
Ezbeharrei aurre eginez
Asier Garcia Uribarri
Natur hondamendiei aurre egiteko proiektuak aurkeztuko dituzte 825 gaztek, igandera arte Iruñean jokatuko duten Europako First Lego League txapelketako finalean.

"Ikusleei zalantzak sortu nahi dizkiegu, euren ondorio propioak atera ditzaten"
Asier Garcia Uribarri
Espainiako herritarrei euskal gatazka beste era batera erakusteko ahalegina da ‘Asier ETA biok’ filma. Aitor eta Amaia Merino anai-arrebek zuzendu dute, eta gaur estreinatuko da; egileak elkarrizketatu ditu 'Nafarroako Hitza'-k.

Trenen eta geltokien xarma
Asier Garcia Uribarri
Nafarroako Burdinbidearen Lagunen Elkarteak tren geltokien maketen erakusketa antolatu du Iruñeko Baluarten. Nagusiek eta haurrek bat egiten dute zaletasun horretan.

Iribasen milagarren jauntxokeria
Asier Garcia Uribarri
Nafarroako Gobernuak ez du Sarrigurenen ikastetxe berririk egingo. Azken sinadura soilik falta zela, atzera egin zuen UPNren gobernuak. Oraingo eskola gainezka dago.

Nafarroa Oinez Tuteratik Zangozara doa, euskarak etenik izan ez dezan
Asier Garcia Uribarri
Oso ongi baloratu dute aurtengo Nafarroa Oinez, baina Tuterako ikastolaren egoera larria da oraindik ere

CAN auziko hainbat lekukotasun zalantzan jarri ditu Kontuz-ek
Asier Garcia Uribarri
Nafarroako Kutxako bi idazkari ohiren aurkako auzibidea irekitzeko eskatu dio Kontuz-ek Benito epaileari

Dekalogoa prest dauka EH Bilduk, aldaketarako bidea eztabaidatzeko
Asier Garcia Uribarri
Moldaketetara irekia dagoen dekalogoa aurkeztu du EH Bilduk, eta akordioa lortu nahi du eragileekin

Gurutze bat baino askoz gehiago
Asier Garcia Uribarri
Gorbeiako inguruak parke natural izendatu zituzten, 1994an. Bi isurialde, bi klima, bi herrialde, zortzi herri eta ehunka herritar batzen ditu Gorbeiak. Neolitotik gaur egunera arte gizakiek Gorbeia inguruak ustiatu dituzte, garaian garaiko gizartearen eskaerei moldatuz.

Itxaropena galdu gabe
Asier Garcia Uribarri
Bilboko Zazpikaleetako Itxaropena pilotalekua eraisteak ezinegona eragin die bilbotarrei. Metroaren 3. bideko lanengatik bota behar dute, eta lanak bukatutakoan, berriz eraikiko omen dute.

Ez dadila musika itzali
Asier Garcia Uribarri
Aste Nagusiko kontzertuen inguruan ika-mika handiak sortu dira; bereziki, bi gai eztabaidatu dira: kokalekua eta kalitatea