
Tomas Aragues konpositorea hil da
Berria
Donostiako kontserbatorioko irakasle eta zuzendari izan zen, eta Euskadiko Orkestrarekin ere hurbileko harremana izan zuen hasieratik.

Saizarbitoriaren 'Martutene' aztertuko dute Bilbo Zaharra Forumean
Berria
Pedro Alberdik, Markos Zapiainek, Mariasun Landak, Juanjo Olasagarrek, Itxaro Bordak eta Iban Zalduak hartuko dute parte datorren astean egingo diren hitzaldietan.

Vulk taldeak ‘Vulk ez da’ diskoa argitaratuko du bihar
Berria
Formatu digitalean aterako du lehendabizi, eta otsailaren 14an iritsiko da hamabi hazbeteko binilo formatuan. Hiru urteko geldialdi eta hausnarketaren ondoren, lan berria euskara hutsez grabatu du Bilboko post-punk taldeak.

Alaitz Arenzana izendatu dute Zinegoak jaialdiko zuzendari
Berria
Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo dute

La Polla Recordsen kontzertua eta beste hainbat, bertan behera
Berria
Taldeak gaur eman behar zuen bere azken emanaldia, Donostian. Jon Maia, Mursego, Jose Luis Perales eta besteren kontzertuak ere bertan behera edo atzeratuta gelditu dira.

Valtonyc ez estraditatzea erabaki du Belgikako justiziak
Berria
Rap kantaria Espainiari entregatzeko eskaria atzera bota du Ganteko Apelazio Auzitegiak. Fiskaltzak egina zuen eskaera, ustezko mehatxu delitu batengatik.

Joan Didion hil da
Berria
87 urterekin zendu da idazle eta kazetari estatubatuarra. XX. mendearen bigarren erdiko ahots aupatuenetako bat izan da berea Mendebaldean.

Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratuko dute
Berria
Urtarriletik apirilera bitartean egitekoa zen, baina pandemiaren bilakaera dela, txapelketa «behar bezala» egiteko baldintzak ez direla betetzen adierazi du Arabako Bertsozale Elkarteak

Non Servium, The Baboon Show, Pleura eta beste izango dira 26. Hatortxu Rocken
Berria
Udako elkartasun jaialdian parte hartuko duten lehen taldeak iragarri dituzte antolatzaileek. Stay Homas, ETS, Rotten XIII, Green Valley eta Herdoil ere horien artean daude.

Barragan, Claret, Collel, Gorostidi, Miranda eta Schonfeldek beren lanak garatuko dituzte Ikusmira Berriak programan
Berria
Guztira 281 proiektuk eman dute izena 2022ko programan. Zortzigarren edizio honetan, bostetik seira handituko da egonaldi kopurua.