
FARCeko disidenteak prest agertu dira Petrorekin hitz egiten hasteko
Arantxa Elizegi Egilegor
Sareetan zabaldutako bideo batean, bere burua Nestor Gregorio Vera gisa aurkezten duen gerrillari batek dio «irtenbide politikoa» eman nahi diotela gatazkari, «estatuak hasitako indarkeria» amai dadin.

Hiru soldadu hil dituzte Karabakh Garaian
Arantxa Elizegi Egilegor
Stepanakerteko agintariek Azerbaijani leporatu diote erasoaldia, eta Bakuk salatu du Armeniak urratu duela 2020ko su etena.

Beste bi hilabetez luzatu dute Yemengo su etena
Arantxa Elizegi Egilegor
Menia luzatzeko, hainbat baldintza bete beharko dituzte aldeek; besteak beste, matxino huthien kontrolpean dauden eremuetarako errepideak zabaltzea.
Diziplina espedientea ireki diete Arlesko espetxeko bi zaindariri Colonnaren heriotzagatik
Arantxa Elizegi Egilegor
Elisabeth Borne lehen ministroak iragarri du erabakia, militante independentistaren heriotzaren inguruko ikerketa txostenean jasotako ondorioei jarraituz.

Gobernua osatzeko ezintasunak krisi politikoa piztu du Iraken
Arantxa Elizegi Egilegor
Bederatzi hilabete daramatzate gobernurik gabe: inoizko eperik luzeena. Jarduneko lehen ministroak elkarrizketarako deia egin du

Kataluniako Justiziak Konstituzionalera eramango du murgiltze eredua bermatzeko legea
Arantxa Elizegi Egilegor
Salaketaren arabera, lege berriak «hizkuntzaren eta literaturaren irakaskuntzara» mugatzen du gaztelera. Auzitegiak leporatu dio Generalitateari %25eari buruzko epaia «blokeatu» izana.
Konstituzioari buruzko erreferenduma egingo dute gaur Tunisian
Arantxa Elizegi Egilegor
Testuak eskumen gehiago ematen dizkio presidenteari, eta ahuldu egiten du parlamentua. Oposizioak boikoterako deia egin du.

Konstituzioari buruzko erreferenduma egingo dute bihar Tunisian
Arantxa Elizegi Egilegor
Testuak eskumen gehiago ematen dizkio presidenteari eta ahuldu egiten du parlamentua. Boikoterako deia egin du oposizioak.

Poliziak indarrez desegin du manifestarien kanpaleku nagusia Kolonbon
Arantxa Elizegi Egilegor
Wickremesinghe presidenteak 72 orduko epea emana zien manifestariei kanpalekua desegiteko, baina denbora amaitu aurretik agertu dira segurtasun indarrak. Dinesh Gunawardena aukeratu dute lehen ministro izateko.

Mario Draghik dimisioa emanda, irailaren 25ean egingo dituzte bozak
Arantxa Elizegi Egilegor
Italiako lehen ministroak karguan jarraituko du gobernu berria osatu bitartean. Inkesten arabera, Italiako Anaiak alderdiak, Legak eta Forza Italiak osatutako aliantzak lortuko luke gehiengoa