<![CDATA[Ane Zurutuza Irastorza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 21 Sep 2020 18:07:48 +0200 hourly 1 <![CDATA[Ane Zurutuza Irastorza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Biziberritzerantz, elkarlanean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1830/038/001/2018-10-02/biziberritzerantz_elkarlanean.htm Tue, 02 Oct 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/1830/038/001/2018-10-02/biziberritzerantz_elkarlanean.htm «Lortu dugu irakaskuntza kaqchikelez egitea; ametsa bete dugu» Levi Carmelina  Kaqchikel hiztuna (Guatemala)

Levi Carmelina Guatemalakoa da, Kaqchikel herrikoa. Zazpi departamentutan hitz egiten dute kaqchikela, 52 udalerritan. Milioi erdi hiztun inguru ditu. Carmelinaren ustez, larritzekoa da haren kulturan gertatzen ari den identitate galera: «Erlijioaren eraginaren erruz, jendea identitatea galtzen ari da».

Haren aburuz, kaqchikelak baditu baliabideak aurrera egiteko; jendearen kontzientzian eragitea da momentu honetan duten lana. «Eskolan, irakasleek halabeharrez irakasten dute kaqchikela, ez dute bihotzetik egiten». Guatemalan, eskola publikoa elebiduna da berez, baina ez da erreala. «Kaqchikela aukerako irakasgaia da, eta irakasle gehienek ez dakite». Carmelinaren arabera, gaztelaniako irakasleei esaten diete kaqchikela irakasteko, nahiz eta haiek hizkuntza hori ez jakin. Iruditzen zaio irakasle ugarik ez duela haien kultura ezagutzen. «Uste dute kultura atzeratu bat dela, baina ez da hala. Maia matematika ikaragarria da: soilik hiru sinbolo ditu, eta haien bidez infinitura iritsi ziren».

Egoera hori hobetzeko asmoz, Carmelina Ruk'u'x eskola sareko kidea da; haiek irakaskuntza kaqchikelez egiten dute. «Hizkuntza irakasteaz gain, garrantzi handia ematen diogu gure herriaren historia kontatzeari; izan ere, kontatzen den horretan gezurra besterik ez dago. Historia koloniala kontatzen dute beti».

Eskola pribatuak dira, sare publikoan irakasgai gehienak gaztelaniaz eman behar dituztelako derrigorrean. «Jende askok uste du pribatu izateagatik hizkuntzarekin eta kulturarekin komertzializatzen ari garela, baina ez da egia. Arazo ekonomiko larriak ditugu; estatutik ez dugu ia ezer jasotzen». Carmelinak berak ondo ezagutzen ditu bi hezkuntza motak. «Ni irakasle nintzen eskola publikoan; lanpostua nuen, baina oso frustratuta nengoen. Orain, arazo ekonomikoak ditut, baina pozik nago egiten dudanarekin».

Ruk'u'x eskola sarea Garabidek antolatutako jardunaldi batetik jaio zen. Lau ikastetxek osatzen dute, eta bakoitzak bere erritmoa du. Horietako batek asko harritu ditu; izan ere, hiri handi batean dago, gaztelaniaren eragin handiaren pean, baina murgiltze ereduari esker lortu dute hezkuntza kaqchikelez egitea. «Guretzat, amets bat betetzea izan da».  

«Funtzionarioekderrigorrean ikasi behar dute guaraniera, hiru hilabetean»

Felix Taruire Carpio Guaraniera hiztuna (Bolivia)

Felix Taruire guarania da, Boliviakoa. Guaranierak zortzi milioi hiztun inguru ditu, eta Bolivian, Brasilen, Argentinan eta Paraguain hitz egiten da. Ofiziala da Bolivian eta Paraguain, baita Argentinako eta Brasilgo zenbait eskualdetan ere. 1992an hezkuntza elebiduna ezarri zutenetik, nolabaiteko biziberritzea izan da, baina azken urtetan beherakada izan da. 2012an argitaratutako erroldan, hain zuzen, jakin zuten 22.000 hiztun galdu zituztela hamarkada bakarrean. «Oso larria da; beherakada horren arrazoiak ezagutu behar ditugu». Taruireren iritziz, estatu barnean gertatzen diren migrazioak izan daitezke horren erantzule: «Jendea lan bila joaten da hirira, eta, aurkituz gero, bertan geratzen da. Seme-alabei ez diete irakasten, eta, herrira itzultzean, jada ez dute guaranieraz hitz egiten».

2013. urtean, Guaraniera Hizkuntzaren eta Kulturaren Institutua sortu zuten. Hizkuntza biziberritzea eta normalizatzea du helburu. Azken urteetan, halaber, lege berri bat atera du gobernuak, zeinaren arabera funtzionario publikoek guaranieraz hitz egiteko gai izan beharko duten hizkuntza hori hitz egiten den eremutan. «Hitz egiten ez dutenek hiru hilabeteko epea dute ikastaro bat egiteko. Ez badute maila minimoa lortzen, lan berri bat bilatu behar dute». Taruireren iritziz, lege horrek emaitza onak ekarri ditu, eta jada igartzen dira ondorioak. «Guarani lurraldean bizi zen jende askok ez zion inolako garrantzirik ematen bertako hizkuntzari. Lege hori atera zutenetik, ordea, hizkuntzaren presentziaz jabetu dira, eta horrek kulturarekiko interesa ere sortu die».

Guaraniera hizkuntzak hiru aldaera ditu, baina badu idazketarako hizkuntza bateratu bat. Ez dute komunikabiderik guaraniera hutsean, baina badituzte beren lekuak. «Badira hamabost urte ni irratian nabilela». Irratian hogei minutuko albistegi bat egiten dute astelehenetik ostiralera, guaraniera hutsean». Oso garrantzitsua iruditzen zaio hizkuntza indigenek halako lekuak izatea: «Gure presentzia bermatu behar da. Jendeak saio horiek entzuten baditu, gure presentziaz jabetzen da; hor gaudela ikusten du». Taruire saiatzen ari da bere hiriko egunkarian tarte bat ematen bere hizkuntzari, baina oraingoz ez du lortu; ez omen dago dirurik.  

«Gurasoek ez dute nahi seme-alabek kitxeeraz hitz egitea»

Maria Salome Huinac Kitxeera hiztuna (Guatemala)

Ama hizkuntza kitxeera du Maria Salome Huinacek, eta Guatemalakoa da. Guatemalako maia hizkuntza nagusietako bat da kitxeera, eta 650.000 hiztun inguru ditu egun, bost departamentutan sakabanatuta. Heldu ugarik hitz egiten dute, baina kezkatuta daude belaunaldi gazteak hizkuntza galtzen ari direlako. «Guraso asko saiatzen dira beren seme-alabek kitxeeraz hitz egin ez dezaten; izan ere, lanpostuak gaztelania hiztunentzako izaten dira Guatemalan».

Huinac Escuela Normal Bilingue Intercultural elkarteko kidea da. «Kitxeera biziberritzeko irakaskuntza metodologia berriak garatzen ditugu». Adierazi duenez, ez da lan erraza. Teorian, badute hezkuntza sistema elebiduna Guatemalan, baina, errealitatean, ikasleek ez dute oinarrizko lexikoa baino gehiago ikasten bertako hizkuntzan. «Irakasle gehienak ez dira kitxeera hiztunak; ez dakite kitxeeraz irakurtzen eta idazten». Huinacek azaldu du kitxeera asimilaziorako bakarrik erabili dutela eskolan; hau da, hizkuntza nagusia -gaztelania- irakasteko bitarteko gisa. «Gu ebanjelizatzeko erabili dute; Biblia, adibidez, badaukagu kitxeerara itzulita. Orain, gure hizkuntza puruaren bila gabiltza, gure lengoaiaren benetako esentziaren bila».

Kitxeera ez da hizkuntza ofiziala Guatemalan, baina badu nolabaiteko aitortza. «Guatemalako Konstituzioan diote estatuko hizkuntza nazionalak errespetatu behar direla». Badute Maia Hizkuntzen Akademia bat, diru laguntzak jasotzen dituena. Maia hizkuntza guztiek alfabeto bateratu bat dute, eta alfabeto latinoan idazten dira. Huinacen ustez, kitxeera, gainera, beste batzuk baino aurreratuago dago; izan ere, gramatika estandar bat du.

Komunikabide gutxi daude Guatemalan hizkuntza indigenetan. «Batzuetan erabiltzen dute komunikabide nazionaletan, baina oso gutxi». Irrati komunitarioak sortu zituzten kitxeeraz, baina proiektua bertan behera gelditu zen. «Enpresariek beraiek blokeatu zuten egitasmoa: kanal propio bat erostera behartu zituzten, oso garestia, eta ezinezkoa izan zen». Existitzen da, halaber, telebista maia bat, baina ez da inoiz erabili: ez dago langilerik bertan aritzeko prestakuntza nahikoarekin, eta ez dago dirurik langileak formatzeko.  

«2003ra arte, jendea atxilotu egiten zuten kurdueraz hitz egiteagatik»

Suna Altun Kurduera hiztuna

Suna Altun kurdua da, Turkiaren menpeko Kurdistangoa. Munduko txikiengorik handiena dira kurduak; izan ere, 35 milioi inguru dira munduan, eta 18 milioi inguru Turkiako zatian soilik. Hango biztanleen %25 dira. Kurduak eta haien hizkuntza, hala ere, arriskuan daude.

Turkiako errepublika jaio zenetik, 1923an, kurduera debekatuta egon da. Egun, debekatuta dago leku ofizialetan eta eskoletan. «2003ra arte, jendea atxilotu egiten zuten hitz egiteagatik». «2002an, milaka ikasle unibertsitariok sinadurak bildu zituzten unibertsitatean hautazko ikasgai batzuk beren hizkuntzan egin ahal izateko». Gobernuak gogor zigortu zituen. «Kaleratu zituzten, eta asko atxilotu eta torturatu».

Azken urteetan, Turkiako Gobernuak hainbat erreforma txertatu behar izan ditu, Europako Batasunean sartzen utz diezaioten. «Ez du guregatik egin, sarbidea lortzeko baizik». 2010. urtetik aurrera, abiatutako bake prozesua dela eta, erreforma berriak txertatu behar izan zituen gobernuak. Ikastetxeetan hautazko ikasgaiak kurdueraz emateko baimena eman zuen, baina ez zuen irakaslerik izendatu ikasgai horiek emateko. Telebista kate bat ere eman zien, baina kurduek ez zuten ikusten, propaganda besterik ematen ez zuelako.

«Ikusi genuen estatuak ez zuela ezer egingo gure alde; beraz, geure kabuz egiteari ekin genion». Kurdueraren Institutua sortu zuten, eta elkarteak hiri guztietan, herritarrei hizkuntza irakasteko. 2016an, alderdi kurduak 102 alkatetza zituen Turkiako zatian, eta lan handia egin zuten: «Haurtzaindegiak ireki zituzten, eta haurrentzako marrazki bizidunak emititzen zituen telebista kate bat sortu zuten».

2016an, ordea, gobernuak salbuespen egoera deklaratu zuen Turkian, eta lege berriak egin zituen. «Alkate kurduak kargugabetu zituzten; horietako 65 inguru atxilotuak izan ziren». Alkate horiek egindako lan guztiak bertan behera utzi zituzten: haurtzaindegiak itxi, elkarteak legez kanpo utzi, haurrentzako telebista itxi... Gerora berriro ireki zuten telebista katea, baina behartu zituzten gutxienez emisioen %20 turkieraz egitera. «Haurrek kurduera ikastearen beldur da gobernua».   ]]>
<![CDATA[Lana alaitasunez gizarteratu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1953/048/001/2018-09-30/lana_alaitasunez_gizarteratu.htm Sun, 30 Sep 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/1953/048/001/2018-09-30/lana_alaitasunez_gizarteratu.htm
Bizipozaren jaiaren helburua da hura osatzen duten elkarteen lana gizarteratzea. Jaialdi honetan, Juneren Hegoak eta Mindara elkarteek hartu dute parte festaren antolaketan; izan ere, Errenteriakoak dira bi elkarteak. Egitarau oparoa osatu dute, bereziki bertaratzen diren haurrek gozatzeko. Goizean goizetik, piko-piko jolasak egin zituzten Irrien Lagunekin. Denbora pasatu ahala, familia ugari bildu ziren Errenteriara. Jolas horietan, parte hartzaileek hainbat proba egin behar izan zituzten Bizipoza elkartea osatutako taldeek Zumardian jarritako guneetan. Gune horiek goizeko hamarretatik arratsaldera arte izan ziren bertan, eta haur eta gurasoek aukera bikaina izan zuten horietako bakoitzaren lana ezagutzeko. Han zeuden, esaterako, Juneren Hegoak elkarteko kideak. Alazne Mendikute kidearen arabera, halako jaiak «ezinbestekoak dira» egiten duten lana gizarteratzeko eta kaleratzeko».

Eguerdian, Irria Gunean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna izan zen. Bat-batean, gainerako guneak hutsik gelditu ziren, bertaratutako haur gehien-gehienak pailazoak ikustera joan baitziren. Adi-adi zeuden umeak, liluratuta, baina animatuta ere bai, eta haien kanta eta dantzekin bat egin zuten. Mindara elkarteko Juan Luis Asensio bertan zen, baina izan zuen denbora Mindara elkartearen berri emateko: «Gure helburua da aniztasun funtzionala duten pertsonak artatzea». Kirola, aisialdia eta formakuntza dira haien lan ildo nagusiak, eta, haurrekin ez ezik, gazte eta helduekin ere egiten dute lan. «Heldu gehienak esku pilotan ibiltzen dira; gazteak, berriz, mahai tenisean, igeriketan, edota futbolean».

Bazkalondoan, Go!azen telesaileko aktoreak izan ziren Irrien gunean, han zeuden haurrekin nahi beste argazki ateratzeko prest. Haien idoloak iritsi bitartean, baina, umeek ez zuten aspertzeko aukerarik izan. Egun osoan danborradak, txarangak eta trikitilariak ibili ziren guneetan zehar. Chrysallis Euskal Herria elkartearen gunearen paretik igaro ziren erraldoi eta buruhandiak. Chrysallis haur eta gazte transexualen elkartea da, eta, Luar Agirre kidearen arabera, oso garrantzitsua da haientzako gisa horretako jaietan parte hartzea: «Hemen gaude, jendeak ikusten gaitu eta ezagutu egiten gaitu. Hemendik aurrera, jakingo dute transexualitatea existitzen dela».

Une hartan, haur bat hurbildu zen Txernobylen Lagunak elkartearen gunera. Bertan, bi neska gazte Ukrainako banderatxoak oparitzen ari ziren, eskuz eginak. Mutikoak bat hartu zuen, eta saltoka urrundu zen, pozik. Elkarte horrek, udan, haurrak ekartzen ditu Txernobyletik (Ukraina). «Kutsadura handiko eremu batean bizi dira, eta horrek eragiten du haien sistema immunologikoa behar baino ahulagoa izatea», adierazi zuen Koruko Burutaran elkarteko kideak. Etxetik urrun igarotzen dituzten bi hilabeteetan, haurrak osatu egiten dira.

Go!azen-eko aktoreekin bizitako zirrararen ostean, umeek ez zuten deskantsatzeko astirik izan, Irrien Lagunekin parrandan joan baitziren. Jarraian izango zen txokolate janera arte itxaron behar. Finean, familia askok aukera izan zuen inguruan dituzten elkarte askoren lana ezagutu eta, nahi izanez gero, horietako kide bihurtu eta laguntzeko.]]>
<![CDATA[Bizipozaren jaia ospatu dute Errenterian]]> https://www.berria.eus/albisteak/157375/bizipozaren_jaia_ospatu_dute_errenterian.htm Sat, 29 Sep 2018 08:29:17 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/albisteak/157375/bizipozaren_jaia_ospatu_dute_errenterian.htm <![CDATA[Iaz baino sagar gutxiago]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/048/001/2018-09-29/iaz_baino_sagar_gutxiago.htm Sat, 29 Sep 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/1872/048/001/2018-09-29/iaz_baino_sagar_gutxiago.htm XVIII. sagardo sagarraren heldutasunaren txostena-ren aurkezpenean. Hainbat eragile izan ziren agerraldian: Astigarrako alkate Zorione Etxezarraga, Felix San Sebastian Fruiteleko presidentea, Antton Arka kultur taldeen bozeramaile moduan eta Egoitz Zapiain, sagardogileen bozeramaile moduan. Horiez gain, bertan izan zen, halaber, Unai Agirre Euskal Sagardoa jatorri izenaren koordinatzailea. Fruitelek eta Sagardoaren Lurraldeak eskatzen dute kontrol hori urtero, eta Gipuzkoako hainbat sagasti aztertzen dituzte, urte bakoitzean bildutako sagarren ezaugarriak eta kopuruak jakiteko asmoz.

Irail hasieran egin zuten kontrola, eta ondorioztatu dute aurten ere, iaz bezala, sagarrak ohi baino lehenago heldu direla. Agerraldian azaldu zutenez, 2018ko udaberria hotz eta euritsua izan den arren, udako tenperatura altuek eragin dute lehenago heltzea.

Ikerketa egin dutenek hiru multzotan sailkatu dituzte sagarrak, zenbat aurreratu diren kontuan hartuta. Gehien aurreratuak patzoloa, mozoloa, aritza, geramina eta txalaka izan dira. Hurrengoak, urtebi txikia, manttonia, urtebi handia, urdina, udare marroia eta berde garratza izan dira. Gehien atzeratu direnak, berriz, errezila eta mokoa. Agerraldian azpimarratu zuten aurten ekoizpen irregularra izan dela; izan ere, sagasti batzuk hutsik egon diren bitartean beste batzuk gainezka egon dira.

Sagarren egoeraren berri emateaz gain, Egin Zotz! kanpaina aurkeztu zuten, Euskal Sagardoa jatorri deiturak antolatuta. Kanpaina horrek pintxo poteo bat du oinarri, Euskal Sagardoarekin eta bertako kalitatezko produktuekin egindako pintxo poteo bat, hain zuzen. Unai Agirrek aurkeztu zuen kanpaina.

Egitarau oparoa asteburuan

Sagar Uztaren XVIII. edizioan, urtero legez, sagardotegietako dolaretako lanen hasiera ospatuko dute Astigarragan asteburu honetan. Astigarraga eta sagardoa lelopean, egitarau oparoa prestatu dute hainbat eragileren artean. Osteguneko agerraldi horretan, ospakizun horretako ekintza nagusiak azaldu zituzten.

Gaur bertan, esaterako, kirol proba bat egingo dute lehen aldiz jaialdi horretan: I. Sagar Uzta Erronka Indoor. Foru plazan izango da, eta parte hartzaileek eski, arraun eta bizikleta probak egin beharko dituzte, 10:00etatik aurrera. Zortzi talde daude izena emanda, eta hiru txandatan lehiatuko dira: lehendabizikoan, hiru taldek hartuko dute parte; bigarrenean, beste hiruk, eta, azkenekoan, bi taldek. Eski probarekin hasiko dira, arraunean jarraitu eta bizikleta gainean bukatu. Kide bakoitzak hamabost minutu egin beharko ditu dagokion makinaren gainean. Gero, egindako distantziak neurtuko dituzte, eta distantziarik handiena egiten duen taldea izango da garaile. Proba amaitzean, bertaratzen direnek pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izango dute.

Bihar, igandez, topa herrikoia egingo dute Udaletxe parean. 11:00etatik aurrera, plazara joandako familiek aukera izango dute sagarren bilketa, txikitze eta prentsatze prozesuan parte hartzeko. Horren ondoren, talde argazkia eta topa egingo dituzte, hain zuzen ere lehenago beraiek dolarean egindako sagar muztioarekin.

Emakumeak protagonista

Osteguneko agerraldian iragarri zuten ekintza berezi bat prestatzen ari direla 2019ko Emakumeen Nazioarteko Egunerako. Datorren urteko martxoaren 8an, emakume sagardogileekin batera, Harituz Taldeak morez jantziko ditu Sagardo Etxeko sagastiko sagarrondoak, beraiek eskuz ehundutako estalki moreekin. Horrez gain, Harituz Taldeko kideek grabatutako 365 hilos de sororidad dokumentala proiektatuko dute, Matazak genero indarkeriaren aurka proiektuaren barruan. Martxoa iritsi bitartean, ordea, hainbat ekitaldi egingo dituzte, eta gaur bertan izango da lehendabizikoa. Kolore morekoak izango dira goizeko ekintzan sagarrak biltzeko erabiliko diren kizkiak.]]>
<![CDATA[Guztientzako dago zerbait]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/045/001/2018-09-28/guztientzako_dago_zerbait.htm Fri, 28 Sep 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/1879/045/001/2018-09-28/guztientzako_dago_zerbait.htm
Bertso eskolatik jaio zen txupinazo antzeztua, baina garatzen joan da urteen poderioz. «Pixkanaka-pixkanaka, herriko gazteak sartzen joan ziren, eta elkarlanean antolatzen hasi ziren», azaldu du herriko alkate Mari Carmen Arregik. Aurten, gazteek hartu dute antzezlana antolatzeko ardura bere gain. «Ez dakit bertso eskolakoek zer edo zer egingo duten, ez baitugu ezer jakiten antzezlana ikusten dugun momentura arte». Urtero-urtero, antolatzaileek gai bat aukeratu, hura landu, eta hogei bat minutuko antzerkia prestatzen dute. «Guk oso ondo hartzen dugu beti», azaldu du alkateak, «oso ondo iruditzen zaigu haiek gai bat aukeratu eta euren kabuz lantzea».

Antzerkiaren ondoren, baina, bada txupinazo tradizionalik. Talde ezberdin batek egiten du urtero, eta aurten herriko txistulariak aukeratu dituzte. «Goizero-goizero diana jotzen dute, eta oso garrantzitsuak dira herrian», azaldu du Arregik; horregatik omendu nahi dituzte.

Egun handia, bihar

Txupinazoaz gain, ordea, haurrak izango dira gaurkoan protagonista Aizarnazabalen, haien eguna baita. Egun osoan jolasak izango dituzte, mota askotarikoak: puzgarriak, apar festa, merienda, eta abar. Txupinazoaren ondoren, herri afaria egingo dute, eta, segidan, erromeria izango dute Tximeleta taldeak giroturik.

Egitarau oparoa izango dute herrian aste bukaera osoan. Larunbatean, San Migel egunean, bezperan omendutako txistulariek estreinatuko dute egitaraua, goizeko kalejirarekin. Segidan, meza nagusia izango dute, eta, horren ondoren, herriko trikitilariekin kalejira. Eguerdian, sagardo lehiaketa eta txorizo dastatzea. Jarraian, herritarren arteko bolo txapelketa eta mus eta eskoba txapelketak.

16:30ean haurrentzako egitaraua izango da berriro; izan ere, zezen txikiak eta poneyak egongo dira Aizarnazabalen. 17:30ean antzezlana izango da, Bakean dagoena bakean utzi izenburu duena. 19:00etan, Elektrotxufla elektrotxarangak kalejira egingo du herriko kaleetan zehar, eta gauean bertso jaialdia egingo dute Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran bertsolariekin.

Igandea lasaiagoa izango da, baina ekintza ugari izango dira hala ere. Larunbatean egin bezala, txistularien kalejirarekin hasiko dute eguna. Alkateak azpimarratu du pilota finalak egingo dituztela eguerdian.

Arregiren arabera, jaietako egitarau osoa da interesgarria, adin talde guztientzako proposamenak dituelako, batez ere. «Hori da festen helburua, txikienetatik hasi eta zaharrenetaraino, guztientzako ekintzak izatea».]]>
<![CDATA[Historia paretan eta platerean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1994/044/001/2018-09-22/historia_paretan_eta_platerean.htm Sat, 22 Sep 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/1994/044/001/2018-09-22/historia_paretan_eta_platerean.htm
Kasualitatez iritsi zen Bozal sukaldaritza mundura. Artea eta dekorazioa ikasi zituen, eta krisi garaian igaro zen nebak Donostian irekitako La Muralla jatetxera, 2007an. Urtebeteren buruan, jatetxearen ardura hartu zuen, eta, handik, Urepelera, 2016an. Bi jatetxeak kudeatzen ditu egun.

Urepelek berak, ordea, historia luzeagoa dauka. 1977an ireki zuten, eta ospe handiko jatetxea izan da ordutik Donostian. «Kokapen zoragarriagatik, ematen dugun janariagatik eta jende ospetsu asko etorri izan delako»; horiek dira, Bozalen ustez, jatetxearen ospearen gakoak.

Euskal sukaldaritza tradizionala lantzen duten arren, atzerriko eraginak ere badituzte. «Oinarria beti da hemengo produktuekin egindako platera, baina beste sukaldaritza tradizio batzuetako elementuak txertatzen ditugu, osagarri moduan». Nahasketa horren eredu da, adibidez, honako hau: kokotxa arrautzeztatuak alioliarekin.

Ardoari ere garrantzi handia ematen diote. «Upategi ederra dugu. Gure karta ez da oso luzea, baina bai aldakorra. Ardo batzuk beti eskaintzen ditugu, noski, baina gustatzen zaigu beste batzuk aldatuz joatea».

Hori ez da, ordea, Urepeleko menuak eskaintzen duen berezitasun bakarra. Askotariko aukerak dituzte: menu begetarianoak, alergiaren bat dutenentzako otorduak, zeliakoek jan ditzaketen menuak, eta abar. Gainera, datorren hilabetetik aurrera, aukera berri bat izango dute: kaloria gutxiko menuak. «Jatetxera datorren bezeroetakoren bat dieta bat egiten ari bada, aukera eman behar zaio ondo jateko, beste edozein bezerok bezala plater sorta batetik aukera dezan nahi duena. Postreak ere bai!». Diabetikoentzako postreak dira Bozalek egin nahi duen beste saiakera bat. «Haiek ere badute eskubidea postre gozoak jateko».

Ematen dituzten jaki tradizional horiek xahutu ez daitezen, Gourmet bag ekimenean parte hartzen dute Urepelen. Bezeroren batek ezin badu bukatu eskatutakoa, aukera ematen diote etxera eramateko. «Askotan, prest egoten da dagoeneko, eta ikaragarria da Gipuzkoan zakarretara botatzen den janari kopurua», azaldu du Bozalek. «Kutxa organiko batean ematen diegu janaria, mikrouhinean sar daitekeena. Sobratutako janaria poltsa eder batean eramaten dute». Bozalen arabera, bezeroek ikaragarri eskertzen dute aukera hori ematea; batez ere, hoteletakoek.

Paretetan, hiriaren historia

Dekorazioa, Bozalen ustez, lagungarria da bezeroak etxean bezala sentitzeko orduan. «Elementu oso bereziak ditugu: goiko jangelara igotzeko eskaileraren baranda, esaterako, Donostiako Biarritz hoteletik erreskatatu genuen». Beheko solairuko hormetan, berriz, egurrezko panel eder batzuk daude, Artzain Onaren katedraleko koru zaharrean zeudenak. «Gisa horretako altxorrak elementu lasaiagoekin nahasten ditugu: paretako papera, adibidez, diseinatzaile batek egindakoa da». Horrez gain, azpimarratu du jatetxeko artelan guztiak euskal artistek egindakoak direla. «Uste dut espazio berezi bat osatu dugula. Ez diogu xehe-xehe jarraitu egungo moden bideari».

Bezero motari dagokionez, ez dute bezero profil jakin bat. «Familiak, lagun taldeak, enpresa afariak, turistak... Denetik izaten da». Urepelen hamabi bat lagunek egiten dute lan, eta zerbitzariek euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, italieraz eta arabieraz egiten dute. «Bezeroek izugarri eskertzen dute beren hizkuntzan hitz egin ahal izatea».]]>
<![CDATA[Geroa iragarri nahian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1930/046/001/2018-09-22/geroa_iragarri_nahian.htm Sat, 22 Sep 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/1930/046/001/2018-09-22/geroa_iragarri_nahian.htm
Urte pare batetik hona, ordea, aldatu egin da hori guztia. Jadanik ez du telebistak berak finkatzen arratsalderoko menua, eta edukiak ez dira, halabeharrez, etxeko egongelan kontsumitu beharrekoak. Ordenagailuan ikus daitezke, ohean etzanda; tabletan, bidaia bat egitean; edota sakelako telefonoan, lanerako bidean. Ordainpeko plataformek konkistatu dute euskarri horietako eskaintza: hilabetean kuota bat ordainduta, plataformak eskaintzen dituen edukietatik nahi adina ikusteko aukera ematen dute. Gehienek, gainera, musu truk eskaintzen dute zerbitzua lehendabiziko hilabetean, erabiltzaileek proba egiteko.

Netflix da, ziurrenik, ordainpeko plataforma horietan ezagunena. Telesail propio ugari dago haren eskaintzan, eta, mundu osoan, 117,6 milioi harpidedun ere lortu zituen 2017ko abenduan. HBOk oraindik ere gehiago ditu bezeroak, 142 milioi baitziren joan den urte bukaeran. Etxe horren sukaldean sortu zuten Game of Thrones. Badago beste enpresa bat ere, duela gutxi arte beste negozio batzuetan murgilduta zebilena: Amazon. 2017an sortu zuten Amazon Prime Video zerbitzua. Film eta telesail sorta zabala eskaintzeaz gain, bezeroei onura batzuk ematen dizkie Amazonen erosketak egiteko orduan. Enpresak datu zehatzik eman ez duen arren, hainbat adituk adierazi dute dagoeneko 75 milioi harpidedunetik gora dituela. 2017 amaieran, Europan lau herritarretik hiruk (%76,5) ordainpeko telebista zerbitzuren bat zuten kontratatua. Gurean, oraingoz, datuak apalagoak dira, baina abiadura bizian handitzen ari dira.

Hala ere, audientzia datuek erakusten dute telebista tradizionala dela, oraindik ere, ikus-entzunekoen kontsumoan jaun eta jabe. Telebista kateak, ordea, adi daude, gazteen joerei begira; haiek markatzen dute, ezinbestean, telebistak egin beharreko bidea. «Gazteak ohitu dira nahi dutena ikusten, nahi duten momentuan eta nahi duten euskarrian», adierazi du Iñako Gurrutxagak. EITB Nahieran-eko arduraduna da, EITBren edukiak ikusteko sareko plataforma. EHUko irakasle Bea Narbaizak, berriz, euskarri aukera zabalari egin dio erreferentzia, telebista kontsumitzeko modu berriei buruz galdetutakoan: «Euskarri ezberdinetatik ikus-entzunekoetara sarbidea izateak aldaketak eragin ditu edukien kontsumoan». Iruditzen zaio ikus-entzunezko produktuei atxikitzen zaien funtzioa ere aldatu dela: «Gazteengan, entretenimendua gailentzen da, bere garaian atxikitzen zitzaizkion funtzio informatibo edota hezitzaileen gainetik». Biek ala biek uste dute, joera berriak ikusita, telebista kate tradizionalek egokitzapen prozesu bat egin beharko dutela. Haiekin bat dator Baleuko ekoiztetxeko Karmelo Vivanco, eta gaineratu du: «Ez da erraza izango».

Egokitzapen prozesu horretan murgilduta dabil dagoeneko Euskal Telebista. Gurrutxagak iragarri duenez, Nahieran zerbitzuaz gain, beste hainbat proiektutan ere ari dira lanean: aplikazioak sortzen, ordainpeko plataformetan jartzeko moduko euskal produktuak egiten... Hala ere, ez du uste halako plataformekin lehiatzearekin obsesionatu behar denik. «Produkzio aldetik, ezinezkoa zaigu haiekin lehiatzea». Haren iritziz, beste indargune batzuk ditu Euskal Telebistak, eta horiek indartu behar dituzte: «Plataforma horiek jorratzen ez dituzten alorretan egin behar dugu lan; bertako informazioa, euskal kultura, euskal balioen transmisioa...». Ezinbestekotzat jotzen ditu horiek, EITBren izaera publikoan oinarrituta.

Hala eta guztiz ere, gero eta ohikoagoa da telebista kateak lankidetzan ibiltzea ordainpeko plataformekin. «Lehen lehiakide zirenak ezinbestean bihurtu dira lankide», nabarmendu du Narbaizak. «Handia pelikula da Euskal Herrian egindako produkziorik garestiena, eta lankidetzan eta kofinantzaketan egin dute. Orain, Handia Netflixen dago ikusgai». Gurrutxagak esan bezala, Narbaizak ere aipatu du telebista kateak gero eta gehiago saiatzen direla ordainpeko plataformek haien produktuak eskain ditzaten. Baieztatu egin du Baleukoko Vivancok. «Aurten inbertsio handiak egin ditugu, guk garatutako edukiak ordainpeko plataformetan agertzeko». Aitortu duenez, oraindik ez dute harreman zuzenik izan plataformetako jendearekin, baina lortzeko bidean dabiltza. «Etorkizunean, normala izango da ordainpeko plataformetan euskarazko produktuak aurkitzea».

Hizkuntza, hain zuzen ere, ez omen da arazo produktu bat plataforma horietan txertatzeko orduan. «Jatorrizko bertsioan eskatzen dituzte produktuak, eta ez dute inongo arazorik gero beraiek azpidatziak txertatzeko».

Telebista tradizionalaren gainbehera al da? Narbaizak ez dauka horren argi. «Ez dakigu etorkizunean zer gertatuko den». Gainera, nahiz eta gazteek ordainpeko produktuak kontsumitu, iruditzen zaio ez dutela joera handirik horiek beraiek ordaintzeko. «Badaude kasuak non gazteek aliantzak egiten dituzten, guztien artean kuota bat ordaintzeko, baina gehienetan ez dut uste hala denik». Irudipena du, orokorrean, gurasoek ordaintzen dutela harpidetza. «Gazteak ohituta daude edukiak dohainik lortzen, eta badauzkate bideak eduki horiek lortzeko». EHUko irakasleak azpimarratu du, gainera, enpresa horiek guztiak ez direla ikus-entzunezkoetara dedikatzen soilik. «Amazonek, adibidez, irabazi gehienak beste alderdi batzuetatik lortzen ditu. Hala ere, konturatu da ikus-entzunezkoen zerbitzuak oraindik gehiago irabazten lagun diezaiokeela». Zerbitzu ugari eskaintzen duen pakete bat erosten du bezeroak, finean, ez filmak edota telesailak soilik. Multzo horretan sartzen dira, halaber, telefono konpainiek eskaintzen dituzten paketeak: etxeko telefonoa, sakelako telefonoak, Interneterako konexioa, futbola, zinema... Hainbat kasutan, plataforma horiek pakete horietan txertatuta datoz dagoeneko. Horixe da HBOk Ipar Euskal Herrian duen egoera, OCS paketearen barruan soilik existitzen baita.

Aldaketa horiek, telebista kateei ez ezik, beste eragile batzuei ere eragiten ari zaizkie: ekoiztetxeei. Lehen, produktuak telebistarako edo zinemarako ekoizten zituzten; pantaila handirako, edo txikirako. Pantaila are txikiagoak jokoan sartu direnean, nola aldatu da haien lana? Narbaizaren ustez, euskarriek badute eragina egiten diren produktuetan: «Pantaila txikietan, normalean, produktu txikiagoak kontsumitzen dira, baina badira salbuespenak».

Euskarria ez da, baina, produktuen aldaketan eragiten duen elementu bakarra. Vivancoren ustez, jendearen pazientzia ere aldatu egin da. «Lehen, unitate informatibo batek minutu bat irauten zuen. Orain, aldiz, hori denbora gehiegi da». Ondorio horretara eraman du 30 urtetik gorako esperientziak. «Titulu batekin, irudi batekin, informazio guztia jaso nahi dugu; presa handia dugu».

Ordainpeko plataforma horiek, gainera, hasiak dira produktu propioak ekoizten, besteek egindakoak erosteaz gain. Nola eragiten die horrek ekoiztetxe txikiagoei? Konpetentzia al dira? Vivancok azaldu duenez, haiek ez daude larrituta. «Esaten dutenean produktu propio bat egin dutela, ez dute esan nahi haiek ekoitzi dutela ehuneko ehunean. Kontua da proiektua hasieran erosten dutela, gidoi bat, edo ideia bat besterik ez denean. Ondoren, ekoiztetxe txikiago bati eskatzen diote produktu hori ekoizteko». Oraingoz, behintzat, haiek badute lana.

Etorkizuna nondik joango den, beraz, misterioa da oraindik sektoreko eragile nagusientzat. Argi dute, ordea, datorrenera egokitzen saiatuko direla, eta euskarak eta Euskal Herriak etorkizun horretan leku bat izan dezan lan egingo dutela buru-belarri. Zein forma hartuko duen, ikusteko dago oraindik.]]>
<![CDATA[«Maitasun erromantikoaren mitoa txikitatik irensten dute»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1913/008/001/2018-07-15/maitasun_erromantikoaren_mitoa_txikitatik_irensten_dute.htm Sun, 15 Jul 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/1913/008/001/2018-07-15/maitasun_erromantikoaren_mitoa_txikitatik_irensten_dute.htm
Ikerketek erakusten dute duela urte batzuk pentsaezinak ziren zenbait jarrera onartzen dituztela neska gazteek. Zerk eragin du atzerakada hori?

Gizarte gisa huts egiten ari garela uste dut. Nerabeek irakurtzen dituzten liburuetan, ikusten dituzten filmetan, komunikabideetan, oso mezu arriskutsuak igortzen ari gara. Mezu horiek maitasun erromantikoaren mitoa zabaltzen ari dira, eta neskek txiki-txikitatik irensten dute. Nahiz eta haien etxeetan beste bikote eredu batzuk ikusten dituzten, etengabeko bonbardaketa bat dago. Disneyren filmek, adibidez, mito hori zabaltzen dute.

Gero eta gehiago hitz egiten da feminismoaz; hala ere, atzerakada hori hor dago. Diskurtso feminista iristen ez al zaie neska gazteei?

Nik uste dut baietz, iristen zaiela. Feminismoak zabaldutako hainbat mezu barneratu dituzte; adibidez, gero eta gehiago ikusten da sare sozialetan gizarte matxista honetatik apartatzeko nahia. Hala ere, gauza gehienak ez dira aldatu. Oraindik hor dago lehenbailehen bikotea izateko obsesioa, adibidez. Badirudi bikotekiderik ez badute ez direla pertsona osoak. Sentsazioa daukat nire garaiko emakumeen amek egoera oso latza bizi izan zutela, dena utzi behar izan zutela haurrak hezteko, eta arau horrekin apurtzeko mezua igorri zigutela guri. Egun, ordea, badirudi nolabaiteko berdintasun bat lortua dugula —nahiz eta ez den egia—, eta baliteke emakumeok guardia jaitsi izana. Agian horregatik izan daiteke.

Zer egiten da institutuetan indarkeria matxista saihesteko?

Bizikidetza planak egiten ari dira, eta bitartekaritza prozesuak ezartzen. Batzuetan, ordea, baliabideak falta zaizkie, eta formakuntza. Galizian, eskola askotan izan gara gai honetaz hitz egiten. Gehienetan, datuak erakutsi dizkiegunean, erantzuna berbera izan da: ez dira identifikatuta sentitzen. Inork ez du izan nahi ikastetxe gatazkatsu bateko zuzendaria.

Hala ere, badira oso esperientzia interesgarriak. Institutu batean ezarri dute ikasleen arteko bitartekaritza oinarri duen bizikidetza plan bat. DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleak bitartekari gisa trebatzen dira, hirugarren eta laugarren mailan lan hori egiteko institutuan. Bi ondorio nabarmen izan ditu: batetik, ikasle asko agertu dira prest boluntario izateko. Bestetik, sekulako emaitza onak izan ditu. Ikasleak adi zeuden, eta arazoak elkarren artean konpontzen zituzten. Enpatia garatu zuten: jazarpena jasan duen pertsona baten sufrimendua ikusi zuten.

Nola prestatu behar dira irakasleak?

Irakasleek gai izan behar dute hainbat balio transmititzeko; hala nola berdintasuna eta bakea. Kirol munduan, adibidez, talde lana, errespetua eta eskuzabaltasuna irakatsi beharko lirateke. Telebistan ikusten dena, baina, oso bestelakoa da. Haurrek telebistako jarrerak ikusten dituzte, eta imitatu egiten dituzte.

Adingabeek delitu bat egiten dutenean, heziketa izaten da bete beharreko zigorren zati garrantzitsu bat. Arrakastatsuak al dira neurri horiek?

Espainian, badago adibide oso gogor bat. 2000. urtean, 16 urteko gazte batek gurasoak eta arreba hil zituen katana batekin. Ondo pentsatutako delitua izan zen, bazekien zertan ari zen. Deklaratzean esan zuen jakin nahi zuela nolakoa zen libre izatea. Sei urte pasatu zituen erreformatorio batean, heziketa programa berezi batekin. Haren kasuan, sistemak arrakasta izan zuen. Egun ezkonduta dago, eta alaba bat du. Nerabe gehien-gehienak birgizarteratu daitezke, guztiz. Batzuk ez, noski, baina adingabeen zigor sistemak nahiko ongi funtzionatzen du. Hala ere, gustatuko litzaidake baliabide gehiago izatea.

Azkenaldian asko hitz egin da epaileei indarkeria matxistari buruzko formakuntza emateaz. Garrantzitsua al da trebakuntza hori adingabeekin lan egiten duten epaileentzat ere?

Noski, espero dut neurri hori epaile guztiei aplikatzea. Duela gutxi hasi dira adingabeen arteko genero indarkeria datuei erreparatzen, duela hamar urte edo. Konturatu behar dugu arazo handi bat dugula gai horrekin, eta erantzuna eman behar diogu.

Nola babesten dira biktima adingabeak?

Nerabeen artean gertatzen den genero indarkerian, bi interes mota hartu behar ditugu kontuan. Lehenik eta behin, noski, biktima babestu behar dugu. Baina badago beste aldagai bat: legea urratu duen pertsona adingabe bat da, garapen fisiko eta intelektual betean dagoena. Hori ezin dugu ahaztu: bi aldagaiak orekatu behar dira. Urruntze aginduek, adibidez, oso ondo funtzionatzen dute halako kasuetan, baina agindu horrek ez du inolako eduki hezitzailerik. Nire ustez, agindu hori uztartu behar da zaintzapeko askatasunarekin. Adingabe horrek zentro batera joan beharko luke, eta heziketa programa batean parte hartu. Oreka da gakoa, biktima ahaztu gabe.]]>
<![CDATA[Frantziaren «jokaera kolonialista» salatu du Ikastolen Elkarteak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1945/010/001/2018-07-15/frantziaren_jokaera_kolonialista_salatu_du_ikastolen_elkarteak.htm Sun, 15 Jul 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/1945/010/001/2018-07-15/frantziaren_jokaera_kolonialista_salatu_du_ikastolen_elkarteak.htm Kasu! Ikastola kexu! lelopean, Frantziako Gobernuaren jarrera gaitzetsi zuten, Seaskako ikasleei «eraso» egitea leporatuta.

Ikastolen Elkarteak Frantziako Gobernuari galdegin dio ikastolen aurkako jarrera aldatzeko. «Denbora asko da gobernu frantses batek ikastolen aurkako eraso hain zuzenak egiten ez zituela», adierazi zuen elkarretaratze horretan Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak. Nabarmendu zuenez, «eraso» horiek Seaska indartzen ari den garaian ari da bultzatzen Frantziako Gobernua. «Gaur da eguna [Emmanuel] Macron presidentearen Hezkuntza Ministerioak hurrengo ikasturterako ikastolek behar dituzten 25 irakasle postuak ukatzen dizkiela. Bestalde, 14 urteko ikasleak zigortu ditu brebetaren zientzietako azterketa euskaraz egiteagatik», azaldu dute.

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariaren arabera, Parisek Seaskaren gorakada geldiarazi nahi du. Horrez gain, elkarrizketari uko egitea egotzi diote gobernuari. Elkarteko arduradunen esanetan, Frantziako Gobernuak «jarrera kolonialista» hartu du, eta frantsesa «asimilazio hizkuntza» bihurtu du, «euskaraz bizi nahi dutenen kontra». Gorostiagak eta Tellituk azpimarratu dute euskararen alde egiteko ikastolak babestu behar direla.

Antolatzaileen arabera, ikastolen ereduak kalitatezko hezkuntza eskaintzen du, «euskara eta kultura ardatz hartuta». «Ikasle euskaldunak nahi ditugu, eleaniztunak eta buruaskeak. Orain ikusten dugu, horrez gain, euskararen aldeko militanteak direla, eta prest daudela beren titulu akademikoak jokoan jartzeko, euskaraz bizitzearren». Seaskako 179 ikaslek brebetaren Zientzia azterketa euskaraz egin zuten, Bordeleko Akademia Errektoretzak halakorik ez zuela onartuko ohartarazi arren. Hala eta guztiz ere, Seaskako ikasle guztiek lortu dute brebeta gainditzea.

Ikastolen Elkarteak protesta gehiago iragarri ditu. Uztailaren 28an, Frantziako Tourreko erlojupekoa Euskal Herrian egingo dela aprobetxatuz; eta irailean, ikasturte berria hasten denean.]]>
<![CDATA[Bizitza berri baterantz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1924/002/001/2018-07-14/bizitza_berri_baterantz.htm Sat, 14 Jul 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/1924/002/001/2018-07-14/bizitza_berri_baterantz.htm Aita Mari ontzia (Gipuzkoa). Azaroan, ordea, patroia hil zen, eta halaxe bulatu zen ontziaren arrantza jarduera. Abuztuan, baina, bizi berri bat hasiko du Aita Mari-k, eta beste hamaika salbatuko ditu. Izan ere, Itsas Salbamendu Humanitarioa taldeak arrantzontzia erosi zuen duela hilabete gutxi, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, eta hura konpontzeko lanetan dabiltza orain bertako boluntarioak. Abuztu erdialdera itsasoratzeko asmoa dute, Sevillako (Espainia) ProemAid GKEarekin batera, Maydayterraneo izeneko misioan. Duela gutxi arte, ProemAiden ontzian ibili dira joaten Mediterraneora, eta haiekin egin du bidea Alemaniako Lifeline GKEak ere. Orain, ordea, ProemAidekoekin soilik egingo du estreinako bidaia Aita Mari-k.

2015. urtean sortu zen Itsas Salbamendu Humanitarioa. Iñigo Gutierrez boluntarioak BERRIAri kontatu dionez, Kios uhartean (Grezia) hasi zuten bidea: «Erreskate talde gisa hasi ginen han; lurretik egiten genuen, txalupetan. Egeo itsasoko krisia baretu zenean, ordea, Libiako krisiak egin zuen eztanda. Eta Mediterraneo erdian jendea salbatzeko ezinbestekoa da itsasontzi bat izatea».

Egun Pasai Donibanen (Gipuzkoa) daukate ontzia, Kai Alde ontziolan. Aita Mari-k 32 metroko luzera du. «Obra egiten ari diren langile gehienak ez dira boluntarioak, Kai Aldeko langileak baizik», azaldu du Amaia Martinezek; proiektuan laguntzaile dabil. Abuztuaren 1ean itsasoratzeko asmoa zuten hasieran, baina nahiko zaila ikusten dute orain. «Espero ez genituen hainbat arazori egin behar izan diegu aurre», adierazi du Gutierrezek. Hala ere, hilaren 15erako uretan egotea espero dute. Orduan hasiko da dudaz beteriko bidea, ez baitakite erreskatatutako migratzaileak non lehorreratu ahalko dituzten.

Mediterraneoa, hobi komun

«Mediterraneo itsasoan egun dagoen egoera txarra da benetan, inoiz baino okerragoa». 2014. urtetik hona, 16.000 lagun baino gehiago hil dira hango uretan; %85, Libiako kosta parean, Italiatik eta Maltatik gertu. 2018an soilik, 1.422 dira jada itsasoan itotakoak. Uda hasieran, hain zuzen, 400 lagun ito ziren bi astean.

Italiako gobernu berria, baina, ez dago migratzaile horiek hartzeko prest: «GKEei leporatzen die Mediterraneoan gertatzen ari denaren errua», salatu du Gutierrezek. Martinezek azaldu du zein prozedura izaten den halako erreskateetan: «Erreskate zonaldera joan, migratzaileak salbatu, eta Italiak agintzen duenaren zain egon beharra dago». Italiak, azken aldian, libiarrei itxaroteko agindua eman du; Martinezen arabera, oso zaila da salbatutakoei hori azaltzea: «Histeria sor daiteke, itsasora bota daitezke». Ez dute inolaz ere Libiara itzuli nahi.

Beraz, non lehorreratuko dira Aita Mari ontzian doazenak? «Ez dakigu», aitortu du Gutierrezek. «Baten batek proposatu du Palmatik [Balearrak, Herrialde Katalanak] irtetea eta bertara itzultzea, baina distantzia ikaragarria da. Ia ezinezkoa». Bidea Palmatik eta Palmara egiteak esan nahiko luke lau eguneko bidaia egitea erreskate eremura iristeko, eta beste hainbeste lehorrera itzultzeko, gutxienez. «Denbora gehiago emango genuke bidean, migratzaileak salbatzen baino», azaldu du Gutierrezek.

Aste bukaera honetan Berlinen biltzekoak dira Mediterraneoan ibiltzen diren GKE guztietako ordezkariak, estrategia komun bat adosteko asmoz. «Berlinen ikusiko dugu zen egiten dugun; baliteke fronte komun bat sortzea eta guztiok batera itsasoratzea». Martinenek iragarri du, hala ere, Alemanian «akordio bat lortzea» espero dutela. Ziurgabetasun handia dute; izan ere, bat-batean aldatu da Mediterraneoko egoera. «Duela hilabete arazorik gabe egiten zuten lan GKE-ek han, eta bat-batean egoera konplikatu egin zen. Baliteke hilabete barru egoera lasai egotea berriz ere, nahiz eta Italiako Gobernuaren jarrerak ez duen esperantza handirik ematen».

Frantziako Gobernuaz ere ez dira fio, nahiz eta Macron presidentea prest azaldu den duela aste gutxi Valentzian (Herrialde Katalanak) lehorreratutako Aquarius ontziko migratzaileak hartzeko. «Aho txikiarekin hitz egiten dute guztiek», adierazi du Gutierrezek. «Espainiak Aquarius-i lehorreratzen utzi zion, bai, baina orain esaten ari dira migratzaileak atxikitzeko zentro bat eraikiko dutela Almerian [Espainia]».

Jarrera hobea ikusten dio Eusko Jaurlaritzari. Haiek eman zieten Aita Mari ontzia erosteko beharrezko 400.000 euroak. «Jaurlaritza lan handia egiten ari da, eta lankidetza sare handia dugu hemen GKE-en eta udalen artean». Hala ere, ezinezko ikusten du ontzia euskal kostaldean lehorreratzea. «Mediterraneotik hona arrantza ontzi batean iristea izango litzateke bigarren mundu gerrako exodoko odisea egitea».

Banakakoen bultzada

Donazio bidez lortu dute proiektua aurrera ateratzeko finantziazioa. Eusko Jaurlaritzatik ez ezik, beste hainbat erakundetatik ere jaso dute dirua: Bizkaiko Aldundia eta Gipuzkoako hainbat udaletatik, besteak beste. Errefuxiatuei laguntzeko taldeetatik (Hotz Legazpi, Hotz Oñati eta Hotz Zarautz, adibidez) eta hainbat enpresetatik (Irizar, esaterako) ere jaso dute babesa.

Dena den, Gutierrezek partikularrek egindako ekarpenak nabarmendu ditu. «Egin ahal izan dugun lan gehiena partikularren laguntzari esker izan da». Hain zuzen ere, halaxe iritsi zen Martinez elkartera, ekarpen txiki bat eginez. Bere ustez, «garrantzitsua da mezuak ahalik eta jende gehienarengana iristea». Pentsatzen du herritar askok nahi izaten duela lagundu, «baina askotan ez dakite norengana jo behar duten». «Maydayterraneo edo Itsas Salbamendu Humanitarioa elkartearen webgunean egin daitezke ekarpenak». Diruaz gain, materiala ere onartzen dute.

]]>
<![CDATA[«Haurren kontrako sexu abusuak botere kontua dira»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1864/007/001/2018-07-14/haurren_kontrako_sexu_abusuak_botere_kontua_dira.htm Sat, 14 Jul 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/1864/007/001/2018-07-14/haurren_kontrako_sexu_abusuak_botere_kontua_dira.htm
Eskolan egin behar al da sexu abusuak prebenitzeko lana?

Abusuak prebenitzeko ardura gizarte osoak dauka, eta haurrak babesteko ardura helduona da beti. Helduok prozesu pertsonal bat egin behar dugu gure historiarekin, gure gorputzarekin dugun konexioarekin. Horrez gain, erakundeek neurriak hartu behar dituzte, profesionalek formakuntza egokia jaso behar dute abusatutako umeen kasuak identifikatu eta horiek prebenitzeko. Heldu guztion ardura da; izan ere, zure ondoko etxean bizi den haur bat ere bada zure ardura, ez bere gurasoena bakarrik, edo bere eskolarena. Paretaren beste aldean oihuka entzuten baduzu, zure ardura da hari laguntzea. Hortaz, abusuak prebenitzea gizarte osoaren erantzukizuna da.

Guraso gehienentzat, tabua dira sexu abusuak. Nola landu haiekin halako gai bat?

Errazenetik hastea izaten da onena: ezinbestekoa da haiek ulertzea abusuen prebentzioa ez dela sexu heziketa. Hainbat pertsonarentzat tabua da sexualitatea, eta oso garrantzitsua da pertsona horiei azaltzea haurren aurkako sexu abusuak botere kontu bat direla, eta ez sexualitate kontu bat. Prebentzioaren oinarria da haurrei irakastea harreman osasuntsuak garatzen, erakustea identifikatzen nork maite dituen ondo, nork zaintzen dituen... Horrez gain, gurasoek ulertu behar dute sexu abusuak prebenitzea prozesu pertsonala dela: semea edo alaba babestu nahi baduzu, baliabideak eman behar dizkiozu. Litekeena da zuk zeuk baliabide horiek eduki ez izana; hala bada, zuk ere egin beharko duzu lan bat. Prest egon beharko duzu txikia zinenean esan zizkizuten zenbait gauza auzitan jartzeko, eta hainbat balio berrikusteko.

Ikastetxeetan egiten al dute, egun, prebentzio lan hori?

Ez, eta are gutxiago sistematikoki. Noizean behin egiten dute hitzaldi edo tailerren bat, baina ez dago hezkuntza curriculumetan txertatuta. Egitekotan, gainera, institutuan egiten dute, ez haur eta lehen hezkuntzan; izan ere, sexualitatearekin lotutako gai gisa ikusten dute. Benetako prebentzioa, ordea, haur eta lehen hezkuntzan egin behar litzateke.

Zergatik ez da jorratzen?

Hasteko, hainbat gai zalantzan jartzeko prozesu bat egin behar litzatekeelako. Horrez gain, hezkuntza curriculumean aldaketa handia egin beharko litzatekeelako; erraza dirudi, baina ikaragarri zaila da. Azkenik, guztioi beldurra ematen digulako. Sexu abusuen gaiak auzitan jartzen du mundua ikusteko era: pertsonek egin ditzaketen gauzak, familia zer den, babestuta egotea zer den. Sendi ugarik uste dute seme-alabei sexu abusuez hitz egiten badiete beldurtu egingo dituztela. Burbuila batean izan nahi dituzte, zoriontsu izan daitezen, eta ez dira konturatzen gaia ez jorratzeak jartzen dituela arriskuan. Arrazoi asko dira, ulergarriak denak. Ez dute intentzio txarrez egiten; ardura falta bat dago, eta kontzientzia falta bat, baina ez asmo txarra.

Irakasleen prestakuntzan gai horri garrantzia emateak aldatuko al luke egoera?

Bai, guk urteak daramatzagu eskatzen haurrekin lan egiten duten profesional guztien trebakuntza curriculuma alda dezatela. Irakasleek, psikologoek, gizarte langileek, abokatuek, medikuek... Guztiek dute inzidentzia oso txikia duten gaixotasunen berri. Horietako bakar batek ez dauka, ordea, inolako trebakuntzarik sexu abusuen inguruan. Eta gizartean sexu abusuak jasan dituzten pertsonen intzidentzia ikaragarri handia da: %20. Ez daude prestatuta disoziazioa identifikatzeko, ezta tratu txarrak identifikatzeko ere. Nola ikusiko dute ezer, ez badiete irakatsi ezer ikusten? Formakuntza ezinbestekoa da: ezin da egin gabe utzi.

Biktimen ikuspegitik hitz egin duzu prebentzioaz; eta erasotzaileak, zer?

Sexu abusuak botere kontu baten gisan ikustea da gakoa. Boterea ez da soilik beste bati ematen diozuna; zuk zeuk daukazuna ere bada. Haurrei irakatsi behar diegu bi botere mota horiek kontrolatzen; horixe da prebentzioaren oinarria. Norbait maite duzunean, boterea duzu pertsona horrengan; botere hori onerako erabil dezakezu, baina mina ere eman diezaiokezu. Haurrek ikusi behar dute zenbateraino eman dezaketen mina; hori ere bada prebentzioa. Esaterako, ume zaharrenak, txikiagoak zaintzen ikasten dutenean, boterea era positibo batean erabiltzen ikasten ari dira. Gauza bera gertatzen da harreman afektibo sakonak kudeatzen ikasten dutenean, maite dituztenak zaintzen ikasten dutenean. Diferentzia gauza positibo gisa ikusten ikasten dutenean, eta ulertzen dutenean ezberdin izateak hobeak egingo dituela, ez dute arazo eta mehatxu gisa ikusiko; ezberdintasun hori maitatu eta desiratuko dute. Hori eginez, haurrei irakatsiko diegu beren boterea modu positiboan erabiltzen.]]>
<![CDATA[Osakidetzak hiru espezialitatetako hautaprobak egingo ditu berriz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/010/001/2018-07-12/osakidetzak_hiru_espezialitatetako_hautaprobak_egingo_ditu_berriz.htm Thu, 12 Jul 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/1878/010/001/2018-07-12/osakidetzak_hiru_espezialitatetako_hautaprobak_egingo_ditu_berriz.htm
Mujikak adierazi duenez, «LEP hau ahalik eta gardenena izatea» lortu nahi dute erabaki honekin, eta baita parte hartu duten guztien «eskubideak errespetatzea» ere.

Duela hilabete lehertu zen oposizioen inguruko auzia. Ekain hasieran, hainbat medikuk, sindikatuk eta alderdi politikok salatu zuten azterketa batzuk filtratu ziren susmoa zutela. Aurtengo eskaintza inoizko handiena izan da, baina susmopeko espezialitateetan oso hautagai gutxik gainditu zituzten azterketak, eta gainditu zituzten horiek nota oso altuak izan zituzten, gainerakoekin alderatuta.

Handik egun gutxira, ESK sindikatuak eta Elkarrekin Podemosek notario aurrean sinatutako agiri bat erakutsi zuten parlamentuan; agiri horren arabera, langile batzuek probak egin aurretik asmatu zuten espezialitate batzuetako postuak norentzat izango ziren. Osagile batek honako hau esan zion orduan BERRIAri: «Jakina da arduradunek erabakitzen dutela postua nori eman; praktika orokortua da».

Hasieran, Jaurlaritzak eta Osakidetzak frogak eskatu zizkieten salaketa horiek egin zituztenei; gerora, ordea, jarrera aldatu zuten. Hasteko, lau espezialitatetako probak eten zituzten, eta adierazi zuten beste guztiak ere ikertuko zituztela, nahiz eta aurrera jarraituko zuten gehienek.

Salaketa horiek jaso ostean, informazio espedienteak aztertu zituzten, eta txostena eskatu zioten aditu independente bati. Txosten horren ondorioak hilaren 19an azaltzekoak dira Eusko Legebiltzarrean Osakidetza, Osasun Saila eta IVAP. Nolanahi ere, epaimahaiak atzo iragarri zuen berriz antolatuko dituztela hiru espezialitate horietako azterketak.

Salaketa gehiago

Astearte honetan, ESK eta LABsindikatuek jakinarazi zuen Osakidetzako iruzurrari lotutako salaketa gehiago jaso zituela. Horregatik uste dute irregulartasun gehiago egon daitezkeela oposizioetan. Auzia argitara atera zenetik, lekukotasun gehiago jaso dituzte, eta iruzur zantzuak aurkitu ditu ESK-k espezialitate batean —goi mailako ekonomia teknikarien probetan, hain zuzen—; LABek, berriz, zazpi espezialitatetan salatu ditu irregulartasunak.

Giroa gaiztotu egin dela uste du Manoel Martinezek, iruzurra argitaratu zuen medikuak. Presioak salatu ditu: «areriotasuna» eta «indiferentzia» nabaritu dituela esan du. Hautaprobetako iruzurrak ospitaleetako langile guztiek ezagutzen zituztela azaldu du, eta betidaniko sistema dela. Salatu duenez, aukeratuak ez direnentzat guztiz baztertzaileak dira oposizio horiek: «Ez dira inola ere oinarritzen gaitasunean, merituan eta berdintasunean».]]>
<![CDATA[Aldarrikapena da oraindik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1967/002/001/2018-06-29/aldarrikapena_da_oraindik.htm Fri, 29 Jun 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/1967/002/001/2018-06-29/aldarrikapena_da_oraindik.htm
Salaketa hori bat dator, hain zuzen ere, Bizkaiko E28 koordinakundeak duela egun gutxi plazaratu zuen manifestuarekin. Dokumentu horretan, LGTBI mugimendua merkantilizatu izana leporatu zieten erakundeei. «Gu ez gara dirua egiteko makinak; gure borroka antikapitalista da». Duela 40 urte egin zuten Bilbon lehen aldiz harrotasunaren eguneko manifestazioa. Aldarri bera egin zuten Iruñean eta Gasteizen: «harrotasunaren alde, kapitalismo arrosaren kontra». Hala ere, gozatzeko deia ere egin zuten: «Praktika sexual hegemonikoak irudimenaz eta sormenaz iraultzen ditugunak gara, sistema heteropatriarkala plazerez leherrarazten dugunak».

Donostiako mobilizazioan, gogora ekarri zuten joan den martxoaren 8aren atarian hiriko gotzain Jose Ignacio Munillak feministen kontra egindako adierazpenak. Gotzainari kontra egiteko, musukada kolektiboa egin zuten manifestazioa Artzain Onaren katedraletik igaro zenean. Era berean, dei berezia izan zen lesbianak ikusgai egiteko.

Ipar Euskal Herrian bihar egingo dituzte LGTBI kolektiboaren aldeko mobilizazioak, larunbatez. Les Bascos lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak egun osoko egitaraua antolatu du Miarritzen (Lapurdi). Manifestazioa 16:00etan abiatuko da Miarritzeko itsasargitik.

Ikusgaitasuna saritu zuten

Atzo banatu zituzten EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak urtero ematen dituzten sariak. Urrezko hirukia Donostiako Dimension publizitate agentziak jaso zuen, LGTBI kolektiboari ikusgaitasuna emateagatik eguneroko lanean. Sari horietan ere agertu zen Munilla; izan ere, Trapuzko Espartina saria jaso zuen Elizak, judikaturarekin batera konpartitzeko.]]>
<![CDATA[«LGTBI mugimenduak teoria kritiko global bat garatu behar du»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/003/001/2018-06-29/lgtbi_mugimenduak_teoria_kritiko_global_bat_garatu_behar_du.htm Fri, 29 Jun 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/1857/003/001/2018-06-29/lgtbi_mugimenduak_teoria_kritiko_global_bat_garatu_behar_du.htm Lo nuestro si que es mundial (Gurea bai mundiala) liburua aurkezten.

Zer aldarrikatu behar du LGTBI mugimenduak ekainaren 28an?

Hasieran, trans errealitateak aldarrikatu behar genituen, OME Osasunaren Mundu Erakundeak transexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kendu zezan. Aurreko astean, ordea, OME aurreratu egin zitzaigun, eta zerrendatik kendu zuen. Orain, baliteke iruditzea ez dagoela aldarrikatzeko ezer, helburu handia lortu baitugu. Badago, ordea: transexualen errealitatean izugarri dago oraindik lortzeke. OMEk esan du transexualitatea ez dela buruko gaixotasuna, genero nahasmendua baizik. Aurrerapauso txikia da; ez da nahikoa.

Nola dago LGTBI mugimendua oraintxe bertan?

LGTBI mugimenduak, nire ustez, arazo handi bat du: helburuak gaizki finkatzen ditu. Urte luzez, bazirudien gay eta lesbianen ezkontza eskubidea lortzea zela mugimenduaren helburu bakarra. Oso helburu zehatza da, zehatzegia. Hori beteta, zaila da jakitea zer egin behar den gero. Izan ere, LGTBI mugimenduari falta zaio herri mugimendu orok izan behar duen elementu bat: errealitatearen analisi kritiko bat, teoria bat. Feminismoak badauka: patriarkatuari egiten dio kritika. LGTBI mugimenduak ere edaten du kritika horretatik, patriarkatua homofoboa, transfoboa eta bifoboa delako, baina ez dauka teoria globalik.

Esan nahi duzu jendeak uste duela homofobia desagertu dela, hainbat helburu txiki lortu direlako?

Horixe gertatu zen 2005ean. Espainian gay eta lesbianen ezkontza eskubidea aitortu zen, eta bazirudien gure lana bukatu zela, baina ez zen hala izan. Gauza asko lortu ditugu, baina irudipena daukat lorpen txiki horietan zentratzeagatik, ahaztu egin zaigula zein den benetako helburua. Pentsatu beharko genuke zein den LGTBI aktibismoaren helburu nagusia: despatologizatzea? Despenalizatzea? Edo erreforma sozial oso bat egitea, genero identitateek eta orientazio sexualek garrantzitsu izateari utz diezaioten?

Beraz, zure ustez, zer izan beharko litzateke LGTBI aktibismoaren helburua?

Uste dut mugimenduak irudimena galdu duela, aurrez aipatutako helburu txiki horiek eta kritika globalaren gabezia horrek mugimenduaren garapen diskurtsiboa oztopatu dutela. Hortaz, nik planteatuko nuke teoria kritiko global bat garatzea, utopia bat finkatzea, eta utopia horren bila hastea. Horrela, gure ekintzek zentzua izango dute diskurtso historiko batean.

Homofobiaren kultura bat existitzen dela esan izan duzu.

Sarritan aipatzen dut: bortxaketaren kultura bat dagoen bezala, homofobiaren kultura bat ere badago. Feminismotik hartutako ideia bat da, feminismotik baitatoz ideia on gehienak. Ez dakigu oso ondo nola egin aurre homofobiaren kultura horri, analisi global bat falta zaigulako, esan bezala. LGTBI talde ugari dago; oso garrantzitsuak dira guztiak, eta duela urte batzuk ez genuke inolaz ere pentsatuko zehaztasun horretara iritsiko ginatekeenik. Baina ikuspegi globala falta zaigu. Talde horien artean loturak egin behar ditugu, eta kulturarekin eta hezkuntzarekin lotu behar ditugu. Lan handia egiten dugu hezkuntzan, baina beharbada ez dugu ondo egiten. Noizean behin esku hartze bat egitearekin nahikoa dela uste dugu.

Zer lan egin beharko litzateke hezkuntzan?

Orain oso zaila da literatura eskoletan autore bat gay-a zela esatea. Irakasleek ez dute Lorcaren homosexualitateaz hitz egiten, baina bai Lope de Vegaren heterosexualitateaz. Har dezagun Antonio Erauso, adibidez, Alferez moja. Pertsonaia historiko oso garrantzitsua da; donostiarra, gainera! Hari buruz hitz egiteak izugarri lagunduko lieke ikasleei trans errealitatea ulertzen: jaiotzean, emakumetzat hartu zuten, komentu batean sartu zuten, bertatik ihes egin zuen eta Ameriketara joan zen soldatu, hori izan baitzen bere betiko ametsa. Institutuetan, ordea, Katalina Erausoz bakarrik hitz egiten dute. Eskolan halako figurak aldarrikatuko balira, asko aldatuko litzateke errealitatea. Ikastetxeetan azaldu beharko litzateke generoa eraikuntza sozial bat dela, eta pertsona orok eskubidea duela bere burua nahi duen moduan agertzeko; izan zaitezkeela Katalina Erauso, baina Antonio Erauso gisa bizitzeko erabakia hartu.

Eskutik al doaz LGTBI mugimendua eta mugimendu feminista?

Behar luketena baino gutxiago, denboraren poderioz urrundu egin baitira. Badago nik asko erabiltzen dudan hitz bat: gaytxirulo kontzeptua. Nire ustez, gizon homosexualen askapenak nolabaiteko atzerapauso bat eragin du. Lehen, feminismotik oso gertu zeuden, eta orain badirudi feminismoak ez duela garrantzirik askorentzat. LGTBI mugimendua eta feminismoa oso lotuta daude, txanpon beraren bi aurpegi baitira homofobia eta matxismoa. Esan izan dut homofobia dela gizonek pairatzen dugun matxismoa. Feminismoa historiako herri mugimendu zaharrena da, historia teoriko luzeena duena, marxismoak baino gehiago, horri arreta gehiago eman bazaio ere. Feminismoaren gisako eskola bat izanda, hain oparoa, hainbeste korronte dituena, ezinbestekoa iruditzen zait bertatik edatea.

Eztabaida handia dago LGTBI komunitatean haurdunaldi subrogatuen inguruan; zu kontra agertu zara.

Hala da. Nik ulertzen dut bi pertsonak guraso izan nahi izatea, eta beti defendatuko dut. Baina ez dut uste nahi guztiak beti ase behar direnik, eta are gutxiago nahi horiek emakumeen askatasunaren kontura gauzatzen badira. Harreman biologikoaren ideia hori gainditu behar dugu; Erdi aroko ideia bat da, odolaren nobleziarekin lotua.

Zein da haurdunaldi subrogatuen auzia konpontzeko bidea?

PP Espainiako Gobernuan egon den urteetan, alde batera utzi dituzte adopzio politikak, eta orduan hasi dira agertzen alokairuzko sabelen agentziak; lotura zuzena dago. Alokairuzko sabelen sistemaren bidez lortzen dugun gauza bakarra zera da: seme-alabek biologikoak izan behar duten ideia indartzea; zilegi dela, alegia, emakume pobreei ordaintzea zure haurra izan dezaten. Gizon gayentzako zerga patriarkal moduko bat da: eros ezazu haur bat, eta benetako gizona izango zara.

Adopzioak erraztu behar dira. Guraso izateko garrantzitsuena ez da genetika, hazkuntza baizik, eta hor igarri behar dira giza eskubideak: haur bat hazteko aukera berberak izan behar dituzte bikote homosexualek, heterosexualek eta bikoterik ez dutenek.]]>
<![CDATA[Asparrenean, andre bat bortxaz hilda azaldu da, eta gizon bat atxilotu dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2144/004/001/2018-06-22/asparrenean_andre_bat_bortxaz_hilda_azaldu_da_eta_gizon_bat_atxilotu_dute.htm Fri, 22 Jun 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/2144/004/001/2018-06-22/asparrenean_andre_bat_bortxaz_hilda_azaldu_da_eta_gizon_bat_atxilotu_dute.htm
Alemaniako Poliziak duela egun batzuk eman zuen emakume hori bilatzeko eskaria, familiak salaketa jarri baitzuen desagertuta zegoelako. 28 urte zituen. Hedabide batzuen arabera, duela astebete ikusi zuten azken aldiz, Alemaniako zerbitzugune batean, auto-stop egiten. Azaldu dutenez, Poliziak susmoa zuen emakumea Espainiako Estatuko zerbitzuguneren batean zegoela.

Agindu hori jaso eta gero, Ertzaintza emakumearen bila hasi zen. Atzo, 15:20an aurkitu zuten hilotza, Asparrenean, A-1 autobidearen alboko gasolindegi baten inguruan. Autopsia egingo diote orain, desagertutako emakumea dela baieztatzeko eta nola hil zen argitzeko. Jakinarazi dute, nolanahi ere, indarkeria zantzuak dauzkala gorpuak.

Ertzaintzak gorpua aurkitu bezain laster, Asparrenera joan zen segizio judizial bat, hilotza eramateko; Gasteizko auzitegi medikuntzako institutura eraman zuten ondoren, autopsia egiteko. Gasteizko auzitegiak hartu du kasuaren ardura, eta sumarioaren sekretua agindu du.

Bost emakume hilik

Indarkeria matxistaren hipotesia baieztatzekotan, aurten Euskal Herrian hildako bosgarren emakumea litzateke. Lehenak Florentina eta Maria Jose ama-alabak izan ziren, 63 eta 43 urtekoak. Apirilaren 20an hil zituen alabaren bikotekideak. Hurrena Roxane izeneko emakume bat izan zen, 32 urtekoa. Apirilaren 28an bide bazter batean agertu zen hilotza, Donibane Garazin; bikotekide ohiak autoz harrapatu zuen. Laugarrena, Rejane Delattre, 70 urtekoa; maiatzaren 2an tiroz hilda agertu zen, Bidarten (Lapurdi). Senarra atzeman zuten. 2017an sei andre eta haur bat hil zituzten indarkeria matxistagatik.]]>
<![CDATA[Bi gizon atxilotu dituzte, hilketa bat leporatuta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2012/007/001/2018-06-22/bi_gizon_atxilotu_dituzte_hilketa_bat_leporatuta.htm Fri, 22 Jun 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/2012/007/001/2018-06-22/bi_gizon_atxilotu_dituzte_hilketa_bat_leporatuta.htm
Gorpua duela hilabete batzuk agertu zen, martxoan, Bakioko itsaslabar batean; indarkeria zantzuak zituen. Aurkitu zutenerako, biktimak hilabete zeraman desagertuta. Atzerritarra zen, eta Bartzelonan bizi zen, baina egun batzuk pasatzen ari zen Bizkaian.

Txirrindulari batzuek aurkitu zuten hilotza, 30 metro inguruko amildegi batean. Haiek deitu zuten larrialdi zerbitzuetara. Berehala agertu ziren ertzainak eta osasun zerbitzuak. Erreskatea ez zen erraza izan, ezen helikoptero baten beharra izan baitzuten hilotza berreskuratzeko. Hasiera batean bere buruaz beste egin zuela pentsatu zuten, baina gorpua gertutik aztertu, eta indarkeria zantzuak ikusi zituzten. Suizidioaren hipotesia baztertu, eta orduan erabaki zuten poliziek ikerketa bat hastea.

Biktimak aurrekariak zituen, narkotrafikoarekin lotuta, eta Poliziak uste du posible dela hilketak horrekin zer ikusia izatea. Kasuak irekita jarraitzen du.]]>
<![CDATA['Aquarius' itsasontziko gutxienez 75 migratzaile etorriko dira Euskal Herrira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/4632/007/001/2018-06-20/aquarius_itsasontziko_gutxienez_75_migratzaile_etorriko_dira_euskal_herrira.htm Wed, 20 Jun 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/4632/007/001/2018-06-20/aquarius_itsasontziko_gutxienez_75_migratzaile_etorriko_dira_euskal_herrira.htm Aquarius ontziko gutxienez 75 iheslari ekarriko dituzte Euskal Herrira. Lehen hogeiak datozen egunetan iritsiko dira Gipuzkoara, bertako foru aldundiko bozeramaile Imanol Lasak atzo goizean aditzera eman zuenez; errefuxiatuei harrera egiteko protokolo guztiak martxan daude jada. Gainerako administrazioek ez dute kopuru zehatzik eman; izan ere, Valentziara iritsitako 650 pertsonek nora joan nahi duten zehaztu zain daude. Hainbatek Frantziara joateko intentzioa agertu dute, Emmanuel Macron presidentea haiek onartzeko prest azaldu eta gero. Nafarroako Gobernuak, hala ere, BERRIAri adierazi dio prest dauzkatela jada hamabi toki errefuxiatuak jasotzeko, baina ez dakitela pertsona horiek Aquarius ontzian iritsitakoak izango diren.

Bestalde, herenegun Donostiara iritsitako 46 migratzaileak «ondo» daude, «oso nekatuta» heldu ziren arren. Gurutze Gorria ari da haietaz arduratzen. Atzo aholkularitza juridikoa eman zieten, eta datozen egunotan banan-banan hitz egingo dute guztiekin, etorkizunean zer asmo duten galdetzeko. Baliteke haietako batzuek asilo politikoa eskatzea; beste batzuek, ordea, Frantziara joateko intentzioa dute.

Foru aldundiaren esku

Herenegun goizean iritsi ziren 46 migratzaileak Donostiara, Almeriatik (Andaluzia, Espainia). Denak dira gizonezkoak, 16 eta 36 urte artean dituzte, eta jatorriz Gineakoak eta Malikoak dira. Bi adingabe daude tartean; Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartu du haien zaintza.

Gipuzkoako Gurutze Gorriak berri agentziei azaldu dienez, Almeriako Gurutze Gorriak bidali zituen migratzaileak autobusez Donostiara, sare sozial bat duten lekuetara —Frantziara heldu nahi dute batzuek— hurbiltzen laguntzeko. Baina iritsiera orduarekin nahastu egin ziren bi erakundeak, eta horregatik egon ziren 46 lagunak lau orduz zain Donostiako autobus geltokian. Era berean, Gurutze Gorriak berretsi du joan den asteburua salbuespenezkoa izan zela, ohi baino ontzi gehiago iritsi zirelako Andaluziako kostaldera.]]>
<![CDATA[Gertatuak gogoan, etorkizunerantz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1963/008/001/2018-06-17/gertatuak_gogoan_etorkizunerantz.htm Sun, 17 Jun 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/1963/008/001/2018-06-17/gertatuak_gogoan_etorkizunerantz.htm
Ukaezina da mundua asko aldatu dela azken hamabost urteetan; BERRIA bera ere bai. Hala ere, bertako langile asko Egunkaria-n ziren jada, 2003ko otsailaren 20an euskarazko kazeta nazionala Juan del Olmo epailearen aginduz itxi zutenean. Hilabete zoroak izan ziren. Urduritasuna, giro gogorra, nekea, eromena, beldurra. Horiek dira BERRIAko langile askok aipatzen dituzten hitzak, egunkariaren sorrera garaiaz galdetzean. Oso bestelako hitzak ere badatoz gero, ordea: ilusioa, lanerako gogoa, babesa, sostengua, lasaitua, esker ona, poza. Emozioen zurrunbilo batean igaro zituzten egun haiek.

Itxia, baina ez isildua titulua datorkio gogora Nora Arbelbide Lete Baionako delegazioko kazetariari; Egunero-ren lehen zenbakiak izan zuen izenburua, hain zuzen. «Mundua euskaraz kontatzen ahalegintzen ginen egun guziz, titulu hori berresteko ahaleginetan». Zerbitzuetako langileak ere jo eta ke ibili ziren lehen zenbakia plazaratu aurreko hilabeteetan. «Ni akzioak saltzeaz bakarrik gogoratzen naiz: denbora guztia telefonoan, saldu eta saldu», gogoan du Atsegine Garcia De Marco publizitateko langileak. Irene Arrarats euskara taldeko arduradunaren iritziz, Egunkaria-rekin gertatutakoak biziki markatu zuen BERRIAren sorrera: «Kezka handia genuen, berriro ez ote zen halako zerbait gertatuko». Amagoia Mujika kazetariaren ustez, gainera, kezka hori ez zen desagertu lehen zenbakia argitaratu zuten momentuan: «Beldur hori hor egon zen, lehen urteetan behintzat». Oso ondo gogoratzen du bezpera, ekainaren 20a. «Oso goiz entregatu behar genuen; kiosko askotara heldu nahi genuen, ale askorekin».

Emozio positiboek eman zieten aurrera egiteko indarra. «Proiektu berria zen, eta guztiok geunden lehen urratsak egiteko gogoz», adierazi du Arantxa Elizegi Egilegor kazetariak. Bilboko delegazioko Gotzon Hermosillak ere indar hori du gogoan: «Jende askoren babes eta sostengua izateak eman zigun bultzada».

Hasieratik dirauten langile horiek ez dute ahaztuko garai hura, baina egoera desberdina da azken urteetan sartutako kazetari gazteentzat. Itziar Ugarte Irizarrek 8 urte zituen BERRIA sortu zenean. «Ez naiz akordatzen; kontzientzia hartzen hasi nintzenetik, goizero jaso dut etxeko buzoian». Jon Olano Urain, berriz, selektibitatea bukatu berri harrapatu zuen proiektu berriak. «Matraka-ren bidez izan nuen BERRIArekiko lehen konexioa; gehigarri horrek oso ondo konektatzen zuen nire adineko gazteekin». Ugartek nabarmendu du BERRIA beti izan duela presente euskarri digitaletatik: «Belaunaldi digital horren parte naiz».

Digitalizazioa da, hain zuzen ere, egunkariak izan duen aldaketa nabarmenetako bat, eta hala nabarmendu dute elkarrizketatutako langile guztiek. «Lana asko erraztu digu teknologiak», adierazi du Maixa Olano diseinuko arduradunak, «lehen, material guztia fisikoki izan behar genuen hemen». «Lan hobeak egiten ditugu, denbora laburragoan», gehitu dio Joxean Apeztegia infografistak. 2014an egin zuen BERRIAk azken diseinu aldaketa handia. «Igandeetako azal berezia sortu zen, aldizkari itxura duena. Garrantzi handia ematen zaio azal horri, eta aste osoko lana baldintzatzen du, nolabait», adierazi du Maixa Olanok. Apeztegiak nabarmendu du grafikoen aldetik ez dela halako aldaketa bat-batekorik izan, «progresiboagoa» izan dela. «Atzera begiratzen badugu, ordea, izugarri aldatu da egiten duguna».

Mundu digitalera jauzi egiteko prozesuan, berebiziko garrantzia izan du webguneak. Aitzindari ere izan da BERRIA, Esnaola kazetariak gogora ekarri duenez: «2009ko maiatzean, zuzenean kontatu genuen Espainiako Errege Kopako finala erredakziotik, Athletic eta Bartzelonaren artekoa. Urte bereko abenduan hasi zen Egunkaria-ren aurkako epaiketa, eta okurritu zitzaigun hura ere zuzenean kontatzea». Esan eta egin: Martxelo Otamendi zuzendari eta auzipetuak baimena eskatu ostean, Aitziber Laskibar kazetariak auzitegiko prentsa aretotik eman zuen zuzenean epaiketaren berri. «Gerora esan ziguten Espainiako Estatuko lehen hedabidea izan ginela epaiketa bat zuzenean kontatu zuena», gogoratu du Esnaolak.

Aitzindari izatea ez da BERRIAk egin duen meritu bakarra. Hamabost urteotan, izugarri hazi da familia. Gurutze Zabaltza administrazioko langileak azaldu du zerbitzu ugari eskaintzen duela egun Zerbitzuak markak. «Besteak beste, administrazioko lan guztia euskaraz egiteko aukera eskaintzen dugu: lan kontratuak, ogasunarekiko harremanak, kontabilitatea... Normalean ez dira euskara hutsean egiten, eta guk aukera hori ematen dugu».

Teknologia berriek ere aldaketa nabarmenak ekarri dituzte haien lanera. «Komertzialak, gaur egun, tabletarekin joaten dira leku guztietara», adierazi du Elena Fernandez Moya publizitateko langileak. «Ez da berdina bezero bati azaltzea zer saldu nahi zaion, edo webgunea erakustea».

Elizegiren iritziz, webguneko kazetaritzak badu paperekoak ez duen xarma bat: «Toki polita da, ikusten delako irakurleek zer erreakzio duten; hartu-eman bat dago». Mujikak, ordea, nabarmendu du ez dela paperekoa ahaztu behar, eta garrantzi berezia ematen diotela oraindik: «Gai batzuk era sakonean lantzen saiatzen gara paperean, eduki propioa sortzen».

Estilo liburua da BERRIA erreferentzia bihurtu duten beste produktuetako bat, eta hura sarean jartzea ere mugarri izan dela uste du Arraratsek: «Etengabe edita dezakegu, dohainik kontsulta daiteke, interaktiboa da, zuzeneko harreman bat dago... Nik uste dut horrek ekarri diola aldaketarik handiena euskara taldearen lanari».

Etorkizunera begira jarrita, langileek ez daukate argi nolakoa izango den haien lana hemendik beste hamabost urtera. «Konplexua egiten zait prentsaren etorkizunaz jardutea. Hala ere, uste dut egokitzea izango dela gakoa; teknologiak ekartzen duenera moldatzen ikastea», iragarri du Ugartek. Jon Olano ados dago: «Orain arte egokitu gara, eta etorkizunean egokitzen denak iraungo du; gainerakoek, ez. Guk gure berezitasunak dauzkagu, eta ikasi beharko dugu horiekin aurrera egiten».

Bi gazteek argi dute BERRIAren iraupena ezinbestekoa dela euskal komunitatearentzat. Ugarte: «Indartu beharreko proiektua da, euskararen transmisiorako gakoa. Bide bat marraztu da orain arte, baina lan asko dago oraindik egiteko, jende gehiagoren erreferente bihurtzeko». Olanok, berriz, ez erlaxatzeko deia zabaldu du. «Euskara espazioak irabazten joan da. Gure belaunaldia euskararen nolabaiteko normaltasun batean jaio da, edo ez behintzat gure aurrekoek izan zuten anormaltasunean. Ez dugu izan espazio berriak irabazteko behar hori, baina gure ardura da lortutako espazioak ez galtzea. Askotan, ez dugu ikusten arriskua, eta iruditzen zait beti presente izan behar dugula hor dagoela, gal daitezkeela».

]]>
<![CDATA[Oposiziogileei bermeak agindu dizkie Darponek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2038/018/001/2018-06-17/oposiziogileei_bermeak_agindu_dizkie_darponek.htm Sun, 17 Jun 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/2038/018/001/2018-06-17/oposiziogileei_bermeak_agindu_dizkie_darponek.htm
Darponek adierazi legez, azterketak egiten ari diren milaka lagunek aukera izango dute beren «ezagutzak erakutsi» eta postuak lortzeko. Gainera, gogorarazi du «lau epaimahai bakarrik» geldiarazi dituztela. «Beste guztiak normaltasunez ari dira lanean, eta 86 dira guztira». Eskaini dituzten 3.335 lanpostuen %2,5 dira epaimahai horietakoak. Osasun sailburuaren arabera, ekainaren bukaeran edota uztailaren hasieran izango dituzte ikerketen emaitzak.

Emakumeak gehiago dira

Ostiral arratsaldean hasi ziren azterketak BECen, eta gaur amaituko dira, 17:00etan. Asteburu honetan azterketak egin dituztenek Osakidetzak eskaini dituen postuen %60 lor ditzakete; 73.297 lagun zeuden izena emanda. Datuen arabera, lautik hiru andreak izan dira.

Parte hartzaile gehienek honako postu hauetarako probak egin dituzte: zelari (17.194 pertsona), erizain (13.694 pertsona), erizaintzako laguntzaile (13.262 pertsona), administrazioko laguntzaile (12.429 pertsona) eta zerbitzuetako langile (7.996 pertsona). Horiez gain, asteburu honetan egin dituzte, halaber, fisioterapeuta (1.866 pertsona), administrazioko langile (4.686 pertsona) eta laborategiko espezialista (2.710) postua lortzeko probak.

Oposizioetan izen emandakoen %80k egin dituzte egunotan azterketak. 450 lagun izan dira bertan, azterketak zaintzen. Osakidetzak adierazi duenez, oposizio horiek «funtsezkoak dira langile taldea gaztetzeko», eta argi uzten dute Eusko Jaurlaritzak kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko «egindako esfortzua». Gainera, «azken urteotan libratutako postuak beteko» dituztela jakinarazi dute, eta «langileen %95 egonkortuko» direla.]]>
<![CDATA[Paperik gabeko migratzaileek osasun zerbitzua izango dute berriro]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1791/004/001/2018-06-16/paperik_gabeko_migratzaileek_osasun_zerbitzua_izango_dute_berriro.htm Sat, 16 Jun 2018 00:00:00 +0200 Ane Zurutuza Irastorza https://www.berria.eus/paperekoa/1791/004/001/2018-06-16/paperik_gabeko_migratzaileek_osasun_zerbitzua_izango_dute_berriro.htm
Zelaaren arabera, neurri berri hori ezinbestekoa da «pertsona guztiei osasun eskubidea itzultzeko». Gainera, azpimarratu du eskubide horiek bermatzea «gai bereziki garrantzitsua» dela, eta «duintasun» kontua ere badela. Areago, nabarmendu du nazioarteko hainbat erakundek eskatu diotela Espainiari paperik gabeko migratzaileei osasun zerbitzuak erabiltzeko eskubidea itzultzeko.

PPren gobernuak 2012an hartu zuen erabaki hori, oposizioa aurka zuela, murrizketen testuinguruan. PSOEk hasieratik agindu zuen gobernura iristen zenean atzera botako zuela 16/2012 dekretua, eta jakinarazi du horretarako prozesua hasi duela.

Dekretuak ohiko zerbitzutik kanporatu zituen egoera irregularrean dauden migratzaileak, eta soilik larrialdietan zeukaten bermatua osasun zerbitzua. Adingabeak eta haurdun dauden emakumeak ziren salbuespena.

Neurri horren bidez, PPren asmoa zen Espainiako osasun sisteman 7.000 milioi euro baino gehiago aurreztea, osasun sistema publikoa «bermatzeko».

Migratzaileei osasun arreta ukatzen dien neurria ez da dekretu haren bidez ezarri zuten bakarra. Izan ere, egun oraindik indarrean dagoen arauan botiken berrordainketa ere agertzen zen. Neurri horren bidez, herritarrek haien errentaren arabera ordaindu behar dituzte sendagaiak. 2012ko dekretuak multzo horretan sartu zituen, lehen aldiz, pentsiodunak. Berrordainketa ere desagertu egingo da dekretua indarrik gabe geratzean.

Errege dekretua onartu eta hiru urtera, Alfonso Alonso Osasun ministro ohiak iragarri zuen paperik gabeko migratzaileek ohiko osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea berreskuratuko zutela. Baina ez zen hala izan.

Medikuak, pozik

Hainbat lurraldek neurriak hartu zituzten pertsona orori osasun zerbitzura jotzeko aukera bermatzeko; esaterako, Nafarroak. Espainiako Gobernuak helegitea jarri zien neurri horiei Auzitegi Konstituzionalean. Epaileek arrazoia eman zioten Osasun Ministerioari: ebatzi zuen migratzaileei osasun zerbitzuak emateko ezarri ziren neurriak Espainiako Konstituzioaren aurkakoak zirela.

Medikuen hainbat elkargo pozik daude Pedro Sanchezen gobernuak iragarritako neurriarekin. 2012. urtean errege dekretua onartu zutenetik, asko izan dira PP gogor kritikatu duten sendagile, gobernuz kanpoko erakunde eta alderdi politikoak.]]>