<![CDATA[Arantxa Elizegi Egilegor Gorka Berasategi Otamendi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 06 Dec 2021 21:17:36 +0100 hourly 1 <![CDATA[Arantxa Elizegi Egilegor Gorka Berasategi Otamendi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Iran uranioa %20 aberasten hasi da, itun nuklearraren mugatik gora]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/015/001/2021-01-05/iran_uranioa_20_aberasten_hasi_da_itun_nuklearraren_mugatik_gora.htm Tue, 05 Jan 2021 00:00:00 +0100 Arantxa Elizegi Egilegor Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/paperekoa/1892/015/001/2021-01-05/iran_uranioa_20_aberasten_hasi_da_itun_nuklearraren_mugatik_gora.htm
Teheranen azken urratsak are gehiago zailduko ditu Washingtonekiko harremanak. Gatazkatsuak ziren lehendik, eta tentsioa areagotuz joan da Donald Trump AEBetako jarduneko presidentearen agintaldiaren amaieran. Joe Biden presidente hautatua itun nuklearrera itzultzearen alde agertu da, baina ikusteko dago AEBek zer bide hartuko duten haren agintepean.

Hassan Rohani Irango presidenteak prozedurak hasteko agindua sinatu eta minutu gutxira hasi ziren, atzo, uranioa aberasten Fordowko lantegian, mendi baten lur azpian eraikitako gunean. Egun, uranioa aberasteko bi gune ditu Iranek; Fordown da bata, eta Natanzen bestea. Bigarren horretan, 5.060 zentrifugagailu jartzeko baimena ematen dio akordioak, betiere ahalmen gutxien dutenak izan behar dutela zehaztuta. Aldiz, Fordown ezingo luke uranioa aberastu hamabost urteko epean, ezta gunea ikerketa teknologikoa ez den beste helburu baterako erabili ere. Joan den abenduan jakin zen Iranek eraikitze lanak hasi zituela gunean, obren berri eman gabe.

Irani arma nuklearrak lortzeko aukera eragoztea da akordioaren helburuetako bat. Horiek ekoizteko, ezinbestekoa da uranioa %90 aberastea, eta maila horretatik urrun dago egun Teheran. Hala ere, Israelek arma nuklearrekin lotu du Iranen iragarpena, eta ohartarazi ez duela halakorik onartuko. «Uranioa gehiago aberasteak eta lurpean uranioa aberasteko ahalmena handitzeko erabakiak helburu bakarra du: arma militarrak ekoiztea», idatzi du Benjamin Netanyahu lehen ministroak Twitterren.

«Iranen mehatxuei» erantzuteko, AEBek Persiar golkoan utziko dute USS Nimitz gerraontzia. Abendu bukaeran itzuli behar zuen AEBetara, baina Washingtonek ez du eramango.Teheranek , berriz, inguru horretako egoerari «gertutik» erreparatzen ari zaiola ohartarazi dio Etxe Zuriari. «Mezu argiak eta gardenak bidali dizkiogu Washingtoni ohiko bideetatik, baita golkoko gainontzeko herrialdeei ere, inork okerrik egin ez dezan».

Europako Batasuneko diplomaziaburu Josep Borrellek ere kezka adierazi du. Haren esanetan, Iran «aldendu» egingo da itunetik, aberaste maila gaindituz gero, eta horrek «ondorio esanguratsuak» izan ditzake.

Ituna kolokan

Teheranek 2019an utzi zion Vienako itunaren parte batzuk betetzeari. Hilabete batzuk lehenago, 2018ko maiatzean, AEBek erabaki zuten akordioa uztea eta Irani zigor ekonomikoak berriz ezartzea. Geroztik, zalantzazkoa izan da itunaren etorkizuna. Baina, bereziki, Iranen kontrako bi erasok jarri zuten kolokan akordioa, iaz. 2020ko urtarrilean, AEBek Qassem Soleimani Irango Guardia Iraultzaileetako Quds Indarraren komandantea zena hil zuten, eta Teheranek adierazi zuen utzi egingo zuela ituna. Joan den azaroaren 27an, berriz, Mohsen Fakhrizade Irango zientzialari nuklearra hil zuten. Inork ez zuen bere gain hartu erasoa, baina Iranek Israel egin zuen berehala erantzule. Handik lau egunera, Irango Parlamentuak programa nuklearra garatzeko lege proposamena onartu zuen, eta lege horren ondorio da Teheranek atzo iragarritako neurria.

Igandean, Soleimaniren hilketaren urteurrenean, Israelen «amarruan» ez erortzea galdegin zion Mohammad Javad Zarif Irango Atzerri ministroak Trumpi. Haren esanetan, Israel gerra probokatu nahian ari da Iranen eta AEBen artean, Iraken AEBetako armadari erasoz. Washingtonek Iranen babespeko miliziei leporatu dizkie erasook, baina miliziek ez dute halakorik onartu. Israelgo Gobernuak baztertu egin ditu Iranen akusazio «zentzugabeak».]]>
<![CDATA[Preso independentista katalanak, hirugarren gradutik urrats batera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/017/001/2020-07-03/preso_independentista_katalanak_hirugarren_gradutik_urrats_batera.htm Fri, 03 Jul 2020 00:00:00 +0200 Arantxa Elizegi Egilegor Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/paperekoa/1877/017/001/2020-07-03/preso_independentista_katalanak_hirugarren_gradutik_urrats_batera.htm
Tratamendu batzordeek bigarren gradua proposatu zuten, iazko abenduaren 11n, Oriol Junqueras, Raul Romeva, Jordi Turull, Josep Rull, Joaquim Forn eta Dolors Bassa kontseilari ohientzat, parlamentuko presidente izandako Carme Forcadellentzat, ANCko buru ohi Jordi Sanchezentzat eta Omniumeko presidente Jordi Cuixartentzat. Erregimen horretan, eta Zigor Kodeko 100.2 artikulua baliatuta, espetxetik irteteko baimenak jaso zituzten. Gaur egun, lan egitera, senideren bat zaintzera eta borondatezko lanak egitera atera daitezke egunean hainbat orduz.

Onura handiagoak jasoko dituzte hirugarren gradua onartzen badiete. Espetxera lo egitera soilik joan beharko dute aste barruan, eta kartzelatik kanpo pasatuko dute asteburua. Baina aste barruan ere kartzelara joan beharrik ez dute izango hirugarren gradua eman ondoren 86.4 artikuluak aurreikusten dituen aringarriak aitortzen badizkiete.

«Urrats bat gehiago da. Baina preso politikoak gara oraindik ere», adierazi zuen atzo Junqueras Kataluniako presidenteorde ohiak. «Amnistia bidezko askatasuna nahi dugu, errugabeak garelako», gaineratu zuen. Cuixartek «borroka baketsuaren eta desobedientzia zibilaren zilegitasuna» aldarrikatu zuen «gizartea eraldatzeko erreminta» gisa, batzordearen proposamena publiko egin ostean. Rullek, berriz, zigorra betetzen jarraitzen dutela nabarmendu zuen. «Inor ez dadila okertu: espetxe sailkapen bati buruz ari gara. Hirugarren gradua kartzela da».

Erabakia eta helegitea

Tratamendu batzordeen proposamena onartzen duten ala ez «ahalik eta azkarrena» jakinaraziko dutela azaldu zuen Espetxe Neurrien idazkari Amand Calderok, baina aurreratu zuen presoak ezin izango direla etxera itzuli asteburu honetan behintzat. Graduari buruzko erabakia «teknikoa» dela ziurtatu zuen, eta batzordeek proposamena aho batez hartu dutela nabarmendu.

Generalitateak hirugarren gradua onartuz gero, erabakiari helegitea jartzeko aukera izango da. Espetxe zaintzako epailearen aurrean lehen instantzian, eta Espainiako Auzitegi Gorenean bigarrenean. Dena den, espetxeratutako buruzagi independentistek ez dute azken erabakiaren zain egon beharko espetxetik irten ahal izateko.

Presoei hirugarren gradua onartuko baliete, Fiskaltzak helegitea jartzea espero daiteke. Aurretik ere eskatua zuen hirugarren gradua ez emateko presoei, zigorraren erdia espetxean betetzen duten arte. Zigor Kodeak dio baldintza hori ezar dezakeela epaileak bost urtetik gorako kondenen kasuan, baina, espetxe zaintzako aurreko zenbait autotan azaldu zuenez, Espainiako Auzitegi Gorenak ez zuen jaso presoek zigorraren erdia derrigorrez espetxean bete behar dutenik, nahiz eta Fiskaltzak epaimahaiari hala egiteko eskatu zion.]]>