<![CDATA[Asier Arrate Iruskieta | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 18 Sep 2019 22:43:30 +0200 hourly 1 <![CDATA[Asier Arrate Iruskieta | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Hazten segitzeko beste pauso bat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1899/038/001/2018-05-29/hazten_segitzeko_beste_pauso_bat.htm Tue, 29 May 2018 00:00:00 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/paperekoa/1899/038/001/2018-05-29/hazten_segitzeko_beste_pauso_bat.htm Taup! lelopean, antolatzaileek ikastolen jaialdia Santurtziren bihotzera eraman dute, eta, testuinguru hori baliatuz, euskara hiriguneetan indartzeko beharra aldarrikatu dute. Antolatzaileak oso pozik daude jaiak emandakoarekin, eta adierazi dute «helburu guztiak» bete dituztela: «Lortu da, egun batez, Santurtzi euskararen bozgorailu izatea».

Jaia 09:30ean abiatu zen Bihotz Gaztea ikastolatik, igandean. Bertan egin zuten irekiera ekitaldia ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek eta erakunde publikoetako ordezkariek. Besteak beste, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, Bingen Zupiria Kultura eta Hezkuntza sailburua eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia bertan izan ziren.

Uriartek adierazi zuen «hezkuntza sistema hobetzea» dutela helburu, eta «ikasturtea bukatu baino lehen» dokumentu bat aurkeztuko dutela horri erantzuteko. Uriartek aitortu zuen eragileen artean ados jartzeko «zailtasunak» izan dituztela. Hezkuntza eredu berri baterantz «pausoak ematea ezinbestekoa» dela esan zuen sailburuak, hezkuntza sistema berritu eta ikasleei «hezkuntza onena» eskaini ahal izateko.

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria ere Santurtzin izan zen, eta oso kezkatuta azaldu zen ikasleen euskara ezagutza mailak behera egin duelako. Egungo hizkuntza ereduak albo batera utzi eta «benetako murgiltze eredu» baten alde egiteko eskatu zuen: «Hizkuntza ereduek ez dute euskalduntzen».

Horrez gain, eskola inklusiboaren aldeko herri ekinaldi legegilearen gainean ere hitz egin zuen Tellituk. Haren esanetan, «atzerriko jatorria duten ikasleriaren eskolatzea herri apustu bat da». Hezkuntza eragile guztiek konpromisoa izan behar dutela azpimarratu zuen, eta gaineratu zuen ikastolek «eurei dagokien mailaren araberako konpromisoa betetzeko prest» daudela.

Askotariko egitaraua

Ekitaldi ofiziala bukatuta, jaiak bere bideari ekin zion Santurtzin barrena. Ia bost kilometroko ibilbide kaletarra osatu zuten antolatzaileek, Mirabueno eta Mamariga auzoen artean. Ikastolen aldeko festara bildutakoek guztientzako emanaldi eta ekintzez gozatzeko aukera izan zuten. Eguraldia ez zen izan beste urte batzuetakoa bezain ona, baina euririk ez zuen egin, eta horrek lagundu egin zuen jaia jendez betetzen.

Mugimendu gutxi nabari zen lehen orduetan, baina, egunak aurrera egin ahala, giroa berotuz joan zen. Musika, dantza eta kirol erakustaldiek adin guztietako jendea erakarri zuten ibilbidearen barruan antolatutako lau guneetara. Antolatzaileek nabarmendu zuten askotariko ikuskizun, jolas, tailer eta aisialdi jardun eskaintzea izan dutela helburu, eta lortu zutela «bertaratu ziren guztien gustuko» saioak eskaintzea.

Halako egitarau oparoa osatzeko, Bihotz Gaztea ikastolak hainbat santurtziarren laguntza izan zuen. Izan ere, Ibilaldiaren helburuetako bat izan da herriko kultur, kirol eta gizarte eragileekin ikastolak duen harremana sendotzea, eta igandean ikusi zen harreman hori sendoa dela. Elkarteetako kideak, boluntario aritzeaz gain, hainbat emanaldi eta erakustaldi eskaini zituzten.

Jaiaren iraunkortasuna bermatzea ere jarri zuten helburu Ibilaldiaren antolatzaileek, eta, horretarako, bi arlotan egin zuten indar: garraio publikoa eta hondakinen kudeaketa. Zabor bilketari dagokionez, edukiontzi bereziak jarri zituzten, eta jaia bukatu ostean «pozik» agertu ziren jendearen jarrerarekin: «Zabor bilketarako jarritako edukiontzi bereziak egoki erabili dituzte, eta garbiketa taldeei lana erraztu diete horrela».

Garraioa ere bazen antolatzaileen kezketako bat. Izan ere, jaia Santurtziren erdigunean egiteak zaildu egin zuen bisitariak ibilgailu eta autobus pribatuekin bertaratzea, eta, horregatik, antolatzaileek garraio publikoa erabiltzeko deia egin zuten. «Iraunkortasun aldetik jai eredugarria izatea zen beste erronketako bat, eta hori ere lortu da». Azaldu dutenez, garraio publikoaren zerbitzua egun osoan ibili zen, eta ez zen inolako «ezbehar edo eragozpenik» gertatu.

Hurrengoa ere kostaldean

Hurrengo urteko Ibilaldiak ere kresal usainari eutsiko dio, izan ere, Lekeitiora mugituko da Bizkaiko ikastolen jaia. Azkue ikastolak dagoeneko hartu dio lekukoa Bihotz Gazteari, eta lanean dira datorren urteko Ibilaldia ere arrakastatsua izan dadin. Igaro berri denaren inguruan azken balorazioa egitea falta den arren, Bihotz Gaztea ikastolako kideak pozik agertu dira. Ibilaldian lortutako dirua, orain, ikastolaren azpiegitura handitzeko erabiliko dutela adierazi dute.]]>
<![CDATA[Hiriaren eta Atxaren fusioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1940/037/001/2018-05-26/hiriaren_eta_atxaren_fusioa.htm Sat, 26 May 2018 00:00:00 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/paperekoa/1940/037/001/2018-05-26/hiriaren_eta_atxaren_fusioa.htm
Berritasunaren eta tradizioaren fusioa bezeroak jatetxera sartzen diren unetik nabaritzea nahi izan dute. Jantoki irekia da Euskalduna jauregiko hirugarren solairuan dagoen espazioa; Bilbora begira eta elementu modernoez josia. Bezeroarekin «hobeto bat egiteko» elementu gutxiren alde egin dutela azaldu du sukaldariak. Espazioaren diseinuan Patricia Urkiola diseinatzailearen laguntza izan dute. Elkarte gastronomikoetan, arrantzale itsasontzietan eta baserrietan oinarritutako espazioak osatzen dute jantokia. Espazioaren beste ezaugarrietako bat terraza da. Zornotzarrak adierazi duenez, «hiriarekin bat egiteaz gain», terrazak «askatasun sentsazioa» eskaintzen du: «Gastronomia aire librean gozatzeko aukera».

Tradizioaren eta modernitatearen arteko nahasketa jatetxerako espresuki osatutako menuen bitartez ere irudikatu dute. «Eskaintza gastronomiko berritzailea da, eta bertako lurra, kultura eta tradizioa ditu oinarri», adierazi du Atxak. Bi menu daude aukeran, Bizkaia eta Bilbo izenekoak. Lehena, lurraldeko gastronomian oinarrituko da, eta bigarrena, hirikoan. Haren berbetan, «ukitu modernoa duten errezeta tradizionalak» dira. Bizkaia menuan, kasurako, indaba gorriak, txerrikumea eta gatzatua dastatzeko aukera dago, «emaitza dotore eta modernoarekin».

Eguneko karta ere egongo da. Bi menuetako jakiak egongo dira aukeran. Atxak azaldu duenez, jatetxeetan ohikoa den bezala, menutik kanpo dauden sasoiko produktuak ere eskainiko dituzte. Bilboko jatetxea proiektu berri bat dela azaldu du sukaldariak. Dituen beste jatetxeetatik ezberdina. Hala ere, menua edo karta aukeratu, Atxak nabarmendu du bezeroek igarri egingo dutela bere sukaldea dastatzen ari direla: «Familia bereko bi produktu ezberdin dira, gastronomia ulertzeko modu bera».

Bezeroen parte hartzea

Menuak eta kartako aukerak aurrez ezarrita egongo diren arren, nabarmendu du bezeroek «askatasun osoa» edukiko dutela: «Norbait lanegun batean presaz badator, plater kopurua murriztu ahalko du. Asteburuan, ostera, lagun talde bat badator, menuaren ordez guztientzako txerrikume bat eska dezakete». Mokaduak jateko aukera ere egongo dela azaldu du, eta horretarako bereziki prestatutako jakiak dituztela. Horren harira, sukaldariaren jatetxe nagusi den Azurmendiko dastatze menuekin eta nazioarteko bezeroen ereduarekin apurtu, eta «herritar guztientzako» jatetxea izango dela azaldu du.

Bezeroen parte hartzea ez da izango soilik jakiak aukeratzea. Horiek proposatzeko aukera ere izango dute. «Beraien iritziak eta sukalderako proposamenak entzun nahi ditugu: ahaztuta dauden errezetak, aspaldi jan ez dituztenak edo jatetxeetan aurkitu ezin direnak». Guztientzako jatetxea dela adierazi du Atxak, «hurbila eta irekia», eta horregatik lehiakorrak izango direla. «Ez soilik prezioan, baita jendearekiko harremanean eta eskaintza gastronomikoan ere».

Atxaren bosgarren jatetxea da Eneko Bilbao. Fernando Canalesi hartu dio lekukoa Euskalduna jauregiko jatetxean, eta, hilabeteetako lanaren ostean, «martxa hartuta» daudela dio: «Ez nago urduri: toki berria da, baina esperientzia handiko taldea dago atzean». Atxaren jatetxea bada ere, bera ez da han izango: eskarmentu handiko sukaldariak arituko dira Euskaldunan. «Londresen eta Tokion arrakasta izan badugu, Bilbon, esperientzia handiko lantalde batekin, ziurtasuna erabatekoa da», gaineratu du.

Mitxelin izarrez hitz egiteko goiz dela dio, baina argi utzi du kalitatezko sukaldaritza eskaintzea dutela helburu Bilboko jatetxean; ez, ordea, Mitxelin izarrak eta nazioarteko aitorpena lortzeko asmoz, bezeroak «egunero irabazteko» asmoz baino. «Poztasuna helaraztea» du helburu, horrekin soilik neurtzen baita, Atxaren esanetan, jatetxe baten arrakasta.]]>
<![CDATA[Artearen polemikarik biziena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1842/038/001/2018-05-26/artearen_polemikarik_biziena.htm Sat, 26 May 2018 00:00:00 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/paperekoa/1842/038/001/2018-05-26/artearen_polemikarik_biziena.htm Artea eta Txina 1989 ondoren erakusketa aurkeztu dute Guggenheim museoan, eta bizirik dauden animaliekin egindako bi artelanek hautsak harrotu dituzte.

Artelanetako bat Huang Yong Ping artistaren Munduaren antzerkia eta Zubia piezek osatutakoa da: kristalezko kaiola bik osatzen duten artelana, eta bertan muskerrak eta intsektuak elkarrekin bizi dira. Bigarrena Transferentzia eredu bat izenekoa da: ez dago bizirik dagoen animaliarik, baina, pantaila batean, lepoan alfabeto bana duten bi txerri ageri dira: batak alfabeto txinatarra du, besteak latinoa, eta bata bestea estaltzen ari da. Hainbat herritarrek erakusketaren aurkako kanpaina bat abiatu dute, eta bi artelanak erretiratzea eskatu. Guggenheim museoko arduradunek, berriz, adierazi dute legea eta museoaren kode etikoa betetzen dituztela, eta, hori horrela, artisten adierazpen eta sormen askatasunaren alde egitea erabaki dutela.

Begoña Martinez museoko komunikazio zuzendariordeak adierazi du museo gisa «derrigortuta» daudela adierazpen eta sormen askatasuna defendatzera, eta ez dutela «beren burua zentsuratu» beharrik. Onartu du badituztela mugak: «Legea eta gure kode etikoa bete behar ditugu, eta kasu horretan ere hala egin dugu». Museoak 2014an onartutako kode etikoak ondorengoa zehazten du: «Artelan batean animaliak badaude, museoak ahal den guztia egin behar du haien ongizatea ziurtatzeko».

Martinezek adierazi du erakusketan bizirik dauden animaliekin osatutako artelanetatik Transferentzia eredu bat eztabaidatik kanpo ikusten duela: «Ez dago tratu txarrik, eta artelana beste une batean grabatutako pantaila batean erreproduzitzera mugatzen da». Munduaren antzerkia eta Zubia artelanen kasuan, berriz, muntatu aurretik prestaketa lan handia egin dutela azpimarratu du: «Animaliek bizi baldintza optimoenak izan ditzaten biologo eta albaitari talde baten aholkularitza izan dugu». Azaldu duenez, artelana museo bakoitzera moldatzen da, eta, lan horretan, artistek ez ezik, teknikariek ere hartzen dute parte: «Interesatzen zaigu animaliek ahalik eta estres gutxien izatea». Horrez gain, nabarmendu du egunero teknikari batek animaliak zelan dauden ikuskatzen duela, eta, erakusketa publikora zabalik dagoen bitartean, neurri zehatzak ezartzeaz gain, teknikari bat bertan izaten dela. «Lasai gaude gauzak ondo egin ditugulako».

Borja Martinez Animalistak elkarteko kideak argitu du protestak ez direla animalien tratu txarren kontra, animaliak gatibu edukitzearen aurkakoak baizik: «Animaliek sentitzeko gaitasuna dute, eta merkantzia gisa erabili dituzte erakusketan». Ildo horretatik, animalistak gaineratu du tratu txarrak ere badirela izaki bizidun bat giltzapetuta edukitzea eta erakusgai jartzea: «Haren askatasuna mugatzen ari gara: ez da biologoa izan beharrik hori ulertzeko».

Guggenheimek, erakusketa horren bitartez, animaliak objektu gisa erabiltzea legitimatzen duela salatu du ekintzaileak. «Pertsonek artearekin edo espektakulu batekin gozatzeak ez du justifikatzen animaliak giltzatuta edukitzea».

Askoren baliabidea

Guggenheimen ikusgai dagoen erakusketa ez da historian polemika piztu duen kasu bakarra. Animaliak artelanetan erabili diren kasuak hainbat dira, eta emandako tratua edo horien bizi baldintzak oso ezberdinak izan dira bakoitzean; hala ere, guztietan oso presente izan da polemika, eta sortutako ika-mika baliatu dute zenbait artistak euren ospea handitzeko.

Artearen historiako polemika sonatuena Guillermo Vargas artistak 2007an Managuako arte galeria batean aurkeztutako instalazioa izan zen. Goseak akabatzen zegoen txakur bat pareta batera lotu zuen Vargasek, eta iritsi ezin zen toki batean janari katilu bat jarri zion. Egun batzuk pasatuta, txakurra gosez hil zen. Artelanak haserrea eragin zuen mundu osoan, eta milioika pertsonak eskatu zuten artelana kentzeko eta Vargasen parte hartzea debekatzeko Bienal Centroamericana arte erakusketan. Lortu zuten, baina ezer gutxirako balio izan zuen. Lanak sortutako haserreari esker, mundu osoan egin zen ezagun Vargas, eta hurrengo urteetan Latinoamerikako, AEBetako eta Europako hainbat erakusketatan hartu zuen parte.

Vargasen kasuaren ostean izan dira beste batzuk. Hurrengo urtean, Adel Abdessened artista frantziarrak Don't Trust Me erakusketa aurkeztu zuen San Frantziskoko Arte Institutuan, AEBetan. Artelana sei telebista pantailaz osatua zegoen, eta horietan ikus zitekeen nola hiltzen zituzten mailukadaz horma batera lotuta zeuden animalia batzuk. Vargasek bezala, Abdessendek polemika baliatu zuen bere ospea zabaltzeko. Gainera, hasierako polemikaren ondorioz, bere gainontzeko erakusketek presentzia handia lortu zuten hedabideetan.

Polemika ez da soilik artista ezezagunen helburu. Banskyk esaterako, «elephant in the room» esamolde ingelesari erreferentzia eginez, elefante bat gorriz margotu, eta gela batean sartu zuen. Damien Hirst eta Young British Artists taldea, berriz, ezagunak egin ziren hil berri ziren animaliak formaldehidoan murgilduta edo deskonposizio egoeran erakusteagatik. Haatik, animalien erabilerarik ankerrena Hermann Nitsch artista austriarrak egin zuen. Aktions izeneko performanceetan animaliak hiltzen zituen, eta, gero, haien erraiekin eta odolarekin bere burua edo koadro zuriak margotzen zituen: 1962tik hona, ehundik gora Aktions egin ditu.

Arte txinatarraren erakusketaren kasuan, museoko kideak azaldu du bi artelanak «oso esanguratsuak» direla eta horregatik aukeratu dituztela; ez, berez, animaliak dituztelako. Erakusketaren inguruko desinformazio handia dagoela gaineratu du: «Interneten zabaldu zen sabaitik eskegitako zaldi bat eta elkar jaten ari ziren bi txerri zeudela erakusketan». Museoko eledunaren berbetan, «kontu handia» izan behar da horrelako polemiketan: «Sarritan jendea ekintza on batera batzen da errealitatea ezagutu gabe».

Arte garaikideak «deserosoa» izan behar duela gogoratu du Martinezek. Animalien erabileraren kasuan, legea eta kode etikoa errespetatzen badira ez dituztela artelanak zentsuratuko nabarmendu du: «Bakoitzak bere iritzia adierazteko askatasuna du, baina ez dugu onartuko geure burua zentsuratzera behartzea». Dioenez, gaur polemika animaliekin bada ere, bihar edo etzi beste kolektibo bat senti daiteke iraindua.

Animalistetako kideak ere uste du arteak «polemikoa» behar duela izan, eta «ikusleen kontzientzia astindu» behar duela, baina mugekin: «Mugak ezinbestekoak dira pertsonak eta animaliak babesteko: norberaren eskubideak bukatzen dira bestearenak hasten diren lekuan». Mugak ezartzeko orduan, animalistak uste du legeek ez dutela ezer aldatzea lortuko.

«Artistek horrela jokatzen dute, txikitatik erakutsi zaielako animaliak gure erabilerarako daudela», nabarmendu du animalistak. «Legeen mundua oso atzeratuta dago, eta gizarteak berak bultzatu behar du aldaketa». Horretarako, Guggenheimeko erakusketaren aurkako protestak eta halakoak lagungarriak izan daitezkeela iruditzen zaio.]]>
<![CDATA[«Oso oinarri sendoa jarri da lan hitzarmen berriak garatzeko»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1859/004/001/2018-05-18/oso_oinarri_sendoa_jarri_da_lan_hitzarmen_berriak_garatzeko.htm Fri, 18 May 2018 00:00:00 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/paperekoa/1859/004/001/2018-05-18/oso_oinarri_sendoa_jarri_da_lan_hitzarmen_berriak_garatzeko.htm
ELAk desmobilizazioa bultzatu izana egotzi dizue.

Adierazpen mingarriak izateaz gain, gezurra dira. LAB mobilizazioetan eta ikastetxeetako batzarretan egon da, eta bere masa soziala artikulatu du. Guk, haiek bezala, bide guztia egin dugu, baina bideak erakutsi du ez ditugula partekatzen helburuak, diagnostikoak eta sindikalismoa ulertzeko modua. Guk oinarri sozialari galdetzen diogu, eta denen hitza errespetatzen saiatzen gara, borrokak eraginkorrak izan daitezen. ELAk ez du horrela jokatzen. Grebak eraginkorrak izateko, ezinbestekoa da babes zabal bat. ELArentzat, greba bera helburu bihurtzen da. Are gehiago, hiru sindikatuok adostu genuen astebeteko greba bertan behera uztea, baina badirudi gurea dela ardura osoa. Hori aintzat hartuta, zaila da elkarlan txukunik egitea.

Esan duzue hezkuntzako mahai negoziatzaileek eman dezaketen guztia baliatu duzuela.

Argi geneukan gure aldarrikapen taula oso zabala zela, eta hezkuntza mahaiak ezin ziela erantzun aldarrikapen horiei guztiei. Hasieratik adierazi genuen hezkuntzaren kalitatean eragin zuzena duten edukiak lehenetsi behar genituela. Badira gai batzuk mahai horretan zuzenean negoziatzen ez direnak. Soldata igoerak eta erosahalmena, esaterako. Horregatik diogu eman zezakeen guztia baliatu dugula. Orain, borroka beste toki batean dago.

LOMCE eta Heziberriren borroka ere beste toki batean dago?

LOMCEren gaia hezkuntza burujabetzaren gaian sartzen dugu. Lege arrotz bat da, Euskal Herriak behar ez duena, eta, horregatik, parametro horietan ezarri behar da borroka. Eredu propioa nahi dugu, eta, bide horretan, guk erabaki behar ditugu legeak. Gai horiek, erabaki politikoak tarteko daudelako, hezkuntza politikako errailetik landu behar dira. Hezkuntza burujabetzaren borrokaren lehen mugarria hezkuntza itunean kokatzen dugu.

Geratu dira sektoreko beste aldarrikapen batzuk kanpoan. Ratioak, esaterako.

Ratioak lehentasuna ziren, baina administrazioa oso itxia zegoen, eta ez da egon modurik. Iruditzen zitzaigun, ratioen kontua lehentasuna izanik ere, akordioa osotasunean aztertu beharra zegoela. Alde horretatik, gure afiliatuek berretsi dute ratioen gaia zaila zela, eta beste puntu batzuetan proposamen sendoak zeudela.

Zer zen alternatiba?

Ratioak borrokatzeko alternatiba borroka betikotzea zen. Uste dut horrela interpretatu dugula gainerako sindikatuok, ELA kenduta. Horregatik, akordioa sinatu du ordezkaritzaren %80k. Guretzat ezinbestekoa da proposamenak afiliatuekin kontrastatzea eta haien iritzia errespetatzea. Batzarrak egin ditugu, eta akordioa oso positiboki baloratu da. Akordioari eutsi diogu afiliazioarekin hala adostuta. Horrek ez du esan nahi borrokan jarraituko ez dugunik.

Zer espero duzue lortzea datozen bileretan?

Lehen urratsa da lortutako akordioa garatzea. Mahai teknikoak daude osatzeko, eta proposamen batzuk zintzilik geratu dira. Akordioan adostutako konpromisoak betetzen direla ziurtatu behar dugu lehenik. Hori lortuta, lan hitzarmenak negoziatzeko aukera izango dugu. Akordioak oso oinarri sendoa ezarri du lan hitzarmen berriak garatzeko, eta hori da garaipen handiena.

Hezkuntza itunari dagokionez, Eskola Kontseiluaren ebazpenaren kontra bozkatu duzue.

Bost arrazoirengatik esan genion ezetz hezkuntza akordioari. Metodologia desegokia iruditu zitzaigun: bileretan lantzeko edukiak ez genituen ezagutzen, eta bertan ginela jakiten genuen zer eduki jorratuko ziren egun horretan. Bestetik, akordio horrek menpekotasunean mantentzen gaitu Espainiarekin. Ez dago inolako jauzirik hezkuntza sistema propioaren bidean. Horrez gain, ez da egiten murgiltze ereduaren aldeko ahaleginik; inklusioaren eta baliabideen inguruan ez dago apustu sendorik; eta ez dago segregazioa gaindituko duen neurri zehatzik. Dena oso orokorra da, eta konpromiso zehatz gutxi ikusten ditugu.

Zehaztasunak falta dira txostenean?

Oso orokorra da, eta benetan garrantzia duten gaiei ez zaie heltzen. Ausardia falta ere badu. Gaur egungo eredua sakontzen du, eta ez dago txip aldaketarik.

Ez zatozte bat segregazioaren inguruan esaten denarekin.

Administrazioak gaiari heltzea beste aukerarik ez du izan, baina proposatzen dena oso pobrea da. Planteatzen duena adabaki bat baino ez da. Gasteizko manifestuan hainbat neurri adostu ziren arazoari erantzuteko, eta ez dute bat bera ere aintzat hartu. Kontua ez da ikasleak banatzea; apustua beharko luke izan ikastetxeak, bai publikoak zein itunpekoak, auzoaren izaeraren isla bihurtzea.

Zerbitzu publikoaren izaera berraztertu behar da?

Adostu beharko genuke denon artean publikotasuna zer den. Uste dut gaur egungo ereduak ez duela inor asetzen. Aurreko larunbatean aurkeztu genuen gure proposamena gai hori lantzeko: sare ezberdinek bat egitea; bakoitzak bere bidea egin beharko du konfluentzia horretara heltzeko. Euskal eskola publiko komunitarioa defendatzen dugu.

Euskaraz B2 maila lortzea jarri dute helburu. Ados zaudete?

Gaur egungo hizkuntza ereduak agortuta daude. Frogatu da ez dutela bere horretan euskalduntzen. Horretan bat egiten dugu kontseiluaren proposamenarekin. Hezkuntza akordioak murgiltze ereduaren aldeko apustu argi bat bildu beharko luke.]]>
<![CDATA[LABen arabera, behin-behineko 2.600 kontratu egin ziren iaz ETBn]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2273/034/002/2018-05-16/laben_arabera_behin_behineko_2600_kontratu_egin_ziren_iaz_etbn.htm Wed, 16 May 2018 00:00:00 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/paperekoa/2273/034/002/2018-05-16/laben_arabera_behin_behineko_2600_kontratu_egin_ziren_iaz_etbn.htm
Azken urteetan kontratazioan azaleratutako «iruzurrak eta prekaritatea» bildu dituzte txostenean. Basabek azaldu zuen kasuak aztertu ostean erabaki zutela salaketak aurkeztea. Oraingoz, epaitegiek aginduta, 41 langileri «mugagabe ez-finko» kontratua egin behar izan dietela jakinarazi zuen. Horietako hamahiruk «ustezko autonomo» kontratua zuten, hamabik «artista» kontratua, eta hamasei langileren kontratuetan akatsak zeuden. «Antzeko beste hogei bat kasu egon daitezke».

Basaberen esanetan, epaiketak prestatzeko lanetan hainbat datu bildu dituzte, eta sarritan langileek beraiek ezagutzen ez zituzten egoerez jabetu dira. Horien artean nabarmendu zuen iazko behin-behineko kontratu kopurua: ordezkapenezko eta lan pilaketako 2.600 kontratu egin zituzten. Kontratuek sei eguneko iraupena izan zuten ordezkapenen kasuan, eta hiru egunekoa lan pilaketako kontratuetan. LABeko kideak azpimarratu zuen hainbat sententziak ebatzi dutela azken kontratu mota hori ezin daitekeela aplikatu ETBn; aukera bakarra hauteskunde garaian litzateke, eta erredakzioan.

Izan dira bestelako irregulartasunak, LABen esanetan: berriemaileei autonomo kontratuak egin dizkiete, autonomoetan izena eman gabe, Gizarte Segurantzan kotizatu gabe eta BEZik ordaindu gabe. Beste kasu batzuetan, zazpi lan egunengatik bost kotizatu dizkiete langileei.

ETBn 66 lanpostu hutsik

Kontratazio iruzurrak ez ezik, Basabek salatu zuen ETBko zuzendaritzak ez duela bete hutsik geratutako lanpostuak betetzeko lan hitzarmenean jasotako konpromisoa. 66 lanpostu dira heriotza, erretiroa edo bestelako arrazoiengatik bete beharrekoak: 48 Bilbon eta 18 Miramonen.

LABeko ordezkariek azaldu zuten ETBko zuzendaritzak ez duela asmorik agertu arazoa konpontzeko. Horregatik, salaketak bide juridikotik aurkezteari ekin diote, eta gehiago prestatzen ari dira. Horren harira, salatu zuten diru publikoz ordaintzen ari direla «iruzurkerien kalte-ordainak». LABen arabera, iaz, zortzi langileri ia milioi erdi euroren kalte-ordainak ordaindu zizkieten.]]>
<![CDATA[LABen arabera, behin-behineko 2.600 kontratu egin ziren iaz ETBn, batez beste bost eguneko iraupenarekin]]> https://www.berria.eus/albisteak/152065/laben_arabera_behin_behineko_2600_kontratu_egin_ziren_iaz_etbn_batez_beste_bost_eguneko_iraupenarekin.htm Tue, 15 May 2018 12:44:09 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/albisteak/152065/laben_arabera_behin_behineko_2600_kontratu_egin_ziren_iaz_etbn_batez_beste_bost_eguneko_iraupenarekin.htm <![CDATA[Kontakizunaren gudua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1909/015/001/2018-05-15/kontakizunaren_gudua.htm Tue, 15 May 2018 00:00:00 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/paperekoa/1909/015/001/2018-05-15/kontakizunaren_gudua.htm
Israelgo Estatua sortu zela 70 urte bete ziren atzo, baina gertatutakoaren inguruko eztabaidak segitzen du. Legitimitatea eta lurrarekiko lotura beharrezko izan ditu sionismoak, eta historia bihurtu dute helburu hori lortzeko tresna. Historia beraien ikuspuntutik idazteaz gain, kontakizunarekin gatazkaren irtenbide politikoa ere baldintzatu dute israeldarrek. Izan ere, estatuaren sorreraren eztabaida historikoa baino gehiago politikoa da. Estatuaren sorreraren kasuan, palestinarrak kanporatu zituztela onartzeak errefuxiatuen arazoa eta haien etorkizuna eztabaidaren erdigunera ekarriko lituzkeelako.

Historialari Berrien aitzindarietako bat da Ilan Papper, eta haren esanetan, historiografiak «berebiziko garrantzia» du Israelen kasuan: «Sionismoa mugimendu okupatzaile-koloniala denez, historia hutsetik eraiki behar du, berea ez den lur batean presentzia legitimatzeko». Historialariaren esanetan, palestinarrek ez zioten eman garrantzirik kontakizunari, eta huts larria izan zen: «Gatazkaren lehen urteetan historiaren borroka galdu zuten». Uste du ezjakintasun handia dagoela 1948an gertatutakoaren inguruan, bereziki Mendebaldeko agintarien artean: «Ezjakintasun horrek ekarri du bake prozesuaren porrota».

Aurrez prestatutako plana

1980ko hamarkadan agertutako historialari berrien lanek kontakizun ofiziala gezurtatu zuten. Israelgo dokumentu militarren desklasifikazioak ahalbidetu zien 1948aren inguruko ideia eta mito ugari desmuntatzea. Besteak beste, frogatu zuten israeldarren eta arabiarren arteko indar boterea ez zela horren desorekatua, sortu berri zen Israelgo Estatua ez zela arriskuan egon, eta palestinarrak errefuxiatu bihurtu zirela Israelen kanporaketa planen ondorioz, ez haien erabakiz edo agintari arabiarren aginduz.

Historialari Berrien arabera, Israelgo Estatua aldarrikatu zuten egunetik, kanporaketa politika bat abiatu zuten: menderatutako herriak husteko, estatu sortu berriko armadak eta miliziek kanporaketak edo herritarren ihesa eragingo zuten ekintza armatuak abiatu zituzten. Herriak hiru aldetatik inguratzen zituzten, palestinarrek ihes egin zezaten. Ihes egiteko aukerarik ez zutenean, edo uko egiten ziotenean, basakeriak gertatzen ziren. Jerusalemetik gertu aurkitzen zen Deir Yassin herrixkan, esaterako, 120 palestinar hil zituzten.

Gerra bukatu zenerako, 750.000 palestinar kanporatu zituzten, eta errefuxiatuak bilakatu ziren. Ihes egin zutenek ez zuten izan etxera bueltatzeko aukerarik. Israelgo Estatuaren barruan geratu zirenak beste toki batzuetara mugitu zituzten, eta debekatu egin zieten etxera bueltatzea. Palestinarekin lotutako erreferentzia oro ezabatu zuten, eta herrixka palestinarrak zeuden tokietan israeldarrentzako hiriak eraiki zituzten.

Kanporaketek helburu argia zuten historialarien aburuz; Israelgo Estatuaren gehiengo judua ziurtatzea. 1947an Nazio Batuen Erakundearen banaketa planak Palestina erdia baino gehiago eman zien sionistei. 499.000 juduk eta 438.000 palestinarrek osatu beharko zuketen estatu berria. Historialarien esanetan, sionismoaren ideologia juduen esklusibotasunean oinarritzen da, eta ezinezkoa luke horrelako balantza demografiko ahul batean aurrera egitea. Bereziki, palestinarren jaiotza tasa altuagoak direla eta.

Pappek onartu du Historialari Berrien lanak inpaktu txikia izan duela Israelgo gizartean. Hala ere, nazioartean oihartzuna izan duela dio, bereziki unibertsitateetan, eta, horri esker, Nakba —hondamendia, arabieraz— berriz argitara ekartzea lortu dutela. Hala ere, uste du oraindik ere garrantzitsua dela Historialari Berrien lana: «1948an gertatutakoa ikertuta soilik ulertuko dugu Israelek eta Palestinak duten arazoa sionismoa dela; hots, sionismoak ekarri zuen 1948an gertatutako hondamendia, eta sionismoa da egun gertatzen den guztiaren arrazoi. Ideologia horri aurre egin arte, ez da irtenbiderik izango».]]>
<![CDATA[Ostikoka ere irabazten da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1851/029/001/2018-05-13/ostikoka_ere_irabazten_da.htm Sun, 13 May 2018 00:00:00 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/paperekoa/1851/029/001/2018-05-13/ostikoka_ere_irabazten_da.htm
Ostiralean jokatu zen Challenge kopako finalean entsegu ugari eta joko bizia ikusi ahal izan ziren; atzo, ordea, defentsako jokoa gailendu zen. Bi taldeak aurkariaren erasoak eteteko gai izan ziren, eta ostikatzaileen abileziak erabaki zuen partida. Racingen kasuan, Pat Lambiek min hartu zuen, eta Teddy Iribarnek ordezkatu zuen. Fin ibili zen Paueko jokalaria. Irlandarren artean, Johnny Sexton eta Isa Nacewa izan ziren jaurtitzailerik onenak.

Lehen zatian, bi taldeak ahalegindu ziren aurkariaren lerroak apurtzen, baina ezin izan zuten. Kontrarioaren hutsak eta zigorrak baliatu zituzten zigor kolpeen bidez markagailuan puntuak lortzeko. Frantziarrek lortu zuten lehen abantaila (0-3), baina segituan erantzun zuten irlandarrek (3-3). Leinster faboritoa bazen ere, ez zuen lortu gustuko duen jokoa egitea. Lehen zatia bukatu aurretik, beste zigor kolpe bana sartu zuten bi taldeek, eta seina joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatia hasi bezain pronto, Racingek aukera izan zuen partidako lehen entsegua sartzeko. Aurrelarien lanarekin metroak irabazten saiatu ziren Leinsterren zelaian; baina, hutsegite baten ostean, zigor kolpe batekin konformatu behar izan zuten (6-9). Gauza bera gertatu zen partida osoan: bi taldeek erasoak abiatzen zituzten, baina hutsegiteen edo zigorren ondorioz ezerezean geratzen ziren. Zigor kolpe bidez saiatu ziren aurrea hartzen, baina batek sartu eta besteak erantzun egiten zuen. Hiru minutu falta zirela, Leinster 15-12 jarri zen aurretik. 80 minutuak igarota, Racingeko Henry Chavancy bote lasterrez partida berdintzen ahalegindu zen azken minutuan, baina huts egin zuen.

Atzoko garaipenarekin, Leinsterrek denboraldi bikaina osatu du. Txapeldunen Kopako partida guztiak irabazi ditu, eta Tolosarekin batera, Txapeldunen Kopa gehien duen taldea da orain.

Euriak ez du zapuztu eguna

Giro paregabea egon zen Bilbon. Ostiralarekin alderatuz, eguraldiak ez zuen lagundu atzo; hala ere, goizak aurrera egin ahala, zaleak Areatzako zaleen gunean biltzen hasi ziren. Eguerdi aldera jendez lepo zegoen. Erakustaldiak, lehiaketak, jokoak, kontzertuak... denetarako aukera zegoen hirian zehar, finaletarako propio jarritako guneetan. Bilboko kaleetan bildutako errugbizaleen artean, Leinsterreko urdina zen nagusi. Milaka zale irlandar bildu ziren Bilbon. Tartean zebiltzan Anthony eta Thomas Hendrick aita-semeak. «Prezio garestiak direla eta, gaur heldu gara Dublindik, eta partida ostean itzuliko gara».

Irlandarrak nagusi ziren, baina, tartean ere bazeuden Racing 92 taldeko zaleak. Ez irlandarrak bezain zaratatsuak, baina bai gogotsu eta irabazteko ilusioarekin. «Hiria eta zelaia ikusgarriak dira». Eguraldi hobeagoa espero bazuen ere, Parisko Olivier Duvali «ideia aparta» iruditu zitzaion finalak Bilbon jokatzea. Bertako zaleak ere baziren. Hainbat beraien taldeetako elastikoak jantzita zihoazen. «Amets bat da maila honetako errugbia ikusteko aukera izatea, normalean kanpora joan behar izaten baitugu», adierazi zuen Gernikako Asier Olaetak. Zale guztiek bat egin zuten finalak «errugbiaren ohiko zirkuituetatik kanpo» jokatzearen garrantziaz kirola indartu eta zabaltzeko.]]>
<![CDATA[Ekitaldien estrategia, finalera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1894/010/001/2018-05-10/ekitaldien_estrategia_finalera.htm Thu, 10 May 2018 00:00:00 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/paperekoa/1894/010/001/2018-05-10/ekitaldien_estrategia_finalera.htm
Bilbok asteburuan zehar jasoko duen errugbizaleen uholdeari aurre egiteko, udalak plan zabala prestatu du, Bizkaiko Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Helburua, Bilbora gerturatuko diren 100.000 zaleek inpaktu txikiena sortzea. Asteburu batean, Bilbok bere biztanleriaren ia heren bat beste bisitari jasoko du. Jendetza hori guztia hirian zehar sakabanatzeko, udalak bi Fan Zone eta errugbiarekin lotutako hainbat espazio prestatu ditu. Ostalaritzako eta merkataritzako negozioen ordutegia luzatzeko baimena eman du, eta garraio publikoa eta segurtasuna indartu ditu.

Bereziki garrantzitsua izango da garraioaren kudeaketa. Izan ere, Erresuma Batutik eta Irlandatik 30.000 zale iritsiko dira, eta beste horrenbeste, Frantziatik. Horrez gain, Bilbon ostatu falta dela eta, hainbat zalek Bizkaiko beste herri batzuetan, Gasteizen eta Donostian egingo dute lo. Hainbeste lagunen etorrerak sor dezakeen zirkulazioari aurre egiteko, Bilboko aireportuaren itxiera ordua luzatuko dute, ibilgailu pribatuen erabilera debekatuko dute erdiguneko zenbait eremutan, metroa etengabe martxan ibiliko da, eta autobus eta trenen zerbitzu bereziak indartuko dituzte. Erakunde publikoek adierazi dute neurri horien bidez finalak «errugbiaren festa handi bat» izatea bermatu nahi dutela.

Prezio handiak bisitarientzat

Bilbora etorriko diren zaleek ordaindu beharko dituzten prezio altuek, ordea, festa ilundu dezakete. Ostatu faltak eta Bilboko aireportuak dituen lotura mugatuek finala ikustera doazenen aurrekontuak puztea ekarri du. Bilboko finalak jokatuko dituzten taldeak Gales, Frantzia, Ingalaterra eta Irlandakoak dira. «Bilbora bidaiatzeak diru zorro handia eskatuko du». Izenburu hori ipini zion Irish Times egunkariak finalen atarian Bilbora bidaiatzeko gida gisa prestatutako erreportajeari. Irlandako Leinster taldea da larunbateko finala jokatuko duenetako bat, eta milaka zale irlandar espero dira. Erreportajeak, besteak beste, hegaldi eta hotel eskaintza aztertzen du, eta, testuan adierazi dutenez, ostatu eta zuzeneko hegaldi faltak prezioek gora egitea ekarri du.

Ohikoa denez, eskaintzari erantzunez, azken asteotan gora egin dute prezioek. Hala ere, egunkariak biltzen duenez, finalak nortzuk jokatuko zituzten jakin zenetik, «ostatu eskaintza eskasia» egon zen. Finalaren atarian, hiriko toki ia guztiak beteta daude. Libre geratzen direnen artean, ostaturik merkeenean 40 euro inguru ordaindu behar da gau batengatik sei pertsonako gela batean; hoteletan, aldiz, 200 eurotik gora. Prezio handiei eta eskaintza faltari aurre egiteko, kanpaleku bat antolatu dute Bilboko Fangoko kiroldegian. Kanpineko antolatzaileek adierazi dute, oraingoz, 200 bat pertsonak eman dutela izena, eta eskariak jasotzen segitzen dutela.

Hegaldien prezioa ere ez da merkea. Dublindik, esaterako, hegaldirik merkeenak 300 euro inguru balio du; eta, zuzeneko hegaldia bada, 580. Egunkari bereko beste artikulu batean adierazi duten bezala, Bilbon finalak jokatzea «zirraragarria» izango da, baina, errugbia «ohiko zirkuituetatik» ateratzearen kostua kritikatu jarri dute. Orain arte, finalak Cardiff, Edinburgo, Londres, Paris eta antzeko hirietan egin dira. Guztiak errugbi lehiaketa handiak antolatzera ohitutako hiriak, ostatu eskaintza zabala dutenak, eta zirkulazio handiko aireportuak dituztenak.

Hirien karga gaitasuna

Ana Goitia Deustuko Unibertsitateko Turismo Fakultateko irakasleak uste du kritikak «zilegi» direla, baina adierazi du Bilbok baduela gaitasuna errugbi finalak antolatzeko. Azaldu duenez, aurretiaz errugbi finalak jokatu diren hirien ezaugarrien parekoak ditu: «Hiri handia da, aisialdi eta kultura eskaintza zabala du, eta ekitaldi handiak antolatu ahal izateko baliabideak ditu: hots, nazioarteko aireportua eta bisitari kopuru handiak mugitzeko garraio sare sendoa».

Gaitasun horretaz jabetzeko, Bilbo «zer den eta noraino iristen den» ulertzea «gakoa» dela dio: «Hiria metropoli baten zentro gisa ikusten du udalak, hau da, Bilbo erdigunetik 45 minutura dagoen guztia da bisitarientzat». Gogoratu duenez, distantzia hori ez da handia beste hiri batzuekin alderatuz gero. Batez ere, Goitiaren hitzetan, garraio publiko sarea «kalitatezkoa» delako. Hiriak ostatua eskaintzeko duen gaitasuna hiri ikuspegi horretatik ulertuta, esan du eskaintza «zabala eta neurrizkoa» dela.

Hiriaren gaitasuna zenbakietara mugatzea ere kritikatu du: «Ohiko karga ahalmenak soilik toki zehatz batean zenbat pertsona kabitzen diren aztertzen du». Nabarmendu duenez, eredu hori baliagarria da edukiera mugatuko tokietan, baina, ez hiri baten kasuan. «Bisitari kopurua mugatu beharrean, horien inpaktua gutxitu behar da».

Hori dela eta, irakasleak karga ahalmenaren kudeaketa deituriko eredua defendatu du: «Aztertu behar dira 100.000 pertsonaren bisitari eusteko beharrezkoak diren giza baliabideak, materialak eta ekonomikoak». Lau arlotan sailkatu du azterketa hori: Espazioaren kudeaketa, garraioarena, segurtasunarena eta informazioarena. Lau arlo horiek aztertuta, Goitiak ebatzi du Bilbo gai dela finaletarako espero den jende kopuru hori guztia jasotzeko.

EH Bilduk, berriz, dudak agertu ditu halako ekitaldiekin. Izaskun Guarrotxena zinegotziak uste du Bilbok badituela zerbitzuak eskaerari aurre egiteko, baina kezkatuta agertu da horrek beste toki batzuetan zerbitzuak murriztea ekar dezakeelakoan. Ostatu falta dela eta, Guarrotxenak ez du uste eskaintza faltaren ondorioz hotel gehiago eraikiko direnik: «Denok dakigu eskaera hauek puntualak direla». Hala ere, eskasiak legez kanpoko pisu turistikoak agertzea ekartzeak ardura sortu dio. Azaldu duenez, Uribarrin, Zazpikaleetan eta Bilbo Zaharrean dagoeneko igo dira alokairuen prezioak.

Finalek utziko dutena

Asteburuan bertan gertatuko denaz gain, finalen ostean datorrenaz ere aritu da Guarrotxena. Galdetu du erakundeek errepikatutako «inpaktu ekonomikoak» nola eragingo dien bilbotarrei, eta irabaziak Bilbori eta bilbotarren beharrizanei erantzuteko bideratuko diren: «Ekitaldi handiak positiboak izan daitezke Bilborentzat, baina, ongi neurtu behar da zein inpaktu izango duten».

Goitiaren berbetan, ekitaldi handien «eredu onak eta txarrak» daude. Azaldu duenez, adibide argienak Olinpiar Jokoak antolatu dituzten hiriak dira: batzuek asmatu dute, eta beste batzuek ez. Uneaz harago ere arrakasta izateko, irakasleak«ezinbestekotzat» jo du antolatzaileek herritarren beharrizanetan ere arreta jartzea, ez soilik bisitariengan: «Proiektua osatzerakoan aztertu behar da ekitaldi bat antolatzeak balioko ote duen hiriak aurrera egin dezan».]]>
<![CDATA[Uztartzea osatu dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1787/019/001/2018-05-09/uztartzea_osatu_dute.htm Wed, 09 May 2018 00:00:00 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/paperekoa/1787/019/001/2018-05-09/uztartzea_osatu_dute.htm
Iñaki Laskurain Euskadiko Federazioko presidenteak azaldu zuenez, proiektua aurkeztuta, liga proiektua «gauzatzen hasi» nahi dute. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako taldeak biltzen dituen federazioko presidenteak azaldu zuenez, oraingoz kanporaketa formatuaren alde egin dute, «sinpleagoa eta malguagoa» delako: «Ulertu behar da errugbia fisikoki gogorra dela». Klubei parte hartzeko eskaintza egin dietela adierazi zuen, eta erantzunaren arabera antolatuko dutela txapelketa. Bi euskal talde indartsuenen inguruan, Miarritze eta Baiona, azaldu du ez dutela parte hartuko, baina «begi onez» ikusten dutela proiektua.

«Kudeatzaile gisa, gure lana da klubentzako ingurunerik onena bilatzea, eta liga berriak hori eskainiko digu». Laskurainen arabera, liga berriak gertutasun geografikoa eta «munduko formakuntza eskola onenaren» parte izatea eskainiko die. Proiektu berriak senior eta formakuntza mailak bilduko ditu, gizonezkoenak eta emakumezkoenak.

Nafarroako Federazioko presidente Joseba Etxaurik beraien federazioa hazten jarraitzeko aukera gisa ikusten du proiektu berria: «Txikiak gara, baina asko hazi gara azken urteetan, eta bide berari eutsi nahi diogu proiektu berri honekin». Alain Fariscot 64. departamenduko errugbi batzordeko presidenteak, bestalde, nabarmendu zuen liga berriak jokalarien mugikortasunean lagunduko duela: «Aukera paregabea izango da lurralde ezberdinetako errugbi jokalariek beste talde batzuetan jokatzeko».

Finaletarako, dena prest

Ligaren aurkezpena San Mamesen egitea ez zen ausazkoa izan, eta, liga proiektu berria ez ezik, Europako finalak ere izan zituzten mintzagai. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuaren esanetan, finalak ere «proiektu estrategikoa» dira errugbia indartzeko: «Errugbiaren sustraiak badira gurean, eta Bilboko finalek horiek indarberritzeko aukera emango digute».

Challenge kopako finala ostiralean izango da, 21:00etan, Galesko Cardiff Blues eta Ingalaterrako Gloucester taldeen artean. Txapeldunen Kopakoa, berriz, larunbatean jokatuko dute Irlandako Leinster eta Frantziako Racing 92 taldeek (17:45). Errugbiari lotutako hainbat ekintza antolatu dituzte hirian, eta antolatzaileek 100.000 pertsona espero dituzte.]]>
<![CDATA[Eutanasia legeztatzeko proposamen bat aurkeztu du PSOEk Kongresuan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1830/008/001/2018-05-04/eutanasia_legeztatzeko_proposamen_bat_aurkeztu_du_psoek_kongresuan.htm Fri, 04 May 2018 00:00:00 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/paperekoa/1830/008/001/2018-05-04/eutanasia_legeztatzeko_proposamen_bat_aurkeztu_du_psoek_kongresuan.htm
Perellok eta PSOEko osasun idazkari Luisa Carcedok eman zituzten lege proposamenaren xehetasunak, eta gogoratu zuten eutanasiak babes zabala duela gizartean. «Hamar pertsonatik zortzi erregulazioaren alde daude, eta politikarien eginbeharra da horri erantzutea».

Carcedok azaldu duenez, proposamena aurrera ateraz gero, eutanasia prozesu «ordenatua, legezkoa eta sistematikoa» izango da, eta «berme guztiak» izango ditu. Era berean, eutanasia osasun zerbitzu publikoek eskaintzea nahi dute sozialistek, eta finantzaketa publikoa izatea. «Eskubide berri bat da, eta, egingarri izateko, publikotasuna bermatu nahi dugu», adierazi du osasun idazkariak.

Lege proposamenaren arabera, hiltzea eskatzen dutenek idatzizko eskari bat egin beharko dute «beren kabuz eta inolako kanpo presio gabe». Aukera izango dute atzera egiteko ere. Eskatzaileek nazionalitate espainiarra edo bizileku baimena beharko dute izan; hiltzeko prozeduren eta alternatiben inguruko informazioa ere eduki beharko dute.

Medikuen kontrol komisioa

Medikuek ere izango dute zer esan. Eutanasia eskariak bi osagileren oniritzia beharko du. Horien baimena lortuta, eutanasia prozesu osoa ikuskatuko duen «ebaluazio eta kontroleko komisioak» izango du azken hitza. Sozialisten arabera, prozesu osoak ezingo du iraun 32 egun baino gutxiago. Heriotzan laguntzeko substantziak zuzenean medikuek eman edo norberak preskripzio bidez hartzeko aukera aurreikusten dute, eta etxean zein osasun zentroetan egin ahalko da, osasun arloko profesionalen kontrolpean betiere.

Osasun langileen kontzientzia eragozpenerako eskubidea ere biltzen du lege proposamenak. Horretarako, eragozleen erregistro bat sortzea aurreikusi dute. Perelloren hitzetan, eutanasia ez egitea profesionalen erabaki «pertsonala» izango da, eta aurretiaz idatziz jakinarazi beharko dute.

Justizia idazkariak argi utzi nahi izan du «bi gauza ezberdin» direla eutanasia eta egun Kongresuan eztabaidatzen ari diren heriotza duinerako eskubidea, eta horiek «nahastearen» aurka dagoela. Argudiatu duenez, horregatik ez zuten babestu Unidos Podemosek aurretiaz aurkeztutako eutanasiaren legea: «Dena pakete berean jarri zuten». Perelloren esanetan, eutanasiaren lege proposamenak, heriotza duinaren aldean, lege organiko berri bat lantzeaz gain, zigor kodeko 143. artikulua aldatzea ekarriko luke. Artikulu horrek suizidioan laguntzen duten pertsonak zigortzen ditu.

Perellok azaldu du Europako herrialdeetako legediak aztertu dituztela lege testua osatzeko, eta eztabaidak izan dituztela medikuekin eta heriotza duinaren aldeko elkarteekin. Bileretan jasotakoa ikusita, proposamenak «oinarrian» babes oso zabala duela berretsi du Perellok. Elkarteekin biltzen jarraituko dutela jakinarazi du.]]>
<![CDATA[Harresiak ez dira denentzat berdinak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1970/007/001/2018-05-01/harresiak_ez_dira_denentzat_berdinak.htm Tue, 01 May 2018 00:00:00 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/paperekoa/1970/007/001/2018-05-01/harresiak_ez_dira_denentzat_berdinak.htm
Larunbatean abiatu zen Mugak Zabalduz karabana, Hendaiatik (Lapurdi). Hiru egunez, migratzaileek nahiz errefuxiatuek izaten dituzten mugak identifikatu eta salatzeko geldialdiak egin dituzte. Karabanaren azken egunerako, Bilboko portua aukeratu zuten. Izan ere, antolatzaileen esanetan, hantxe batzen dira euren «aldarrikapenei zentzua ematen dieten bi errealitateak»: armen trafikoa, eta pertsonen migrazioak galarazteko harresiak. Itxaso Astobiza karabanako parte hartzaileak berretsi zuen Bilboko portuan armen garraioak ez duela «inolako oztoporik», baina pertsonei ez zaiela uzten sartzen: «Portuan gerrek lotutako bi errealitateak aurkitzen ditugu».

Bi zutabe, arazo berbera

Bi errealitate horiek salatzeko, karabanako kideek bi giza kate osatu zituzten Bilboko portua gurutzatzen duen errepidean. Zutabeetako bat Santurtzitik abiatu zen, eta bestea Zierbenako portutik. Bi zutabeek 17:00 aldera hasi zuten martxa. Eguraldi euritsuari eta aurreko egunetako nekeari aurre eginez, elkarri eskutik heldu, eta bi herrien arteko bost kilometroak ibili zituzten ehunka pertsonak.

Zierbenatik atera zen zutabearen helburua izan zen, hain zuzen, portuan pertsonen migrazioa oztopatzeko egindako harresia salatzea. Era berean, portu inguruan bizi diren gazte errefuxiatuen egoera ezagutarazi nahi izan zuten; hala, Erresuma Batura doan ontzira sartzeko zain dauden gazte albaniarrek ere hartu zuten parte. Buruan, berriz, Zierbenako Sarea taldea izan zen. Talde horretako kideak arduratzen dira kanpalekuan dauden pertsonen premiak asetzeaz. Salatu zuten ostiralean berriz hustu zutela kanpalekua, eta, inor atxilotu ez bazuten ere, euren gauzak kendu zizkietela han zeudenei. Harresiaren aurretik igaro zirenean, «inor ez da ilegala» eta «kanpora lotsaren harresia» aldarriak oihukatu zituzten.

Aldiz, Santurtzitik atera zen armen salerosketa deitoratzea helburu zuen zutabea. Bazuten pozik izateko arrazoirik. Izan ere, armen garraioaren aurka egindako kanpainen ondorioz, Bilbotik armak bidaltzeari utzi diote. «Orain Santandertik bidaltzen dituzte, baina garaipen txiki bat lortu dugu», azaldu zuen Astobizak.

Bi zutabeek bidearen erdian topo egin zuten. Portua azpian zutela, «talde besarkada» bat egin zuten, bi salaketak lotzeko, eta erakusteko «elkarrekin» gaindituko dituztela: «Gerrari lotutako errealitatea ez da desagertu, eta gugandik oso hurbil dago».]]>
<![CDATA[Ate bat itsasoaren sakonera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1851/015/001/2018-04-29/ate_bat_itsasoaren_sakonera.htm Sun, 29 Apr 2018 00:00:00 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/paperekoa/1851/015/001/2018-04-29/ate_bat_itsasoaren_sakonera.htm
Itsas estazioak, EHUren goi mailako ikerketa eta irakaskuntza zentro gisa, hiru xede nagusi ditu: ikerketa, irakaskuntza eta dibulgazioa. Horretarako, Plentziako hondartzako eraikin historikoa puntako ikerketa zentro bihurtu dute: laborategiak, ikasgelak, behategiak, akuarioak... Egun, 41 ikerlari eta doktoregai, eta 50 ikasle ari dira. Azken horiek zentroak eskaintze dituen hiru masterretan ari dira: Ingurumen Kutsadura eta Toxikologia, Itsas Ingurumen eta Baliabideak eta Itsas Baliabide Biologikoak. Tokiak dituen «abantailengatik» eraman zituzten bertara master programak.

Ikerketarako zentroa

Ikerketa da, ordea, itsas estazioaren ardatza. Ikertzaile gehienak ingumen toxikologian ari dira lanean; aztertzen dute kutsatzaileek zer-nolako eragina duten ingurumenean. Canciok azaldu du zentroko ikerketa adarrek mikroskopia aurreratua, biologia molekularra eta kimika analitikoa baliatzen dituztela osasunaren, itsasoaren eta kutsaduraren arteko harremanak aztertzeko. Cancio, esaterako, ikertzen ari da Euskal Herriko leku batzuetako lazun arrek kutsaduragatik jasandako feminizazioa. Beste ikerlari bat ikertzen ari da ur hotzetan fuel isuriek nola eragiten duten.

Ikerketa horiek egiteko, sendategi zaharra goitik behera aldatu dute. Gaixoek atseden hartzeko gelak laborategi bihurtu dituzte, eta oheak zeuden tokian, mikroskopioak eta laborategiko tresnak daude. 2.500 metro koadro ditu eraikinak, eta hainbat azpiegitura. Akuarioa da zatirik garrantzitsuenetako bat. Han daude hainbat ikerketatan erabiltzen dituzten itsas animaliak: itsas trikuak, mihi arrainak, muskuiluak... Horiek bizirik mantentzeko, itsas ingurunea imitatu behar dute egunero milaka litro ur behar dituen sistema baten bidez. Azpiegitura hori elikatzeko, estazioak itsasoko ura iragazten du itsas hondoan jarritako ponpa eta tutu sistema batekin. Garrantzitsua da eraikitzeko era ere: akuarioetan, esaterako, ez dago metalik ezta estaldurarik ere kutsadura saihesteko.

Ongi hornitutako bankua

Itsas estazioan egiten diren ikerketek lagin biologiko kopuru handiak ere sortzen dituzte. Horiek baliagarriak izan daitezke etorkizuneko ikerketetan, eta horregatik PIEren baitan sortu dute Bizkaiko Golkoko Ingurumen Bankua. Canciok kontatu du zerk ekarri zuen behar hori: «2002an, adibidez, Prestige ontziaren isuriaren ondorioak ikertzen hasi ginenean, ez genuen laginik alderatzeko». Halakorik gerta ez dadin, laginketa guztiak gorde egiten dituzte. Digitalizatu eta sarean eskura jartzeko tresneria ere badute, dibulgazioa baita zentroaren beste zutoinetako bat. Orain, Europako itsas estazioen azpiegiturako kide gisa, indartu egin da hori. Zentroko baliabideak «nahi duenarentzat» daude eskura. «Edozein ikertzaile edo enpresak eskura izango ditu bere ikerlana egiteko baliabideak eta arloko ezagutza osoa».

EMBRCren parte izateak aukera ematen die zientzialariei Plentziara joan, eta hango kideen laguntzarekin lan egiteko. «Ate bakarra eskaintzen dugu Europako itsas baliabideetara; Mediterraneotik Artikora arte». Punta-puntako teknologia, itsas estazio arteko saretzea, eta, horrek ematen duen ezagutzaren bitartez, bioteknologia urdina deituriko sektorea indartzea dute helburu.

Bioteknologia sustatzen

Sektore horrek itsasoan dauden baliabide biologikoak baliatuz produktuak edo zerbitzuak garatzea du helburu. «Itsasoan hainbat erantzun biologiko daude, sor daitezkeen arazoei aurre egiteko», azaldu du irakasleak. Itsasoan dauden bizidunek sortutako konposatuak industriarako eta medikuntzarako «oso baliagarriak» izan daitezkeela azaldu du: «Badira ehunka urtez bizi daitezkeen animaliak; hor daude bizitza adintsurako eredu biologikoak».

Europako Batasunaren arabera, bioteknologia urdina hazten ari den sektorea da, eta indartu beharrekoa. Horretarako aukerak sortzea «ezinbestekoa» dela dio Canciok. Plentziakoaren azpiegiturek horretarako aukera ematen duela azaldu du: «Edozein enpresa edo zientzialarik ideia bat badu, eta mugak teknikoak baditu, gurera etor daiteke ideia garatzera». Euskal Herria sektorean indar egiteko egoera «paregabean» dagoela defendatzen du Canciok: «Indartsua da bioteknologia Euskal Herrian; aprobetxa dezagun itsasora begira bizi garen herri bat garela, eta bultza ditzagun bioteknologia urdinak bertatik sektore indartsu bat sortzeko».]]>
<![CDATA[Musika eta natura, eskutik helduta BOSen 2018-2019 denboraldian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2470/032/001/2018-04-28/musika_eta_natura_eskutik_helduta_bosen_2018_2019_denboraldian.htm Sat, 28 Apr 2018 00:00:00 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/paperekoa/2470/032/001/2018-04-28/musika_eta_natura_eskutik_helduta_bosen_2018_2019_denboraldian.htm
Guztira, hamazazpi egitarau sinfoniko eta ganberako hamar kontzertu emango dituzte BOSek, 22 bakarlari gonbidatuek eta Nafarroako eta Gaztela Leongo (Espainia) orkestrek. Naturaren eta musikaren arteko harremana izanik denboraldiko ildo nagusia, gai hori landu duten konpositore eta piezak izango dira nagusi. Horien artean nabarmendu dituzte Beethovenen Pastorala eta Mahlerren Hirugarren Sinfonia; hori BOSen Gabonetako kontzertuan eskainiko dute. Naturari lotutako zikloaren barruan, Debussyren heriotzaren mendeurrena ospatzeko La mer pieza joko dute.

Bernsteini omenaldia

Denboraldi irekierak zinema kutsua izango du. Aurten, Leonard Bernstein konpositore estatubatuarra jaio zela ehun urte beteko direla baliatuz, BOSek West Side Story film klasikoaren kontzertu proiekzioa egingo du. Ez da izango zinema munduarekin lotutako denboraldiko kontzertu bakarra. 2001: Odisea bat espazioan filmeko zenbait piezatan oinarritutako kontzertu bat osatu dute Xian Zhang maisuaren zuzendaritzapean.

Sorkuntza lan berriek ere izango dute tokia. Javier Martinezen Lurraren esnatzea obra estreinatuko dute, eta Nielsen irrikan agertu da, BOSeko kidearen lana ezagutzera emateko. Lehen aldiz entzungo da Ludwig Lebrunek XVII. mendean idatzitako Pariseko kontzertuaren bosgarren seriea ere. Oboe jotzailearen partiturak galdutzat jo ziren Joseba Berrocal musikologo bilbotarrak aurkitu zituen arte. BOSen eskutik berriz entzuteko aukera egongo da.

Aurtengo kontzertu bereziaren protagonista Maria Joao Pires pianista izango da. Mozarten Sonatek eta Chopinen Nokturnoek osatuko dute piano munduko erreferenteak prestatutako errepertorioa. Aranbarrik musikari brasildarraren «leuntasuna eta dotorezia» nabarmendu ditu. Emanaldi horiez gain, BOSen denboraldiko egitaraua osatuko dute, besteak beste, Frank Peter Zimmermann biolin jotzailearen errezitalak, musika eta heriotza elkartuko dituen Santu Guztien Eguneko kontzertuak eta musika barrokoari lotutako BOSbaroque egitarauak.

Ganbera denboraldia urrian

Kontzertu sinfonikoez gain, ganbera denboraldia ere antolatu dute. Hamar kontzertuk osatuko dute, eta hori ere urrian abiatuko da. Hiru nabarmendu dituzte: Varvara pianistaren eta Philippe Quint biolin jotzailearen errezitalak, eta Josu de Solaun musikariaren parte hartzea BOSeko hari laukotean. Euskalduna Jauregian eskainiko dituzten kontzertuez gain, BOSeko orkestra Bilbotik kanpo ere arituko da. Donostiako Musika Hamabostaldiaren estreinaldian izango da abuztuan, Bizkaiko zenbait herritan kontzertuak emango ditu, eta bira bat antolatu dute Omanera.

Nielsenek azaldu du denboraldia osatzean «ordura arte jo gabeko konpositore eta obren alde» egin duela. Pozik agertu da aurten ere «izen handiko» zuzendari eta artistak etortzea lortu dutelako.]]>
<![CDATA[Musika eta naturaren arteko harremana erakutsiko dute BOSen denboraldi berrian]]> https://www.berria.eus/albisteak/151364/musika_eta_naturaren_arteko_harremana_erakutsiko_dute_bosen_denboraldi_berrian.htm Fri, 27 Apr 2018 12:59:02 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/albisteak/151364/musika_eta_naturaren_arteko_harremana_erakutsiko_dute_bosen_denboraldi_berrian.htm <![CDATA[Literaturaren biosferak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1736/031/001/2018-04-25/literaturaren_biosferak.htm Wed, 25 Apr 2018 00:00:00 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/paperekoa/1736/031/001/2018-04-25/literaturaren_biosferak.htm Naturara itzultzea, Utopia literarioa ote? izango da jaialdiaren izenburu nagusia, eta bi mundu horiek uztartuko ditu. Astelehenean abiatu zen jaialdia, apirilaren 29ra arte iraungo du, eta, Atxagaz eta Larretxeaz gainera, nazioarteko eta bertako hamaika idazle batuko ditu.

Mugimenduaren ideia Frantziako kartzela batera egindako bisitan piztu zitzaion Atxagari. «Itota sentitu nintzen; itota hormengatik, aginduengatik, arauengatik, ordutegiengatik... eta itomen horren ondorioz estimatu nuen mugimendua», adierazi zuen atzo egindako agerraldian. Gertakari jakin hori abiapuntu hartuta, Larretxearekin izango duen solasaldian landuko duen gaia aurreratu zuen idazleak. Azaldu zuenez, kartzelan pasatutako ordu haiek erakutsi zioten «bizitzan garrantzitsuena mugimendua» dela. Naturaz pentsatzen duenean bere burua «oinez, paseatzen, mugimenduan» ikusten duela kontatu zuen Atxagak.

Pertzepzioa «zorrozten»

Maider Lopez artistak, berriz, bere artelanak izan zituen aipagai. Bera ez da idazlea, baina natura sorkuntzarako baliatu du behin baino gehiagotan, eta lan horiek erabili zituen pertsonek naturarekin sortzen dituzten harremanez hitz egiteko. Eta baita naturaren behaketak gizakien pertzepzioak nola eraldatzen dituen azaltzeko ere. Gai horiez mintzatuko da Lopez ostiral honetan, Ixiar Rozas idazlearekin batera. Iñigo Astiz BERRIAko kazetaria arituko da moderatzaile lanetan.

Bere bi lan aipatu zituen bi gai horien adibide gisa: Watching Grass Grow bideoa eta Ataskoa artelana. Lehena, belarra nola hazten den erakusten duen bideo bat da. «Natura etengabe eraldatzen, handitzen eta mugitzen ari da, baina, horren mantso, ez baikara ohartzen, ez behintzat gure pertzepzioa egokitzen ez badugu». Azaldu zuen gizakien pertzepzioak zorroztea dela lan horren helburua. Bigarren artelana deialdi publiko bat izan zen. 400 bat auto bildu zituen mendian auto ilara bat sortzeko. «Egunerokotasuna apurtu eta autoarekiko harremana mahai gaineratzea zuen helburu», adierazi zuen.

Larunbateko solasaldiak mendia izango du protagonista. Zaletasunak bultzatuta horri helduko baitiote Juanra Madariagak eta Aingeru Epaltzak. Miel Anjel Elustondo izango da solasaldiko moderatzailea. Mendizaletasunari buruzko ipuinak biltzen ditu Epaltzaren azkeneko liburuak (Mendi-Joak), eta bilduma horretan bildutako Sergei Volokoven hitzak berreskuratu zituen idazleak atzo. Horien bitartez azaldu zuen gizakiak literaturaren eta naturaren artean egiten duen zubi lana. «Mendia, berez, harria eta izotza baino ez da; soilik gizakia bertara doanean eta bertan bizitakoa kontatzen duenean ematen dio zentzua».

Atzo, jaialdiak dakarrenaren atarikoa eskaini zuten hiru idazleek. Gai bera baina ikuspegi propiotik landuko dute Maja Lunde eta Lars Mytting idazleek ere gaurko solasaldian, Terry Tempestek eta Francisco Ferrerrek larunbatekoan, eta Cesar Airak eta Maria Luisa Blancok igandekoan. Solasaldi guztiak Irakurlearen ordua saioarekin bukatuko dira. Bertan, ikusleek aukera izango dute idazleekin aritzeko.]]>
<![CDATA[Labar artearen santutegi berria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1753/030/001/2018-04-17/labar_artearen_santutegi_berria.htm Tue, 17 Apr 2018 00:00:00 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/paperekoa/1753/030/001/2018-04-17/labar_artearen_santutegi_berria.htm
Agerraldi batean, Bizkaiko Euskara eta Kultura diputatu Lorea Bilbaok eta Diego Garate arkeologoak Berriatuko kobazuloko ondare arkeologikoaren eta artistikoa ikertzeko diziplinarteko proiektuaren zati bat aurreratu dute. Haien esanetan, Atxurran aurkitutako irudiengatik eta giza jarduera egon zela frogatzen duten aztarna kopuruagatik, kobazuloa paleolitikoko artearen adibide «bereziki esanguratsua» da. Garatek azaldu du grabatuak egiteko aurkitutako materialek labar artean erabilitako tresnen eta argiztapen tekniken inguruko informazio «berdingabea» eskainiko dietela. «Atxurra arte galeria eta artista lantegia da aldi berean», adierazi du.

Balio handiko aurkikuntza

Berriatuko kobazuloa aski ezaguna da; Barandiaranek ikertu zuen lehendabizikoz, 1934-1935 bitartean, baina ez zuen irudirik aurkitu. 2014an, Garatek beste proiektu bat abiatu zuen, kobazuloa berriro induskatzeko, eta 2015eko irailaren 25ean aurkitu zituen irudiok, Iñaki Intxaurbe espeleologoarekin batera. Bizkaiko Foru Aldundiak orduan erabaki zuen Garate laguntzea Atxurrako kobazuloaren ikerketan jarraitzeko. Egun, Garatek eta beste 30 adituk osatzen dute ikerketa taldea.

2015ean abiatu zuten ikerketa, eta 2020ra arte luzatuko da. Proiektuaren erdiko puntuan daudela baliatuz, aurkitutakoaren berri ematea erabaki dute. Orain bi urte, lehen balorazioa egin zutenean, ez ziren ziur kobazuloak zuen «potentzialaz». Oraingoan, ordea, emaitza argiagoa izan da.

Teknologia berrien aplikazioari esker, ikertzaileek 113 animalia grabatu aurkitu dituzte, hamalau espaziotan banatuta. Arkeologoak nabarmendu du espazio horietako hiruk irudien «oso kontzentrazio altua» dutela. Azaldu duenez, grabatuak «oso finak» dira, eta, beraz, «zailak» antzemateko. «Grabatuak ikusgai egiteko, bakoitzaren 3.000 makroargazki egin ditugu, eta gero batu egin ditugu, ordenagailu bidez grabatua berregiteko».

Aurkitutako irudi gehienak bisonteak eta zaldiak dira, eta neurri txikiagoan ahuntzak, uroak, oreinak eta beste animalia batzuk. «Ziurtasun osoz esan dezakegu Euskal Herrian animalia irudi gehien dituen kobazuloa dela Atxurra». Irudiak kobazuloaren sarreratik 230 metrora eta 330 metrora daude. Azaldu duenez, kobazulorako sarbidea oso konplikatua da, eta irudiak dauden espazioetara heltzeko «makurtu eta herrestatu» beharra dago.

Horma irudiez gain, labar artea egiteko aurkitutako aztarna eta lanabesen «kopuru handiak» egiten du berezi Atxurrako kobazuloa. Izan ere, arkeologoak azaldu du elementu horiek desagertu egiten direla kobazuloetatik, «denboraren poderioz». Aurkitutako tresnak bi taldetan banatu ditu. Alde batetik, grabatuak egiteko erabiltzen zituzten bi dozena silexeko pieza. Bestetik, irudiak marraztu zein irudiak dauden gelak argiztatzeko erabilitako 500dik gora ikatz hondakin. «Seguruenik, Iberiar Penintsula osoan ikatz arrasto kopuru handiena duen kobazuloa da». Lanabesak eta ikatz hondakinak aztertu, erregistratu eta induskatzeari esker, ikertzaileak gai izango dira gizarte paleolitikoen prozesu artistikoen informazio lortzeko.

Lau indusketa gune nagusi

Atxurrako kobazuloa kilometro erdi luze da, eta lau gunetan egin dituzte indusketak: kobazuloaren bi sarreretan eta irudiak dauden kobazulo barnealdeko bi eremutan. Esaterako, Atxurra izeneko sarrera nagusian aurkitutako aztarnek erakutsi diete gizakiek etengabe okupatu zutela orain dela 30.000 urtetik 12.000 urte arte. «Su arrastoak eta animalien hezurrak aurkitu ditugu bertan», kontatu du Garatek. Barandiaranek 1935ean egindakotik abiatu zuten sarrera nagusiko indusketa.

Armiña deituriko beste sarreran aurkitutako aztarnen arabera, eremu horretan okupazio bakarra izan zen, orain dela 12.000 urte. Silexezko tresna «oso landuak» eta okre hondarrak aurkitu dituzte bertan. «Eremu horretan aurkitutako materialak exogenoak dira, pieza asko Trebiñu eta Urbasatik eramandakoak dira», azaldu du. Hala ere, Garatek adierazi du oraindik ez direla gai esateko zein zen sarrera horren erabilera.

Kobazuloaren barnealdean, berriz, irudiak eta irudiak egiteko tresnak aurkitu dituzte. Sarreratik 230 metrora, irudiez gain, labar artea egiteko eta argiztatzeko suak, haritzaren eta ipuruaren ikatz hondarrak, eta silexezko pieza batzuk aurkitu dituzte. Material horiek guztiak grabatuen azpian zeuden. Hareharrizko lanpara bat aurkitu dute kobako beste sektore batean: sarreratik 330 metrora, zehazki.

Aurkikuntza esanguratsuak egin badituzte ere, Garatek azaldu du ikerketa oraindik ez dela bukatu. «Hurrengo bi urteetan, aurkikuntzetan sakondu, eta ikertzen jarraituko dugu». Horrez gain, arkeologoak azaldu du kobazuloko arte paleolitikoari lotutako kronologia osatu nahi dutela, datazio erradiokarbonikoa erabiliz. Ikerketa bukatu arte itxaron beharko da, beraz, Atxurran dagoen guztia ezagutzeko. Oraingoz, baina, hilaren 17tik 29ra kobazuloan aurkitu dituzten tresnak ikusteko aukera egongo da Bilboko Arkeologia Museoan.]]>
<![CDATA[113 animalia irudi aurkitu dituzte Atxurra kobazuloan]]> https://www.berria.eus/albisteak/150890/113_animalia_irudi_aurkitu_dituzte_atxurra_kobazuloan.htm Mon, 16 Apr 2018 12:29:06 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/albisteak/150890/113_animalia_irudi_aurkitu_dituzte_atxurra_kobazuloan.htm 2015eko irailaren 25ean aurkitu zituzten Garatek eta Iñaki Intxaurbe espeleologoak. Kobazuloa Jose Migel Barandiaranek ikertu zuen lehendabizikoz, baina ez zuen irudirik aurkitu. Bizkaiko Foru Aldundiak, Jose Migel Barandiaranek ikertutako kobazuloak berraztertzeko programaren barnean, Garate gonbidatu zuen Atxurrako kobazuloaren ikerketarekin jarraitzeko. Ikerketa 2015ean abiatu zuten, eta 2020 arte iraungo du. Teknologia berrien aplikazioari esker, ikertzaileek 113 animaliaren irudiak aurkitu dituzte. Funtsean, bisonteak eta zaldiak ageri dira, eta neurri txikiagoan ahuntzak, uroak, oreinak eta beste animalia batzuk. Irudiak kobazuloaren sarreratik 230 metrora eta 330 metrora daude. Egun, Euskal Herrian irudikapen gehien duen kobazuloa da Berriatukoa. Arte galeria eta lantegia Horma irudiez gain, irudiak egiteko hainbat elementu aurkitu dituzte. Alde batetik, grabatuak egiteko erabilitako bi dozena silexeko pieza. Bestalde, irudiak marraztu zein irudiak aurkitzen diren gelak argiztatzeko erabilitako bostehun ikatz hondakin. Artea sortu eta artelanak argiztatzeko hiru argiztapen mota identifikatu dituzte. Garatek azaldu duenez, kobazuloan aurkitutakoak erakusten du Atxurrako “arte galeria eta arte lantegia zela". Aurkikuntza esanguratsuak egin badituzte ere, ikerketa oraindik ez da bukatu. Hurrengo bi urteetan, aurkikuntzetan sakondu, eta ikertzen jarraituko dutela jakinarazi du Garatek. Horrez gain, datazio erradiokarbonikoak baliatuz, Atxurra kobazuloko arte paleolitikoari lotutako kronologia osatu nahi dute. Hilaren 17tik 29ra, Atxurran aurkitu dituzten tresnak ikusteko aukera egongo da Bilboko Arkeologia Museoan. ]]> <![CDATA[Matxinatuen Bilbo ezagutzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2018-04-14/matxinatuen_bilbo_ezagutzen.htm Sat, 14 Apr 2018 00:00:00 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2018-04-14/matxinatuen_bilbo_ezagutzen.htm
Atzo arratsaldean egin zuten. Matxinadako gertakaririk gogorrenak gertatu ziren lekuan abiatu zen: Atxuriko Gizakunde komentuan. Hamabost bat lagun elkartu ziren. Euriak ez zuen inor kikiltzerik lortu, nahiz eta aterpe bila eman zuten bisita osoa. Hektor Ortega historialariak azaldu zien bertaratutakoei komentu horren inguruko etxeetan bizi zirela aduanetako zaintzaileak, eta matxinatuek haien aurka jo zutela lehenengoz. Izan ere, haserrea piztu zuen Espainiako errege Filipe V.ak, Hego Euskal Herriko lurraldeen eta Gaztelako Erresumaren arteko aduanak itsas portuetara eta Lapurdi, Nafarroa Behereko eta Zuberoako mugara eraman baitzituen. Ortegak zehaztu zuen istiluetan hildako lau pertsonetako bi han erori zirela.

Komentuan matxinadaren testuingurua ezagutu ostean, taldeak San Anton elizarako bidea hartu zuen. Han da 1631ko Gatzaren Matxinadako oroitarria, eta historialariak altxamendu hori baliatu zuen, Euskal Herrian oro har -eta zehazki Bilbon- izandako matxinaden inguruan aritzeko.

Matxinada, ez iraultza

XVIII. mendea altxamenduz josita egon zen. Ortegak, ordea, argi utzi nahi izan zuen gertatutakoak matxinadak izan zirela, ez iraultzak. «Ez zuten gizartea aldatzeko asmorik». 1718koa ez zen salbuespena izan. «Diziplina handia eta helburu zehatzak zituzten matxinoek». Aduanak lekuz aldatzearen aurkako dekretu bat adostu zuten, eta korrejidorearengana eta Bizkaiko ahaldun nagusiarengana joan ziren dokumentua sinatzeko asmoz.

Matxinoak bezala, bisitariak Belostikalen dagoen Arana familiaren jauregira joan ziren. Han bizi zen garaiko ahalduna, Enrique Arana. Historialariak kontatu zuenez, ahaldunak teilatutik ihes egin zuen matxinoak ikustean, eta egun Euskal Museoa den jesuiten komentuan babestu zen. Ahalduna ez zegoela ikusita, matxinoek etxea arpilatu zuten. «Historiako altxamendu guztietan bezala, arpilaketa izan zen, baina mugatua izan zen». Aranarekin egin zuten bezala, hurrengo egunetan erregearen erabakia babestu zutenen ondasunen aurka egin zuten. «Sua zabaldu zen Bilbon barrena».

Ortegak gogoratu zuen istiluak bi egunez luzatu zirela jesuiten komentuaren atarian, Aranak aduanen aurkako dekretua sinatzea lortu zuten arte. «Ez ziren fio, eta dokumentua sinatzeko Areatzara joateko eskatu zioten». Hori egin zuen Aranak, eta heriotzarako bidea hartu zuen: sinatutakoan, exekutatu egin zuten. Arana akabatu zuten toki berean bukatu zen bisita gidatua ere, Areatzako pasealekuan.

Sinaduraren ondoren, altxamendua baretu egin zen, eta matxinatuek ezarritako aginduak indarrean jarraitu zuten azaroaren 11 arte; Espainiako erregeak bidalitako tropak sartu, eta matxinadari lotutako aztarna oro ezabatu zuten arte.]]>
<![CDATA[Sareko erraldoien aurrean, gertutasuna eta kalitatea indartu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2142/036/002/2018-04-13/sareko_erraldoien_aurrean_gertutasuna_eta_kalitatea_indartu.htm Fri, 13 Apr 2018 00:00:00 +0200 Asier Arrate Iruskieta https://www.berria.eus/paperekoa/2142/036/002/2018-04-13/sareko_erraldoien_aurrean_gertutasuna_eta_kalitatea_indartu.htm Transformazio digitala hedabide publiko autonomikoetan jardunaldietan gai horri heldu zioten, atzo, Bilbon, EITBko zuzendari nagusi Maite Iturbe, Galiziako CRTVGko zuzendari Alfonso Sanchez, Kataluniako CCMAko buru Brauli Duarte eta Andaluziako RTVAko zuzendariorde Joaquin Duran mintzatu ziren. Behin betiko formularik aurkitu ez bazuten ere, parte hartu zuten lau hedabideetako zuzendariek argi dute: eredu korporatiboa aldatu behar dute, eta hedabide autonomikoen ezaugarri «erreferentzialak» indartu.

Transformazio teknologikoaren erronkez eta aukerez aritu ziren ordezkariak Nafarroako Unibertsitateko irakasle Ramon Salaberriarekin. Juan Carlos Etxeberria kazetariak galdetu zien nola ari diren txertatzen aldaketa teknologikoa hedabideetan. Bakoitzak egindako apustu estrategikoa azaldu zuen. Desberdintasunak baziren ere, kasu guztietan zuzendariek azaldu zuten plataformetan barik, edukien sorkuntzan jarri dutela arreta.

Eduki sorkuntza ardatz

Kataluniako hedabide publikoetako jarduneko zuzendari Duartek azaldu zuenez, hedabideen lehentasunak aldatu egin dira. «Euskarri guztietara egokituko diren plataforma anitzeko edukietan hasi gara lanean». Duarteren berbetan, egun, Kataluniako hedabide publikoetan ez dute euskarri bakarrerako edukirik egiten. «Ez bagara errealitate berrietara moldatzen, bazterrean utziko gaituzte».

Andaluziako RTVAko Duranek azaldu zuen beraiek eduki espezializatuen aldeko apustua egin dutela. Zehazki, turismoa, gastronomia, marrazki bizidunak eta flamenkoari buruzko lau kanal tematiko berri sortuz, telebista eta Interneterako. Horrek guztiak arrakasta izateko, ordea, enpresaren egitura barnetik aldatu behar dela azpimarratu zuen. «Canal Surren egitura telebista eta irrati tradizionalerako eraikia dago, Internet agertu zenean, halabeharrez aldatu behar izan genuen egitura». Bidea «luzea eta nekeza» ari dela izaten onartu zuen. Besteak beste, lantaldean ere «erresistentzia» aurkitu dutelako.

Haatik, hedabide autonomikoen erronkarik handiena Amazon edo Facebook bezalako «Interneteko erraldoiak» direla azaldu zuten. Duartek onartu zuen horien aurka egiteko «oso txikiak» direla. Esaterako, asteartean eman zuen Kataluniako TV3k azkenekoz Txapeldunen Ligako partida. «Erraldoien konpetentziaren ondorioz, ekitaldi horien eskubideak garestiegiak bihurtu dira», esan zuen Duartek. Hori dela eta, erreferenteak diren esparruetan lehiatu behar direla uste du Duartek.

Indargune hori, eduki informatiboak direla nabarmendu zuen Iturbek. «Sareko hedabideen algoritmoen erabilera dela eta, informazioaren testuinguru globala galtzen da, informazioa landu eta baieztatzeko behar dira hedabide publikoak».

Alfonso Sanchez Galiziako CRTVGko zuzendariak hizkuntza gutxituen erabilera aipatu zuen hedabide autonomikoek garrantziaren adibide gisa. Ramon Salaberria irakasleak gogoratu zuen zergatik diren ezinbestekoak hedabide autonomikoak: «Publikoaren eginbeharra da beste batzuek lantzen ez dutena lantzea». Salaberriaren aburuz, teknologia berriek «erraztu» egingo dute betebehar hori.

Kazetari lanaren garrantzia

«Erraldoien» aurrean eskaintzen duten sinesgarritasuna, gertutasuna eta kalitatea aipatu zituzten behin baino gehiagotan parte hartzaileek. Horiek lortzeko kazetariek duten rola nabarmendu nahi izan zuten. «Kazetaria izango da ardatza, eta haiek bere lana egiten jarraitzea nahi dugu», adierazi zuen Iturbek.

Bostek azaldu zuten aldaketek jarraituko dutela, baina larritasuna kendu nahi izan zuten. «Zaila izango da, baina hor segituko du», esan zuen Sanchezek. Salaberriak esna zuen hau «etengabeko aldaketa garaia» dela. «Ohitu behar gara».]]>