<![CDATA[Asel Luzarraga | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 08 Aug 2020 20:30:20 +0200 hourly 1 <![CDATA[Asel Luzarraga | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Birus autoritarioaren kontra auto-antolakuntza txertoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1870/026/001/2020-04-08/birus_autoritarioaren_kontra_auto_antolakuntza_txertoa.htm Wed, 08 Apr 2020 00:00:00 +0200 Asel Luzarraga https://www.berria.eus/paperekoa/1870/026/001/2020-04-08/birus_autoritarioaren_kontra_auto_antolakuntza_txertoa.htm Hamaika ispilu ganbil, baita Igartza beka jaso ere. Punkamine musika taldea ere sortu zuen 2003an, hiru lagunekin batera. Handik bi urtera eman zuen argitara bekaren emaitza: Karonte nobela. Txilera joan zen 2009an; hurrengo urtean preso hartu zuten han, eta kanporatu. Aurtengo urtarrilean, Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak adierazi zuen eskubide urraketen zantzuak ikusten dituela haren auzian. 2018an, Bioklik eleberria idatzi zuen, eta iaz, Inoren munduan; hori du orain arteko azken lana.]]>
Munduko gobernuek euren neurrietan asmatu duten ala ez juzgatzea ez da loa galarazten didan kontua, eta nahiago dut, Carlos Taiboren ildotik, beste margolan bati begiratzea: ondorengo egoerari aurre egiteko gara ditzakegun tresnek marrazten digunari, hain zuzen ere. Argi baitago gure bizitzak antolatzen dituzten botereek, batzuek uste dutenaren kontra egoera bera eragin ez badute ere, ez dutela aukerarik galdu halabeharrak egin dien oparia eskertu eta kontrolaren gizartearen giltzari ahal beste buelta emateko. Urrun nago, ostera, Bioklik-en zirriborratu nuen iragarpena beteta ikusteko desiratik.

Naomi Kleinen shock-aren teoria ere har nezake hizpide, baina interesgarriagoa deritzot balizko shock egoera horren aurrean amore eman ez dutenen erantzunei erreparatzeari. Izan ere, hedabideek (ofizialek zein sare sozialek osatzen duten anabasa gidatu horrek) bolada batean jende askoren baitan piztu (edo berpiztu, edo itzarri, edo biluztu) den faxista txikia elikatzeko egin duten ahalegina handia izan bada ere, horren aurrean beste kontzeptu bat hasi da tokia hartzen, nabarmentzen, eta daukan ahalmena erakusten: elkarlaguntza. Pozik egoteko arrazoiak dauzka Kropotkin zaharrak bere hilobian.

Estatuak, kapitalaren jagole horrek, erakutsi nahi izan digu, berriz ere, herritarrok heldugabe eternoak garela, badaezpadakoak, hurretik zaindu, zentzatu eta zigortu beharrekoak, geure burua zaintzen ez dakigun ardurabakoak. Argudio hori entzun nuen behin eta berriz estatu-poliziala lehen minututik txalotu eta zuritzeko, lagun askoren ahotan, gero eta aho txikiagoarekin defendatzen badute ere. Merezita omen daukagu. Baina jende askok (uste hori dutenek, behintzat) ez du analisirik txikiena ere egiten. Ez du ikusten antolatuta ez dagoen herria beti izango dela haur heldugabe hori. Arauak, erabakiak, ardura guztiak kanpoko izaki abstraktu baten eskuetan uzteko hezi gaituzte txikitatik. Bakuninen esanetan, haurren hezkuntzaren helburua erabat babesgabe eta mendeko jaiotzen den gizakiari askatasunerako bidean jartzea da, baina ez da horrela ezarri diguten kulturan: haurrak, eskolan oin bat jartzen duen unetik, heldugabe eterno hori izateko hezkuntza jasotzen du. Ez zaio irakasten besteekin adostasunetara iristen, ongi komuna elkarrekin bilatzen, nork bere ahotsa izaten. Ordezkariak behar dituzte, arrazoi ilunen batengatik; guztien pentsatzeko ahalmena ordeztuko duen ahots bakarra. Pieza bat izateko prestatzen dituzte. Sistemak zer behar duen, horretarako ikasi behar du haurra. Zer behar duen erabakitzeko aukerarik izan ez duen komunitate batean. Produkzioa ez gelditzeko kontsumitzera derrigortuta dagoen gizarte batean. Produkzioa baita xedea gure sisteman, eta haren beharrizanek bultzatzen baitituzte gure ustezko hautuak.

Eta, bat-batean, iparrik gabe ikusi ditugu erabakiak gure ordez hartu behar lituzketen horiek. Zain gaude, haiek zer esango, guk zer nahi behar genukeen jakiteko. Etxean egon nahi behar genuke! Eta zigortu behar genuke etxean egon nahi ez duena! Beldurra bere uniformea jantzita, bera baita poliziarik eraginkorrena. Eta eztabaidak sortzen dira: zein dira ezinbesteko jarduera ekonomikoak? Funtsezkoa baita ekonomia hau, kapitalista, noski, honaino ekarri gaituena, munduko langileek sortutako produktuak ekoizleen euren artean zuzentasunez banatzeko gai ez dena (nahi ez duena), zuzentasuna heresiatzat duena, ez amiltzea. Ez dakigu ondo zergatik, baina hala ei da. Ez gaitezen, halako batean, kontura, gure oinarrizko premiak definitzeko erabakimenarekin batera, aspaldi utzi genituela albo batera premia horiek asetzeko jarduerak.

Eta zoratuta gabiltza, umeak etxean, haur horiek makulu izandako aitaita-amamentzat arrisku bihurtuta, ez dugulako ikasi geure bizitza antolatzen. Aspaldi ostu digutelako gure denbora antolatzeko gaitasuna. Zaintzaren garrantzia salgai bihurtu diguten bitartean, sistemak bide bakarra proposatu baitigu bizitzaren funtsa behar lukeen horri aterabidea emateko: jarduera oro soldatapeko bihurtzea. Tokitan dago soldata esklabotzarekin parekatzen zuen ideia hura, Platonek berak hain argi zeukana. Gauza guztien erantzuna da soldata... Soldata zertarako behar den ez badakigu ere. Bizitzeko, esango digute; baina bizitzeko ez dugu soldatarik behar, bizigaiak sortu eta sortzen ditugunon artean, eta sortu ezin ez, baina behar dituztenen artean banatzeko ahalmena baizik. Sortzeko denbora banatu, elkar zaintzeko denbora banatu, sortutakoa banatu. Hori bezain sinplea.

Eta horixe egoera honek daukan arriskua, agintarientzat, erabateko kontrolaren gizartearen aurrean, bere burua antolatzen hasi direlako hainbat auzo eta herritan. Auzokoak berriro ezagutzen, funtsezko premiei erreparatzen, eta kontzeptu hori, kontzeptu madarikatu eta erbesteratu hori, berreskuratzen: elkarlaguntza. Ildo horretatik doaz Auzoetatik Piztu Bilbo ekimenaren azken txioak, esaterako. Eredu txarra agintarientzat, zalantzarik gabe.

Izan ere, zer gertatuko litzateke herritarrok birus autoritarioaren kontra auto-antolakuntza txertoa garatuko bagenu? Zer gertatuko litzateke hamarkadaz hamarkada kapitalismoak inokulatu digun birus indibidualista, indartu ordez, ahuldu, eta haren kontrako sendabelarra aurkituta komunitatea indartuta aterako balitz? Gobernu eta merkatuentzat hondamendia, gauzak berriro berdinak ez izateko hazi itxaropentsua izan daitekeelako.

Horretarako, ordea, gauza bakarra behar dugu: aske izan nahia, La Boetieren mende luzeetako borondatezko morrontzak erabat hil ez badigu, behintzat (Frommi ere galdetu beharko).

Erresistentzia Kutxa da BERRIA-k atal honi jarri dion izena, eta ezin egokiagoa izan: erresistentzia kutxa bat antolatu behar luke gizarteak (geuk), beste aukera Carlos Taibok iragarritako kolapsoa baita. Egunotan planetak berak ozenki esan digunez, naturak ere eskertuko digu sinpletasun hautaturako bidea hartzen badugu, naturak berak bide hori hartzera derrigortu baino lehen; eta borondatezko bide horren alde egiten badugu, ezinbesteko izango dugu asteotan garatzen hasi garen auto-antolakuntza txerto hori.]]>
<![CDATA[Kargurik ezinbestekoena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1950/030/001/2018-08-05/kargurik_ezinbestekoena.htm Sun, 05 Aug 2018 00:00:00 +0200 Asel Luzarraga https://www.berria.eus/paperekoa/1950/030/001/2018-08-05/kargurik_ezinbestekoena.htm Hamaika ispilu ganbil, baita Igartza beka jaso ere. Punkamine musika taldea ere sortu zuen 2003an, hiru lagunekin batera. Handik bi urtera eman zuen argitara bekaren emaitza: Karonte nobela. Txilera joan zen, 2009an. Preso hartu zuten han, eta kanporatu. Aurten eman du azken eleberria: Bioklik.]]>
Munduko gizakirik zoritxarrekoena sentitzen hasia zen zerbait zinez bitxia gertatu zenean: berak botoia sakatu ez arren, hiria berez hasi zen itzartzen. Farolak amatatu ziren, pantailak piztu ziren han eta hemen, jendea hasi zen kalera irteten, bere ohiko ordutegian, antza. Halako batean, haren lineako magneto bat pasatu zen haren ondotik, eta barruan jendea zihoan lanera, ezer geratu ez balitz bezala. Zelan zen posible? Zelan ausartzen zen hiria berak baimenik eman gabe, ezinbesteko botoia sakatu gabe, abian jartzera? Korrika egin zuen hurrengo geralekuraino eta ozta-ozta hartu zuen. Betiko moduan agurtu zuen ahots ezagunak. Betiko moduan ez, guztiz desorduan! Baina ahots hark ez zion kargurik hartuko. Burumakur bidaiatu zen, harrituta, inguruko guztien aurpegietan normaltasun ikaragarria islatzen zelako. Udaletxe aurrean jaitsi eta bioatezainek ere ezer gertatu ez balitz bezala agurtu zuten. Izerdi hotza sentitu zuen sorbaldan behera. Bere bulegoan sartu eta zoratuta sentitu zuen bihotza. Hor ikusi zuen botoia, itzalita. Inork ez zuen sakatu. Eta hala ere, hiria bazebilen. Erabaki bat hartu zuen: ez zuen egun osoan sakatuko, ea zer gertatzen zen. Bitartean, betiko betilez, pantailak piztu eta jendearen bizitza zelatatzen eman zuen etxera itzuli arteko denbora. Han agertu zitzaizkion udal azokako langileak, barazkiak, arrainak, behi erdibituak... gora eta behera, eguneroko izerdia haien bekokietan behera. Beste pantaila zati batean hiriaren hesteak ikusi zituen, eta ohiko patruila haren digestioari laguntzen. Tailer batean langileak ikusi zituen ibilgailuen tripak arakatzen. Eguneko lehen ogiak ere agertu zitzaizkion okindegi bateko saskietan. Beste motatako bulegoetan eta are etxe batzuetan ere sartu zuen sudurra. Egun arrunta berarentzat, egun arrunta pantaila guztietan..., botoia sakatu ez zuen eguna izan ez balitz.

Biharamunean urduri hartu zuen goizeko lehen kafea, adigabe entzun zion biohormari eguraldiaren iragarpena ematen, jaramonik egin gabe onartu zion armairuari gomendatutako arropa. Ardura bakarra zeukan: magnetoa bere orduan iritsiko ote zen. Egun horretan, ordea, ez zuen huts egin. Betiko kale hilak zeharkatu zituen barraskilo isil baten modura eta eragozpenik gabe iritsi zen bulegora. Goiko inork ez zion deitu aurreko egunekoagatik kargu hartzeko. Orduan, botoiari begiratu eta bere bizitzako lehen ekintza matxinoa gauzatzera deliberatu zen, lehenago terroristatzat hartuko zuen erabakia: gaur ere ez zuen botoia sakatuko. Pantailak piztu, eta adi zelatatu zuen hiria. Berriz ere, berpizten hasi zen bere begien aurrean. Zelan izan zitekeen? Luze hausnartu zuen eta ondorio posible bakarra atera: bere lana guztiz alferrekoa zen. Inork ez zuen bera behar. Argi hasi zen dena ikusten: goikoek jakin behar zuten botoi horrek ez zeukala batere eginkizunik, soldata bat zuritu besterik ez zuela egiten. Mundu guztiari esan behar zion, biotelebista guztiak deitu eta iruzurra salatu! Baina ez, ez zuen egingo. Era berean, ulertu zuen hirian bera inork behar ez bazuen, seguruenik biobozketa ikusgarri haietan hautatzen zituzten maila guztietako politikariak ere ez zituela inork behar. Eta zenbat ez ziren izango haiek bezalako kaka-lanak! Zalantza zabalduko zen, jende asko sentituko zen bere lanera huts egiteko prest, kaosa izango zen... Kaosa baino okerragoa, anarkia! Bere pantailetan ikusten zituen beste langile haiek, azokakoak, garbitzaileak, mekanikariak, okinak... ezinbestekoak baitziren benetan, eta bera bezalako guztiak behar ez zituztela ohartuz gero...

Egun horretan sentimenduak nahastuta itzuli zen etxera: atsekabetuta, hain garrantzitsutzat jo zuen lana guztiz alferrekoa zelako; zoriontsu, inoiz baino askeago sentitzen zelako. Isiltzeko erabakiak, nolabait, hiria salbatu zuen, ordena!]]>