<![CDATA[Blanca Urgell | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 22 Sep 2021 07:36:01 +0200 hourly 1 <![CDATA[Blanca Urgell | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Bat irabazi, bi galdu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-09-22/bat_irabazi_bi_galdu.htm Wed, 22 Sep 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-09-22/bat_irabazi_bi_galdu.htm Euskalterm eta HT, besteak beste, halakoak biltzeko. Isilpeko euskal hitz horietako bat da maar, berrienetako bat agian. Berez, krater mota berezi bat da, lur azpiko ura eta magma beroa batuz gero, tenperatura ezberdintasun ikaragarriak eragindako leherketak sortua. Ohikoa da gero maarak aintzira bilakatzea.

Postura egin genuen islandieratik baietz etorri, bokalengatik. Eta galdu, aldez bederen, bai baitator hizkuntza germaniko batetik, baina ez handik. Latin mare 'itsasoa'-tiko mara 'lakua' du oinarrian. Haatik, gure adieraren lehen aipua Sebastian Münster-en Cosmographia-n dago, Etxeparek liburua kaleratu eta urtebete lehenago (1544) alemanieraz egindako munduaren lehen deskribapenean. Termino geologiko zehatza beste aleman batek bihurtu zuen: Johannes Steininger-ek (17941874).

Ez da kasualitatea. Alemania hego-mendebaldeko Renania-Palatinatua estatuan Vulkaneifel —hain juxtu— izeneko distritu bat dago. Maarak non, eta han asko omen. Inguru hartako alemaneraren ahozko aldakietatik heldu da, bada, terminologiaren nazioarteko esparrura. Campo de Calatravan (Ciudad Real) ikasi dut nik abuztuan eta, zer diren gauzak, Cerro Viejoko arrakalek eta Etnako krater zuloak maarik sortuko ez duten arren, dakidalarik, ez zait erraz ahaztuko, ez, sumendi bolada honetan.

Sumendiak batetik eta neonaziak bestetik. Atsotitzak dioenez: Bat irabazi, bi galdu, hau ere bizitza modu!]]>
<![CDATA[Joseba Arregiri, begirunez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-09-15/joseba_arregiri_begirunez.htm Wed, 15 Sep 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-09-15/joseba_arregiri_begirunez.htm ountry Euskaltzaindiaren hiztegian badagoela egiaztatu dut. Hemendik aurrera letra etzanik gabe erabiliko dut: bikain! Erreparatu haren definizioko landa-giroko esapideari. Gasteiz Paris ez bada ere, agian jaiotzez kaletarra izateari zor diot zalantza, «country» edo «farm» nola itzuliko. Alaba txikia zenean, «granja» izeneko jostailu bat oparitu genion, txerri, ardi, behi, oilo eta guzti. Lagun batek «baserria» zuzendu zidan, euskaraz ari ginela. Halere, alabak Arabako lautadan ikusten zituenak ez ziren baserritarrak, nekazariak baizik, ez eta euren etxeak baserriak: herriko etxeak dira, sarri baratzez, biltegiz edota kortaz-eta inguratuta egon arren. Definizioak irakurrita, ez dut argi landetxeak ote diren, etxaldeak izan litezkeen, edo zer.

Oro har ondo dago zerari bere izenaz deitzen jakitea. Irakurri dut Esperanza Aguirrek PPko Buru Batzarrekoei «chiquilicuatres» deitu berri diela, ohi duen espainol aberatsaz. Hemendik ere mingaina espainol aberatsez astintzen dakitenak badirenez, Agirre-tik Arregi-ra segituan joan zait burua, paronimiak lagundurik. Zergatik eta Joseba Arregi zendu berri baita, Jaurlaritzako Kultura sailburu ohia. Doluminak sendiari. Asko ikasi nuen berarengandik orduan asko axola zitzaidan gai batez, eta zer pentsatua eman zidan irakurri nizkion artikuluez. Ezin dut lotu ezagutu nuen zaldun hura —«zaldun» hitzaren adiera onean, gaur onik baleuka— neke gabe topatu ditudan noizbaiteko destainekin.

Espainiako giroa inoizko polarizatuen omen dago aspaldiko partez. Eta gurea? Kontrarioak gara sarri, askotan ez gaude ados, elkarren kontra haserretu ere egiten gara. Nola ez ba! Eta, bada, eztabaidatu genezake, okertu izana aitortu edo irabazi izana ospatu, inor goitik behera lohitu gabe? Eta, deskuiduan lohituz gero, gai izango gara lohitua garbitzen? Bai, bai, bai, badakit: inozoa naiz, eta harro nago.]]>
<![CDATA[Futbolaz zer dakizu?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2021-09-08/futbolaz_zer_dakizu.htm Wed, 08 Sep 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2021-09-08/futbolaz_zer_dakizu.htm Luz de escaparate gogoangarrian. O tempora...

Gaurkotzekotan nondik hasiko, eta nork ez daki futbolaren izena ingelesetik datorrela? Bon, handik ez, espainoletik hartu dugula begien bistan dago, frantsesez berdin ahoskatu arren football idazten baitute. Honatx galdera: nolatan ditugu eskubaloia eta saskibaloia, eta oinbaloia ez? Erantzuna erraza da: hargatik.

Saiatu bai: 2010ean norbaitek Txuri-urdinak Oinbaloi Taldea proposatu zuen, alferrik, eta Herria astekarian ere ikusi dut, oinbaloiari-rekin batera, dena Interneti esker.

Etorkia ez eze, futbolak arrotza du itxura ere. Euskaraz -t bukaera ezaguna da, aditzetan batik bat (dut, dizut, zait…), baita hitzen batean ere (bat, zut, porrot, ausart...). Xabier Artiagoitiak erakutsi zuen (1991) hori ere ez dela zaharra gurean, baina, eta oro har ezinezkoa gainerako silabetan..., salbu eta futbolean, hain zuzen. (Baaai: pitbull ere badago).

Ahozkoan kontuak beste bide batetik doaz, normala denez: Orotarikoak euskararen fonotaktikari -hau da, hizkuntzan zilegi diren soinu-segidak eta silaba-egiturak mugatzen dituzten arau multzoari- egokitutako fubola, fobala eta fugola bildu ditu, guztiek t arrotza galduta.

Gurean noiz eta nola sartu zen bestek dakike, baina idatziz Antonio Maria Labaienek erabili zuen aurrenik, Athletic sortu eta hogeitaka urtetara (1931). «Zerbitzari» azkaindarrak honela dio are beranduago: «Eta zer diozue, pilota utzirik, foot-ball basa bat herrian sar-arazi nahi luketen mutiko gazte batzuez?» (1952-1957). Émile Larre baigorriarrak ere ez zekien txikitan futbolean, baina seminarioan laster ikasiko zuen «baloi joko arrotz hori» (2001). Futbolari ezetz esaten, errugbia itzuri zaie, pilotaren ordez meloia darabilen joko arrotz hori. For the times they are a-changin'.]]>
<![CDATA[Sua eta ura]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-09-01/sua_eta_ura.htm Wed, 01 Sep 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-09-01/sua_eta_ura.htm
Natur zein kultur ondarea gutxitan markatzen dute bide-seinaleek eta exotiko xamarrak dira bisita gidatuak. Guk sumendiak eta «motillak» bilatu nahi eta sumendi bakarra dago ikusgai —laurehundik gora omen— , Cerro Gordo (Granátula de Calatrava), erupzio geruzak agerian dituena lan estraktiboengatik. Motilla bakarra ere bai, hogeitaka izanik: Azuer-eko ederra (Daimiel), duela 4.000 urte pasa eraikia, 900 bat urtez erabilia izan eta gero lurrak emeki estalia.

«Mota» espainolez lautada batean nabari den muino natural edo artifizialari deritza. Mantxako muinotxo horiek eraikin bana ezkutatzen dute eta, antza, barruan putzu bana. Azuer-ekoa putzuaren inguruko kale ezin estuagoetan egituratua da —goitik begiratuta badu burmuinetik zerbait—; azken ingurabidean bihitegiak eta labeak, kanpoko harresiaren biran bizitokiak, bai eta fetu-jarreran ehortzitako gizakiak ere: andreak eskuinetara begira; gizonak ezkerretara; umeak ontzietan. Putzuaren esparruan emazteki bat puñala bularrean.

Datu objektibo hauek —eta beste anitz: bihi motak, eraikuntza materialak...— Brontze garaiko jendeari buruz mintzo direna baino gehiago isiltzen dute. Nork nori zer, zergatik, zertarako. Nik putzuko anderea uraren jainkosaren apaiz bihurtu dut nire artean. Aspaldi ahantzitako jainkosa bizi-emailearen bitartekoa, hantxe ehortzia, sekula betiko zaindari. 2010eko azken uholdean oraingo plastikozko hezurrak uretan igeri agertu ziren, Mar Menorreko arrainak bailiran.]]>
<![CDATA[Munduaren zilborrean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/020/002/2021-07-28/munduaren_zilborrean.htm Wed, 28 Jul 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/020/002/2021-07-28/munduaren_zilborrean.htm
Juan G. Atienzak (1930-2011) «Guztizko Zientzian» sinesten zuen, non jakintza eta sineste guztiak batzen diren, zientzia ofizialaren itsukeriari aitzi. Euskaraz balego Atlantidatik bizirik iraun zutenak (1978) izena zukeen noizbaiteko best-sellerrean azaltzen du Euskal Herriko jentilak atlanteak zirela, Atlantidan garatu zen zibilizazio guztien aurreko zibilizazio bikainaren ondorengoak. Hura Poseidonen indarrak hondoratu zuenean —Kanariak haren mendi gailurrak lirateke, zenbaiten iritzian— bizirik iraun zutenek hango jakintza eta botereak berekin eramanda sakabanatu ziren. Erroldan harria (Aralar) eta Sanson harria (Aballarri, Donostialdea) lekuko, besteak beste.

Euskaran ere idoro zituen horren lorratzak: Hermes jainkoaren izena euskaraz ere-mezu omen da, 'mezularia' hain zuzen. Atienza heziketaz erromanista bazen ere, ez zuen ikusi mezu mailegu erromantze begi-bistakoa (lat. missum 'bidalia'), hots, Kristo baino sei bat mendez beranduago mailegaturikoa, demagun. Zer ez ote zuen idatziko erraldoi Erroldan-etik datorrela jakin balu?

Iturria agortezina da. 2020ko abenduan ondarearen aurkako delituengatik Ertzaintzak E. D. detenitu zuenean, ezagun zutenek bidenabar zabaldu zuten beraren ustez Atlantida Eginon dagoela (Asparrena), Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa batzen diren gune menditsu eta harpetsuan. Zibilizazio haren zantzu ugari bildu uste ditu, hartzuloetan bizi, hormetan idatzi eta hibernatzen zekiten izaki batzuena. Harrietan sumatu dituen aurpegiak mineral intrutsioak baino ez dira adituen ustetan. Ze negatiboak. Nola ez zitzaigun lehenago bururatu. Atlantida non egongo eta…]]>
<![CDATA[Eid Al-Adha]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-07-21/eid_al_adha.htm Wed, 21 Jul 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-07-21/eid_al_adha.htm
EHHAren 730. mapa ikusirik, kontxo, ba, orain «errealizatu» dut (anglizismoa barka balekit) arkumea edo artxoa jan izan dudala nik, ez bildotsik, ezta axuririk ere. Nora joan eta han zer jan. Gastrodialektologia. Artxo Zornotzatik mendebalderantz markatzen du mapak, Mundakan eta Elantxoben ere bai (Gernika alderago entzuna dut nik, eta jana). Gainerakoan, maparen sandwichean azala axuri-k egingo luke, tarteko ezker-eskuinak bildots-ek eta barnekoa arkume-k. Baztertuago eta zaharrago balitz, ulertu ohi den bezala, antzina axuri nonahi zegokeen, adierak adiera, eta gero bildots-ek baztertu zukeen, eta geroago arkume-k bildots. Otzan-otzanak ez dira, hortaz, ardiaren kumearen izenak.

Arkume-k erdialdeko berrikuntza dirudi. Noizkoa, eta badugu ante quem data: ardi-ren bigarren silaba Erdi Aroan galdu zuen, X. mendea baino lehen. Zehazki, azken bokala galduta d > t gertatu zen elkartu-eratorrietan (ardi- > art-). Bilakabidea gardenki erakusten du artantzu-k 'ardi antzua' (< *ardi-antzu), baina bada t horren lorratzik g > k aldaketan, hala nola arkorotz (<*art-gorotz) eta arkazte-n (< art-gazte). Honek erakusten digu, bestalde, artalde ez dela *ar-talde nahitaez, ziurrenik *art-alde baizik, nahiz gero hiztunok ar-talde berranalizatu, eta are talde lexikalizatu ere. Hizkuntzaren mirariak.

Aldeek eta alderdiek banatzen gaituzte, baina taldeek batzen, eta jaiek ere bai. Gaur arkumea jan behar duzuenoi, bai eta arkumerik, ez eta ezelako okelarik jaten ez duzuenoi ere: 'Atamanaa lak wajbatan shahiatan! On egin guztiok!]]>
<![CDATA[Kuba zergatik?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/021/002/2021-07-14/kuba_zergatik.htm Wed, 14 Jul 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/021/002/2021-07-14/kuba_zergatik.htm Siboney, yo te quiero / yo me muero por tu amor... Rita Montaner kubatarrak kantatu omen zuen lehenengoz Ernesto Lecuona herrikidearen abesti klasikoa (1927), txikitan inguruko emakumeek pasioz baina kiboka abesten zutena, dena den bezala esan behar bada. Egiaz abestiak ez du maitasuna adierazten, herri-mina baizik, sibonei Kuba mendebaleko biztanleen izena baitzen, bai eta euren mintzoari eman ohi zaiona ere. Ekialdean Arawak familia bereko beste hizkuntza bat erabiltzen zen 1492an Kolon hara iristerakoan, «tainera klasikoa» deritzana, biak ala biak egun Guajira penintsulan (Kolonbia) bizirik diharduen wayuu-ren ahaide, besteak beste.

Suntsitu aurretik, kontaktatutako lehen hizkuntza izan zenez, tainerak hemen ez ziren hamaika zeren izenak oparitu zizkigun, eskuarki espainolaren bitartez: batata, guaiaba, hamaka, iguana, kaiman, kanoa, kaoba, loro, mangle, tabako, urakan, kazike… Denak daude Euskaltzaindiaren hiztegian, manati koitadua izan ezik.

Batzuek borrokan dihardute, halere. Zer nahiago, patata ala lursagarra? Euskal errokoa, pomme de terre frantsesaren kalkoa, Nafarroa Beherean bizi da, aldaerak aldaera; Zuberoa gehienean pumaterra diote (ikus EHHA), eta besteok tainerazkoa onartu dugu, egosi zein frijituta. Amerikatik etorritako maiz-ak arto izena lapurtu zion artatxikiari euskal herri gehienetan. Tiburoi ere hortxe dabil lasai asko, nahiz ofizialki marrazo izan: gaztelaniazko marrajo hitzaren etorkia ezezaguna omen, baina marrajo animalia Mediterraneoan bizi da gugandik hurbilenik, antza denez: atera kontuak. Frantsesez eta espainolez bezalaxe, berriz, nahuatl-etiko kakahuete-rekin gelditu gara: tainerazko mani Antonio Machin kubatarraren abestian baino ez dukegu entzun: Maniiii. Si te quieres por el pico divertir / Comete un cucuruchito de mani.

Gaur Kubatik Kubara derrigor. Zergatik? Bakean utz dezatengatik.]]>
<![CDATA[Ezkutuan denaren izenaz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/022/002/2021-07-07/ezkutuan_denaren_izenaz.htm Wed, 07 Jul 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/022/002/2021-07-07/ezkutuan_denaren_izenaz.htm prakak edo galtzak esaten zaie aspaldi, formak forma: bragak dio Landucci «arabarrak» (1562) eta frakak Mikoleta bilbotarrak (1653). Esango nuke batuak prakak hedatu duela; halere, galtzak Araban eta Gipuzkoan hasita ekialde osoan erabilia da: Seda finozko kalzea zuen Lazarragak (ca. 1600) eta Etxeberri Sarakoak «Galtzerdia, galtzen erdia» azaldu zigun (1712).

Praka-ren aurrekaria latin braca da, nondik okzitaniera, katalan eta gaztelaniaz braga, frantsesez braie... Erromatar togadunek galoengandik ikasi omen zuten hitza ez ezik gauza ere: barbaroen gauzak, badakizu. Galtza *calcea forma berreraikiaz azaltzen da, latin calceus 'zapata' hitzetik, eta VII. mendetik erabiltzen omen dira. Calza eman du espainolez eta chausse frantsesez.

Batzuk zein besteak gizonezkoek janzten zituzten. Artean emakumeek ez omen zuten deus gonaren azpian, eroso eta higienikoa bide zen eta. Lehen kuleroak neskatoei jarri omen zitzaizkien, eta gero higienistek haziagoentzat ere gomendatu.

Harri eta zur gelditu nintzen kulero ikasi nuenean. Ez gutxiago lagunak pantaloi irakatsi zidanean. Ordutik daukat ezinegon hau: ez ote besterik? Atlas-ak (EHHA) «mantilla/capulet» badakar, baina «bragas/culotte» ez. Ains. UZEIren Sinonimoen hiztegian eta Elhuyarren azpiko galtza, barruko galtza eta kulot (Ipar.) ikasi ditut; Nola erran-ek galtzazpiko, kulota (Ipar.) eta kulero (Heg.) dakartza.

Ikus dezagun. OEH-n ez legoke kulero-rik Elexpurugatik ez balitz (bihotzaren emotikonoa), eta honetan ere «Len [Bergaran] pantaloiak esate jakuen, oiñ kuleruak» adibidea. Pantaloi hobeto lekukotu da (Arratia, Markina eta Deban), baina sekula ez 1958 arte. Azpiko galtzak (s.v. azpi) OEH-ko langile bati esker sartu da, antza. Kulot(a) ez dago, ezta galtzazpiko ere (baina galtzazpiak kantzontzilloak dira).

Ahizpak: ez gabiltza ondo.]]>
<![CDATA[Korrontxo]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/022/002/2021-06-30/korrontxo.htm Wed, 30 Jun 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/022/002/2021-06-30/korrontxo.htm aranes 'basaranak', carne de biscar 'bizkarrezurrekoa', chichiqui, chiquito 'baso bat ardo', chocholo 'buruarina', chori edo churi 'neskatoei egin ohi zaien motots txikia', cil 'zilborra', cirria 'beherakoa' eta cirriar 'guztiz kakaztu edo zikindu', ciriquiar 'zirikatu', corroncho 'janari-edariek arropan egindako orbana', larri 'erdi-gaixorik, sabelaldean ez ondo', pochola/o '(ume) ederra; (emakume) atsegina', quisquete 'kisketa', purrusalda...

Batzuetan Gerardo López de Guereñuren Voces Alavesas liburuaz (1958) jostatzen naiz horien bila. Bestetan, Arabako herrietan bizirik zirautenen bila: abarras 'zuhaitz adar txiki meheak', achunes 'asunak', choriburu, gorosti eta otaca 'otea' nahiko orokorrak ziren, adibidez. Herriren batean baziren oraino arteche 'ardiak biltzeko harresia', birgari 'ereindakoa galdu ondoko bigarren ereitea', bitarteco 'lursailak banatzen dituen ildoa', bizcazorro 'bizkar-zorroa', gaztantegui, mandaburu 'zapaburua'... Herri-etimologiaz edo bestela aldatuak dira bizcarrazul 'txerriaren bizkarrezurra', ganchori 'gauchoria', gurpila 'egur pila' eta miragustán 'miru-buztana', esaterako.

Ez da denbora-pasa hutsa. Nafarroa eta Araba batzen dituzten hitzek, euskaraz zein erdaraz jasoak, badukete zer esana euskararen historiarako, hala nola alchirria 'altxirria', otaca 'otea' eta zurrapa 'hondarrak'. Hauetakoa dateke nire korrontxo hori, Guereñuren arabera 'zirkulua, biribila' eta corroncha forman 'umeak jolasteko uztaia'. Ez dut euskal hiztegietan idoro: Interneten ikusi dut Nafarroakoa ere badela, bai dantza-izena, bai mahatsa eramateko saskiaren uztaia, bai umeen jostailua, baita mairu-baratzeen izena ere. Zer iruditzen? Lagran, Kontrasta, Lizarra eta Eslaba bederen elkarrekin batzen dituen hitz honek interesik, bai ala ez?]]>
<![CDATA[Txurroak zerekin?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-06-23/txurroak_zerekin.htm Wed, 23 Jun 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-06-23/txurroak_zerekin.htm arrejuntarse zeritzanari euskaraz. OEH-n amancebar zaharra bilatu, eta amanzebatu baino ez zait agertu, Kardaberatz (1761) eta Añibarrok (1808) erabilia, orduan horrelakoak izan baziren seinale, baina arrimatu hitza bera agian oraindik ez. Elexpururi zor zaizkion gauza onen zerrendan hauxe sartu behar: arrimauta bizi-ren OEH-ko lehen agerraldia eta bakarra. Orain nork eta Euskaltzaindiak onartu du hiztegian.

Juntatu-tik joan zait gogoa arrimatu-ra, eta juntatu-ra koordinatu-tik, tximinoak adarrik adar legetxe, jostalari. Bon, koordinazioa giza hizkuntza guztien ezaugarria den ala ez pentsatzen ari nintzen, eta badirudi baietz, baina ez derrigor guztietan berdina. Adibidez, japonierak juntagailu bana erabiltzen omen du izena bada (to), edo aditza zein adjektiboa (te), eta mandarinerak juntagailu mugikorra du, hots, «Jonek sagarra eman zion eta Mirenek jan zuen» diote, guk bezala, baina baita «Jonek sagarra eman zion Mirenek eta jan zuen».

Munduaren lau bazterretan koordinazio komitatiboa ere topatuko dugu, hau da, -gaz edo -kin-en lekuan lekuko baliokideekin egina. Bitxia, ezta? Ba ez: gurea ere bazen antzina. Gomiz Gonsalutx bertan zan / beragaz Presebalen kaltean dio Arrasateko erreketaren kantuak, hots, 'beraren eta Presebalen kaltean', bertan egoteagatik biak hil baitziren; Ene begiakaz biotzeen artean... ('begien eta bihotzaren artean') amodiozko poema zahar batek, eta Larramendik «Siroco: viento de entre Levante y mediodia, sortaldearequin eguardiaren bitarteco aice bat». Eta horrelatsu ehunka adibidetan. Gaur, baina, akituta dago, hondarretan: «Ze bokata nahi duzu? Gazta txorizoarekin». Eta eguraldiak dakarkiguna uda honetan: txurroak txokolatearekin.]]>
<![CDATA[Hasi eta jarrai]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-06-16/hasi_eta_jarrai.htm Wed, 16 Jun 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-06-16/hasi_eta_jarrai.htm Jalgi Hadi metodoaren lehen ikasgaia, «Eusko gudariak gera...» abestiaz geroz ikasi nuen lehenengo segida luzea. Gaur otu zait «Hasi eta Jarrai» ere jar zitekeela. Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailearen akronimoa zen bata (1977-1992; ahoska bedi «Jasi»), eta bestea, derrigor ezagunagoa, gazte mugimendua (1979-). Baduke interesik ezker abertzaleak aditzak erabiltzeko daukan joeratxoak, baina ez da gaurko gaia —«ooooo!»—, aditzen aspektua baizik.

TAM izena eman ohi diogu aditzaren hiru ezaugarri nagusiren multzoari: denbora, aspektua eta moduari. Aditzak adierazten duen ekintza, gertakaria edo egoera zertan den diosku aspektuak. Aspektu anitz daude, bai eta aspektua adierazteko modu anitz ere. Oihan txiki bat da aspektuaren mundua, eta hasi eta jarrai oihan horretako biztanleak dira.

«Hasi naiz liburua irakurtzen» edo «Liburua irakurtzen jarraitzen dut» perpausetan, hasi eta jarraitu-k ez dute ohiko esanahia, gertu egon arren, baizik eta tzen aditz-izenarekin perifrasi bat osatu eta aspektua adierazten dute. Hasi-k ekintzaren hasiera: aspektu inzeptiboa (latin incipere 'hasi' aditzetik). Jarraitu-k aspektu kontinuatiboa, hots, dena delakoa ez dela eten, ez amaitu.

Biak berriak zirelakoan nengoen, erromantzearen kalkoak. Etxeparek erakutsi dit lehen ustea ustela dela: «Haren [justiziaren] faltaz hasi nuzu jaugitiaz dolutzen». Besteak, ordea, mendea pasatxo baino ez dauka, Mogelek lehenengoz erabili zuenetik (1803).

Dena den, irudipena dut gaurko jendeak ezin duela horiek gabe bizi. Obsesionatzen ari naiz. Edonon ikusten ditut. Soberan. Soberan! Kendu nahi nituzke. Ai, ei. Barka, otoi! Hau luzatu da eta... hasi behar dut bukatzen.]]>
<![CDATA[Zezena sendoena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2021-06-09/zezena_sendoena.htm Wed, 09 Jun 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2021-06-09/zezena_sendoena.htm pressing catch-ekoek adinako beso bana garatzen dugula, eskuina edo ezkerra, lanbide-gaixotasun zenbaiten iturri. Beste gaixotasun bat hitzak dira: azterketa pentsatu orduko zuzenketa ere agertzen da nire buruko pantaila-argazkian, adibidez. Zuzentzen hilabete eman ondoren, goiz eta arratsalde, larunbat eta igande, déjà-vuak ere baditut: déjà-zuzenduak.

Zuzen joan, zuzen begiratu, zuzen esan eta zuzen ulertu, okerrak zuzendu, zuzen jokatu edo zuzena izan zerbaitetan edo norbaitekin... Honela begiratuta bestelakoa dirudi zuzenen sendiak. Zuzenbidea, etika, geometria... ez dabil gero nolanahiko alorretan! Duhalde lapurtarraren zuzenkontrakeria (1809) miretsi dut pasiera honetan. Perpendikular dugu matematikan, baina lagunarteko hizketan zuzen baliokidea da (Larramendi 1745); bertikalki-ren aurka ez daukat ezer, baina zuzen-behera ikasi dut Markinan (Azkue 1905), eta Duvoisinek (1858) erakusten digu nolatan: «...erro nausi bat, lurrean zuzen beheiti sartzen dena».

Xingoma bainoago hedatu dugu familia: zuzendari eta zuzentzaile 1745ean jaio ziren, eta aurten 60 urte egingo dituzte hala zuzenketa nire kuttunak nola Zaitegiren ukondo zuzenak, laukiaren lehengusuak. Kazetaritzakoak zuzenean eta zuzeneko-z jabetu dira ez-arian, eta guztiok 1852ra arte argia ikusi ez zuen hain zuzen-ez.

Oparoa bezain zaharra dugu zuzen. Aitzineuskararen bigarren labekadakoa, lehenagoko silaba bakarreko erroak elkarrekin ezkontzen ziren garaikoa: *zu(r)-zen. Schuchardtek (1913) atzeman zuen zut-ekiko lotura, eta hortik aise heldu daiteke zur-era, ez baitzatekeen gaia soilik, baizik '(behetik gora hazten den) zer zuzena' ere bai. Bigarrenean gizen eta zezen-eko *zen bera bide dugu, esanahi ilunekoa: baliteke 'sendoa, indartsua, trinkoa' izatea (EHHE). Zezena sendoena, beraz?]]>
<![CDATA[Deabruaren harpa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1970/017/003/2021-06-02/deabruaren_harpa.htm Wed, 02 Jun 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1970/017/003/2021-06-02/deabruaren_harpa.htm
Alabaina, ez kultura, familia edo amodioa soilik, eguraldia ere likido bihurtu bide zaigu azkenotan. Derrigor binarismotik irten eta adjektibo berriak gogora ekarri edo asmatu beharko. Batzuek esango dute udaberri honetakoa narratsa dela, baina zergatik ez apokalipsiaurrekoa?

Badakizue —bestela, baliteke berandu izatea kezkatzeko— AEBetako armadak HAARP garatu zuela 1990-2014 artean, Maiztasun Altuko Aurora Aktiboaren Ikerkuntza Programa euskaraz (Wikipedia). Ofizialki ionosfera aztertzeko asmoz, baina benetan zertarako? Badira diotenak ionosferako elektrizitateaz eta munduan zehar propio landatu dituzten antenez edonongo eguraldia lardaskatzeko ahalmena luketela —frogatu ere dutela tartean izan diren hondamendietan—, uholdeak, urakanak, lehorte eta lurrikarak nahi adina eraginez. Giza burmuinak kontrolatzeko gailua ere izan liteke edota, azkenik, Lurraren polo magnetikoak iraulkatzeraino heldu.

Egia da ekaitza ekaitzaren gainean etorri zaizkigula, baina AEBen kontra nork ez du bekaturik egin, pentsamendu, hitz, egintza edo omisiokorik? Ostera, gure buruak menderatzen, deabruaren harpa hark ez bide du behar bezain ondo lan egin, orain txipa ere txertatu behar baitigute.

Txertatu ala ez, dudan dabilen adiskide batekin eztabaidan aritu naiz. Bideoa bidali dit froga modura, nola besoan txertatu berritan txipak eusten dion imanari. Euskal Erriaren jakintza-n ikasi dut Tolosaldean «Eguraldi ederra zegon/k!» esaten zela honelakoetan. Bestela, badugu The Barr Brothers taldearena abestea: Maybe I'm mad, baby. Maybe I'm falling from the poplar tree. Carry me back, baby...]]>
<![CDATA[Oiloen alde]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-05-26/oiloen_alde.htm Wed, 26 May 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-05-26/oiloen_alde.htm
Dodoa —istorioa ezaguna da— hegan ez zekien hegazti bat zen, Maurizio uhartean endemikoa. Handi-handia, metro bat inguru, potolo eta baldartzat joa zen; horregatik edo, akabatua izan zen europarren laguntza ezinutzizkoarekin. Dodofobiak akabatu zuen. Badu oiloak dodoaren antzik: berak ere hegan egiten jakin ez, eta berdin baldartzat joa. Dodoak arrautza bakarra ipintzen omen zuen; ugalkortasunak salbatu bide du oiloa; eta arrautza frijituek patatekin.

Hitzak ere galdu egiten dira, ez dute betiko irauten. Pabo, jeba, hater, monger, random... zein helduko da 2050. urtera? Batzuk Akitania garaitik behintzat bide ditugu: hala nola beltz, bortz, gizon, gorri, ibai, ilun, laur, neskato, seme eta zahar; bestetzuk galdu dira, hala nola 1596ko Refranes y Sentencias-eko alaune 'korta', altamia 'katilua', basoi 'basozalea', betse 'abarka', burrustu 'eraso'...

Birziklatu direnak ere badira: kirol-ek kasu, 1597tik 1915era egin zuen jauzi, 'dibertsioa' lehengo esanahia doi bat egokituta. Ezezagunago bat: adiera modernoan aztertu Mogelena da. Demagun: 1790. urtean gaude, hor nonbait. Examinatu-ren ordez hitz jatorragorik bilatu behar kristauek ariman duten egitekoa adierazteko. Baratzean dago, pentsakor; inguruan oiloak, noiz karakaz eta zalapartaka, noiz azterka. Eureka!

Mogeli gutxi aitortu bazaio, oiloei batere ez. Bai, jaun-andreok. Oiloek aztertzen zuten inork baino lehenago. Eurak aztarrika dabiltza, hazkabozka edo atzamarka, eta urdeak induska. Hankekin ala muturrarekin, zerekin ikertzen dugu guk?]]>
<![CDATA[Emaitzak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-05-19/emaitzak.htm Wed, 19 May 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-05-19/emaitzak.htm emaitzak hitza entzun eta, zer datorkizu lehenengo burura: hauteskundeetakoak ala ikasleenak? Bakoitza bere zoroak bizi omen... Dena dela, sarri erabiltzen dugu, baina hitza bera ez da arrunta. Eman-etik emaitza, egon-etik egoitza, eta kito: ez dago esaitza edo erraitza-rik, ez izaitza, ez igoitza, ez besterik. Badu zer pentsatua.

Orotariko-ko datuek iradoki didate Leizarragagandik (1571), agian lapurtera klasikotik igarota, Larramendiren hiztegiaren bitartez heldu zela Hegoaldeko hizkuntza jasora: Ubillosek (1785) ez zukeen, bada, emaitz edo doai au halabeharrez erabiliko, beskoiztarrak ere donoak eta emaitzak idatzi zuenez gero. Honek ere badu mamirik.

Eman ala emon, ala emun, baina? Zein ote zaharrena? Galdera txarra: batek ere irabazteko betarik ez. Hasteko eta behin, aintzineuskaran ez bide zegoen m-rik: gure m-dun hitzak —aise ikusten da— maileguak dira (mailegu bera gaskoieratik datorke), edo haur-hizkuntzako hitzak (ama, mama), edo 2. silabako n-ak b sudurkaritu du (*bini > mihi) edo, are zaharrago nonbait, aurreko n-ak (ume < *umme < *unbe < *on-be; akitanieran lekuko ditugu Umme eta Onbe izenak).

Bistan da: eman azaltzeko *bini-ren bidea behar, hots, *eban-i, baina kontua da eban «beteta» daukagula, ebaki/ebagi bikotearen erroa baita, izan ere. Pas de problème: EHHE-k *ebon-i proposatu du... hiruretan zaharrena emon dela eginik, beraz. Igo(n)/igan, jaso/jasan... eta baso/basajaun, gizon/gizakume... legezkoetan ezagun dugun o(n)/a(n) txandakatzea gertatu bide zen: emon/emaite-. Eta, azkenik, emaite/emaile/emaitza... familiarekiko analogiaz sortu eta hedatuko zen eman.

Egun hauetan larri dabiltza ikasleak, emaitza jakin nahiz; larri irakasleok ere, dena arin bezain zuzen egin beharrez. Arineketan ibiltzea eta zuzen egitea etsaituta daude, salbu eta korrikalari banintz: orduan arinago eta hobeto, dudarik gabe. Ains.]]>
<![CDATA[Bistan da ezetz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-05-12/bistan_da_ezetz.htm Wed, 12 May 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-05-12/bistan_da_ezetz.htm
Margarita, / badaidita / othe huts zin egitez, / begiz urdin / bezain gordin / zarela zur'egitez? hasten den Oihenarten poema (1657) buruz ikasi nuen garai batean. Este era un rey que tenía... Ruben Dariorena ikasi banuen —oraindik nahiko ondo gogoratzen dut—, Oihenartena zergatik ez? Behartuta behintzat ez nuke egingo, harako hura bezala. Zaila dela ulertzen? Tira: sarean aise aurki daiteke Altuna eta Mujikaren edizioa (Euskaltzaindia, 2003), erdara bietan eta ohar argigarriz. Ezagutzea haren poemak ezagutzea bada, baliteke Oihenart gure idazle ezezagunenetako bat izatea, baina gure klasiko handienetako bat ere bada, eta laiko gutxietako bat. Euskal literaturaren historia eklesiastikoak barregarri bihurtuta, akaso.

Nolatan ez ginen konturatu Lazarraga (eta Sasiola!) agertu arte XVI-XVII. mendeetatik berreskuratutako amodiozko poesiak ezaguturik, artean Rafael Mikoleta bilbotarrak aipatutakoak —berriki Azkoitiako notario-paperen artean aurkitutako «Ene laztan goxo ederra» poema-zatiak ere sartu behar—, Hegoaldean ere elite euskaldun bat izan genuela, euskaraz goi-mailako poesia lantzen zuena? Gorde diren puxken tamaina txikiak hartaratuta bakarrik, ala gure dramatismorako joerak itsututa? Hauxe dut nik gogokoena: «Katigatu ninduzun librea nintzana. / (...) Ausentzia triste gogor kruela, / nolan hilgo nozu orain honela. / Despedidan indazu laztan bat, laztana. / Nizaz eras daizu gura dozuna».

Zer gara gu? Nor gara gu? Dena gatazka behintzat, bistan da ezetz.]]>
<![CDATA[Haizearen jainkosa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-05-05/haizearen_jainkosa.htm Wed, 05 May 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-05-05/haizearen_jainkosa.htm Sirocco edo Libeccio, Sukhovey, Böhm, Santa Anaren haizeak, Tehuantepec-ekoak, Cierzo, Calima, Montzoi, Fremantle Doctor edo The Doctor, Squamish, Brisote, Mistral. Gizakion non-nahiko joera: haizeari izena ematea, eta batzuetan izana ere bai.

Simunak ikaragarria dirudi, basamortuko haize bero lehor harea dakarrenak. Euskara, gaztelania eta frantsesak, bukaerako m-rik ez dutenez, urrundu egin dira Simum jatorrizkotik (norberaren hizkuntzan zilegi diren fonema konbinazioetara egokitzeko joera honi «fonotaktika» deritza). Simum haizearen eta Samum deabruaren izenak erro berekoak dira: 'pozoitu' esan nahi duen s-m-m hiru kontsonateko erroa (hizkuntza semitikoen ohiko erro eredua). Haize bero hilgarri edo su-garraren arimaren itxuran agertzen zaio Samum gizakiari.

Shamal, aldi berean 'haizea' eta 'iparra', gizon-izena ere bada hala Afganistanen nola Kurdistanen. Kontrako norabidetik dator gure Hegoi, ordea. Dogoda eslaviarra mendebalaren jainkosa da, eta amodio eta goxotasunarena; Stribog «zortzi norabideetako» haizeen aitalehena. Fei Lian eta Fei Po Po ziren haizearen jainko-jainkosa txinatarrak. Enlil eta Ninlil sumeriarrek bazuten aldean Pazuzu haizearen deabruen jainkoa.

Jainko ala deabru? Belaizeak ontziak bultzatzen ditu. Erlaizeak olatu txikiak jasotzen. Hego haizea emakumeen haizea omen; arraizea gizonena. Arabaizea eta arabegoa hego-mendebaldetik dator, Arabatik alegia. Peko haizea iparraldekoa da Zuberoan; Zaraitzun eta Erronkarin hegoaldekoa: nola ez. Antziarrak ekialdetik jotzen du, eta izotza dakar.

Simum-Samum, Aiuso-Maiuso, Madrilgo hauteskundeen emaitzak jakin barik ere badakigu honek luze joko duela. Amilana, amilana, erropa zarren billa dabilana esaten omen zaio harrapatzen duena jo eta airean gora daraman haizeari. Zer deritzazu, irakurle, Amilana euskal panteoi postmodernoaren jainkosa izendatzeari?]]>
<![CDATA[Zu zatzaizkit axola]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-04-28/zu_zatzaizkit_axola.htm Wed, 28 Apr 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-04-28/zu_zatzaizkit_axola.htm ikuspegi pragmatikotik begiratzean esandakoa ulertzeko esanguratsuak diren aldagaiak ezagutu nahi ditugu, edota esatekoa esateko forma bat edo beste nola aukeratzen dugun testuinguruaren arabera.

Esango nuke pragmatika gramatika baino beranduago ikasi ohi dela. Nik euskara euskaltegian ikasi nuen lehenik, Gasteizen ia hitzik ere entzuten ez zen antzina batean. Garai hartan «gustatzen zatzaizkit» esan nion norbaiti; berak ez zidan zuzendu: une hartantxe bazeukan bestelako kezkarik. Baserri baten parean autotik jaitsi, harrera egitera zetozen ama-alabei «kaixo» esan eta alabatxoak amari «Beitu, telebistan bezala hitz egiten du» esan zionean, plaust, mundu errealera jausi nintzen.

Eta, hala ere, badago gramatika zuzentasunaz eta pragmatika egokitasunaz beste ikuspegi bat: historiarena. «Neure jaun maitea, joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik» idatzi zuen Axularrek (1643) gure literaturaren pasarte gogoangarrienetako batean. Duvoisinek (ca. 1860) Bibliako salmoen lerro bat honela itzuli: «Nausitzen zatzaizkio itsasoaren indarrari; zuk eztitzen duzu, berriz, haren uhinen oldarra». Eta Materrak (1623): «badakizu lagundu behar zatzaizkidala». Zergatik dugu, beraz, zatzaizkit arrotz?

Eskatu, lagundu, jarraitu eta beste aditz asko Euskara Arkaikoan (1600 baino lehen) NOR-NORI zirenak NOR-NORK edo (NOR)-NORI-NORK bihurtu dira gero, eta aditz joko horren laguntzaileak gero eta arrotzago ere bai. Aldaketa hau pairatu zutenen artean nagusi dira «aditz afektiboak», hots, hautematea, sentimendua edo pentsamendua adierazten dutenak (Mounole 2011): ahantzi, falta izan, gomutatu... Halakoa zen nahi izan ere: «Jainkoari nahi ez dakiola zu joan da ni eben gera nadila» (Lazarraga).

Beraz, Udalari nahi banatzaio edo axola banatzaio, «ez naiz ni hargatik bekhaiztuko, eta ez mutturturik gaitzez jarriko».]]>
<![CDATA[Katulo eta babarrunak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-04-21/katulo_eta_babarrunak.htm Wed, 21 Apr 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2021-04-21/katulo_eta_babarrunak.htm Babarruna da horietako bat, Euskaltzaindiak bere lana egin baino lehen behintzat: alubia, banabar, betroi, galego-baba, ilar, indaba, indilar, kirkila, leiko, mailar, marikol...

Indaba *indi(a)-baba-tik dator, hamaika landaretan (india-mahats, indiapiko, indiaran, indintxaur, indisagar...) ageri den hasierarekin. Baliteke indi(a)-k jatorri arrotza baino ez adieraztea, baina gure indabak Kolonen Indietatik etorriak dira, hain juxtu: Arabakoak, Gernikakoak, Tolosakoak izan, guztiak duela 9.000 bat urte Erdialdeko Amerikan erein ziren lehen hazietatik. Babak, aldiz, europarrak edo asiarrak dira, eta gurekin egon dira gutxienez izena hartu genuenetik (latin faba).

Babarrun ere ez da bertokoa, latin garbiko faba romana-tik baizik. Betroiak behiak bezala Bretainiatik datozke. Kirkila ijitoen euskaratik bildua. Lapurdiko marikol ez ote nola edo hala harikot frantsesarekin lotua? Aldiz, 1746an-edo Arakistainek Erronkarin bildu xuduarimak (judu-arimak) izenak zer adierazten? Beltzak zirela, beharbada? Ai ene!

Espainolak alubia du arabetik, poroto kitxuatik, caraota Venezuelako kumanagoto etniaren hizkuntzatik, eta abar. Frantsesez haricot, ezta? Haatik, Rabelaisek fazéolz darabil, latinezko izenarekin (phaseolus) argiki lotua, espainolez frijol bezalaxe. Ekialderagotik dator latin izena, grezierazko phás?los-tik. Eta, bon, hori Katuloren poema batean dago («... Katuloren poemak hasi zara / begi hertsiekin errezitatzen»): «ipurdia gatzontzi bat baino garbiago duzu, eta urtean hamar aldiz ere ez duzu kaka egiten, eta egiten duzuna ere babarrunak edo hartxintxarrak baino gogorragoa».

Grezieraz hobeto emango du, akaso, nire itzulpenean baino. Edonola ere, nago azkenotan begiak ez ote zaizkidan kaxkartzen ari: norbaitek belaun-ez hitz egitea eskatu, eta nik babarrunez egin.]]>
<![CDATA[Gora, gora, jendeak!]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-04-14/gora_gora_jendeak.htm Wed, 14 Apr 2021 00:00:00 +0200 Blanca Urgell https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-04-14/gora_gora_jendeak.htm
Ekaitz Santaziliak (2020) dakarren pasartearen tentsio dramatikoagatik ere, nik gora-n pentsatu. Zergatik goian eta goitik, baina gora? OEH-ko datuak ondo interpretatu baditut, goi hitzak badu Schrödinger-en katutik zerbait: orokorra bada eta ez da. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan bakarrik erabili da 1545etik aurrera —Iparraldeko gutxi batzuen erabilera (ziurrenik ikasia) gorabehera—. Alderantziz, goien superlatiboa —goihen hobeto— badirudi Iparraldean dagoela bizienik; hego-mendebalderago askoz urriago, eta maiz goen eta guen aldaeretan baino ez, bai leku-izen edo deituretan (Etxaguen, Goenaga, Zelaigoena...), baita bestelako erabilera gutxi-asko fosilduetan ere, nahiz Ibarguen kronikagileak —nork eta berak— XVI. mendearen bukaeran Ibargoien ere ezagutu ezagutzen zuen. Goixenian jaso zuen Izagirrek Arantzazu-Oñatin (1970), soro barrena ta goena Garatek (1988) inguru bertsuan, eta Azpeitia aldean goienera igo duenean ere bai. Ezniaren guena dakar Mogelek.

Eta, bada, goen (guen) goihen-ekin doa, ala gora-rekin? Ez dakit, baina, bestalde, EHHE-k (s.v. gain) iradokitzen duenez, baliteke goi eta gain nola edo hala familia berekoak izatea. Aiseago uler liteke igo eta igan esanahi bereko aditzak erkatuz gero: *gon-i > goi eta *-gan-i > gain agian?

Zutabe honek azalpena kabituko balu ere, ez genuke ez gaur eta ez hemen auzi hori konponduko. Nago, halere, beste auzi batzuk gure eskuetan leudekeela... nahi bagenu. Adibidez, zergatik ez geuretu Katalina Zubiriren hitzak, eta ozen esan: «Gora, gora, jendeak! Ez gaituzte txertatu!».]]>