<![CDATA[Castillo Suarez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 20 May 2022 23:17:17 +0200 hourly 1 <![CDATA[Castillo Suarez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Etsipena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1955/023/001/2016-10-01/etsipena.htm Sat, 01 Oct 2016 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/1955/023/001/2016-10-01/etsipena.htm
Nire ezkortasunari kontra eginez, egia da hezkuntzan lortu dela eskaera historiko bat betetzea: eremu ez euskaldunean D eredua eskaintzea alegia. Erantzuna nahiko testimoniala iruditu zait, nolanahi ere. Izan liteke D ereduaren aldeko kanpainarik egin ez duelako gobernuak, baina kanpainari onenak egiten dira, hain zuzen, kanpainarik ez denean behar. Bestalde, iruditzen zait ikastolei ez zaiela eman behar duten babesa. Uxue Barkosek kanpainan hamaika aldiz esan zuen kontuan izanen zuela ikastolek egindako lana. Baina, Geroa Bai gobernuan egonda ikastolek egin dituzten ekitaldietan ordezkaritza maiz bigarren mailakoa izan da. Eta formak ez dira hutsalak. Formek, maiz, sakoenean dagoena adierazten dute ongi argi. Eta ez dut publiko-hitzartu eztabaidan sartu nahi, niretako ez baita eztabaidarik: bi sareak behar ditugu, ahalik eta sendoenak biak. Baina iruditzen zait ikastolek gehiago merezi dutela. Eta ez dut ukatzen publikoek ere behar dituztela baliabide gehiago, baina badute oso garrantzitsua den gauza bat: babes instituzional sendoa.

Nafarroako Gobernuari egin zaion kritikarik zentzuzkoenetako bat izan da izendapenekin kontserbadorea izan dela oso, eta, meritu lehiaketen ordez, izendapen libreen bidea hautatu duela, UPNk bezala. Uste dut legegintzaldi hasieran Euskarabidean arduraren bat hartzeko desira zuten asko pozik egongo direla haiek ez hautatu izanarekin. Izan ere, oso jardun motela du Euskarabideak. Egia da berreskuratu direla diru-laguntza deialdi batzuk, baina euskaltegiei eta hedabideei banatu zaien diru kopurua ez da nahikoa. Gutxi iruditzen zitzaiguna UPNrekin gutxiago da Geroa Bairekin. Egia aurrekontuak direnak direla, gizarte babeserako baliabide asko behar direla, baina ez gara kopuru handiez ari. Eta Euskarabideak ez ditu behar dituen ez giza baliabideak, ezta baliabide ekonomikoak ere.

Euskararen plan estrategikoa da Euskarabidearen egitasmorik garrantzitsuena egun. Nafarroako Gobernuak ateak zabaldu dizkie euskalgintzako kideei eta euskararekin lotura zuzena edo zeharkakoa zuten ordezkariei. Hori gauza handia da. Nafarroako gizartearen eskaerak jasoko dira. Baina afera da nola erantzungo dien Geroa Baiko gobernuak plan estrategikoak ezarriko dituen helburuei. Hori da nire kezkarik handienetako bat. Baliabideak izango/jarriko ote dituen plana gauzatzeko edo tiraderan geratuko den plan hori. Planeko bilkura batean Patxi Zabaletarekin suertatu nintzen, eta hizketan aritu ginen: zer da garrantzitsuagoa, lege estatusa aldatzea, edo hizkuntza politika aldatzea? Ez ginen ados batak bat aukeratu zuelako eta besteak bestea. Eta seguruenik galdera zen okerra, ezin baita bata bestearen azpian jarri.

UPNren gobernuek ekarri dituzten lehorte urteetan toki-entitateen esku egon da euskara normalizazioaren lidergoa. Horien eta euskalgintzaren esku, noski. Nafarroako udal eta mankomunitatea askotan aldaketa egon da, eta aro berri honetan erabaki egokiak hartu dira —Maider Beloki Unzu Iruñeko zinegotziaren jarduna da adibide on bat—. Batek daki zer gertatuko den Nafarroako Gobernuarekin heldu den legegintzaldian. Baina iruditzen zait toki-entitateek badutela ezaugarri inportante bat: autonomia. Euskalgintzari dagokionez, arrazoi ezberdinak egon litezke bere egungo ahulezia azaltzeko: gizartean oro har dagoen desmobilizazioa, urteetan pairatu duten itotze ekonomikoa, Kontseiluaren gorabeherak e. a. Alde horretatik, iruditzen zait udal, mankomunitate eta batzarren esku egongo dela euskararen biziberritzea hein handi batean, eta funtsezkoa izanen dela horien eta euskalgintzaren arteko elkarlana. Hau idaztea erraza da; askoz ere zailagoa da egikaritzea.]]>
<![CDATA[Jeltzaleen sindromea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1906/003/001/2016-09-24/jeltzaleen_sindromea.htm Sat, 24 Sep 2016 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/1906/003/001/2016-09-24/jeltzaleen_sindromea.htm » Nik esan nuen hori lehengoan. Lagun artean ginen. Nafarroako aldaketaz ari ginen. Udaletan nabari dela batik bat, Nafarroako Gobernuan ez horrenbeste. Iruñeko Udalekoa dela aldaketa nabarmenetakoa. Eta orduan atera zen Belokiren jarduna. Lagunek ez zekiten Eusko Alkartasunako kidea zela. «Jeltzaleen sindromeak jota gaude, EH Bildu eta ezker abertzalea berdintzen ari gara», esan nien.

Iñaki Petxarromanek Eusko Alkartasunaren ondarea aipatu du egunkari honetan berriki Iñaki Anasagasti eta Rafa Larreinaren arteko elkarrizketaren harira. Ondare hori disolbatu egiten da EH Bildun. Egia da EA botoak eta indarra galtzen joan den alderdia dela, baina iruditzen zait haren balioak balioetsi beharrekoak diela. Arnaldoren lantaldea aurkeztu dutenean esate baterako, Esther Larrañagaren kasuan bakarrik aipatu dute espresuki Eusko Alkartasunakoa dela. Nafarroan oso garbi ikusten dut alderdi horren zubi-lana(ren beharra). Ausartuko nintzateke gauza bera esatera EAEri buruz.

Nafarroan hauteskundeak egon direnean ongi argi adierazi dute EH Bilduko zerrendako kide bakoitza zein alderdik izendatu duen ?egia esan, ez du EH Bilduk egiten hori, zenbait hedabidek baizik?. EAEn, ordea, ez da hori gertatzen: lausoagoak dira zerrendak. Niri gehiago gustatzen zait jakitea nondik heldu den bakoitza. Non bukatuko duen beste gauza bat da. Anasagastik esan zuen bezala, «politikan ezer ez da betiko».]]>
<![CDATA[Mugan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2076/008/002/2016-09-22/mugan.htm Thu, 22 Sep 2016 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/2076/008/002/2016-09-22/mugan.htm
Pasa den legegintzaldian EH Bilduk horrelako zerbait egin zuen Laura Mintegik ere boterera iritsiko balitz zeintzuk izanen liratekeen bere sailburuak iragarri zuenean. Gogoan dut Hizkuntza Normalizazio Saileko buru Iratxe Ibarra izanen zela iragarri zuela, UEMAn zein bertsolaritzan egindako lanarengatik ezaguna. Ibarraren proposamena argia eta zehatza iruditu zitzaidan.

Alde horretatik, egokiago da hauteskunde honetako planteamendua EH Bilduren aldetik. Arnaldo Otegik bere lantaldea aurkeztu du eta bere proposamena: Denon herria. Ez ditu balizko karguak aipatu. Baina bat ikusi diot lantaldeari: euskalgintzako kide kalifikaturik ez egotea ?eta EH Bilduk giza kapital handia du hizkuntzen kudeaketan eta zehazki euskararen normalizazioan?. Proposamena osatua da, baina puska batzuk ere ez zait gustatu erudizio ariketak jende gehienarendako ulergaitzak diren aldetik. Baina horiek dira lantaldean egiten diren testuen ohiko gaitzak. Egilea zein den, aldea dago.]]>
<![CDATA[Jauzi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2076/006/002/2016-09-20/jauzi.htm Tue, 20 Sep 2016 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/2076/006/002/2016-09-20/jauzi.htm
Burutara etorri zait pasarte hura berriki irakurri dudalako EH Bilduko hautagaien gutuna azalduz zergatik egin duten jauzi kazetaritzatik politikara. Polita da testua. Eta sinesgarria. Baina ez da jauzi hori arduratzen nauena, kontrako jauzia baizik. Oso zaila iruditzen zaidalako politikatik funtzio publikora bueltatzea. Beharbada ez da orain egin beharreko gogoeta bat. Beharbada ez dute hedabide publiko batera bueltatzeko asmorik. Seguruenik ez dute pentsatu ere egin. Baina pena handiagoa ematen didate galdu ditugun kazetariak irabazi ditugun hautagaiak baino. Batik bat hedabide publikoetan aritu diren aldetik. Atzera bueltarik gabeko lanbidea iruditzen zait politika. Horregatik iruditzen zait beldurgarria bezain kitzikagarria. Horregatik ez da nire hautua inoiz izan.]]>
<![CDATA[Trajeak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2076/005/002/2016-09-17/trajeak.htm Sat, 17 Sep 2016 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/2076/005/002/2016-09-17/trajeak.htm
Antzeko kanpaina egiten ari da Iñigo Urkullu. Mitinetarako oihaletan Urkullu lehendakari lema ageri da. Urkullu jarduneko lehendakaria da, ordea. Ez dugu lehendakari gisa irudikatu beharrik. Hamaika aldiz ikusi dugu trajea jarrita. Serio eta batzuetan zurrun(egi). Horregatik hautatu dute trajerik gabeko argazki bat, nik uste. Hurbilagokoa izateko. Hurbilagokoa izaten saiatzeko. Gorbata, baina, ez du kendu. Informalegia litzateke. Podemosekoak ibiltzen dira gorbatarik gabe. Eta Arnaldo Otegi. Trajerik gabe ere agertzen da hauteskundeetako afixan, atorra hutsetan eta mahukak bilduta, Eraiki Euskadi lemaren pean. Lanean hasi behar dugunean jasotzen ditugu mahukak. Zerbait eraiki behar dugunean.

Formak ez dira inoiz hutsalak. Eta Urkulluren atorra zuri, on eta ongi lisatuak ere ez.]]>
<![CDATA[Autokritika]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2076/005/002/2016-09-15/autokritika.htm Thu, 15 Sep 2016 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/2076/005/002/2016-09-15/autokritika.htm <![CDATA[Lausoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2076/004/002/2016-09-13/lausoa.htm Tue, 13 Sep 2016 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/2076/004/002/2016-09-13/lausoa.htm <![CDATA[Elkarrizketak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2076/005/002/2016-09-10/elkarrizketak.htm Sat, 10 Sep 2016 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/2076/005/002/2016-09-10/elkarrizketak.htm
Elkarrizketa haiek etorri zaizkit burutara EH Bilduren solasaldietako bat ikusi dudanean: Jasone Agirre eta Arnaldo Otegiren artekoa. Anbizioaz ari dira. Pasioaz. Konpromisoaz. Hiruren arteko loturaz. Politikara jauzi egitearen arrazoiez. Deigarria egin zait jauzi hori emateari emozioei ematen dieten pisua batetik, eta kazetari batek zergatik uzten duen bere lanbidea politika egiteko justifikatu beharra bestetik. Baina, futbolean zein politikan, atzera begiratu baino, funtsezkoa da etorkizuna irudikatzea. Horixe da elkarrizketari falta zaiona, nik uste.

Alde horretatik, abantaila du EAJk kanpainarik gabeko kanpaina egiten ari delako, hau da, ezer gertatuko ez balitz bezala jokatzen ari da. Bat-batean kanpaina bukatu eta lehengo lehendakari berbera izanen duzuela ohartuko zarete. Ziurtasuna da kanpainaren funtsa eta oinarria. Eta uste dut bozkatzen dugunean arriskua ez dugula sobera maite.]]>
<![CDATA[Errepidea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/3605/013/001/2013-03-16/errepidea.htm Sat, 16 Mar 2013 00:00:00 +0100 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/3605/013/001/2013-03-16/errepidea.htm
Izan ere, egunerokoan burutik kendu ezinda edukitzen ditut zenbat gauza dauden egiteko gurean, eta ahaztu egiten zait badirela Sakanan harro egoteko arrazoiak. Txikiak seguruenik, baina lorpen txiki horiei esker gordetzen dut nagoen tokian jarraitzeko adorea: Uharte Arakilen D ereduan matrikulatu diren marokoarrak; Madrildik etorritako langileekin osatutako euskalduntze taldea, astero euskaraz trebatzera doazen administrazioko langileak, Ruper Ordorikaren kontzertu batean betetzen den aretoa...

Deseroso sentiarazten dit Sakanako bost ikasletik bat ez dagoela D ereduan jakiteak, Beleixe irratia piztean musika dela nagusi, orrialde gutxiago dituela Guaixe-k orain eta falta dela horregatik Morkotsen tira, jaitsi dela nabarmen Euskara Zerbitzuko aurrekontua, ez gaudela garai bateko langileak bertan, asko direla abian jarriko ez diren planak, egitasmoak eta jarduerak...

Autobidearen eskualdean bizi naiz. Eta maiz ahazten zait errepideak ere badirela. Herritik herrira joaten direnak eta, bi urtean behin, jendez betetzen direnak. Babestua sentitzen naiz orduan, taldera biltzen den hegaztia nola. Merezi izan du orain arte egindako guztia; porrota ere bai.

Bulkadaren haizea dakar Korrikak. Oztopoak daudenean sumatzen dudan haize leuna; ulertzen ez ditudan erabaki politikoak ezagutzean nabaritzen dudan fereka. Ez dit uzten bidetik ateratzen ezpondan geratzeko imintzioa egiten dudanean. Barru-barruraino sartzen zait larruazaletik. Segi eta segi egiteko gogoa ematen dit.

Hasi du lurmentzen gainetan. Eguneroko bizitzak martxa hartuko du berriz bihar. Autobideko bidea hartuko dugu orduan. Hildako katuak daude bazterretan. Albisteak ez dira onak: murrizketak heldu dira gurera ere. Halabeharrez datoz, euria edota eguzkia bezala. Nork bereari nola eutsiko gabiltza denok, baina euskara eta ezinbestekotasuna ez dira beti batera aurkitzen.

Honezkero badakizu: ez dut hitz hanpatuetarako joera.]]>
<![CDATA[Idatzi eta irakurri]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1688/005/003/2011-07-26/idatzi_eta_irakurri.htm Tue, 26 Jul 2011 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/1688/005/003/2011-07-26/idatzi_eta_irakurri.htm
Bereziak dira irakurtzen zein idazten duten haurrak.

Ume batek idazten duela enteratzen direnean, klaseko lagunek barre egingo diote, ezohiko espezie batekoak balira bezala boligrafoa hartu eta amets egiteko gaitasuna dutenak. Zer esanik ez poesiak idazten baditu. Orduan gelako arraroa izango da, zalantzarik gabe. Ez da ausartuko inori esatera gauero kaiera bat irekitzen duela egunean zehar burutik pasatu zaizkion gauzak jasotzeko. Izan ere, idaztea, eta areago, poemak idaztea, alferrikakoa da bizitza modernorako. Askoz ere hobeki ikusiak dira kirolean onak direnak. Matematiketan onak direnak ez hainbeste. Haur bati galdetuta, sekula ez dizu esango idazle izan nahi duela handitan, gizarteari on egingo dioten lanpostu horietako bat aukeratuko du, medikua edo suhiltzailea —hobekien ikusiak diren lanbidek uniformedunak dira, ezbairik gabe—, edo, kasurik okerrenean, telebistako saioren batean kolaboratzaile izan nahi duela esango dizu, eta Paquirrin bezala bizi, juerga eginez eta ahal duen guztia ligatuz.

Munduan bi eratako pertsonak daudela esan liteke: ekintzaileak eta besteak. Batzuek gauzak egin egiten dituzte eta besteok ekintza horiek idazteko edo irakurtzeko gaude; eta ez galdetu zer den atseginago.]]>
<![CDATA[Etxeko andreak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1688/005/003/2011-07-19/etxeko_andreak.htm Tue, 19 Jul 2011 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/1688/005/003/2011-07-19/etxeko_andreak.htm
Hartu zuten bezala bota zuten enpresatik. Susmoa dauka ezkonduko zela iragarri zuenean hartu zutela nagusiek botatzeko erabakia, baina ez zen ausartu inori ezer esatera. Badaezpada. Berriz deituko ez zuten beldur. Negua pasatuta, apika. Suteen kontrako kanpaina hasterakoan.

Handik gutxira haurdun geratu zen. Ia pentsatu gabe hartu zuten erabakia, denbora izanen zuelako haurra zaintzeko, ez zuelako goiz eta arratsalde lanean aritu behar izango haurra haurtzaindegian utzita.

Umezalea da eta plazer handia izan da bere haurra zaindu ahal izatea. Hilabeteak ia oharkabean pasatu zitzaizkion hasieran, baina gero eta luzeago egiten ari zaizkio. Ez dute enpresatik deitzen. Ez dute inongo enpresatatik deitzen. Lorezaintza ikastaro batean izena eman eta lanean aritu da udaletxerako. Hori ere bukatu zaio, eta curriculumak hara eta hona bidaltzen hasi da. Adina, sexua eta argazkia kentzea aholkatu diote, errazagoa izanen duela horrela nonbaitetik deitzea.

Parkeko gainontzeko amei begiratu die. Batzuek aukeratu egin zuten lana utzi seme-alabak zaintzeko bikotea —gizona, noski—, baino lan makurragoak edo okerrago ordainduak zituztelako, baina egoera berean daude denak egun, lana uztea hautatu dutenak eta lanik gabe geratu zirenak. Batzuek ezin dute lantokira bueltatu, moldaketak egin dituztelako enpresan, eta lanpostuak murriztu. Beste enpresa batzuk itxi egin dira. Urte hauek seme-alabei dedikatu dizkiete, eta ez dute trebatzen jarraitzeko aukerarik izan. Ez dute etxeko andrea izatea hautatu, ez, behintzat, horrenbeste denbora.]]>
<![CDATA[Oreka eta desoreka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1688/005/003/2011-07-05/oreka_eta_desoreka.htm Tue, 05 Jul 2011 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/1688/005/003/2011-07-05/oreka_eta_desoreka.htm
Ez dut oso urrunekoa liburu bat Irratira aurkeztera joan zen idazle gaztea, eta esatariak, grazia egin nahian-edo —elkarrizketatuari ez baitzion inolako graziarik aurkitu— galdetu zion ea Arnaldo Otegik irakurria ote zuen liburua; edo idazle horri buruz blog batean idatzi zutena parodia egin nahian —idazleak bazuen irri egin umorerik ez zuen seinale— ea hurrengo liburuko hitzaurrea Pernando Barrenak egingo ote zion aipatzen zutenean -eta ez zen Barrena Txalaparta editore zen garaian inondik inora-.

Zoritxarrez, ez da literaturan bakarrik geratzen fenomeno hori. Saldo bat teknikari, irakasle, editore, abokatu. eta era guztietako profesional daude gutxietsiak direnak —edo izan direnak, giroa lasatzen den garaietan zigorrak arintzen baitira— ezker abertzalekoak —edo hurbilekoak— izateagatik. Ezagutzen ditut beren buruari debekuak jartzen dizkietenenak ere.]]>
<![CDATA[Etxe berri bat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1688/007/003/2011-06-28/etxe_berri_bat.htm Tue, 28 Jun 2011 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/1688/007/003/2011-06-28/etxe_berri_bat.htm
Hurrengo urratsa izan da etxe berri bat bilatzen hastea. Senarra kisusgilea da eta ez du lan handiegirik azkenaldian. Etxean geratzea eskaini dio errudun sentitzen delako hein batean. Emakumea lanbidez administraria da, eta udaletxean lan egiten du aspaldi. Errazagoa izango zaio mailegua eskuratzea.

Banketxera joan eta, espero bezala, ez diote eragozpen handiegirik jarri maileguarekin. Funtzionarioa da eta, gainera, izeba batek herentzian utzitako etxetxo bat dauka Zarautzen. Nomina helbideratu eta aseguru guztiak haiekin kontratatu beharko lituzke, hori bai. Hasperen egin du banketxetik ateratzerakoan.

Handik bi astera banketxetik deitu diote berriro. Oraindik erabakirik hartu ez duela erantzutera doanean, banketxeko zuzendariak hitza hartu eta eskaintza bat egin dio: utzarazpen bat dela-eta, banketxeak bere egin duen etxe bat eskaini dio, orain bizi den kalean bertan.

Udaletxean dago eta erroldan begiratu du nor bizi den etxe horretan jakiteko. Ezagutzen duen familia bat, seme alabak bere eskola berean dituena. Haur horien etxean egon dira bereak, noizbait, urtebetetzeren batean-edo.

Ez daki eskaintza onartu ala ez. Erdi prezioan saltzen diote etxea, baina beste norbaiten etxean bizitzea bezalakoa litzateke. Deserosoa. Lankideei disimuluan galdetu eta jakin du familia hori aitona-amonen etxera joan dela bizitzera, langile auzo bateko pisu txiki batera. Bizitza berri bat beste batzuenaren hondakinen gainean hastea bezalakoa litzateke, baina eskaintza ona da dirua kontutan hartuta. Oso ona.]]>
<![CDATA[Gure etxea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1688/005/003/2011-06-21/gure_etxea.htm Tue, 21 Jun 2011 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/1688/005/003/2011-06-21/gure_etxea.htm
Jendeari galdetuz gero, badirudi gehienok 100 metro koadroko atiko terrazaduna aukeratuko genukeela. Leiho guztiak kanpora begira dituena eta, beraz, ongi argiztatua. Ikeak egin duen ikerketaren arabera, gure ametsetako etxean egongela litzateke lehentasunezkoa eta, beraz, hura litzateke gelarik handiena. Izan ere, jende gehienak egongelan egiten ditu gauza gehienak: jan, lan egin, irakurri, telebista ikusi, Interneten nabigatu. Egongelan, hain zuzen, gailu teknologikoak pilatzen dira, gure etxeak gero eta teknologikoak baitira. Estimatzen ditugun tokien artean bigarren tokian sukaldea egongo litzateke, baina askoz ere zale gutxiagorekin. Bitxia bada ere, soilik jendearen laurdenak aukeratuko luke familia bakarreko etxea. Publizitate euskarrietan eta telebistan beti nabarmentzen dira etxebizitza hauek eredu gisa, baina badirudi erosten dituztenek inertziaz erosten dituztela eta ez egiazki mota horretako etxeak behar dituztelako.

Garbi dagoena da gero eta denbora gehiago pasatzen dugula etxean, besteak beste, garestiagoa delako etxetik kanpo pasatzea gure denbora librea.]]>
<![CDATA[Durduzaz eta dardaraz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1688/007/003/2011-06-14/durduzaz_eta_dardaraz.htm Tue, 14 Jun 2011 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/1688/007/003/2011-06-14/durduzaz_eta_dardaraz.htm
Neskari era guztietako lan zentzugabeak eta umiliagarriak agintzen dizkiote bere nagusiek: kafeak eta infusioak zerbitzatzea gainean dituen nagusi mordoari, inork irakurriko ez dituen gutunak idaztea, inork begiratuko ez dien fotokopiak banan-banan egitea irensgailua erabili gabe... Une batean, japoniera ez ulertzeko ere agintzen diote, kafea zerbitzatzerakoan hizkuntza horretan ezin hobeki moldatzen dela aditzera eman zuelako behin eta hura iraintzat hartu zutelako bere ugazabek.

Irainak bata bestearen atzetik heldu dira, eta kontratuaren zati-rik handiena gizonezko zein emakumezkoen komunak garbitzen eta paperaz hornitzen edukitzen dute. Nolanahi ere, Améliek ez zuen dimititu eta eutsi egin zion kontratua bete arte. Amore ematea lotsagarria litzateke japoniarrentzat eta bere buruarentzat ere.

Finean, lantokiak gure gizartearen isla besterik ez dira eta ugariak dira: zurrumurru faltsuak, errietak ingurukoen aurrean, jarrera despotikoak, diskriminazioak... Dena den, nire ustez, lantoki batean egin daitekeen zigorrik handiena, alferrikako lanak edota esker txarrekoak egitea baino areago, ezer ez agintzea da, eta langile batek orduak eta orduak ematea bulego batean eginkizunik eta ardurarik gabe. Izan ere, zigor bat esplizitua edo agerikoa denean, Amélieri egiten zizkiotenak bezalakoa, norberak erabaki dezake barre egin, ez egin, edo sufritzea. Gogorragoa da, ordea, ezerez mozorrotuari aurre egitea. ]]>
<![CDATA[Zerbitzari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1688/005/003/2011-06-07/zerbitzari.htm Tue, 07 Jun 2011 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/1688/005/003/2011-06-07/zerbitzari.htm
Enpresari handi baten etxean lan egin izan du bere bizitza osoan —28 urtez—, esan dit, hatza gora begira jarriz. Bost seme alaba zituen enpresariak, eta haurrez gain, amona ere zaintzen zuen. Urteko egun guztietan, Eguberri eta Urteberri izan ezik. Soilik igandetan izaten zuen atsedenerako tarte bat. Ahizpekin kafea hartzera gustatzen zitzaion; munduko plazerik handiena zen igandetako pastela eta kafea.

Lehendabizi amona gaixotu zen, eta bere ama balitz bezala zaindu zuen burua galdu zuenean. Ondotik, etxeko andrea izan zen eritu zena, minbiziak jota. Etxeko andrea hil zenean lana utziko zuela erabaki zuen, bera baitzen etxe horrekin zuen loturarik sendoena. Enpresaria despota hutsa zen, eta haurrek —orain helduak— ez zioten ezertan laguntzen. Agur esan zioten, familia harekiko zorretan balego bezala.

Handik bi egunetara enplegu bulegora joan zen. Duela lau bat urte izan zen hori, eta ez zuen uste garbitzaile lana aurkitzeko zailtasunik izango zuenik. Enplegu bulegokoari irribarre handi batekin esan zion sei hilabeteko atsedena hartu nahiko lukeela. Ezin izango duzu atsedenik hartu —esan zion bulegokoak erruki aurpegiarekin—, enpresariak etxeko langileendako Gizarte Segurantza ordaindu du, eta horrek ez dizu langabezia kobratzeko eskubiderik ematen.

Ez zuen inoiz nominarik ez kontraturik ikusi. Txekea ematen zioten hilabete bukaeran, eta aita joaten zen kutxara dirua kobratzera. Orain musika eskola garbitzen egiten du lan, eta nomina eta paper guztiak karpeta baten gordetzen ditu, urreak balio dituztelako beretako. Kafea hartzera joaten da uniforme bera duten beste emakume batzuekin, garai bateko igandeetako irribarre berberarekin.]]>
<![CDATA[Km 0]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1688/005/003/2011-05-31/km_0.htm Tue, 31 May 2011 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/1688/005/003/2011-05-31/km_0.htm
Gasteizen autobusa hartu eta Segovian geratu ginen autobuseko jarlekuak atzera bota behar zituztelako ohe zabal bat egiteko. Ezin izan nuen lorik hartu horrenbeste ezezagunen artean eta leher egina nengoen Andaluziako hiriburu bateko industria poligono batean utzi gintuztenean. Desordutan. Txaperoak lanean ikusi nituen lehendabiziko aldia zen. Lotsa eta nazka sentitu nituen aldi berean.

Ezin dizut ezer kontatu bisitaz. Esan diezazuket gainontzeko emakumeak orraztu eta margotzen zirela kartzelako komunean eskanerretik pasatu baino lehen, festa batera joango balitz bezala. Nik, bitartean, kafesneak hartzen nituen kristalezko baso estuetan. Nik ez nituen margotu ez begiak ezta ezpainak ere, nire zain zegoenak egunkariko argazkia besterik ez zuelako ezagutzen. Ezezaguna zen.

Ezin dizut ezer esan berrogei minutu haietaz. Ezabatu egin dira nire burutik. Kristala zikin-zikina zegoela besteri kez dut burutan. Aulkiak plastiko berdez eginak zirela.

Handik atera eta jatetxe txinatar batean bazkaltzen egon nintzen. Arratsaldea Corte Inglesean pasatu nuela esan diezazuket, ez nuen ezer erosi, baina aurkitu nuen tokirik freskoena hura izan zen. Ondotik, taxi bat hartu nuen gasolindegi batera joateko. Beste euskaldun batzuk agertu ziren hara. Ez dakit zenbat ordu egon ginen restopean, zain.

Preso bat bisitatzera joaten nintzen lehendabiziko aldia zen. Etxera bueltatu eta berriz ere gisa horretako bidai bat egiteko gai ez nintzela izango pentsatu nuen nire artean. Ahul sentitu nintzen. Ahul sentitzen naiz oraindik ere. Horregatik ez ditut bisitak bakarrik egiten.]]>
<![CDATA[Aipatu ez direnak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1688/015/003/2011-05-24/aipatu_ez_direnak.htm Tue, 24 May 2011 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/1688/015/003/2011-05-24/aipatu_ez_direnak.htm
Gauza jakina da ekonomiak behera nabarmen egin duen tokietan areagotu egiten direla etorri berrien kontrako ideiak eta hein batean zerbitzu publikoen kalitatearen jaitsiera haiekin lotzen dela zuzenean, baina hauteskunde kanpainan ez dute immigrazioaren alde ilunez hitz egin. Gehienez ere etortzen direnek modu «ordenatu» eta legezko batean egin behar dutela aipatu dute politikari eskuindarrek. Etorkinen betebeharrez hitz egin dute, baina ez dituzte beti aipatu beren eskubideak.

Duela ez hainbeste denbora sortu zuela Alderdi Popularrak, Kataluniakoa hauteskundeen karietara, Alicia Croft izeneko pertsonaia (Alicia Sanchez-Camachoren alter egoa), Pepe izeneko kalatxori baten gainean independentistak eta legez kanpoko etorkinak akabatzen zituena. Agerian geratu zen mezu oldarkorrek bilatutakoaren kontrako efektua sortzen zutela.

Etorkinen portzentaje handik batek ezin du botoa eman, eta, beraz, ez da gizartearen sektore «erakargarria» botoak arrantzatzeko. Gainera, abstentzioa nabarmena izaten da botoa eman dezaketen artean. Zerrendatan ere, gutxi dira atzerritik etorritakoak gizartean duten toki errealarekin erkatzen badugu.

Nolanahi ere, arazo bat aipatzeak ez du arazoa desagerrarazten, gero eta gehiago hedatzen ari dira hainbat topiko eta aurreiritzi: gure kultura desagerraraziko dute, gure ikasleen batez bestekoa jaitsarazten dute, krisiaren errudunak dira, ez dute zergarik ordaintzen, osasun etxeak gainezka daude haien erruarengatik, gizarte zerbitzuak monopolizatzen dituzte, ez dute ez ikasketarik ez trebakuntzarik, beren dendek ez dituzte ikuskaritzarik pasatzen, lana kentzen digute... eta niri larriena iruditzen zaidana: ez dute integratu nahi.]]>
<![CDATA[Erosi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1688/009/003/2011-05-17/erosi.htm Tue, 17 May 2011 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/1688/009/003/2011-05-17/erosi.htm
Badirudi gure erosteko ohiturak aldatzen ari direla. Garai batean 50 xanpu mota aurkitzen genituen gure herriko supermerkatuan, baina ematen du gure egungo joera dela gauza oinarrizkoagoak erostea —ez da kasualitatea Eroskik Basic marka sortu izana— eta nahiago dugula aukera murritzagoa izatea. Nik abilezia handia daukat okerreko xanpua erosteko, eta arruntaren ordez zahiaren kontrakoarekin joaten naiz etxera, edo gizonezkoendako den batekin. Aitortzen dut ez dakidala erosten, nerbiostu egiten nautela supermerkatuetako apal luzeek. Garbi dago gero eta gehiago erreparatzen diogula zenbatean erosten ditugun gauzak, baina ez zer den erosten duguna. Nola izan den ekoiztuta, alegia. Nola dagoen bildua. Zer den bilgarria eta zer produktua. Zenbat bilgarri ari garen ordaintzen.]]>
<![CDATA[Outlet]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1688/009/003/2011-05-10/outlet.htm Tue, 10 May 2011 00:00:00 +0200 Castillo Suarez https://www.berria.eus/paperekoa/1688/009/003/2011-05-10/outlet.htm
Hainbatek, ordura arte ezker abertzaletik gertuago zeudenak «enborrekoak» izan gabe, NaBairen alde egiteko hautua taktikoa zela azaldu zuten konfiantza giroan galdetu zitzaienean, egoerak eskatutako erantzun berehalako bat. Batzuek ez dute hor jarraitzen. Bakarren batzuk bai eta badut ikaragarrizko jakin-mina ezagutzeko zer iritzi duten Bilduren fenomenoari buruz, koalizio arrunt bat baino haratago iritsi baita bere ibilbide motzean.

Duela lau urte, gure herrietan fenomeno bitxia gertatu zen. NaBaiko zerrendetan ezker abertzalekoak ez ziren era guztietako hautagaiak bildu ziren, ibilbide, iritzi eta alderdi ezberdinetakoak. Lau urte hauetan praktikak erakutsi digu adostasun eza edo desadostasun nabarmenak izan direla zerrenda horietan, eta hainbat arazori ezin izan diotela behar bezala heldu. Kalapita nabarmenak sortu dira behin baino gehiagotan.

Alabaina, hauteskunde hauetako zerrendak begiratuta, ikaragarri jaitsi da «independenteen» kopurua, areago independente gisa izendatu dituzten Hamaikabat-ekoak kentzen baditugu. Ezker abertzaleko zerrendak ere nabarmen aldatu dira, egoerak behartuta. Maiz gazte jendea da zerrendetakoa, eta, hortaz, esperientziarik gabea. Hori galga bat da herri askotan, nahigo dugulako urtetan aritu den hautetsia, hala-moduzkoa izanagatik, gazte bati botoa ematea baino.

Ilusioa barreiatu da han eta hemen. Baina ez gaitezen inozoak izan: saldo bat dira ezin izan direnak aurkeztu; egoera honetara iristeko lan eskerga egin duten asko espetxean daude; beste batzuk, isilpean bada ere, galdera hau egiten dute: orain Maiorgari bozkatu behar al diogu?]]>