<![CDATA[Arkaitz Mendoza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 20 Sep 2019 20:40:11 +0200 hourly 1 <![CDATA[Arkaitz Mendoza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Intentsitatean eroso]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2022/029/001/2019-05-26/intentsitatean_eroso.htm Sun, 26 May 2019 00:00:00 +0200 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/2022/029/001/2019-05-26/intentsitatean_eroso.htm Euskadiko Orkestra SinfonikoaZuzendaria: Robert Treviño. Biolontxeloa: Pablo Ferrandez. Egitaraua: A. Dvoraken Biolontxelorako Kontzertua eta E. Elgarren 2. Sinfonia. Lekua: Donostiako Kursaal auditoriuma. Eguna: Maiatzak 24.

Intentsitate handiko bi orduko egitaraua erronka handia izan da Euskadiko Orkestrarentzat, egitarau bakoitzari dagozkion entsegu kopuruak kontuan edukita. Horrexegatik, alderdi positibo ugari sumatzeaz gain, esperientziarekin eta heldutasunarekin aurrera ateratzen diren musika pasarte dezente ere interpretatu zituen. Robert Treviño zuzendariak izaera handiko bakarlari gazte bat zuen alboan: Pablo Ferrandez biolontxeloa. Haren instrumentua zoragarri loreztatu zen pasarte lasai eta goxoetan, baina obra hasierako sarrera burrunbatsuan eta partituraren unerik arranditsuenetan motz entzun zen. Orkestrarekin jorratzen ari zen elkarrizketetan ez ziren maila berean aritu biak, orkestra ozenegi baitzegoen Ferrandezen esatekoetan eta hori ez baitzen oso mesedegarria izan soinu orekarako. Klarinetearen soinu irekiak, flautaren afinazio arazoren batek —nahiz eta amaierako akordean eskaini zigun azken nota zoragarria izan— eta haize metal sendiaren indar handiegiko parte hartzeak ez zuten entzutea guztiz biribildu, baina baikortasunez begiratuz, aukera polita izan genuen gaur egun den eta etorkizunean biolontxelo jotzaile handia izango den musikari peto hori entzuteko.

Atsedenaldian indarrak berreskuratu ondoren, Edward Elgarrek Ingalaterrako errege izandako Eduardo VII.ari eskaini zion bigarren Sinfonia proposatu zigun orkestrak. Orkestrazio aldetik oso mamitsua, milaka ñabardura ia ordubeteko iraupena duen obra handi horretan. Eta, esan bezala, pintzelkada asko albo batean geratu ziren, dena ezin da bere gain hartu eta interpretazio egoki batetik ez ziren pasa orkestrako kideak. Denboraldia luzea eta intentsoa izan da, eta edozein ekintza fisikotan ohikoak izaten diren nekeak sumatzen dira jada musikari batzuengan, batez ere haize egurrean. Treviñok bide onetik zuzendu zuen orkestra, magia handirik gabe, normaltasuneko ikuspegia finkatzeko desioan, eta oinarriak ondo iltzatu zituen alde horretatik. Nota luzeekin zer egin airean geratu arren, esaldi bakoitzaren amaierak sentikor itxi zituen, emanaldi dotore bat koroatu arte.]]>
<![CDATA[Instrumentuen hitzak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1984/024/001/2019-05-08/instrumentuen_hitzak.htm Wed, 08 May 2019 00:00:00 +0200 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/1984/024/001/2019-05-08/instrumentuen_hitzak.htm EOSZuzendaria: Robert Treviño. Egitaraua: Gustav Mahlerren 9. sinfonia. Lekua: Donostiako Kursaal auditoriuma. Eguna: Maiatzak 6.

Orkestrako instrumentuak hitz egiten hasten dira. Heriotza, itxaropena, osagai ezberdinen antolaketa eta aldibereko anabasa urtzen dira Gustav Mahlerren 9. sinfonia honetan. Lehen aldiz, atal geldoak hasieran eta amaieran, obraren erdian Ländler eta Burleske oldarkor bat kokatuz. Normalean, sinfonia bateko hiru edo lau atalen artean erlazio estuko osotasun bat bilatzen saiatzen gara, baina honetan Mahlerrek lau musika txatal obratzar erraldoi batean biltzen ditu, eta funtsezko helburua iradokitzen instrumentuen esanei. Euskadiko orkestra gogotsu aritu zen; atal txiki asko elkartu zituen interpretazio honetan, bakoitza sakontasunetik landua, Robert Treviño zuzendariaren markarik aipagarrienaren isla: atal bakoitza sakontasun deigarrian aztertuta.

Bakarlari batzuk goi mailan aritu ziren; normalean ezkutuan agertzen diren piccoloa, kontrafagota eta ingeles adarra zoragarri beren elkarrizketetan. Ahoskatze eta esate guztiak distiratsu jaso genituen, konpromiso handiko nota bakun horiek Treviñoren interpretazioan dotore txertatuta. Beste alde batetik azkenaldian aske eta zoriontsu dabiltzan instrumentuek maila ikusgarria eman zuten: klarinete bakarlariak eta bigarren biolinak. Amaieran, tronpeta bakarlariak sinfoniako esaldirik erromantikoena heriotzaren baikortasunetik loreztatu zuen, ordubeteko intentsitate eta neketik freskotasun ahaire bat bakanduta. Lurrarekiko maitasuna, bakean bizitzeko gura, naturako baliabideez gozatzeko beharra eta heriotzaren agerraldiak dakartzan barne gatazkak trinkotasunetik lotu zituen Treviñok; instrumentu guztien hitzak ordenatu, sailkatu eta prosodia ulerkor eta hedatzaile bat eraikita. Musika ilunabar sentikor honetan, musikak biziaren barne heriotza maitasunez omendu zuen; beraz, musika instrumentuek jarrai dezatela hizketan!]]>
<![CDATA[Kontrolpean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1897/040/001/2019-04-09/kontrolpean.htm Tue, 09 Apr 2019 00:00:00 +0200 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/1897/040/001/2019-04-09/kontrolpean.htm Concertgebouw ganbera orkestraKontzertinoa: Michael Waterman. Pianoa: Ben Kim. Lekua: Donostiako Kursaaleko auditoriuma. Eguna: Apirilak 7.

Igande arraro bat. Ganbera orkestra ezagun batek ikusmina sortu beharko luke musika zaleen artean, baina harmailetan butaka gehiegi hutsik zeuden. Igandea, ordua, futbola, auskalo zergatik! Kalitatea ziurtatua genuen, baina erantzuna ez zen parekoa izan; aztertu beharreko jarrera. Kontzertua primerakoa izan zen, ziur aski ez oso ikusgarria, baina entzuten ari ginen musikak barne tripak ondo ekoiztuta eta sasoi onean zeuzkan. Sei lehen biolin, bost bigarrengo, lau biola, hiru biolontxelo eta kontrabaxu bat. Ganbera orkestra txikia, baina nahikoa. Ez zegoen haize instrumenturik, eskaini beharrekoa hari instrumentuetan oinarritzen baitzen.

Goi mailako musika eratze honen osagai guztiak tenperatura bikain batean ageri ziren: bakoitzak bere instrumentuan gauzatzen zuen soinua, taldearen bateratasunean biribil txertatuz, inongo protagonistarik gabe. Michael Waterman kontzertinoak ez zuen keinu berezirik egin behar biolak bigarren biolina entzuteko edota denek biolontxeloen harmonia enborrean murgiltzeko. Bakarlari bat ekarri zuten, Ben Kim amerikarra pianoan, eta Mozarten Pianorako KV414 Kontzertua ederki interpretatu zuen. Ederki bai, zoragarri ez. Ondo txalotu genuen, baina Mozartek dakarren energiaren eta melodiaren islatzean epelegi aritu zen, espresiobidean egokitasunetik atera gabe. Orkestraren maila bakarlariaren gainetik egon zen, eta hori ez da sentsazio oso ona izaten.

Kontzertu hasieran jorratutako Anton Webernen Langsamer Satz M78 obran loreztatutako soinu argitsua Johannes van Bree ezezagunaren Allegro-an gehiago indartu zen, honako honetan hari laukote egituran ordenatuz, talde bakoitza zelula mamitsu bat izanik. Azkenik, hain famatua den Anton Dvoraken Serenata. Bertan, ganbera taldea libreago zebilen, dena hain kontrolpean izateak dakarren hoztasunetik aldenduz. Biolak etekin onean, bigarren biolinak lehenengoei galdera-erantzun desafioan bero, eta biolontxeloak soinu burrunba dotorean.]]>
<![CDATA[Mito eta kito]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1928/030/002/2019-03-13/mito_eta_kito.htm Wed, 13 Mar 2019 00:00:00 +0100 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/1928/030/002/2019-03-13/mito_eta_kito.htm Euskadiko Orkestra SinfonikoaZuzendari eta biolinista: Pinchas Zukerman. Egitaraua: Ludwig van Beethovenen 'Biolinerako kontzertua eta Anton Dvoraken 8. sinfonia. Lekua: Donostiako Kursaaleko auditoriuma. Eguna: Martxoaren 8a.

Biolinaren munduan mito handia da Pinchas Zukerman, hamarkada askotan arku instrumentuetako adituentzat gida izan den musikari handia. Duela bi urte, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denboraldia ezagutu zuen bakarlari gisa, eta utzitako zapore onak berriro ere ekarri du gure agertokietara: erabaki guztiz erraza zuzendaritza artistikoarentzat. Funtzionatzen duen produktu bat berriz ere ekartzea arriskurik gabeko aldez aurreko garaipen on bat baita.

Baina, oraingo honetan, Zukermanek berak zuzendu nahi zuen orkestra. Biolinista lanarekin aspertu ez, baina, urtetik urtera munduko izar handi sentitzen direnean, izarrek beren burua erronka berrietara bideratzeko beharra sentitzen dute. Erabaki logikoa kasu batzuetan. Hala eta guztiz ere, erretiroa hartzen duen goi mailako futbol jokalari batek bezala, edonor ez da entrenatzaile on bat izateko gai; ideia onak izan ditzake, baina karisma eta lidergoa izan behar dira, eta, arazo puntualetan, teknika argudioak bereziki ikasi behar dira. Zukermanen kasuan, Hannah Perowne kontzertinoaren lana goraipatu behar da, podiumetik zetozen akats asko gainditu baitzituen emakume liderrak. Orkestra guztia Perowneri begira; berak zuen giltza une oro, eta, bitartean, Zukerman jolasean bere arku batutarekin.

Mito eta kito. Zalantza tantarik gabe gozatu genuen Ludwig van Beethovenen Biolinerako kontzertua. Ez da teknikoki zailena, baina gardenena bai; milaka eskala gora eta behera, akorde osoak, biolineko goiko posizioetan gauzatzen diren pasarte ugari, eta, batez ere, energia bereziko interpretazioa dakarren partitura. Zukerman zoragarri aritu zen, EOSeko entzulerian aparteko isiltasuna lortuz. Sentsazio miragarri bat bizitzen ari ginela antzeman genuen. Haize egurra kokaleku berezian, ezkerretik eskuinera flauta, fagotak eta klarineteak, eta oboeak, berriz, fagotaren eta klarinetearen erdian txertatuta, orkestrarentzat laguntza interesgarria izanik.

Jarraian musika txekiarra iritsi zen Anton Dvoraken bitartez; hemen denetarik pasatu zen Zukermanen batuta jolasaldian. Soinu oreka falta tronboi taldearen garrasiei esker, haize eta hari instrumentuak bide zuzenetik aldenduz, Perownek konpondu ezin zituen akatsak. Baina Zukerman musikari petoa da, eta, edonola ere, orkestra sentikor entzun zen. Musikariak gustura zeuden mitoaren aginduetara, eta hori eskertzekoa da.]]>
<![CDATA[Gazteen egia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1905/032/001/2019-03-12/gazteen_egia.htm Tue, 12 Mar 2019 00:00:00 +0100 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/1905/032/001/2019-03-12/gazteen_egia.htm Gustav Mahler gazte orkestraZuzendaria: Jonathan Nott. Abesbatza: Donostiako Orfeoia eta Orfeoi Txikia. Egitaraua: Gustav Mahlerren 3. Sinfonia. Lekua: Donostiako Kursaal auditoriuma. Eguna: Martxoak 7.

Gazteen egia gaur egungo gizarteak entzun beharko lukeen bizi-gida bilakatu da. Ziur aski heldutasunaren aztarnarik gabe, agian esperientziaren ibilbidean aukera gutxirekin, baina duda izpirik gabe, beren hitzetan eta ekintzetan pasioaren eta jakitearen gosea dira gure gazteak. Musikan eta, konkretuki, orkestraren esparruan, Gustav Mahler gazte orkestra sortu zen duela hiru hamarkada, Claudio Abbado maisuaren eskutik. Aitzindari izateaz gain, gaur egun munduan erreferentzia bilakatu da —hara hor Kursaal auditoriumean bildu zen gazte mordoa—, eta talentuarekin zein eguneroko lan zorrotzarekin lortu daitezkeen fruituak maila altuan iragartzen dituzte. Gainera, harro sentitzeko aukera genuen: Ane Agirre biola jotzaileak orkestra honetan parte hartzen du. Hezkuntza prozesuko irakasle onei, inguruneko sostengu bereziari eta norberak gauzatu beharreko eguneroko ikasketari talentua gehitzen badiegu, sekulako emaitza lor dezake gazte musikari batek.

Beren deitura omentzeko, Gustav Mahlerren sinfonia bat aukeratu zuten, hirugarrena, eta obra honetan gazteen egia, lañotasuna eta malgutasuna argi asko adierazi ziren musika eratzean. Maila altua, batez ere, tronboi eta tronpa bakarlariek erakutsi zuten, baina bikaintasuna lortzeko baliabide batzuk ez ziren guztiz tinko txertatu. Jonathan Nott zuzendariak Mahlerren musikan dakarren esperientzia txalogarria izan da gazte hauentzat, baina sinfoniaren pasarte batzuetan bateratasuna iheska ibili zen. Tronpeta jotzaile batentzat, sinfonia honen bakarkako pasartea zailtasun handiko ardura da, eta honakoan goiko notetan urduritasunak azaldu ziren, helduen orkestra askotan uxatzen ez diren urduritasun berberak. Donostiako Orfeoiko emakumeek eta txikiek energia iturri bereziarekin loreztatu zuten partitura, Orfeoi Txikiak bereziki. Mahlerren 2. Sinfonia-n bezala, mezzosopranoaren agerraldia beharrezkotzat sentitzen da, eta erronka honetan Elena Zhidkovaren ahotsa apropos sentitu zen. Orkestra kideen esaldi sormena eta melodia guztien esanahia garbi asko agertu zituen Nottek, kontzertuan entzundakoa intentzio osoz biribilduta zegoela begi bistan utziz. Gazteen egia, gizartearen begia.]]>
<![CDATA[Esperientzia berrien bila]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/027/001/2019-02-16/esperientzia_berrien_bila.htm Sat, 16 Feb 2019 00:00:00 +0100 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/1886/027/001/2019-02-16/esperientzia_berrien_bila.htm 'Marie Antoinette' Orkestra: EOS. Balleta: Malandain Biarritz Balleta. Zuzendaria: Melanie Levy-Thiebaut. Koreografia: Thierry Malandain. Lekua: Donostiako Kursaal auditoriuma. Eguna: Otsailak 14.

Jendeak esperientzia berriak nahi eta behar ditu. XXI. mendearen hasiera honetan, edonork etxean den-dena eskuragarri du: zinema, telesailak, kirola, literatura, musika eta abar. Kalera irten, sarrera bat erosi, eta esperientzia berri baten bila abiatzeak esfortzu bat dakar. Ahalegin horrek betiere merezi behar du, eta horretan kultura ekoizten duten nagusi eta buru guztiek kalitatearen eta berrikuntzaren bila abiatu behar dute. Bestela, Joseph Haydnen betiko sinfoniak etxean plazer handiz goza ditzaket ikaragarrizko bozgorailu eder batekin eta munduko orkestra hoberenaren interpretazioarekin. Etxetik irteteko zerbait eskaini behar didazu. Honako honetan, Haydnen musika dantzarekin urtu zen. Dantzari finak dira, teknikoki kalitate handikoak. Eta, nahiz eta eszena-dekoratua sinpleegia izan, ikusmenak arreta handiz jarraitzen zien mugimenduei. Taldekako koreografia zailak bakarka edota bikoteka jorratutako ariketekin tartekatu zituzten.

Ikusmenak esperientzia gozagarria zuen bitartean, entzumena amodio eta gorroto pasadizoetan murgilduta zebilen. Andoni Mercero biolinista aparta zirraragarri aritu zen concertinoaren rolean, sekulako maila erakutsiz bere solo guztietan, Haydnen lau sinfoniak urreztatzeraino. Baina zuzendaritza lanetan makaltasuna nabarmenegia izan zen: Levy-Thiebautek bateratasunetik aldendu zuen orkestra, soinu oreka apurtuz, eta akordeak ez ziren soinu bakarrean entzun, bikaintasunetik urrun. Azken kontzertuetan orkestrak aurrerapauso handia eman duen esparru batean ere kale egin zuen; soinua neutroa izan zen ordubete luzean, ez zuen dinamika kontuetan aldaketa handirik landu eta, hala, interpretazioa triste samar jaso zen. Miyuki Kaneik, Barryko kondesaren rolean, eta Mickael Contek, Luis XVI.arenean, emanaldi txukuna egin zuten, gorputz mugimendu guztiak solte eta erraztasun harrigarriz erakutsiz. Laburbilduz, esperientzia erdibidean geratu zen: ikusi bai, entzun ez.]]>
<![CDATA[Biolontxeloa ahoan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2018/032/002/2018-11-29/biolontxeloa_ahoan.htm Thu, 29 Nov 2018 00:00:00 +0100 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/2018/032/002/2018-11-29/biolontxeloa_ahoan.htm Piotr BeczalaPianoa: Helmut Deutsch. Lekua: Donostiako Kursaaleko auditoriuma. Eguna: Azaroak 27.

Ba bai, biolontxelo bat du ahoan Piotr Beczala tenorrak. Munduko ahotsen rankingean botere handiz sartu da poloniarra, eta, zuzenean entzunda, merezimendu handiz! Ahots epela du, kolore anitzekoa, biolontxelo baten arku eratze dotore baten antzekoa, eta batez ere erdiko aldean pisu handiz oinarria hartzen duen tenor liriko spinto zoragarria dugu. Kantu-izarren artean askotan topatu izan ditugu fama handiko abeslariak, baina gutxi dira heldutasuna eta pazientzia dutenak eta beren unea itxaroten jakin dutenak.

Poloniarrak ez du ez dagokiona kantatzen, argitasun itzelez aukeratzen baititu bai operak bai kantatzeko obrak; erabaki arraroa, ibilbide azkar eta suziriz beterikoa egin nahi duen artista batentzat, baina luzera begira emankorragoa. Esku egitaraua hartu, eta lied kanta pila ageri dira, batzuk italiarrak, besteak poloniarrak, eta baita alemaniarrak ere, eta errezitalaren amaieran entzuleak eserlekutik altxatzeko diseinaturiko bost aria handi, operari keinua eginez. Ba agian, nahiz eta azken kanoikadak haluzinagarriak izan, ez ziren aurretik jorratutako lied mordoxkak bezainbeste hotzikaraz zipriztindu.

Lied laguntzaile gisa gaur egun dagoen piano jotzailerik hoberenetakoa dugu Helmut Deutsch austriarra. Bi orduan dotore eta fin jardun zen, Beczalaren ahotsak nahi zuen modura arnas zezan, bidaia horretako lagunik fidagarriena bilakatuz. Zoragarri aritu zen, batez ere Mieczyslaw Karlowicz poloniarraren kantuetan, abesti bakoitzaren hasierari eta amaierari biribiltasun sendo bat emanez.

Bestela, Francesco Paolo Tostiren L'ultima canzone, Ottorino Respighiren Lagrime nahiz Pioggia, eta harribitxiz apaindu zuen Ermano Wolf-Ferrariren O si che non sapevo kantuetan maila gaindiezinean aritu ziren, denbora luzez ahaztuko ez ditugun interpretazio handiak egiteraino. Agian, Kursaaleko auditoriuma ez zen hiriko agertokirik egokiena kantu errezital bat entzuteko, zubia gurutzatu bezain pronto Viktoria Eugenia antzokia hor izanda, baina poloniarraren ahotsa lehengai fresko askorekin hedatu zen Kursaaleko azken ilaretaraino. Bikain asmatu dute antolatzaileek Piotr Beczala gure artera gerturatuz; Kursaal Eszenari ere txaloak!]]>
<![CDATA[Dotorezia kiloka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1936/032/001/2018-11-13/dotorezia_kiloka.htm Tue, 13 Nov 2018 00:00:00 +0100 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/1936/032/001/2018-11-13/dotorezia_kiloka.htm Luxenburgoko orkestra filarmonikoaZuzendaria: Gustavo Gimeno. Biolina: Vilde Frang. Egitaraua: G. Mahler-C. Matthewsen 'Nicht zu schnell', L. van Beethovenen 'Biolinerako Kontzertua' eta P. I. Txaikovskiren '5. Sinfonia'. Lekua: Donostiako Kursaaleko auditoriuma. Eguna: Azaroak 11.

Dotorezia kiloka, fintasuna tonaka eta pasioa gramotan. Gustavo Gimeno valentziarraren orkestra frantziarrak dotorezia eta, batez ere, zehaztasun erritmiko paregabea islatu zituen kontzertu guztian. Gimenoren batuta zorrotza eta zuzena da, ez dago inongo oszilazio erritmiko edo melodikorik, eta, argitasuna gaur egun eskertzen den bertutea denez, orkestra zuzendaritzan ibilbide garrantzitsu bat garatzen ari da. Ez da erotzen, nahiz eta Luxenburgoko orkestrako instrumentu sendi bakoitzari jan emate berbera eskaini. Haize egurrak —batez ere klarinete bakarlariak— gehiegizko ozentasunean abiatu zuen Piotr Ilitx Txaikovskiren Bosgarrena, eta handik aurrera soinu oreka hautsi egin zen, melodia eta akonpainamendua maila berean jasoz. Orkestra autobide on batean barneratu zen eta eroso zihoan aurrera begira, nahiz eta inguruko fauna eta flora begiztatzeko aukerarik ez eduki. Hori da Gimenoren batutan faltan sumatzen dudana, argitasunari pasioa edo bihotz pirrinta bero bat gehitzea, musika errusiar honek behar duen handitasunari eta ereserki garaileari behar bezalako pisua iradokiz.

Iaz, Musika Hamabostaldian entzun genuen orkestra hau, eta aurten ere lehengai berberak plazaratu ditu agertokian. Soinu biribil baten bilaketan hobetzeko dagoen haize egurra, emankor eta zehatz agertzen den haria —horra hor biolontxelo talde sutsua— eta haize metal erosoegi bat; zuzen eta ziur jotzearekin nahikoa dutenak. Tinbal jotzailea Gimenoren eskuin eskuari leial, eta, osagai guztiak elkartuta, orkestra zuzen eta zorrotz bat, duela urtebete komentatu nituen ardatz berberetan. Eta parekotasun honi jarraiki, gaurkoan ere bakarlari bikain bat: Vilde Frang biolin jotzaile norvegiarra. Zoragarri soinuan, txundigarri partituraren bilakaera adierazkorrean, eta fintasuna, lehen esan bezala, tonaka barreiatu zuena auditoriumean. Orkestra bigarren maila batean ondo ezkutatu zen bakarlariari askatasun guztia eskainiz; erabaki zuhurra oso.]]>
<![CDATA[Gaur ikusi, bihar entzun]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2175/040/002/2018-11-11/gaur_ikusi_bihar_entzun.htm Sun, 11 Nov 2018 00:00:00 +0100 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/2175/040/002/2018-11-11/gaur_ikusi_bihar_entzun.htm Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Christian Lindberg. Egitaraua: L. Bernsteinen On the waterfront, C. Lindbergen The tale of Kundraan eta J. Sibeliusen 3. Sinfonia. Lekua: Donostiako Kursaal auditoriuma. Eguna: azaroak 9.

Zuzeneko kontzertuek musikariak entzuteko eta ikusteko balio dute. Entzun bakarrik egin nahi badugu, etxean gera gaitezke, kalitatezko soinugailu bat martxan jarri eta gustuko ditugun interpretazioez gozatuz. Baina kontzertu batean musika ikusi ere egiten da, eta honako hau Euskadiko Orkestrak azkenaldian eskaini duen kontzerturik ikusgarriena izan da, Christian Lindberg tronboi jotzaile maisuaren erakustaldia dela medio. Hiru obra, hiru alkandora ezberdin; hiru musikagile, Leonard Bernstein omentzeko desiotan, Jean Sibelius lekuz kanpoko astakerian eta Lindberg beraren musika faustikoa elezahar harrigarri batean irudikatuta. Tronboian, aitzindari eta maisu dugu suediarra, instrumentu hori bakarlari erara entzuteko aurrerapausoa eman zuen lehen musikaria izan daitekeelako, baina bestelako funtzioetan, interesik gabeko emaitza lortzen du.

Bernsteinen jaiotzaren mendeurrena omendu nahi izan du EOSek Lindberg gonbidatuz; orkestrak jakingo du zeintzuk izan diren erabaki horren arrazoiak; entzundakoa baloratuz, orkestra lau eta adeitsu, eta podiumean, teknikarik gabe baina gogo askorekin, protagonista. Ikusmena lantzeko, entretenigarria; entzuteko, tronpa eta klarinete bakarlari berrien maila neurtzeko balio izan du kontzertuak. Adrian Garcia eta Luis Camara fitxaketa bikainak izan dira, ea luzaroan orkestran geratzeko energia mantentzen duten, batez ere klarineteak, arnasa berria txertatu baitio haize-egur sendiari. Lindbergen obran, egilea tronboia jotzen, testu bat errezitatzen eta esku batekin gutxi gorabehera orkestraren pultsua mantentzen ikusi genuen; eta erakustaldi hori nahikoa izan zen ikusgarritasunari pisua gehitzeko.

Atsedenaldi osteko Sibeliusen 3. Sinfonia norabiderik gabe zuzendu zuen, ez genekien non zeuden partituraren unerik azpimarragarrienak; notak jendartera dotoreziarekin jaurti ziren, baina inongo kohesio edo egitura trinko sendorik ikusarazi gabe. Andantino con moto pasartean, zatituegia izan zen pultsu adierazpena, musikariei jariakor arnasten utzi gabe. Zuzendari eza nabarmentzean, bakoitzak bere atriletik ahal zuen hoberen deskribatu zuen musika; honela, Birgit Kolar kontzertinoaren zuzendaritza eskertzekoa izan zen. Laburbilduz, entzun baino gehiago ikusi egin behar zen kontzertua izan da denboraldiko bigarren hau.]]>
<![CDATA[Ausardiaren kukurruku egitea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1987/043/001/2018-10-28/ausardiaren_kukurruku_egitea.htm Sun, 28 Oct 2018 00:00:00 +0200 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/1987/043/001/2018-10-28/ausardiaren_kukurruku_egitea.htm BBC orkestra sinfonikoa

Zuzendaria: Sakari Oramo. Klarinetea: Martin Frost. Egitaraua: J. Sibeliusen 1. Suiteko eszena historikoak, A. Hillborgen Peacock Tales, C. Debussyren 1. Rapsodia eta S. Prokofieven 6. Sinfonia Lekua: Donostiako Kursaaleko auditoriuma. Eguna: Urriak 26.

Denboraldia orkestra on bat eta bakarlari bikain batekin hasi da, dena paregabe! Gainera egitarauan betiko obrak entzun ordez, askotan eskuragarri ez ditugun musikak gerturatu dizkigute musikari ingeles hauek. BBC orkestra bere zuzendari titularrarekin bildu da Donostiara, eta eskertzekoa izan da Sakari Oramo finlandiarraren musika adierazpena, argitasun eta epeltasun neurri orekak. Orkestran ederki txertatu den zuzendaria dirudi, kide bakoitzari indar eta potentzia handiena aterata. Sibeliusen partituraren egiturako atal ezberdinen zatikatzean dotore azaldu zen, iragate, melodia berri eta garapenean musikariei jotze izaera aldakorrak kutsatuz. Interpretazio bikaina!

Jarraian show-a, bere presentziarekin harmailak betetzen duten musikari horietako bat. Klarineteak ez du misterio handirik berarentzat, gorputzeko beste atal bat balitz bezala tratatzen baitu; aire zutabe ikusgarri batekin grabeak eta goi-erregistroak emaitza iraingarrian lotzeko ahalmena duen musikari petoa dugu Martin Frost. Soinu entzungaitz batetik deiadar ozen batera murgildu gintuen hasieratik, nahiz eta garbitasunean, erabaki arriskutsuren bat dela medio, guztiz zirraragarri ez agertu; berdin zitzaigun, halere. Gerri eta hanka dantzarekin gorputz osoa erabiltzen du orkestra gidatzeko, Oramo ikusle gisa arituz. Bis modura eskainitako Klezmer dantzak azkeneko urteotan beti jotzen dituen piezak dira, nahiz eta oraingoan Charles Gounoden Ave Maria erabili, klarinetea eta kantu hotsa batera tratatuz

Auditoriuma piztuta utzi zuen haize egurrezko bakarlariak eta Oramok bikain erabili zuen indar hori Sergei Prokofieven 6. Sinfonia handia murtxikatzeko. Bigarren Mundu Gerrako tragedia omentzeko idatzi zuen errusiarrak, aurreko Sinfoniaren garaipenetik ihes eginez. Nahiz eta orduko gobernuak musika obra derrigortu beren ideologiatik kontrajarrian sentitzen zutelako, kritikak zoragarriak izan ziren, baita honetan ere. Oramo dotore berriz ere, orkestrako instrumentu talde bakoitzaren lehen mailako kalitatearekin ñabardura pila nabarmenduz. Oboea, tronpeta eta tronpa taldea bereziki txalogarri, ez ohiko obrak egitaratu behar direla frogatuz, ea arduradunek ausart jarraitzeko ekimena azaltzen duten.]]>
<![CDATA[Handitasunaren balioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1867/027/001/2018-09-04/handitasunaren_balioa.htm Tue, 04 Sep 2018 00:00:00 +0200 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/1867/027/001/2018-09-04/handitasunaren_balioa.htm Koloniako Irratiko Orkestra SinfonikoaZuzendaria: Jukka-Pekka Saraste. Abesbatza: Donostiako Orfeoia. Egitaraua: Hector Berliozen Requiem-a. Lekua: Donostiako Kursaaleko auditoriuma. Eguna: Irailak 1.

Tamainak inporta du, noski! Hector Berliozek planteatutako Requiem-ak den-dena erakusten du: abesbatza ikaragarri bat —ia 200 ahots Donostiako Orfeoian—) eta bost tinbal jotzaile, bakoitza bere lau tinbalekin. Gainera, eszena kanpoan tronboi zortzikote bat, eta hori dena biribiltzeko, tenor ahots bat: Maximilian Schmitt alemaniarra. Bost egun lehenago, Mozarten interpretazioan, egokitasunetik pasatu gabe aritu zen Donostiako Orfeoia, baina honakoan bere arma guztiak beharrezko handiuste puntu batekin erakutsi zituen, ziur eta zoragarri! Bezperako orkestra berbera plazara eta sentsazio berbera bere batutan: ero eta pasio tantarik ez diogu antzemango Jukka-Pekka Saraste zuzendariari, eta osagai oro kontrolpean edukitzearekin bere lana ontzat eman zuen. Halere, izaera hotz horrek ez zituen beste denak kutsatu, abesbatza jo eta fuego sarrera bakoitzean, perkusio jotzaileak erne urruntasunetik zetozen tronboi deiadarrei erantzuteko, eta harizko instrumentu grabeak sendotasun oparoan.

Zaila zait atalen bat nabarmentzea, obraren erritmo lasai eta baketsua minutuero mamitzen joan baitzen. Egitura aldetik, Sarasatek jariakortasuna begitan hartu zuen, eta ez zuen inondik inora askatu, nahiz eta une jakinen batean bitxikeriaren bat azpimarratzeko emozio puntu bat falta. Maximilian Schmitt harmailetan eta gailurretan. Handitasunaren balioa jendartetik luzatu zuen tenor alemaniarrak, hitz jarioan eta intentzioan bikain sakonduz. Beharrezkoa genuen bere partaidetza! Amaieran nekeak eta etenaldi faltak afinazio arazoak ekarri zituen orkestrako flauta laukotean, eta horrek tronboi baxuaren oihartzuna eta gizonezko zein emakumeen ahots uluak gorabeheratan jarri zituen, elkar entzunean akats orokor bat eraginez. Pena handia! Egonkortasunean eta sorpresa berezirik gabe bizi izan dugun hilabete honi amaiera handia eskaini dio Musika Hamabostaldiak, tamaina eta kalitatea eskutik joan daitezkeela frogatuz.]]>
<![CDATA[Ados jarri gabe]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2032/033/001/2018-09-02/ados_jarri_gabe.htm Sun, 02 Sep 2018 00:00:00 +0200 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/2032/033/001/2018-09-02/ados_jarri_gabe.htm Koloniako Irratiko Orkestra SinfonikoaZuzendaria: Jukka-Pekka Saraste. Egitaraua: J. Brahmsen Pianorako 1go Kontzertua eta I. Stravinskiren Udaberriaren Sagaratzea. Lekua: Kursaal auditoriuma. Eguna: Abuztuak 31.

Musikarien artean elkar ulertzea funtsezkoa da partiturak adierazten dituen marka eta ikurrak bide onetik zentzu baikorrean jorratzeko. Koloniako Irratiko Orkestrako kideak (Alemania) aurtengo Musika Hamabostaldiko azkeneko musikariak izan dira; gonbidatu bezala ekarri duten Igor Levit piano jotzailearen eta Jukka-Pekka Saraste zuzendariaren arteko harremana ez da oso estua izan. Johannes Brahmsen Pianorako 1go Kontzertua burutzeko abiadura ezberdina eta, batez ere, obrarekiko pentsamolde guztiz kontrajarriak azaldu zituzten Kursaal auditoriumean. Pianoaren hasierako sarreratik Levit estututa zebilen, ezin arnastu, musika makila mugiezin baten gidaritzapean gidatzen zelako eta hortik irteteko kadentzia pasarteak bakarrik izan zituen arnasbide. Sarastek irakurketa hotza eta bakuna egin zuen, Koloniako orkestrako lehen mailako soinua erakustearekin nahikoa izan zuen, pianoari jaramonik egin gabe. Erritmo arazoak, bolumen desorekak... eta pianoak kilikagarri adierazi nahi zituen atalak orkestrak guztiz irentsi egin zituen. Leviten irakurketa hatz eta gehienez eskumuturreko artikulazio jokoetara mugatu zen, Brahmsen sorbaldetatik hasten den soinua bizpahiru akorde handietara murriztuz. Adagioko piano elkarrizketa bakartian Levit maisu agertu zen pianissimi zoragarriak oparituz, baina hiru ordu laurdeneko interpretaziorako gutxiegi izan zen.

Jaialdiko azken egunean jorratu behar den Hector Berliozen Requiem ikaragarriak behar dituen musikari pila aprobetxatuz, bezperan Igor Stravinskiren Udaberriaren Sagaratzea planteatu zuen orkestrak. Erabaki logiko honetan erosoago sentitu zen musika taldea, nahiz eta aipagarria izan Brahms alemaniarra orkestra alemaniar baten eskuetan lurrindu egin daitekeela. Stravinski errusiarrean haize egur itxurosoa, tronboi talde dotorea eta bigarren biolin intentsu batzuk azpimarratu ziren. Obraren lehenengo zatia den Lurraren jaurespena esanguratsu, podiumetik zehaztasun gutxirekin baina atriletan lanean gogor hasi ziren. Harrigarritasunetik urrun koka genezake orkestra hau, lanarekiko zintzotasun leialean, baina bihotz taupada ero eta pasiotik aldenduta.]]>
<![CDATA[Gure euskal festa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1908/027/001/2018-08-31/gure_euskal_festa.htm Fri, 31 Aug 2018 00:00:00 +0200 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/1908/027/001/2018-08-31/gure_euskal_festa.htm 'Amoria'. 79. Musika HamabostaldiaLekua: Donostiako Kursaaleko auditoriuma. Eguna: Abuztuak 28.

Nazioarteko hiru izen handiren proposamen batek euskal musika astindu berri du. Carlos Mena kontratenorraren ahotsak eta Katia eta Marielle Labeque ahizpen pianoek euskal musikak historian zehar bizi izan dituen estilo ezberdinak erakusteko gura izan dute. Horretarako eusko ezaugarrian maisu diren musikariak elkartu dituzte Amoria deituriko proiektuan. Labeque ahizpak Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin parte hartu eta gero guregana hurbildu, herriaren taupadan barneratu eta gure musikaren erritmoetan blai bustitzeko desioa azaltzea onuragarri da denontzat, eta disko honetan elkartu dituzten parametro guztien fusioa zoragarri nahastu dute musikaren mesedetan.

Txalapartan Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte, Thierry Biskariren ahots inguratzailea eta Eñaut Elorrietaren pasioa ederki ulertu zen bidaia honetan. Ander Zulaikaren perkusioa sotiltasun osoz jaso zen Elena Martinez de Murgiaren ganbazko biolaren arku jorratzeekin batera, XV. eta XVI. mendeetako musikak goraipatzeko hain beharrezko ziren erritmo kutsatzaileak erakusteko. Baina emanaldiko unerik hunkigarrienetariko bat Easo Eskolania eta talde honen hurrengo belaunaldi den Araoz Gaztearekin iritsi zen. Gorka Miranda zuzendariak txalo zaparrada izugarriak jaso zituen azaldutako lana premiatuz; hemen ditugu hiriko haur ahotsik esanguratsuenetakoak eta Jesus Guridiren Ave Maria eta gure Gabriel Olaizolak idatzitako Haurtxoa seaskan kantak ikaragarri entzun ziren Lore Lopezen eta aurretik gabon kanta bat eskaini zuen Mañex Artolaren ahotsetan.

Carlos Mena musikaren funtzio guztietan iaiotasun apartekoan; kantuan zer esanik ez, haize egurrezko txistu jotzaile gisa duin eta panderetan jostagarri, euskal musika omentzen zen egun honetan bakoitzak barnean sentitzen zuena erakusteko unea zelako, inongo lotsarik gabe, hain ezkutuan gorde ditugun erritmoak, melodiak, eta batez ere hitz esanak airera jaurti eta hegan hasteko ordua iritsi delako. Biskariren Elurra Iruñean leun eta dotore eta Elorrietaren Haika mutil kantan Labeque zigilua zeraman piano soinu inguratzailea koroatze unea prestatzen hasi zen. Maurice Ravelen Bolero famatua txalaparta, kaskabel, danbor, bi piano eta panderetarekin josi zen, inoiz ahaztu beharko ez litzatekeen Zulaikaren kaxa joaldi hipnotikoaren inguruan. Eskerrik asko Mena eta Labeque, herrira hurbildu eta ekoizpen honetan denok parte hartu dugula dirudien sentsazioa helarazteagatik.]]>
<![CDATA[Gehiegi eta gutxiegi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1934/026/002/2018-08-29/gehiegi_eta_gutxiegi.htm Wed, 29 Aug 2018 00:00:00 +0200 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/1934/026/002/2018-08-29/gehiegi_eta_gutxiegi.htm Budapest Festival OrchestraZuzendaria: Ivan Fischer. Lekua: Donostiako Kursaaleko auditoriuma. Eguna: Abuztuak 27.

Budapesteko orkestraren bigarren eta azken kontzertuan errusiar mendi ero baten igoera eta jaitsierak bizi izan genituen. Gehiegi, Donostiako Orfeoiak planteatutako ehun ahotsak Wolfgang Amadeus Mozarten Konfesorearen bezpera solemneak interpretatzeko. Gutxiegi, Xabier Anduaga tenor donostiarrak gure artean izan dituen musika aukerak. Gehiegi arriskatu zuen abesbatzak gregoriano musika txataletan aukeratutako ahotsekin, baina emaitza txalogarria izan zen. Gutxiegi, Anduaga salbu, beste ahots bakarlariek eskaini zuten kalitatea, egokitasun bakun bat eskaintzeko gure artean baditugu maila hobean loreztatuko hainbat izen. Gehiegi ez du irauten Mozarten obrak, motz geratzen da abesbatzaren agerraldia, eta, agian horregatik, ez da auditoriumetan gehiegi interpretatzen obra xelebre hau. Gutxiegi, Christina Landshammer sopranoaren egitekoa bere Laudate Dominum ederrera arte; hor bai inguratzaile eta polit erakutsi zituen bere musika ezagutzak.

Orfeoian ekite garbi eta zuzenago baten falta sumatu nuen sopranoetan, azkeneko aldian nabarmenki iragate prozesuan dagoen esparrua, ahots oso gazte eta interesgarrien loraldia sendotu arte. Ivan Fischer ere ez zen bikaintasun paregabean azaldu prezisio aldetik, Mozartek behar duen garbitasuna lainotuz, batez ere biolontxeloen harmonia oinarrian, gorabeheraren bat edo beste agerian utziz. Erabaki bitxiak ere gehitu behar ditugu interpretazio honetan: haize metal hirukotea garaiko instrumentuekin jorratzeak soinu mota bat iragartzen du, eta abesbatzako ehun ahotsekin kontrajarrian jartzen da, bolumen aldetik desorekak azalduz. Bikaintasunean atsedenaldi bat hartu zuen Fischer maisuak.

Gustav Mahlerren 4. Sinfonia ez da sinfonia bilduman gehien interpretatzen den horietakoa, baina Mozartekin zerikusi nabarmenak ditu melodien tratamenduan, eta oso aproposa izan da aukeraketa. Hasierako Bedächtig; nicht eilen —nahita, presarik gabe— zoragarria izan zen musikari bakoitzak argi asko zekielako zer eta non zegoen musika nota bakoitzaren helburua. Haize egurra dantzaka, harizko instrumentuak soinu biribilean eta haize metala galde erantzun aipagarrietan. Fischerrek guztiz biluzi zuen partitura, orkestra atal bakoitzari zegokion arropa jantziak aukeratuz. Amaieran, Landshammer berriz ere agertokira bueltatu zen Sinfoniaren koroatze zerutiarrari bihotzeko goraldia txertatzeko. Sentipenak hobe gehiegitasunean bizi, gutxiegi den oro epe luzera bihozmin bilaka daitekeelako.]]>
<![CDATA[Izaera itzela]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2038/025/001/2018-08-28/izaera_itzela.htm Tue, 28 Aug 2018 00:00:00 +0200 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/2038/025/001/2018-08-28/izaera_itzela.htm Budapest Festival Orchestra

Zuzendaria: Ivan Fischer. Egitaraua: F.Liszten 1go eta 3. Hungariar Rapsodiak, P.Sarasateren Ijito Aireak eta J. Brahmsen 1go eta 11. Hungariar Dantzak eta 1go Sinfonia. Lekua: Donostiako Kursaal auditoriumean. Eguna: Abuztuak 26

Azkeneko hamarkadan lagun izan dugun Budapest Festival Orkestra iritsi zaigu, bere maisu Ivan Fischerrren gidaritzapean. Aste honetan ezagutu ditugun orkestren maila geroz eta hobea izan da, eta hungariarrek azaldutakoak bikaintasuna ukitu du hatz puntekin. Fischerrek sortu, garatu, ekoiztu eta edertu duen orkestra zuzendari batek amesten duen barne soinu ideala gauzatzeko behar dituen primerako osagaiez osatutako taldea da. Musikari finak, emate prozesuan erdibidean geratzen ez diren horietakoak eta, batez ere, beren liderraren aholkuekin partituraren edozein zokoetan leialtasuna erakusten dutenak. Eskerrak eman behar dizkiogu Musika Hamabostaldiari orkestra zoragarri honetaz hainbestetan gozatzeko aukera edukitzeagatik.

Honako honetan, ijito, zingaro, herrikoi edota tradizioan oinarritzen diren melodia kantetan oinarritu da Fischer, eta, horretarako, gonbidatu bereziak izan ditu: Jozsef Csocsi eta Jozsef Lendvai aita-seme biolin jotzaileak eta Jeno Lisztes zinbalo jotzailea. Semea ohiko ikasketa klasikotik datorkigu, eta aitak inprobisazio herrikoian garatzen du bere egitekoa. Familia binomio hau Franz Liszten eta Johannes Brahmsen musikan apropos nahas daiteke, eta zuzenean eskaini zigutena pedagogikoki oso interesgarria izan zen, Fischerrek hain maite dituen azalpen erraz eta zuzenei esker. Intuizioa, bat ez etortzeak eta nota zehatzaren bilaketa ezak musikari askatasun alai eta arduragabe bat eskaintzen diote, eta, batzuetan, eskertzekoa da, eguneroko zuzentasunetik kanpo.

Erakustaldi batetik bestera pasatu ginen atsedenaldiaren ostean; Budapesteko lagunak aulkietan ondo armatuta Johannes Brahmsen 1go Sinfonia irakiten jarri zuten. Goi mailako interpretazio zentzudun bat jaso zen, Fischerrek edozein ñabardura urreztatzeko obsesioa duelako. Haize egurra bere kontaketa propioan, oboeak klarineteari galdezka, honek flautari erantzuten eta fagota elkarrizketan parte hartzeko desioan. Lehen biolin trinkoek, kontrabaxu sakonek eta biolontxelo pasiodunek lilura handiko esaldi amaigabeak lotu zituzten, Brahmsek behar duen pisu malgutasuna ederki neurtuz. Etengabe emate horretan, agian bolumena gehiegizkoa iruditu zitzaidan haizearen laguntzaile roleko pasarteetan, baina Fischerren izaeran txertatuta dagoen lehengaia dugu ezaugarri hori, eta kasu honetan hobe horrela uztea, izaera handiko orkestra bat ez baita egunero gure belarrietara iristen.]]>
<![CDATA[Pianoarekin nahikoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1981/029/001/2018-08-26/pianoarekin_nahikoa.htm Sun, 26 Aug 2018 00:00:00 +0200 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/1981/029/001/2018-08-26/pianoarekin_nahikoa.htm Rotterdamgo Orkestra FilarmonikoaZuzendaria: Yannick Nezet-Seguin. Pianista: Yefim Bronfman. Lekua: Kursaaleko auditoriuma. Eguna: Abuztuak 24.

Yefim Bronfman pianista amerikarrak eskaini zuen Franz Liszten 2. Kontzertua aurtengo Musika Hamabostaldiko harribitxi bihurtu da. Pianotik proposatutako Liszta ez zen suziri tekniko galaktikoetara mugatu, eta hasieratik, Rotterdamgo orkestrari beste soinu leunago bat exijitu zion. Interpretazio umila, egia tantaz zipriztindutako egundoko kalitatea. Kursaal auditoriumeko Steinway pianotik bakarlari pila bat pasatu dira azken urteotan, baina Bronfmanek oparitu zigun soinua gutxitan jasotzen den horietakoa da. Gozamen horretan Yannick Nezet-Seguin zuzendaria ere partaide izan zen, piano jole jakintsu bat zuelako alboan.

Rotterdamgo orkestrako musikariak maila ikaragarrikoak direla argi asko nabarmendu zen, batez ere harizko instrumentuetan, kontzertino andere garrantzitsu baten magalean. Podiumetik zetorren show-an ez zuten parte hartu nahi, eta orain arte beren zuzendari nagusi izan den kanadarrari begi-bistan erakutsi zioten talentu handia dutela atril askotan. Bitartean Nezet-Seguin bere kontzertuan zebilen, beretzat zuzentzen, Wolfgang Amadeus Mozarten Haffner Sinfoniako Allegro spiritoso eta Minuetto ataletan baxuak ito arte, arnasketarik gabe. Orkestra honen elkar entzuna ez da sakonegia eta haize metalaren nota luzeek ez zuten adiskideen erantzuna entzuteko aukerarik eskaini.

Pianoaren erakustaldiaren ostean Nezet-Seguinek Piotr Ilitx Txaikovski berri bat asmatu zuen, bere 4. Sinfonian inongo arrazoirik gabeko artikulazioak proposatuz eta berriz ere aurrean zituen musikariak entzun gabe, dena azkarregi edota geldoegi, musikaren arnasbideak sentitu gabe. Fagotaren bakar hotsa zoragarria izan zen Andantino amaieran —oboeak ikas dezala— eta haize metalaren indarra zuzenegia jaso zen, soinu zabal handi baten kontra. Pizzicato-etan zuzendariaren proposamena dibertigarri jaso zen, nahiz eta abiadura kontzeptuetan trabak azaldu eta amaierako Allegro con fuoco hain kaltegarri den Presto eroan, musika eskalak gora eta behera sakabanatuz, ezer ulertu gabe. Orkestrakideak zuzendaria baino musikari hobeak direnean, epe luzera arazoak suertatzen dira, ea beste batean ekoizten duen soinua entzuteko gai den Nezet-Seguin.]]>
<![CDATA[Agur eta kaixo]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1979/023/001/2018-08-24/agur_eta_kaixo.htm Fri, 24 Aug 2018 00:00:00 +0200 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/1979/023/001/2018-08-24/agur_eta_kaixo.htm 10. Sinfonia eta Wunderhorn-Lieder eta J. Brahmsen 2. Sinfonia. Lekua: Donostiako Kursaal auditoriuma. Eguna: Abuztuak 22.

Hanburgo hiriko orkestrak Musika Hamabostaldian egin du geldialdia, eta gutxienez beste ordubetez entzuteko irrikan geratu naiz. Nire azken musika kritikako Egoki eta jator izenburua alemaniar hauei txertatzeko gura berbera izan dut: dena ongi, dena bere lekuan, baina zerbait falta zen une oro. NDR orkestrak hari talde zoragarria du afinazioan, soinuaren tratamenduan, kalitate itzela instrumentu bakoitzaren ekarpenean, baina emozioa ez genuen ez Gustav Mahlerren, ez Johannes Brahmsen obretan nabari. Krzystof Urbanski zuzendari poloniarrak ez zuen gehiegi lagundu sentsazio hori saihesten. Berriz ere egoki aritu zen, batuta garbiarekin, baina musikariak ez zituen beren aulkietatik altxarazi, eta orkestraren kalitate maila lasai asko abia zitekeen txundigarritasunerantz.

Bakarlari bat genuen egitarauan, eta ez nolanahikoa gainera! Christian Gerhaher baritonoak Mahlerren Wunderhorn abestiak maisutasunez erakutsi zituen, ahotsarekin nahi zuena egiten. Baliabide askoko urrezko ahotsa du alemaniarrak, eta Urbanski zuzenaren ondoan entzuleen bihotzeraino iritsi zen, emanaldiko txalo zaparradarik beroenak jaso arte. Hain ezaguna den Urlicht abestian, etenaldiei musikalki behar bezalako zentzua txertatu zien, eta Hanburgoko orkestraren epeltasunarekin batera, aparteko dotoreziarekin interpretatu zuen.

Haize egurrean, klarinete eta oboea emankor, haize metala talde soinu bikainean, eta biolak esanguratsu. Orkestra alemaniarrak jator biribildu zuen hain barnean sentitzen duen Brahms, baina emoziotik urrun; berriz ere, gehiago espero nuen. Hasierako Allegro non troppo, ez alai ez agudo, makalegi, eta azkeneko Allegro con spirito-ra arte ez genituen Hanburgoko kideak sutsu entzun. Amaieran, gure Agur Jaunak ereserkiarekin agur berezia eskaini ziguten, eta ni, aldiz, kaixo baten desioarekin geratu nintzen. Orkestra beranduegi iritsi zen gure bihotzetara.]]>
<![CDATA[Egoki eta jator]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1898/030/002/2018-08-18/egoki_eta_jator.htm Sat, 18 Aug 2018 00:00:00 +0200 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/1898/030/002/2018-08-18/egoki_eta_jator.htm Judith Jauregi eta Lina Tur BonetLekua: Donostiako San Telmo museoa. Eguna: Abuztuak 16.

Hamarkada oso bat bete da Judith Jauregi pianista donostiarrak Musika Hamabostaldian egin zuen estreinalditik. Interprete Gazteen zikloan entzuteko aukera izan genuen, nahiz eta bere talentua aski ezaguna izan, hiriko hainbat lehiaketa eta kontzertutatik. Oraingoan, ganbera musikara zuzendutako San Telmo museoko ziklo garrantzitsuan aritu da donostiarra, eta berriz ere arrakasta lortu du, haren lanak kalitate handiko harribitxiak dituelako. Lina Tur Bonet biolinista du bidelagun. Plaza askotan iaioa da, eta, entzundakoa baloratuta, hobeto aritzen da musika barrokoaren espezializazioan; halere, irudia, presentzia eta erantzuna ikusita, heldutasun oparoko biolinista pisutsua da. Ez dut nolanahi adierazi pisuarena, errezital guztian arkua pisutsu eta gozotasun faltarekin erabili zuelako.

Tur Bonetek arazoak izan zituen pianotik zetorren soinu biribilera egokitzeko Joaquin Turinaren Euterpe-an, Christoph Willibald Glucken Orfeo eta Euridize melodian nahiz Claude Debussyren Sonata-ko Interméde pasartean. Abiaduran eta arnasketetan fin aritu zen bikotea, baina musika esaldi bakoitzarekin egin beharreko tratamenduan ikuspegi ezberdinak nabari ziren taularen gainean. Biolinistak esaldikapen luzeei mozketa gehiegi ziriztatu zizkien. Hala ere, emanaldi egokia eta jatorra izan zen orokorrean, eta entzuleen isiltasuna, goraipatzekoa. Maurice Ravelen Sonata-n askoz erosoago sentitu nuen biolina; solte, aske, eta, batez ere, baikor, dotorezia handiko soinuaren bila. Une bereziak pilatzen joan ziren, eta Manuel de Fallaren Suite espainiarra-n bikaintasunera iritsi zen elkar ulertzea Nana zein Polo abestietan. Judith Jauregiren pianoa harmonia liluragarriz hornitutako estalkia izan zen biolina zerutar azal zedin. Emanaldiaren amaieran, bi oparitxo: etxeko Aita Donostiaren Bat-batian preludioa, eta Jules Masseneten Thaisen meditazioa famatua. Gau polita, musika saio politago batentzat.]]>
<![CDATA[Italiarraren bila]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/024/001/2018-08-14/italiarraren_bila.htm Tue, 14 Aug 2018 00:00:00 +0200 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/1873/024/001/2018-08-14/italiarraren_bila.htm 'Italiarra Aljerren' operaZuzendariak: Paolo Arrivabeni (musika) eta Joan Anton Rechi (eszena). Lekua: Donostiako Kursaaleko auditoriuma. Eguna: Abuztuak 11.

Zorrotza izan naiz urteotan Musika Hamabostaldiko operarekin, nahiz eta aurrekontuan motz aritu eta eskuetan zutenari etekinik oparoena ateratzen saiatu. Halere, aurten, Musika Hamabostaldiak opera berreskuratu du, abeslarien maila, oro har, gorantz abiatu da, eta, batez ere, opera batean parte hartzen duten mila lehengaien bataz besteko kalitatea oso interesgarria izan da; zorionak! Joan Anton Rechik Kursaaleko agertokiaren baliabide guztiei etekin zoragarria atera zien, eszena asko zabalduz eta sakoneran jauregiaren handitasuna islatuz. Komiko, bitxi, xelebre eta irribarretsu sentitu zen Giacomo Rossiniren opera; mutil gazte batzuek andre itxurarekin sekulako etengabeko mugimendua sorrarazi zuten, zorabiatze eroak tartean. Aria nagusi baten unean trafiko handia baldin badago agertokian, ikuslearen arreta desorienta daiteke, baina Rossinigan ohiko senti genitzake astintzeak.

Orkestrari eta musika zuzendariari, lehendabizikoz, ez diot inongo trabarik ipiniko. Erabat ahaztu ginen euretaz, eta hori seinale oso ona da. Paolo Arrivabeni, esperientzia handiko maisua opera kontuetan, erne aritu zen erritmo aldaketetan, eta, nahiz eta ahots txikiko abeslariak bolumenean gailendu, saihetsezina izan zen askotan gertatzen den desoreka hori. Abeslarietan, baina, entitu dugu desoreka. Protagonista italiarra ez dakit non zebilen, Marianna Pizzolato mezzosopranoaren ahotsa hain leun eta xume jasotzeak harritu egin ninduen. Bere arietan ahalegin apur bat egin zuen, besteetan ezer gutxi —boskotea ez zuen kantatu!—, baina goazen iluntasunetik ateratzera: Santiago Ballerini tenorra, izugarri! Hamabost urte daramatzat Kursaaleko auditoriumeko kontzertuak entzuten, eta sekula ez dut «bravo» bat oihukatu. Joan den larunbatean, bada, nire lehen deiadarra jaurti nuen Languir per una bella aria zoragarria entzutean. Argentinarraren ahotsa hirian behar dugun operaren irudi da. Eskerrik asko, Ballerini!

Etxeko Arantza Ezenarrok Elvira dibertigarri bat erakutsi zigun; Nahuel di Pierro baxuaren Mustafaren rola tenorraren mailan txalogarri; Joan Martin Royoren Taddeo emanaldiko ahotsik emankor eta biribilena izan zen, bai musikan bai eszena kontuetan, adierazgarritasun apartarekin. Easo abesbatza, berandu erritmoan eta solte eszenan.]]>
<![CDATA[Iazkoari jarraiki]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2093/025/003/2018-08-11/iazkoari_jarraiki.htm Sat, 11 Aug 2018 00:00:00 +0200 Arkaitz Mendoza https://www.berria.eus/paperekoa/2093/025/003/2018-08-11/iazkoari_jarraiki.htm The Brahms ProjectLekua: Donostiako San Telmo Museoa. Eguna: Abuztuak 9.

Urtebete igaro da zehazki The Brahms Project-en azken agerralditik. Iazko Musika Hamabostaldian idatzitako kritika berrirakurri dut, eta honela izendatu nuen: Hiru gehi bat, ez da beti lau, Enrique Bagaria pianista besteengatik nabarmenduz. Oraingoan, taldeari bilakaera sendoa nabaritu diot; helduago jardun du, elkarri gehiago entzunez, eta bakarlarien ahaireak nabarmendu gabe. Halere, Josep Colomeren iazko biolinaren arku tratatze tentsioduna errepikatu da aurten ere, soinu biribil eta batez ere zerutiarra guztiz zokoratuz. Joaquin Riquelme biola taldearen ardatz bilakatu da, Bagariaren izar rola alde batera utziz. Biolatik intentzio handiko interpretazioa entzun zen, soinu epelean, laukotearen erditik denei musikaren nondik norakoak garbi adieraziz. Egonkorrena David Apellaniz izan zen, biolontxeloan; berriz ere euskal musikari bat gure agertokietatik urrun ospearen txaloak jasotzen, sinestezina! Erritmoa beti lurrari itsatsita, lehor, zehatz eta dotore.

Aurtengo Musika Hamabostaldiaren leitmotivari, mitoa eta tradizioari keinu egiteko, Christoph Willibald Glucken Orfeoren heriotza pasarte famatua jo zuten biolinak eta pianoak, azukre kilo bat baino gozoago, erromantikoegi eta fintasunetik urrun. Agindutakoa bete eta gero, Johannes Brahmsen Opus 25 Laukotea-n intentsu azaldu ziren lau musikariak. Hala eta guztiz ere, The Brahms Projectekoek intentsitatea jatetxe bateko menu osoa txuletoiez josita agertuko balitz bezala ulertzen dute; hau da, dena eman, pisutsu eta bolumen handian, haragi puska erraldoiak bata bestearen jarraian. Brahmsek, baina, baditu une malenkoniatsu eta inguratzaileak ere, musikari bakoitzak barnerantz jo beharko lituzkeenak. Franz Schuberten Amuarraina boskoterako Uxia Martinez kontrabaxua gonbidatzea interesgarria izan zen. Bertan, pianotik soinu lasai eta dotoreago bat eta biolinetik zakartasun eta kalitate baxuagoko soinu bat entzun ahal izan ziren. Eztitsu eta maitasun osoz tratatutako pasarte isilek gutxiegi iraun zuten; The Brahms Project gehiagotasunerantz abian zen segituan, intentsitaterako bidaian.]]>