Alarde parekidea jendetsua izan da, baina alkateak ez die harrerarik egin
Arantxa Iraola
Balkoian, udaleko taldeek inoiz baino babes handiagoa eman diete, eta udal gobernuko kide batek eman die, lehen aldiz, hiriko bandera

Keinu bakoitza arnasa denean
Arantxa Iraola

Alarde parekideak kaleak bete ditu, baina alkateak ez die harrerarik egin
Arantxa Iraola
Talde politiko guztietako ordezkariak izan dira balkoian, PP izan ezik, eta lehen aldiz udal gobernuko kide batek eman die hiriko bandera alarde parekideko kideei: Berdintasun zinegotzi Miren Etxebestek (Ahal Dugu)

Zahar etxeak arautzeko eredu berria onestea lortu du Espainiako Gobernuak
Arantxa Iraola
Autonomia erkidegoekin egin duen bileran egin dute ereduaren inguruko bozketa; justu-justu atera da aurrera, eta aurka egin dutenen artean dago Jaurlaritza
Sopelako jaietan eraso bat pairatu dutela jakinarazi dute Virgin Mari DJ taldeko kideek
Arantxa Iraola
Aditzera eman dutenez, 15-16 urteko nerabeek egin zieten aurre, igandean; irainka hasi ziren, baina gero eraso fisikoak ere izan ziren. Ondorioz, musika taldeko kideek erabaki zuten bertan behera uztea emanaldia.

Alarde parekidea berriz antolatu dute udalaren erantzunik jaso gabe
Arantxa Iraola
Antolaketa bere gain har dezala eskatu zioten orain hilabete batzuk Irungo Udalari; ez du erantzun. Instituzioaren esku hartzea ezinbesteko urratsa dela gogorarazi dute hautu parekidearen aldekoek

Alkateak ez du esan Podemosek egin zituen eskakizunak beteko dituenik ere
Arantxa Iraola
Udal gobernuan dago, PSE-EErekin. Alardea berriz antolatzeko eta hautu parekidearen aldeko keinuak egiteko eskatu diote alkateari

Jaurlaritzari leporatu diote sare itunpekoaren alde egitea
Arantxa Iraola
Egungo eredua «betikotzeko» asmoa egotzi dio ELAk. Hezkuntza itunaren inguruan aurkezturiko egutegia desegokitzat jo du Steilasek

Ibai Aginagari Berangon egin zioten ongietorria ikertuko du Auzitegi Nazionalak
Arantxa Iraola
Hiru pertsona inputatu ditu Ismael Moreno magistratuak, ekitaldiaren antolaketan parte hartu izana leporatuta.

Lehen balantzea: 30 eutanasia
Arantxa Iraola
Hilaren 25ean urtea beteko da eutanasiak egitea ahalbidetzen duen legea indarrean sartu zenetik Hegoaldean. DMD elkartearen iritzian, gaiaren gaineko informazioa hedatzen jarraitu behar da