<![CDATA[Angel Erro | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 24 Mar 2023 06:34:32 +0100 hourly 1 <![CDATA[Angel Erro | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Engainatuta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/020/003/2023-03-24/engainatuta.htm Fri, 24 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1886/020/003/2023-03-24/engainatuta.htm
Orain bost-sei urte eskandalua piztu zen jakin zenean Volkswagenek diesel motorren emisioa zuritzeko edo berdatzeko tramankulu iruzurtia zeramala. Egunotan jakin da beste 19 milioi autok antzeko dispositibo bat daramatela, kutsatzen duten gehiena ezkutatzeko. Agian ez dago beste modurik, gezurra baino, automobilgintza errentagarria izan dadin. Ongi dago jakin dezagula. Engainatuta bizi gara. Beste mundu bat posiblea da, baina ez gaituzte haraino bizikletaz edo oinez ailegatzen uzten.]]>
<![CDATA[Epaile]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/015/002/2023-03-23/epaile.htm Thu, 23 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1886/015/002/2023-03-23/epaile.htm árbitro deitzen zaio gaztelaniaz; arbitre frantsesez. Eta ingelesez referee. Euskaraz zeregin horretan aritzen denari jokozain deitzen ahal bazaio ere, hitzak oso presentzia txikia du gurean, epaile deitzeko joera nagusi. Horrek, jokozainei ere epaile deitzearenak seguruenik erraztu du Espainiako futbol ligan ezagutzera ematen ari den eskandalua eta herrialde bereko justiziaren funtzionamendu arazotsua elkarrekin lotu ditzadan.

Hasieran ez diot kasu handirik eman Negreira auzia delakoari. Bartzelona Futbol Klubak epaile bat soldatapean eduki izanak, orain justifikatu ezin dituen ordainketak jasota, ez nau, sumintzeko ere, kilikatzen. Kirola gerraren bertsio zuria, sublimatua, omen da, edo omen zen; nolabaiteko ordezkoa bakealdietarako. Garai batean hala esaten zen. Harrotasun nazionala pizteko duen indarrak baieztatuko luke. Bizitza osasungarri beti-gazte baten iragarki mugikorra izaten da maiz gaur egun; edertasunaren euskarrietako bat.

Futbola, kiroletan lehena, modu argienean da neoliberismoaren ispilua: negozioak palkoetan, jokalarien gaineko espekulazioa, marketinaren menpekotasuna... Orain justiziaren independentziaren mitoa eraistea ere gehituta.]]>
<![CDATA[Emaztegaia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/016/003/2023-03-22/emaztegaia.htm Wed, 22 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1886/016/003/2023-03-22/emaztegaia.htm
Ez gara haiek uste duten publiko harkorra. Horrek ez die atzera eginarazi; musika amaituta, guregana hurbildu dira ea ezagutzen dugun taberna edo festa-aretoren bat parrandan jarraitzeko. Gure deserosotasuna nabarmena da, guretzat behintzat. Haiek berriz ekin diote isilik gaudela ikusita. Gutako batek hanka egin du, agian matrimonioak betikotzen dituen betiko balioen kontra oldartu behar ez izateko. Beste batek leherrenak egin behar izan ditu neskei ez ikusarazteko tokiz kanpo dagoela galdera, hiriaren turistifikazioaren kontra borrokatzen ari den auzune baten lana eta aurreko ordu guztietan antolatutako guztia gaitzestea lekarkeelako erantzuteak berak. Nik kanpotarrarena egiteko karta jokatu dut, koldarki, horrek haiengana hurbiltzen nauela ohartu gabe, ni ere turista bainaiz, «ens quedem al Gòtic» oihukatuagatik. ]]>
<![CDATA[Inkestak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/016/003/2023-03-21/inkestak.htm Tue, 21 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1886/016/003/2023-03-21/inkestak.htm
Nire amets betegabea da inoiz deituko didatela telefonoz eta ez dela konpainiaz (edozeinetaz) aldatzeko gonbidapen interesduna izanen, baizik eta hurrengo hauteskundeetan botoa nori emanen diodan galdetzekoa. Oraindik ez dut argi egiarekin ala ez erantzunen nukeen (ametsetan bide onena zein den nahasgarria izaten da), egiaosteko garaiotan ez dagoelako jakiterik zer den eraginkorragoa. Modu berean leitzen ditugu argitaratzen diren inkestak, eta egunotan asko argitaratzen dira, emaitza sotilki kontraesankorrekin, aldaketa funtsean posiblea ez dela sinetsarazteko asmoz diseinatuak diruditenak.

Inkestetan gehien maite dudana da denok aurkitu dezakegula bertan zoriontsu izateko moduko bat, ai, non gure proiektu guztiak ausaz beteko ziren, non gizarte justuago bateranzko urrats txiki baina erabakigarria ematen ariko ginen.]]>
<![CDATA[Pascal & Mescal]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1963/022/002/2023-03-19/pascal_amp_mescal.htm Sun, 19 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1963/022/002/2023-03-19/pascal_amp_mescal.htm Tronu Dema, Narcos, The Mandalorian, The Last of Us).

Paul Mescal hogei urte gazteagoa da eta lehenago lan gehiago eginak bazituen ere, Aftersun film apal eta ederra du orain arteko ezagunena. Laster etorriko zaio, baina, fama globalagoa, Ridley Scottek datorren urtean estreinatu nahi duen Gladiator filmaren bigarren zatian protagonista izanen baita.

Gaur tarte luze batez begiratu diet bi-biei, gertatu den edertasun paradigma kanonikoaren aldaketa ñimiño baina nabarmenaz jabetu nahian. Eragin ditzakeen albo ondorio guztiak aurreikusteko ezgai. Ikusi dut bideo batean Pascal, ohi bezain sinpatiko, esanez ez omen duela ulertzen kulturalki zer gertatu den bera bezalako bat jendeak izateko begiko. Edertasuna eta arrakasta, kausa-ondorio edo ondorio-kausa, lotuta jarraitzea gertatu ez den aldaketa kultural bakarra.]]>
<![CDATA[Bolaluma]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/016/003/2023-03-18/bolaluma.htm Sat, 18 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1886/016/003/2023-03-18/bolaluma.htm
Aste honetan aspaldiko lagun batzuekin egin dudan afarian, haietako batek nire liburu bat ekarri dit, sina diezaiodan. Kasu honetan banekien eskatzailearen izena, baina ez nuen bolalumarik. Zenbat aldatu zaren, esan zidan lagunak, jatetxekoari bat eskatzearekin bat; garai batean poltsikoetan boligrafo bat edo bi, edo are hiru ere, neramalako beti.

Ez da nigan aldatu den kontu bakarra. Eskaintzak idazteko inspirazioa ere galdu dut. Lagunak gogoan zuen orain hogei bat urte idatzi nion eskaintza bere ustez ederra. Burua hutsik gelditu zait. Eskaintza ederrik (edo bestelakorik) ezin bururatzeak zer nahi du esan? Horretan baino ezin dut pentsatu. Susmo bat hasi zait, halako arau alderantziz proportzionala: urteekin, idazten duen batek gutxiago ikusten du bere burua idazle, baina jendeak serioagotan hartzen du.

Hurrengo egunean bolaluma bat aurkitu dut zoruan, antza erabili gabea, baita bezperan idatzitakoa baino eskaintza hobea bururatu ere.]]>
<![CDATA[Zaurgarriak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/014/003/2023-03-17/zaurgarriak.htm Fri, 17 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1886/014/003/2023-03-17/zaurgarriak.htm
Batek kontatu du lankide batek uko egin diola, hasieran interesa (eta premia) bazuen ere, Espainiako Gobernuak diru sarrera eta ondare gutxiko pertsonentzat gorde duen 200 euroko laguntza-txekeari, tramiterako ezinbestekoa den Clave izeneko nortasun elektronikoa atera beharrak atzera eginarazita. Larria da, berez, lanean dagoen batek laguntzak premiazkoak izatea.

Gehien behar dutenak izaten dira laguntzak eskatzeko bideak gaindiezintzat jotzen lehenak. Zaurgarriak burokratikoki ere izaten dira zaurgarri. Hori pentsatu dut Madrilen eskuineko eta ezkerreko bi politikarik pertsona (ekonomikoki) zaurgarrientzako bonu sozial termikoa eskatuta zutela jakitean. Batek (asmatu zein) barkamena eskatu eta itzuliko duela dio, besteak (nor ote?) betebeharrak betetzen dituen bitartean holako edozein laguntzari helduko diola. Hauek ez zuten erreparo teknologikorik, erraz gaindituko zituzten eskaeraren zailtasun guztiak.]]>
<![CDATA[Zehaztegia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/017/003/2023-03-16/zehaztegia.htm Thu, 16 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1886/017/003/2023-03-16/zehaztegia.htm
Ondorioztatu dudan beste gauza bat da Sarasolaren hitz kuttunena seguruenik zehatz hitza dela. Haren aurreko magnum opus-ari Zehazki jarri zion izena; oraingoa, besteak beste, Josu Landaren laguntzaz burutu duena, euskararen hiztegirik «zehatzena» dela iragarri du. Zehaztegile titulua irabazi duelakoan nago.

Gure egoera diglosikoak hiztegi elebidunetara ohituagoak gaituen arren, honako hau euskara-euskara hiztegia da: matematikaz dakidan gutxiak irakatsi dit eragiketa horren emaitza hiztegi hutsa dela, behin euskara ken euskara berdin huts dela ebatzita.]]>
<![CDATA[Ahal denaren lerroa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/017/003/2023-03-15/ahal_denaren_lerroa.htm Wed, 15 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1886/017/003/2023-03-15/ahal_denaren_lerroa.htm
Espainiako Kongresuan azkenean bere horretan derogatzea lortu ez duten mozal legea delakoaz ari naiz. Badirudi, legealdia amaitzear dagoela, ohartu direla Alderdi Popularra (haren promotorea eta, teorian, haren defendatzaile bakarra) nagusitu daitekeela hauteskundeetan eta hurrengo lau urteetan bere horretan aplika dezakeela (tira, aplikatzen jarrai dezakeela). Hortik presa. Hortik, eta presa negoziorako ohiko taktika delako ere.

Posibilistak kexatu dira alderdi batzuen ukoak indarrean iraunaraziko duela mozal legea delakoa. Antza hura existitu baino lehenagoko egoerara bueltatzea ez da bideragarria, ez da posiblea. Horrexegatik, tarteka aldatzen naiz bandoz, posibilista naizen hau, eta maximalistenera pasatzen, gaia edo egoera zein den ere. Bestela, ahal denaren lerroa gero eta urrunago, gero eta estuago, aurkituko dugulako.]]>
<![CDATA[Zer saritzen da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/018/003/2023-03-14/zer_saritzen_da.htm Tue, 14 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1886/018/003/2023-03-14/zer_saritzen_da.htm
Astelehenean esnatzearekin bat Oscar sariak, sari nagusiak behintzat, nork irabazi dituen kontatu digute albistegiek. Everything Everywhere All at Once gaueko garaile nagusi suertatu izana aldi berean da ezustea eta esperatzekoa (guztia batera eta edonon). Ia berez dator horren irakurketa egiteko bulkada. Zer saritzen ari da (ez dezagun ahaztu, Ameriketako Estatu Batuetako) Zinema Akademia? Film horren arrisku formalak eta bestelakoak, fantasia (oro har aitorpen gutxikoa edo bazterrekoa izaten dena, ez badator solemnitatearen besotik) eta arautik ateratzen dena (alegia, berez sarigarria ez dena)? Haize berria litzateke hori. Baina agian saritzea ez da ausardiaren alaba, beldurrarena baizik. Txinak Taiwan Ukraina berria bihurtzeko puntuan dagoen honetan, AEBak ohar daitezke arriskuan egon daitekeela munduan duen hegemonia, eta asiar merkatuari gogoratu nahi izan dio (haiei kopiatuz) ongi etorriak direla ametsen fabrika erraldoian, zeinaren punta baino ez baita Hollywood.]]>
<![CDATA[Pasiboen alde]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1963/020/003/2023-03-12/pasiboen_alde.htm Sun, 12 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1963/020/003/2023-03-12/pasiboen_alde.htm Tot es mou saioan egiten dituen kolaborazioak, telebista katalanean gurean baino ohikoagoa den elebitasun praktikoan eginak: gidariak katalanez dihardu, eta Eyrek gaztelaniaz. Badakit katalanaren nolakoak eta bertako gizartearen diglosia motak faboratu egiten dituela hala izatea. Baina nik sinpatiaz ikusten dudana da hizkuntzaren ezagutza pasiboa erakusteko aisetasuna. Erakutsi digute hizkuntza bat jakitea horretan mintzatu ahal izatean datzala. Komunikatzean. Baina komunika zaitezke dena delako hizkuntzan ezer esan gabe ere. Hiztun aktiboa izan gabe ere. Gaizki ikusita dago, baina.

Oro har pasibotasunarekin zerikusia duen gehienak, guztiak ez esateagatik, fama txarra du. Afaldu bitartean telebistan ikusten dudan hitzorduen programan (beste aitorpen bat) tarteka ateratzen zaien galdera da ea ohean aktiboak ala pasiboak diren. Mundu guztiak dio aktibo, baita gizon homosexualak ez direnak ere, zeinak galderaz bete ohi nauen ni.]]>
<![CDATA[Dylan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/017/002/2023-03-11/dylan.htm Sat, 11 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1886/017/002/2023-03-11/dylan.htm
Sarrerak ze egunetan (eta ze ordutan) aterako diren iragarri dute. Eta pentsatzekoa da, prezioak prezio, ilara digitala ez dela laburra izanen. Zeren hori ere ez da makala. Zenbat garestitu diren kontzertuetako sarrerak. Eta salneurrien arteko aldea ere zenbat handitu den. Kontzertuek utzi diote erritu demokratikoa izateari, musikari galarazi diote garai bateko ahalmen berdintzailea. Gazte entusiasta eta prekario batek galdu beharko du joateko aukera edo azken harmailatik ikusi beharko du, nondik guztiak gogoraraziko baitio munduan duen tokia. Zer dabil kontzertuka?

Oraindik iragarri ez dutena da nor izanen ote duen showa abiarazteko artista gonbidatu. Mikel Laboarekin eman zuen horretan izan nintzen. Nekez berdindu ahalko du ordukoa, orduko teloneroa esan nahi dut. Uste dut egun horretan galdu ninduela ni. Bob Dylan ikusteko morboa bete dut.]]>
<![CDATA[Errefuxiatu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/019/002/2023-03-10/errefuxiatu.htm Fri, 10 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1886/019/002/2023-03-10/errefuxiatu.htm
Kontuak hala, gezurrezkoa ematen du gaur egun herrialde batzuek errefuxiatuak hartzeari egiten dioten uko disimulurik gabeak edo nondik datozen begira emateko diskriminazioak (Ingalaterrak iragarri du ez diela asilo politikorik emanen Mantxako kanaletik datozenei).

Argi dago errefuxiatuak sortu zirenean, kolonialismo garaian, immigrazioa ez zela arazo bat. Gauzak aldatu dira eta gero eta ahalegin handiagoa dago bata bestearekin, iheslariak etorkinekin nahas ditzagun, txarrerako. Beste kontu bat da migratzen dutenek ere ez ote duten, iheslariek bezala, behartuta egiten.]]>
<![CDATA[Herrena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/016/003/2023-03-09/herrena.htm Thu, 09 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1886/016/003/2023-03-09/herrena.htm
Honek guztiak pentsarazi dit agian norbait ezberdintzat jotzen nauela aldiro; dendari horrek hobekien identifikatu duela nire barneko nia, une oro aldatzen doana. Edo ni baino are despistatuagoa dela. Edo haren adeitasunaren atzean funtsean besteekiko ezaxola erabatekoa dagoela. Edo desafio bat dela, edo klabean eman nahi didan mezua, lanak berarekin dakarren alienazioaz ohar nadin eta hemen sala dezadan, egunero reset egin behar duen behargin bihurtuta.

Erosketa egin behar dudanean saiatzen naiz bera kutxan ote dagoen ikustatzen, lasaiago ibiltzeko. Bera badago, sartzea beste erremediorik ez dut gehienetan, etxetik gertuen dudan saltokia delako eta nik ez dut ahanzteko hala dela, bai, herren naizela.]]>
<![CDATA[Adimendun beldurra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/017/002/2023-03-08/adimendun_beldurra.htm Wed, 08 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1886/017/002/2023-03-08/adimendun_beldurra.htm
Aurrekoan adimen artifizialeko solasketa aplikazio horietako batek ekoiztu testu sorta bat ikusi eta ni ere beldur hitzarekin lot daitekeen sentsazio batek harrapatu ninduen. Ez naiz batere originala. Makinaren erantzun lokabeek eta tarteka barregarriek arindu ez duten beldur bat zen. Kontrara, izan ere. Argi eta garbi, tontoaren plantak egiten ari den norbait —azkarra, noski— izateko errezeloa hartu niolako. Eta zergatik nahi edo beharko luke norbait azkarrak tontoarena egin?

Erantzun posible guztiak asaldagarriak dira. Gu bere jasotzaileen mailara (edo hortik behera) jaitsi nahi du agian, telebistako ekoizle bat balitz bezala, horrek arrakasta handituko diolakoan. Jakin dezake berak sortu testuak ere izanen direla etorkizuneko adimen artifizialen elikagai, halako autofagia espiral batean, eta ezjakintasun osorako bidea, zeina denok berez hartu baitugu, laburtu nahi digu.]]>
<![CDATA[Itun berria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/018/003/2023-03-07/itun_berria.htm Tue, 07 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1886/018/003/2023-03-07/itun_berria.htm
Itun sozial berri bat ezarri behar bada, ez dadila bakarrik langileek utzi beharreko eskubideetan oinarritu. Ez dut nik esaten ez denik sakoneko transformazioa egin behar, oraingo lan merkatua ez baita duela hogei, duela berrogei, duela hirurogei urtekoa. Baina produkzioaren mekanizazioak ekarri duen langile kopuruaren murrizketak ez du, orobat, pentsioen sistemaren jasangarritasuna auzitan paratu? Ze konpentsazio eskatu zaie enpresei? Burura datorkidan adibide txikia da, ni ez bainaiz aditua. Badakit, baina, hauek kalean negoziatzen direla.]]>
<![CDATA[Lurren artekoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1963/016/003/2023-03-05/lurren_artekoa.htm Sun, 05 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1963/016/003/2023-03-05/lurren_artekoa.htm
Gure itsasoa. Zertara dator hau guztia? Lirikotasunak beti ezkutatzen du beste zerbait, susmatuko zenutenez. Mediterraneoa ere ez da bakarrik La2eko dokumental batean azaltzen duten elkargune milurtekoa. Hiltokia ere bada. Esana dago. Eta muga bat. Zeharkatu beharreko/ezinezko basamortu bat, miseria eta itxaropenaren artean. Alde honetakoek tarteka izaten ditugu oroigarri deigarriak: 2013ko Lanpedusa, 2023ko Crotone. Eta tarteko hildako busti guztiak. Mediterraneo hori ere bada.]]>
<![CDATA[Bahia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/016/003/2023-03-04/bahia.htm Sat, 04 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1886/016/003/2023-03-04/bahia.htm
Aspaldiko lagun batzuk etorriko zirela jakin bezain laster gure etxera afaltzera (edo bazkaltzera edo meriendatzera edo haiek nahi zutenera) etortzeko gonbidapena luzatu genien. Ukoa mindu gabe onartu genuen. Denbora mugatua da eta ez dute etxe batean eman nahi, hiriak eskaintzen dituen eskaintza eta berritasun guztiei bizkar emanez. Guztiz ulergarria. Gu ikusi nahi gaituzte, eta eskertzekoa da, baina ez dute gurekin egotea plan bakar. Badirudi, esaten dit bikotekideak, bahitu nahi ditugula bestela.

Hitzordura bidean, nora eramanen aritu gara pentsatzen, gure jatetxe eta taberna kuttunenak aletuta. Hori ere alferrik izan da. Argi dute zehazki nora joan nahi duten, jarraitzen duten tiktoker edo youtuber pare batek gomendatu omen dituen modako tokietara garamatzate haiek gu. Handinahiegiak iritzi diegu, baina zer dakigu guk. Aspaldian utzi zioten autoritatedun iritziek pisua izateari, nahiz eta horrek edozeinen esku (merkatuaren menpe gehienetan) uzten duen nora jo, zer irakur eta abar.]]>
<![CDATA[Abisua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/023/002/2023-03-03/abisua.htm Fri, 03 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1886/023/002/2023-03-03/abisua.htm performance aldarrikatzaile xume bati ekitea: zutabe hau gaztelaniaz agertzen hasiko da. Jendea kexatuko da, naski. Holakorik euskarazko berripaper bakarrean. Komisiones ala Ugete sindikatuak berehala aterako dira nire alde, hizkuntza txikiak handia zapaltzen duelako kopla zaharra zabalduz, desagertzeko arriskuan denak nazioartean mintzatuenetakoa arriskuan paratzen duelakoa sinetsaraziz, nire jarrera kritikatzen dutenak integrista hutsak direla iradokiz. Ez dut epaitegietara jotzea baztertzen. Euskara inon eskatzearena ez dute ongi eramaten epaileek eta, logika osoz, euskal irakurleek euskaraz irakurri nahi izatearen pretentsioa gehiegizkotzat joko dute; azkenean eskubide pertsonalak direnez, nirea dago zuen guztienen gainetik.

Esperatzekoa da herritar asko erabaki honen kontra oldartzea. Erdaldun elebakarrak ere hiperbolearen indarrez zentzugabekeriaz ohartzea apartekoa litzateke, baina ez dut itxaropen handirik ere. Suerte pixka batekin atzerriko albistegietan sartzea lortuko dugu. Meme bihurtuta edo.]]>
<![CDATA[Lur azpikoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/014/003/2023-03-02/lur_azpikoak.htm Thu, 02 Mar 2023 00:00:00 +0100 Angel Erro https://www.berria.eus/paperekoa/1886/014/003/2023-03-02/lur_azpikoak.htm
Txibiteren elkarrizketak aditzera ematen du ez duela, eskuinaren aurrean, Asiron beste alkategai posiblerik ikusten, aintzat hartu gabe mugimendu sozialistak edo EAko kritikoek egiten ahal dioten barne-kaltea. Ezker abertzalea ere, bereziki hegemonikoa, sinesgogor omen da, mehatxua gazteen sektorera edo nafar periferiara mugatua. Horrek berak adierazten du Iruñe batek ezusteko emaitza ekar lezakeela. Zer gertatuko zen PSNk beste norbaiti ukoa eman behar balio?]]>