
Kurdistango TAK taldeak hartu du bere gain asteburuan Ankaran egindako atentatua
Arantxa Elizegi
Erasoan 37 pertsona hil ziren. Talde armatua joan den hamarkadan banandu zen PKKtik.

Buruzagi indigena bat hil dute Hondurasen, bi astean bigarrena
Arantxa Elizegi
Tiroz hil dute 38 urteko Nelson Garcia, 150 familien kanporatu izanaren aurka protestatzen ari zela.

Bonba bat lehertu da Berlinen, eta pertsona bat hil da
Arantxa Elizegi
Charlottenburg auzoan gertatu da leherketa, hiriaren mendebaldean. Auto batean zegoen lehergailua. Poliziak adierazi du ez dagoela eztanda gehiagoren arriskurik.
Davutoglu: "Turkia ez da giza tragedia honen erantzulea, ez eta EB ere"
Arantxa Elizegi
Europara sartu asmo duten iheslariak geldiarazteko ituna adostu dute Europako Batasunak eta Turkiak. Mugazain lanak egitearen truke 3.000 milioi euroko laguntza jasoko du Ankarak. Greziako lehen ministroarekin biltzekoa da Davutoglu, "xehetasunez" hitz egiteko. (Bideoa: Idomeniko kanpalekua airetik)

Eguraldi txarrari aurre eginez, 5.000 emakumek hartu dute parte Lilatoian
Arantxa Elizegi
Senior kategorian Maitane Gerrerok egin du marka onena, eta beteranoen kategorian, berriz, Lourdes Artolak.

Polizia sartu da Turkiako 'Zaman' egunkarian
Arantxa Elizegi
Negar gasa jaurti die Poliziak egunkariaren aurkako operazioaren kontra protestatzen ari ziren ehunka manifestariei. Astebetean lau komunikabide itxi ditu Turkiako Gobernuak.
Otegi: "Herri honi proiektu oso bat eskaintzea da orain garrantzitsuena"
Arantxa Elizegi
Gainezka egin du Belodromoak Arnaldo Otegiren harrera ekitaldiarekin; giro beroa izan da bai barruan eta bai Belodromoaren inguruetan eta karpan bildutako jendearen artean ere. Oraindik preso daudenak izan ditu gogoan Sortuko presidenteak, eta borrokan jarraitzeko deia egin die herritarrei. Ekitaldiaren kronika egin du BERRIAk.

Errefuxiatuei laguntzeko 700 milioi euroko funtsa sortzea proposatu du Europako Batzordeak
Arantxa Elizegi
Funtsak hiru urteko iraupena izango luke, eta dirua EBren aurrekontuetatik aterako lukete.

Otegiren aldeko ekitaldiak "zaintzeko" agindu du Espainiako Fiskaltzak
Arantxa Elizegi
Fiskaltzak "neurriak" hartzeko eskatu dio Urkijori, Elgoibarko eta Belodromoko ekitaldietan "terrorismoa goratzearekin lotutako deliturik" egin ez dadin. Eloy Velasco epaileak aztertuko du AVTk bi ekitaldien aurka jarritako salaketa.

Turkiak YPG miliziei egotzi die Ankarako erasoa, eta "mendekua" iragarri du
Arantxa Elizegi
YPG milizien Siriako buruzagitzak erasoaren egiletza ukatu eta atentatua gaitzetsi du. Ustez PKKrenak diren kanpamentuak bonbardatu ditu Turkiako Armadak, Iraken menpeko Kurdistanen.