<![CDATA[Arantxa Elizegi Egilegor | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 28 Mar 2023 08:30:10 +0200 hourly 1 <![CDATA[Arantxa Elizegi Egilegor | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Humza Yousaf aukeratu dute SNPko buruzagi]]> https://www.berria.eus/albisteak/226087/humza_yousaf_aukeratu_dute_snpko_buruzagi.htm Tue, 28 Mar 2023 07:06:32 +0200 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/albisteak/226087/humza_yousaf_aukeratu_dute_snpko_buruzagi.htm <![CDATA[Humza Yousaf aukeratu dute SNPko buruzagi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2024/002/001/2023-03-28/humza_yousaf_aukeratu_dute_snpko_buruzagi.htm Tue, 28 Mar 2023 00:00:00 +0200 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/paperekoa/2024/002/001/2023-03-28/humza_yousaf_aukeratu_dute_snpko_buruzagi.htm
Bozkatzean, militanteek bi hautagai aukeratzen dituzte, lehentasunaren arabera. Horiek hala, lehen zenbaketan Yousafentzat izan ziren botoen %48, Kate Forbes Finantza ministroarentzat %40, eta Ash Regan Eskoziako Parlamentuko diputatuarentzat %11 —hala, lehiatik at geratu zen Regan—. Bigarren zenbaketan lortu zuen garaipena Osasun ministroak, baina oso alde txikia atera zion bigarrenari, Forbesi: soilik lau punturen aldea —botoen %52 lortu ditu Yousafek, eta %48 Forbesek—. Emaitzekin pozik agertu zen buruzagi berria, eta nabarmendu zuen orain arte lehiakide izan direnek «talde gisa» lan egingo dutela aurrerantzean: «Alderdikide guztientzat gidatuko dut alderdia, ez soilik nire alde bozkatu dutenentzat».

Adierazgarria da Yousafen alde bozkatu dutela Eskoziako Parlamentuko diputatu gehienek, baita Sturgeonen gertuko buruzagitzako kideek ere. Aldi berean, ordea, militante askok babestu dituzte aldaketa hitzeman duten beste bi hautagaiak. Alderdiburu berriak behin baino gehiagotan zehaztu zuen berak «bere erara» egingo dituela gauzak, orain arteko buruzagiaren bideari eutsiko dion arren. Haren alde egin dutenen iritziz, hala ere, hark du aukera gehien alderdiari batuta eusteko.

SNP zuzentzen duen lehen musulmana izango da Yousaf. Alderdiko militanteei eskerrak emateko baliatutako hitzaldian gogoratu zuenez, haren aitona-amonak 1960ko hamarkadan heldu ziren Eskoziara, «ingelesez hitz bat bera ere jakin gabe», eta ez zuketen «ametsetan ere irudikatuko» biloba lehen ministroaren kargura helduko zela. Hiru hautagaien artean esperientzia handiena duena da Yousaf: Justizia eta Garraio ministerioak zuzendu zituen, Osasun ministro izendatua izan aurretik.

Datozen aste eta hilabeteetan izango dituen lehentasunak ere zehaztu zituen, atzo; besteak beste, neurri ekonomikoak eta sozialak. Baina, batez ere, independentziarako bidea egiteari eman dio garrantzia: «Europako nazio bat da Eskozia, eta Europako Batasunera itzuli behar dugu». Hala, berretsi zuen bere belaunaldiak eramango duela herrialdea independentziara, baina nabarmendu zuen horretarako oinarrizkoa dela bat eginda egotea.

Sturgeonek otsailaren 15ean iragarri zuen Eskoziako lehen ministro eta SNPko buruzagi izateari uzteko asmoa. Ezustean heldu zen erabakia, Londresek bigarren erreferendumari hainbatetan ezezkoa eman ostean, eta Eskoziako Parlamentuak onartutako trans lege-proiektuaren inguruan sortutako zalaparta oraindik isildu ez zenean.

Hiru izan dira alderdi barruko bozketarako aurkeztu diren hautagaiak: Yousaf, Forbes eta Regan. Forbesen hautagaitzak eztabaida ugari eragin zituen hasieratik. Izan ere, Finantza ministroa ebanjelikoa da, eta ikuspegi oso kontserbadorea du zenbait gairen inguruan; besteak beste, abortua eta sexu berekoen arteko ezkontzak. Hura kritikatu dutenen artean daude John Swinney lehen ministrordea. Dena den, urteotan Sturgeonen aliaturik sendoenetako bat izan denak, Swinneyk, laster utziko du kargua, lehen ministro berria aukeratutakoan.

Era batera edo bestera, hautagaien arteko ika-mikek argi utzi dute alderdia ez dagoela Alex Salmonden edo Sturgeonen agintaldietan zirudien bezain batuta. Forbesek berak irudikatu zuen batasun hori, telebistan zuzenean eskainitako eztabaida batean, zalantzan jarri zituenean Yousafen hautagaitza eta Sturgeonen beraren agintaldia, esanez «erdipurdikeria onartzea» litzatekeela «lehengoan segitzea».

2004tik ez zen buruzagi berria aukeratzeko bozketarik egin SNPn; Sturgeonek ez zuen aurkaririk izan 2014an, Salmond ordezkatu zuenean. Dena den, alderdiko buruzagi berria ez da automatikoki lehen ministro bilakatuko. Gaur bozkatuko dute hori Eskoziako Legebiltzarrean, eta nahi duen orok aurkeztu ahal izango du hautagaitza, nahiz eta SNPk duen gehiengoa Alderdi Berdearen babesarekin eta, beraz, ia ezinezkoa den beste inor gailentzea.

Berdeen oharra

Eskoziako Berdeek asteburuan ohartarazi zutenez, Forbes izendatuko balute buru, litekeena izango litzateke koalizioa bertan behera geratzea, hautagai ebanjelistak agertutako jarrera dela medio. Hori dela eta, Yousafen garaipenaren berri izan bezain azkar zoriondu zuen alderdiak buruzagi berria. «Espero dugu haren aurrekoaren oinordetzari eutsiko diola, Eskoziarentzako agenda aurrerakoi bat osatuz, klimarekin arduratsua eta bidezkoa».

Gobernuburu karguaren zina eginda, hainbat erronkari aurre egin beharko dio buruzagi berriak; horietatik lehena izango da erabakitzea zer egin Erresuma Batuko Gobernuak blokeatutako trans lege-proiektuarekin: hau da, erabakiari helegitea jarriko dioten edo ez erabakitzea. Horrez gain, joan den astean egindako elkarrizketa batean aurreratu zuenez, lehen ministroaren kargura iritsitakoan bere lehentasunetako bat izango da «pobreziaren aurkako goi bilera bat» antolatzea, aberatsenei zergak igo eta hortik ateratako funtsekin irabazi gutxien dituztenei laguntzak handitzeko bideak eztabaidatzeko —joan den astean zabaldutako datuen arabera, haurren pobrezia 2007an SNP lehen aldiz boterera heldu zen garaiko bera da—

Bigarren independentzia erreferendumarekin zer egin ere erabakitzeke dago oraindik. SNPko buruzagi berriaren ardura nagusietako bat izango da baiezkoaren aldeko sostengua handitzea, eta erabakitzea Erresuma Batuko Komunen Ganberarako bozak de facto galdeketa bilakatzea.]]>
<![CDATA[Israelgo Parlamentuak zaildu egin du Netanyahu kargugabetzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/018/001/2023-03-24/israelgo_parlamentuak_zaildu_egin_du_netanyahu_kargugabetzea.htm Fri, 24 Mar 2023 00:00:00 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/paperekoa/1890/018/001/2023-03-24/israelgo_parlamentuak_zaildu_egin_du_netanyahu_kargugabetzea.htm
Parlamentuan egin zuten bozketa, atzo goizean, eta 61 diputaturen babesa jaso zuen zuzenketak —halako neurri bat onartzeko beharrezko gutxienekoa—. Modu horretan, ezingo litzateke Netanyahu ezegoki izendatu, nahiz eta hark justizia sistemaren erreforman esku hartzea debekatzen dion interes gatazkari buruzko akordioa urratu. Ituna 2020an sinatu zuen lehen ministroak berak, eta Gorenak berretsi zuen. Bertan jasotzen denez, Netanyahu konprometitzen da Jerusalemgo Justizia Auzitegiaren eta Auzitegi Gorenaren eskumenetan ez esku hartzera, lehen ministroa bera ustelkeria auzi batean nahastua dagoelako.

Oposizioak kritikatu egin zuen agintean den koalizioak bultzatutako neurria. Yisrael Beiteinu alderdi sionistako buru Avigdor Liebermanek iragarri zuen helegitea jarriko diola erabakiari. Batasun Nazionaleko Alderdiko idazkari nagusi Benny Gantzek kalera irtetera deitu zituen herritarrak, eta Netanyahuri egotzi zion «bere burua babesteko» egin izana lege proiektua.

Bestalde, atzo ere milaka lagun irten ziren kalera Auzitegi Gorenaren eskumenak moldatzea helburu duen lege egitasmoaren aurka protestatzera. Greba eguna antolatu zuten estatu osoan, eta gutxienez ehun lagun atxilotu zituzten.]]>
<![CDATA[Bost pertsona hil eta beste 28 desagertu dira Tunisiako kostaldean]]> https://www.berria.eus/albisteak/225921/bost_pertsona_hil_eta_beste_28_desagertu_dira_tunisiako_kostaldean.htm Thu, 23 Mar 2023 14:19:02 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/albisteak/225921/bost_pertsona_hil_eta_beste_28_desagertu_dira_tunisiako_kostaldean.htm <![CDATA[Zisjordanian hustutako lau kokagune berriz baimendu ditu Israelek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/015/001/2023-03-22/zisjordanian_hustutako_lau_kokagune_berriz_baimendu_ditu_israelek.htm Wed, 22 Mar 2023 00:00:00 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/paperekoa/1891/015/001/2023-03-22/zisjordanian_hustutako_lau_kokagune_berriz_baimendu_ditu_israelek.htm
Israelgo gobernuburu Benjamin Netanyahurekin koalizioan den eskuin muturrarena izan da egitasmoa, eta aldeko 31 boto eta aurkako 18 jaso zituen bozketan. Hori onartuta, kolono juduak Jenin eta Nablus hirien inguruan dauden Homesh, Sa-Nur, Kadim eta Ganim kokaguneetara itzuli ahal izango dira, betiere Israelgo armadaren onespena jaso ondoren.

Orotara 650.000 eta 700.000 kolono bizi dira legez kanpoko kokagune juduetan, eta haietatik gehienak edo ia guztiak palestinarren jabetza pribatuetan daude eraikiak, Zisjordaniako lurralde okupatuetan eta Jerusalem ekialdean. Netanyahuren gobernuko hainbat ministro ere eskuin muturreko kolonoak dira: besteak beste, Finantza ministro Bezalel Smotrich eta Segurtasun ministro Itamar Ben-Gvir. Iaz gobernu akordioa hitzartu zutenean, eskuin muturrak iragarri zuen bere lehentasunen artean zeudela bederatzi kokagune legeztatzea eta aurrez eraikitakoak handitzea.

Nazioarteko legediaren arabera, kokagune guztiak dira legez kanpokoak, baina Homeshek ez ditu betetzen Israelgo legeak ere, Gorenaren arabera, kokagunea dagoen lurrak Burkako palestinarrenak direlako. Hala ere, Israelgo armadak base militar bat du bertan, eta eskola judu bat ere badago; hala, kolonoak arazorik gabe sar daitezke kokagunea zegoen eremura, militarren onespenarekin.

Gazara ere bai

Eskuineko legebiltzarkide Limor Son Har-Melechentzat ez da nahikoa Zisjordaniako lau kokaguneetara itzuli ahal izatea, Gazan hustutako guneak ere berreskuratu nahi ditu. «Ez dugu lokartu behar, eta urratsak egiten jarraitu behar dugu; terroristen habia bilakatu den gure etxera itzuli behar dugu», esan du Har-Melechenek, Gazako Gush Katif kokaguneari erreferentzia eginez.

PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidentetzarako eledun Nabil abu Rudeinak gogor gaitzetsi zuen Israelgo Legebiltzarraren erabakia, eta gogorarazi du NBE Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluak legez kanpokotzat dauzkala lurralde okupatuetako kokagune guztiak. «Israelgo Gobernuak etengabe botatzen dio erronka nazioarteko legediari, eta ahalegintzen da tentsio giroa baretzeko saioak indargabetzen», salatu zuen Abu Rudeinak, eta eskatu zion nazioarteari har dezala estu Israelgo Gobernua, nazioarteko legedia urratzen duten erabakietan atzera egitera behartzeko.

Lehen ministro kargua hartu zuenean, Netanyahuk aurreratu zuen «Israelgo lur guztian» jarriko zituztela kokagune berriak, hasi Zisjordaniatik eta Golango gaineraino. PANek aurrez ere ohartarazi du kokagune horiek bake prozesua urratzen dutela eta ezinezko bihurtzen bi estaturen konponbidea.]]>
<![CDATA[Zisjordanian hustutako lau kokagune berriz baimendu ditu Israelek]]> https://www.berria.eus/albisteak/225813/zisjordanian_hustutako_lau_kokagune_berriz_baimendu_ditu_israelek.htm Tue, 21 Mar 2023 16:53:52 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/albisteak/225813/zisjordanian_hustutako_lau_kokagune_berriz_baimendu_ditu_israelek.htm <![CDATA[PKKz eta ur baliabideez hitz egingo dute Ankarak eta Bagdadek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/014/001/2023-03-21/pkkz_eta_ur_baliabideez_hitz_egingo_dute_ankarak_eta_bagdadek.htm Tue, 21 Mar 2023 00:00:00 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/paperekoa/1873/014/001/2023-03-21/pkkz_eta_ur_baliabideez_hitz_egingo_dute_ankarak_eta_bagdadek.htm
Turkiako armadak maiz egiten ditu PKKren aurkako operazio militarrak Iraken menpeko Kurdistanen. Horrez gain, Ankarak dozenaka gune militar ditu Kurdistanen PKKren aurkako borrokan baliatzen dituenak. Iazko uztailean, ordea, bi estatuen arteko harremana mikaztu egin zen, Turkiak Kurdistango parke bat bonbardatu eta bederatzi zibil hil zituenean, tartean emakume bat eta adingabe bat. Ankarak ukatu egin zuen erasoa berak egina zela, eta PKK gerrillari egotzi zion.

Ur baliabideen auziak ere garraztu ditu harremanak. Irak hornitzen duten bi ibai nagusiek, Tigrisek eta Eufratesek, Turkian dute jatorria, baina Ankarak azken urteetan eraikitako urtegiek nabarmen murriztu dute haien emaria. Bagdadek behin baino gehiagotan salatu du Ankararen jarrera, baina hark entzungor egin dio orain arte.

Ur gutxiago ibaietan

Irakeko Gobernuak iaz zabaldutako estatistiken arabera, Tigrisen emariak %35 egin zuen behera 2022an, aurreko mendeko datuekin alderatuta. Ibaien egoerak okerrera egin du azken hilabeteetako lehortearekin eta euri eskasiarekin, baita ibaien gehiegizko erabilerarekin ere. Turkiak herrialdean duen enbaxadore Ali Riza Guneik uztailean egindako adierazpenek are gehiago okertu dute egoera. Izan ere, Rizak salatu zuen orduan ura «alferrik galtzen» dela Iraken, eta eskatu zien herritarrei «modu eraginkorrago batean» baliatzeko hura.

Herrialdearen hego-ekialdean hainbat urtegi eta planta hidroelektriko eraikitzeko asmoak iragarri zituen Turkiak 1980an. 1990ean Ataturk urtegia amaitu zuten, Eufrates ibaian, Siriako mugatik 80 kilometro eskasera. Irakek ez ezik, Siriak ere behin baino gehiagotan salatu du Turkiak eraikitako urtegiek nabarmen murriztu dutela ibaien ur emaria. Are, ura arma gisa baliatzea egotzi diote Siriaren menpeko kurduek.]]>
<![CDATA[PKKz eta ur baliabideez arituko dira Irakeko eta Turkiako buruzagiak]]> https://www.berria.eus/albisteak/225778/pkkz_eta_ur_baliabideez_arituko_dira_irakeko_eta_turkiako_buruzagiak.htm Mon, 20 Mar 2023 09:54:43 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/albisteak/225778/pkkz_eta_ur_baliabideez_arituko_dira_irakeko_eta_turkiako_buruzagiak.htm <![CDATA[Hogei urte, AEBek Irakeko inbasioa hasi zutela]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/018/001/2023-03-19/hogei_urte_aebek_irakeko_inbasioa_hasi_zutela.htm Sun, 19 Mar 2023 00:00:00 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/paperekoa/1938/018/001/2023-03-19/hogei_urte_aebek_irakeko_inbasioa_hasi_zutela.htm rakeko Askatasuna operazioa jarri zioten izena, baina, halakoetan ohi den moduan, izena eta izana ez ziren bat etorri. Operazioa okupazio bilakatu zen, balizko askatasuna hondamendi, eta Irak, munduko estatu ezegonkorrenetako bat. Hogei urte bete dira AEBetako armadak, George W. Bushen aginduei erantzunez, Irakeko inbasioa hasi zuela. Bi egun lehenago Etxe Zuriak 48 orduko epea eman zien Irakeko presidente Saddam Husseini eta haren bi semeei, Udairi eta Qusairi, «amore eman» eta herrialdetik irten zitezen. Ultimatuma baino gehiago, erasoaldiaren iragarpena izan zen hura.

Ikusi gehiago: «Askok sinesten zuten Irak demokrazia liberal bat bilakatuko zela»

Erasoa hastea ez zen bat-bateko erabakia izan, landutakoa baizik. 2001eko irailaren 11ko atentatuek izua zabaldua zuten herrialdean, eta «terrorismoaren aurkako gerra» indartsu zen. 2002an, Afganistango gerra betean, estatubatuar gehienek begi onez ikusten zuten Hussein indarrez kargugabetzeko aukera. Hala ere, bi argudiok lerrarazi zuten iritzi publikoa: Husseinen erregimenak «suntsipen handiko armak» zituen ustea, eta administrazio horrek berak Al Qaedarekin loturak zituen susmoa. Bi hamarkada geroago ez da oraindik argitu AEBetako Gobernuak armei buruzko informazio faltsua jaso zuen edo gezurra esan ote zuen.

Azoreetako argazkia delakoan agertu ziren Erresuma Batuko lehen ministro Tony Blair, AEBetako presidente George Bush eta Espainiako Gobernuko presidente Jose Maria Aznar. 2003ko martxoaren 16an Azore uharteetan eginiko bileran Iraken inbasioa lau egunera hastea erabaki zuten. Sergio Barrenechea / EFE


Era batera edo bestera, 2002ko urrian estatubatuarren %65ek uste zuten Husseinek epe motzean lor zitzakeela arma nulearrak, eta beste %14k pentsatzen zuten dagoeneko bazituela. Uste horiek erraztu zioten Kongresuari Iraken aurkako balizko erasoaldi bat baimentzea,«AEBetako segurtasuna defendatzeko» -amaitu berri den astean egin dute baimen hori indargabetzeko lehen urratsa-.

Azoreetako goi bilera

Ia dena prest zuen Washingtonek etxean. Erasoaldia babestuko zuen koalizioari azken ukituak egitea falta zuen soilik. Martxoaren 16an egin zuen urratsa, Azoreetako Terceira uhartean. Ezagunak dira orduko argazkiak. Bush bera, Erresuma Batuko lehen ministro Tony Blair, Espainiako gobernuburu Jose Maria Aznar eta Portugalgo Gobernuko presidente Jose Manuel Durao Barroso agertzen dira horietan. Goi bileraren bigarren egunean, Aznar eta Blair aldamenean zituela, ultimatuma eman zien Bushek Husseini eta haren bi semeei. 48 ordu geratzen ziren erasoa hasteko.

Martxoaren 18an Erresuma Batuak egin zuen urratsa. Komunen Ganberan eztabaida luzea izan zen gerran parte hartu edo ez erabakitzeko, eta baiezkoak irabazi zuen, aldeko 412 botorekin eta aurkako 149rekin. Blairren garaipenak, ordea, kostu politikoa izan zuen; gobernuko hiru ministrok dimisioa eman zuten, baita Komunen Ganberako buruak ere. Egun berean, Aznarrek iragarri zuen Espainiak ez zuela parte hartuko erasoaldian, baina 900 soldadu eta hiru itsasontzi bidaliko zituela Irakera, «osasun arta lanetan eta mina bilaketan laguntzeko».

Gehiagok ere bat egin zuten AEBak buru zituen nazioarteko koalizioarekin: besteak beste, Poloniak, Australiak, Danimarkak eta Italiak. Herrialde horiek berek aurkeztu zuten, otsailean, NBE Nazio Batuen Erakundearen batzarrean erasoaldi militar baten aldeko proposamena. Aldiz, Frantziak, Kanadak, Errusiak eta Alemaniak diplomazia lehenetsi zuten. Frantziak eta Errusiak beto eskubidea izanik, Etxe Zuriak ez zuen aurrera egiteko aukerarik,;beraz, erretiratu egin zuen proposamena, baina ez zuen atzera egin bere asmoetan.

Protestak

Etxean herritar gehienak alde bazituen ere, milioika irten ziren kalera gerraren aurka, bai AEBetan, bai nazioartean. Mendebaldean, herri mugimenduek bultzatu zituzten protestak; baina herrialde arabiar zenbaitetan gobernuek deitu zuten manifestazioetara. Jendetza batu zuten protestek. Erroman, esaterako, hiru milioi lagun bildu ziren.

Protestak protesta, baina, «gerra ez» oihuek ez zuten erasoaldia eten, ezta NBEk hura babestu ez izanak ere. Bushek bere hitza bete zuen, eta 2003ko martxoaren 20an hasi zuen Iraken aurkako operazio militarra. AEBetako telebista kate nagusiek zuzenean erakutsi zuten nola erortzen ziren lehen bonbak Bagdaden. Tommy Franks armadaburuaren esanetan, hiru helburu nagusi zituen erasoaldi hark: Saddam Husseinen erregimena amaitzea; «suntsipen handiko armak» aurkitu eta deuseztatzea; eta herrialdean zeuden «terrorist ak» atzematea. Hiru helburu nagusi horietatik bakarra bete zuen nazioarteko koalizioak.]]>
<![CDATA[«Askok sinesten zuten Irak demokrazia liberal bat bilakatuko zela»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1998/019/001/2023-03-19/askok_sinesten_zuten_irak_demokrazia_liberal_bat_bilakatuko_zela.htm Sun, 19 Mar 2023 00:00:00 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/paperekoa/1998/019/001/2023-03-19/askok_sinesten_zuten_irak_demokrazia_liberal_bat_bilakatuko_zela.htm
Ikusi gehiago: Hogei urte beteko dira bihar AEBek Irakeko inbasioa hasi zutela

Irakeko gerraren jarraipena egiteko jaio zen Iraq Body Count erakundea. Baina gatazka 2011n eman zuten amaitutzat, eta zuek lanean jarraitu duzue, zergatik?

Irakeko inbasioak epe motzean eta luzean herritarrengan zituen ondorioak dokumentatzeko sortu zen erakundea. [AEBetako presidente] George W. Bush presidenteak 2003ko maiatzaren 1ean inbasioa amaitutzat eman zuen arren, gerra hasi besterik ez zen egin. AEBek eta Erresuma Batuak osatutako koalizioak 7.500 zibil hil zituen inbasioaren lehen sei asteetan; baina hortik aurrera ere Iraq Body Countek jarraitu zuen zibilen hilketak dokumentatzen, hasi koalizioak eragindakoetatik eta Estatu Islamikoak eragindakoetaraino. Inbasioa 2003ko maiatzean amaitu zen arren, gerrak jarraitu egin zuen. Uste dugu gure eginbehar morala dela irakiarrek bizi izan duten eta hogei urte geroago bizi duten giza hondamendia dokumentatzen jarraitzea.

Nola aldatu da Irakeko egoera azken urteetan?

Gerra ez zen amaitu duela hamabi urte. 2011n gertatu zena izan zen AEBetako tropak erretiratu egin zirela Iraketik. Erretiratzea gertatu eta 2014an Washington Irakeko hiriak berriz bonbardatzen hasi artean, 20.000 zibil hil zituzten. 2014an, Estatu Islamikoa Iraken sartu ondoren, beste lau urtez bonbardatu zuten AEBek Irak; tarte horretan 15.000 zibil hil zituzten. AEBen bonbardaketetan hildako azken zibilak 2020ko martxokoak dira; EI 50.000 zibil irakiarren hilketen erantzule da. Tamalez, 2011n ez zen ezer amaitu.

Zeintzuk izan ziren Irakeko inbasioaren atzean egon ziren benetako arrazoiak?

Inbasio haren arrazoiak inbasio guztien atzean dauden berak dira: nork bere interesak babestea. Potentzia handien segurtasun estrategia ohikoenetako bat da inbaso bat abiatzea dagoeneko haren gertukoa ez den erregimen bat aldatzeko. Aliatu batek aliatu izateari uzten dionean, eta ez denean baliagarria potentzia handi batentzat (ekonomikoki, politikoki edo estrategikoki), aliatu ohia mehatxu bilakatzen da beste herrialdearen interesentzat, eta beharrezko bilakatzen da erregimena aldatzea.

Potentzia handientzat gerra baliagarria izan zen, baina irakiarrentzat hondamendia izan zen. Milaka errugaberen bizitzak galdu ziren; baina, aldi berean, matxino talde indartsuak ere sortu ziren, baita talde terrorista eta milizia ugari ere, beste milaka lagun gehiago hil zituztenak. Horrek milioika desplazatu ere eragin zituen. Ihes egin ezin zutenak muturreko pobrezian, beldurrez eta segurtasunik gabe bizitzera kondenatuak izan ziren, bere burua demokratikotzat jo arren, herritarren segurtasuna bermatzeko gai ez den herrialde batean.

Zer herrialde mota utzi du Irakeko inbasioak?

Irak diktadura bat zen 2003a arte. Gizarte ahula zuen, sekten arabera banatutakoa. Estatuaren ekonomia gain behera zihoan, urteetako gerren eta zigorren ondorioz; politikoki ere ahula zen, diktadoreak ez zuelako babesik, ez etxean, ezta atzerrian ere. Inbasioa babestu zutenek ezin zuten irudikatu haren ostean herrialdea okerrago gera zitekeela; egiaz, askok sinesten zuten Irak demokrazia liberal bat bilakatuko zela, gizarte baketsu eta inklusibo batekin, non giza eskubideak babestuak izango ziren. Aldiz, estatu biolento, hauskor eta ezegonkor bat dute; egunero hilketak, giza eskubideen urraketak gertatzen diren estatu bat, non pobrezia eta langabezia nagusi diren.

Munduko estatu boteretsuenetako batek egindako 2003ko lehen erasoaldi haren ondoren, urteetako okupazioa, matxinada, terrorismoa eta estatuaren kontrola lortzeko borrokak heldu ziren. Etxean talka egiten zuten suniten, xiitten, kurduen, muturreko islamisten, laikoen eta musulman ez zirenen interesek; nazioartean aurrez aurre zeuden AEBen eta Erresuma Batuaren, eta Iranen eta Siriaren interesak, guztiek nahi baitzuten beren eragin ekonomikoa, politikoa eta ideologikoa handitu, edozein preziotan. Ondorioz, herrialde hondoratu bat utzi du inbasioak.

Izan zen irabazlerik 2003an hasitako gerra hartan?

Inbaditzaileek irabazi zuten gerra. Egitura neoliberal bereziki gogorra ezarri zuten, eta herrialdea utopia neoliberal batean bilakatu. Saddam Husseinen erregimena garaitu zutenean, eta Behin-behineko Koalizioaren Agintea ezarri, Paul Bremer buru zuela, hainbat neurri jarri zituzten indarrean, besteak beste, estatuarenak ziren 200 konpainia pribatizatuz, atzerriko enpresei Iraken zituzten aktiboen %100ari eusteko aukera eskainiz eta banku sistema goitik behera aldatuz. Irakeko estatuari ukatu egin zioten subiranotasun ekonomikoa, baita bere auzietan erabakiak hartu ahal izatea ere. Kolpetik, lanik gabe geratu ziren milioi erdi irakiar baino gehiago.

Gerraren sustatzaile nagusiak, AEBak, Erresuma Batua eta Espainia, ez zituzten zigortu.

Gerraren ezaugarri nabarmenetako bat izan da justiziarik egin ez izana. Irakeko milaka zibil hil zituztela frogatzeko elementuak egon arren, ez da ikerketarik egin, ez da atxilotu edo epaitu inbasioaren, okupazioaren, hilketen eta torturen erantzulerik. Bushek, [Erresuma Batuko lehen ministro Tony] Blairrek eta [Espainiako gobernuburu Jose Maria] Aznarrek eta euren armadek ihes egin diote justiziari, eta hildakoen gaineko erantzukizun oro terroristen gain utzi da. Mendebaldeak onartu egin du hori, eta militarrak moralaren armada balira bezala onartu ditu; baina, aldi berean, ahots berberek Errusiako buruzagi politiko eta militarrak epaitzeko eskatzen dute, Ukrainan egindako krimenegatik.]]>
<![CDATA[Abortatzeko pilulen aurkako debekua onartu du Wyoming estatuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/020/001/2023-03-19/abortatzeko_pilulen_aurkako_debekua_onartu_du_wyoming_estatuak.htm Sun, 19 Mar 2023 00:00:00 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/paperekoa/1943/020/001/2023-03-19/abortatzeko_pilulen_aurkako_debekua_onartu_du_wyoming_estatuak.htm
AEBetan, beste hamahiru estatutan daude debekatuta abortatzeko pilulak, eta hamabostek baldintza jakin batzuen arabera onesten dute tratamendua jaso ahal izatea; horietatik seitan emakumeek osasun azterketa bat igaro behar dute pilulak eskuratu ahal izateko. Wyomingen kasuan, prozedura atzeratu ezean, uztailean sartuko litzateke indarrean debekua, eta sei hilabete arteko kartzela zigorra jaso dezake hura urratzen duenak.

Tratamendua, auzitan

Gordonen erabakia heldu da, Texasen abortuak egiteko botikak auzitara eraman dituzten garai berean. Askatasunaren Defentsarako Aliantza erakunde katolikoak jarri du salaketa. Haren arabera, estatuetako gobernuek bermatu behar dute abortatzeko baliatzen den osagai aktiboaren kontsumoak bertako legedia betetzen duela. Osagai aktibo hori mifepristona da, eta legezkoa da duela hogei urtetik.

Abortuaren aldeko erakundeek iruzurtzat jo dute salaketa; izan ere, erakunde katolikoak Elikagai eta Botiken Agentziaren aurka jo badu ere, salaketa ez du jarri hark egoitza duen estatuan, Texasko Amarillo barrutian, eta han epaile kontserbadore batek ebatzi ohi ditu halako auzien %95. Donald Trumpek berak izendatu zuen Matthew Kacsmaryk, 2019an; aurrez, erlijioarekin zerikusia duten auziak eramaten dituen abokatu bulego batean egin zuen lan.

AEBetako Justizia Departamentuak iragarri du helegitea jarriko duela, Kacsmaryk erakunde katolikoaren alde egiten badu. Horrek esan nahiko luke auziak Gorenean amaitu dezakeela. Gorenean, baina, kontserbadoreak dira oraindik ere epaileetatik gehienak.

Askatasunaren Defentsarako Aliantzaren eskaria onartuko balitz, herrialde osoan debekatuko litzateke mifepristona, eta, harekin batera, abortatzeko aukera gabe geratuko lirateke milaka emakume]]>
<![CDATA[Abortatzeko pilulak debekatu ditu Wyomingeko gobernadoreak]]> https://www.berria.eus/albisteak/225726/abortatzeko_pilulak_debekatu_ditu_wyomingeko_gobernadoreak.htm Sat, 18 Mar 2023 16:49:14 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/albisteak/225726/abortatzeko_pilulak_debekatu_ditu_wyomingeko_gobernadoreak.htm <![CDATA[Iraki erasotzea ahalbidetu zuten aginduak indargabetzeko lehen urratsa egin dute AEBek]]> https://www.berria.eus/albisteak/225660/iraki_erasotzea_ahalbidetu_zuten_aginduak_indargabetzeko_lehen_urratsa_egin_dute_aebek.htm Fri, 17 Mar 2023 12:00:18 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/albisteak/225660/iraki_erasotzea_ahalbidetu_zuten_aginduak_indargabetzeko_lehen_urratsa_egin_dute_aebek.htm <![CDATA[Gutxienez 30 migratzaile hil dira Libiako kostaldean, ontzia iraulita]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/016/001/2023-03-14/gutxienez_30_migratzaile_hil_dira_libiako_kostaldean_ontzia_iraulita.htm Tue, 14 Mar 2023 00:00:00 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/paperekoa/1879/016/001/2023-03-14/gutxienez_30_migratzaile_hil_dira_libiako_kostaldean_ontzia_iraulita.htm
Lehen deia egin eta ordubetera eskatu zioten Italiari agindu ziezaiola handik gertu zegoen kargaontzi bati migratzaileei laguntzeko. Baina ez zen agindurik heldu, eta itsasontziak bere bideari jarraitu zion. Sare sozialetara jo zuen erakundeak jarraian, baina han ere ez zuen erantzunik jaso. Bederatzi ordu geroago Sea Watch gobernuz kanpoko erakundeak eman zuen bigarren abisua.

Baimenik ez

Orduek aurrera egin ahala, hainbat kargaontzi gerturatu ziren txalupa zegoen ingurura, baina zaintza lanak soilik egin zituzten, ez zutelako migratzaileak erreskatatzeko baimenik. «Beste behin Italiako agintariek saihestu egin zuten migratzaileak jasotzea; modu horretan, Libiako kostazain deiturikoek atzeman eta ihes egitera behartu zituen egoera tamalgarrira itzul zitzaten», salatu du Alarm Phonek. GKEaren arabera, hasieran, Libiako agintariek jakinarazi zuten ontzi bat bidaliko zutela migratzaileak erreskatatzera, baina gerora esan zuten ez zutela baliabiderik laguntza bidaltzeko. Igande goizaldean hitz egin zuten GKEko kideek ontzian zihoazen migratzaileekin azkenengoz , lehen abisua eman eta 24 ordu baino gehiago igaroak zirenean: «Akituta zeuden; itxaropena erabat galduta zuten».

Bestelakoa da Erromak eman duen azalpena. Italiako Gobernuko iturrien arabera, Libiako kostazainen ardura zen erreskatea egitea, ontzia bere uretan zegoelako. Baina hark jakinarazi zuenean ezin izango ziela migratzaileei lagundu, txalupatik gertuen zeuden kargaontziei eskatu zieten migratzaileak jasotzeko. Baina itsasontzietako bat gerturatu zenean irauli egin zen txalupa, eta dozenaka lagun itota hil ziren. Desagertutzat jo dituzte.]]>
<![CDATA[30 migratzaileren heriotza egotzi diote Italiari]]> https://www.berria.eus/albisteak/225475/30_migratzaileren_heriotza_egotzi_diote_italiari.htm Mon, 13 Mar 2023 09:41:44 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/albisteak/225475/30_migratzaileren_heriotza_egotzi_diote_italiari.htm <![CDATA[Israelek bi palestinar hil ditu tiroz Zisjordanian]]> https://www.berria.eus/albisteak/225352/israelek_bi_palestinar_hil_ditu_tiroz_zisjordanian.htm Fri, 10 Mar 2023 19:48:01 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/albisteak/225352/israelek_bi_palestinar_hil_ditu_tiroz_zisjordanian.htm <![CDATA[Hurrengo eguneko pilula legeztatu du Hondurasek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/001/2023-03-10/hurrengo_eguneko_pilula_legeztatu_du_hondurasek.htm Fri, 10 Mar 2023 00:00:00 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/001/2023-03-10/hurrengo_eguneko_pilula_legeztatu_du_hondurasek.htm
Neurriak, ordea, abortuaren aurkako mugimenduen haserrea eragin du. Izan ere, abortua erabat debekatua dago Hondurasen, eta erakunde erlijiosoek salatu dute Castrok onartutako neurriak hura ahalbidetuko lukeela. «Tamalez, Osasun ministroak larrialdiko pilula antisorgailua erabiltzea onartu du bortxaketaren aitzakiapean. Pilularen erabilera onartzea abortua onartzea da», salatu du Martha Lorena de Cascok, Bizitzaren Aldeko Hondurasko Batzordearen sortzaileak.

Aukera zabalagoa

Emakumeen eskubideen aldeko erakundeak ere ez dira erabat gustura agertu neurriarekin; izan ere, ez daude ados pilula soilik bortxaketa bat izan denean baliatu ahal izatearekin. Hondurasko Nazioarteko Plana erakundeko kide Pavlova Polancok gogorarazi zuen OME Osasunaren Mundu Erakundeak hiru kasutan aholkatzen duela hurrengo eguneko pilula erabiltzea: antisorgailuak huts egiten duenean, antisorgailurik erabili ez denean, eta sexu indarkeria jasan denean. «Estatistikek egunero erakusten digute zein adinetako neskak geratzen diren haurdun; hamar urte baino gutxiagokoen kasuak ere baditugu», nabarmendu zuen Polancok. Ekintzaileak gogorarazi zuen pilula eskuratzeko modua bazela lehendik ere merkatu beltzean, baina egokiena litzatekeela hura «legez» lortu ahal izatea modu erraz eta askean.

2017an egindako ikerketa baten arabera, 18 eta 24 urte arteko emakumeen %16,02k eta gizonen %9,9k esan zuten sexu indarkeria jasan zutela adingabe zirela. Horrek esan nahiko luke egunero 26 adingabe direla sexu indarkeriaren biktima; hau da, adin txikiko bat ordubetean behin.

Duela hamar urte debekatu zuten Hondurasen hurrengo eguneko pilula. Abortatzeko balio zuela argudiatuta, 2009ko apirilean Kongresuko gehiengoak eskatu zuen hura sustatzea, erabiltzea, saltzea edo erostea bultzatu asmo zuen edozein programa edo politika debekatzeko. Baina orduan estatuburu karguan zen Jose Manuel Zelayak debekatu egin zuen 54-2009 dekretua iritziz neurriak urratu egiten zituela Hondurasko konstituzioan jasotako askatasun eta eskubideak, baita emakumeen eskubideak jasotzen zituzten nazioarteko itunak ere. Handik gutxira, ordea, indarrez kargugabetu zuten Zelaya eta urte bereko urrian gobernu berriak debekatu egin zuen hurrengo eguneko pilula, abortua ahalbidetzen zuela argudiatuta.]]>
<![CDATA[Hurrengo eguneko pilula legeztatu du Hondurasek]]> https://www.berria.eus/albisteak/225294/hurrengo_eguneko_pilula_legeztatu_du_hondurasek.htm Thu, 09 Mar 2023 13:39:56 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/albisteak/225294/hurrengo_eguneko_pilula_legeztatu_du_hondurasek.htm <![CDATA[Sexuan oinarritutako bazterketa zigortzeko eskatu diote nazioarteari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/005/001/2023-03-09/sexuan_oinarritutako_bazterketa_zigortzeko_eskatu_diote_nazioarteari.htm Thu, 09 Mar 2023 00:00:00 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/paperekoa/1878/005/001/2023-03-09/sexuan_oinarritutako_bazterketa_zigortzeko_eskatu_diote_nazioarteari.htm
Kanpaina bultzatu duten taldeen arabera, gaur egun bazterketaren aurka indarrean dauden nazioarteko arauek ez dituzte aintzat hartzen bi herrialde horietan indarrean dauden emakumeen aurkako politika sistematikoak, helburu dutenak emakumeei bizitza publikoan parte hartzea debekatzea eta haiek umiliatzea. Idatzian nabarmendu dute bazterketa krimentzat jotzen dela egun, baina soilik arrazan oinarritua denean, ez sexuan.

Zehazki, apartheid politikak jotzen ditu krimentzat nazioarteko legediak. NBE Nazio Batuen Erakundeak 1973an erabaki zuen apartheida nazioarteko krimen izendatzea, eta 1998an hala jaso zuten Erromako Estatutuan. Baina kontzeptua ez dator bat sexuan oinarritutako bazterketarekin. «Nazioarteko legediaren arabera, apartheidaren krimenak soilik arrazan oinarritutako hierarkia sistemak hartzen ditu aintzat. Kanpaina honen helburua da tresna politiko eta legalak sortzea, sexu bazterketa sustatzen duten sistemen aurka egiteko», azaldu dio Gissou Nia abokatuak Erresuma Batuko The Guardian egunkariari.

Idatziak Afganistango sistema hartzen du oinarri. Han, emakumeek ezin dute bigarren hezkuntzan ikasi, ezin dira zenbait eremu publikotara joan, ezin dira etxetik 70 kilometro baino gehiagora joan mahram edo gizonezko senide batek lagunduta ez bada, eta, iragan abenduaren 22tik, ezin dituzte unibertsitateko ikasketak egin, ezta GKE gobernuz kanpoko erakundeetan lan egin ere. Iranen ere antzeko egoera bizi dute emakumeek. Han, segurtasun indarren ardura da emakumeek hijaba ondo daramatela «zaintzea», eta edonor atxilotu dezakete araua urratuz gero.

Protestak Kabulen

Kabulen ere izan zen atzo protestarik. Dozenaka emakume kalera irten ziren lan egiteko eta ikasteko eskubidea aldarrikatzera, talibanen debekuari aurre eginda. Izan ere, 2021eko udan talibanak agintera heldu zirenetik, emakumeek ia erabat debekatuta daukate lanean aritzea; lan jakin batzuk soilik egin ditzakete, eta, horiek ere, gizonekin egon gabe. Iazko azken hiruhilekoan jasotako datuen arabera, langabeziak %25 egin zuen gora emakumeen artean, eta %7 gizonezkoen artean. Lanaren Nazioarteko Erakundeak ohartarazi du datu horiek ez direla denbora tarte jakin baten isla, joera batena baizik.

Salaketa NBEraino heldu da. Antonio Guterres idazkari nagusiak herenegun salatu zuen neskak eta emakumezkoak «ezabatu» egin dituztela bizitza publikotik, eta etxean preso sartu. «Herrialdearen aurkako eraso bat da herritarren erdiak baino gehiago etxean itxita uztea giza eta ekonomia krisirik larrienetako bat duen eremu batean. Horrek ez ditu emakumeak eta neskak bakarrik zigortuko, afganiar guztiak baizik», ohartarazi zuen Roza Otunbaievak, NBEren misioaren arduradunak. Erakundearen arabera, aurten 13,8 milioi emakumek beharko dute giza laguntza.]]>
<![CDATA[Generoagatiko bazterketa krimentzat jotzeko eskatu dute Afganistango eta Irango emakumeek]]> https://www.berria.eus/albisteak/225248/generoagatiko_bazterketa_krimentzat_jotzeko_eskatu_dute_afganistango_eta_irango_emakumeek.htm Wed, 08 Mar 2023 15:26:47 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor https://www.berria.eus/albisteak/225248/generoagatiko_bazterketa_krimentzat_jotzeko_eskatu_dute_afganistango_eta_irango_emakumeek.htm Afganistango sistema hartzen du oinarri idatziak. Han, emakumeek ezin dute bigarren hezkuntzan ikasi, ezin dira zenbait eremu publikotara joan, ezin dira euren etxeetatik 70 kilometro baino urrutirago joan mahram edo gizonezko senide batek lagunduta ez bada, eta, iragan abenduaren 22tik, ezin dituzte unibertsitateko ikasketak egin, ezta GKE gobernuz kanpoko erakundeetan lan egin ere. Iranen ere antzeko egoera bizi dute emakumeek. Han, segurtasun indarren ardura da emakumeek hijaba ondo daramatela «zaintzea», eta edonor atxilotu dezakete araua urratuz gero. Emakume afganiarren martxa Joan den igandean abiatu zen Afganistango emakume talde bat Berlindik Bruselara. Martxaren helburua da emakumeek euren herrialdean bizi duten egoera salatzea, eta nazioarteko agintariei eskatzea ez dezatela onartu talibanen gobernua, baita haien aurkako zigorrak eskatzea ere. Horrez gain, Qatarri eskatzen diote itxi ditzala talibanek herrialde horretan dituzten bulegoak, eta izoztu ditzala haien ondasunak. Martxa gaur iritsi da Bruselara. Kabulen ere izan da protestarik. Dozenaka emakume kalera irten dira lan egiteko eta ikasteko eskubidea aldarrikatzera, talibanen debekuari aurre eginda. Izan ere, talibanak agintera heldu zirenetik 2021eko udan, emakumeek ia erabat debekatuta daukate lanean aritzea; lan jakin batzuk soilik egin ditzakete, eta horiek ere gizonekin egon gabe. Iazko azken hiruhilekoan jasotako datuen arabera, langabeziak %25 egin zuen gora emakumeen artean, eta %7 gizonezkoen artean. Lanaren Nazioarteko Erakundeak ohartarazi du zenbaki horiek ez direla une jakin baten isla, joera batena baizik. Salaketa NBEraino heldu zen atzo. Antonio Guterres idazkari nagusiak salatu zuen neskak eta emakumezkoak «ezabatu» egin dituztela bizitza publikotik, eta etxean preso sartu. «Herrialdearen aurkako eraso bat da herritarren erdia baino gehiago etxean itxita uztea giza eta ekonomia krisi larrienetako bat duen herrialde batean. Horrek ez ditu bakarrik zigortuko emakume eta neskak, afganiar guztiak baizik», ohartarazi zuen Roza Otunbaievak, NBEren misioaren arduradunak. ]]>