dudan ez erortzea.

Egun guztiko gorabeherak kontuan izanda, zoragarria izan da azken emaitza. Talde nagusian helmugaratu naiz, bederatzigarren postuan, eta ondo sentitzen naiz. Lehengo astean aztertu nuen bigarren etapa, Etxarri Aranatz eta Urkiola artekoa, eta asko gustatu zitzaidan azken igoera. Saiatzeko gogoa daukat; ikusi egin nahi dut non nagoen.

Eta zer esan Emma Johanssoni buruz! Munduko txirrindularirik onenetakoa da, eta bete-betean ez badago ere, aurre-aurrean ibiliko da hurrengo etapetan ere. Ziur.]]>
<![CDATA[Etapa motza, baina oso egun luzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2051/027/002/2016-04-14/etapa_motza_baina_oso_egun_luzea.htm Thu, 14 Apr 2016 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/2051/027/002/2016-04-14/etapa_motza_baina_oso_egun_luzea.htm
Horrelakoetan gutxi bazkaltzea gustatzen zait niri, eta erlojupekoa hasi baino ordubete lehenago platano bat eta barratxo zatiren bat jaten dut. Erlojupekoak ez zeukan sekretu handirik, baina gorako joera zeukan lehen zatiak, biribilgunera artekoak, eta pedalei eragin beharrekoa zen azken zatia ere. Batzuk harritu egingo zineten, agian, irabazlearekin, baina esprint askotan aurrean sartzen da Lotta Lepisto, eta ni ez naiz askorik harritu.

Baina esandakoa: Bira hasi, Eskoriatzako etaparekin hasiko da. Duela hilabete inguru egin nuen etapa hori, osorik, eta ez da erraz-erraza. Lehen mendatea, Untzilla, motza da, baina oso gogorra. Arlabanek, berriz, sei kilometro dauzka, baina samurragoa da igoera hori. Talderik indartsuenak lasterketa hausten saiatuko direla uste dut, eta, ihesaldiak baimenik ez badauka, 15-20 lagun iritsiko gara aurrean. «Gara» diot, azken zati horretan onenen ondoan egotea espero dudalako nik ere.]]>
<![CDATA[Mendi puntan galduta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1947/019/001/2016-04-13/mendi_puntan_galduta.htm Wed, 13 Apr 2016 00:00:00 +0200 Ane Santesteban https://www.berria.eus/paperekoa/1947/019/001/2016-04-13/mendi_puntan_galduta.htm
Eta aurrekoa ere ez zen hobea izan, erorketa bat izan nuelako igandean, eta oso sentsazio txarrak izan nituelako aste guztian. Ez nuen ezer esan nahi izan, baina oso arduratuta egon nintzen, gain-gainean zegoelako etxeko lasterketa. Azkenean, fisioterapeuta batengana joan nintzen atzo, makina batekin masajea ematen aritu zitzaidan, eta arazoa desagertu dela ematen du. Sekulako mina eduki dut bizkarrean, eta negarrez amaitu ditut entrenamenduak. Ezin nuen jasan mina. Ospitalera ere joan nintzen, eta plaka bat atera zidaten, baina ez zen ezer ikusten. Erorketaren ondorioz aldaka pixka bat okertu egin zaidala esan didate, baina, tira, oso gustura ibili naiz Durangon, aurrean sartu naiz, eta motibazio handiarekin nago.

Ibilbideari dagokionez, uste nuena baino samurragoa da. Bi talde nagusi daude: Boels Dolmans eta Wiggle, eta oso gogorra izango da lasterketa. Durangon ere oso bizi ibili gara, eta neke handia pilatu dugu. Faboritoei buruz hitz egin behar izaten da aurkezpen guztietan, eta betikoak aipatuko ditut nik: Emma Johansson, Elissa Longo Borghini, Megan Guarnier... Lehia eta kontrol handia izango da euren artean, eta borroka hori baliatzen saiatu beharko dugu min egiteko. Zaleei, berriz, errepide bazterrera gerturatzeko esango dizuet, asko eskertzen dugulako zuen babesa.]]>