<![CDATA[Arantxa Elizegi Egilegor - Gorka Berasategi Otamendi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 20 Jan 2020 01:15:48 +0100 hourly 1 <![CDATA[Arantxa Elizegi Egilegor - Gorka Berasategi Otamendi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Rohingyen «genozidioa» salatu dute Hagan, epaiketa hasieran]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/014/001/2019-12-11/rohingyen_genozidioa_salatu_dute_hagan_epaiketa_hasieran.htm Wed, 11 Dec 2019 00:00:00 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor - Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/paperekoa/1872/014/001/2019-12-11/rohingyen_genozidioa_salatu_dute_hagan_epaiketa_hasieran.htm
Auziaren lehen saioan, Myanmarko gutxiengo musulmanaren eskubideak babesteko eskatu dio Gambiak NBEren auzitegiari: «Eskatzen dizuegun bakarra da Myanmarri esateko gelditu ditzala hilketa zentzugabe hauek. Gure kontzientzia astindu duten ekintza ankerrak gelditu behar ditu. Bere herritarren aurkako genozidioa gelditu behar du», zuzendu zitzaion Abubacarr Tambadou Gambiako Justizia ministroa hamazazpi kidez osatutako epaimahaiari.

Lehen aldia da herrialde batek beste baten aurkako salaketa aurkezten duela Nazioarteko Justizia Auzitegian, eta hirugarren aldia da II. Mundu Gerraz geroztik genozidio baten inguruko auzi bat epaituko dela bertan.

Salaketak 2016ko urritik 2017ko abuztura arteko gertaeretan du jatorria. Hilabete horietan, Myanmarrek operazio militar bati ekin zion, eta, haren ondorioz, 700.000 rohingya inguruk herrialdetik ihes egin behar izan zuten Bangladeshera. «Etnia osoa edo zati bat suntsitzen ahalegindu ziren, talde hilketak eta bortxaketak erabiliz eta baita euren herriei su emanez ere, inor etxe barruan zegoen inporta gabe», dio akusazioaren txostenak. Gambiaren esanetan, Myanmarrek «garbiketa operazio hedatu eta sistematikoa» ezarri zuen.

Myanmarko Gobernuak, berriz, behin eta berriz ukatu ditu genozidio akusazioak, eta argudiatu du «eraso terroristak» zapuzteko egin zituzten operazioak zilegi izan zirela, rohingyen talde armatuek segurtasun indarrei egin zietelako eraso.

NBEren txostena oinarri

Akusazioak aurkeztu dituen frogen oinarri nagusia NBE Nazio Batuen Erakundeak eginiko ikerketa bat da. Haren arabera, Myanmarrek «genozidioa» izan zuen helburu rohingyen aurkako erasoetan. Txostenak jasotzen dituen eskubide urraketak nabarmendu ditu Gambiako ordezkaritzak: bortxaketa masiboak, bizirik erretako familiak eta dozenaka haur labanaz sastakatuak, besteak beste.

Hainbat biktimaren testigantza grabatuak ere bildu zituzten NBEko ikerlariek, eta horietako zenbait ekarri zituen gogora akusazioak atzo. «Etxera sartu ginenean, soldaduek atea itxi zuten. Soldadu batek bortxatu egin ninduen. Lepoaren atzealdean eta sabelean sastakatu ninduen. Nire haurra babesten saiatzen ari nintzen. 28 egun zituen, baina lurrera jaurti zuten, eta hil egin zen», dio biktimetako batek.

Auziak iraun artean, behin-behineko neurriak ezartzeko eskatu du Gambiak, gutxiengo musulmanaren eskubideak errespeta daitezen. Besteak beste, rohingyei mugitzeko askatasuna bermatzea, Rajine eskualdera giza laguntza bidaltzeko «beharrezkoak ez diren oztopoak» kentzea eta etnia horretako kideen oinarrizko eskubideak urratzen dituzten praktikak amaitzea. Gambiak kalte-ordainak ere eskatu ditu, eta errefuxiatuen itzulerarako baldintzak sortzea.

Nazioarteko Justizia Auzitegia ez ezik, Nazioarteko Zigor Auzitegia ere ari da Myanmar ikertzen, gizateriaren aurkako krimenak egin ote zituen argitzeko.

Myanmarko Rakhine eskualdean —herrialdearen mendebaldeko kostaldean—, 1,1 milioi rohingya bizi dira. Eskualdeko populazioaren heren bat. Musulmanak izanik, baztertuta daude Myanmarko gehiengo budistaren aldean. Bi komunitate erlijiosoen arteko gatazkak II. Mundu Gerran du jatorria, eta gerraren ondotik areagotu egin zen zatiketa.]]>
<![CDATA[Gobernuen arteko mahairik ez bada, ezezkoari eutsiko dio ERCk]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/016/001/2019-11-26/gobernuen_arteko_mahairik_ez_bada_ezezkoari_eutsiko_dio_erck.htm Tue, 26 Nov 2019 00:00:00 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor - Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/paperekoa/1872/016/001/2019-11-26/gobernuen_arteko_mahairik_ez_bada_ezezkoari_eutsiko_dio_erck.htm
Marta Vilalta ERCko bozeramailearen esanetan, PSOEri dagokio orain mugitzea. «ERCren militantziak negoziatzera behartu du PSOE. Gugandik zerbait nahi badu, urratsak egin beharko ditu». Bi aukera eman dizkio Sanchezi: «Negoziazio mahaia ala huts egindako inbestidura».

ERCren galdeketako emaitzen berri izan aurretik, Oriol Junqueras ERCko presidenteak ohartarazi du elkarrizketarako mahaia sortzea dela alderdi independentistaren ezezkoa ekiditeko modu bakarra. «Uztailetik asko aldatu da egoera, eta orain argi dago gure botoa ezezkoa izango dela, baldin eta elkarrizketa mahai baterako akordiorik ez badago. Soilik konpromiso bat balego aldatuko genuke gure jarrera», adierazi du espetxetik.

Mahai horrek izan beharko lituzkeen «lau hankak» zehaztu dituzte ERCko agintariek azken egunotan, eta, atzo, berriro gogorarazi zituen Vilaltak: gobernuen arteko elkarrizketa, aldeek aurkezten dituzten proposamenei aldez aurretik baldintzarik ez jartzea -hau da, autodeterminazioaz hitz egiteko aukera izatea-, akordioak beteko direla bermatzeko mekanismoak jasotzea eta «egutegi argi bat» zehaztea.

Keinuak eta negoziazioak

Azken puntu horri dagokionez, lehenengo urratsa inbestiduraren aurretik egin beharko litzatekeela gaineratu du Pere Aragones Kataluniako presidenteordeak. Bi gobernuen arteko bilera bat eskatu du La Vanguardia-n argitaratutako iritzi artikulu batean, «konpromiso keinu argi gisa».

Vilaltak azaldu du mahai bat eratzeko proposamena aurkeztuko diotela PSOEri datozen egunetan, Sanchezen inbestidura negoziatzeko egitekoa duten bileran. Vilaltak PSOEri eskatu dio argitu dezala bere proposamena zein den. ERCren asmoa da, sozialisten konpromisoa lortuta, bi alderdien artean adostea gobernuen elkarrizketa mahaian eztabaidatu beharreko puntuak.

Hainbat hedabidek dagoeneko aurreratu dute nortzuk izango diren bi alderdietako ordezkariak: ERCtik, Gabriel Rufian Kongresuko eleduna, Vilalta bera eta Josep Maria Jove Kontseilu Nazionaleko burua; eta PSOEtik, Adriana Lastra Kongresuko eleduna eta Salvador Illa PSCko Antolaketa idazkaria.

Sanchezek oraindik ez du argitu ERCren proposamena onargarria iruditzen zaion ala ez, baina orain arte marra gorri bat ezarri du elkarrizketak abiatzeko: negoziazioak mugatzea Konstituzioak aurreikusten duen eremura.

PSCko idazkari nagusi Miquel Icetak gobernuen arteko elkarrizketarako esparrua izan daitekeena aipatu du. Gogorarazi du Espainiako Konstituzioak «bitariko batzordea» aurreikusten duela halakoetarako, eta ziurtatu du, elkarrizketa bultzatu nahi bada, «erreminta» aurkitzea «erraza» izango dela.

Sanchezek ERCren beharra du, urtea amaitu baino lehen presidente izenda dezaten nahi badu. Zenbait komunikabidek iragarri dutenez, haren asmoa litzateke abenduaren 16an eta 17an egitea inbestidurari buruzko eztabaida, eta lehen bozketa. Lehen aldian aurrera egiteko, ordea, hautagai sozialistak gehiengo osoa beharko luke, eta, hori ezinezkoa duenez, bigarren bozketa abenduaren 19an egingo litzateke.

Torra eta Puigdemont

ERCk ez du zehaztu PSOEri galdegin dion gobernuen arteko elkarrizketa horietan Quim Torra Kataluniako presidenteak parte hartzea ezinbesteko baldintza den ala ez. JxCk, aldiz, beharrezkotzat jo du baldintza hori Sanchezen inbestiduraren kontra ez bozkatzeko. Quim Torra ez ezik, Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetuak ere elkarrizketetan izan beharko luke, Laura Borras JxCko eledunaren esanetan. Horrez gain, nazioarteko begirale baten parte hartzea eskatu du. Borras kritiko agertu da Sanchezekin, ez delako eurekin kontaktuan jarri inbestiduran zer jarrera hartuko luketen jakiteko. «Itzalita edo estaldurarik gabe daude, edo koma amaigabean. Ez dute keinurik egin».]]>
<![CDATA[Gobernuen arteko mahairik ez bada, ezezkoari eutsiko dio ERCk]]> https://www.berria.eus/albisteak/174246/gobernuen_arteko_mahairik_ez_bada_ezezkoari_eutsiko_dio_erck.htm Mon, 25 Nov 2019 21:33:49 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor - Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/174246/gobernuen_arteko_mahairik_ez_bada_ezezkoari_eutsiko_dio_erck.htm <![CDATA[Torrent: "Aurtengo Diada ziklo politiko baten amaiera izango da"]]> https://www.berria.eus/albisteak/170938/torrent_aurtengo_diada_ziklo_politiko_baten_amaiera_izango_da.htm Wed, 11 Sep 2019 06:56:24 +0200 Arantxa Elizegi Egilegor - Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/170938/torrent_aurtengo_diada_ziklo_politiko_baten_amaiera_izango_da.htm ANCko buru Elisenda Paluziek aurreratu duenez, dagoeneko 450.000 pertsonak eman dute izena parte hartzeko. Iaz Diagonal etorbidean egin bezala, zatika banatuko du Kale Nagusia, Gracia pasealekuaren eta Espainia plazaren artean. Ekitaldia bera 17:14an hasiko da, borboitarrek Katalunia konkistatu eta hango instituzioak indargabetu zituzten urtea oroitzeko.]]> <![CDATA[Zortzi urteko espetxealdia, larri gaixotuta]]> https://www.berria.eus/albisteak/147860/zortzi_urteko_espetxealdia_larri_gaixotuta.htm Sat, 23 Dec 2017 15:08:22 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor - Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/147860/zortzi_urteko_espetxealdia_larri_gaixotuta.htm Gizaburuagan atxilotu zuten Iparragirre, 2010eko urtarrilean. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak agindu eta Ertzaintzak burutu zuen operazioan beste lau lagun ere atzeman zituzten: Xeber Uribe, Asier Badiola, Jabier Zubizarreta eta, Deban, Jon Iñaki Esnaola. Deklaratu ostean, baldintzarik gabeko espetxealdia ezarri zieten, 2008an ETAk Ondarroako ertzainetxearen kontra bonba-autoz egindako atentatuarekin zerikusia izatea egotzita. Urtebete geroago jakin zen Iparragirrek hiesa zuela, eta defentsak nahiko ahulak izanik, arazoak zituela eguneroko gauza oinarrizkoenak ere egiteko. Orduan eskatu zuen 104.2 artikulua indarrean jartzeko; hau da, larri gaixo dauden presoak baldintzapean aske geratzea ahalbidetzen duen artikulua. Uda hartan Sevilla II kartzelan zegoen. Iparragirreren osasunak okerrera egin zuela ohartarazita, Sevillatik (Espainia) Basaurira (Bizkaia) eramateko baimena eman zuten. Ordea, familiak salatu zuen zortzi egun behar izan zituztela horretarako eta tarte horretan ez zutela presoaren berririk izan. Gainera, arazoak areagotu zizkion bidaiak. Medikuen arabera, uztailean, lehen lekualdatzearen aurretik, karga biralak 84.000ko neurrian zituen, eta udazkenean, 232.000koan. Hala, haren egoera larriaz ohartarazi zuen Jaiki Hadi elkarteak eta berehala askatzeko eskatu. 2011ko udazkena zen. Handik gutxira itxaropenerako zirrikitu bat zabaldu zen, espetxe zaintzak onartu zuenean euskal presoak etxean betetzea zigorra. Ordea, 2014an berriz atxilotu zuten ondarroarra, Auzitegi Nazionalak 299 urteko espetxe zigorra ezarri eta Gorenak hura berretsi ostean. Haren abokatuek salatu zuten, lehendik ere zigorra betetzen ari zela eta zentzugabetzat jo zuten espetxeratzea. Urte bereko apirilean, Basauriko (Bizkaia) kartzelan zela, espetxezainek presoari eraso egin ziotela salatu zuen familiak. Hurrengo egunean, Basauritik Navalcarnerora (Espainia) urrundu zuten. Maiatzean, senideek salatu zuten Iparragirrek ez zuela beharrezko tratamendua jasotzen Nalvalcarneron, eta presoari ez zizkiotela medikuazterketa guztiak egin. Azken espetxe horretan ere funtzionario batek eraso egin ziola salatu zuen sendiak. Erasoa izan eta berehala, hiru hilabetez bakartuta izango zutela jakinarazi zien espetxeko zuzendaritzak. Iparragirrenen egoera muturrekoa zela eta, presoa "berehala" aske uzteko galdegin zion Eusko Legebiltzarrak Espainiako Espetxe Zuzedaritzari 2014ko ekainean. Espetxe Zuzendaritzak muzin egin zion legebiltzarraren eskariari, eta Iparragirrek zigorra etxean betetzeko egin zion eskariari ere ezezkoa eman zion, irailean. Ordurako, C3 garapen aldiko hiesak presoari krisi konbultsiboak eta dementzia koadroa eragin zizkiola salatu zuten haren senideek. "Psikosi motako jarrera oldarkorraren nahasmena nagusitu da harengan", ohartarazi zuen Miren Arana medikuak. Angelita Burgoa Iparragirreren amak ziurtatu zuenez, Iparragirreren egoeraren ardura duen epaileak presoaren egoera zenbaterainoko larria zen zekiela aitortu zion. Iparragirrek beste behin jipotu zutela salatu zuen 2014ko azaroan. Senideek azaldu zutenez, preso sozial batek egin zion eraso, eta Alcala-Mecoko erizaindegira eraman zuten. Hirugarren gradua bigarrenez ukatu zion Iparragirreri Jose Luis Castro Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Aurreko urteko irailean ukatu zion neurria presoari, eta erabaki hari Iparragirrek aurkeztu zion helegitea baztertu zuen 2015eko uztailean. Urte hartako urrian, Zaballako (Araba) espetxera aldatu zuten. Basauriko kartzelan gertatu zen istilu batengatik auzi batera deitu zuten Iparragirre, Bilbon. Senideek ohartarazi zuten Iparragirreren egoerak okerrera egin zuela azken hilabeteetan, eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere presoa aske uzteko galdegin zuen. Epaiketan parte hartu ostean, bere etxetik urrundu eta espetxez aldatu zuten berriro; Burgosera lehenik, eta Madrilgo Alcala-Mecora ondoren. Kartzela horretara martxa egin zuten azaroan, presoaren egoerak okerrera egiten jarraitzen zuela salatzeko. Ohartarazi zutenez, pertsona osasuntsu batek 2000 defentsa inguru izan ohi ditu, eta Iparragirrek orduan 100 defentsa besterik ez zituen. Gainera, bere gaixotasunak burmuinean orban bat sortu zion eta nerbio optikoa kaltetuta zeukan. Ondorioz, ikusmena galtzen ari zen egunetik egunera. Atake epileptikoak pairatzen zituen baita ere. Lea-Artibai eskualdeko (Bizkaia) udal guztiek Iparragirreren egoera salatu zuten 2016ko martxoan, eta hura aske uzteko galdegin zioten Espainiako Espetxe Zuzendaritzari, gutun bidez. Presoaren askatasunaren aldeko "jarrera aktiboa" izateko konpromisoa hartu zuten eskualdeko udalek. Uztailean, Iparragirrek beste behin salatu zuen espetxean jo zutela. Kartzelako funtzionarioek bost zaplazteko eman, ziegan lotuko zutela mehatxu egin eta iraindu egin zutela esan zien sindeei. Nazioartean ere izan du oihartzunik Iparragirreren kasuak. 2016ko irailean, Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako Goi Komisionatuaren torturaren aurkako batzordeak tramiterako onartu zuen Iparragirreren aldeko kautelazko neurri baten eskaria. Torturaren aurkako profesionalen nazioarteko erakundeak eskatu zuen neurria. Iparragirre "hiltzeko arriskuan" dagoela eta Espainiak zigorra etxean betetzeko aukera ukatu egin diola oinarri hartuta, Iparragirreren egoeran esku har zezala galdegin zion NBEren Torturaren Prebentziorako Batzordeari. Horrez gain, pazienteak egokien jotzen duen sendagaia hartzeko aukera defenda zezala eskatu zion. Izan ere, Iparragirrek uko egin zion espetxean ematen zioten sendagaia hartzeari, kalte egiten ziola iritzita. Iparragirreren egoera larria izan arren, haren osasunaren aldeko neurririk hartzen ez zenez, ekintza ikusgarriak egin zituen Iparra Galdu Baik plataformak hurrengo hilbeteetan. 2016ko irailean, Donostiako Zinemaldiko inaugurazio ekitaldia eten zuten presoaren egoera salatzeko, eta, 2017ko otsailean, esku pilotako lau eta erdiko finalean kantxara irten ziren hainbat lagun pankarta batekin. Iparragirrek senideei esan berri zien hiru presoren artean jipoitu zutela. Iparragirreri espetxetik irteteko baimena eman zioten joan den martxoaren 3an, haren aitaren osasun egoera "oso kritikoa" zela eta, bisita egin ziezaion. Ondarroako Artibai adinekoen egoitzara joan zen Iparragirre aita ikustera, eta presoa beran zela zendu zen aita. Torturaren Aurkako Munduko Erakundeak ere erreparatu dio Ondarroako presoaren egoerari. Elkarteak gutun bana helarazi zien Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroari, Jose Luis Castro Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileari eta Soledad Becerril Espainiako arartekoari, gaixotasun larriak dituzten presoen inguruan nazioarteko legediak jasotzen duena gogoraziz. Osasun Publikoko 300 mediku inguruko talde batek joan den maiatzaren 17an ohartarazi zuen Iparragirrenen osasun egoera ez dela bateragarria espetxealdiarekin, eta kartzelatik kanpo egon behar lukeela behar bezala artatua izateko. Eusko Legebiltzarrean txosten bat aurkeztu zuen mediku taldeak, eta presoaren egoera larria nabarmendu zuen. Handik egun gutxira, maiatzaren 30ean, ospitalera eraman zuten presoa, pneumonia zantzuekin. Senideek "urrats irmoa" galdegin zieten erakundeei eta eragileei. PPk ez beste alderdi guztiek salatu zuten Iparragirreren egoera, eta adierazpen bateratuan eskatu zuten hura aske utz zezatela. "Ez dugu nahi gaixotasun larriak dituzten presoak kartzela instituzioen menpe hiltzea", adierazi zuten. Madrilgo Gregorio Marañon ospitalean sendagiria eman zioten medikuek, eta Alcala-Meco espetxean sartu zuten berriro ere ekainaren 8an. Iparragirreren osasuna "azken mugara" iritsi zela salatu zuten senideek joan den urrian. Gorputzeko defentsa kopurua oso urria zuela adierazi zuten, eta auzitegi medikuak ezin zuela ziurtatu bi hilabetez bizi zitekeenik. "Edozein infekziok heriotzara eramango luke, kartzelako medikuei ezertarako astirik eman barik", ohartarazi zuten. Sare herritarra plataforma anbulantzia gisara egokitutako furgoneta batekin joan zen Alcala-Meco espetxera, joan den azaroaren 14an, Ibon Iparragirre eta Manu Azkarate euskal presoen bila, haien osasun egoera larria dela eta, biak etxera eramateko. Espetxeko funtzionarioek galarazi egin zioten sarrera anbulantziari eta Sarerekin joan ziren osasun profesionalei. Preso gaixoen egoera salatzeko baliatu zuen Sarek saiakera. Sagrario Ramosi eta Angelita Burgoari -Azkarateren eta Iparragirreren amak hurrenez hurren- haien semeak bisitatzeko aukera eman zien espetxeko zuzendaritzak. Espetxe Zaintzako epaileak Iparragirreren osasun egoerari buruzko txostena galdegin zion azaroan Madrilgo Mediku Elkargoari. Txosten horrek berretsi egin du Iparragirrek ez duela ia defentsarik gorputzean. Horrez gain, elkargoak ziurtatu du presoak espetxean jarraituz gero, osasun egoerak "oso larria" izaten jarraituko duela. Joan den astean eztulka hasi zen Iparragirre, eta haren egoerak okerrera egin zuen asteburuan. Mediku faltarengatik, astelehenera arte ez zuten ospitalera eraman. Astelehenean, hainbat froga egin zizkioten Principe de Asturias ospitalean, eta espetxera eraman zuten bueltan ondoren. Epailearen azken erabakiarekin, zigorra betetzen jarraituko du Iparragirrek espetxealdi malgutuan, Arrasateko Aita Menni zentroan. Iparragirreren zaintzako epaileak uko egin dio presoak bere etxean gaixotasunaren kontrako tratamendua hartzeko aukerari. ]]>