<![CDATA[Arantxa Elizegi Egilegor - Iosu Alberdi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 21 May 2022 21:47:17 +0200 hourly 1 <![CDATA[Arantxa Elizegi Egilegor - Iosu Alberdi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[OMEk gomendatu du kutsatzaile nagusiei muga zorrotzagoak jartzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/017/001/2021-09-23/omek_gomendatu_du_kutsatzaile_nagusiei_muga_zorrotzagoak_jartzeko.htm Thu, 23 Sep 2021 00:00:00 +0200 Arantxa Elizegi Egilegor - Iosu Alberdi https://www.berria.eus/paperekoa/1893/017/001/2021-09-23/omek_gomendatu_du_kutsatzaile_nagusiei_muga_zorrotzagoak_jartzeko.htm
Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioak ez dira derrigorrean bete beharrekoak, eta estatu bakoitzak erabakitzen du horietara atxiki ala ez. Halere, etorkizunerako helburuak jartzeko balio dezakete. Kasu honetan, iragarritako erabakiek errekuntza motorrak jarri dituzte jomugan. Izan ere, erregai fosilak -petrolioa, gasa eta ikatza- eta biomasa erretzearekin lotuta daude aipatzen dituzten kutsatzaile gehienak: suspentsioan dauden 2,5 mikratik beherako partikulak (PM2,5), hamar mikratik beherakoak (PM10), ozonoa, nitrogeno dioxidoa, sufre dioxidoa eta karbono monoxidoa.

Suspentsioan dauden partikulei dagokienez, erdira murriztu du PM2,5 deritzenen gomendatutako urteko gehienezko esposizioa: metro kubikoko hamar mikrogramotik, bostera. PM10 deritzenen kasuan, berriz, hogei mikrogramotik hamabostera jaitsi dute gomendioa. Partikula mota horiek, besteak beste, erregai fosilen erabileraren ondorioz aireratzen dira, eta OMEk arriskutsutzat jotzen ditu biriketan sartu daitezkeelako; txikienen kasuan, odolera ere iritsi daitezke, eta arnas gaixotasunak eta eritasun kardiobaskularrak eraginez.

Halere, murrizketarik handiena nitrogeno dioxidoaren urteko atalasean ezarri dute. 2005etik, azken zuzentaraua argitaratu zutenetik, urteko eta metro kubikoko 40 mikrogramoan zegoen ezarria, eta hamar mikrogramoan jarri dute orain. OMEren arabera, arnas aparatuko gaixotasunekin lotura zuzena du, gehienbat, diesel eta gasolina bidez funtzionatzen duten ibilgailuek isurtzen duten gas horrek.

Gainerako kutsatzaileei ezarritako neurrietan ez dute hainbesteko aldaketarik egin. Ozonoaren kasuan, bere horretan mantendu dute gehienezko esposizioa, eta sufre dioxidoarenean, malgutu. Karbono monoxidoari dagokionez, lehen aldiz 24 orduko gehienezko esposizio bat ezarri da: lau miligramo metro kubikoko.

Ikatzaren ustiaketa

OME ez da izan neurri berriak iragarri dituen bakarra. NBE Nazio Batuen Erakundearen bozgorailuak erabiliaz, iragarpen bat egin zuen herenegun Txinako presidente Xi Jinpingek ere. Azaldu zuen Txinak ez dituela gehiago sustatuko ikatzaren ustiaketan oinarritutako itsasoz bestaldeko proiektuak. Orain arte Pekinek ikatzaren ustiaketan oinarritutako hainbat proiektu sostengatu ditu atzerrian, besteak beste Indonesian eta Bangladeshen, eta kritika ugari jaso ditu horregatik.

Ikatzari laguntza kentzeaz gain, Pekinek iragarri zuen handitu egingo dituela inbertsioak berriztagarrietan. «Ez dugu eraikiko ikatzean oinarritutako proiekturik atzerrian, eta lagundu egingo diegu energia berriztagarrietan inbertitu nahi duten eta garabidean diren estatuei», esan zuen Xik. Azaroan egitekoa duten COP26 goi bilerara begira egin zuen iragarpena Txinak; izan ere, zientzialari eta mugimendu ekologistak agintarien gaineko presioa handitzen ari dira azken asteetan, ohartaraziz neurriak orain hartu ezean klima larrialdia geldiezin bilaka daitekeela.

Pekinek ez ezik, beste hainbat estatuk ere iragarriak dituzte antzeko neurriak aldez aurretik. G7ko kideek -AEBak, Erresuma Batua, Europako Batasuna, Frantzia, Italia, Alemania eta Kanada- maiatzean iragarri zuten eten egingo zituztela ikatza energia gisa baliatzen zuten itsasoz bestaldeko proiektuetarako laguntzak. Hego Koreak eta Japoniak ere egina dute urratsa.

Aurten goia jo duena, baina, bestelako isurketa mota bat izan da: basoetako suteek eragindako karbono dioxidoarena (CO2). Europako Batasunaren Copernicus programak atmosfera monitorizatzeko duen zerbitzuaren arabera, uztailean eta abuztuan inoiz ez bezalako CO2 kantitateak isuri dira atmosferara: uztailean, 1.258,8 megatona, eta abuztuan, 1.384,6 megatona.

Suteen eragin larrienak jasan dituzten eremuak Mediterraneo ingurua, Siberia eta Ipar Amerika izan dira. Ikerketaren arabera, gainera, aurten piztu diren sute ugari krisi klimatikoaren ondorio zuzena dira: baldintza klimatikoak lehorragoak eta beroagoak dira inguru horietan.]]>
<![CDATA[Parlamentura itzuli ahal izango dira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1835/016/001/2020-01-18/parlamentura_itzuli_ahal_izango_dira.htm Sat, 18 Jan 2020 00:00:00 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor - Iosu Alberdi https://www.berria.eus/paperekoa/1835/016/001/2020-01-18/parlamentura_itzuli_ahal_izango_dira.htm
«Ez diogu ez ikusiarena egin parlamentuak egindako eskariari», azaldu du Ester Capella Justizia kontseilariak. Berez, iazko urtarrilean egin zuen eskaria legebiltzarrak, baina orduan haien aurkako epaiketa hastear zen, eta horixe argudiatu zuen Espainiako Gorenak baimena ukatzeko.

Auzitegi bereko fiskaltzak zehaztu du Quim Torraren inhabilitazioaren auzian Kataluniako Parlamentuak duela azken hitza, eta Hauteskunde Batzorde Zentralak ez duela eskumenik horretarako. Hala, ontzat eman du gobernuburuaren defentsak egindako eskaria: batzordeak eskatutako inhabilitazioa etetea, Gorenak azken hitza esan arte.

Pedro Crespo fiskalak azaldu du legediak ez diola inolako eskumenik ematen Hauteskunde Batzordeari diputatuen aktak indargabetu eta haien eserlekuak hutsik deklaratzeko. Dena den, nabarmendu du ez duela zentzurik norbait kargu publiko baterako aukeraezina dela esateak baldin eta hura jada hautatua badago.

Nazioarteko ordezkaritzak

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Generalitateak nazioarteko sei ordezkaritza berriz irekitzeko onartutako dekretua. Erresuma Batuko, Alemaniako, AEBetako, Italiako, Suitzako eta Frantziako delegazioak dira. Espainiako Konstituzioko 155. artikuluaren aplikazioa bertan behera geratu ostean onartu zuen lege dekretua Kataluniako Gobernuak, 2018ko ekainean. Espainiak berehala jarri zuen helegitea, eta Kataluniako Gobernuak berak utzi zuen indarrik gabe. Dekretu berriak aurkeztu zituen. Horietako batzuk ontzat jo ditu gaur Espainiako Gobernuak, Argentinako, Mexikoko eta Tunisiako enbaxadak onartuta, «eragozpenik» ez dutela adierazita. Atzerri Ministerioak azaldu du, hala ere, horiek berriz ixteko eska dezaketela epaitegietan, haien ekintzek «legea hausten» badute edo «Espainiaren interesen aurkakoak» badira. Bere garaian Atzerri Ministerioak zabaldu zuen «independentisten tesia» munduan zabaltzea zela ordezkaritzen helburua.

Ebazpenarekin, auzitegiak men egin dio Josep Borrellek Atzerri ministro zela jarritako errekurtsoari; ministro ohiak argudiatu zuen Quim Torra presidentearen gobernuak ez zituela bete beharrezko prozesuak. Halere, ebazpena ez da irmoa. Kataluniako Gobernuak errekurtsoa jartzeko aukera du.]]>