Katalunia

Parlamentuko gehiengoari eusteko akordioa lortu dute ERCk eta Junts per Catalunyak
Hitzarmenaren arabera, auzipetutako diputatu subiranistek euren karguei eutsiko diete, eta Legebiltzarreko osoko bilkurak eman beharko dio azken onespena akordioari. Torrak iragarri du "Kataluniako Konstituzioaren oinarriak" ezarriko dituen foroa eratuko duela urriaren 15a baino lehen.