
Edgar Wrighten 'Last Night in Soho'-k irabazi du ikusleen saria Donostian
Berria
Film laburrik onenarentzako ikusleen saria Sid Zanforlinen 'They're Here' lanarentzat izan da, eta animaziozko film laburrik onenarentzako saria, Kevin Iglesiasen 'Los dias que (nunca) fueron'-entzat

S.A., Nogen, Skakeitan, Tremenda Jauria eta Rodeo, Hatortxu Rocken
Berria
Hamazazpi artista ariko dira guztira abenduaren 18an Atarrabian euskal presoen alde egingo den jaialdian.

Jon Baguesi emango dio Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria
Berria
Euskal musikaren ondarearen alde egindako lana aitortuko diote, haren berreskurapenean, aholkularitzan, zabalkundean eta sustapenean urte luzez garatutako jardun oparoa.

Emakume bat espetxeratu dute gizonezko bikotekidea hiltzea egotzita
Berria
Joan den ostegunean hil zuen, labankadaz, lagun baten etxean zeudela. Emakumea akusaziopean ezarri du Baionako prokuradoreak, eta presondegian sartu dute behin-behinean. Emakumeen aurkako bortizkeriagatik zigortua izan zen gizona joan den abuztuan.

Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi dute Euskal Herriko 45. Dantza Txapelketa
Berria
Gaur arratsaldean jokatu da Seguran (Gipuzkoa)

Joanes Illarregik irabazi du Zangozako final-laurdena
Berria
Finalaurrekoetara sailkatzea ziurtatu du bertsolari leitzarrak, 349 puntu bilduta.

ETAren amaiera antzerkiaren bitartez oroituko du Gipuzkoako Aldundiak
Berria
Maria San Miguelen 'Rescoldos de paz y violencia' trilogia antzeztuko dute Donostian, Irunen eta Eibarren, ETAren amaieraren 10. urteurrenaren harira aldundiak antolatuko dituen ekimenen artean.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko erdialdean bart erre den etxebizitza batean
Berria
Sutea 23:30 aldera piztu zen, Rodriguez Arias kalean. Larrialdi zerbitzuetakoek gizona hilik aurkitu zuten etxebizitzara sartu zirenean.

Goi Paleolitoko ezohiko labar artea topatu dute Urdazubin
Berria
Duela 28.000 urte inguru marraztutako hamabi animalia irudiko multzo bat da aurkitutakoa, eta egilearen trebetasun faltak egiten du berezi, adituen hitzetan.

'Crai nou' filmak irabazi du Urrezko Maskorra
Berria
Alina Grigorek zuzendutako ekoizpen errumaniarra ez zegoen Donostiako Zinemaldiko sari nagusia irabazteko hautagai nagusien artean.