
Migratzaile oldea geldiarazteko neurriak hartuko dituzte AEBek
Arantxa Elizegi Egilegor
Guatemala, Honduras eta El Salvadorrekin elkarrizketak hasiko ditu Etxe Zuriak migratzaileei igarotzen utz ez diezaieten. Eguneko 500dik gora adingabe heltzen dira AEBen eta Mexikoren arteko mugara.

Ipar Koreak bi misil balistiko jaurti ditu Japoniako itsasora
Arantxa Elizegi Egilegor
Japoniako eta Hego Koreako lehen ministroek gaitzetsi egin dute proba.

Pentagonoaren guneak baliatuko dituzte migratzaileak aterpetzeko
Arantxa Elizegi Egilegor
Bidenek Harrisen esku utzi du migratzaileen krisia «bideratzeko» ardura.

Carlos Cerros ekintzailea hil dute tiroz Hondurasen
Arantxa Elizegi Egilegor
Lenca etniako indigenen ordezkaria eta ingurumenaren aldeko ekintzailea zen Cerros. Poliziak pertsona bat atxilotu du hilketarekin zerikusia duelakoan.
Amnesty Internationalek salatu du Libanok iheslari siriarrak torturatu dituela
Arantxa Elizegi Egilegor
«Terrorismoa» egotzita atxilotutako 26 siriarren kasuak jaso ditu erakundeak. Atxilotuetako lau 18 urtetik beherakoak ziren

Salmonden auzian "kontraesanezko" jarrera eduki izana egotzi diote Sturgeoni
Arantxa Elizegi Egilegor
Eskoziako Parlamentuko batzordeak ondorioen txostena aurkeztu du. Batzordea osatzen duten bederatzi kideetatik lauk bozkatu dute aurka, eta bostek alde.

IZARREN ERTZ ZORROTZAK
Arantxa Elizegi Egilegor
Iragan abenduan, Bruselak 2022ra arte luzatu zuen Turkiarekiko migrazio akordioa, hari beste 485 milioi euro emanez. Bitartean, ituna berrikusten hasiak dira bi aldeak. EBk zera nahi du: Ankarak itxita eustea mugei; Erdoganek, berriz, talde komunitarioak bere konpromisoak betetzea.

Israelek 1.550 palestinar etxegabetu nahi ditu Jerusalem Ekialdean
Arantxa Elizegi Egilegor
Ehun etxebizitza inguru botako dituzte orotara. Eremu horretan turistentzako esparru arkeologiko bat jartzeko asmoa duela iragarri du Jerusalemgo Udalak

Islandiak alerta maila gorena ezarri du, erupzio arriskuagatik
Arantxa Elizegi Egilegor
Azken bi asteetan 34.000 lurrikaratik gora atzeman dituzte uhartean, eta haietako batzuk laugarren graduraino heldu dira Richter eskalan.

Biden: «Ez etorri AEBetara»
Arantxa Elizegi Egilegor
AEBetako presidenteak eskatu die herrialdera sartu asmo dutenei geratzeko euren herrian, «laster» handik mugitu gabe asiloa eskatzeko aukera izango dutelako.