<![CDATA[Asier Garcia Uribarri | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 21 May 2019 15:12:59 +0200 hourly 1 <![CDATA[Asier Garcia Uribarri | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Euskalerria Irratiari lizentzia ematen dion foru agindua argitaratu dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1736/009/001/2016-01-09/euskalerria_irratiari_lizentzia_ematen_dion_foru_agindua_argitaratu_dute.htm Sat, 09 Jan 2016 00:00:00 +0100 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/paperekoa/1736/009/001/2016-01-09/euskalerria_irratiari_lizentzia_ematen_dion_foru_agindua_argitaratu_dute.htm
Adjudikazioko bigarren lizentzia ez dute eman oraindik]]>

«Guretzat zein gure entzuleentzat oso etsigarria izan da, bidegabekeria luze honen ondorioz, urte hauetan guztietan gure seinalea etxeetara behar bezalako indarrarekin ez iristea. Aurrerapauso handia izanen da», adierazi du Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendariak. Lizentziarekin batera, frekuentzia aldatuko du irratiak: FMko 98.3ra mugituko da. Gainera, Iruñerri osora behar bezala heltzeko aldaketa teknikoak egiten hasi dira. «Azpiegitura teknikoa prestatzen ari gara, baita hori lortzeko beharrezkoa zaigun finantzaketa ere, eta udaberrirako gure seinalea Iruñerri osora kalitatez eta legez zabaldu ahal izatea espero dugu».

Egun Iruñeko Irrintzi dorrean dute antena. Behin emititzeko baimena jasota, Erreniega mendira eraman ahal izango dute berriz. Orain sei urte, Espainiako Industria Ministerioak antena kentzera behartu eta 30.000 euroko isuna ezarri zion irratiari. Lizentziarik gabe emititzea eta inguruan pasatzen ziren hegazkinetan interferentziak sortzea leporatu zion irratiari.

Aldaketaren gobernuarekin batera ailegatu zen baimenaren albistea, baina adjudikazioa ez zen Uxue Barkosen taldearena izan. UPNren gobernuak osatu zuen lizentziak banatzeko kontratazio mahaia, eta azken horrek uztailean —oraindik gauzatu gabe zegoen gobernu aldaketa— hartu zuen erabakia. Hala ere, emititzeko baimena ukatu zion gobernua Euskalerria Irratiari lizentziarik eman gabe joan zen, eta inolako ardurarik hartu gabe.

Bigarren lizentzia airean

Irrati lizentziak Medios de Comunicacion 21 SL eta Euskalerria Irratiari ematea erabaki zuen kontratazio mahaiak. Lehiaketan lehenak 71,40 puntu lortu zituen, eta bigarrenak 70,98. Baina atzoko foru aginduan ez zituzten bi lizentziak banatu. Medios de Comunicacion 21 SL-k puntu gehien lortu zituen proiektua izan arren, ez duelako egiaztatu Nafarroako Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean dituela.

Hori dela eta, oraingoz, FMko 106.6ko lizentzia banatu gabe utziko dute. Era berean, gaur egun, horretarako baimenik ez badu ere, Nafarroako Unibertsitateak emititzen du 98.3 frekuentzian, epaitegiek atzera botatako adjudikazioetan eurei egokitu zietelako frekuentzia hori.

Iruñerriko euskaldunen irratiak lizentzia lortu du ofizialki. Duela 31 urte eskatu zuen lehenengoz, eta 1997tik darama epaitegietan borrokan. Udaberrian hasiko dira legearen barruan emititzen, baina zailtasunak ez dira bukatuko. Irratia egunero martxan jartzeko jende askoren lan boluntarioa beharrezkoa dutelako. Halere, zama handia kenduta abiatuko dute bide berria.]]>
<![CDATA[Kalamu elkarteak, kolokan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1810/008/001/2016-01-06/kalamu_elkarteak_kolokan.htm Wed, 06 Jan 2016 00:00:00 +0100 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/paperekoa/1810/008/001/2016-01-06/kalamu_elkarteak_kolokan.htm
Mende berriarekin, Euskal Herriko hamaika txokotan sortu ziren kalamu elkarteak. Substantzia horren inguruko eztabaida gizartean zabaltzeaz gain, auzitegiek markatutako jurisprudentzia baliatu dute jendeak kalamua kontsumi dezan merkatu beltzera jo gabe. «Legeak osasun publikoa babestu nahi du, eta plantazio partekatuek horren alde egiten dute. Kontrolatzen dira, besteak beste, ongarriak eta ureztatzeak. Substantziaren gaineko kontrol handia dago horrela. Bederen, merkatu beltzean erosten denean baino askoz handiagoa», esan du Ramon Morcillo Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoko kideak.

Espainiako legeak ez du onartzen legez kanpoko drogarik hartzea. Baina ez du autokontsumoa zigortzen; bai, ordea, horren inguruan dauden jarduera guztiak, hala nola legez kanpoko kontsumoa sustatzea eta erraztea, landatzea, lantzea eta trafikoa. Elkarte horien kalamuarekiko jarduna, aldiz, «kontsumo partekatuan» oinarritzen da. Kontzeptu hori autokontsumoari lotuta dago.

Hain zuzen, Auzitegi Gorenak kontsumo partekatuaren inguruko jurisprudentzia ezarri zuen 2003ko sententzia batean. Haren arabera, kalamuaren kontsumoa ez da zigortuko lau baldintza betetzen badira. Hasteko, kontsumitzaileek ohikoak edo mendekoak izan behar dute; legeak salbuespen hori egiten du, ohiko kontsumitzaileak ez diren pertsonei eragiten ez badie. Bide beretik jarraitzen du bigarren baldintzak: kontsumoak leku itxietan izan behar duela zehazten du. Hirugarrenez, auzitegiak aipatu zuen kontsumo partekatuan beti pertsona berdinek parte hartu behar dutela, eta horiek identifikatuta egongo direla. Azkenik, epaileak zehaztu zuten eduki daitekeen droga kopurua momentuan bertan kontsumitzeko adina izango dela.

Baldintza horiek kontuan hartuta, han eta hemen eratu zituzten kalamu elkarteak. Horiek izena emana dute elkarteen erregistroan, eta legezkoak dira. Haien estatutuak publikoak dira, eta legez onartuta daude. Gainera, bazkide guztiak identifikatuta daude.

Baina Auzitegi Gorenak berak ezarritako jurisprudentzia murriztu du azken epaiketetan. «Areto honek, asmo onez, asko tenkatu du kontsumo partekatuaren soka, eta azkenean hautsi egin du», dio Pannaghen aurkako epaiak. Hau da, Gorenak uste du elkarteek doktrina horren mugak gainditu dituztela, hainbat arrazoirengatik: talde horiek kudeatzen duten kalamu kantitatea, kontsumoa hedatzeko arriskua, elkarteko kideak kontsumitzaileak direla egiaztatzeko zailtasunak, eta kalamua zertarako erabiliko den jakiteko oztopoak, besteak beste.

Osasun publikoa

Kalamu elkarteek legearekin dantzatu behar izan dute hasieratik. Kalamua «osasun publikoaren defentsan» legez kanpokoa baita Euskal Herrian. Baina hori erabaki politikoa da. «Osasun publikoa modu askotan defenda daiteke», adierazi du Xabier Arana Zuzenbideko doktore eta Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzaileak. Gorenaren sententziak berak onartzen du badagoela kalamuaren inguruko nazioarteko eztabaida, eta auzitegiak ez direla «eztabaida hori garatzeko esparrua».

Munduko herrialde gehienek kalamuaren aurkako zigor politikak dituzte. Baina Aranak gogoratu du badirela bestelako bideak hartu dituzten herrialdeak, hala nola Uruguai eta AEBetako lau estatu: Colorado, Washington, Oregon eta Alaska. «Uruguain baimenduta dago autolandaketa; kalamua farmazietan aurki daiteke, eta Membresia klubak daude. Horiek Euskal Herriko eta Kataluniako kalamu elkarteen esperientzietan oinarritzen dira».

Euskal Herrian ere pausoak eman dira kalamu elkarteak arautzearen alde. Nafarroako Parlamentuak iazko apirilean onartu zuen kontsumo partekatua eta autokontsumorako landaketa babesten zituen legea. Baina Espainiako Gobernuak helegitea jarri zion, eta legea etenda dago Auzitegi Konstituzionalak ebatzi arte. Lege proposamena herri ekinbide legegile baten bidez heldu zen parlamentura. Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoa izan zen sustatzaileetako bat; legeak aurrera egingo duen itxaropena du Morcillok: «Urteetan auzitegiek arrazoia eman digute kalamu kontsumitzaileoi. Gu oso lasai gaude, ziur baikaude sustatu genuen legeak ez duela egiten konstituzioaren edo zigor kodearen aurka. Gobernuaren helegitea espero genuen».

Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren Adikzioen Legean ere elkarteak arautzea lantzen ari dira. Udal batzuek ere egin dituzte urratsak: Donostiakoak 2014an onartu zuen kalamu elkarteen kokalekua eta jarduera arautzeko ordenantza.

Auzi ekonomikoa

EAEko Arartekoak 2012an Kalamuaren erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak foroa antolatu zuen. Ondorioak Aranak idatzi zituen, eta han adierazi zuen historikoki droga gisa ezagutu diren gaiak ez direla modu berean arautu: «Araudiek ez dute harreman zuzenik substantziek osasunean dituzten ondorioekin, alderdi ekonomiko, politiko eta sozialekin baizik».

Bide beretik jo du Morcillok. Haren aburuz, kalamuaren aurka egiteko arrazoi nagusiak ekonomikoak dira. «XX. mendearen hasieran kalamua debekatu zuten petrolioari konpetentzia zuzena egiten ziolako. Bertatik hamaika produktu atera daitezkeelako, hasi erregaietatik eta ehunetaraino». Erabilera terapeutikoaren gatazka ildo berean kokatzen du Morcillok: «Kalamuak asko laguntzen ditu arazo fisiko eta psikologikoak dituzten pertsonak. Baina farmazia industriak ez du onartuko hura hedatzea, edonork bere etxean landatu dezakeen landare bat sendagai garestiekin lehia zuzenean jartzen badu».]]>
<![CDATA[Osasunbideak bertan behera utziko du Opusekin duen hitzarmena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/4513/011/001/2015-12-31/osasunbideak_bertan_behera_utziko_du_opusekin_duen_hitzarmena.htm Thu, 31 Dec 2015 00:00:00 +0100 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/paperekoa/4513/011/001/2015-12-31/osasunbideak_bertan_behera_utziko_du_opusekin_duen_hitzarmena.htm
Nafarroako Gobernuak Unibertsitate Klinikarekin zuen ituna bertan behera utziko duela argitaratu zuen atzo Diario de Navarra egunkariak. Itunari eusteko alde «juridiko eta ekonomikoak» aztertuko zituztela adostu zuten gobenua babesten duten alderdiek akordio programatikoan. Ana Ollo Nafarroako Gobernuko eledunak atzoko gobernu kontseiluaren ostean azaldu zuenez, ituna aztertu dute, eta ondorioa argia da: «Itunak ez du babes juridikorik». Horregatik erabaki dute hitzarmena bertan behera uztea. Hala ere, aurtengo aurrekontuen zirriborroan ituna betezeko diru saila gorde dute.

Ez da lan erraza izango. Itunak 7.128 pertsonari eragiten die. Ollok aitortu du pertsona horiek guztiak ezin direla egun batetik bestera sare publikora pasatu: «Urtarrilaren 1ean jende hori guztia jasotzeak kalte egin diezaieke herritarren osasun zerbitzuei. Zerbitzu guztiak ekainerako pasatzeko lanean ari gara». Oinarrizko arreta batera pasatuko dute, eta jatorrizko tokian bukatuko dira hasiak diren tratamenduak.

Ollok gaineratu du neurri berriak ez duela zertan arazo ekonomikorik sortu Osasunbidean. Izan ere, ituna bertan behera utziz gero, gobernuak urtean bost milioi euro gastatzeari utziko dio. Era berean, kontseilariak azaldu du egoera berriarekin Osasunbideak baliabide gehiago beharko dituela: besteak beste, medikuak eta erizainak.

Nafarroako Gobernuak 1982. urtean sinatu zuen lehen ituna Opus Deiko unibertsitatearekin. Geroztik, aldiro berritu dute hitzarmena. Egun indarrean dagoena 2008koa bada ere, 2012an berritu zuen orduko gobernuak. Garai hartan Marta Bera zen Osasun kontseilaria, eta hark esan zuen itunarekin dirua aurrezten zutela.

Hori ez da gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen arteko hitzarmen berezi bakarra. Opus Deik urteetan jasotako beste mesede tratu bat ere moldatu dute iragan astean onartutako zerga erreforman. Nafarroako Unibertsitateko eta Unibertsitate Klinikako langileek aukera izan dute seme-alabak unibertsitate pribatuan doan matrikulatzeko. Legez, zerga aitorpenean hori ordainketa gisa deklaratu behar dute, baina, UPNren agintaldian, Ogasunak itsu jokatu zuen, eta erregimen berezi bat sortu zuen. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak onartu berri dute 60.000 eurotik gorako errenta duten Opuseko langileak behartuta egotea doako matrikula aitortzera.]]>
<![CDATA[Kontzientzia sortzeko testigantzak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2466/009/001/2015-12-30/kontzientzia_sortzeko_testigantzak.htm Wed, 30 Dec 2015 00:00:00 +0100 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/paperekoa/2466/009/001/2015-12-30/kontzientzia_sortzeko_testigantzak.htm
Errepide kontrolak ez dira samurrak gidarientzat. Horren jakitun bada Usoa Purroi Adaceneko langilea. «Foruzainek gelditzeak inpresioa egin dezake. Gaixoen azalpenak ere nahiko gogorrak dira. Baina uste dut modu horretan mezua jendearengana benetan heltzen dela». Urteak daramatza Purroik elkartean lanean, eta ez da lehen aldia horrelako ekinbide batean parte hartzen duela. «Urtean behin egiten genituen horrelako kontrolak, baina Foruzaingoari ideia gustatu zaio, eta haren Gabonetako kanpainan sartzea pentsatu zuten».

Teodoro Abajo garraiolaria zen, baina egun batean istripua izan zuen kamioiarekin, eta kalte handiak pairatu zituen. «Medikuei, familiari eta elkarteko kideei esker lortu dut aurrera egitea, lan handiarekin. Ume baten antzera hasi nintzen dena ikasten. Ura edalontzi batekin edaten ere ikasi behar izan dut».

Aurten 23 lagunek bizia galdu dute Nafarroako errepideetan. Baina zirkulazio istripuek bestelako ondorio latzak ere uzten dituzte: adibidez, garuneko gaitzak. Atzo bi orduz egon ziren Adaceneko kideak Tebasko ordainlekuan. Azaroan antzeko ekinbide bat egin zuten toki berean, eta jarraitzeko asmoa dute. «Istripuek sortzen dituzten kalteen inguruan kontzientzia piztu behar dugu».]]>
<![CDATA[Haizearen gatibu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1864/004/002/2015-12-29/haizearen_gatibu.htm Tue, 29 Dec 2015 00:00:00 +0100 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/paperekoa/1864/004/002/2015-12-29/haizearen_gatibu.htm
Arantzako udaletxea suaren aurkako lanen kartier nagusia izan da egunotan. Bertan elkartu dira udaleko arduradunak, suhiltzaileak eta herritarrak. Juan Miguel Almandoz da herriko alkatea. Ia ez du atsedenik hartu azken egunotan. Gabon gauean Arbadi inguruan garrak agertu ziren, eta suhiltzaileak eta herritarrak deitu zituzten. Whatsapp aplikazioa deialdiak egiteko tresna eraginkorra izaten ari da. «Etxean afaltzen ari ginen, eta bertatik ez genuen sua ikusi; mezu bidez izan genuen guztiaren berri», azaldu du Itziar Mitxelena Arantzako gazteak.

Sutea hasi zenetik herritar ugarik lagundu dituzte suhiltzaileak. Deialdiak herriko plazan egin dituzte, eta bertan banatzen dituzte egin beharrekoak. Mentxu Peña Arantzako alkateordea da. Asteburuan mendian ibili da palarekin suari bidea mozten eta erretako lurra iraultzen. Atzo, berriz, baserrian lan egin ostean, mendian zeudenentzat ogitartekoa prestatzen lagundu zuen. «Lesakako okindegi batek ogia eman digu, eta herriko ostatuek prestatu dituzte ogitartekoak».

Azkenaldian ez du euririk egin, eta haize handia dabil. Bi elementu horiek gakoak izan dira sua zabaltzeko orduan. Era berean, helikopteroen laguntza gutxi izan dute, lainoa dela eta. Espainiako Barne Ministerioak ur hegazkina bidali zuen, baina, haizea dela eta, ezin izan dute erabili. Urik gabe egin diote aurre suari. Asteburuan lanak bideratuak zeudela zirudien, baina igande gauean beste fronte bat ireki zen: Artikutzan (Nafarroa). Almandozek uste du haizeak eramandako txinpartek piztu zutela sutea. Suak 130 hektarea inguru hondatu baditu ere, etxeetatik urrun dago. Mendiko aterpe bat eta artzain borda batzuk dira sutetik gertuen egon diren eraikinak.

Urteak dira tamainako suterik izan ez dutela. Dozenaka urte. «30 urte inguru badira», azaldu du Fermin Elizondok. Burlata ostatuan lan egiten du. Aurreko egunetan mendian ibili da, eta garai larrian daudela aitortu du: «Bada pertsona bat mina hartu duena; harri bat erori zitzaion maldan behera». Sua itzaltzeko lanak nahiko neketsuak izan dira: «Sua itzaltzen zen izkina batean, baina bestean hartzen zuen. Kontrolatzeko nahiko zaila da».

Arantza inguruko mendiek aldapa handiak dituzte, eta toki askotara ez dira ibilgailuak heltzen. «Bakoitza daukanarekin aritzen da: pala, aitzurra edo motozerra. Gaur [atzo], gehienbat sua barnean zuten arbolak botatzen eta lurrarekin itzaltzen ibili gara», azaldu du Gotzon Arenasek. Itzaltze lanetan aritu bada ere, Arenasek dio ez dutela arrisku handirik izan. «Gu 09:00etan joan gara, baina sua 05:00etatik zegoen. Ordu horretan ezin da joan herriko jendea, jakin gabe...».

Atzo eguerdirako sua kontrolpean hartzea lortu zuten. Baina Arantzako herritarrak ez dira fio. Badakite haizea gelditu eta inguruak busti arte ezingo dutela lasai egon. Denak eguraldi aldaketaren zain daude, haizearen gatibu.]]>
<![CDATA[Madrilgo Italiako enbaxadan, omenaldia 36ko gerran Francorekin borrokatu ziren italiarrei]]> https://www.berria.eus/albisteak/116383/madrilgo_italiako_enbaxadan_omenaldia_36ko_gerran_francorekin_borrokatu_ziren_italiarrei.htm Wed, 04 Nov 2015 12:11:44 +0100 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/albisteak/116383/madrilgo_italiako_enbaxadan_omenaldia_36ko_gerran_francorekin_borrokatu_ziren_italiarrei.htm La Directa agerkariak azaldu duenez, ANCIS elkarteko kideak Francorekin borrokatu ziren italiarrak omentzeko bost eguneko bidaia egiten ari dira Espainian. Falangek eta Hispano Latina fundazioak lagunduta egiten ari dira bidaia hori. Azaroaren 1ean heldu ziren Espainiara, eta, geroztik, frankismoaren monumentu nagusiak bisitatu dituzte, besteak beste, Erorien Harana, San Antonioren kripta Zaragozan eta Toledoko gotorlekua. Birako azken ekitaldia gaur egitekoak ziren Italiak Madrilen duen enbaxadan, herrialdi hartako indar armatuen egunarekin bat eginez. Espainian bizi diren hainbat italiarrek Change.org bidez sinadura bilketa abiarazi zuten ekitaldia enbaxadan ez ospatzeko. Napoleonen taktika militarrei aire armada gehitu zioten lehen gatazka armatua izan zen 36ko gerra. Borrokatze hartan herritarren aurkako bonbardaketa sistematikoak egin zituzten. Hitlerren Condor legioak eta Mussoliniren Regia Aeronauticak eraman zituzten aurrera eraso horiek. Euren helburua ahal bezain beste hildako eragitea zen, arerioa beldurtu eta morala galdu zezan. Pietro Sebastiani 2013an izendatu zuten Italiako enbaxadorea Madrilen. Urte berean, hainbat elkartek 36ko gerran borrokatu zuten boluntario antifaxistak omendu zituzten Madrilen. Antolakuntzak enbaxadako arduradunak gonbidatu zituen ekitaldira, baina hauek ez zuten onartu. Enaxadorearen idazkariaren arabera ekitaldia "politikoegia" zen. Era berean, 2008an Pasquale Terraciano zen Italiako enbaxadore. Urte hartan berak parte hartu zuen, Umberto Castelli enbaxadako militar atxikia eta Massimo Marcheti Zaragozako ohorezko kontsulordearekin batera, 36ko gerran hildako italiar faxisten omenez egindako ekitaldi batean. Zaragozako San Antonio Paduakoaren elizan Mussoliniren gobernuak ordandutako mausoleo bat dago, eta bertan, Espainiako gerran hildako italiar borrokalariak daude lurperatuta. Asociacion Juvenil Española eskuin muturreko taldeak ekitaldiko bideo bat grabatu eta Youtubera igo zuen. Bertan, Miguel Maria Andueza kapilauak eskertzen du Italiako enbaxadorearen presentzia.]]> <![CDATA[Herriak zapaltzeagatik 'zigortu' dute Espainia]]> https://www.berria.eus/albisteak/115519/herriak_zapaltzeagatik_zigortu_dute_espainia.htm Mon, 12 Oct 2015 07:20:52 +0200 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/albisteak/115519/herriak_zapaltzeagatik_zigortu_dute_espainia.htm Joxerra Senar BERRIAko kazetariak mobilizazioaren berri eman du Twitter bidez. Hainbat alorretatik elkartasun mezuak Aurreko astean, gaurko manifestaziora joateko deia zabaldu zuten hainbat alorretako kideek bideo baten bidez. Besteak beste, ‪Amparo Lasheras kazetariak, Iñaki Ortiz de Villalba Betagarriko abeslariak, Unai Gaztelumendi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek eta Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak egin duteHerri libreen martxa-rako deia. ]]> <![CDATA[Gizarte Segurantzak ordaindu beharko ditu amiantoak hildako langile baten kalte-ordainak]]> https://www.berria.eus/albisteak/114909/gizarte_segurantzak_ordaindu_beharko_ditu_amiantoak_hildako_langile_baten_kalte_ordainak.htm Wed, 23 Sep 2015 12:46:49 +0200 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/albisteak/114909/gizarte_segurantzak_ordaindu_beharko_ditu_amiantoak_hildako_langile_baten_kalte_ordainak.htm <![CDATA['Game Of Thrones' grabatzen ari dira Bardean]]> https://www.berria.eus/albisteak/114905/game_of_thrones_grabatzen_ari_dira_bardean.htm Wed, 23 Sep 2015 08:14:15 +0200 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/albisteak/114905/game_of_thrones_grabatzen_ari_dira_bardean.htm Uztailean Tuteran 3.500 lagunetik gora joan ziren HBO produktorak deitutako castingean. Daenerys Targaryen pertsonaia antzezten duen Emilia Clarke aktoreak berak atzo Instagramera igo zuen Erriberrin ateratako argazki bat.]]> <![CDATA[Hamaikakoaren gatibu]]> https://www.berria.eus/albisteak/114835/hamaikakoaren_gatibu.htm Mon, 21 Sep 2015 12:44:02 +0200 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/albisteak/114835/hamaikakoaren_gatibu.htm <![CDATA[Nagusien erara]]> https://www.berria.eus/albisteak/114840/nagusien_erara.htm Mon, 21 Sep 2015 12:41:54 +0200 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/albisteak/114840/nagusien_erara.htm <![CDATA[Alavesek burua altxatu du]]> https://www.berria.eus/albisteak/114836/alavesek_burua_altxatu_du.htm Mon, 21 Sep 2015 10:18:10 +0200 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/albisteak/114836/alavesek_burua_altxatu_du.htm <![CDATA[Kortxoenean hesiak jartzen saiatu dira langileak]]> https://www.berria.eus/albisteak/114838/kortxoenean_hesiak_jartzen_saiatu_dira_langileak.htm Mon, 21 Sep 2015 08:38:24 +0200 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/albisteak/114838/kortxoenean_hesiak_jartzen_saiatu_dira_langileak.htm Irailaren 5ean saiatu ziren lehen aldiz Donostiako Gros auzoko Kortxoenea gaztetxea hustu eta eraisten. Egun hartan joan zen Kortxoenera lurzoruaren jabe den enpresa, hondeamakinarekin eta udaltzainek babestuta. Baina lanak behin-behinean eten zituen udalak, segurtasun neurriak betetzen ez zirelako: epailearen baimenik gabe eta eremua hesitu gabe ari ziren lanean. Gau hartan bertan gazteek berriro okupatu zuten gaztetxea. Orduan hasi zen gaztetxearen aldeko laguntza dinamika zabala, hala nola Kortxoenea konpontzeko auzolanak, manifestazioak, protesta ekintzak eta ekinbide kulturalak. Hainbat kulturgilek babesa adierazi diote Groseko gaztetxeari, eta musikari ezagunek kontzertuak eskaini dituzte bertan azken asteetan. Aurreko asteko asteartean eraikina husteko bigarren saioa egin zuen lurzoruaren jabe den enpresak. Goizaldean enpresako langileak agertu eta gaztetxean sartzen saiatu ziren. Bertan gaua pasatzen egondako gazteen ezezkoaren ondoren, langileek hesiekin inguratu zuten eraikina. Baina ordubetera hesiak kendu zituzten. Udal gobernuak orduan elkarrizketarako aukera ireki zuen, gaztetxeko "proiektu kulturalari" irtenbidea emateko. Hala ere, Gazte Asanbladako kideek, udalari bere eskaintza "gehiago zehazteko" eskatu zioten. Lurzoruaren jabe den enpresako langileak gaztetxera doazen hirugarren eguna da gaurkoa. ]]> <![CDATA[Mas: "Independentzia adostu ezean, Kataluniaren zorrarekin geratuko da Espainia"]]> https://www.berria.eus/albisteak/114842/mas_independentzia_adostu_ezean_kataluniaren_zorrarekin_geratuko_da_espainia.htm Mon, 21 Sep 2015 07:33:51 +0200 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/albisteak/114842/mas_independentzia_adostu_ezean_kataluniaren_zorrarekin_geratuko_da_espainia.htm <![CDATA[Genero indarkeriaren aurkako kartelak jarri ditu Zizur Nagusiko Udalak]]> https://www.berria.eus/albisteak/114769/genero_indarkeriaren_aurkako_kartelak_jarri_ditu_zizur_nagusiko_udalak.htm Fri, 18 Sep 2015 20:10:03 +0200 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/albisteak/114769/genero_indarkeriaren_aurkako_kartelak_jarri_ditu_zizur_nagusiko_udalak.htm <![CDATA[Europako Parlamentuak baiezkoa eman dio 120.000 errefuxiatu hartzeari]]> https://www.berria.eus/albisteak/114726/europako_parlamentuak_baiezkoa_eman_dio_120000_errefuxiatu_hartzeari.htm Thu, 17 Sep 2015 08:23:25 +0200 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/albisteak/114726/europako_parlamentuak_baiezkoa_eman_dio_120000_errefuxiatu_hartzeari.htm <![CDATA[Komunitatea batzeko egunak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1812/038/001/2015-07-01/komunitatea_batzeko_egunak.htm Wed, 01 Jul 2015 00:00:00 +0200 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/paperekoa/1812/038/001/2015-07-01/komunitatea_batzeko_egunak.htm
Islamaren bost zutabeetako bat da ramadana. Ilargi egutegiko bederatzigarren hilabetea da. Urtero data aldatzen da, egutegi gregorianoa baino egun batzuk laburragoa baita ilargi egutegia. Aurten, urteko egunik luzeena ramadanaren barnean dago; beraz, hamazazpi ordutik gorako barauak egin dituzte. Badira 30 urte ez zela horrelakorik gertatzen.

Uztailaren 18ra arte, musulmanek ezin dute egun-argitan jan, ez edan, ez eta harreman intimorik ere izan. Baina ramadana hori baino askoz gehiago dela nabarmendu du Zannoutik. «Egarriz eta gosez biziz eta lan eginez, egunerokoan baloratzen ez diren gauzei garrantzia ematen zaie. Goseak zerbait esan nahi du. Besteengan pentsatu behar dugu; mundu honetan badago gosea pasatzen duen jende asko».

Baraua apurtzeko unea heltzear dago, eta senide guztiak daude mahaiaren inguruan. Ordua heldu da, eta datilekin hasi dira. Herrialde musulman guztietan hartzen dituzte datilak; energia asko ematen duten fruituak dira, eta eguneko nekeari aurre egiteko hartzen dituzte lehenbizi. «Baraua une zehatzean apurtu behar da. Baina ez da zertan une horretan afaldu. Ur tanta bat hartzearekin nahikoa da», azaldu du Elkhobrik. Eurek, baraua apurtzearekin batera afaltzen dute etxean, baina badago jendea baraua apurtu eta denbora batera afaltzen duena ere.

Mahai bete janari

Datilekin hasi dute afaria, eta ahuakate eta banana irabiatuarekin lagundu dituzte. Marokokoak dira Elkhobri eta Zannouti, eta euren mahaian badute horren zantzurik: harira, adibidez. Magrebeko herrialdeetan ohikoa den zoparen antzekoa da harira; besteak beste, barazkiak, perrexila, txitxirioak, dilistak eta haragia ditu. «Magrebekoak ez diren musulmanen mahaiak gurearekin alderatuta, erabat ezberdinak izango dira», azaldu du Elkhobrik. Horrez gain, afaltzeko badituzte oilasko eta almendraz beteriko pastela, barazki ogitartekoak eta gozokiak. Azken horiek ez dira behar-beharrezkoak, baina afarian horietako batzuk hartzeko ohitura dago. «Badago jendea ramadanean gizentzen dena». Horrez gain, ez da falta mendaz lagundutako te berdea. Elkhobrik berak prestatzen du janaria etxean. «Nahiago dut gauza naturalak prestatu etxean, osasuntsuagoa da, eta, horrela, hobeto pasa daiteke hurrengo eguna».

Afari ederra egiten dute Elkhobri eta Zannoutiren etxean. Baina ramadanean bada beste otordu garrantzitsu bat, baraua hasi aurretik azkena: fotor. Goizean goiz egiten dute egun hauetan, 04:45ean. Zerbait arina hartzen dute, normalean frutak, ura eta zukuak. «Gorputza urez hornitzeko balio du, eta oso goiz delako bazkaria prestatzen hasteko».

Hala ere, ramadana ez da baraura mugatzen. «Jateari eta edateari uzteaz harago, norberak duen onena ateratzeko unea da. Urtean behin, bihotzak husteko eta onenarekin geratzeko aukera dugu», dio Zannoutik. Musulmanek beti izan behar dute besteekiko elkartasuna, baina ramadan hilabetean are gehiago. «Hainbatetan, senideekin afaltzen dugu. Horrekin batera, janaria prestatzen dugu meskitara eramateko, beharra duen jendeak hartzeko». Elkartasuna adieraztearekin batera, ingurukoekiko jarrera zaindu behar dute, ezin baitiote hurkoari kalterik egin. Ideala bada ere, horretara jo behar dute, hori baita ramadan «perfektua».

Baraua egiten ez duenari gogorra iruditu dakioke ramadana. Baina Elkhobrik eta Zannoutik ez diote horrelako larritasunik ematen. Elkhobrik etxean lan egiten du, eta umeez arduratzen da. Zannoutik, berriz, etxetik kanpo lan egiten du. Gainera, bazkaldu behar ez duenez, lanean ordu gehiago egiteko baliatzen du. Normal-normal egiten dute barau. Are gehiago, ez dute arazorik interesa duen edonori euren jarduna azaltzeko. Adierazi dute badaudela pertsonak ez dutenak ulertzen zergatik egiten duten barau. «Badago jendea esaten duena: 'Nola liteke XXI. mendean horrela ibiltzea?'. Baina nik esaten diet: 'Ahatz ezazu erlijioa, nire izaeraren parte da'. Bizitza beste modu batean ikusteko aukera ematen dit ramadanak, eta badakit hori ezezaguna dela jende askorentzat».

Alde horretatik, uste dut Euskal Herriko gizartearen jarrera aldatzen ari dela. Komunitate musulmana gero eta garrantzitsuagoa baita Europan eta Euskal Herrian. «Nik badut lankide bat erretzailea dena. Azken egunetan, ez du nire aurrean erretzen. Eta egun batzuetan ez du ezta jan ere egin. Nik esaten diot bazkaltzera lasai joateko, baina berak erantzuten dit: 'Ez naiz bakarrik joango, hobe lanean geratzen banaiz. Gero pintxo bat hartu, eta kito'».

Erlijioaren oinarrietako bat bada ere, kultura ekintza garrantzitsua da ramadana. «Badaude musulmanen arauak gehiegi betetzen ez dituzten pertsonak eta ramadana egiten dutenak. Gainera, nahiz eta ramadana ez bete, inork ez du beste baten aurrean edango. Hori errespetatu egiten da». Ramadan garaian, meskitak ohi baino gehiago betetzen dira. Hala ere, ez dira normalean baino gurtza gehiago egiten. Afaldu ostean joan ohi da meskitara Zannouti, eta Elkhobri, berriz, eguerdian joaten da. Gainerako gurtzak etxean egiten dituzte.

Meskitak musulmanen topaguneak dira. Gasteizen, egun zazpi daude, eta Zannoutik dio bete-beteak daudela. «Etorriko bazina, harrituko zinateke zenbat jende elkartzen den». Azken urteetan, islamak gorakada izan duela uste du, kristautasunak ez bezala. «Bereziki, Europan gertatu gorakada. Jende gazteak islamarekin bat egin du. Etorkinen seme-alabak dira, baina ez dira hangoak, eta ez dira hemengoak sentitzen. Beraz, identitate bat izateko jotzen dute islamera askok». Hori hala bada ere, Zannoutik nahiago luke gazteek islamera joko balute sinesmenagatik, eta ez identitate baten bila.

Aniztasunaren bidean

Euren onena ematen dute musulmanek ramadan hilabetean, eta hori nabaritu egiten dela diote. «Urte osoan jokatu behar da ondo, baina egia da ramadanaren garaian jende gehiago doala meskitetara eta adeitsuagoak direla», adierazi du Benhawedek.

Elkhobri eta Zannoutiren etxeko atea beti irekia dagoela azpimarratu dute. Senideak eta lagunak gonbidatu dituzte mahaira, baita erlijioekin edota islamarekin harremanik ez duen jendea ere, tartean moja bat. «Caritaseko moja batek gaztelania irakatsi zidan. Orduan, lagunak egin ginen, eta harremana mantendu dugu. Askotan etorri da gure etxera afaltzera, baita gu harenera ere», esan du Elkhobrik.

Gasteizen, azken urtea bereziki gogorra izan da Magrebeko komunitatearentzat. Javier Maroto Gasteizko alkate ohiak eta Javier de Andres Arabako Ahaldun nagusi ohiak bideratutako kriminalizazio kanpainak hautsak harrotu ditu. Zannoutik elkar ulertzearen aldeko mezua bidali du. «Zauriak sakonak izan dira. Baina ez dago gorrotorik. Aurrera egin nahi dugu».

Horrekin batera, erakunde publikoei eskatu die arduraz jokatzeko, egun hauetan meskitak lepo betetzen baitira, eta gogoratu du batzuek edozein aitzakia bilatzen dutela gatazka sortzeko. « Gasteizen, errealitate bat gara musulmanak. Noski, arauak bete egin behar dira, baina arauek errealitatearekin bat joan behar dute».

Elkhobri eta Zannouti ere oso pozik daude, eraso arrazisten aurrean Gasteizko herri mugimenduak izandako erantzunaz. «Gasteizko herri mugimendua egiten ari denak ez du parekorik estatuan. Eskarietatik harago doa, eta politikan eragiteko boterea du. Harro egotekoa da».

Bapo afaldu dute denek. Zannouti meskitara joango da, eta besteek, aurki, oherako bidea hartuko dute. Goiz altxatu behar dute, eguneko lehen otordua hartzeko; horren ostean, beste egun bat hasiko baita.]]>
<![CDATA[Mundua mugitzen duten langile ikusezinak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1812/008/001/2015-06-27/mundua_mugitzen_duten_langile_ikusezinak.htm Sat, 27 Jun 2015 00:00:00 +0200 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/paperekoa/1812/008/001/2015-06-27/mundua_mugitzen_duten_langile_ikusezinak.htm
«Zaintza lanak bizitzaren ugaltzearekin zerikusia duten lan guztiak dira, hala nola bazkaria eta erosketak egitea, arropa garbitzea, gaixoak zaintzea, umeak eskolatik jasotzea eta etxeko lanak egiten dituztela ziurtatzea», azaldu du Paca Robles Arabako Emakumeen Asanbladako kideak. Lan horiek beharrezkoak dira egunerokoan, baina, aldi berean, erabat ikusezinak eta prestigiorik gabeak direla dio Roblesek. «Emakumeek zaintza lanak euren gain hartu dituztenez, estatuak ez dira inoiz arduratu nagusiez, umeez eta gaixoez». Horrenbestez, Roblesek ziurtatu du ezkutuko lan horiek gabe gizarteak ezingo lukeela aurrera egin.

«Sistema kapitalistak produkzioa baino ez du aintzat hartzen. Horregatik, lanerako prest dauden gorputz osasuntsu eta indartsuak bakarrik interesatzen zaizkio». Baina badira sailkapen horretatik kanpo dauden pertsonak, hala nola umeak, nagusiak, gaixoak eta aniztasun funtzionala dutenak. Ekonomia feministak ez du kapitalismoa soilik kritikatzen helburu produkziozaleengatik, baizik eta heteropatriarkala ere badelako. «Banaketa oso argia egiten du sistemak: gizonak erabat burujabeak dira etika produktibistaren barruan, eta ez dute inoren laguntzaren beharrik; emakumeak, berriz, besteentzat lan egiteko hezi dituzte».

Roblesek Amaia Perez Orozko ekonomialariaren ideiak jarraitzen ditu. Perez Orozkoren aburuz, gizartean generoak antzezten dira. Norberaren sexuaren arabera, genero maskulinoa edo femeninoa egokituko zaio. Genero bakoitzak ezaugarri propioak ditu, eta, gizartean onartua egoteko, norberak egokitutako generoaren rolak bete beharko ditu. «Generoaren roletik ateratzen dena zigortua izango da», dio Roblesek.

Banaketa horren arabera, familia mantentzeko ardura feminizatua dago, esparru pribatuan eta emakumeek egiten dutelako. Hori dela eta, Roblesek uste du heteropatriarkatuak ezarritako ordena eta rolak bukatu behar direla. Hala ere, argi utzi du ez dela gauza erraza, eta ohartarazi du sistemak berak gaitasun handia duela gizarte aldaketak bere alde jartzeko: «Kontziliazio politikek huts egiten dute. EAEko jardunaldi murrizketen %82 emakumeek eskatu dituzte». Horrez gain, nork bere rolak oso barneratuak dituela uste du Roblesek: «Emakumeak ez badira zaintzaile onak, kritikatuak izango dira, berengan baino ez dutelako pentsatzen. Gizonen kasuan, berriz, zein lantegitako langilek hartuko du lan jardunaldi erdia? Zeinek hartuko du hori, jakinda ez dagoela ondo ikusia, eta, gainera, enpresan aurrera egiteko zailtasunak sortuko dizkiola?».

Errealitate gogorra

Adriana Rodriguez soziologoa da, eta Cuidadoras Invisibles (Zaintzaile Ikusezinak) taldeko kidea. Kolonbiatik etorritakoa da, eta atentzioa eman dio Gasteizen zenbat atzerritarrek zaintzen duten jende nagusia. «Ni emigrantea naiz. Kalean ikusten nuen Hego Amerikako eta Afrikako emakume mordoa pertsona nagusien gurpil aulkiak bultzatzen. Orduan, ikerketa bat egitea pentsatu nuen, emakume horiek nortzuk diren jakiteko eta zein egoeratan dauden jakiteko». Cuidadoras Invisibles taldea 2009an sortu zuten, zaintza lanetan ari diren emakumeak elkartzeko guneak sortzeko eta norberak bere esperientziak azaltzeko.

Bilkura horietan, zaintza lanetako langileen egoera ezagutu zuen Rodriguezek, baita esklabotza egoerak ere: «Badaude emakumeak asteko zazpi egunetan 24 orduz lan egiten dutenak, eta hilean egun bat baino ez dutenak libre. Lehen, 800 euroren truke egiten zuten lan hori, baina, krisiarekin, 500 euro ordaintzen dituzte zenbait kasutan. Badira, baita ere, lanaren truke etxea eta janaria baino ematen ez dutenak». Rodriguezek azaldu du proiektuarekin hasi eta gutxira konturatu zirela zaintza lanetan ez zeudela bakarrik emakume atzerritarrak; bertakoak ere ari dira.

Lan hori ekonomikoki ez baloratzeaz gain, Rodriguezek azaldu du ez dela aintzat hartzen langileek afektibitatearen aldetik egiten duten ekarpena: «Bakarrik dauden aitona-amonak, herentziek sortutako familia gatazkak, gerrako oroitzapenak dituzten amonak eta tratu txarrak jaso dituztenak... Samin hori guztia langileen gain erortzen da». Gainera, kasu askotan langileak dira pertsona nagusiekin harreman gehien duten pertsonak, eta haiek laguntzen dituztenak hil arte. «Bada emakume bat aitona-amona bikote bat zaintzen zuena. Amona hil ostean langileak egin behar izan du amonaren gauzen inbentarioa haren seme-alabentzat».

Egoera horiei aurre egiteko, Cuidadoras Invisibles elkartean asko landu zuten elkar zaintzea eta nork bere burua zaintzea. «Ezin da imajinatu ere egin zein zaila den etxeko langile bat konbentzitzea astean bi ordu har ditzan. Masajeak egiten genituen, lasaitze ariketak, eta asko laguntzen genion elkarri». Horrez gain, antzerki esketxak prestatu zituzten zahar etxeetan antzezteko eta «gizartea kontzientziatzeko».

Gizarte aldarrikapenak

Etxeetan lan egiten duten emakumeen eskubideak defendatzeko, Bizkaiko Etxeko Langileen Elkartea sortu zuen mugimendu feministarekin loturiko emakume talde batek duela 30 urte. Lan politikoa egiteaz gain, laguntza ematen dute: astean behin aholkularitza zerbitzua ematen dute. Bertan egiten duten lanarekin urtero estatistikak argitaratzen dituzte, sektoreko egoera agerian uzteko. Horrekin batera, helburu politiko zehatzak aldarrikatzen dituzte, hala nola lege aldaketak eta erakundeen konpromisoa lan baldintzak duindu eta kontrolatzeko.

Isabel Otxoa EHUko lan zuzenbideko irakaslea eta Etxeko Langileen Elkarteko kidea da. Haren arabera, egunez lan eginda gaua ere pasatzen duten langileei ez zaizkie ordu horiek ordaintzen. Areago, langileen %77k astean 60 ordu baino gehiago egiten dituzte. Baina are okerragoa deritzona da %35ek ez dutela atsedenik hartzen astean 24 orduz jarraian. Horiek etxeko langileen sektorearen adibide batzuk baino ez dira, baina Otxoarentzat instituzio publikoen kontrolik eza da salagarriena: «Haurdun geratzen diren langileak maiz kaleratzen dituzte, etxeko langileen Gizarte Segurantzako sistema bereziak ez die desenplegu saria onartzen, eta tratu txarrak jasotzen dituztenean lan ikuskaritzak eta auzitegiek ez dute gauza handirik egiten. Etxebizitzaren intimitaterako eskubidea erabat lehenesten delako».

Horren inguruan ez du aterabide errazik ikusten Otxoak: «Horrela ezin da jarraitu. Enplegatzailea pertsona arrunta bada, ezin izango ditu baldintza duinak inoiz bete. Menpeko pertsonen arretak astean hiru edo lau txanda beharko lituzke. Lanbide gisa horrek ez du etorkizunik jendarte justu batean». Egoera hain larria izanik, gaia mahai gainean jartzea da egin beharreko lehenengo gauza. «Ez da lehenago egin, beti norbait dagoelako era bidegabean arazoari aurre egiten diona; emakumeak normalean». Otxoak dio gizonei exijitu behar zaiela euren «zaintza kuota» betetzeko. Haren aburuz, jakina da zerbitzuen bitartez ezinezkoa dela zaintza lanak betetzea, eta gizonengan oraindik badago erabili gabeko zaintza ahalmen handia.

Mugimendu feministak ere urteak daramatza problema hori mahai gainean jarri nahian. Maiatzaren Lehena langileen eguna da berez, baina Amaia Zufia Bilgune Feministako kidearentzat egun horretan langile mota bakarra gogoratzen dute sindikatuek. «Horregatik, langileen egunean amantalekin ateratzen gara kalera. Lan erreproduktiboen garrantzia mahai gainean jartzeko asmoz». Zufiaren aburuz, aldaketa soziala lortzeko beharrezkoa da feminismoa aldaketaren erdigunean egotea. «Aitortu behar dira sexu-genero zapalkuntza eta bazterkeria egoera guztiak».

Ondo bizitzea

Aurreko neurriek egungo egoera hobetzen lagunduko balute ere arazoa askoz ere sakonagoa dela uste du Otxoak. «Jendartearen antolaketan zaintzak behar diren tokian jarri behar dira». Horren harira, ekonomia feministak bat egiten du «ondo bizitzearen» proposamenarekin. «Hegoaldeko proposamena da. Balioen aldaketa bat da; gizartearen fokua lanetik eta produktibitatetik pertsonen ongizatera mugitu behar dugu. Erantzun beharreko galdera da: nola bizi nahi dugu?», azaldu du Rodriguezek.

Hego Amerikako jatorrizko herriek berezkoa dute «ondo bizitzearen» kontzeptua; besteak beste, kitxuaz sumak kawsay eta aimaraz suma qamaña deitu dute mendeetan. Mende berriarekin, jatorrizko herriek aldarrikapen politiko bilakatu dute euren kulturetako ezaugarri hori. Egun, munduko bi estaturen konstituzioan onartua dago «ondo bizitzea»: Bolivian eta Ekuadorren. «Lantegiari lotutako ikuspegi produktibista XIX. mendean ezarri ziguten. Bi mende daramatzagu horrela; bada garaia aldatzeko». Ekonomia feministak ere bere egin du aldarrikapen hori.

Azken urteetako krisiek gizarte aldaketarako aukerak zabaldu dituztela uste du Rodriguezek: «Finantza, zaintza eta lan krisiek gero eta egoera okerragoan utzi dituzte familiak. Hori ikusirik, gizartea behartua dago aldaketa egitera».]]>
<![CDATA[Musikari gazteen txanda Barrikan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1887/037/001/2015-06-19/musikari_gazteen_txanda_barrikan.htm Fri, 19 Jun 2015 00:00:00 +0200 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/paperekoa/1887/037/001/2015-06-19/musikari_gazteen_txanda_barrikan.htm
Artisautza azokak eta sukalki txapelketak osatuko dute asteburua]]>

Gaur hasiko dira jaiak, pregoiarekin eta txupinazoarekin. Aurretik, kalejira bat egingo dute pilotalekutik udaletxeko plazara, Txopolis fanfarrearekin batera. Lehen urtea da kalejira hori egiten dutena. «Barrikan, ez daude kuadrilla antolatuak; beraz, kalejira honekin lortu nahi dugu jendea animatzea», adierazi du Olaia Mitxelena jai batzordeko kideak.

Bi gune nagusi daude Barrikako jaietan: tabernak eta udaletxeko plaza. Azken horretan egingo dituzte kontzertuak, eta jai batzordeak bi txosna prestatu ditu. Bata, ogitartekoekin, eta bestea, edariekin.

Jaietako egun handia San Joan eguna da. Hala ere, aurten asteazkena denez, Mitxelenak uste du jende askok ezin izango duela parte hartu. Hala ere, San Joan egunaren ondotik, igandea da Mitxelenarentzat egunik onena. Kasero eguna izaten da Barrikan. Egun horretan, nekazaritza eta artisautza azoka antolatzen dute. «Jende asko biltzen da azokan». Horrekin batera sukalki txapelketa egiten dute: «Herrian, talde batzuek urtez urte parte hartzen dute. Horiez gain, eskualdeko sukalki txapelketetan parte hartzeko ohitura duten hainbat talde ere etorri ohi dira». Eguna girotzeko, bertsolariak, ADI metodoaren klase irekia eta The Black Sisters musika taldea egongo dira.

Umeak protagonista

Umeentzako egitarau zabala prestatu dute Barrikan. Bihar goizean, familien arteko joko ginkana egingo dute. Gurasoekin batera jokatu ostean, Barrikako umeek aukera izango dute bitsa jaian eta ur puzgarriekin jolasteko. «Bitsa jaiak arrakasta izaten du. Inguruko herrietan ez dago, eta ume pila bat etortzen dira». Eguerdi aldera, eta goseari aurre egiteko, tortilla txapelketa antolatu dute. Apuntatzea librea baldin bada ere, guraso askok euren seme-alabekin batera ematen dute izena. Arratsaldea familien disko dantzaren doinuek girotuko dute, eta, pixka bat beranduago, pailazoek Tomaxen abenturak kontatuko dituzte.

Jaietan ohikoak dira dantza eta jana. Hala ere, kirolari ere tartea egin diote jai programan Barrikan. Herriko tenis taldeak gaurko antolatu du gaueko II. paddle txapelketa. Izen ematea egunean bertan egin daiteke, eta parte hartzaile guztientzat egongo dira sariak.

Horrez gain, igande eguerdian jokatuko dituzte haur eta kadete mailako tenis txapelketak. Hala ere, Barrikan ez dira bakarrik tenisean aritzen. Bihar goizean, futbol zaleek bat egingo dute Barrikako futbol zelaian, han jokatuko baitute futbol 7 txapelketa. Igande arratsaldean, berriz, herri kirolen erakustaldia egingo dute.

Gaur hasi eta asteazkeneraino, beraz, lagun guztientzako ekitaldiz beteko dituzte Barrikako kaleak.]]>
<![CDATA[Txapeldunen arteko lehia Zornotzan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1887/037/001/2015-06-18/txapeldunen_arteko_lehia_zornotzan.htm Thu, 18 Jun 2015 00:00:00 +0200 Asier Garcia Uribarri https://www.berria.eus/paperekoa/1887/037/001/2015-06-18/txapeldunen_arteko_lehia_zornotzan.htm
Aurreko txapeldun guztiek parte hartuko dute]]>
Ametx erakunde autonomoko kultura dinamizatzaileak. Beraz, txapeldunen arteko musika lehia bizia izango da Zornotzan.

Jaialdia ofizialki bihar hasiko bada ere, lehenengo emanaldia gaur bertan izango da. Andra Mari plazako agertokian joko du La Fanfare Petard taldeak, 20:30ean. Talde horrek irabazi zuen 2009ko Haizetara, eta horregatik gonbidatu dute aurten. Baina La Fanfare Petard-ek ikuskizuna aldatu du, eta iada ez da kaleko musika taldea. «Agertoki gainean eta soinu tresnak ezarrita jotzen dute. Musika elektronikoarekin nahasketak egiten dituzte orain», dio Ugartek. Aldaketak horiek direla eta, ezin dute lehian parte hartu, baina modu batean edo bestean taldea Zornotzan egotea nahi zuten antolatzaileek.

Beraz, jaialdia bihar arratsaldean hasiko da. Zuhaitza parkean aurkeztuko dituzte jaialdian parte hartuko duten bederatzi taldeak. Behin aurkezpenak bukatuta, musika taldeek Zornotzako kaleak hartuko dituzte.

Musikariak alde batetik bestera mugituko dira. Baina jaialdian lau gune berezi egongo dira: Gernika, Zubiondo eta Arraibi plazak, eta Zelaieta parkea. Gune horietan eskaintza gastronomikoa prestatu du antolakuntzak. «Bazkaltzeko eta afaltzeko tokia egongo da. Herritarrek gozatzen duten jaia da hau, eta zornotzarrak kalera ateratzea nahi dugu». Musikariak alde batera eta bestera ibiliko badira ere, saio gehienak gune horietan hasi edo bukatuko dituzte. Jaialdia igande eguerdian bukatuko da sari banaketarekin.

Epaimahaiaren garrantzia

Haizetara jaialdia giro alaian egiten bada ere, lehiaketa da. Aurten, gainera, aldi berezia izanik, sariak handitu dituzte. Irabazleak 12.000 euro eskuratuko ditu. Erabaki hori epaimahaiak hartuko du. Jose Miguel Lopez Radio3eko esatari beteranoa izango da epaimahaiko presidentea aurten. «Beti saiatu gara musika munduko pertsona ezagun bat jartzen epaimahaiko buru. Aurreko urtetan izan ditugu, hala nola Kepa Junkera, Roberto Moso edota musika jaialdi ezagunetako zuzendariak». Zornotza eta inguruko bizilagunak dira epaimahaiko gainerako kideak: «musikariak, antolatzaileak eta ikuskizunaren munduko jendea». Urtez urte, epaimahaiko kideak aldatu dituzte, urtero mahaiko kideen gustuak ezberdinak izan daitezen.

Sari nagusiaz gain, musikari onenaren saria ere emango du epaimahaiak. Gehien nabarmentzen den musikariak 1.500 euro eta Intercable enpresaren babesa jasoko ditu.

Epaimahaiaren rola garrantzitsua bada ere, herritarrek ere euren iritzia emateko aukera izango dute jaialdian. Larunbat gauean jasoko ditu antolakuntzak entzuleen bozak. Aldeko gehien jasotzen dituenak irabaziko ditu herri sariaren 5.000 euroak.]]>