<![CDATA[Araitz Muguruza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 18 Jul 2019 19:39:38 +0200 hourly 1 <![CDATA[Araitz Muguruza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Burujabetzara bidean]]> https://www.berria.eus/albisteak/120466/burujabetzara_bidean.htm Tue, 08 Mar 2016 13:09:45 +0100 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/albisteak/120466/burujabetzara_bidean.htm ]]> sarean elkartu gara, altxatu eta aliatu, eta horrela jarraituko dugu. Sareak josi ditugu patriarkatuak gure bizitzetan eta gorputzetan ezartzen duen indarkeriatik libra gaitezen", azaldu du, manifestu baten bidez, Euskal Herriko mugimendu feministak. Mugimendu feminista askotarikoa dela diote, eta hori aberastasunarekin lotzen dute. "Guztion onerako da; beharrezkoa da feministok elkarbizitza, elkartasun eta aitortzaren gainean eraiki nahi dugun askotariko Euskal Herria". Bide horretan, ordea, hamaika oztopo daude; egungo eredu ekonomikoa, kasurako: "Sistema osoa dago krisian, baina eskubideen galera eta desberdintasunen areagotzea askoz ere makurragoa dira emakumeekin". Sistema neoliberalarentzat aurrera egitea "ihes egitea" dela salatu dute. Haien ihesaldia ikusirik, sistema eraldatzea jarri dute jomugan. "Natura nola ustiatu pentsatzeari utzi, eta iraukortasuna nola bermatu pentsatzen hasi behar da". Autogestioa, elkartasuna eta babes sareak dira, Euskal Herriko mugimendu feministaren ustez, enpresa erraldoien botereari aurre egiteko modua. Emakume kurduen errealitatea ere gogora ekarri dute manifestuan -eta, bide batez, baita gainerako errefuxiatuena ere-: "Behartutako migratzaileek muturreko indarkeria pairatzen dute gerratik ihesean beren burua mafiari salduta, esklabo bihurtuta edo gizonezko errefuxiatuek bortxatuta". Gerra emakumeekin ankerragoa dela gehitu dute. Euskal Herriko egoera politikoa ere aipatu diote. "Emakumeon eskubideak sistematikoki urratzen dira; eraso eta hil
egiten gaituzte. Hemen ez dugu bakerik". Ahalduntzea beharrezko Bilgune Feministak ere bake prozesua hartu du hizpide manifestuan, eta gogoratu du emakumeek eguneroko ogi dutela indarkeria matxista: "Emakumeon aurkako gutxiespenak, irainak, gustukoak ez diren txisteak, kolpeak, hilketak, prekaritatea eta muturreko pobrezia egunero dugun errealitatea da". Krisi ekonomikoa emakumeek pairatzen dute gehien, baina krisiari beste analisi bat egin nahi izan dio Bilgune Feministak: "Krisiak grezieraz aukera esan nahi du, eta guretzat ere hala da; aldaketaren norabidean, Euskal
Herriaren burujabetza feministaren bidean kokatzen gara". Burujabetza feminista "ez da egoera ideal eta mugiezin bat", Bilgune Feministarentzat; aitzitik, prozesu dinamiko eta aldakor gisa ikusten dute. Prozesu hori eztabaida sozial askoren ondorioz sortuko dela nabarmendu dute: Egungo eredu ekonomikoa eraldatuko duen estrategia feminista baten beharra ikusten du Euskal Herriko mugimendu feministak. Izan ere, sistema kapitalista bereziki "ankerra" da emakumeekin. Hura amaitzeko inoiz baino antolatuago eta elkartuago daudela gehitu dute. "Prozesu horrek egingo gaitu herri". Hori guztia bideratzeko, estrategia feminista bat osatu behar da, haien ustez. Ahalduntzea da horretarako giltza. Gogoratu zute gorputzak eta harremanak eraldaketa prozesuaren erdigunean jarri behar direla estrategia hori
hezurmamitzeko. Komunitatea sortzeari ere garrantzia ematen dio Bilgune Feministak, eta gaineratu du herrigintzak eta herritarren parte hartzeak ekarriko dutela hori. "Beharrezkoa dugu Euskal Herriaren askapen prozesu
eta gatazken konponbidean eragiten duen ahalduntze prozesua ere, gutasunak egiten gaituelako libre". "Erronkari" aurre egiteko kalean kontraboterea egituratu eta boterea lortu behar dela diote.]]>
<![CDATA[«Kodeak nahastea lagungarri izan daiteke»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1845/032/001/2015-09-03/kodeak_nahastea_lagungarri_izan_daiteke.htm Thu, 03 Sep 2015 00:00:00 +0200 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/1845/032/001/2015-09-03/kodeak_nahastea_lagungarri_izan_daiteke.htm Afasia hitzak, grezieraz, hitz egiteko ezintasuna esan nahi du. Buruko kolpe edo iktus baten ondorioz gerta daiteke norbanakoa hitzik gabe geratzea. Amaia Munarriz EHUko ikerlariak (Atarrabia, Nafarroa, 1984), gaixotasun horrek elebidunengan nola eragiten duen aztertu, eta tesi bat argitaratu du berriki. Haren esanetan, hizkuntzaren osagai denak ez dira berdin galtzen lesioa izan ondoren, eta horretan zerikusi zuzena dute gaixotasunak biltzen dituen «faktore anitzek».

Afasia jasan eta errehabilitazioa egin duen pertsona elebiduna aztertu duzu. Hizkuntzaren zein osagai kaltetzen dira gehien halako gaixotasun baten eraginez?

Afasia izan duten elebidunetan ikusi da bi hizkuntzak zenbat eta antzekoago izan orduan eta errazagoa dela bestea berreskuratzea; hitzen arteko transferentziak errazago egiten dituzte. Hizkuntza arazo antzekoak daude, euskarazko eta gaztelaniazko hitzak edo esaldiak tankerakoak direnean. Fonetikari dagokionez ere berdin; zenbat eta antzekoago, zailtasun edo laguntza berak ikusi ditut. Desberdintasun nabarmenenak maila morfosintaktikoan ikusi ditut, gaztelania eta euskararen egiturak oso desberdinak baitira.

Lexiko aldetik ere berdin gertatzen al da?

Mailegu kognatuetan —hots aldetik antzekoak diren hitzetan— kuantitatiboki ez dago alderik; pazientea errazago gogoratzen da. Ez badira kognatuak, hau da, hots aldetik desberdinak badira, askoz ere zailagoa zaie hitz horiez gogoratzea.

Elebidunak hizkuntza batean bestean baino hobeto aritu ohi dira. Afasia izan ondoren, errazago oroituko da lehen ongien moldatzen zen hizkuntzaz?

Zaila da ziurtatzen, kasu bakoitzean faktore askok eragiten baitute. Lesioaren aurretik zein zen hizkuntza nagusia, zenbaterainokoa zen haren erabilera... eta lesioaren ondorengoak: terapiako hizkuntza erabilera, motibazioa... Horrez gain, gogoratu behar da pertsona baten hizkuntza nagusia eta lehen hizkuntza ez direla beti berberak izaten. Hau da, hobeto berreskuratu den hizkuntza ez dela gutxiago urratu dena; baliteke errehabilitazioan gertatzea aldaketa hori, orduan erabili zen hizkuntzak eragin duelako.

Lesioaren aurretik ustez ahaztua den hizkuntza berreskura daiteke afasia izandakoan?

Baliteke, bai, baina faktore askok eragiten dutenez, gaur egun ez da eragile erabakigarririk ezagutzen. Ikusi egin beharko litzateke. Ezinezkoa da lehen hizkuntza mantentzea lehenengoa delako.

Afasia pairatu duena gai da dakizkien hizkuntzak bereizteko?

Afasia elebidun edo eleaniztunetan izan den sintometako bat bada hizkuntzak bereizteko gaitasunik eza. Nahi gabeko nahasketak egiten dituzte. Elebidunok bi hizkuntzen kontrol handia izaten dugu, baina, batzuetan, galdu egiten da hori. Beste batzuetan, guri gertatzen zaigun bera pasatzen zaie: ez zaizu hitz bat burura etortzen, baina beharbada beste hizkuntzan bai. Ikerketa batzuek diotenez, kode nahasketak lagungarri izan daitezke errehabilitazioan, eta badu zentzua: helburua komunikatzea bada, eta beste elebidun batekin ari bazara hizketan... zergatik ez egin kode nahasketa? Ikusten da kode nahasketa baliabide gisa erabiltzen dutela, baina, beste batzuetan, ikusten da hizkuntza bereizteko gaitasuna galdu dutela.

Elebidun izatea aldeko faktorea izan daiteke afasia kasuetan?

Galdera delikatua da hori. Kaltegarria denik, behintzat, ez da ikusi. Horrekin lotura handia du hizkuntzek burmuinean duten kokalekuarekin. Hainbat ikerketaren arabera, eta modu zabalean hitz eginda, gune antzekoan biltzen dira lehenengo eta bigarren hizkuntzak. Zenbat eta lehenago ikasi, gehiago gainjartzen dira, eta normalean, beranduago ikasten direnak zabalago daude. Horrek izan dezake eragina lesioaren aurrean. Lesioa txikia izan bada, baliteke hizkuntzak gutxiago hondatzea. Horren inguruko ikerketak orain ari dira egiten elebidun osasuntsuekin.]]>
<![CDATA[Harresiari gorazarre]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/026/001/2015-08-26/harresiari_gorazarre.htm Wed, 26 Aug 2015 00:00:00 +0200 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/1872/026/001/2015-08-26/harresiari_gorazarre.htm
Larunbat eta igandeko bisita batzuk antzeztuak eta haurrei zuzendutakoak izango dira. Helduek, alabaina, izango dute harresia ikusteko aukera, egunez zein gauez. Hurrengo orduetan egingo dituzte bisitak: 12:00, 13:00, 16:00, 17:00, 18:00 eta 21:00etan —larunbatean bakarrik—.

Bisitak ez dira, ordea, asteburuko ekitaldi nagusi bakarrak. Larunbat goizetik izango da giroa. Erdi Aroko azoka 11:00etan hasiko da, eta, harekin batera, hainbat erakustaldi hasiko dira. Besteak beste, hegazti harrapariak, zaldunen arteko borrokak eta arku tiratzaileak ikusteko aukera izango da. Haurrentzako lantegiak ere egingo dira.

Eguerdian, berriz, pregoia irakurriko dute. Aurten, Javier Diaz Huder idazleak egingo du. Horren ostean, La leyenda de la virjen de Jerusalem antzerki emanaldia izango da.

Igandean, herri antzerkia

Bigarren antzezlan bat ikusteko parada izango da arratsaldean. Erdi Aroko errege ezkontza bat irudikatuko dute, Boda Real entre Garcia Ramirez y Doña Urraca antzezlanean. Iluntzean, garaiko pintxo eta edariak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Igandean, herritarrak izango dira protagonista. Eurek sortu eta osatu dute Artaxoako erreinua antzezlana. Harresian izango da emanaldi hori, 18:30ean.]]>
<![CDATA[Uztaren lehen muztioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/026/001/2015-08-25/uztaren_lehen_muztioa.htm Tue, 25 Aug 2015 00:00:00 +0200 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/1872/026/001/2015-08-25/uztaren_lehen_muztioa.htm
Urteurrenari keinu egiteko, argazki erakusketa bat jarri dute ikusgai]]>

Ostiralean, dastatze gastro-enologikoa egingo dute Fuente elkarte gastronomikoan, Silbi Redondo eta Jose Luis Asin sukaldari eta enologoarekin.

Musika eta ardoa uztartuko dituzte larunbatean Santa Maria klaustroan egingo duten kontzertuan. Jazzeroak taldea ariko da musika jotzen. Hainbat bisita gidatu egiteko aukera ere izango da, egunez zein gauez. Erriberriko jauregira egingo dute gaueko bisita, 23:30etik aurrera. Bisitetara joateko, aurrez eman behar da izena.

Lehen muztioa probatzea

Igandean izango da festetako egunik garrantzitsuena. Jose Luis Arrondo ardoaren kofradiako buruak irakurriko du aurtengo pregoia, eta, horren ostean, mahatsa zapaltzeari ekingo diote. Handik irtengo da aurtengo uztaren lehen muztioa. Ohi bezala, herritarren artean banatuko dute, eta azalduko dituzte etorriko den ardoaren ezaugarriak. Ardoaren dastatzeak egiten ari diren bitartean, jota emanaldia izango da, plazan bertan.

13:30etik aurrera, berriz, Nafarroa jatorri izena duten ardoak edateko aukera izango da. Ardanbera fanfarrea eta Erriberriko gaiteroak ariko dira giroa berotzen.

Bestalde, argazki lehiaketa eta gastronomia jardunaldiak egingo dira asteburu osoan zehar. Tabernariek, gainera, ardogintzarekin lotura duten pintxoak banatuko dituzte.]]>
<![CDATA[«Gazteengan dago aldaketarako giltza»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2015-02-20/gazteengan_dago_aldaketarako_giltza.htm Fri, 20 Feb 2015 00:00:00 +0100 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2015-02-20/gazteengan_dago_aldaketarako_giltza.htm Fatimetu kooperantea du. Gertutasun horregatik, Sahararen inguruko hitzaldiak egiteko eskatzen diote noizbehinka, eta Hachek dio gustura egiten dituela; jendea aktibatzeko balio badu, behinik behin.

Hassana Aaliari asilo politikoa emateko manifestazioan jendetza bildu zen aurreko hilean. Udaletxeetan ere hainbat mozio ari dira onartzen. Euskal Herria solidarioa da Sahararekiko?

Betidanik egon da Mendebaldeko Sahararekiko elkartasuna Euskal Herrian. Sahara Espainiak kolonizatu zuelako gertatzen dela uste dut; harremana estuagoa da horregatik. Aaliari babes garbia eman zitzaion Bilbon.

Hala ere, asilo politikoa emango dioten itxura handirik ez dago.

Espainiako Gobernuaren jarrera argia izan da beti. Berdin du zein alderdi dagoen agintean. Biek kolaboratzen dute Marokoko Gobernuarekin. Hassanak asilo politikoa jarraitzeko baldintza oro betetzen ditu, eta, hala eta guztiz ere, ez diote berritu nahi.

Preso politiko bat hil da kartzelan; beste gazte bat, berriz, kalean atxilotu eta Marokoko Poliziak jipoitu ondoren hil da berriki. Zein egoeratan dago Sahara?

Eremu okupatuetan ikaragarrizko errepresioa dago. Ez dago ez antolatzeko ez eta adierazteko eskubiderik ere. Manifestatzeko eskubidea behin eta berriz urratzen zaie, eta edozer aitzakiarekin atxilotu eta torturatzen dituzte; horregatik, egoera oso-oso zaila dute lan politiko bat abian jartzeko. Gatazka politikoa, berriz, ikaragarri geldirik dago. Konponbidea emateko proposamen politiko integral bat falta da, eta urrats hori egitea askapen mugimenduaren ardura da.

Bake prozesua, beraz, ez aurrera eta ez atzera dago.

1991tik eskema berberetan daude. Nazio eskubideek aitortzen dute herri sahararra herri subirano bat dela, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela, eta zuzenbide internazionalak hori onartzen du. Horregatik, askok uste dute erreferendum bat egingo dela. Marokok, ordea, behin eta berriro ezezkoa esan du. Logikoa da ez onartzea erreferenduma egitea; horretara behartuko duten presio faktorerik ez dago.

Nazioartetik etorri beharko luke presio horrek?

Ez dut beharrezkoa ikusten. Zer etorriko zaigu, bada, handik? Herri adiskideen laguntzaz gain, ezer gehiago ez da iritsiko. Saharako herria, ordea, sahararrek askatu behar dute, eta, horretarako, proposamen politiko bat egon behar du. Urteak eta urteak daramatza egoerak horrela, eta horrek, inori egitekotan, Marokori egiten dio mesede.

Argi izpirik bada tunel ilun horretan?

Badago gazte belaunaldi berri bat, okupazio garaian jaio zirenek osatzen dutena. Marokok ez ditu politikoki asimilatu. Gazte horiek Sahararen askatasunaren alde borrokatzen ari da. Hor dago aldaketarako giltza. Askapen mugimenduak, ordea, bide eta estrategia bat eskaini behar du indar hori guztia kanalizatzeko.

Herritarrek nola hartzen dute su-etenaren ezintasuna?

Izan zituzten urte itxaropentsuak, 1998an kasurako. Autodeterminazio prozesu bat abiatu zutela uste zuten. Handik aurrera, baina, itzali ziren argi horiek. Dena den, Saharak badu alde on bat: hegemonia politikoa badago, herritarrek burujabe izan nahi dute.

Noizean behin ematen dituzu hitzaldiak. Sahara ezagutarazteko balio dute?

Entzuleek jakin behar dute gatazka politiko batengatik daudela egoera horretan. Eta Mendebaldeko Saharak behar du elkartasun politiko bat, beren egoeraren erantzuleak salatuko dituena.]]>
<![CDATA[«Desberdintasun oro kalean ikusten da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2015-02-17/desberdintasun_oro_kalean_ikusten_da.htm Tue, 17 Feb 2015 00:00:00 +0100 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2015-02-17/desberdintasun_oro_kalean_ikusten_da.htm
Nolako biztanleak eduki izan dira gogoan hiriak eraikitzerakoan?

Norbanako neutro eta abstraktu bat gogoan izanik eraiki dira hiriak. Gizartearen aniztasuna ez dute ikusgai jarri, eta bertako biztanleen generoa ere ez dute kontuan hartu. Emakumeek eta gizonezkoek desberdin erabiltzen dute espazio publikoa; gizarteak andreei ezarri dizkien ugaltze eta zaintza rolak beti etxe barruko gauzak izan dira; kalea ez dago horientzat egokitua.

Generoaren arabera, nola banatzen da espazioa?

Inoiz ez duzu emakumea kalean denbora-pasa ikusiko. Beti ari da zerbaitetan: haurra edo adinekoa zaintzen, edo erosketak egiten. Gizonezkoek gehiago erabiltzen dituzte espazio publikoak denbora-pasarako. Desberdintasun oro kalean ikusten da.

Noiztik dituzte hiriek horrelako desberdintasunak?

XX. mendearen erdialdetik, gutxi gorabehera. Ordutik jarri dira industrialdeak eta langileen etxebizitzak hiriaren alde banatan. Garraio publikoaren bidez mugitzen da jendea. Lotarako auzodeitu izan zaie etxebizitza horiei, baina badago urteetan han bizi den jendea: etxetik kanpo lan egiten ez duten emakumeak, gazteak, adinekoak... Lotarako auzodeitzean, beraz, bizimodu jakin bat dutenei buruz ari dira.

Banaketa horrek zer dakar?

Hiriburua funtzioka banatzeak beste hainbat ezaugarri alboratzea dakar. Hala, erosketak egitera joatea edo haurrak eskolara eramatea ez dira ibilbide ofizialak. Lanera edo ikastera joaten direnen joan-etorriak dira garrantzitsuak. Hain zuzen ere, hirigintzan oraindik ere derrigorrezko ibilbideakdeitzen diete. Nork esan du besteak ez direla nahitaez egiten direnak?

Horren arabera dago antolatuta garraio publikoa?

Ordutegi zabalenak joan-etorri ofizialetanizaten dira; 11:00etan, adibidez, garraio zerbitzua murritzagoa izaten da. Oinez ibiltzeko, berriz, zailtasunak daude, oinezkoen bideak ez direlako horren zabalak. Eta autoa ez dago emakume guztien esku. Zenbait tokitara autoz joatera derrigortuta bagaude, emakumeek daukaten beste oztopo bat da.

Zein ikuspunturekin eraiki behar dira hiriak?

Gertutasunetik eraiki behar da. Kaleko arazoen informazio erreala izan behar da hiriak eraikitzeko. Bizi direnen adina eta generoa, behintzat, kontuan har daitezke; hala, kalea pluralagoa eta horizontalagoa izango baita. Teknikariek gogoan izan behar dute pertsonak erdigunean jarri behar dituztela.

Orain arte egin diren aldaketak nolakoak izan dira, oro har?

Eraikuntzan inbertitu den guztia ez da hutsala izan. Bartzelonan, esaterako, azokak indartu egin dira, erosketak bertatik bertara egitea lehenetsiz. Espazio publiko batzuk, gainera, ekonomikoki horren ongi ez daudenentzako babesgune bihurtu dira. Liburutegiak dira horren adibide garbia, ikastera joan baitaitezke berogailurik ordaindu gabe. Publikoak bete ditu, neurri batean, pribatuaren gabeziak. Dena den, hirien erdigunean izan dira horrelako kasu gehienak.

Auzoan aniztasuna zenbat eta handiagoa izan, gizarte berdintasun handiagoa dago?

Igartzen da aldea, bai. Sozioekonomikoki apalak diren auzoetan elkarren laguntza izaten dute, nahiz eta ongizatea hobetuko dieten zerbitzuak ez dituzten gertu izaten. Harremanen sarea handiagoa da aniztasun handiko auzoetan; gutxienez, elkar ezagutzen dute. ]]>
<![CDATA[Tolosarren izenean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1833/036/001/2015-02-13/tolosarren_izenean.htm Fri, 13 Feb 2015 00:00:00 +0100 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/1833/036/001/2015-02-13/tolosarren_izenean.htm
Izagirre suziriari su ematen ari zitzaionean, tentsioa nabari zen plazan. Ostegun gizena zen, Tolosako inauterien abiapuntua. Irrikan zeuden plazan bildutakoak. Haur, gazte zein heldu, denak txilaba soinean zutela. Gaztetxoetako asko, berriz, koloretako buzoa jantzita. Jedartean zeuden Isabel Ibañez eta Ismael Lete ama-semeak, txilaba eta guzti. Inauteriak «behingoagatik» iritsi direla-eta pozik zeuden. «Kristoren gogoarekin gaude», zioen Letek. «Tolosarrentzat benetan bereziak dira inauteriak, gau eta egunez ibiltzen gara kalean». Etxera beharrezko lo orduak egitera baino ez direla joaten nabarmendu zuen Ibañezek.

Txupinazoarekin batera lehertu zen festa plaza zaharrean. Txarangaren doinuek lagunduta ekin zioten dantzari Ibañezek, Letek eta plazan zeuden beste ehunka pertsonak. Kalejira hasi zutenean, izan zen momentu itogarririk, denek nahi baitzuten plazatik atera eta txarangaren doinura parrandan joan. Pintxana eta Kabi Alai aritu ziren atzo kaleak alaitzen. Julen San Martin Pintxanakoak adierazi zuen kaleak girotzeko asmotan baino gehiago, lehertzeko asmotan zebiltzala. «Arratsaldean ere arituko gara jotzen, zezen plazarako igoera eta jaitsiera egingo ditugu. Gaurko [atzoko] txaranga ofiziala baikara, eta zezenei sarrera ematea tokatzen zaigu».

Kantoirik kantoi, musika

Kalerik kale entzuten ziren doinuak, eta jendea ez zitzaien baztertzen. Eguraldia ere lagun izan zuten. Aurreko astean baino epelago zegoen, eta eguzkiaren berotasuna ere sentitu zen. Kalean egoteko gogoa ematen zuen atzo, eta tolosarrek ez zioten uko egin nahi horri.

Inma Mujika kuadrillarekin batera zebilen. Emozio handiko ekitalditzat jotzen du txupinazoa. «Mantendu beharrekoa da». Urtero legez jaien hasiera «zoragarri» irten zelako, gustura zegoen. Egun asko dituzte Tolosako inauteriek. Aukeratzekotan ostegun gizena aukeratuko luke, baina egun bakoitzak bere xarma duela dio. «Hurrengo egunetan kanpoko jende ugari etorriko da; osteguna gureagoa izaten da, ia-ia tolosarrentzat bakarrik».

Hurrengo egunetako jende uholdea hartzeko prest daude tabernariak. Atzo eguerdirako, hala ere, jendearen sartu-irten handia zeukaten. Tragoa eskuetan baitzebiltzan tolosarrak dantzan. Txorizo pintxoak ere ez zituzten urruti. Ohiturari jarrituz, taberna eta dendariek pintxo bana ematen baitzieten bertaratzen zirenei.

Plaza Berrian zebiltzan Maria Etxezarreta, Naroa Gorostidi eta Eneko Santos. Azterketak bukatu berri dituztenez, atzo «parranda handia» egiteko asmoa zuten. Inauteriak, horregatik, «garai ezin hobean» datozkie urduritasun denak gorputzetik uxatzeko. Emaitzen berri ez zuten oraindik, eta, alde horretatik, jaiak lasaiago ospatuko dituztela zioten. Lagunekin bazkaltzekoak ziren, eta, ondoren, zezen plazara joateko plana zuten. «Saltoka», txarangaren erritmora.

Hori da Tolosako inauterietan inoiz huts egiten ez duen beste ekitaldietako bat. Zezen plazaren neurriengatik esaten dute betetzen zaila dela. Ospe hori, ordea, erabat alboratzen da, inauterietan leporaino betetzen delako. Kuadrilla guztien ohitura izaten da. Etxera gutxik joko zuten atzo. Lorena Renedok, behintzat, ez zuen horretarako asmorik. «Bazkaldu, afaldu eta behar den guztia kalean egingo dugu». Ostegun gizena bera nahikoa ospakizun izanagatik, bazuen festarako aitzakia handiago bat: haren urtebetetze eguna zen. «Ezin kexatuko naiz». Gustuko ditu inauteriak, baina aurten ezin izango ditu behar bezala ospatu: «Ikasten ari naiz Pasaian, eta han ez dut jaiegunik». Arrazoi beragatik aurten karrozarik ere ezin izan duela egin aitortu du. «Bakoitzaren bizimodua horren desberdina denez, ezin izan dugu kuadrilla elkartu». Leteri ere gauza bera gertatu zaio. «Ez dugu karrozarik egin, denbora faltagatik gehienbat».

Naturari lotutako pregoia

Orgak egiten iaioa da Joakin Izagirre, aurtengo inauterizale kutuna. Urteetan egin ditu karrozak. Txupinazoa bota aurretik, omenaldia egin zioten Izagirreri atzo Tolosako udaletxeko pleno aretoan. Kabi Alai kongregazioaren eskutik jaso zuen izendapena, 50 urteetan egindako lanagatik; —Izagirre horko kide da. Hunkituta jaso zuen saria tolosarrak.

Kabi Alai elkarteko mazoduna da Unai Iparragirre. Udaletxeko balkoira irten aurretik egin zituen adierazpenak. Adin aniztasunagatik gustatzen zaizkio inauteriak. «Gazteak eta zaharrak ateratzen dira; polita da elkarbizitza hori ikustea». Kezkak albo batean utzi, eta parrandan ateratzeko animatu zuen jendea Iruretagoienak. Pregoia irakurtzean ere aldarrikapen berari eutsi zioten Kabi Alaikoek. Baina aurretik aurtengo erabakiak adierazi zituzten. Natura «inoiz baino gehiago» zaintzeko hautua eginzuten. Horretarako, Kyotoko Protokoloa betetzeko neurriak hartuko dituztela azaldu zuten, baita zarata jaisteko ere.

Inauterizale porrokatu batzuek, ordea, bezperan, asteazken gauean, hasi zuten festa. Vista Alegre txarangakoek duela 25 urtetik dute ohitura hori. Ofizialki edo ez, argi dago festazaleen paradisu bihurtu dela Tolosa; etzitik asteartera, berriz, mozorrotuta ateratzeko aukera izango da.]]>
<![CDATA[Koloreek hartu dute Tolosa]]> https://www.berria.eus/albisteak/107962/koloreek_hartu_dute_tolosa.htm Thu, 12 Feb 2015 14:56:17 +0100 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/albisteak/107962/koloreek_hartu_dute_tolosa.htm Joakin Izagirre urteetan kide izan duten tolosarrak bota behar baitzuen txupinazoa. Pozarren eta hunkituta zegoen Izagirre, eta hala eman dio hasiera festari, Plaza Zaharrean bildutako jendetzaren aginduari men eginez. Izan ere, hondakinak biltzeko sistema mistoa jarri zuten iaz Tolosan, eta pregoia irakurtzerakoan hori izan dute gogoan. Suziriaren hondakinak behar bezala bilduko dituztela adierazi du publikoak aho batez, eta, horregatik, txupinazoa ez dute txindatekin ordezkatu. Ostegun gizena da gaur, inauteriei ekiteko eguna Tolosan. Festa giroa nagusitu da Gipuzkoako herri horretan, eta txarangek hartu dute egunerokotasunaren soinuaren lekukoa. Haur, gazte eta helduak denak dabiltza alde zaharrean gora eta behera, txarangaren erritmoan batzuk eta tabernetako giroan beste batzuk -txistor bana eman diete bertaratzen ziren orori-. Gaur hasi eta asteartera bitarte eromena eta imaginazioa izango dira kaleetan. Kalean giroa jartzeko agindua izaten dute txarangek. Makina bat talde daude Tolosan, baina, aurten, bi omendu dituzte: Kabila eta Vista Alegre; 75 urte bete ditu lehenak, eta 25 bigarrenak. Egitaraua Gaur, 11:30ean entzun dira aurreneko musika doinuak, Udal Txistulari Bandak Inauterietako zortzikoa joz kalejira egin duelako herriko kaleetan. Eta, handik pixka batera, egun handiko beste momentu garrantzitsu bat heldu da: Izagirrek festari hasiera eman dio. Kabi Alai elkarteak aukeratu du une garrantzitsu horretako protagonista izan dadin, karrozak prestatzen eta inauterietako eginkizunetan izandako parte hartzeagatik. Suziriaren ostean, Kabi-Alai txaranga atera da, eta dantzarako aitzakia eman die bertaratutako guztiei. Koloreek hartu dituzte kale bazterrak. Arratsalde partean, La Jodedera taldeak joko du txosnetan, gerri bueltak dantzan jartzeko. Eta ez da kontzertu bakarra izango; gauean, Ingo al Deu eta Little Martin Selektah igoko dira oholtzara. Nahi adina estilo entzungo dira, beraz. Haatik, musikaren bidetik baino gehiago bestelako ekitaldietatik jotzen dutenek ere badute tokia Tolosan. 19:30ean zezensuzkoak korrika egingo du, Emakumeen plazatik aterata. Korrika egin baino danbor hotsa aditu nahiago dutenek, berriz, Aurrera kirol elkartearen danborradan dute aukera. Hala, jai giroa nagusi, parranda eta irudimena izango dira zutabeak. Ostegun gizena ostiral mehearekin uztartuko dute gautxoriek, eta are gehiago luzatzeko aukera ere eskura izango dute; izan ere, piñata igandera arte etengabekoa izango da inauteria. Etengabea izango da jendetza. Inauteriak, zuzenean Inauteriak Internet bidez zuzenean ari dira emititzen aurten: batetik, Tolosaldeko Ataria-k egunero egunkaria aterako du, eta igandetik asteartera zuzeneko irratsaioak ekoitziko ditu. Gainera, 28 Kanalarekin batera, telebista saioak ere emango ditu, zuzenean horiek ere. Lehenengoa, gaur bertan: txupinazoa emititu du. Etxean geratzen denak kalean balego bezala izan dezake festa egunen berri. Bestetik, udalak gune bat ahalbidetu du: bertan, argazkiak, informazioa, egitaraua eta zuzeneko bideoak aurki daitezke, besteak beste. Eta ez hori bakarrik: bai Tolosaldeko Ataria-n, bai udalak irekitako gunean, herritarrek haien aletxoak jar ditzakete, #tolosakoinauteriak traola erabilita, nahi dutena bidaliz. Helburua: «Inauterien imajina denen artean egitea». Argi dauka Ezenarrok sarean ere ikusarazi behar dela jaia.]]> <![CDATA[Zaborrik gabeko bidean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1812/030/001/2015-02-11/zaborrik_gabeko_bidean.htm Wed, 11 Feb 2015 00:00:00 +0100 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/1812/030/001/2015-02-11/zaborrik_gabeko_bidean.htm ultura ez baita botatzekoa. Lelo hori birziklapenaren aldarri erabili zuten iaz Andoaingo Martin Ugalde parkean (Gipuzkoa). Kafe makinetako plastikozko edalontzia kentzea izan zen lehendabiziko urratsa, eta, harekin batera, parkeko enpresetako hondakinak gaika biltzeari ekin zioten. Urtebete igaro da plastikozko edalontziaren tokian katilua erabiltzen hasi zirenetik, eta emaitza esanguratsua lortu dute: 59.643 edalontzi gutxiago bota dira. Hartu dituzten kafeen %95 katiluetan atera dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako hitzarmenarekin eraman zuten aurrera biriziklatze plana Martin Ugalde parkean. Izan ere, aldundiak hondakin gutxiago sortzeko egitasmoa jarri zuen abian iaz, Gipuzkoako beste hainbat enpresarekin batera. Horietako bi Aranzadi Zientzia Elkartea eta Ibarrako Uzturpe ikastola dira. Katilu zuri bat izan zen aldaketa adierazi zuen keinua, baina, harekin batera, plan oso bat jarri dute martxan enpresetan.

Mikel Ikatzategi BERRIAko langilea aritu da Kultura ez baita botatzekoa egitasmoan buru-belarri lanean. Orain arteko emaitzarekin pozik dago. «Ez genuen helburu garbirik hasieran, ez genekien zenbateraino hobetu zitekeen. Baina, emaitza ikusita, helburua bete dela esango nuke, aurrerapen handia egin dugu». Ikatzategiren ustez, «gauzak beste modu batera» egin daitezkeela erakusten du Martin Ugalde parkeko esperientziak. 250 pertsonak egiten dute lan parkean. Orotara bost kafe makina daude, eta horietatik 62.782 kafe hartu dituzte: edarietatik ia denak, %95.

Plastikozko edalontzia erabiltzeari uzteko ideia langileen eskutik heldu zela dio Ikatzategik. «Kafe makinak plastikozko edalontziak automatikoki ez botatzeko aldatzeko eskaera egin genuen. Hornitzailearekin harremanetan jarri, eta aldatu egin genuen». Makinaren funtzionamendu berriarekin edalontziaren hautua «erabatekoa» izatea lortu zuten. «Jendea bere katiluarekin joatea bultzatu genuen». Horrekin batera, kafearen kontzeptua banatu egin zuten. «Lehen, edalontzia eta kafea biak batera erosten ziren; orain, edalontzia nahi duenak bakarrik ordaintzen du, ez jende guztiak lehen gertatzen zen bezala».

Kafearekin lortutako aldaketa hedatzea erabaki zuten gero. Sustapen kanpaina bat hasi zuten parkeko enpresa guztiekin elkartuta. Orduantxe izan zuten Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekinbidearen berri. «Baliabideen lorpena erraztu zigun Foru Aldundiarekin hitzarmena sinatzeak».

Enpresa barruan ez ezik, parkeko kanpoko lorategian ere gaikako bilketa jarri zuten. «Gabezia bat zegoen lehen, edukiontzi nahasiak zeuden lehen, organikoa eta errefusa botatzen zen horietara». Orain kolore guztietako edukiontziak daude. Bulegoetan ere gaika biltzeko ontziak jarri zituzten. «BERRIA Taldeko emaitza neurtu dugu, eta oso ona da. Garbitzaileak ehun litroko poltsa bat hondakinez betetzen zuen egunero; orain, berriz, zaborra ez du egunero-egunero botatzen». Langileek, berriz, «oso ongi» hartu zutela gogoratu du: «Lehenago egin izan bagenu, pozik hartuko zuten batzuek».

Aranzadi Zientzia Elkarteko garbitzaileak ere nabaritu du aldaketa. Hondakin gutxiago sortzen dute. Hitzarmena «mugarri bat» izan dela dio Rai Mendiburuk, Aranzadiko ingurumen hezitzaileak. «Instituzionalizatu egin zen nolabait, ordura arte etxean egiten zuenak bulegoan mantendu egiten zuen ohitura, baina antolamendua ez zen horren zehatza». Martin Ugalde parkean egin zuten moduan, sentsibilizazio kanpaina bat egin zuten Aranzadin ere. Edukiontziak, katiluak eta ogitartekoak biltzeko oihala eskuratu zituzten aldunditik. Hogei langile ditu Aranzadik, eta, kafea hamar-hamabost lagunek hartzen dute, Mendibururen arabera. Horien erdiek hartu dute katiluak erabiltzeko ohitura.

Baina Aranzadik ez du Donostiako egoitza barruan bakarrik lan egiten; eta hitzarmenean neurtu zuten egoitzatik kanpoko jarduna ere. Mendiburuk, ordea, ez ditu indusketetako emaitzak horren garbi. «Norbanakoaren esku dago gutxi gorabehera. Birziklatzeko ohitura zutenek mantendu egin dute egoitzatik kanpo; zalantzak zituztenek, berriz, ikasteko eta praktikan jartzeko aukera ezin hobea daukate orain».

Bulegoetan eta jangelan, gaikako edukiontziak jartzeaz gain, beste aldaketa bat ere egin zuten: ordenagailuetan kablearekiko sagua ipintzea. «Pila gutxiago kontsumitzen dugu horrela, eta erosotasunean ere irabazi dugu, lehen saguak funtzionatzeko nahikoa lan izaten baikenuen».

Haurrek barneratu dute

Hondakin gutxiago sortzeko lantegiak ematen ditu Aranzadik hainbat eskolatan —foru aldundiarekin laguntzaz—, tartean, Ibarrako (Gipuzkoa) Uzturpe ikastolan. Hain zuzen ere, Ikastolen Elkarteak ere sinatu zuen hitzarmena. Iker Gibelalde Uzturpe ikastolako zuzendariak azaldu du lantegi horien bidez hondakin gutxiago sortzen ikasten dutela haurrek. «Ikasleak gai dira kontsumitzen dutenaren eta horrek sortzen duen hondakinen arteko erlazioa egiteko; hori da zero zabor filosofiaren bidearen hasiera». Ikasleak kontzientziatzeko planarekin duela hiru urte hasi ziren. Uzturpeko ikasgela guztietan dituzte lau edukiontziak, eta hondakinak kudeatzeaz ikasleak arduratzen direla azaldu du. «Jangelako hondakin organikoarekin konposta ere egiten dute». Haurrek zaborraren gaineko ikuspegia aldatu dutela dio Gibelaldek. «Lehen, hondakinak hondakin huts modura ikusten zuten, eta orain, berriz, berrerabil daitekeen zerbait». Ikasgeletako ohiturak, gainera, ez dira ikastolan geratzen, etxean mantendu egiten dituztela nabarmendu du Gibelaldek. Atez atekoaren bidez biltzen dituzte hondakinak Ibarran.

Basque Culinary Centerrekin eta Kristau Eskolekin ere sinatu zuen ituna foru aldundiak. Ez dituzte datu orokorrak eman, baina pozik daude emaitzekin. Ainhoa Iraola Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako zuzendariak dio hiru arrazoigatik izan duela programak bilakaera egokia: «Hainbat hondakin benetan murriztu direlako, sentsibilizazioa areagotu delako eta beste leku batzuetara eraman daitezkeen proiektuak abian jarri ditugulako». Plan guztiak aurretik egindako diagnosien bidez garatu dituzte.

Etorkizun hurbilean egitasmoarekin jarraituko dutela jakinarazi du Iraolak: «Hondakinak modu iraunkorrean kudeatu nahi baditugu, ezinbestekoa da gizarte osoak parte hartzea, eragile sozial eta ekonomikoak barne».]]>
<![CDATA[Sua gero eta biziago Sinain]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1779/018/001/2015-01-31/sua_gero_eta_biziago_sinain.htm Sat, 31 Jan 2015 00:00:00 +0100 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/1779/018/001/2015-01-31/sua_gero_eta_biziago_sinain.htm
Atzo Egiptoko armadako batzordeak larrialdiko bilera bat egin zuen. «Terrorismoaren aurkako jazarpena» handituko zuela esan zuen bertan. «Sarekadak areagotuko ditugu Sinain eta herrialde osoan». Andel Fattah al-Sisi presidenteak bertan behera utzi zuen Etiopiara egindako bidaia —Afrikako Batasuneko bilkuran zegoen—, eta Egiptora itzuli zen.

Armadak Sinain operazio berezia hasi eta hiru hilabetera egin du Wilayat Sinak eraso katea. Al-Ahram egunkariaren arabera, koordinatutako erasoak egin zituen hiru hiritan. Al-Arix penintsulako hirburuan leherketa baten ondoren gutxienez 25 zibil eta militar hil ziren borroketan. Rafahen, Gazarekiko mugan, gutxienez armadako ofizial bat hil zen tirokatuta, eta Suezen polizia bat hil zuten errepidean bonba bat jarrita. Beste miliziano bat bonba bat jartzen ari zela hil zen Egiptoko iturrien arabera.

Armadak urritik jasan duen galera handiena izan da; orduan, 31 militar hil zituzten. Gertaera horren ondoren Egiptoko Gobernuak neurri zorrotzak hartu zituen: salbuespen egoera ezarri zuen penintsulan eta Rafaheko muga gune militarizatu izendatu eta husteko agindua eman zuen. Gobernuak dio talde armatuek Gazako mugako tuneletatik jasotzen dituztela armak eta laguntza.

2011n Hosni Mubarak boteretik kendu zutenetik ezegonkortasun handia sortu da Sinain. Agintarien ustez, talde armatuen jarduera handitu egin zen «hilabeteetan sortu zen aginte hutsunearen ondorioz». Adibidez, 2012ko abuztuan beste atentatu handi bat egin zuten; hamasei polizia eta militar hil zituzten. Egiptoko armadak Arrano Operazioa hasi zuen orduan.

Horrek eztabaida sortu zuen Israelekin. Tel Avivek eta kairok 1979an sinatutako itunaren arabera, Sinaiko mugan ezin dituzte tropak kokatu. Operazio militarrak iraun zuen artean 32 pertsona hil zituen Egiptoko armadak.

Azken urteetan indartuta

«Mubarak erori ondotik, sistemaren kontra borrokatu nahi dutenen eta jihadisten paradisu bilakatu da penintsula. Inor ez da eremu hori kontrolatzeko gai», adierazi zion BERRIAri Mustafa Ew li Saif Kairoko unibertsitateko irakasleak, abenduan. Testuinguru horretan sortu zen Wilayat Sina taldea —Ansar Beit al-Maqdis izena zuen lehen—. Mohamed Mursiren kontrako estatu kolpea eta gero, bereziki indartu da muturreko talde islamista. Duela hilabete batzuk, Estatu Islamikoari «leialtasuna» adierazi zion Wilayat Sinak, sare sozialetan argitaratutako mezu batean. Dena den, leialtasuna agertzeaz haratago, ez da frogatu Estatu Islamikoarekin zuzeneko lotura organikorik daukan.]]>
<![CDATA[Beharrak gora egin du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1736/015/001/2015-01-30/beharrak_gora_egin_du.htm Fri, 30 Jan 2015 00:00:00 +0100 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/1736/015/001/2015-01-30/beharrak_gora_egin_du.htm
Haurrek gero eta egoera makurragoei egin behar diete aurre, ezohiko egoeretan daude, indarkeriak, gaixotasunek, abusuek eta goseak gora egin dutelako. «Gero eta baliabide gehiago behar ditugu» esan du Khanek. Egoerarik larriena, hala ere, gatazka armatuak dituzten herrialdeetan bizi dute. «Hamar haurretik bat bizi da horrela».

Gatazkak askotarikoak dira, Khanen arabera. Hedadurari dagokionez, berriz, aldaketak nabaritu ditu. Orain herrialde bakar bati eragin beharrean, eremu osoei eragiten die. «Lau urte daramatzate Libano eta Siriako haurrek indarkeria eta heriotzaren artean bizitzen, eta eguneroko bizimodurako beharrezko dituzten gauzak galduz joan dira». Orain dela gutxi herrialde horietan izan dela adierazi du.

Hain zuzen ere, Unicefek jakinarazi du lortzen duen diru funtsaren zati handiena hara bidaltzeko asmoa duela. «Giza krisi betean» bizi dira Ukrainan, eta hara eraman nahi dute laguntzen beste zati bat. Unicefen arabera,Ukrainako inguru gatazkatsuenetan 5,2 milioi pertsona bizi dira eta 600.000 desplazatu daude. Egoera horrek 1,7 milioi haurri eragiten diela ere zehaztu du.

Ebolak eragiten die gogorren haurrei, Unicefen ustez. Birusaren eraginez hil direnen laurdenak haurrak direla esan du Khanek. Beste gaixotasun batzuk indartzeko arriskua ere ikusten du Unicefek. Malaria edo elgorria, kasu.

Afganistan, Palestina eta Kolonbia iaz baino gehiago lagundu nahi ditu. Biltzea espero duten dirua laguntza horietarako ez ezik, Unifecen barruko beste erakundeak elikatzeko erabili nahi ditu. «Haurra jaiotzen den herrialdeak ez du haren zorian eragin behar».]]>
<![CDATA[Fiskaltzak auzia «gainetik kendu» nahi duela diote biktimen familiek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1885/019/001/2015-01-29/fiskaltzak_auzia_gainetik_kendu_nahi_duela_diote_biktimen_familiek.htm Thu, 29 Jan 2015 00:00:00 +0100 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/1885/019/001/2015-01-29/fiskaltzak_auzia_gainetik_kendu_nahi_duela_diote_biktimen_familiek.htm
Jesus Murillo fiskalak prentsaurreko batean eman ditu xehetasunak. Handik gutxira egin ditu adierazpenak Vidulfo Rosales Ayotzinapako ikasleen gurasoen abokatuak: «Ez dugu onartuko ikerketetan hiltzaileen deklarazioak bakarrik hartzea kontuan». Horregatik, auzia erabat argitu arte borrokatuko direla esan du. «Gertatutakoa zientifikoki argitu arte».

CIDH Giza Eskubideen Ameriketako Batzordea Mexikora iritsiko da egun batzuk barru. Rosalesen ustez, fiskalak prentsaurrekoa herenegun emateak «zerikusi zuzena du» etorrera horrekin, orain dela gutxi arte geldirik egon baita ikerketa.

Rosalesek zalantzan jarri du fiskaltzaren lana, beste behin. «Probak aldatzeko edo aitorpenak indarkeria bidez lortzeko joera handia du fiskaltzak; historikoki frogatuta dago». Nahiz eta armadak narkotrafiko taldeekin duen harremanaren «zantzuak» badauden, Rosalesek nabarmendu du Murillok horien aipamenik ez duela egin.

Murillok ez du amaitutzat jo auzia, oraindik ere susmagarri guztiak atxilotu gabe daudelako, baina iruditzen zaio orain arte aurkitutako zantzuak «nahikoa» direla ebazpena osatzeko. «Caculen hil eta erre zituztela ondorioztatzeko balio dute; dauzkagun zantzuak beste hainbat auzitakoak baino argiagoak dira». Han jasotako arrastoak Austriako laborategi batean ikertzen ari direla ere jakinarazi du Murillok. Oraindik, ordea, 43 ikasleetatik bakarra identifikatzea lortu dute. Gorpuak erre zituztenean «arrastoen zati handi bat» desagertu egin zela zehaztu du fiskalak. «1.600 gradura erre zituzten».

Atxiloketa denak egin gabe

Hilketen balizko arrazoi batzuk eman ditu Murillok agerraldian. Ikasleetako batzuk Los Rojos karteleko kideak zirela uste zutelako hartu zituztela esan du —Guerreros Unidos kartelaren «etsaiak» dira Los Rojos—. Hala ere, ez du erabat baieztatu. «Oraindik ez dugu garbi delituzko taldeetan parte hartzen zutenik».

Ikerketa hasi zutenetik 99 pertsona atxilotu ditu Mexikoko Poliziak. Hainbat polizia, karteletako kide eta politikari daude auzian nahastuta; besteak beste, Jose Luis Abarca Igualako alkatea eta Maria de los Angeles Pineda haren emaztea, gertaeren bultzatzaile nagusiak izatea leporatuta. Izan ere, ikasleak desagertu ziren egunean ekitaldi politiko bat egitekoak ziren hiriaren erdigunean, eta poliziek uste zuten hura zapuztera joango zirela. Felipe Rodriguez El Cepillo Guerreros Unidos karteleko kidea da atxilotu dituzten azkenetarikoa. Milenio hedabideak filtratu du Poliziari egin zion aitorpena, eta zeresan handia eragin du Mexikon. Haren arabera, «goitik agindu» zioten ikasleak hiltzeko, Los Rojos karteleko kideak zirelakoan.

Oraindik arduradunetako asko atxilotu gabe daudela ere gogoratu du Murillok. Sei lagunen atzetik dabiltza. Felipe Flores Igualako Segurtasun Publikoko arduraduna da horietako bat, ikerketa argitzeko «ezinbesteko pieza».

Desagertutako ikasleen gurasoek Mexikoko Gobernua salatuko dute etzi NBEren Indarkeriazko Desagertzeen Genevako batzordean, giza eskubideen urratzeetan duen erantzukizunagatik. ]]>
<![CDATA[Donetsk eta Luhansk larrialdi egoeran, eta Ukraina osoa «alertan»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1794/017/001/2015-01-27/donetsk_eta_luhansk_larrialdi_egoeran_eta_ukraina_osoa_alertan.htm Tue, 27 Jan 2015 00:00:00 +0100 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/1794/017/001/2015-01-27/donetsk_eta_luhansk_larrialdi_egoeran_eta_ukraina_osoa_alertan.htm
Viktoria Kuxhnir Ukrainako Defentsa Ministerioko bozeramaileak adierazi du asteazkenetik ostiralera mobilizatuko dituztela. «Ukrainako eskola militar guztietara eman dugu mobilizazioaren berri, eta dagoeneko lanean hasita daude».

Kievek Ukrainan «alerta gorena» ezarri eta gutxira eman dute armadaren mobilizazioaren berri. Arseni Jatseniuk lehen ministroak azaldu du hartu berri dituzten erabakien helburua «herritar guztien segurtasuna» bermatzea dela. Donetskerako eta Luhanskerako «larrialdi batzorde» bat eratuko dutela esan du Jatseniukek, eta hori, «gatazkako eremuak» gainbegiratzeko erabiliko dutela.

Gobernuaren iragarpena matxinoen asmoei emandako erantzuna izan da. Aleksandr Zakhartxenko Donetskeko Herri Errepublikako buruak armadaren esku dauden herriak «berriz hartzeko» asmoa jakinarazi zuen. «Borrokek jarraitu egiten dute, orain Luhanskeko Herri Errepublikarekin bat egin nahi dugu fronte bateratu bat sortzeko».

Horren berri eman eta gutxira, Ukrainako Segurtasun Nazionalerako eta Defentsarako Kontseiluak Ukrinform Ukrainako berri agentziari esan dio armada «defentsa aktiboa» egitera igaroko dela.

Kiev eta matxinoak defentsa edo erasorako taktiken berri ematen ari diren bitartean, dolu egunak dituzte Mariupolen. Donetsk eskualdeko kostaldeko hiria da Mariupol, eta bere kokapenagatik hiri estrategikoa da. Ekialdean matxinoek hartuta dituzten herriak eta Krimea ditu —iazko martxotik Errusiaren parte da—.

Larunbatean artilleria bidez eraso zioten eta 30 hildako eta ehunka zauritu eragin zituzten Mariupolen. Iazko ekainetik Kieven esku zegoen hiria, hala ere, larunbateko erasoa inork ere ez du bere gain hartu, eta, ohikoa duten eran, elkarri leporatzen diote. Ukrainako Gobernuak errusiazaleei egotzi die erasoa, hori gertatu baino lehenago «beste erasoaldi bati» ekingo ziotela esan zutelako. Zakhartxenkok, ordea, ukatu egin du hori. «Egia da beste erasoaldi bati ekin diogula, baina heriotza horien ardurarik ez daukagu».

Asteburuko borroketan armadak zazpi soldadu hil direla adierazi du Vladislav Selezniov Ukrainako armadako bozeramaileak. Borroketako batean botatako obus batengatik 500 meatzari lur azpian harrapatuta geratu ziren. Donetskeko Kievski auzoko meatzearen inguruko zentral elektriko bat jo zuen obusak. Langile guztiak onik ateratzea lortu dutela azaldu dute matxinoek.

Liskarrak bileretan

ESLAko begiraleak Mariupolen izan dira erasoaren inguruko datuak biltzen. Horien arabera, hiriaren «ekialdetik» eta «ipar-ekialdetik» bidalitako misilek jo zuten hiria. 15 eta 19 kilometroko distantziatik bota zituztela ere uste dute. Inguru horiek matxinoek kontrolatzen dituztenak dira ESLAren arabera. Erakunde berak bilera egin zuten atzo. Daniel Baer AEBtako ordezkariak ESLAtik «erabat kanpo» egotea egotzi zion Errusiari: «Mundu osoak ikusten du Errusiak zerikusi zuzena duela azken bonbardaketan». Andrei Kelin Errusiako ordezkariak, berriz, ondorioak ateratzeko «goizegi» dela nabarmendu du. «Donetskeko trolebusaren aurka egindako erasoak Ukrainako indarren aurkako giroa sortu zuen, eta hori kontrolagaitza da».

NATOko agintariek ere bilera egin zuten atzo. Jens Stoltenberg erakundeko idazkari nagusiak adierazi du taldeko kide guztiek gatazkari amaiera baketsua eman nahi diotela: «Minskeko itunetan oinarrituta emango zaio amaiera gatazkari, eta horretarako, indarrak metatu behar ditugu». Vladimir Putin Errusiako presidenteari «matxinoei laguntza emateari» uzteko agindu dio idazkari nagusiak. Putinek, aldiz, Ukrainako armadari esan dio NATOren «atzerriko legioa» dela.]]>
<![CDATA[Sarraskia, berriro autobusean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1757/022/001/2015-01-23/sarraskia_berriro_autobusean.htm Fri, 23 Jan 2015 00:00:00 +0100 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/1757/022/001/2015-01-23/sarraskia_berriro_autobusean.htm
Ukrainako Gobernuak onartu du Donetskeko aireportuaren zati gehiena galdu duela]]>

Diplomaziaren ahaleginek, berriz, fruiturik eman gabe jarraitu dute. Errusiako, Ukrainako, Alemaniako eta Frantziako Atzerri ministroak herenegun bildu ziren Berlinen. Akordio zehatzik lortu ez zuten arren, hainbat gai mahai gaineratu zituzten. Frank-Walter Steinmeier Alemaniako Atzerri ministroak jakinarazi zuenez, gatazka amaitzeko elkarrizketak berriro hasteko aukeraz aritu ziren, horretarako nazioarteko kontaktu talde bat erabilita. Horrez gain, «arma astunak nondik erretiratu ditzaketen eztabaidatzen» hasi direla esan zuen Steinmeierrek, bileraren ondoren egindako adierazpenetan. Balorazio positiboa egin zuen, eta adierazi zuen Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak «konpromisoa» hartu zuela Berlinen hitz egindakoak aurrera ateratzeko. Hala ere, «zuhur» jokatzeko eskaera egin zuen. Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak azaldu zuen bileran hitz egindakoak «bide onean» doazela: «Berlingo mahaian bi aldeek erakutsi dituzten jarrerak bide zuzenean doaz». Asteazkeneko bileraren aurrekaria duela hamar egun egin zuten, baina ez zuten aurrerabiderik egin.

Lehenengo bilera hura egin zuten indarkeria gogortu zen egunetan. Testuinguru horretan gertatu zen Volnovakhako erasoa. Matxinoen kontrol postu batetik gertu izan zen hura; atzo, mortero batek geltokian jo zuen trolebusa, Donetsken. Lavroven ustez, «gizateriaren aurkako krimen bat» izan da, «gatazka modu baketsuan amaitzeko esfortzuei kalte egiteko helburuz egindakoak». Ukrainako Defentsa Ministerioak, berriz, matxinoak egin ditu erasoaren erantzule, ohar bidez eman dituen azalpenetan. Dioenez, ez da armada izan, borroka frontea erasoa gertatu den tokitik hamabost kilometrora dagoelako.

Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak, berriro ere Errusiari leporatu dio soldaduak Ukrainara bidaltzea. Haren arabera, 2.000 militarrek eta hogei tankek gurutzatu dute muga. ESLA Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundeak, ordea, gezurtatu egin du. «ESLAko begiraleek ez dute garraio militarren mugimendurik atzeman; nabaritu dugun mugimendu bakarra mugak kontrolatzen ari direnen ohiko joan-etorriak izan dira».

Terminala, «suntsituta»

Borroka fronte nagusitik, berriz, informazio nahasia eman zuten atzo Ukrainako Gobernuak eta haren aldeko taldeek. Armadarekin batera borrokan ari den Azov batailoiko kideek sare sozialen bidez adierazi zuten armadak «behartuta» egin behar izan zuela alde. Kievek, ordea, gezurtatu egin zuen hori, eta esan zuen aireportuaren «zati batzuk» oraindik ere bere esku daudela: «Borrokak oraindik ez dira amaitu». Vladislav Selezniov Ukrainako armadako bozeramaileak aitortu du armadak aireportuko eremu estrategikoa utzi duela, baina mugimendu estrategiko bat dela azaldu du. «Terminal berria suntsituta geratu da. Erasoak alde guztietatik jasotzen dituen ingurua izaki, hura utzi eta alde egitea erabaki dugu, lurraldeko beste eremu batzuk guk hartzeko». Juri Butusov Ukrainako Censor.net hedabideko kazetariak ere armadak aireportua utzi duela esan du sare sozialetan. Azken asteetan borroka gogorrak izan dira aireportuan. Kieven arabera, atzo Ukrainako hamar soldadu hil ziren borroketan.

Donetsken bertan, Oleksandr Turtxinov presidenteordea eraso batetik onik atera zela jakinarazi du Anton Gerastxenko diputatuak. Azaldu duenez, borroka frontetik gertu zebilela, artilleria pieza bat haren autoaren ondoan lehertu da. Segurtasun Batzordeko burua da Turtxinov.]]>
<![CDATA[Ustezko 3.000 jihadista ari da zaintzen Paris]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1939/022/001/2015-01-22/ustezko_3000_jihadista_ari_da_zaintzen_paris.htm Thu, 22 Jan 2015 00:00:00 +0100 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/1939/022/001/2015-01-22/ustezko_3000_jihadista_ari_da_zaintzen_paris.htm
Frantziako Ministroen Kontseiluak atzo egin zuen bileran hartu zituzten neurriak; eta horren ondoren egindako agerraldian eman zituen Vallsek neurri sortaren nondik norakoak. Lehen ministroak nabarmendu zuen atzo adostutakoak atentatu bat jasateko «arrisku eskalaren igoerak behartuta» hartu dituzten «ez ohiko» neurriak direla.

Aireko eta mugako Polizian ere aldaketak egingo ditu Vallsek. Bidaiarien datuak kontrolatuko dituen plataforma bat abiatuko du. Sarea ikertuko duten unitateek lanpostu berriak izango dituzte. Orotara, 425 milioi euro zuzenduko ditu Frantziak «terrorismoaren aurkako» neurriak ezartzeko. Vallsen arabera, gobernuaren defizitean ez du eraginik izango, beste alorretako diru partidak egokituko dituelako.

Izan ere, Vallsen ustez «hedadura handiko neurriak hartu behar dira erradikalizazioaren aurka», eta horretarako, «biderik onena kontrola da». Epaileek zainduko duten fitxategi bat sortuko dutela aurreratu du Vallsek. Horren barruan «terrorismoarekin lotura» izateagatik kondenatutako pertsonak zerrendatuko dituzte. Helbide aldaketak edo atzerrira egiten dituzten bidaiak jakinarazi beharko dituzte bertan. Gizartearen «kolaborazioa» ere eskatu du, «erradikalizatzen» ari direnei buruzko informazioa segurtasun indarrei eman diezaien.

Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako atentatua gertatu eta bi astera jakinarazi ditu neurriok Vallsek. Ez dira, ordea, gertaeren ondotik hartu diren neurri bakarrak. Atentatua gertatu eta egun gutxira Europako Barne ministroek eta AEBek Interneteko edukiak edo EB Europako Batasuneko herrialdeen arteko mugetako neurriak zorrozteko erabakiak hartu zituzten, besteak beste. Frantziak ere atzo jakinarazitakoez haragoko neurriak hartu ditu. Vallsek azaldu duenez, 122.000 dira herrialdean hedatuta dituen polizia etea militarrak. «Ingurune publikoak babesteko lanean ari dira». Hain zuzen ere, Frantziako Defentsa Ministerioak armadan aurreikusiak zituen murrizketak txikiagoak izango direla adierazi du François Hollande presidenteak. 7.300 militarretatik 1.500 baino ez dira geratuko armadatik kanpo.

Europako Batzordeko komisarioen bilera ere izan zen atzo Bruselan. Frans Timmermans presidenteordeak esan du PNR bidaiarien datuen erregistroaren proposamena berriz gainbegiratzeko prest dagoela. Europako Parlamentuan atzera bota zuten proposamen hura. Bestalde, segurtasun plan berriaren maiatzean jakinaraziko dutela azaldu du Timmermansek. Schengengo Ituna sendotzeko asmoa ere agertu du, eta gaineratu: «Itun hori ez da arazoa, irtenbidea baizik».

Protestak, Anberesen

Vlaamsd Belang Flandriako ultraeskuinak hurrengo astelehenerako Pegida talde xenofoboaren aldeko manifestazioa deitu du Anberesen. Izan ere, hiri eta egun berean, Pegidaren aurkako protesta deitu zuen egun batzuk lehenago Hart Boven Hard elkarteak, eta horri erantzunez egin nahi dute beste manifestazioa ultraeskuinek. Hart Boven Hard elkarteak, ordea, argi erantzun die talde xenofoboei: «Islamaren aurkako protesta egiten badu Pegidak Anberesen, guk Anberes guztion hiria dela erakutsiko diogu». Bestalde, Pegidak Alemaniako Leipzig hirian atzo egin zuen protestan 10.000 lagun bildu ziren.

Ali bin al-Andsi Al-Qaedako buruak, bestalde, mendebaldeko jihadistei «beren herrialdeetan» ekintzak egiteko deia egin die bideo bidez. Ekialde Hurbileko leku gatazkatsuetara ez bidaiatzeko gomendioa egin die. «Mendebaldeari min handiagoa egingo diogu bakarkako ekintzekin». ]]>
<![CDATA[Ezusteko barik, onartzeko bidean dira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1783/013/001/2015-01-20/ezusteko_barik_onartzeko_bidean_dira.htm Tue, 20 Jan 2015 00:00:00 +0100 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/1783/013/001/2015-01-20/ezusteko_barik_onartzeko_bidean_dira.htm
Eztabaiden lehen saioa egin zuten atzo]]>

Artur Mas Kataluniako presidenteak eta Oriol Junqueras ERCko ordezkariak hauteskunde plebiszitarioak egiteko akordioa lortu eta ia astebetera hasi dituzte aurrekontuak eztabaidatzeko saioak. Hilabeteetako desadostasunen ondoren, ados jarri ziren CiU eta ERC, eta atzo ikusi ziren onartutako atalen lehenengo urratsak. Espero bezala, babesa erakutsi zion ERCk generalitateari. Hori bai, CiUri ematen dion sostengua «estatu egiturak eraikitzeko» erabiliko dituela azaldu du Aragonesek: «Menpeko aurrekontuak dira, baina behar duguna independentzia da».

Babesaren truke, ERCk azpiataletan egindako proposamenen zati handi bat onartuko duela jakinarazi du Homsek.

Atzoko saioan, besteak beste, atzerri politika, ogasuna eta hedabide publikoari zegozkienak eztabaidatu zituzten. Puntu horiek guztiak Junquerasek eta Masek bileretan adostu zituztenak dira. Ogasun propio bat eta bestelako «estatu egiturak» lantzeko konpromisoa hartu dute Masek eta ERCk, Katalunia estatu independente bihurtzen denerako prestatuta egon dadin. Horren erakusle izango da, Homsen arabera, atzerrirako jauzia erraztuko duen legea. Ordezkaritza berriak irekiko ditu laster Vienan eta Erroman.

Ogasunari, %25 gehiago

Generalitateak urte amaierarako ogasuna osatuta egotea nahi du. Horretarako diru sarrera %25 igoko diote Kataluniako zergen agentziari. Diru hori langile kopurua bikoizteko erabili asmo dute. 168 lanpostu betetzeko deialdia egingo dutela adierazi du Andreu Mas-Colell Ekonomia sailburuak. «Dagozkion funtzioak betetzeko behar dira».

Oposizioa, berriz, zuhur agertu da aurrekontuekin. Alicia Romero PSCko diputatuaren ustez, gizartearen beharrari ez diote erantzuten aurrekontuek. CUPeko diputatu David Fernandezek, bestalde, diru sailen %11 ez direla existitzen ohartarazi du. «Berriro ere zehaztu gabeko emaitzak ematen dituzte, egungo egoeran aurrera eramaten ezinezkoak direnak». Izan ere, diru sarreretako 2.300 milioi Espainiako Gobernuak ordaindu beharko lituzke, dagozkion zorretatik. Horrekin batera, gogoratu du lehendik ere gobernuak abian zituen «pribatizazioa» eta «murrizketak» sendotuko dituztela.

Estatu egiturak iraileko hauteskundeak egin aurretik egituratzea, berriz, ez du bidezko ikusten Romerok: «Katalanen iritzia kontuan hartu gabe hasiko zarete estatuko egiturak eraikitzeko lanetan». Jose Antonio Coto PPko diputatuaren aburuz, CiUk bahituta dauka ERC: «ERC CiUren txotxongiloa da, eta edozer egiten du harekin».]]>
<![CDATA[Fiskalak dio 'Ciutat morta' ez dela 'O-4 auzia' irekitzeko nahikoa froga]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1906/013/002/2015-01-20/fiskalak_dio_ciutat_morta_ez_dela_o_4_auzia_irekitzeko_nahikoa_froga.htm Tue, 20 Jan 2015 00:00:00 +0100 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/1906/013/002/2015-01-20/fiskalak_dio_ciutat_morta_ez_dela_o_4_auzia_irekitzeko_nahikoa_froga.htm Ciutat mortadokumentalean oinarrituta, O-4 auziaberriz ere irekitzeko eskaera egin zuen atzo Bartzelonako Udalak. Joaquim Forn alkatearen esanetan, dokumentalak froga gehiago eskaintzen ditu, eta berriz ere ikerketei ekiteko eskaria egin du. Fiskalak, ordea, ez du halakorik ikusten; haren esanetan dokumentala ez da behar besteko froga. Horrez gain, auzia irekitzeko Espainiako Auzitegi Gorenera jotzeko aholkatu dio udalari.

Ciutat mortadokumentalak estreinatu aurretik ere eman zuen zeresana. Bartzelonako auzitegi batek laneko bost minutu ez emititzeko eskaera egin zion TV3ri. Patricia Heras gaztearen istorioa kontatzen du dokumentalak. Etxe okupatu bateko atxilotuetako batekin nahastu zuten Heras, eta kartzelatu egin zuten. Udaltzain bati burura makila metaliko bat botatzea egotzi zion epaileak, eta hiru urte eman zituen kartzelan .]]>
<![CDATA[Alde biko su-etena adosteko prest agertu da Kolonbiako Gobernua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1820/017/001/2015-01-16/alde_biko_su_etena_adosteko_prest_agertu_da_kolonbiako_gobernua.htm Fri, 16 Jan 2015 00:00:00 +0100 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/1820/017/001/2015-01-16/alde_biko_su_etena_adosteko_prest_agertu_da_kolonbiako_gobernua.htm
Santosen ustez, bide zuzenean jarraitzeko urrats bat gehiago izango da erabakia, eta espero du elkarrizketa horietatik«behin betiko» su-etena lortzea.

FARC-EP gerrillak begi onez hartu ditu Santosen adierazpenak. Habanan idatzitako oharrean esan dute elkarrizketei ekiteko «prest» daudela: «Ez da komeni gatazkari amaiera emango dioten elkarrizketak atzeratzea», gehitu dute. Ohartarazpen bat ere egin die gobernuari: «Kontraesanekoa eta arriskutsua da gerrillaren aurkako ekintzak egitea alde bakarreko su-etenaren aldian».

Hain zuzen ere, «gatazkaren gogortasuna apaltzeko hainbat neurri» jarri ditu abian gobernuak, bi aldeetako konfiantza indartzeko helburuz. Besteak beste, gatazkaren erruz desagertutako pertsonak bilatzeari ekiteko asmoa duela dio gobernuak.

Bi urte pasatxo igaro dira negoziazioak hasi zituztenetik. Elkarrizketek etenaldi bat ere izan zuten iazko azaroan, FARC-EP gerrillak Ruben Dario Alzate jenerala eta beste bi soldatu bahitu zituelako. Abendu hasierako bilkura batean eman zioten amaiera urte amaierako gorabeherei.

Habanako elkarrizketetan bost gai nagusi ari dira eztabaidatzen, eta horietatik hirutan ados jartzea lortu dute bi aldeek. Mahai gaineko puntu nagusia desarmatzearen gaia izango dute orain.

Erreakzio ugari sortu ditu Santosen erabakiak. Twitterren egin dituzte adierazpenak. Clara Lopez Ezkerreko Polo Demokratikoko kideak pozik hartu du gobernuaren erabakia, eta Santosi babesa agertu dio: «Alde biko su-etena lortzeko aurrerapauso berri bat da». Alvaro Uribe alderdi demokratikoko buruak eta Kolonbiako presidente ohiak dio abian dagoen su-eten bakarra «Kolonbiako armadarena» dela: «Santosek gezurra dio alde bakarreko su-etenaz ari denean; alde bikoa da jada, eta FARCek hautsi egiten du». Iritzi berekoa da alderdi kontserbadorea ere.]]>
<![CDATA[Italiaren bizkarrezurrak kargua utzi du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2514/022/001/2015-01-15/italiaren_bizkarrezurrak_kargua_utzi_du.htm Thu, 15 Jan 2015 00:00:00 +0100 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/2514/022/001/2015-01-15/italiaren_bizkarrezurrak_kargua_utzi_du.htm
Pertsona zentzudunaren ospea du; erabakiak hartu beharraren beharrak ez zion gehiegi eragiten. Sosegu horri esker Italiarentzako onurak baino ez zituela ekarriko ikusi zuten Bersanik, Montik eta Berlusconik harengana jo zutenean. Kargua birritan hartu zuen lehenengo politikaria izan da. Napolitanok, ordea, argi zuen ez zela luzaroan izango presidente, eta kargua utzi du, 89 urterekin. Orain familiaren epelean egongo da, abenduaren 31ko diskurtsoan jakinarazi zuen moduan. «Etxera itzultzeko gogoa dut», adierazi zuen atzo.

Kargu hartzean aho bizarrik gabe hitz egin zuen: «Ez neukan asmorik areto hau berriz zapaltzeko». Baina «nazioarekiko ardurak» horretara derrigortu zuen. «Beharrezkoa zen herrialdeari eta munduari kohesio nazionalerako seinale bat ematea, erakustea gure instituzioak bizirik daudela eta arazoei aurre egiteko gogoz gaudela. Beharrezkoa zen konfiantza berreskuratzea, geure buruarengan eta nazioartearen aurrean». Behartuta egin ditu, beraz, bere agintaldiko azken bi urteak; familia desegin ez zedin aritu da lanean.

Eta lortu zuen Italia egonkortzea, nahiz eta beste krisi politiko batetik igaro behar izan. Bigarren aldiz presidente izendatu berritan, PDko Enrico Letta hautatu zuten lehen ministro. Alderdiekin egindako bilera sortatik aukeratu zuten. Hark, baina, urtebete ere ez zuen iraun errepublikako lehen ministro gisa. Matteo Renzik PDko kideak gogor jo zuen Lettaren gobernuaren aurka, eta kargutik kentzea lortu zuen. Alderdi barrutik eraitsi zuen Renzik Letti, eta ordutik Italiako lehen ministroa da. Hura hautatzeko elkarrizketetan M5S alderdiak ez zuen parte hartu, prozesua «itxurakeria hutsa» zela iritzita.

Napolitano Napolin jaio zen, 1925ean. Gaztetatik aritu da politikan. PCI Italiako alderdi komunistan afiliatu aurretik, ordea, talde komunista eta antifaxista bateko kide izan zen. Zuzenbidea ikasi berria zen garai hartan. Bigarren Mundu Gerran nazien aurkako hainbat ekintza egin zituen talde horrek. PCIko batzorde nagusiko kide izendatu zuten 1956an; ekonomia eta atzerri politiken arduradun geroago. Ezkutuko gobernuko diplomaziaburu izan zen (1991-1993), harik eta dimititu eta PCItik alde egin zuen arte. PD Alderdi Demokratikoko lerroetara egin zuen jauzi orduan. Alderdi horrekin beste hainbat kargu izan ditu: Barne ministro gisa 1996 eta 1998 artean, eta bi aldiz eurodiputatu, 1992ko eta 1999ko legegintzaldietan, hurrenez hurren. Handik itzulitakoan, 2006an, izendatu zuten errepublikako presidente lehendabiziko aldiz.

Atzo arte. Bere dimisioa azaltzen duten hiru gutunak sinatu baitzituen atzo Erromako Quirinale jauregian. Horren ondoren, omenaldia egin zioten jauregi horretan bertan. Adinak ekarri dizkion «zailtasun eta mugek» eraginda hartu du dimititzeko erabakia. Gustura doa, pozik, politikari eskaini dizkion urte guztiak zerbaitetarako balio izan dutelako irudipenarekin. Orain Montira joatekotan da, bere herrira, han duen etxean igarotzeko datozen urteak. Zenbait informazio iturrien arabera, ongietorri festa egingo diote Montiko Madonna plazan. Estimua baduelako Napolitanok, atzo jauregitik irten zenean ikusi zen bezala. Hainbat herritar bertaratu baitziren jauregira presidente ohiari babesa adierazi eta eskerrak ematera.

Baina Napolitano, politikazalea ez ezik, literaturazalea ere bada. Laguna zuen Pablo Neruda idazlea. Los versos del capitán poema liburua argitaratzen lagundu omen zion Napolitanok. 50eko hamarkadan ezagutu zuten elkar. Idazteko pasioa ere badu, eta hainbat liburu argitaratu ditu. Itxura fisikoagatik Umberto Erregea ere deitu izan diote Napolitanori. Aldaketak espero dira Italian, orain arte herrialdea lotzen zuen bizkarrezurrak alde egin baitu.]]>
<![CDATA[Zigorra bete gabe irten daiteke]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1757/020/001/2015-01-14/zigorra_bete_gabe_irten_daiteke.htm Wed, 14 Jan 2015 00:00:00 +0100 Araitz Muguruza https://www.berria.eus/paperekoa/1757/020/001/2015-01-14/zigorra_bete_gabe_irten_daiteke.htm
Egiptoko presidente ohia Maadiko ospitalean ari da zigorra betetzen]]>

Maiatzeko epaiaren arabera, Mubarakek hasiera batean gobernuko komunikazio zentro bat eraikitzeko erabili behar zituen 125 milioi libera (2,5 milioi euro) jauregi propioak berritzeko erabili zituen. Epaiak diru hori guztia itzularazi ez ezik, 125 liberako isuna ere jarri zion.

Presidente ohiaren bi semeak ere, Alaa eta Gamal Mubarak, delitu auzi beragatik epaitu zituzten. Lau urteko zigorra ari ziren betetzen. Mubarakena bezalaxe, horien zigorra ere bertan behera geratu da.

87 urte ditu Mubarakek. Osasun arazoak dituenez, Maadiko ospitale militarrean ari da zigorra betetzen. Epaiketa guztiak gorabehera handikoak izan dira. Bertan behera geratu dira batzuk, eta errepikatu beste zenbait. 2011ko protestetako heriotzak egotzita azkenengoz egin zioten epaiketatik absolbituta geratu zen, azaroan. Hemezortzi egun iraun zuten protestek, eta 800 pertsona hil ziren. Fiskaltza auzi hori berriz ere errepikatzeko eskaera egitekotan dago. Hala egingo balu, Mubarak auzi beragatik epaitzen duen hirugarren aldia izango litzateke.

Habib al-Adly Mubaraken gobernuko Barne ministroa eta Poliziako sei kargu nagusiak ere hirugarren aldiz igaro beharko lukete epaitegietatik, presidente ohiarekin batera auzipetuta baitaude.

2011ko irailean egin ziren protestetako heriotzen inguruko epaiketan Hussein Tantawi Egiptoko armadako kontseiluko buruak deklaratu zuen. Manifestarien senideen ustez, Mubaraki mesede egiteko deklaratu zuen, eta epaiketa bertan behera uzteko eskaera egin zuten. Epaileak onartu, eta auzia hiru hilabete atzeratu zuten. 2012ko ekainean atera zen epaiarekin, bizi guztirako espetxe zigorra ezarri zioten Mubaraki.

Iruzurra egiteagatik ere epaitua zegoen Mubarak garai horretan, baina absoluzioa eman zion epaiak.

2013ko urtarrilean bizi guztiko espetxe zigorra bertan behera utzi zuen apelazio auzitegiak, eta epaiketa berri bat egiteko eskatu. Apirilean ekin zioten epaiketa berri horri, baina ez zuen aurrera jarraitu, epaile taldeak parte hartzeari uko egin ziolako. Epaiketa eramaten ari zen bidearekin «desadostasunak» agertu zituzten. Epaile talde berria sortuta, maiatzean hasi zuten hurrengo epaiketa. Ustelkeria egotzi zioten, baina atxiloaldia kartzelan bete beharrean Maadiko ospitalean betetzea onartu zion fiskaltzak, eta ordutik han egon da zigorrak betetzen.

Mubarak kargutik kendu ondotik, ez da izan egonkortasun handiko garairik Egipton. 2012an egin zituzten hauteskundeak Anaia Musulmanek irabazi zituzten, eta Mohamed Mursi jarri zen presidente. Handik urtebetera, ordea, militarrek estatu kolpea eman zuten, eta, egun, Abdel Fatah al-Sisi dago agintean —Mursiren garaian Segurtasun ministroa zena—.

Istilu asko izaten ari dira herrialdean. Duela hiru egun, Aiman Desuki Egiptoko Poliziako kapitaina bahitu zuten Sinain, eta, atzo, haren hilotza aurkitu zuten Rafah herrian. Hilketaren erantzuleen bila dabil armada. Horrekin zerikusia dutelakoan, ustezko hainbat pertsona hil dituzte Al Arish eta Rafah inguruan. Poliziak uste du Wilaya Sina taldeak egin duela hilketa. Aurrez ere hainbat atentatu hartu ditu bere gain talde horrek. ]]>