<![CDATA[Cecilia Valdez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 10 Aug 2022 23:08:11 +0200 hourly 1 <![CDATA[Cecilia Valdez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Castillo, botererik gabeko gobernua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1917/014/001/2022-07-09/castillo_botererik_gabeko_gobernua.htm Sat, 09 Jul 2022 00:00:00 +0200 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1917/014/001/2022-07-09/castillo_botererik_gabeko_gobernua.htm outsider bat izateak berebiziko garrantzia izan zuen ziztuan gora egin eta presidente kargua lortzeko bidean. Testuinguru horretan, non 30 urteotan presidente izaniko ia guztiak atxilotze agindupean edo prozesu judizialen baten pean baitzeuden, landa eremuko irakasle eta buruzagi sindikal horrek -sortzez, Cajamarca eskualdekoa- bere irudia landu zuen, lurraldean barrena ibiliz, eta hantxe bilatu eta aurkitu zituen babesle nagusiak. Garaipena ozta-ozta eta bigarren itzulian lortu bazuen ere, beste bat zen gehien-gehienen zalantza: ea aurre egin ahalko zien gobernatu beharraren erronkei eta klase politikoaren mespretxuari, jakinik eskuinak eta enpresetako eliteek kontra ekin ziotela hasiera-hasieratik, eta kontuan izanik ez zuela inolako eskarmenturik kudeaketan, ezta gobernu programa oso argirik ere esku artean. Oraindik ez da argitu zalantza hori, baina, orain, eskuinak Kongresuan sutsuki eraso dio -hura kargutik kentzeko bi saialdi izan dira-, eta, horrez gainera, zenbait sektore sozial ere protestan dabiltza, ez baitirudite oso gogobeterik gobernuaren lehen urte honetako emaitzekin.

2018ko martxotik 2021eko uztailera -orduan iritsi ziren boterera Castillo eta haren gobernu taldea-, Peruk lau presidente izan zituen, eta batek ere ez zuen amaitu agintaldia. Paula Tavara politologoak nabarmendu duenez, «2020az geroztik, Vizcarra kargutik kendu ondoren, Perun arma politiko gisa normalizatu da botere txandaketa». Joan den martxoaren amaiera aldean, gobernuan zortzi hilabete eskas zeramatzalarik, Castillok bigarrengoz aurre egin behar izan zion «ezgaitasun moralarengatik kargutik kentzeko mozio bati» Kongresuan, ganbera horretan eskuineko oposizioa baitzen nagusi. Epaiketa politikoan ez zuten lortu kargutik kentzea onartzeko behar adina boto (87); aldeko 55 boto izan ziren, kontrako 54, eta 19k abstentziora jo zuten.

Kongresua, gaingiroki, antzeko hiru bloke handitan zatituta dago: bata, ezkerrera lerratuago dagoena eta Castilloren babeslea dena; beste bat, eskuin erradikala, hari gerra egiten diona; eta bestea, zentro-eskuineko eta zentroko indarrena, gobernua kritikatuagatik ere hein handi batean presidentea kargutik kentzearekin bat ez datorrena.

Gobernuan jardun duen hamar hilabeteetan, Castillok lau aldiz aldatu ditu gobernukideak, eta 50 ministro baino gehiago izendatu. Joan den maiatzean egin zituen azkeneko aldaketek ez zituzten konforme utzi ez ofizialismoa eta ez oposizioa; biek ala biek, aurka egin ez bazioten ere, kritika ugari egin zizkioten. Peru Librea alderdi ofizialistako buru Vladimir Cerronek eraso egin zion, eta Energia Ministerioaren «eskuindartze ezin handiagoa» nabarmendu. Oposiziotik, Jorge Montoya parlamentari eskuin muturrekoak, beti gogotik jarduten baitu Castillo kargutik kentzeko edozein saialditan, zera seinalatu zuen: «Ministro batzuk ordezkatu izana aldaketaren zantzu bat dela pentsatzea, azken batean, gobernu hau ez dela komunista sinestea bezain inozoa da». Halere, azken aldaketak ikusirik, ez Peru Librea alderdiak eta ez kolektibo horretatik atera berri diren eserlekudunek ez zioten utzi presidentea babesteari, eta, hortaz, oraintxe, matematikoki ez da posible 87 boto lortzea, hots, hura kargutik kentzeko behar adina boto lortzea.

«Nire ustez, jokabide horren helburua zera izan da, politikan irautea, eta, ondorioz, edonorekin egiten dituzte itunak», azaldu du Tavarak. «Diskurtsoaren mailako konfrontazioa da, ez besterik; borroka argi bat dago: zein jabetuko den botereaz. Denak ere beren alderdien interesak, edota zenbait sektorerenak, defendatzeari emanak daude, herritarren interesak defendatzen ibili ordez. Asko, denak ez esateagatik, seinalatuta daude, ustelkeria kasuak direla eta».

Kontrako kanpaina

Analista batzuek diotenez, oposizioko alderdi nagusiek gobernuari beste zentsura mozio bat aurkeztuz gero, arriskuan jarriko lituzkete Kongresuan dituzten aulkiak -hala ezarria baitu konstituzioak-, eta ez daude prest arrisku hori beren gain hartzeko. Beraz, eskuineko kongresistek higatze eta ahultze kanpainan aurrera jarraitzeko asmoa dute, berandu baino lehen eraistearren Dina Boularte -Inklusio Sozialerako ministro eta Peruko presidenteordea-; hartara, ondorengotza lerroa hautsiko lukete -baldin eta Castillo kargutik kentzen badute-, eta hurbilagoko norbait bideratu ondorengoa izateko. Gastu Publikoa Kontrolatzeko Erakundeak Boularte akusatua du klub pribatu bateko presidente izateaz -ministerioen buruei debekatua zaion jarduera-, eta, hortaz, debekatu ahalko liokete kargu publiko batean jardutea.

Apirilaren hasieran, protesta sail bat izan zen Huancayon, Junin departamentuko hiriburuan -Peru Librearen sorlekua-, eta, haien ondoren, beste batzuk ere izan ziren herrialdeko beste zenbait eskualdetan, horietako batzuetan arpilatzeak eta indarkeria ere baliatzeraino. Garraiolariek greba bati ekin zioten, eta orduan hasi zen guztia; bideak trabatu zituzten, eta denboran bat egin zuten Junin Eskualdeko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Ekoizleak Babesteko Fronteak antolaturiko mobilizazioekin.

Eskatzen zuten, besteak beste, jaits zitzatela erregaien, ongarrien eta nekazaritza baliabideen prezioak. Azkenean, hiri sektore batzuk ere atxiki ziren, kontsigna arrazistak erabilita. Gobernuak gaizki eta berandu erantzun zuen, eta, informazio zerbitzuetakoen zenbait txostenen arabera Liman arpilatzeak gertatzear zeudenez, etxeratze agindua eman zuten; hori, ordea, ez zen inoren gustukoa izan, eta kritika ugari piztu zen, ezker-eskuin.

Castillok barkamena eskatu zien herritarrei, eta gogora ekarri zuen bere kontra protestan ari zen herriaren parte dela bera ere. «Protestak ere, noizean behingoa izaki, ez du argi uzten norantz egin nahi den aurrera; oso noizean behin piztutako matxinadak dira, eta ez dagozkio klase politikoari. Herritarrek eskatzen dute denek alde egin dezatela, baina hori ez dago adierazia ez kalean eta ez herritarren mugimendu baten bitartez ere».

Krisialdia izugarria den honetan, kontsolagarri bakarra zera da, inkesten arabera Castilloren irudia Kongresuarena baino hobea dela. Orain, ikusi egin beharko da ea aurkitzen duen iparrik, baita bestelako nortasun bat ere, aurrerantzean gobernatzen segitzeko. 2017ko urrian, Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidente ohiak esaldi ezin adierazgarriago batean laburbildu zuen nolako zailtasunak dituzten agintari latinoamerikar ugarik presidentetzara iristean: «Astakeria da pentsatzea gauza bera dela gobernuan egotea eta boterea izatea. Presidente batek boterearen %25 edukiko luke».]]>
<![CDATA[Kolonbiako ezkerra, agintean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1917/012/001/2022-07-08/kolonbiako_ezkerra_agintean.htm Fri, 08 Jul 2022 00:00:00 +0200 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1917/012/001/2022-07-08/kolonbiako_ezkerra_agintean.htm
Kongresuan, aldeko asko ditu Petrok, baina gehiengoak ez ditu segurtatuak. 2016an Habanako Bake Akordioak sinatu izanak eta 2019an, 2020an eta 2021ean gazteek bizi baldintzak hobetzearen alde modu masiboan protesta egin izanak aldaketa eragin du, eta horri esker irabazi du orain gobernu nabarmen progresista batek. CEPALen arabera, Kolonbian dago eskualde hartako desberdinkeriarik handiena, eta pandemiak larritu baizik ez du egin hori. 50 milioi kolonbiarretatik, %39 pobreak dira, %11 lanik gabe daude, eta %45 legez arautu gabeko lanbideetan ari dira.

Historian, bi aldiz izan du Kolonbiak ezkerrerantz jotzeko aukera. Batean, Eliecer Gaitanen bitartez: herriaren buruzagi esaten zioten, baina 1948an hil zuten, presidente izateko aukera zuela. Beste aukera, berriz, 1970eko apirilaren 19an izan zen: Herri Aliantza Nazionalak irabazi zituen presidentetzarako hauteskundeak, baina bozetan iruzurra izan zela salatu zuten batzuek. Hain justu hauteskunde iruzurrari erantzuteko sortu zen Apirilaren 19ko Mugimendua izeneko gerrilla, gerora Petro kide izan zuena.

Petro gerrillari izan zen, bai, baina gauza gehiago ere bai: Kolonbiako armadak torturatu egin zuen; kartzelan izan zen; lehen bake akordioan parte hartu zuen; kongresukide egin zen; narkotrafikoak klase politikoarekin duen harremana eta funtzionario publikoen ustelkeria salatu zituen; Hugo Chavezen lagun egin zen; Uriberi aurre egin zion, hura bere ospe onaren gailurrean zegoela; Bogotako alkate izan zen; eta presidentetzarako bi hauteskunde galdu zituen, hirugarrenean garaile atera aurretik.

Marquez, berriz, kasu berezia da: beren pisu sinbolikoa dela-eta jende guztiaren begirada erakartzen duten presidenteorde horietako bat. Afrikarren ondorengoen komunitateen eta giza eskubideen defendatzailea da, ingurumen arloko ekintzailea, eta feminista; esaten du «jendeak zilborra ereinda» daukala bere lurraldean, komunitatean jaiotzen diren guztien zilbor hestea lurperatu egiten dutelako, sustraitu dadin. «Herri xeheko emakumeon ordezkari duina da Marquez, eta borroka sozialei estu lotua dago», esan du FARCeko gerrillari izandako senatari batek, Sandra Ramirezek. «Sortu zen lekuan sortu zela eta, are konpromiso handiagoa du ordezkari horixe izateko. Aldaketa prozesu honetan guztian, funtsezkoa da emakumeen eta gazteen eginkizuna». Marquez, Petro bezalaxe, oparo ibilia da lurraren aldeko borrokan.

Gobernuak, ordea, desafio handiak izango ditu: besteak beste, narkotrafikoa eta hark berekin dakarren indarkeria, eta botere ikaragarriko sektore batzuen erresistentziari gaina hartu beharra. «Hala Itun Historikoa alderdikook nola Komunen Alderdikook -akordioak sinatu zituzten hamar kongresukideen ordezkari gara- aliantzak egin beharko ditugu, bai akordioa gauzatzeko eta bai hura betearazteko arau esparru bat ezartzeko».

Estatua sendotzea

Gobernu berriak, horrez gainera, asmoa du estatua sendotzeko, osasun eta pentsio sistema moldatzeko, Venezuelarekiko harremanei berriz ekiteko, eta ELNrekin hitz egiten hasteko -Kolonbiako azken gerrillatzat jotzen da ELN-. Eta hartu zituen konpromisoetako batzuk baino ez dira horiek. Gainerakoan, kanpainan Petro notario aurrean engaiatu zen ondasunik ez desjabetzera, eta ziurtatu zuen ez zuela konstituzioa moldatuko berriz hautatua izateko modua edukitzeko.

Ingurumenaren eta trantsizio energetikoaren auziari heltzea ere bada kanpainako promes nagusietako bat. Garaipena ospatzeko diskurtsoan, Petrok behin baino gehiagotan ekarri zuen mintzagai hori; hauek aipatu zituen: «Bakea, justizia soziala, ingurumen justizia, eta Latinoamerikako progresisten arteko elkarrizketaren buru izatea, inor baztertu gabe, erregai fosilak uzteko; bidea aldatzea, gizadia salbatzeko». Eta zera erantsi zuen: «Lehengo ekonomia estraktibista alde batera utzi [...] eta ingurumena zainduko duen ekonomia kolaboratibo batean hasi behar dugu».

Petroren bideak eskualdeko progresismoen agendaren paradigma alda lezake, zeren besteek sekula ez baitute agenda argi eta espliziturik izan gai horien inguruan. Hauteskundeak irabazi ondorengo diskurtsoan, hau ere esan zuen Petrok: «Hona hemen proposamen bat Latinoamerikako progresismoarentzat: aurrerantzean petrolioa, ikatza eta gasa oinarritzat ez hartzea justizia soziala, aberastasunaren banaketa eta etorkizun jasangarri bat nola lortu pentsatzeko orduan».

Enrique Vialek eta Maristella Svampak dioten bezala: «Itun Historikoaren gobernuaren programako proposamenetako batean, trantsizio mailakatu eta bidezko bat egiteko proposamenean, jasoa dago babesa emango dietela gaur egun erregai fosilen erauzketaren menpe dauden ekonomia eta lan sektoreei -Kolonbiako esportazioen %35 dira-».

Horrek berekin dakar, energiaren matrizea aldatzea ez ezik, aukera izatea ere Kolonbiako dibertsifikazioa eta deskontzentrazio ekonomikoa sustatzeko. Vialek eta Svampak orobat diote Petro ez dela bakarrik egongo bide horretan, Boric ere «bigarren belaunaldiko progresismo baterantz» doalako Txilen. Horrek argi eta garbi bereizten ditu Petro eta Boric «progresismo errefraktario» direlakoetatik, halakoei ez baitzaie interesatzen ingurumen eta gizarte agenda zabaltzea. «Gobernu honek abuztuaren 7an ekingo dio agintaldiari, eta aldatu egingo du Latinoamerikako estatuek elkarrekin erlazionatzeko duten modua», azaldu du Ramirezek. «Ez baitu proposatzen bakea eta justizia soziala soilik integratzea, baizik eta baita ingurumen justizia ere».]]>
<![CDATA[«Aliantzetan noraino iritsi, proiektua urardotu gabe: hori da gakoa»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/3278/013/001/2022-07-08/aliantzetan_noraino_iritsi_proiektua_urardotu_gabe_hori_da_gakoa.htm Fri, 08 Jul 2022 00:00:00 +0200 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/3278/013/001/2022-07-08/aliantzetan_noraino_iritsi_proiektua_urardotu_gabe_hori_da_gakoa.htm
Zer erronka dituzte Gustavo Petrok eta haren gobernu taldeak?

Lehenik, bere programa politikoaren berezitasunari eustea, eta bere proposamen horren inguruan ahalik eta sektorerik gehien biltzen ahalegintzea. Gizartean dagoen zatiketa handia konpontzea azkenean, eta bozetakoa baino babes handiagoa bereganatzea. Erronka handi horixe du.

Zer toki beteko du Francia Marquezek jokaleku berri honetan?

Mugimendu sozialen bereizgarria dakar, eta afrikarren ondorengoa izatea, baina eskuin ultrakontserbadorearen erresistentzia batzuk indartzen dituzten gauza batzuk ere badakartza; izan ere, ezinago klasista, arrazista eta patriarkala den herrialde batean, beldurgarria iruditzen zaie emakume bat -gizarteko herritar bat baino ez dena, etxeko lanetan aritutakoa eta afrikarren ondorengoa- herrialdeko ordezkari instituzionala izatea beste batzuekin batean.

Zer garrantzi izan dute emakumeek eta gazteek aldaketa prozesu honetan guztian?

Garaipen horrek argi erakusten du, besteak beste, demokratizazio prozesu sendo bat lantzen aritu direla behetik; eragile sozial berriak ernatzen ari direla, bereziki indartsuak hiri eta landa eremuetako gazteen artean, edozein baldintza sozialetakoak direla ere; eta nabarmena dela emakumeen parte hartzea, bai eta herritartasun berrien sorrera ere historikoki baztertuak izan diren eskualdeetan.

Petrok zenbait aliantza egin beharko ditu Kongresuan, kanpainan hitzemandako aldaketa asko aurrera ateratzeko…

Kolonbian krisian dago ordezkaritzako demokrazia, eta eskuin muturra, berriz, oso indartsua da eta ongi antolatuta dago. Gakoa zera da, aliantzetan noraino iritsi, proiektua bera urardotu gabe. Hori lortzeko zenbateraino diren gai, bada, horren arabera eramango dira aurrera gobernu progresista eta demokratizatzaile baten proposamenak. Batzuen eta besteen interesak uztartu beharko ditu, eta eskuinaren ekina neutralizatu, Kongresuan ahal duen guztia egingo baitu gobernu hau sendotzea bideragarri izan ez dadin.

Askok nabarmendu dutenez, indar armatuekin lotura sendo bat ezartzea izango da Petroren eginkizun bihurrienetako bat…

Gai hori ezinago konplexua da. Bake prozesuak zatikatu egin zituen militarrak. [Juan Manuel] Santosek modua asmatu zuen goi kargudun horiek sostengatzeko, prozesu horretan konprometituak baitzeuden, baina prozesu hori brastakoan eten zuen [Ivan] Duquek; hark indar militarren buru ipinitako goi kargudunak, ostera, lehendik ere auzitan jarriak ziren giza eskubideak urratzeagatik, eta doktrina militarra berrikustearen kontra zeuden.

Orain, Petrok harremanetan jarri beharko du goi kargudun horiekin, eta, azken bake ituna oso-osorik ezartzeko konpromisoa hartua duenez, halaxe egin beharko du. Akordioa oso-osorik ezartzeak esan nahi du oraindik ere sakon ukitu ez diren bi alderdi ukitu beharko dituela: bata, landa erreforma integrala, eta, bestea, legez kanpoko erabilera duten koka soroen etorkizuna.

Zer iruditzen zaizu AEBen esku hartzea prozesu berri honetan?

Oso ongi iruditzen zait [Joe] Bidenek Petrori deitu izana, hark garaipena lortu eta bi egunera. Seinale ona da, segurtasun politikei dagokienez ezinbestekoak baitira errekonozimendua eta ulermena; kezkagarria ere bada, ordea, Ameriketako Goi Bilera izan baino aste batzuk lehenago AEBetako Gobernuak kanpo aliatu gisa sartu baitzuen Kolonbia NATOn.

Nola irudikatzen duzu gobernu progresistek eskualdean sortuko duten jokaleku berria?

Lulak irabaziz gero, izugarri aldatuko da Latinoamerikako geografia politikoa. Kolonbiaren kontua ere oso sinbolikoa da, eta, geopolitika aldetik, oso esanguratsua. AEBetako presidente guztiek esan dute Kolonbia dela Latinoamerikako aliaturik leialena. Kolonbia izan da sistema interamerikarra sendotzeko eta mantentzeko, interbentzionismoa defendatzeko baliatu izan diren politika guztien eztena.

Beharrezkoa al da beste bloke bat sortzea eskualdean, edo litekeena da lehendik daudenetakoren bat nahikoa izatea?

Unasur indarberrituko dute, eta Celac sendotu. [Andres Manuel] Lopez Obrador zorrotza izan da, argi ikusten baitu alternatiba bat sortu behar zaiola Amerikako Estatuen Erakunde zaharkituari. Bidenek tentu handiz jokatu beharko du orain Latinoamerikako bloke progresista berriarekin.

Bihar: Peru]]>
<![CDATA[Bolsonaro, Lula eta zentroa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1917/016/001/2022-07-06/bolsonaro_lula_eta_zentroa.htm Wed, 06 Jul 2022 00:00:00 +0200 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1917/016/001/2022-07-06/bolsonaro_lula_eta_zentroa.htm Lula estatuburu ohi ezkertiarra. Bolsonaroren kudeaketaren ondorioz egoera ikaragarri zailean dagoela erabakiko du Hego Konoko erraldoiak bere etorkizuna. Ekonomikoki ezin okerrago dago herrialdea, eta, hori gutxi balitz bezala, bizimodu soziala erabat militarizatuta dago, hau da, zapalduta.

Bolsonaroren gobernuan beti egon dira militarrak. Lulak, berriz -Dilma Roussef bezala, azpijoko judizialen biktima izan zen, eta horrek lehia politikotik kanpo utzi zuen-, oraintsu arte inkesta guztietan faborito zen arren -Lulak %46 eta Bolsonarok %39-, gaur-gaurkoz ez dauka ziurtatua toki hori. Bai Bolsonarok, Alderdi Liberaleko kideak, eta bai Lulak, Langileen Alderdikoak (PT), zentroaren botoak lortzeko borrokatu beharko dute. Lulak ahaleginak egingo ditu bigarren itzulirik ez izateko; izan ere, bigarren itzulia egiteak esan nahiko luke beste aukeraketa bat egin beharko litzatekeela, eta ez luke batere erraza izango.

'Lava Jato'

2007an, Brasilek jakinarazi zuen petrolio hobi erraldoi bat aurkitu zuela, herrialdearen erreserbak bikoiztuko zituena, eta, horri esker, munduan erreserbarik handiena duten herrialdeetako bat da orain. Horrek aldarazi egin du munduko mapa, eta, gainera, batzuen ustez hor izan zuen jatorria Lava Jato operazioak (2014), diru zuriketari buruzko auzi baten ikerketak.

«Lava Jato operazioaren bitartez, eskuin muturreko taldeek garai modernoetako Kondor operazioa egin zuten», esan du Adriano Diogo geologo eta PTko Giza Eskubideen idazkariak. «Beste hainbeste pasatu zen Ekuadorren eta Argentinan. Kanpotik prestatutako ekintza bat da, AEBek antolatua, eta, hain zuzen, petrolio oso puruz betetako hobiak aurkitu zirelako egin zen. Horrek aldarazi egin zuen nazioarteko politika, eta, gerraontziak bidali beharrean, Lava Jato operazioa jarri zuten abian. Lula eta Dilma petrolioaren ondorioz erori ziren: horixe izan zen egin zuten krimen bakarra».

Ikerketaz arduratzen zen epailea Sergio Moro zen: Bolsonarok Justizia ministro izendatu zuen 2018an, hauteskundeen bigarren itzulia irabazi eta gero. Gainera, Lula presidentetzarako lehiatik kanpo uzteaz ere arduratu zen Moro: eroskeriaz akusatu zuen, frogarik izan gabe; hain zuzen, zera leporatu zion, hiru solairuko apartamentu bat jaso izana, Petrobrasen y OAS eraikuntza enpresa handiaren arteko zenbait kontraturi bidea zabaltzearen truke.

Lula ez zen inoiz apartamentuaren jabe izan, baina, horretan oinarrituta, hura espetxeratzeko agindu zuen Morok. Lau urte geroago, Auzitegi Goren Federalak bertan behera utzi zuen zigorra, baina kondena horrek presidentetzarako bidea zelaitu zion Bolsonarori. Bestalde, The Intercept-ek egindako ikerketa batek frogatu zuenez, Lava Jato operazioko fiskalek bilera eta akordio sekretuak egin zituzten AEBetako Justizia Saileko zenbait funtzionariorekin, eta Brasilgo Gobernuak ez zuen horren berri izan Rousseff boterean zegoen bitartean.

Presidenteordeak

Rousseff kargutik kendu izana ere (2016) erabakigarria izan zen Brasilgo politika instituzionalean. Parlamentuko kolpearen egileetako bat bilakatu zen presidente: Michel Temer, Rousseffen presidenteordea. Lulak jarri nahi izan zuen presidenteorde karguan, Kongresuan gobernuaren babesa handitzeko itxaropen ustelaz.

Ekonomia Ministerioa zuzentzeko, Temerrek Henrique Meirelles izendatu zuen, Lularen urteetan Banku Zentraleko presidente izandakoa. Ministro berriak azkar lortu zuen konstituzioan zuzenketa bat egitea 2036ra arte gastua mugatzeko, eta, ondorioz, ia ezinezkoa da inbertsio publiko handirik egitea. Horrek guztiak gauza bat baino ez du eragin: herritarrek mesfidantzaz hartzea Gerardo Alckmin aukeratu izana Lularen presidenteorde izateko hautagai. Alckmin Sao Pauloko gobernadore ohia da, Lularen etsai historikoa, elite paulistako kidea eta katoliko kontserbadorea.

Estrategia handiago baten parte bada ere, mesfidantza sortu du PTko kideen artean ere, eta alarma piztu die beste batzuei, mehatxutzat hartzen baitituzte hark gobernuan sartuko balitz aurrera eramango lituzkeen politika kontserbadoreak. Monica Benicio da haietako bat: PSOL ezkerreko alderdiko zinegotzia da, eta haren bikotekide Marielle Franco hil zutela-eta (2018) hasi zen politikan modu aktiboan. «Alckmin Opus Deiri lotutako gizon bat presidenteorde izateko hautatua bada, zer ondorio izango du horrek LGBT taldeentzat? Zer gertatuko da abortua legeztatzearekin? Horrek asko kezkatzen nau».

Zentroa

Joan den maiatzean, boto asmoaren inguruko inkestetan bi hautagai nagusiek bildutako emaitzen berri jakinarazi zenean , Lulak, argi eta garbi zentroaren botoak eskuratzen saiatzeko, martxan jarri zituen beste estrategia batzuk, horrela boto horiek lortu eta bigarren itzulirik egin behar ez izateko. Izan ere, Diogok ohartarazi duenez, Bolsonarok hainbat aldiz esana du ez duela emaitza txarrik onartuko, eta «matxinada giroa» sortuko duela.

Panorama polarizatuegi dagoen honetan, askoren ustez, zentroaren botoak erakartzea baina aldi berean bere oinarria ez galtzea lortzen duen hautagaiak irabaziko ditu hauteskundeak. Lularen beste apustuetako bat ebanjelikoengana berriz hurbiltzea da; izan ere, ebanjelikoek bizkarra eman zioten 2018ko hauteskundeetan, baina ez dira beti PTren aurkakoak izan.

Are, inkesta batzuen arabera, bi hautagaiak berdinduta egongo dira hautesle horien botoetan. Beste sektore bat ere erakarri nahian ari da Lula: enpresari eta finantzen sektorea.

Lula 2018ko apirilaren 7an atxilotu zuten, presidentetzarako hauteskundeak izan baino sei hilabete lehenago, hain zuzen inkesta guztiek garailetzat jotzen zutelarik; haren hautagaitza bertan behera uzteko maniobra argi bat izan zen. Bolsonaro, abagunea aprobetxatu, eta garaile izan zen bigarren itzulian. Gainera, lehendik Lularen alde bozkatutako boto emaileetatik 7,5 milioik bizkarra eman zieten PTri eta Lularen ordezko hautagai Fernando Haddadi.

Bolsonaro

Boterera iristean, Bolsonaro ospetsu egin zen etengabe erasotzen zielako komunismoari, feministei, herri indigenei, beltzei, gay eta lesbianei, eta are NBEri. Beste gauza batzuek ere eman zioten ospea: Rio de Janeiroko miliziekin harremanak izateak, diktadura militarra goraipatzeak, torturari gorazarre egiteak, armak eta indarkeria erabiltzeak, eta talde ebanjelista fundamentalistekin harreman estuak izateak. Haren gobernuan 600 ofizial daude, administrazio publiko osoko lanpostuetan eta are ministro karguetan, eta hori aurrez inoiz gertatu gabea da herrialdearen historia demokratikoan.

«Brasil egoera dramatiko eta perbertso batean dago, bereziki emakumeak, LGTB herritarrak, beltzak eta indigenak», azaldu du Beniciok. «Gero eta handiagoa da indarkeria, eta gobernuak faxismoa bultzatzen du egunero. 2018ko martxoan, Rio de Janeiroko esku hartze federalaren eta Marielle Francoren hilketaren harira -feminizidio politiko bat izan zen-, bestelako politika bat abiatu zen, erregimen demokratikoan arrakala bat sortu zuena. Latinoamerikako beste herrialde batzuek ez bezala, Brasilek ez zuen erreparaziorako politikarik izan diktadura garaiaren ondoren, eta hori da gure demokraziaren oinarria: beltzen eta indigenen odolaren gainean eraiki zen».

Gainerakoan, Bolsonaroren gobernuak are gehiago sakondu du eredu ekonomiko neoliberala, eta gastu publikoa murriztu. Pandemian egindako kudeaketa ere desastre hutsa izan da: Brasil da munduan biktima gehien izan dituzten herrialdeetan bigarrena, AEBen atzetik. Hiri handietako faveletan, biztanleen ia erdiek lana galdu dute. Populazio aktiboaren parte diren 90 milioi brasildarren ia herenak guztira 213 milioi lagun dira lanik gabe geratu dira, aldizka egiten dute lan, edo lana bilatzeari utzi diote.

2014an, Brasil aterea zen NBEren Nekazaritzarako eta Elikadurarako Erakundeak egindako gosearen munduko mapatik, baina, Bolsonarorekin, berriz sartu da. Diogoren ustez, «egoera katastrofikoa da, eta instituzioetan antolaketa falta erabatekoa dago. Diktaduraz geroztik ez da izan azken lau urteetakoa bezain egoera kezkagarririk. Bolsonaroren gobernuak, pandemian, gauza bakarrarekin izan zuen konpromisoa: heriotzarekin». Benicio bat dator Diogoren iritziarekin: «Demokrazia mespretxatzen duen gobernu bat da. Klase politikoak sinesgarritasun osoa galdu du, eta herritarrek ez dute inongo konfiantzarik politika instituzionalean. Ikaragarri aldendu dituzte agintarien klasea eta herritarrak, eta horrek modua ematen die jendea are errazago kontrolatzeko».

Demokrazia

Bai Diogo eta bai Benicio bat datoz kalean egoera horrek izan duen erantzun soziala ez dela izan egoerak eskatzen duen adinakoa. Benicioren ustez, mobilizazio gutxi badago ere, mugimendu sozialetan antolamendu handia dago. Gizarte arloan egiten diren aurrerapen guztiak emakumeei eta LGTB komunitateari dagozkie: feminismoak mugimendu sozialen antolatzaile gisa aritzen dira».

Diogori, berriz, arriskutsua iruditzen zaio herria sozialki pasibo izatea, kontuan hartuta gizarte hori ohituta dagoela kalera jotzera arazoak konpontzeko, eta arriskutsutzat dauka parlamentuko akordioen bitartez hartzea erabaki politikoak, gaur egun gertatzen den bezala.

Bruno Pereira indigenista eta Dom Phillips kazetari britainiarra desagerrarazi eta hil izanak alarma piztu du herrialdean jasaten duten indarkeriari dagokionez. «Giza eskubideen defendatzaileentzat, munduko herrialderik arriskutsuenetako bat da Brasil. Batez ere lurra defendatzen eta herri indigenak babesten aritzen direnentzat», nabarmendu du Beniciok.

«Marielle hil zutenetik lau urte pasatu diren honetan, ez daukagu inongo erantzunik; talde politiko horiek estatuaren babespean daude, politika egiteko erailketa erabiltzen duen estatu baten babespean hain zuzen, eta ziur daude ez dituztela zigortuko».

Benicio baikor dago: uste du Lulak baduela irabazteko aukera. «Baina ez da erromantizatu behar. Asko poztuko naiz Bolsonarok boteretik alde egin behar badu, eta, gaur egun, Lulak baino ezin du lortu hori. Lula aukeratuz gero, prozesu demokratiko baterako bidea hasiko da».

Diogorentzat, Lulak irabazten badu, litekeena da horrek eragina izatea Latinoamerikako herrialde gehienetan. «Latinoamerikako egungo jazarpen judizialak zera dira, bere garaian izandako diktadura militarren ondorengo fase modernoa. Baliteke Lula itzultzeak bide ematea Latinoamerika baketzeko eta demokratizatzeko prozesu bat abiatzeko, Hego Kono osoan gobernu militarrak bertan behera geratu zirenean gertatu zen bezalaxe».

Bihar: Honduras]]>
<![CDATA[Memoria, zis-heteroen pribilegio]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1913/022/001/2022-06-11/memoria_zis_heteroen_pribilegio.htm Sat, 11 Jun 2022 00:00:00 +0200 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1913/022/001/2022-06-11/memoria_zis_heteroen_pribilegio.htm
Lan horren bitartez, 10.000 dokumentuko artxibo bat osatu dute, XX. mendearen hasieratik 90eko urteetarainoko materiala bilduta, eta munduko beste leku batzuetan oinarri hartu dute orain, nork bere artxiboak osatzeko. Argazkiak, filmak, audioak, kazetaritza piezak eta askotariko pieza museografikoak daude bilduman: nortasun agiriak, pasaporteak, gutunak, oharrak, Poliziaren paperak, aldizkarietako artikuluak, egunerokoak eta bestelako objektuak.

Zapata kaxa bat

2021eko maiatzean, Encuentro katean —heziketa eta kultura ardatz dituen kate publiko batean—, artxibo horri buruzko telesail labur bat estreinatu zuten, lau atalekoa. Bertan, lau kideren istorioak atera zituzten argitara, komunitate osoaren bizipenen erakusgarri.

Belen Correarena da istorio horietako bat, zeina artxiboaren sortzaileetako bat baita, Claudia Pia Baudracorekin batera. Esan daiteke zapata kaxa batekin hasi zela dena. Baudraco 2012an hil zen —Genero Identitatearen Legea onartua izan baino hilabete batzuk lehenago—, eta, haren familiarengandik, Correak zapata kaxa bat jaso zuen herentzian, barnean haren objektuak eta errautsak zituena. «Facebooken talde itxi bat sortu, eta handik abiatuta hasi ginen eratzen artxiboa; Argentinako 1.400 transek parte hartu zuten», kontatu du Correak.

Argentinako lehenbiziko emakume transexual ekintzaileetako bat da Correa. 2014an, harremanetan jarri zen Cecilia Estalles argazkilari eta artistarekin, eta hark akuilatu zituen materiala ikusgai jartzera. «2014an, Argentinako eta Kanadako artista bisualen arteko truke batean parte hartzen ari nintzela, trabesti batzuen hilketak ikertzen hasi nintzen, eta han ezagutu nuen Belen», kontatu du Estallesek. «Gina Vivancoren kasuarekin hasi nintzen lanean, haren senide eta lagunek eman zizkidaten argazkiekin. Poliziak erail zuen Vivanco, 1991n. Artxiboa digitalizatu nuen, eta Beleni proposatu nion kideen argazkiak digitalizatzea eta espazio fisiko bat sortzea. Hasieran, duda egin zuen, ni lesbiana zis bat naizelako, baina, denborarekin, eta urrutitik bazen ere [Belen Alemanian bizi baita, 2008tik], lanean hasi ginen. Zer etxetara joan esaten zidan berak; aurkeztu egiten ninduen».

Hara joan, materiala bilatu, eta digitalizatu egiten zituen. Hasieran, bi erakusketa txiki egin zituzten, komunitatearentzat nagusiki: «2017an, berriz, lantalde bat osatu, eta ECUNHIko erakusketa prestatzen hasi ginen [Gure Seme-alabak Kultur Espazioa, egoitza Armadaren Mekanika Eskolako atxilotze zentro klandestinoa izandako eraikinean duena]. Harrezkero, gehiago hedatzen hasi zen artxiboa».

Garaitsu hartan, Ibermemoria saria eman zioten artxiboari, eta, sari horren barnean, artxibozaintzan trebatzeko aukera eman zieten. Estallesek dioenez, ordura arte senez landu zuten materiala, bere argazkilari prestakuntza baliatuz, baina, Fernando Osorio mexikarrak trebatu zituenean, dokumentuak kudeatzeko sistema bat sortu ahal izan zuten.

Aurrerago, Nazioko Artxibo Nagusian ere trebatu ziren, eta, besteak beste, nazioarteko katalogazio eta artxibatze arauak erabiltzen hasi. 2018an, berriz, izaera juridikoa eman zioten artxiboari, eta, horri esker, modua izan zuten beka eta diru laguntzetarako izena emateko, lan egiteko toki bat izateko, soldatak ordaindu eta kobratzeko, eta abarretarako.

«Belenen eta besteon helburuetako bat zen artxiboak lana eskaintzea transexual nagusiei; izan ere, zaurgarri bizi dira, ez baitute ez erretirorik eta ez eskubiderik, instituzio guztietatik baztertuta daudenez gero», azaldu du Estallesek. «Orain, Transexualen Nazioarteko Funtsari esker, badira hilabete batzuk kontratu eta guzti alokatua dugula espazio hau, eta gurea da. Oso poliki egin dugu bidea, eta oso nekez».

Maletak

Artxiboko kontakizunetan, bizipen batzuk etengabe errepikatzen dira. Pose probokatzaileen, dirdiren eta adats koloretsuen artean, behin eta berriz agertzen dira Poliziaren operazioak, atxiloketa atergabeak, komisariako torturak, eskolako eta familiako jazarpena, eta abar. Horregatik, ahanzturari ihes egitea, haientzat beste inorentzat baino gehiago, komunitate bat osatzea da.

«Etxetik eta familiatik bota gintuztenez, ez geneukan inor kontu egingo zigunik», azaldu du Correak. «Seme-alabarik ere ez geneukan. Lagunak baino ez geneuzkan, eta haien izengoitia besterik ez genekien; legezko izena zein zuten jakin ez, eta ezin genituen bilatu. Gaur egun, artxiboa egiten ari da erreparazio lan hori».

Honatx telesailaren lau atalen izenburuak: Lumak, Maletak, Musuak eta Altxaturik. Hain justu Maletak izenekoa da Correarena. Partez, estigmatik eta pertsekuziotik aldentzeko etengabe batetik bestera ibili behar izan zuelako jarri zioten izenburu hori kolektibo horretako kide gehienak dira estigmaren eta pertsekuzioen biktima, baina, hein batean, 2001ean erbestera joan behar izan zuelako ere bai.

Izugarri irakurtzen zen aldizkari batean elkarrizketa bat egin zioten behin, eta haren amaren etxera hots egiten hasi ziren orduan, mehatxuka; horren ondorioz, asilo politikoa eskatu behar izan zuen AEBetan. «Identitatea hain garrantzitsua den herrialde batean [Argentinan], guk 2012ra arte [Genero Identitatearen Legea onartu zen arte] ez genuen izan ez identitaterik, ez demokraziarik», esan du.

Identitatea, giza eskubideak

Galdeturik zergatik sortu den esperientzia hau Argentinan munduko beste leku batzuetan baino lehenago, Correak ezinbestean dio herrialde horretan identitatearen eta memoriaren arloetan egin den lana izan dutela inspirazio. Argentinako esperientzia ikusita, beste leku batzuetan ere hasi dira lan berean, euren funtsak sortzen. «Uste dut Kanadan eratu zela transen lehen artxiboa, baina beste modu batean ari dira han», azaldu du Estallesek.

«Haiek trans ospetsuen eta inportantzia historikoa izan dutenen donazioak hartzen dituzte; hemen, berriz, artxibo pertsonalak ditugu». Argentinaren ondoren, Kubak, Kolonbiak, Txilek eta Uruguaik ere sustatu dituzte halako proiektuak. «Kubakoak bere aurkezpenean dio Argentinakoa hartu duela oinarri», kontatu du Correak.

Aitortu aitortzen du inspirazio izan dutela giza eskubideen erakundeek Argentinan egindako lana, baina, aldi berean, oso kritikoa da, diktaduraren ondoren ez zaiolako errekonozimendurik eta erreparaziorik egin trabestien eta transexualen kolektiboari.

Trans Memoriaren Artxiboak berak argitara atera du diktadura jazarri egin zitzaiela arauz kanpokoei, bestelakoei, eta, horren ondorioz, berriki esaten hasi dira 34.000 direla desagertuak, eta ez 30.000, orain arte esaten zen bezala.

«Memoria, egia eta justizia prozesu baten hasieran gaude. Memoriarekin oraintxe hasi gara; egia, berriz, gu entzuten hasi zirenean hasi ginen plazaratzen; justiziarik, ordea, ez daukagu oraindik, Argentinak erreparazio hetero-zis bat egin baitu», azaldu du Correak. «Guk ez dugu izan ez amarik eta ez amonarik gure gorputzak erreklamatu dituenik. Giza eskubideen taldeek, erreparazio historikoa egiteko, zor handia dute oraindik transen komunitatearekin».

Estallesek berdintsu ikusten du egoera, baina argitu du berak bere zis kondiziotik hitz egiten duela betiere. Biek diotenez, gaur egun 65 urtetik gorako 90 pertsona baino ez daude diktaduraren lekuko izan zirenak, eta estatuak ez die inolako errekonozimendurik egin genozidio baten biktima izan ziren arren. «Guk zera nahi dugu, benetako erreparazio bat egitea, zeren pertsona horiexek aritu ziren borrokan, haiek jarri zuten gorputza, eta haiei eman zien egurra Poliziak», azaldu du Estallesek.

«Haiek aritu ziren eskulanean, esklabo, zentro klandestinoetan; haiek garbitzen zituzten auto odolduak; haiek aritzen ziren garbiketan; eta horri buruz ez du inork ezer esaten. Presoei eta jendarmeei zerbitzu sexualak ere ematen zizkieten.

Kide horiek kinka oso larrian daude, hil eta hil ari dira, eta borondate politikorik eza da arrazoi bakarra. Modua izan dugu haietako batzuen memoria erreskatatzeko, baina gutxi geratzen dira. Memoria pribilegio hetero-zis bat da, eta, horregatik, artxiboan, diktadurako memoria berreskuratzen ari gara».

Alde horretatik, lehen aldiz, duela egun gutxi batzuk zenbait jende auzipetu zuten diktaduran trabestiak eta transexualak bahitu, torturatu eta haietaz abusatzeagatik, gizateriaren kontrako krimenak leporatuta. Zehazki, hamar bat zibil, polizia erretiratu eta militar auzipetu dituzte giza eskubideak urratzeagatik.

Buenos Airesko probintzian, hiru zentro klandestinotan, terrorismo delituak egin zituen estatuak bere garaian, eta horren ikerketaren barruan etorri da operazioa. Bi urte pasatxo daramatzate ahozko epaiketa bat egiten auzi horren harira, eta uste izatekoa da hortxe landuko dituztela aipatutako kasuak.

Legea

Telesail laburraren atal bakoitzaren bukaeran, plaka beltz batean, idatzi dute Argentinan transexualak 40 urte baino gutxiago bizi direla batez beste, 2021ean 450 baino gutxiago zirela 50 urtetik gorakoak, eta, horregatik, Trans Memoriaren Artxiboak exijitzen duela estatuak aitor dezala genozidioaz, indarkeriaz eta jazarpen sistematikoaz baliatu zela komunitate horren kontra egiteko, eta ezar ditzala bizirik iraun zuteni erreparazioa emateko politikak.

Telesailak Cinthia Aguilarren istorioa kontatzen du besteak beste, eta hark inauteria dakar gogora, esanez orduan izaten zutela libre sentitzeko abagunea, gainerako jendea haiekin liluraturik geratzen zela orduan. «Gero, benetako bizitzan, jende horrexek berak diskriminatzen gintuen kaleko jantzita ikusten gintuenean».

Duela urte gutxi batzuk arte, izan ere, inauterien ikuskizuna zen, beste jardunaldi gutxi batzuen artean, trabestien eta transexualen komunitatea nolabait zilegitzat jotzen zen ekitaldi bakarra. Telesaileko beste kontakizun batean, Edith Rodriguezek bere maitasun istorioen berri ematen du, beste emakume transexual batez maitemindu zenekoaren berri, adibidez. Julieta Gonzalez Trachyn-ek, berriz, eskerrak ematen ditu etxetik alde egin behar izan ez duelako eta familiarekin ondo moldatzen delako. Orobat nabarmentzen du beti jakin duela nor den, baina Genero Identitatearen 26.743 Legea onetsia izan ondoren nortasun agiria jaso zuenekoa izan zuela bere bizi guztiko egunik zoriontsuena.

Ezkontza Berdintasunaren Legea (2010) eta Genero Identitatearena onartuta (2012), generoarekin zerikusia duten eskubideak onartzeko bide luze bati ekin zion Argentinak, eta, hori dela medio, eskualdeko erreferenteetako bat da orain halako gaietan. Egia da mugimendu feminista gero eta handiagoaren presio izugarriari esker joan dela legea moldatuz, baita emakumeen eta disidenteen mugimenduen eskari historikoei esker ere, baina, orain, mugimendu horietako asko eskatzen ari dira bete daitezela benetan lege horiek.

Esate baterako, 2021eko uztailean onartu zituzten azken legeetako bat izan zen trabestiek eta transexualek lan munduan kupo bat izatekoa —27.636 Legea—: haren arabera, herrialdeko sektore publikoan gutxien-gutxienez postuen %1 gorde behar da trabestientzat, transexualentzat eta transgeneroentzat.

Artxiboaren helburua haien argazkiak plazaratzea da, eta material hori salbatzea kideetako askoren heriotzak dakarren suntsipen eta galera etengabetik. «Ikusgai izateak modua ematen digu gizarteak guri buruz pentsatzen duena aldatzeko, zeren, orain gutxi arte, argazkilari zis-aren begirada baizik ez baitzuten eskura, psikologoarena, psikiatrarena, edo polizia artxiboena», zehaztu du Correak. «Artxibo honen bidez, guk dakigun bezala kontatzen dugu dena, gure bizipenen bidez; ez ditu gure partez beste inork kontatzen gure istorioak, orain arte gertatu den bezala. Izan ere, lehen, prentsak zeukan gutaz hitz egiteko baimena. Orain, berriz, guk geuk kontatzen dugu geurea».]]>
<![CDATA[«AEBek 'hemen ez zara sartuko' esanda ere, Txinak ez du etsiko»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1889/019/001/2022-06-10/aebek_hemen_ez_zara_sartuko_esanda_ere_txinak_ez_du_etsiko.htm Fri, 10 Jun 2022 00:00:00 +0200 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1889/019/001/2022-06-10/aebek_hemen_ez_zara_sartuko_esanda_ere_txinak_ez_du_etsiko.htm
Nestor Restivo (Buenos Aires, 1960) kazetari eta irakasle argentinar bat da, eta, 2011z geroztik, Dang Dai aldizkariaren zuzendarietako bat -Argentinaren eta Txinaren truke aldizkari bat-. Horrez gainera, albiste atari bat ere badauka.

Zer harreman dute Txinak eta Argentinak?

Txina Argentinaren lehen bazkide komertziala izateko bidean dago. Harremana defizitarioa da: saldoa negatiboa da kantitatean, baina baita kalitatean ere. Argentinak Txinari lehengaiak saltzen dizkio gehienbat, eta Txinak Argentinari, berriz, gailu elektronikoak eta industrialak.

Argentinak merkataritza defizita du bere bazkide garrantzitsu guztiekin -AEBak, Europako Batasuna, Brasil...-; hala ere, azken urteotan superabit komertzial handia izaten ari da, egungo gobernuaren politikaren ondorioz, baina hori ez da bazkide garrantzitsuekin gertatzen ari, baizik eta gainerakoekin, merkataritza oso dibertsifikatua baitu.

Dena den, Txinarekin defizita izatea ez da egokiena, ezta lehengaiak esportatzen dituen herrialde bat izatea ere.

Bere garaian, eskualdeko «ezkerreko» gobernuen arteko harreman onari esker, AEBek gutxiago oztopatzen zituzten Txinaren negozioak. Txinak ba al du eskualde estrategiaren bat Latinoamerikarentzat?

Maila globalerako duen estrategia bera du Latinoamerikarentzat, haiek garapen baketsua esaten diotena. AEBei ez zaie gustatzen Txinak aurrerapausoak ematea, batez ere beren eraginpekotzat jotzen dituzten eremuetan, hala nola Latinoamerikan. Txina bide onetik zihoan, baina, orain, Ukrainako gerra dela eta, gehiago kostako zaio aurrera egitea hautsia den mundu honetan. Nire ustez, NATOk eragin du gerra hau; besteak beste, Txinari eta Errusiari hedatzen jarraitzea eragozteko.

Hasieran, hau da, duela hamar-hamabost urte, Txinako enpresak Argentinara iristen hasi zirenean, Txinak eskualdeari buruzko ikuspegi globalago eta nahasiagoa zuen, baina, gero, enpresa horiek gero eta gaitasun handiagoa lortu zuten, eta hobeto ulertu zuten dena.

Orain dela urte batzuk, Txinak merkataritza akordio integral bat proposatu zion Mercosurri, eta Mercosurrek ez zion erantzun. Celac komunitatean bada Celac-Txina izeneko talde bat, eta Txinak batera lan egiteko agenda bat eramaten du beti bileretara, baina Latinoamerikak ez du kasurik egiten -herrialde bakoitzaren eztabaidetan kateatuta dabil, eta bertako herrialdeen artekoetan-.

Zer falta zaio?

Latinoamerikan adimena falta da hori egiteko; XXI. mendearen hasieran, gobernu popular batzuk batera etorri zirenean, aukera ederra izan zen, baina ez zen aprobetxatu. Latinoamerikak erretorika integrazionista handia du, baina aurrera ateratzea falta zaio.

Orain dela egun batzuk, AEBetako Estatu Departamentuaren isilpeko ordezkaritza batek bisita egin zion Argentinari, eta eskatu zion ez erosteko Txinako erreaktore bat…

Txina oso lanpetuta dabil, mundu osoan egon nahi baitu, eta, kontuz badoa ere, ez da geldituko AEBek «hemen ez zara sartuko» esanda ere. Txinak Latinoamerikan egin dituen inbertsio guztien artean, energian egindakoak dira garrantzitsuenak -petrolioa, presa hidroelektrikoak, parke eolikoak, eguzki parkeak eta abar-. Arlo nuklearrean, orain arte ez da inbertsio handirik egin, baina, joan den otsailean, Fernandez presidenteak berretsi egin zuen Argentinan laugarren zentral nuklearra egiteko akordioa.

Azken hilabeteetan, bost edo sei funtzionario estatubatuar etorri dira ohartaraztera horretan aurrera ez egiteko, baina hori historikoa da: Argentinak aurrera egin nahi izan duen bakoitzean proiektu aeronautiko, aerokomertzial, farmakologiko, misilen edo nuklearren arloko batekin, ezetz esatera etorri dira, 40ko hamarkadatik hona.

AEBak Argentinaren lehiakide zuzenak dira, eta Argentina Hego Amerikako herrialderik aurreratuena da garapen nuklearrean, Brasilen atzetik. Argentinako komunitate zientifikoa oso haserre dago, arlo horrek ez baitu aurrera egiten, finantzaketan inplikatuta dauden Argentinako sektoreen arteko desadostasunengatik.

Oso inbertsio handia da: 8.500 milioi dolar dira; Txinak Argentinan inoiz egin duen inbertsiorik handiena, alde handiz.

Uste duzu AEBek badutela Txinaren hedapena geldiarazteko aukerarik?

Ez, baina badute oztopatzeko gaitasuna. Haien eraginpeko gobernuak daudenean, proiektuak trabatu egiten dituzte, edo atzeratu, baina Txinak pazientzia handia dauka bere proiektuei dagokienez, eta epe luzekoak izaten dira.

Imajinatu AEBek Ukrainakoa bezalako gatazka bat sortzen dutela Taiwanen; zaila da hori gertatzea, baina horrelako zerbaitek Txinaren arreta desbideratuko luke urteetan. AEBek zaildu egingo dute Txinarentzat periferikoa izan daitekeen guztia, ahal duten neurrian. Geldiarazi ez dut uste; adierazle ekonomiko guztien arabera -mundua nola banatzen den adierazten duen edozein-, nabarmena da Mendebaldearen gainbehera, Europarena batez ere, eta AEBena ere bai, neurri batean.

Asiaren gorakada, berriz, oso handia da; Txinarena batez ere, baina baita Indiarena eta beste herrialde batzuena ere. Hori geldiezina dela uste dut.

Zuk idatzitako artikulu bat parafraseatuz, Txinakoa zer da, estatu kapitalismo bat edo merkatu sozialismo bat?

Nik uste dut Txina oso eredu berezia dela, bitarikoa. Txinak asko edan zuen kapitalismotik Deng Xiaopingen erreformetatik aurrera, baina prozesu hori guztia gidatzen duena ideia marxisten alderdi bat da, ez burgesia.

Orduan, burgesiak estatua gidatzen ez duen heinean, ezin da estatu kapitalismoaz hitz egin; kapitalismoaren gauza batzuk hartu zituen bezala, doktrina marxista guztia ere hartu zuen -eta biak dira Mendebaldeko produktuak, kapitalismoa eta marxismoa-. Txinak zera egiten du, atzerritik hartu baliagarri zaiona.

Horrek ez du esan nahi Txina herrialde komunista edo sozialista bat denik, baina uste dut haiek duten definizioa dela egokiena, hau da, Txinako ezaugarri batzuk dituen sozialismo bat dela, edo merkatu sozialismo bat.]]>
<![CDATA[EZKERRA, AGINTEA ESKURATZEKOTAN]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1985/002/001/2022-05-29/ezkerra_agintea_eskuratzekotan.htm Sun, 29 May 2022 00:00:00 +0200 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1985/002/001/2022-05-29/ezkerra_agintea_eskuratzekotan.htm Fico-k 2,1 milioi boto lortu zituen; hala, Kolonbiaren Aldeko Taldea koalizio kontserbadoreari gailendu, eta eskuinaren hautagai bilakatu zen. Ficori ez dio mesede egin uribismoak bere alde egin izanak, mugimendu horrek sinesgarritasuna galdua baitu, hala ekonomia arloan emaitza hagitz txarrak izan dituelako, nola bake akordioen ezarpena trabatu duelako. Edozein modutan, Rodolfo Hernandezek inkestetan nabarmen goiti egin izana da azken egunotako ezustekoa. Izan ere, Hernandezek bildu ditu Sergio Fajardo hautagaiak erakarri ezin izan dituen zentroko boto emaileak. Bertzalde, inkestek adierazten dutenez, Petro eta Hernandez pasatuko balira bigarren itzulira, Gutierrezen boto emaileen %85ek eginen lukete Hernandezen alde. Azkenean gobernu progresista bat osatzen bada, baliteke bertze gauza bat ere aldatzea: herrialdeak AEBekin izandako harreman historiko estua. «AEBek eragin erabakigarria izan dute herrialdearen egunerokoan, eta, bi herrialdeen arteko harremanetan, Kolonbiak ez du subiranotasun pizarrik ere izan. Bertzeak bertze, presentzia militar handia ekarri du horrek, bai eta bi herrialdeetako elite politikoek lotura estua izatea ere. Harreman horren funtsezko alderdietako bat drogen aurkako gerra deiturikoa da», azaldu du Cepedak. «Gobernu progresista batek bertzelako harreman bat eraiki beharko luke, gure herrialdearen independentzia gehiago errespetatzen duena, eta integrazio eta lankidetza harremanak sortu beharko lituzke Latinoamerikan, hala nola Mexikorekin, narkotrafikoaren auziagatik, eta Brasilgo gobernu berriarekin, Amazoniaren harira, ekozidio bat egiten ari baitira han». EZKERRA Kolonbia da agintean ezkerreko alderdirik izan ez duen Hego Amerikako herrialde bakarra. Inkestek erakusten dutenez, litekeena da oraingoan ezkerreko alderdi bat ailegatzea gobernura, lehenbiziko aldiz. Yanhass etxearen azken inkesta, hain zuzen, bat dator orain arteko ikerketa gehienek adierazi dutenarekin: herrialde osoko boto emaileen %40k Gustavo Petroren alde bozkatzeko asmoa dute, eta Fico izanen litzateke bigarren, lehen itzulian botoen %21 eskuratuta. Halaber, inkestaren arabera, kolonbiarren kezka nagusiak ekonomia (%28), ustelkeria (%20), herritarren segurtasunik eza (%14) eta langabezia (%14) dira. Bertzalde, galdekatutakoen %85ek uste dute hirietako segurtasuna ez dela hobetu, eta, are, okertu ere egin dela. Duquek inoizko gaitzespen indizerik handienarekin (%80) bukatuko du agintaldia, bai langabeziari, bai ustelkeriari eta bai herritarren segurtasunari dagozkien gaietan. Cepedaren iritziz, pobreziaren aurkako borroka gobernuaren programaren funtsezko parte bat da. «Milioika familia miserian bizi dira. Ekonomia produktibo bat nahi dugu, hau da, kapitalismo produktibo bat. Horretarako, ekonomia jarduera ez-emankorrak gainditu beharra dago, hala nola meategietako estraktibismo energetikoa, estatuak zergen bidez bildutakoaren zatirik handiena dakarrena. Abeltzaintza estentsiboa da gainditu beharreko bertze jarduera horietako bat: abeltzaintza mota horretan, espekulaziorako baizik ez da baliatzen lurra, eta ez da modurik elikagaiak ekoizteko. Eta, bukatzeko, narkotrafikoa dago, bertze bi arlo horien ondorioa. Kontua da ekonomia haztea lortu behar dela, eta, aldi berean, herrialdearen arazorik larrienak konponduko dituzten zerga politikak ezarri. Horrez gainera, bakea funtsezko gaia da; klima aldaketaren ondorioak arintzea ere bai, eta, horretarako, ekonomiaren orain arteko ardatza, energiaren sektorea, ordezkatu behar da». Eskuineko politikek porrot egin izanaren ondorio da ezkerraren garaipena, neurri batean, baina baita gizartea gogaituta egotearen ondorio ere, Kolonbiako herritarrek estatuaren eta gerrillaren arteko konfrontazioa eta indarkeria bizi behar izan baitituzte hainbat hamarkadaz. Gizartearen ezinegon hori karrikako mobilizazioetan azaleratu da azkenaldian. Hain zuzen, 2019ko azaroaren 21ean lanuzte nazional bat abiatu zuten Duqueren gobernuaren neurri neoliberalen aurka: ordutik aitzinera piztutako mobilizazioak sekula ikusi gabeak ziren Kolonbian, ez baita izan protestarako tradiziorik. Gisa anitzetako mugimenduak, ikasleen elkarteak, feministak, indigenen eta afrikar jatorrikoen komunitateak eta nekazariak karrikara atera, eta manifestazio ugari egin zituzten. Iaz, pandemiak halabeharrez ekarritako etenaren ondotik, karrikara itzuli ziren, are indartsuago. Urte hartako apirilaren 28an, Eztanda Sozial deiturikoa abiatu zen: milaka lagunek protesta egin zuten Duquek bultzatutako zerga erreformarako proiektuaren aurka, eta, azkenean, presidenteak alde batera utzi behar izan zuen proiektua, nahiz eta ez zuen lortu egoera baretzea horrekin. Mobilizazio horiek, baina, ez ziren gobernuaren aurkako protestak bakarrik. Are, hainbat hamarkadaz agintean izandako gobernu neoliberalek eragindako atsekabea adierazi zuten manifestariek, politika ekonomiko eta politikoei dagozkien indize guziak okertu bertzerik ez baitzituzten egin. Atsekabe horrek bide eman zion eskaera multzo bati, eta hainbat sektore sozial bildu ziren horien inguruan, bereziki gazteak, zeinek presentzia handia izan baitzuten akordioen garaian, bai eta eztandaren aitzineko mobilizazioetan ere. Txilen Gabriel Boricekin gertatu bezala, gazteen artean lortu du Itun Historikoak babesik handiena. Mobilizazio sozialari dagokionez, garrantzitsua izan zen jatorrizko hamabost herritako 2.000 lagunek baino gehiagok zortzi hilabetez Bogota hiriburuko parke nazionalean, aire zabalean, egindako kanpaldia ere. Maiatzaren 13an amaitu zen kanpaldia, komunitate horiek eta barrutiko gobernuak akordio bat sinatu ondoan. Maria Violet lider sozial bat da, Nasa herrikoa, eta parkearen okupazioan parte hartu zuen: «Erresistentzia ariketa bat egin genuen; izan ere, eskualdeetan, hil, bortxatu eta abandonatu egiten gaituzte, eta ez dugu inongo bermerik. Hori dela eta, lekualdatu beharra dugu, baina, hirira ailegatzen garenean, berriz biktimizatzen gaituzte, ez baitute indiarrik nahi hirian. Gure eskubide konstituzionalak errespeta daitezela eskatzen dugu, ez gaitzatela berriz biktimizatu, eta bermeak izan daitezela eskualdeetara itzultzeko». Violetek arazoetako bat azaldu du: «Zenbat eta errotze kultural eta identitario handiagoa izan, orduan eta txikiagoa da parte hartzea. Hau da, gazteleraz ongi solastatzen direnei bakarrik aditzen diete, eta ama hizkuntzan bertzerik mintzatzen ez direnak, berriz, diskriminatu egiten dituzte. Horrek bultzatu gintuen parkean egotera: erakutsi nahi genuen eskualdeetan pasatzen denaren erradiografia garela». HAUTAGAIAK Gustavo Petrok 62 urte ditu, eta hirugarren aldiz saiatuko da presidentetza eskuratzen. Ibilbide luzea egina du Kolonbiako politikan: 17 urterekin, M-19 hiri gerrillan sartu zen. Ekonomia ikasketak egin zituen, zinegotzia izan zen, eta preso ere egon zen, lur batzuen okupazioa zuzentzeagatik. Diputatu hautatu zuten 1991n, baina, 1994an, haren alderdiak babesa eskatu zion estatuari zenbait militanterentzat, eta, beraz, Belgikara bidali zuten, agregatu diplomatiko gisa; han, espezializazio bat egin zuen ingurumen arloan, hau da, bere agenda politikoko gai nagusi batean. 2011n, Bogotako alkate aukeratu zuten, eta, orduz geroztik, haren ospea handitu bertzerik ez da egin. Hala ere, presidentetzarako hauteskunde hauetan, Francia Marquez presidenteorde izateko hautagaiari so daude denak. Lider sozial ezaguna da, afrikarren ondorengoa eta feminista, eta lurraldearen eta ingurumenaren defentsa hartu ditu bere hautagaitzaren ardatz gisa. Suarezen sortu zen Marquez, Cauca departamenduan, ama ezkongabea da, eta ogibidez abokatua. Bada, martxoan, aurkeztu ziren koalizio guzien primarioetan, gehien bozkatutako hautagaietan hirugarrena izan zen, eta baliteke Kolonbiako lehenbiziko presidenteorde beltza izatea. Hala pentsatua ez zuen arren, Petrok presidenteorde izateko hautagai gisa jarri behar izan zuen, halabeharrez, martxoko primario horietan 800.000 boto lortu baitzituen. 1997an, Marquez Komunitate Beltzen Prozesua antolakundean sartu zen, eta, ordutik, borrokan dihardu arrazakeriaren, patriarkatuaren eta estraktibismoaren aurka. Marquezen hautagaitzak sektore feministen, ingurumena babestearen aldekoen eta gazteen botoak bildu ditu, eta, hain zuzen, Marquezengatik ez balitz, horiek guziek ez zuketen Petroren alde bozkatu izanen. Marquezek debekatua du hainbat lurraldetan sartzea kanpainako biran, sortu zen eskualdea barne, ihes egin behar izan baitzuen handik, heriotza mehatxuak egin zizkiotelako. ITUN HISTORIKOA Testuinguru horretan, Itun Historikoa koalizioak, Petro buru duela, kontuan hartu ditu herritarren askotariko eskaerak, eta horiekin hobekien ezkontzen den alternatiba eskaini. Itun Historikoak alderdi eta mugimendu anitz biltzen ditu, zentro-ezkerretik hasi eta joera erradikalizatuetaraino. Bakea eta demokrazia sendotzea dute helburu, baina ez dute programa iraultzaile bat proposatu, inondik ere. Petro buru duen gobernu bat osatzen baldin bada, hauek izanen dira haren erronketako batzuk: pentsio eredua erreformatzea, nekazaritza eta zerga sistema erreformatzea, hezkuntza sistema eta osasungintza publikoa hobetzea, eta industria estraktiboaren auzia. Hala ere, zentroko eta zentro-eskuineko indarrak barne hartzen dituzten aliantzak osatu ezean, ia ezinezkoa izanen da arlo horietan aitzinamenduak lortzea. «Kolonbian, eredu izugarri doilorra ezarri da: itxuraz, demokratikoa da, baina hagitz eraginkorra izan da zernahi aldaketa politiko odoletan itotzeko garaian. Azken urteotan, aldaketa kultural bat izan da, eta horrek bide eman dio aldaketa politiko bati, hainbat hamarkadaz gobernu kontserbadoreak izan ondotik. Gainera, hori guzia gertatu da noiz-eta mobilizazioak piztu direnean eta aldaketa hori beren gain hartzeko indarra duten liderrak daudenean», nabarmendu du Cepedak. ]]> <![CDATA[«Indarkeria ziklo horren egiturazko kausei eragiteko egin behar dira aldaketak»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1948/006/001/2022-05-29/indarkeria_ziklo_horren_egiturazko_kausei_eragiteko_egin_behar_dira_aldaketak.htm Sun, 29 May 2022 00:00:00 +0200 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1948/006/001/2022-05-29/indarkeria_ziklo_horren_egiturazko_kausei_eragiteko_egin_behar_dira_aldaketak.htm
Elkarrizketa batean, zera esan zenuen behin: «Gobernuan aliantza bat dago oraintxe: botere ekonomiko handi batzuen eta botere mafioso handi batzuen artekoa». Nola alda lezake gobernu berriak egoera hori?

Eraldaketa demokratikoak behar dira. Mafia horiek guztiek instituzioetan duten presentzia ahuldu beharra dago, ustelkerian aritzen baitira, aktiboak zuritzen, narkotrafikoan eta halakoetan. Baina, horretarako, garden gobernatu behar dira instituzioak, justizia erreformatu behar da, eta alderdi politikoak modernizatu ere bai. Ordezkaritza bidezko demokrazia sendotu eta araztea da kontua, aldi berean ekonomiaren eta kriminalitatearen arloetan errotiko estrategiak baliatuz, zeren, narkotrafikoaren bitartez ez ezik, legez kanpoko afera askotarikoen bidez ere hedatu baita kriminalitatea.

Herrialde honetan, ohitura bihurtuta dago indarkeriaz eta armaz negozioak egitea eta boterea eskuratzea; hortaz, jardunbide hori aldatzea da kontua.

Sinesten duzu posible dela hainbesteko aldaketa bat egitea?

Uste dut hauxe dugula aukera bakarra bide horretan aurrera egiteko. Beharbada, Kongresuan erreforma batzuk egin daitezke ustelkeriaren eta mafien kontrako neurriak hartzeko, baldin eta ezkerrak, zentroak eta zentro-eskuinaren parteren batek elkar hartzen badute. Gaur egun, errotiko aldaketak egiteko modurik ez dago, orekak oso ahulak dira eta.

Bestalde, gizartea ere deitu beharra dago presioa egin dezan eta, horrela, modua jar dezan gerra bukarazteko eta armadatik hasita justiziaraino geruza guztietan barrenduta dauden egitura mafioso guztiak deuseztatzeko.

Botere judizialak nolako pisua du horretan guztian?

Botere judiziala, oraindik ere, zigorgabetasun egitura bat da. Epaile eta fiskal batzuek neurriak hartu nahi izan dituzte, baina mehatxuak eta atentatuak egin dizkiete. Haiek babesteko premia dago. Esparru judizialaren autonomia bermatu behar da, zeren gobernuak bere erara moldatu baitu azkenaldian, eta horrek haren independentzia higatu baitu.

Zer behar du Kolonbiak 2016ko Bake Ituna benetan bete dadin?

Akordio integral bat da, eta erreforma ekonomikoak behar ditu, politika zabalago baterako erreformak, justizia trantsizionalekoak. Horrez gainera, suspertu egin behar dira erreforma sozial eta politikoak, horiek baitaude atzeratuena. Habanako 2016ko akordioaren bidez, aro bat bukatu zen Kolonbian, baina herrialdea ez da igaro gatazkaoste batera, eta hortxe dauzkagu 70 urte iraun duen gerra baten azken ukaldiak.

Indarkeria ziklo horren egiturazko kausei eragiteko egin behar dira aldaketak. Izan ere, aldaketak egitearen kontrako jarrera hori oztopagarri da bake akordioa betetzeko, zenbaitek uste baitute gerran segitu beharra dagoela, matxinatuen kontrako gerra utzi eta drogaren kontrako gerrari ekinda, eta horrela. Baina logika hori beti da gerra logika bat, eta hori jendea menperatu eta gobernatzeko bide bihurtu zen bere garaian. Bake akordioa betearazteko, bestelako bide bat urratu behar da, hemendik aurrera armarik gabe egin dadin politika, eta elkarbizitza demokratikoa izan dadin nagusi.

AEBek noraino sartu dute eskua Kolonbiako prozesu historikoan, azken urteetan batez ere?

AEBetako Gobernuaren zenbait ordezkarik gainbegiratu eta babestu egin zituzten Habanako bake akordioak: ondoko mahaian egon ziren, eta parte hartu zuten hitzarmenak sinatzeko zeremonian ere. Elkarrizketa aro berrirako helburua hauxe da: batetik, berriz heltzea akordioak guztiz babesteko bideari, AEBek alde formalean bederen babestutako bide horri, eta, bestetik, babes hori hedatzea erreformak sakontzeko beharrezkoak diren beste esparru batzuetara, betiere gogoan harturik Kolonbiari orain ez dagokiola beste gerra aro bat, baizik demokratizazio aro bat.

AEBek garrantzi handia dute honetan guztian, historian izugarrizko eragina izan baitute Kolonbiako ekonomian, politikan eta nazioarteko harremanetan.

2021eko urritik 2022ko maiatzera, ia 2.000 indigenak okupatuta eduki dute Bogotako Parke Nazionala, zenbait gauza salatzeko: beren lurraldean sufritzen duten indarkeria, gosea, lurraren eta meatzaritzaren kontrola… Zer iruditzen zaizu?

Indigenen aferak izugarrizko pisua du, proportzioan herritar asko baitira. Azken hiru urteetan, 300.000 desplazamendu baino gehiago izan dira, eta haien %70 herri etnikoetan izan dira. Herritar horietako asko komunitate indigenetakoak dira, eta Bogota erdialdeko parke bat okupatu dute modu sinbolikoan.

Oraintsu alde egin dute handik, baina ez gatazka konpondu delako: besterik gabe, ahitu egin da borrokarako ahalegin hori, eta neurri aringarri batzuk ezarri zaizkio aferari, baina arazoa bera, hau da, beren lurretara itzuli, beste leku batean kokatu eta beren lurraldean lasai bizitzeko aukera izatearena, hori ez dago konponduta, eta horixe da gaur egun eginkizun nagusietako bat.

Zergatik da hori garrantzitsua?

Ez da ahaztu behar Kolonbiako lurraldearen %40 jabetza kolektibo etnikokoa dela, eta hainbat babesleku eta kontseilu komunitario afro-kolonbiar daudela. Horrek erakusten du zenbaterainokoa eta zein garrantzitsua den lurralde horiek kontrolatzeko borroka biolentoa, eta estrategia sakon bat exijitzen du, gobernu berriak lehentasuntzat hartu beharko duena.

Akordioan, nekazaritza eremuko erreforma integral bat adostu zen, baita droga politika bat ere, besteak beste. Batere aurreratu al da arlo horietan?

Zoritxarrez, bake ituneko bi auzi funtsezko horiek urardotu egin dira. Lurrei dagokienez, erdibideko aukera bat zen nekazariei hiru milioi hektarea ematea, fisikoki, baina azkenean ez zen halakorik egin. Eta drogen eta legez kanpo landutako lurren inguruko politikak atzera bota, eta drogen kontrako gerra politika bat eta ordezkapen behartuko politika bat ezarri dira.

Kolonbiako lekurik arazotsuenetan ditugun indarkeria arazo asko eta asko horrekin lotuta daude, Nekazaritza Eremuko Erreforma Integrala ezarri ez izanarekin, droga politika berriarekin, eta legez kontra landutako lurren auziari erantzun sozial bat emateko politikarekin.

Zure ustez, zergatik babestu zuen Komunen Alderdiak —FARCeko borrokalari izandakoenak— Itun Historikoa lehen itzulian?

Bake hitzarmena defendatzea funtsezko gaia da edozein gobernu berrirentzat, eta, ezbairik gabe, Itun Historikoa alderdiak du erabakimenik handiena bake akordioak ezarrarazteko bidean, hau da, askoz ere bake osoago bat lortzeko bidean. Nire ustez, horregatik iruditzen zaio alderdi horri itunak bat egiten duela gehien beraren jarduera politikoarekin, hark ematen diola bermerik handiena.

Inkesten arabera, litekeena da Kolonbiak ezkerrerantz jotzea. Hala gertatuko balitz, zer aldatuko litzateke, zure ustez?

Martxoko hauteskundeetan jada sumatu da badatorrela aldaketa, badatorrela sendoaldia, ezkerrarena ez ezik zentroarena ere, eta eskuin muturra ahultzen ari dela. Kolonbian, arazoa da 70 urte bizi izan garela gerran, eta, hortik abiatuta, errepresioa erabili izan dela protestaren, bestelako iritzien eta oposizioaren kontra.

Bake itunak aldatu egin du panorama politikoa, eta irauli egin du orain arteko logika hori, oposizio oro subertsioa delako logika; egoera berri honetan, zenbait mugimendu sozial eta ezin konta ahal herri adierazpide sortu dira, eta horiek badute beren isla bozetan.

Aldaketarik ekarri al du itunak?

Nahiz eta bake akordioa ez den bere osoan bete, aldaketa kultural bat ekarri du, kontzientzia aldaketa bat, eta, horri esker, herritar mugimendu berriak sortu dira: besteak beste, gazteen eta emakumeen mugimendu sozial berebizikoak, gerraren, ustelkeriaren, gauzak egiteko modu zaharren kontrakoak. Prozesu honen parte da hori, eta horixe ari da dinamizatzen Kolonbiako gizartea.

Proiektu uribista, nahiz eta azken 30 urteetan hain pisuzkoa izan den, oso ahulduta dago orain. Jendeak behin betiko bukatu nahi du gerraren pasartea, eta orobat nahi du gobernuak beste modu batean jokatzea.]]>
<![CDATA[Ingurumena eta inpunitatea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1907/002/001/2022-05-28/ingurumena_eta_inpunitatea.htm Sat, 28 May 2022 00:00:00 +0200 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1907/002/001/2022-05-28/ingurumena_eta_inpunitatea.htm
«Ez dago zigor legerik: Argentinan, kutsatzea ez da delitu. Ingurumenaren arloan inpunitate handia dago; ingurumen hondamendi asko daude, baina ez dute ia inor kondenatzen», adierazi du Enrique Viale ingurumeneko ekintzaile eta abokatuak. «Isuna jartzen dizute auto bati leihatila hausten badiozu, baina baso autoktono bateko milioi bat hektarea erretzen badituzu, 2020an gertatu zen moduan, ez zaituzte zigortuko. Beste hainbeste gertatzen da nekazaritzako produktu kimikoak botatzen badituzu eskola batera. Horren adibide argi baino argiagoa da 2015ean Barrick Gold enpresak San Juanen isuritako zianuroa, ez baitzuen inolako ondorio penalik izan».

XIX. mendean, Argentinak nekazaritza eta abeltzaintzako eredu esportatzaile bat garatu zuen, lurraren erabileran eta abereen hazkuntzan oinarritutakoa, eta batez ere Britainia Handiari saldu zizkion elikagaiak. Eredu horrek 1943. urtera arte funtzionatu zuen, peronismoak bestelako eredu ekonomiko bat sortu baitzuen orduan, inportazioen ordezkapenean oinarrituta; eredu horren helburua zen ahalik eta gehien ekoiztea Argentinan bertan.

Arrakasta izan zuen 1974ra arte; garai hartan, pobrezia, langabezia eta desberdinkeria apalak ziren. Diktadurak (1976-83) eredu hori amaitu zuen, herrialdea zorpetu, eta gutxi batzuek sortutako zor hori argentinar guztien gain utzi zuen. Kirchnerismoak politika horietako batzuk moldatu zituen, lana eta ekoizpen nazionala bultzatu baitzituen, eta estatuaren zorra kitatu.

Baina Cambiemos alderdiaren kudeaketak, Mauricio Macri buru zuela, dena hankaz gora jarri zuen berriro ere: besteak beste, landa eremuari lagundu egin zion, atxikipenak kendu baitzituen, eta Nazioarteko Diru Funtsak inoiz eman duen zorrik handiena bere gain hartu; ondoren, Banku Zentralak saldu egin zien zorra finantza funtsei eta herrialdeko kapital garrantzitsuei, eta haiek Argentinatik atera zuten dirua. Estraktibismoa, azken batean, Argentinako ekonomiaren jatorrira itzultzea da: lehengaiak ustiatzea du oinarri, eta gero lehengaiak saltzea eskaintzarik onena egiten duenari.

«[Ingurumena zaintzearen aldekoek] Zorrotz kritikatzen dugu modu kolonialean inposatzen diguten eredu estraktibista: lehengaien hornitzaile izatea iparralde globalarentzat», esan du Vialek. «Eskualdearen porrot ekonomiko osoak zerikusia du eredu horrekin. Argentinan pobrezia izugarri handia da, eta bere lurraldearen zati handi bat liberalizatuta du ingurumenari dagokionez».

Joan deneko 25 urtean, Argentinan oihan eta mendi autoktonoetako zortzi milioi hektarea baino gehiago basogabetu dira, eta 6.000 milioi litro agrotoxiko eta 70.000 milioi litro ongarri sintetiko baino gehiago erabili dira. Egun, hidrokarburoen inbertsioen sustapenerako proiektu bat bultzatzen du, bere burua hornitzeko ez ezik erregai esportatzaile garrantzitsu bilakatzeko ere.

Horrez gainera, nekazaritzako industriaren garapen federala, inklusiboa, iraunkorra eta esportatzailea sustatzeko erregimen bat ere bultzatzen du, eta aleen ekoizpena handitzea da horren helburua. Nekazaritzako eta abeltzaintzako muga harago eraman nahi du, eta, horretarako, baso eta mendi autoktonoetako milioika hektarea suntsitu behar dira, eta familien nekazaritza, laborariak eta indigenak kanporatu.

Duela hilabete batzuk, ezagun egin zen Clararen —ez da egiazko izena— kasua. Desgaitasuna duela aitortu zion Argentinako Estatuak: Clarari tiroideko minbizia diagnostikatu zioten 7 urte zituenean, eta horren bidez jakin zuten bihotza handitu egin zitzaiola. Ama minbizi mota beragatik hil zen, eta komunitateko hainbat herritarrek pairamen berberak dituzte. Quimica auzoan bizi dira guztiak, Parana ibaiaren ertzean —Hego Amerikako bigarren ibaia da—, Atanor SCA enpresaren industria instalazio batetik gertu.

Herritarren akusazioa

Herritarrek kutsaduraren eta beren gaixotasunen erantzule egiten dute enpresa hori. Atanor Argentinako herbizida, intsektizida eta fungizida ekoizlerik handienetako bat da, eta komunitatetik hirurehun metro baino gutxiagora dago. Albaugh LLC multinazionalarena da, eta, azken hamabi urteotan, komunitate horrek eta erakunde zibil batzuek bederatzi salaketa baino gehiago jarri dizkiote kutsaduragatik.

Orain arte, gauza bakarra lortu dute: bi epailek, 2017an eta 2020an, konpainiaren funtzionamendua mugatzea, gehienez hamabost egunez. Baina Atanorrek mugarik gabe dihardu oraindik ere. Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak txosten bat eskatu zion Argentinari, Quimica auzoko herritarrek 2019an aurkeztutako salaketagatik, eta Argentinak epea luzatzeko eskatu zion, bi aldiz; azkenean, ez zuen ezer aurkeztu. Abuztuaren 9an, nazioarteko erakundeak 14.635. kasua ireki zuen, eta Argentinari sei hilabeteko epea eman zion Quimica auzokoen salaketaren inguruko ohar gehigarriak aurkezteko, epea luzatzeko aukerarik gabe.

Joan den irailaren 24an, Argentinak Escazuko Akordioa berretsi zuen, beste bederatzi estaturen atzetik: ingurumenari buruz Latinoamerikako eta Karibeko herrialdeek egindako lehen eskualde ituna da. Ingurumen gaietako giza eskubideen defendatzaileei buruzko xedapen espezifikoak jasotzen dituen lehena da munduan, eta xede du bermatzea ingurumen arloko informazioa eskuratzeko eskubideak, parte hartzea publikoa izatea ingurumen arloko erabakiak hartzeko prozesuetan, eta justiziarako sarbidea izatea ingurumen gaietan.

Duela egun batzuk, 27/2022 ebazpenaren bidez, Argentinak HB4 gari transgenikoa merkaturatzea onartu zuen; gari hori erresistentea da lehortearekiko eta amonio glufosinato herbizidarekiko. Nekazari familiek, ekoizle txikiek, komunitate indigenek eta kooperatibek osatzen dituzten hainbat erakundek salatu zuten horrek ondorio zuzen bat duela: transgenikoak ogira eta irinez egindako produktu guztietara iritsiko dira. Era berean, adierazi zuten horren ondorioz herbizida gehiago erabiliko direla eta hazien beste lege bat egiteko nahia sortuko dela, eta neurri horrek nekazaritzako industriaren negozioaren eredua sakontzen duela, eta gobernuaren eta enpresen arteko aliantza ere bai.

Eskualdeari dagokionez, Kolonbiako presidente bilakatzeko faborito Gustavo Petrok proposatu zuen petrolioaren kontrako fronte bat sortzea Brasilgo Luiz Inacio da Silva Lula-rekin eta Txileko Gabriel Boricekin, ekonomia erregai fosiletatik aldentzeko.

«Hori oso interesgarria da», baieztatu du Vialek. «Bigarren belaunaldiko aurrerakoiak esaten diegun agintari aurrerakoiak ditugu eskualdean, klima aldaketaren eta kolapso ekologikoaren problematika askoz ere argiago dutenak, eta Petro da horietako bat. Etorkizuneko energia esaten zaien horiek izan behar ditugu jomugan, alegia, energia berriztagarriak».]]>
<![CDATA[Umeak lapurtzeko sare ezkutua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1928/022/001/2022-05-14/umeak_lapurtzeko_sare_ezkutua.htm Sat, 14 May 2022 00:00:00 +0200 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1928/022/001/2022-05-14/umeak_lapurtzeko_sare_ezkutua.htm
Biktimak pobreak ziren, baina, horrez gain, asko eta asko maputxeen komunitatekoak ere bai; adibidez, Maria Diemar. Txile hegoaldean jaio zen, 1975eko uztailaren 3an, eta Suediara eraman zuten hamar hilabete zituela. Aireportura heldu zenean, Txileko pasaportea zekarren, baita nortasun agiri bat, Temucoko Adingabeen Epaitegiaren sententzia bat eta jaiotze agiria ere: «Dokumentu haietan, Txileko nire amaren izena ageri zen. Zenbait agiri Suediako Adopzio Zentroan artxibatu zituzten, baina beste zenbait nire gurasoek gorde zituzten».

Gertatutakoa zehaztu du Diemarrek: «Hiru urte nituela, nire neba iritsi zen Suediara, eta gurasoek azaldu zidaten ni ere hegazkin batean iritsia nintzela, eta Txileko gure familiek ezin gintuztela zaindu, pobreak zirelako, eta gazteak. Niretzat, abstrakzio hutsa zen Txile, baina, 10 urte nituela, sententziaren itzulpen bat erakutsi zidaten, eta neure kabuz irakurri nuenean bizitza aldatu zitzaidan: orduan jakin nuen nire ama Txilen zegoela, eta erabaki nuen bilatu egin nahi nuela, gaztelania ikasi behar nuela, eta Txileren inguruko informazioa bilatu».

Noiztik

Pinochetek 1973an boterea hartu aurretik hasi ziren nazioarteko adopzio haiek, baina 1978rako politika publiko bihurtuak ziren jada. Estatuak ama ugari estutu zituen beren haurrak entregatu zitzaten, eta, diktadurak izua hedatuta, ez zen erresistentzia handirik izan. Karen Alfaro historialariaren ustez, «periodizazioaren auzia garrantzitsua da, irizpide politiko bat baita». Alfarok, hain justu ere, ikerketa akademiko bat egina du gai horren gainean; nazioarteko zenbait hedabidek eman zuten haren berri, The Guardian-ek eta Suediako Dagens Nyheter egunkariak besteak beste, eta zalaparta piztu zen mundu osoan. «Diktaduratik kanpo ere gertatu zela esatea auzia despolitizatzea da. 1965etik 1988ra, indarrean izan zen adopzioak legitimatzeko lege bat, jendearen jatorria ezabatzea ekarri zuena. Lege esparru hartan egin ziren adopzio asko, baina bereizi egin behar dira adopzio nazionalak eta nazioartekoak. Adopzio internazional gehien-gehienak diktaduran egin ziren, lege haren abaroan, baina baita diktadurak nazioartean egindako sustapen politikaren abaroan ere».

Seme-alabak entregatzeko estutu zituzten emakumeen aurreneko lekukotzak 70eko lehen urteetan hasi ziren entzuten, baina auzia ez zen 2017ra arte sartu agenda publikoan, urte hartan Alejandro Vegak Chilevision katean egindako dokumental batzuen bidez. Ama haietako asko engainatu egin zituzten: batzuei esan zieten haurra hilik jaio zela, eta ez zieten utzi gorpua ikusten, ezta heriotza agiririk eman ere; beste batzuei, berriz, paper batzuk sinarazi zizkieten umea eman nahi zutela onarrarazteko, baina askok ez zekiten ez irakurtzen eta ez idazten.

«Nire ikerketan, lortu dut erakustea diktadurak interesa zuela adopzioa sustatzeko Txileko erbesteratu ugari hartuak zituzten herrialdeetan; batetik, diktaduraren kontrako kanpaina arintzeko, eta, bestetik, sektore kontserbadoreekin aliantzak egiteko», azaldu du Alfarok. «Suediaren kasuan, lotura bat eratu zen Suedia-Txile eskuin muturreko elkartearekin —naziak ziren—; haiek Txileren aldeko kanpaina bat sustatu zuten, negozioak eta harreman diplomatikoak egiteko. Hala, harremana sortu zen Suediako Adopzio Zentroarekin, zeinak diktaduran instituzio publikoen bitartez jardun baitzuen Txilen —Haurraren Etxe Nazionalaren gisako instituzio publikoen bitartez— eta goi funtzionarioekin sareak osatzea ere lortu baitzuen. Zentro hark ordezkari bat zeukan Txilen: Anna Maria Elmgren». Vegaren dokumentaletako batean agertzen da Elmgren, eta guztiz funtsezkoa izan zen sare hartan.

Suediarra zen Elmgren, eta 1965ean heldu zen Txilera. Suediako Adopzio Zentroaren bitartez antolatzen zuen haurren bidalketa. Txileko adopzio legeak, berez, exijitzen zuen umeak Txilen geratzea bi urtez, harreran, atzerriko adopzio prozesua hasi aurretik, baina epaileak Elmgreni baimena eman zion Maria Diemar herrialdetik ateratzeko hark bi hilabete besterik ez zuela. Formulario ofizialetan, behin eta berriz azaltzen da Elmgren tutore gisa Diemarrenaren gisako kasuetan, hots, Suediako adopzio lasterretan. Adopzio gehien-gehienetan, lege prozesua atzerrian osatu zen.

Maria Diemar

«Ama nola deitzen zen jakinda, pentsatu nuen erraza izango zela hura aurkitzea, baina ez zen hala izan», kontatu du Diemarrek. «20 urterekin hasi nintzen bila, 1995ean, baina inork ez zidan informaziorik eman: ez Suediako Adopzio Agentziak, ez Txilen bisitatu nituen erakundeek. Santiagon, ordea, Erregistro Zibileko emakume batek esan zidan bizirik nuela ama, ezkonduta zegoela eta hegoaldean bizi zela oraindik, baina ezin zidala eman harekin harremanetan jartzeko biderik». 1998an, agentziak hots egin zion Diemarri, eta emakume txiletar baten kontaktua eman: hain zuzen, Diemar herrialdetik atera aurretik Santiagon hura zaindu zuen emakumearena. «Deitu, eta harengana joan nintzen. Hura bizi zen auzoan, baziren beste hamar emakume 70eko eta 80ko hamarkadetan agentziarentzat umeak zaintzen ibiliak. Zaindu ninduen emakume hark, Titak, kontatu zidan 300-400 ume zainduak zituela berak. Haren ahizpa, Teresa, Vegaren dokumentaletan azaltzen da, eta kontatzen du nola ordaintzen zioten lan hori egiteagatik». Garaitsu hartan, Diemar ulertzen hasi zen antolatutako sare bat zegoela.

Diemar Suediara itzuli zen, eta agentziari presio egin zion bilaketa hartan lagundu ziezaioten, baina ez zuen lortu. 2003ra arte ezin izan zuen aurkitu ama, eta kazetaritzako ikasle txiletar batek eta bere osabak lagundu zioten horretan. Hain zuzen, Diemarrek seguru-seguru jakin zuen, ama bizirik zuela ez ezik, amak sekula ez zuela adopzioan eman nahi izan. Gerora ezin izan du aurrez aurre ezagutu ama biologikoa, hura ezkonduta dagoelako eta beldur delako nola erantzungo duen senarrak istorio horren berri jakitean, baina modua izan du anai-arreba batzuekin harremanetan jartzeko, eta, haien bitartez, argazki batzuk ikusi ditu, zenbait gutun jaso, eta, inoiz, ama biologikoarekin telefonoz hitz egiterik ere izan du.

Ikerketa batzordea

Azken hamar urteetan, adopzio irregular horien frogak aurkitu dituzte zenbait kazetarik eta ikertzailek. Alfarok jakin zuen haur bakoitzaren truke 6.500 eta 150.000 dolar artean pagatu zietela Europako eta Estatu Batuetako familia haiek nazioarteko agentziei, eta haur «aproposak» identifikatu eta senide biologikoengandik bereizteko prest zeuden profesional txiletarrei ematen zitzaiela diru horren parte bat.

2018ko irailean, haur haiei ebatsitako identitatea argitzeko lanean ziharduten organizazio batzuek presio eginda, Txileko Kongresuak ikerketa batzorde bat eratu zuen, eta zenbait haurren, zenbait amaren eta instituzioetako eragile batzuen lekukotzak bildu zituzten. 2019ko uztailean, 144 orrialdeko txosten bat atera zuen batzordeak, eta argitara eman zuen osasun arloko «mafia» profesional batzuek haurtxoen horniketa etengabea bermatu zutela «negozio oparo» baten bidez, eta praktika hori sofistikatuz joan zela, gainera, denborak aurrera egin ahala, diktadura frankistak ohi zuen moduan.

«Diktadurak Adingabeen Plan Nazionala sortu zuen, eta, haren bidez, adopzioa sustatu zuen, kudeaketetarako denbora laburtu, eta eskabideak Haurraren Etxe Nazionalean zentralizatu; instituzio hartan jarduten zuten Suediako Adopzio Zentroko ordezkariek». Halaxe dute zehaztua txostena egin zuten ikertzaileek. Agiri asko falta direnez —adopzio legeak baimena ematen baitzuen dokumentuak erregistro publikoetatik ezabatzeko—, ikerketa batzordeak proposatu zuen beste batzorde bat sortzea auzi horiek herrialdean bertan eta nazioartean ikertzeko, baita DNA banku bat eratzea ere, familia biologikoak errazago aurkitu ahal izateko.

Urtarrilean, ordurako txostenaren emaitzak plazaratuta zeudela eta zenbait ikerketa prentsan zabalduta, hala Txileko Gobernuak nola Suediakoak men egin behar izan zioten presioari, eta adierazpen publikoak egin behar izan zituzten. Hernan Larrain Txileko Justizia ministro izandakoak iragarri zuen plan pilotu bat abiaraziko zutela zazpiehun adopzio ilegalen biktimei beren familia biologikoa aurkitzen laguntzeko. Otsailean, arau proposamen bat aurkeztu zen jatorrizko identitatea jakiteko eskubidea konstituzio berrian sartzeko, baina bozketan, duela egun batzuk, botoen ia erdiak kontrakoak izan ziren, eta bertan behera geratu zen. Alfarok espero du arau berri hori sortu ahalko dela giza eskubideekin lotuta aurrez onartuak izan diren eta konstituzio berriaren parte izango diren beste arau konstituzional batzuetatik abiatuta, eta Gabriel Boricen gobernu berriak esperantza piztu dio, adierazi duelako lehentasun izango duela giza eskubideen auzia.

Duela zenbait aste, Suediako Gobernuak iragarri zuen batzorde bat eratuko zuela 60.000 adopzio internazional baino gehiago ikertzeko, denak ere 1950az geroztik eginak, Txiletik, Kolonbiatik, Hego Koreatik, Txinatik eta beste herrialde batzuetatik. Gizarte Gaietako ministroak, Lara Hallengrenek, nabarmendu zuen ikerketak arreta berezia jarriko diela Txinari eta Txileri. Bestalde, The Guardian-eko artikulu batean, Adopzio Zentroko gaur egungo zuzendari Kerstin Gedungek adierazi zuen legeek hobera egin dutela eta zentro horrek jadanik bere alea jarri duela nazioarteko adopzioetarako gidalerro eta arau etiko batzuk sortzeko.

«Txilen 70eko eta 80ko hamarkadetan indarrean zegoen lege esparruaren barruan lan egin genuen; adopzioak zuzenak izan ziren legeari dagokionez, eta Txileko eta Suediako auzitegiek berretsi zituzten», esan zuen Gedungek. Adopzio Agentziaren hitzetan, Suediako barruti auzitegi batean lotzen ziren adopzio prozesuak, eta atzera Txilera bidaltzen zituzten paperak. Gedungen arabera, Txileko funtzionarioek adopzio prozesua bururatu ez bazuten, beharbada egokiagoa litzateke esatea hanka sartze bat izan zela dena. Hura praktika etiko bat izan zen edo ez, hori beste eztabaida bat omen da, haren ustez. Iazko irailean, Ezkerra alderdiko Jon Thorbjornsonek mozio bat aurkeztu zuen Suediako Parlamentuan, eskatzeko ikertu zedila zer eginkizun izan zuen Suediak adopzioen eskandalu hartan.

Krimenak

«Suediak, [Olof] Palmeren garaian batez ere, bestelako politika bat izan zuen, baina politika hura aldatu egin zen 1978an, eta, ordura arte bezala diktadura guztiz irmo gaitzesteari utzita, harekin harreman komertzialak egiten hasi zen berriz 80ko urteetan», Alfaroren iritziz. Bere ikerketan, historialariak jakin zuen ezen haurrak, herrialdetik irteten zirenean, ez zirela adoptatuta egoten oraindik, baizik eta norbaiten tutoretzapean, eta tutore hori Elgrem bera izaten zen, edo fundazioren bateko ordezkari bat, edo baita hegazkineko laguntzaileren bat ere. Alegia: adoptatzeko tramitea atzerrian egin ohi zen gehienetan. «Horrek erakusten du umeak hartzen zituzten herrialdeek badutela erantzukizunik. Ikusi dudanez, zenbait epaile suediarrek galdetu egiten zuten nondik zetozen ume haiek, zergatik iristen ziren hainbeste ume Txiletik; hau da, ohartu ziren bazela irregulartasunen bat, baina ez zuten neurririk hartu: ez zuten ikertu zer ari zen pasatzen».

Martxoaren 15ean, Isiltasunaren Seme-alabak eta Amak elkarteak —Txilen legez kanpoko adopzioen eta haur trafikoaren biktimak bilatzen laguntzen duen talde bat da— iragarri zuen 263. aldiz lortu zela pertsona batek bere identitatearen berri izatea. Suedian, berriz, umetako adopzio irregularrak ikertzen dabiltzan pertsona gaur egun helduek Adopction.se taldea eratu dute, eta Diemar dute eledun. «Zera da deigarriena: Suedian, zerbait baldin baduzu, beti espero dezakezu estatuak lagunduko dizula, baina legez kanpoko adopzioekin ez digute batere laguntzen», esplikatu du. «Bilera bat izan dugu Suediako Gobernuko ordezkari batzuekin, baina esan digute ezin dutela askorik egin, azken egunetan prentsan adierazi dutena gorabehera. Bitxia da, baina estatuko agintari horiekin izandako bileretan, haiek ez dute oharrik ere hartu, normalean egiten dutenaz bestera». Orobat esan diete ez direla hasiko erantzuleen bila.

Alfaroren ustez, bai Suediak eta bai Txilek pentsarazi nahi izan dute norbanakoen arteko auzi bat dela hau, eta estatuek ez dutela erantzukizunik. «Baina pertsonak, batez ere umeak bahitzen aritu dira etengabe, eta ume haiek oraindik ezin izan dute aurkitu beren familia biologikoa; beraz, bahituta daude oraindik. Hori dena delitua da, eta ez du preskribatzen. Beste hainbeste gertatu da Espainian haur lapurtuen tratamenduarekin. Alegia, adopzio eugenesiko batzuk izan dira, eta arrazoiak ez dira izan politikoak soilik: halakoetan, pobreak etsaitzat hartu dituzte».]]>
<![CDATA[Napalpiko sarraskia, auzitara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/016/001/2022-04-24/napalpiko_sarraskia_auzitara.htm Sun, 24 Apr 2022 00:00:00 +0200 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1944/016/001/2022-04-24/napalpiko_sarraskia_auzitara.htm
Melitonak ezin izan zuen fiskalen aurrean deklaratu oraindik ere ume zela bizi izandakoaz, baina gertakari haiek bizirik atxiki zituen gogoan (berean eta komunitateko beste kideenean), ahozko tradizioaren bidez. Horri esker, komunitatea lekukotzak aurkituz joan zen, halako prozesuetan izuak ezartzen duen isiltasunaren gainetik. Sabino Melitonaren hamabi seme-alabetan gazteena da, bizirik dirauen bakarra, eta amak bizi izandakoa kontatu zuen Fiskaltzaren aurrean. «Hura beti oroitzen zen historia triste hartaz. Kontatzen zuen haiek [komunitatea] toki hartan zeudela napalpi indioentzat erredukzioa izenekoa sortu baino lehen [indigenak halakoetan bizitzera behartu zituzten]. Administrazio moduko bat sortu zuten aborigenei lana emateko. Kontatzen zuen bere gurasoek inausketan, obrajean eta uzta biltzen egiten zutela lan, baina oso gutxi ordaintzen zietela, eta kexatzen hasi zirela. Nahikoa diru ez izateaz gain, ez zegoen ez mediku artarik, ez ezer». Sabinok gogoan du amak ez zuela asko hitz egiten horretaz, tristura handia eragiten ziolako, eta jakin zenean bazegoela sarraski hartatik bizirik ateratako jendea kazetari asko etortzen hasi zirela: «Quom hizkuntzan kontatzen zuen, ez baitzekien gazteleraz, eta nik itzultzen nuen hark esandakoa».

Egiaren aldeko epaiketak

Justizia Federalak bide eman zuen egiaren aldeko epaiketa bat egiteko, «erreparazio historiko eta sinbolikoa» ekarriko ziena zapalduak, jazarriak, erailak eta ezeztatuak izan ziren Argentinako jatorrizko herriei. Erantzulerik ez dagoenez bizirik, egiaren aldeko epaiketa modu egokia da egiarako, erreparazio osorako eta berriz ez gertatzeko eskubideak bermatu ahal izateko. Resistencia hiriko epaile federalak, Zunilda Nirempergerrek, joan den irailaren 10ean agindu zuen mekanismo hori baliatzeko, eta esan zuen krimen horiek «gizadiaren aurkako delituak zirela, eta, ez dutenez preskribatzen, denbora pasatu bada ere posible dela ikertzea, eta horrela ikuspegi historikoa oinarri hartuta berreraikitzen saiatzea».

Egiaren aldeko epaiketak ondorio penalik gabeko prozedura judizialak dira. Hemezortzi urtez egin ziren Argentinan, azken diktaduran gizadiaren aurka egindako krimenen erantzuleak ezin zirelako zigortu, behar den obedientziaren, puntu eta amaieraren eta indultuen legeek inpunitatea bermatzen baitzieten. Giza eskubideen aldeko erakundeei esker egin ziren ahozko epaiketa horiek: estrategia alternatiboak bilatu zituzten inpunitateari aurre egiteko, justiziaren bitartez egia azalaraziz. Urteek aurrera egin ahala, inpunitatearen legeak baliogabetuta, auzi penalak hasi ziren, eta estatu terrorismoaren erantzuleak inputatu zituzten. Auzi horietan kontuan hartu ziren egiaren aldeko epaiketetan bildutako frogak.

Sarraskia

Napalpiko Sarraskia 1924ko uztailaren 19an izan zen. Erregistro historikoen arabera, eta Unitate Fiskalak egindako atariko ikerketan bildutako frogek erakusten dutenez, 130 polizia inguru eta zibil talde bat Quitilipitik Napalpira joan ziren garai hartan Chacoko lurralde nazionala zeneko gobernadore Fernando Centenoren aginduz, jatorrizko herrien eta kreoleen (jatorri europarreko amerikarrak) protestak isilarazteko. Kotoiaren uztaren truke behar adina ordaintzeko eskatzen zuten, esaterako, eta Chacoko lurraldetik irteten uzteko Saltako eta Jujuyko makinetara lan egitera, hobeto ordaintzen baitzuten.

Hainbat historialariren azterketen arabera, 45 minutuan Poliziak fusilen 5.000 bala inguru jaurti zituen Napalpiko herritarren aurka. Uste dute 423 biktima inguru izan zirela, Santiago del Esteroko, Corrientesko eta Formosako aborigenak eta uzta bilketan jarduten zutenak kontuan hartuta. Haien %90 jatorrizko komunitateetakoak ziren. 38 ume inguruk ihes egitea lortu zuten, baina gutxienez erdiak zerbitzari eraman zituzten Quitilipiko eta Machagaiko herrietara. «Sarraskiaren lekuko izan ziren adineko batzuk bizirik daude oraindik», kontatu du Sabinok. «Kontua da sarraskiaren ondoren askok ihes egin zutela, beldurragatik, eta ezkutatu egin zirela».

Atariko ikerketa

2014an, Fiskaltzak atariko ikerketa bat eginarazi zuen, eta, horren bidez, bizirik ateratako Quom eta Moqoit komunitateetako kideen ahotsak bildu ahal izan ziren, Pedro Balquintarena eta Rosa Grilorena esaterako, eta baita haien ondorengoen kontakizunak ere, Sabinorena kasurako: «2014an joan nintzen deklaratzera, eta esan nien gogoan nuela amak kontatu zidana. Haien itzultzailea nintzenez, lekuko gisa hartu ninduten». Hainbat instituziok emandako dokumentu historikoak ere bildu zituzten.

Entzunaldiak Resistencia hiriko (Chacoko hiriburua) auditorium batean egingo dira, astean bitan, eta beste bat egingo da eskualdeko barnealdean. Aurrena, bizirik atera zirenen eta haien ondorengoen ahotsak entzungo dira, eta, gero, ikertzaileek, historialariek, soziologoek eta antropologoek deklaratuko dute. Chacoko Giza Eskubideen Idazkaritzak proposatu zuen sare sozialen bitartez ematea eztabaida, komunitateek aukera izan dezaten entzunaldiak ikusteko.

Aldeek 40 lekukotza proposatu zituzten, besteak beste Rosa Grilorena: 114 urte ditu, eta Qom komunitatekoa da. Prozesuan, sarraskitik bizirik atera eta orain hilda daudenei egindako elkarrizketen ikus-entzunezkoak erakutsiko dira: hala nola Melitona Enriquezena, Rosa Chararena (Quom herria) eta Pedro Balquintarena (Moqoit herria). Sarraskia gertatu zenean umeak ziren, eta bizirik ateratzea lortu zuten asteetan saltaka ibilita mendietan, familiako zaharragoren baten eskutik helduta. Grilok eta Balquintak aurrez aurre eman ahal izan zuten lekukotza. Hautatutako eguna, apirilaren 19a, Amerikako Aborigenen Eguna ere bada, lehen Kongresu Indigenista Interamerikarra gogoratzeko eguna: Mexikon egin zen, 1940an, Ameriketako estatuek Patzcuaroko Dokumentua sinatu zutenean, kontinente osoko jatorrizko kulturak babesteko eta iraunarazteko. «Uste dut garrantzitsua dela deklaratzea, gertatutakoa argitzea, eta erreparazio historikoa egitea. Gaur egun, diskriminazioa ez da makilaka egiten, baina aborigenok kanpainan bakarrik hartzen gaituzte aintzat, esaten digutenean lurrak gureak direla eta halakoak, eta gero ahaztu egiten dira».]]>
<![CDATA[Mende erdi igaro da 144 presok Uruguaiko bi espetxetatik ihes egin zutela]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1926/014/001/2022-01-15/mende_erdi_igaro_da_144_presok_uruguaiko_bi_espetxetatik_ihes_egin_zutela.htm Sat, 15 Jan 2022 00:00:00 +0100 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1926/014/001/2022-01-15/mende_erdi_igaro_da_144_presok_uruguaiko_bi_espetxetatik_ihes_egin_zutela.htm Abusu operazioa eta Izar operazioa. Lehenengoan, Abusu operazioan, gerora presidente karguan izango zen Pepe Mujicak , 105 tupamarok —talde hartako buruzagiak tartean— eta sei preso arruntek parte hartu zuten; bigarrenean, berriz, Izar operazioan, zenbait erakunde politikotako 38 emakumek. Munduko Errekorren Guinness gidan 106 uruguaitar baino ez daude, eta hain justu 1971ko irailaren 6an Punta Carretastik ihes egin zuten horiexek dira.

Ez hainbesteko oihartzunez, baina orobat balentria eginez, 38 izarrek halaxe esaten diete Cabildoko espetxetik ihes egin zuten hiriko estoldetan barna korrika 1971ko uztailaren 30ean, hots, beren militantziakideek baino hilabete lehenago. Ihes egin zuten emakume haien artean Lucia Topolansky zegoen, gerora Uruguaiko presidenteorde izango zena eta Mujicaren bizikidea.

Aurreko ihesaldi batzuk

Punta Carretasko kartzela XX. mendearen hasieran eraiki zuten, eta 1931ko martxoaren 18an egin zen ospetsu, zortzi anarkistak tunel batetik ihes egin zutenean. Ingeniaritza maisulan bat zen tunel hura, eta espetxearen kanpoaldetik hasi zuten, preso haien lagun anarkistek El Buen Trato izeneko ikaztegi bat erosi eta handik abiatuta. Ekintza ikusgarri haren arduradun nagusia Miguel Arcangel Roscigno anarkista espropiatzaile argentinarra izan zen. Roscigno eta Gatti senar-emazte italiarrek beren gain hartu zuten ikaztegia; harreman ona zuten bizilagunekin, eta poltsak atera eta atera ibili ziren, ez ikatzez beteak, baizik tuneletik ateratako lurrez beteak.

Ihesaldi hura izan eta luze gabe, gutxienez beste bi ihesaldi ere izan ziren Punta Carretasen: Raul Bidegainena —anaia bisitan etorri eta harekin aldatuta alde egin zuen, eta Juan Almirati ingeniariarena —epaitegi batera deklaratzera eraman zutenean ihes egin zuen—. Ihesaldi haiek distraitzeko ere balio izan zuten nolabait, zeren, horrela, inork ez baitzuen pentsatu beste norbait plan handiagoren bat prestatzen ari zenik.

1971ko apirilaren hasieran hasi ziren aztertzen nola egin Izar operazioa, hots, preso politikoek Cabildoko espetxetik modu masiboan ihes egiteko operazioa. Gerora, historian emakumeen kartzela batean inoiz izan den ihesaldi handiena bihurtu zen, baina kartzela hartan bertan, urtebete lehenago, beste ihesaldi garrantzitsu bat ere izana zen. 1970eko martxoaren 8an, hain justu, hamahiru usok —halaxe izendatu zituzten— oinez ihes egin zuten espetxeko kaperatik, mezetara eraman zituztenean.

Artzain Onaren kongregazioaren komentu moduko batean zegoen kartzela, eta erlijioaren azken gotorlekua zen; moja zahar batzuek gobernatzen zuten, eta funtzionamendu aldetik gehiago zirudien neska gazteen barnetegi bat. Izar operazioa egin zutenerako, ordea, nahiz eta oraindik ere mojek hartzen zituzten presoak, kartzela zaindariak jarriak zituzten segurtasuna bermatzeko.

Uso operazioa lotsaizuna izan zen Jorge Pacheco Arecoren gobernuarentzat (1967-1972), zeinaren kudeaketaren bereizgarriak izan baitziren doitze ekonomikoa, errepresio soziala eta militanteen espetxeratzea. Garai hartan, diktaduraren aurreko aroan zegoen Uruguai (1973-1985): demodura bat zen hura, eta ezkerreko mugimenduetako ehunka militante kartzelatu zituzten etengabe, Segurtasun Neurri Berehalakoen babesean, hau da, setio egoeraren eufemismo bat erabiliz.

Estoldetan barrena

38 izarrek ere Cabildoko espetxetik ihes egin zuten, estoldetan barrena, Tupamaroen Askapen Nazionalerako Mugimenduko (MLN) militanteekin ezin hobeto koordinatuta. Graciela Jorge 22 urterekin sartu zuten kartzela hartan, eta hura da 38 izar haietako bat. Tupamaroen MLN mugimendua sortu zuten kideetako bat ere bada, eta 1970ean sartu zuten preso, taldeko buruekin eta beste hainbat kiderekin batera, Almeriako erorialdiaren ondoren. «Urtebete eman nuen preso, eta ihes egin nuen gero. Kartzela hartan bertan beste ihesaldi bat izana zenez, ezin genuen prestatu haren gisako beste ihes bat: modu berriak pentsatu behar genituen. Denbora guztian, etengabe harremanetan egon ginen kanpoan zeuden erakundekideekin. Bagenekien ez genuela inondik ere beteko ezarria ziguten kartzelaldi osoa, zela kanpoan beste panorama bat sortuko zelako, zela irteteko moduren bat aurkituko genuelako. Eta aurkitu genuen, bai», azaldu du Jorgek.

Zenbait aukera aztertu ondoren, kartzelatik gertu zegoen etxe bat bereganatu zuen erakundeak, eta, handik, tunel bat egiten hasi ziren estoldetaraino, kalea azpitik gurutzatuz, zuzen-zuzenean espetxeraino. «Eta halaxe hasi ginen plana lantzen. Milimetroz milimetro neurtu beharra zegoen dena, eta tunelak nondik egin erabaki. Gure adiskideak etxe hartatik hasi ziren tunela egiten, eta gu geunden lekuraino iritsi behar zuten; hortaz, ondorioztatu genuen hamar bat literako logelatxo bat izango zela lekurik egokiena, huraxe baitzegoen urrunen barne zaindariak zeuden tokitik. Orduan, planoak egin genituen».

Beste erabaki garrantzitsu bat zera izan zen: ebaztea ea zein egingo zen lehenago, Izar operazioa —Cabildoko espetxekoa— ala Abusu operazioa —Punta Carretaskoa—. Eleuterio Fernandez Huidobro MLNko zuzendarietako batek dioenez, dilema handia izan zen: «Zain egon gintezkeen biak batera egiteko, ala gure kontra genuen denbora? Emakumeen ihesaldia estoldetatik egitekoak ginen, eta, beraz, horrek esan nahiko zuen agian guk ezingo genuela modu bera erabili. MLNk kanpotik helarazi zigun erabakia». Azkenean, Izar operazioa lehenago egingo zutela ebatzi zuten, zenbait gauza kontuan hartuta: besteak beste, emakumezkoak beste kartzela batera eramatekoak zirela berehala. Plana hain aurreratuta edukita, horrek esan nahi zuen sekulako aukera gal zezaketela. Punta Carretasko ihesaldirako plana betetzen ari zirenek, beraz, tunelak egiteari utzi behar izan zioten, eta zain geratu, noiz hasi ahal izango berriz eskuaretzen.

1971ko uztailaren 26an, presoen ihesbide izango zen gelatik 10 zentimetrora iritsi zen Izar operazioko tunela. Handik kilometro eta erdira zegoen tunelaren beste punta. Hala ere, 10 metroko zuloa baino ez zuten egin behar izan: 80 zentimetro zabal eta 1,40 zentimetro garai zen estolda bat zen bidearen gainerakoa.

Uztailaren 30ean, larunbatez, presoei agindu oso zehatzak eman zizkieten: oihu ez egiteko arratoiak ikusita ere, oinetako sendoak eta ondo lotuak eramateko, orkatilak bendaz inguratzeko, prakak janzteko, eta txano bat edo galtzerdi bat ere bai buruan, ileari eusteko. Guztira, 42 pertsonak parte hartu zuten: 38 iheslariek eta kanpotik sartutako lau kidek kilometro eta erdiko bidea egin zuten. «Neguko gau bat zen. Euria egina zuen, eta ez zebilen inor kalean. Han hasi zen gure bizimodu klandestino baina librea. Emakumeak erruz aritu ziren Uruguaiko jardun iraultzailean. 1972an, berriz harrapatu ninduten ni, eta giltzapean egon nintzen presoak askatu zituzten arte, hau da, 1985eko martxoaren 14ra arte», gogoratu du Jorgek.

'Abusu operazioa'

Bien bitartean, Punta Carretasen, herrialdean segurtasunik handiena zuen kartzelan, martxan zeuden oraindik iheserako planak. 1915ean eraiki zuten espetxe hura, eta delitu arruntengatik atxilotutako jendea eta ehun bat preso politiko zeuden han, tartean MLNko buruzagi guztiak.

1960ko hamarkadaren hasieran, lehen landa gerrillak sortu ziren Latinoamerikako zenbait herrialdetan. Uruguain, berriz, tupamaroek lehen gerrilla urbanoak sortu zituzten, herrialde horren geografia zela medio. 70eko lehen urteetarako, hain zuzen, ugari ziren tupamaroak, eta ospetsu bihurtuak ziren ekintza ikusgarriak eta sofistikatuak egiteagatik. Pando hiria hartu zutenekoak izan zuen oihartzunik handienetakoa, 1970eko urriaren 8an: gerrillari ugari hileta segizio batean iritsi ziren hara, eta komisaria, suhiltzaileen kuartela, telefono zentrala eta hiru banku hartu zituzten; banku haietatik, gainera, 357.000 dolar bereganatu zituzten. Hogei minutu iraun zuen operazioak, baina, ihesean zihoazela, Poliziak hogei bat gerrillari harrapatu zituen. Raul Sendicek, tupamaroen buruzagi gorenak, ihes egitea lortu zuen, baina hura ere harrapatu egin zuten geroago.

Pando hartzeko prozesuan harrapatu zituztenek, kartzelan sartu orduko, Aspirina Batzorde edo A Batzordea sortu zuten, ihes egiteko planak aztertzeko. Izan ere, denak zeuden batzordeetan banatuta. Hain antolatuta egonik, eta kartzelan jendeak sinpatia hartu zienez, bidea zelaituz joan ziren. Orain ordukoak kontatzen dituztenean, preso politikoak harro agertzen dira espetxean sozialismoa zabaldu zutelako. «Kartzelan sartu gintuztenean, erabaki genuen harremana egingo genuela beste presoekin. Uste genuen gauzak aldatu nahi bagenituen han ere bagenuela zereginik», dio Ruben Garciak, Pando hartu zuten MLNko kideetako batek.

Punta Carretasko ihesaldirako, sekulako logistika behar izan zen, eta jende askoren eta askoren artean egindako obra kolektibo bat izan zen hura. Preso zeuden tupamaroek, kartzelan bertan egindako tresna oso eskasekin, zulo sare bat egin zuten zelda guztiak elkarrekin konektatzeko, eta, gero, bina zulo ere bai solairu bakoitzeko azken ziegetako zoruan, beheko solairurantz joateko. 30 egunean, 40 metroko tunel bat egin zuten, beheko solairuko azken zeldatik hasi eta aurrez aurreko bidezidorrean zegoen etxeraino. Horretarako, kartzelako zaindari batzuk erosi behar izan zituzten, eta haiekin akordio bat egin ere bai, ikuskapenak ez zitzaten egin ordura arte bezala, abisatu gabe, baizik 30 egunean behin edo aurrez abisatuta, eta aurrez zehaztutako ziega jakin batzuetan.

Orobat lortu behar izan zuten bi preso arrunt zulo handia egingo zuten zeldara eraman zitzaten. Hala, hiru txandatan banatuta egun osoan lan eginez, azkar egin behar zuten aurrera. Zuloa egiteko, hogei pertsona aukeratu zituzten, kontuan harturik zer tamaina zuten, nolako sasoian zeuden, nolako osasuna zuten eta zer erregimenetan bisitatzen zituzten abokatuek eta senideek, behean zeudela bisitarik etor ez zekien. Tunela egitea lan oso sofistikatua izan zen, eta, eginkizun hartan, funtsezkoa izan zen Jorge Amilcar Manera Lluberas ingeniari zibila, MLN fundatu zuten kideetako bat ere bazena. Ziega batetik bestera eramaten zuten zuloek ez zieten arazorik eman, kareorea erraz kentzen baitzen, baina tunela besterik zen: nonbait sartu behar tuneletik ateratako lurra eta hondakinak, eta, literen azpialdeak guztiz bete zirenean, beste mekanismo batzuk asmatu behar izan zituzten ezkutatzeko. Anarkisten tunela izan zen horietako bat, zuloa egiten ari zirela aurkitu baitzuten. Lurra gordetzeko ez ezik, airea lortzeko ere erabili zuten, oztopo hura ere gainditu behar izan zuten eta; izan ere, aire falta zela medio, lan txanda laburragoak egiten hasi behar izan zuten.

1971ko irailaren 4an, irteera izango zuten etxera iritsi ziren hondealanetan ari zirenak. Irailaren 5eko gauean, berriz, seinalea bidali zieten esateko kartzelaren aurrez aurreko bi etxeak hartuak zituztela, eta tunela goitik ireki ahal izan zuten. Aldi berean, militante tupamaroek manifestazioak eta zenbait ekintza egin zituzten hiriaren beste aldean, Polizia entretenitzeko. Irailaren 6ko goizeko bostetan zulotik atera zituzten 111 presoak. Fernandez Huidobrok, bere liburuan, honela deskribatzen du nola irten ziren tuneletik: «Banakako ilara etengabe bat zen, gizon bakarra balitz bezala arnasestuka, txintik ere esan gabe. Zarata bakarra, han burrunba bihurtzen zena, ukondoek, eskuek, belaunek eta oinek lurra jotzean egiten zuten hotsa zen». Anarkisten tunelaren bidegurutzean, norbaitek kartel bat jarria zuen, honela zioena: «Hemen gurutzatzen dira bi belaunaldi, bi ideologia, eta patu bera: askatasuna». Izarrei bezala, arropa, armak eta dirua eman zizkieten kanpora ateraz zihoazenei. Buruzagiak kamioneta batean atera zituzten etxe hartatik, eta besteak, berriz, bi kamioitan, bakoitzean 50.

04:15ean, dena den, kartzelaren ondoko bizilagun batek, zeina tupamaroek ihes egiteko okupatu zituzten bi etxeetako batean bizi baitzen eta gela batean lotuta baitzegoen, loturak askatzea lortu zuen, eta Polizia zuzendaritzara hots egin ere bai, baina ez zioten sinetsi, eta zaindariari garrasika hasi zitzaion orduan.

Ihesaren ondoren, tupamaroek erabaki zuten nazionalizatu egin behar zutela borroka, ordura arte oso ardaztuta egon baitzen Montevideon. Baina ihes egin zuten gehien-gehienak berriz ere harrapatu zituzten. «Ni sei hilabete izan nintzen kanpoan, eta Minasko ezkutaleku batean harrapatu ninduten. Kuartel batean izan nintzen lehenik, eta Libertadeko espetxe militarrera eraman ninduten gero; han egon nintzen preso, 85era arte», kontatu du Garciak. Azaldu duenez, hala izarren ihesa nola Punta Carretaskoa lotuta zeuden MLNk Fronte Zabala eratzeko hartu zuen erabakiarekin. «Erabaki genuen babes kritiko bat ematea, uste baikenuen hauteskundeen bidetik joz gero ez genuela aukerarik izango, baina aldi berean sinetsita baikeunden oso garrantzitsua zela Uruguaiko ezkerra batzea. Hor, menia moduko bat eman genuen: erabaki genuen ezer ez egitea fronte haren eraketa oztopatzeko».

1973an, diktadura militar bat hasi zen, eta, horren ondorioz, preso politiko gehienak kartzelan eduki zituzten 1985era arte. Fronte Zabala, berriz, presidentetzan izan zen 2005etik 2020ra, eta Montevideoko Departamentua ere gobernatzen du 1990etik. Punta Carretasko kartzela 1986ra arte egon zen martxan, eta 1994an merkataritza zentro bilakatu zuten. Azkenik, tunelaren bukaera zegoen etxea gaur egun jatetxe garesti bat da, jantoki ugari dituena, eta tupamaroek ihes egiteko erabili zuten tunelaren zuloa dagoen gelarako izaten da eskari gehien. Orain, beiraz estalia dago zuloa.]]>
<![CDATA[«Bertako herriak dira Txileko Estatuari aberasten segitzea oztopatzen dion harria»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1930/016/001/2021-12-14/bertako_herriak_dira_txileko_estatuari_aberasten_segitzea_oztopatzen_dion_harria.htm Tue, 14 Dec 2021 00:00:00 +0100 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1930/016/001/2021-12-14/bertako_herriak_dira_txileko_estatuari_aberasten_segitzea_oztopatzen_dion_harria.htm
2019an Dublinera gonbidatu zintuzten, giza eskubideen defendatzaileen topaketa batera, eta Michelle Bachelet Txileko presidente ohia interpelatu zenuen.

Haren aurkezpenak amorru handia eman zidan, bere bi gobernualdietan ez baitzuen lanik egin giza eskubideen defentsan. Herri maputxeari buruz galdetu ziotenean, ez zuen onartu bazuela erantzukizunik horretan. 2016an, Macarena Valdes erail zuten; 2008an, Matias Catrileo, eta zenbait eraso izan ziren, eta umeen kontra ere jo zuten. Amorrua eman zidan zeren denok lankide gisa tratatu baikintuen, baina hura beti egon izan da botere mailaren batean, eta zerbait egin zezakeen hortik. Elkarrizketa informal bat izan genuen, eta Macarena eta Brandon Hernandez Huentecol aipatu nizkion [Brandoni 180 perdigoi sartu zizkioten bizkarretik, lurrean zela]. Bacheletek esan zidan ez zekiela ezer, eta ez zela gertatzen ziren gauzen erantzule, eta nik esan nion arduradun goren gisa ardura zegokiola, eta mesedez uzteko gure herriari buruz hitz egiteari, eskuak odolez zikinduta zeuzkala eta.

Nor zen Macarena Valdes?

Gabetzearen biktima zirenez, gure guraso eta aitona-amona askok alde egin behar izan zuten bizirik irauteko. Macarena eta haren familia hegoaldera etorri ziren, Huelmapura, gutako asko bezala, bizi baldintza hobeak izateko eta gure lurretara bueltatzeko. Macarena eta haren familia itzuli zirenean —aktibistak ziren ordurako—, Ñuke Mapuren edo Ama Lurraren eta beren bizimoduaren defendatzaile bilakatu ziren. Haiek bizi ziren tokian linea elektriko bat jartzekoak ziren, eta lurralde horretako bioaniztasun guztiari eragiten zion horrek. Macarenak, haren mutil lagun Rubenek eta beste emakume batzuek abian jarri zuten defentsarako eta babeserako prozesu bat. Mehatxatu egin zituzten, eta, halako batean, urkaturik agertu zen. Hasieran, Estatuak esan zuen bere buruaz beste egin zuela, baina azkenean jakin zen hil egin zutela.

Nor ziren Camilo Catrillanca eta Luis Marileo?

Camilo Catrillanca eta Luis Marileo bi anaia ziren, bi lamngen; Ercillan sortu eta hazi ziren, Araucaniako lurralde militarizatu batean. Aitak ziren biak, eta aktibistak. Camilo, hain zuzen, Oihan Komandokoek hil zuten: komando hori Txileko Poliziako talde berezi bat da, Bacheleten agintaldian prestatu eta Piñerarenean guztiz osatu zena. Bacheletek eta Piñerak bortizkeria larriagotu zuten lurraldean. Catrillanca buruan tiro bat emanda hil zuten. Estatuak, istorio oso bat asmatu, eta delitugiletzat jo zuen, baina teoria horiek guztiak eroriz joan ziren. Azkenean, zigor bat ezarri zen hilketa horregatik, baina ez zen eredugarria izan, eta familiei jazartzen ari zaizkie oraindik ere. Luis Marileo, berriz, Bacheleten agintaldian lege antiterrorista oinarri hartuta auzipetutako lehenbiziko nerabea izan zen; Cholcholgo kartzelan sartu zutenean, gose greba bat egin zuen, eta gutun bat idatzi zion Bacheleti, zer-nolako bidegabekeria jasaten ari zen azalduz. Urteek aurrera egin ahala, Luisek lurraldeak berreskuratzeko borrokan jarraitu zuen, harik eta polizia izandako batek bizia kendu zion arte. Gertakari horien guztien ondoren, estatua isilik gelditu zen, enpresen interesak baitzeuden tartean. Oso zaila da enpresa handiek ordaindutako sikario horiei aurre egitea.

Azaroaren 3an, Jordan Yempi Machacan gazte maputxea hil zuten. 23 urte zituen.

Aldi oro, horrelakoak gertatu eta minutu gutxira, gobernuak komunikatu bat argitaratzen du pasatutakoaren inguruan; inoiz ez dute itxaroten ikerketa egin arte. Eraildakoa maputxea bada, terroristatzat edo delitugiletzat jotzen dute, eta beren burua zuritzen dute esanez krimen antolatuari eta terrorismoari oldartzen ari zaizkiela. Baina biktima polizia bat bada, bestela kontatzen dute istorioa.

Kasu honetan, Jordan etxetik hurbil zegoen. Manifestazio bat izana zen haiek Macrozona Sur deitzen duten hori militarizatzearen aurka; protesta amaitzean, manifestariek bidea moztu, eta, ondorioz, jende ugari ez atzera ez aurrera gelditu zen. Orduan, tiroketa bat izan zen: Txileko Itsas Infanteriak, zibilei tiro egin, eta hainbat lagun zauritu zituen. Horrelakoak oso ohikoak dira: pistolaren katua aise sakatzen dute maputxeekin maiz aski, eta liskar bat aitzakiatzat hartuta justifikatzen dute dena. 200 urte atzera egin dugu arrazakeriari dagokionez. Izan ere, egun ere basati eta oldarkortzat gauzkate, baina gu izendatzeko modu berriak dituzte: orain, terroristak edo narkoterroristak gara.

Horrek guztiak nori egiten dio mesede?

Gehienbat, azpijokoak eta sasi-atentatuak egiten dituzte, beren buruaren kontrako erasoak itxuraturik; basogintza enpresen mesederako egiten dituzte, baina enpresen izenak ez dira sekula agertzen: Txileko Estatuaren eta maputxeen arteko eztabaidak direla ematen du beti. Gainera, badira talde faxista eta antimaputxe asko: gure eskakizunen kontra egiten dute, eta probetxua ateratzen dute horrela. Halaxe gremio arteko elkarteek eta kamioilariek ere, Estatuak bonuak eta diru sariak ematen baitizkie, landa aldeko indarkeriaren biktima gisa onartzen dituzten bakarrak direnez gero.

Maputxeen artean, talde erradikalago batzuek argi eta garbi utzi dute beren ekintzak sabotaje ekintzak direla, batez ere basogintza enpresen makinen kontra egindakoak, baina halako taldeek beren gain hartzen dituzte beti beren ekintzak.

Piñeraren gobernuak luzatu egin zuen salbuespen egoera. Horrek zer esan nahi du?

Badira 30 urte Araucania militarizatuta dagoela, baina okerrera egiten ari da. Kontua da Txileko Estatua zapalkuntzaz baliatzen dela hemengo eredu ekonomikoa babesteko. Lehenbizi, militarizazioa inposatu du; gero, kamerak jarri ditu, adimen artifiziala erabili, mezuak eta deiak zelatatu, informazio faltsua zabaldu, satorrak sartu organizazioetan, bonu gehigarri bat eman eskualdeko poliziei... Salbuespen egoera justifikatzeko, atentatuak eta erretze ekintzak aipatzen dituzte. Horrek guztiak etekin ekonomiko ikaragarriak ematen ditu, eta, bukatzen bada, negozioa bukatuko zaio jende askori; lehengaietan hain inguru emankor eta aberatsa izanik, komeni zaie boterea atxikitzea hemen. Hementxe daude enpresa hidroelektriko gehienak, urtegiak eta presak. Bertako herriak dira Txileko Estatuari aberasten segitzea oztopatzen dion harria. Nire ustez, egoera garraztu nahian ari dira, setio egoera ezarri ahal izateko.

Maputxeen komunitateak auzitara eramaten dituzte, diktadurak sortutako Terrorismoaren Aurkako Legea erabilita. Esperantza baduzu konstituzio berriak hori aldatuko duela?

Terrorismoaren Aurkako Legeak hortxe iraun du, trantsizioan barrena, desegokiro demokrazia deitzen duten honetan ere. Beste lege batzuk ere erabili dituzte kriminalizazio prozesuak osatzeko, hala nola barrikaden kontrako legea, lurren usurpazioari buruzkoa eta egur lapurretaren ingurukoa. Lege horiek guztiek biktima bakarra dute, eta onuradun bakarra. Espero da konstituzio berriarekin beste bide bat hartzea, baina tira: txiletar askok esan zuten ez zutela nahi Pinocheten konstituzioa, baina atzeraka hasi gara azken hauteskundeetan. Eskuin muturra, nahiz eta konstituzioaren gaian galdu egin zuen, oso ondo egituratuta dago; beraz, konstituzio berriak hasierako plebiszitu bat pasatu beharko du.

Ez da nahikoa konstituzioa idazteko txostengileak aukeratzea: konstituziogileek asmorik onenak izanik ere —eta halaxe da—, ez dugu asmatu prozesu konstituziogilea babesten.]]>
<![CDATA[«Interes ekonomikoek pisu handia dute estatuan»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/020/002/2021-12-12/interes_ekonomikoek_pisu_handia_dute_estatuan.htm Sun, 12 Dec 2021 00:00:00 +0100 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1944/020/002/2021-12-12/interes_ekonomikoek_pisu_handia_dute_estatuan.htm Silencia la muerte: Cronica e investigacion sobre la vida y asesinato de Rafael Nahuel liburuaren egilea (Heriotza isildu: Rafael Nahuelen bizitzaren eta hilketaren kronika eta ikerketa).

Joan den azaroaren 21ean, armak zeramatzaten bi pertsona Quemquemtrew komunitatean sartu ziren, eta 29 urteko Elias Garay hil eta 22ko Gonzalo Cabrera zauritu zituzten.

Lurrak berreskuratzeko kanpaina batean parte hartzen zuen Eliasek. Poliziak eremua setiatu zuen, eta 55 egunez eduki zuen itxita. Zenbait pertsona gerturatu ahal izan ziren barruan zeudenei arropa eta janaria eramateko, eta elkartasunezko ekintzak egiten zituen kanpaleku bat jarri zuten. [Azaroaren] 21ean sartu ziren bi pertsonek Rio Negroko probintziako gobernuaren baimen bat zuten Poliziaren kontrolak igarotzeko, inguruan lan egiten zutelako, eta Rolando Rocco enpresariaren kideak zirelako. Bi pertsona horiek auzipetuta daude hiru alditan tiro egiteagatik. Tiro haietako batek hil zuen Elias, eta beste biek Cabrera zauritu zuten. Cabreraren lekukotza oinarrizkoa izan da; orain, ikerketa zabalik dago, eta argi geratuko da nortzuk izan ziren egileak eta zerk bultzatu zituen egin zutena egitera.

Nor da Rolando Rocco?

Eskualdeko lurrak ustiatzeko baimena jaso zuen Roccok, eta pinuak hazten ditu; kanpoko espezie bat da pinua, eta herri maputxea haren aurka dago, lurrak hondatzen dituelako eta erregaia delako.

Roccorena da maputxeen lurretan interesak dituen enpresa bakarra?

Ez. Estatuak nahieran uzten ditu lurrak, eta mesede egiten die pertsona jakin batzuei, baina aurkakotasun handia ere eragiten du komunitateen lurrak baliatzeak, baita herri indigenei beren lurrak itzultzeari erreferentzia egiten dion 26.160 legea ez betetzeak ere. Gero, lurrak publikoak direnean, estatuak berak bultzatzen ditu lurrak kentzeko epaiketak, eta, pribatuak direnean, hark laguntzen ditu. Andeetako inguru guztian dituzte interesak higiezinen enpresek eta enpresa turistikoek. Eremu izugarrien jabe dira lur jabe handiak: Benetton 900.000 hektarearen jabe da Chubut probintzian; Joe Lewisek Lago Escondido erosi zuen, eta justizia erosketa hura ikertzen ari da oraindik, atzerritarrek legez ezin dutelako mugako lurrik erosi, segurtasun arrazoiengatik. Baliabide naturalen inguruko eztabaida guztia ere hor dago; hor duzu Vaca Muerta, estatuak bultzatutako politika ustiatzaileekin, eta komunitateek eurentzat aldarrikatzen dituzten lurretan dauden petrolio enpresak. Interes turistikoak ere badaude, eta uraren auzia. Qatarko agintari batzuek lurrak dituzte Chubut ibaiaren inguruan, mendikatearen goialdean.

Zergatik ez zaizkie herri indigenei beren lurrak itzultzen, 26.160 legeak jasotzen duen moduan?

Rio Negro probintzian 180 komunitate inguru daude, eta 60 ingururi itzuli dizkiete lurrak. Komunitateko kide batzuek zera diote: estatuak ez du bere hitza betetzen; orduan, komunitateek beren lurrak berreskuratzen dituzte, eta estatuak, hitza betetzen ez duen horrek, kanporatu egiten ditu.

Lege hori oso garrantzitsua da, lurrak herri indigenen esku uzteak modua emango bailuke zehazteko zenbat komunitate dauden, non dauden, zer lur aldarrikatzen dituzten, eta abar. Estatuak ulertu behar du bere agendan ez dauden gaiengatik sortu dela aldarrikapena; asko dira zera diotenak: «Nire aitonak etxe bat zuen hemen, nahiz eta hau maputxeen lurra izan, eta bertakoak sentitzen gara». Villa Mascardin, Barilochetik 30 kilometrora, Lafken Winkul Mapuk hainbat lur berreskuratu zituen machi edo buruzagi espiritual bati esker. Machi hark erakutsi zion komunitateari non kokatu behar zuen; mendikatearen alde honetan halakorik egiten zen lehen aldia izan zen, hainbat urtean. Estatuak zigor kodean oinarritzen ditu bere erabakiak, eta ez du ulertzen jokatzeko modu hori, baina ez da apeta hutsa, sustrai espiritual eta kultural sakonak dituen zerbait baizik.

Zergatik entzuten dira hain ozen maputxeak mehatxu edo barne etsaiekin lotzen dituzten diskurtsoak?

Arrazoi bat baino gehiago dago. Legea luzatzeko eztabaida bete-betean zegoenean, esaterako, ikus-entzule gehien duten kateek «Indioak erasoan», «Terrorista berriak dira» eta halako tituluak zituzten txostenak aurkeztu zituzten, eta senatariek gaiaz eztabaidatzen zuten, eta gizarteak entzun egiten zituen. Orduan, eztabaida urrundu egin zen arauarekin zerikusia zuten gaietatik.

Interes ekonomikoek pisu handia dute estatuan. Lago Escondido enpresa da hauteskunde garaian Rio Negroko alderdiei diru gehien ematen dietenetako bat. Benettonen lurretan polizia etxe bat eta erietxe bat daude. Era berean, tokian tokiko auzi batzuek zerikusia dute hauteskundeekin, alderdien jarrerarekin eta haien ordezkariekin. Hau da, nola irabaz nitzake boto gehiago terrorismoaz hitz eginez, edo eskariak entzunez? Esan genezake gorroto diskurtsoen ikusgaitasuna bat datorrela hauteskunde garaiekin. Gai konplexu bat izanik, asmo onenak dituzten gobernuek ere ez dute ulertzen sakonean zer dagoen, eta indarkeriaren eta gorrotoaren kontakizunean harrapatuta geratzen dira.

Zenbateraino daude antolatuta lurralde desberdinetako komunitateak eta zer harreman dute elkarrekin?

Hori nahiko malgua eta aldakorra da. Horrelako prozesu batean dagoen edozein herritan ohikoa da tentsioa egotea. Eta puntu garrantzitsuenetako bat da zer-nolako harremanak izan estatuarekin: hitz egingo dugu, edo ez? Komunitateko kide bat hiltzen badute, estatuko auzitegiei eskatuko diegu justizia?

Kasualitateak ere badaude. Duela gutxi, komunitate horietako zenbaitek komunikatu bateratu bat sinatu zuten Andeetako Piltriquitron dantzalekuak su hartu ondoren -komunikabideek eta Rio Negroko Gobernuak maputxeei egotzi zieten sutea, baina haiek ez zuten halakorik onartu-. Idatzi hartan, RAMetik urruntzen zen [Maputxeen Antzinako Erresistentzia taldea, maputxeek eurek gobernuaren asmakizuntzat daukatena], baina baita estatuarekin etengabeko elkarrizketak bultzatzen dituzten beste zenbait erakundetatik ere. Interesgarria da, halaber, komunikatuan diotela uneotan ez dutela interesik kanpoko jendearekin hitz egiteko; bai, aldiz, herri maputxearekin harremanak estutzeko. Beraz, euren komunikatzeko bideak aukeratzen dituzte, euren denborak eta euren moduak, eta horrek eragiten du gu ikusteko gai ez garen zerbait bor-borka egotea.]]>
<![CDATA[Euren lurrak eskuratzeko borrokan ari dira Txile eta Argentinako maputxeak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1924/020/001/2021-12-12/euren_lurrak_eskuratzeko_borrokan_ari_dira_txile_eta_argentinako_maputxeaknbsp.htm Sun, 12 Dec 2021 00:00:00 +0100 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1924/020/001/2021-12-12/euren_lurrak_eskuratzeko_borrokan_ari_dira_txile_eta_argentinako_maputxeaknbsp.htm Araucaniaren baketzea deitu zuten (1860-1883), eta Argentinako aldean, basamortuaren konkista (1878-1885). Nazio estatuen sorrerak, kasu bietan, berekin ekarri zuen herri indigenen eskualde autonomoen gaineko subiranotasuna ezarri beharra, eta lurrak kendu zizkieten bertako herriei. Kalkuluen arabera, Txileko kanpainan 50.000-70.000 maputxe hil zituzten, eta Argentinakoan 14.000 maputxe hil edo espetxeratu zituzten.

Txilen, maputxeen auzia aldatu egin zen 1960ko hamarkadan, Nekazaritza Erreformarekin. Dozenaka erakunde maputxe sortu ahal izatea ahalbidetu zuen mende hasieran piztutako indigenismoak, eta horiek bat egin zuten 1968an, Ercillako Kongresuan; han, ebatzi zuten egoera juridikoa ez zela egokia auzia bide baketsu eta legezkoetatik bideratzeko. Horiek hala, lurrak berreskuratzeko prozesuak hasi zituzten. Baina Augusto Pinocheten diktadurak lege bat onartu zuen komunitateen jabetzak banatzeko, lurren merkatu bat sortzeko helburuarekin.

Herrien militarizazioa

Orduko erabakiek ondorio larriak izan dituzte maputxeen egungo borrokan. Txileko Gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen urriaren 12an Mallecon, Cautinen, Bio Bion eta Araucon —hau da, maputxeak gehiengo diren eskualdeetan—, eta militarren esku utzi zuen segurtasuna. Txileko presidente Sebastian Piñerak argudiatu zuen «narkotrafikoaren eta terrorismoaren aurka egiteko» hartu zutela neurria; aldiz, buruzagi maputxeek —tartean Batzorde Konstituziogileko presidente Elisa Lonconek— gaitzetsi egin dute erabakia. «Herriek irtenbide politikoak behar dituzte, eskualdeko komunitateei pobreziatik ateratzen lagunduko dien prozesu ekonomiko bat», esan du Lonconek.

Duela aste batzuk, Argentina eta Txileko gobernuak bildu egin ziren, segurtasun arloko ekintzak koordinatzeko. Argentinarentzat, erakargarria da Txileko eredu errepresiboari jarraitzea, nahiz eta bide horretatik zail den gatazka modu baketsuan konpontzea. Gaur-gaurkoz, hala ere, maputxeek euren lurrak eskuratzeko borrokan dihardute, eta tokian tokiko gobernuek Polizia baliatzen dute haiek geldiarazteko.

Gatazkan dauden lurren gaia konplexua da. Veronica Figueroa Huencho irakaslearen arabera, egur enpresa handien esku daude komunitate maputxeek eskatzen dituzten lur eremu gehienak.

Argentinan, 1994an Konstituzioa erreformatu zutenean, 75. artikulua gehitu zioten, eta bertan aitortzen dira Argentinako herri indigenak eta haien kultura, haien komunitateen justizia antolakuntza, eta haien komunitateak bizi izan diren lurren jabetza. Arautzen du, era berean, giza garapenerako lur gehiago eman behar zaizkiela, eta hitzematen du horiek ez direla besterendu edo eskualdatuko. Horrez gain, 26.160 larrialdi legeak bertan behera uzten ditu desjabetzeak, eta agintzen du herri lurrak herri indigenen esku uzteko.]]>
<![CDATA[Agintaldi erdiko hauteskundeak egingo dituzte bihar Argentinan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1913/020/001/2021-11-13/agintaldi_erdiko_hauteskundeak_egingo_dituzte_bihar_argentinan.htm Sat, 13 Nov 2021 00:00:00 +0100 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1913/020/001/2021-11-13/agintaldi_erdiko_hauteskundeak_egingo_dituzte_bihar_argentinan.htm
Ofizialismotik dioten arren pandemiak baldintzatu egin zuela primarioen emaitza, zenbaitek uste dute ez zela izan hori arrazoi nagusia. Joan den abuztuaren 12an, Elkarrekin aliantzak —Mauricio Macri presidenteordea da haren ordezkari nagusia— irabazi zuen Buenos Aires eskualdeko zortzi barrutietatik zazpitan, eta lau punturen aldea atera zion Guztion Fronteari. Ezkerreko Frontea izan zen eskualdeko beste irabazlea, blokeak urteetan izan duen emaitzarik hoberenetako batekin, eta hirugarren indar bilakatu zen nazio osoan.

Eskuin muturra lehian

Buenos Aires hirian, azken 14 urteetan macrismoaren aliantzek eta haren aterkipeko alderdiek kudeatutako hirian, eskuin muturreko Javier Milei nabarmendu zen. Eskuin muturraren gorakada mundu zabaleko fenomeno bat den arren, Argentinan ez da aukera posible bat izan orain arte. Mileik «libertario» eta «anarkokapitalista» gisa deskribatzen du bere burua, eta botoen %13 lortu zituen Buenos Aires hirian, bere alderdia herrialdeko hirugarren indar bilakatuz. Hauteskunde orokorretan emaitza hori errepikatuz gero, lehen aldia izango litzateke eskuin muturreko hautagai bat Kongresuan sartzen dela.

Argentinan, hamar pertsonatik lau pobreak dira, eta hamarretik bat behartsua. INDEC Estatistika eta Errolda Institutu Nazionalaren lehen seihilekoko datuek erakusten dute ekonomia apurka bere onera itzultzen ari dela pandemiaren eta haren aurreko bi krisi urteen ondoren. Pobrezia 1,4 puntu jaitsi zen lehen seihilekoan, sei hilabete lehenagoko %42arekin alderatuta, baina urrun dago oraindik duela bost urteko %32,2tik, eta, are urrunago, duela hamar urteko %24,7tik. INDECen arabera, gaur egun, Argentinan bizi diren 18,8 milioi pertsona pobrezian daude, hau da, irabaziak ez dira iristen oinarrizko gastuei aurre egiteko. Horietatik ia bost milioik ez dute diru nahikorik janaria erosteko, eta gizarte laguntzetara jo behar dute.

Ekonomiari dagokionez, Fernandezen gobernuak ahalegina egin du NDF Nazioarteko Diru Funtsarekiko zorra berriz negoziatzeko. NDFren datuen arabera, 2003 eta 2013 artean Argentinaren kanpo zorra %73 jaitsi zen BPG barne produktu gordinarekiko. 2006ko urtarrilean, Nestor Kirchnerren presidentetzapean, NDFrekiko zorra kitatu zuten. Argentinako ekonomiaren eboluzioa 2018an bere gain hartutako 44.000 milioi dolarreko zorraren berregituratzeari lotuta dago. NDFk Macriren gobernuari emandako mailegua 57.000 milioi dolarrekoa izan zen arren, 2019ko bozak irabazi zituenean Fernandezek iragarri zuen soilik onartuko zituela ordura arte jasotako funtsak, eta berriz negoziatuko zuela ordainketa egutegia. Ordainketa gehienak, urteko 19.000 milioi dolar ingururenak, 2022 eta 2023 artean egin beharrekoak dira. Garrantzitsua da gogoratzea NDFk Cambiemoseko gobernuari emandako mailegua erakundearen historiako handiena izan zela, eta, NDFk irizpide jakinak dituen arren maileguak onartzeko garaian, besteak beste, estatu kideak kanpo zorra ordaintzeko gaitasuna izatea, Argentinako kasua zalantzazkoa da, batez ere, ikusita zer-nola amaitu zuen ekonomiak hilabete batzuk geroago. Aurtengo otsailean nazioarteko erakundeak berak aitortu zuen barne ikerketa bat egingo dutela gertatutakoa aztertzeko.

Fernandezek kargua hartu zuenean 2019ko abenduan —pandemia hasi baino hiru hilabete lehenago—, aldagai ekonomiko guztiak txarrak ziren. Egungo gobernua hasieratik babestu zutenetako asko zer gertatu zain geratu ziren, pandemiak gehitutako zailtasunak medio, ez zegoelako argi gobernuak NDFk eta enpresa handiek eskatutako bidetik joko ote zuen edo beste bat zabalduko ote zuen, eta, beraz, babesa galduz joan zen klase ertaineko herritarren artean. Primarioetako behin betiko emaitzak jakin ostean, Guztion Fronteko barne eztabaidak argitara atera ziren, eta krisi gogor bat eragin zuten. Presidenteordearengandik gertuen daudenek diote emaitzek gizartearen ezinegonari erantzuten diotela, eta Cristina Fernandez aspaldian ari dela hori ohartarazten. Beste asko ez datoz bat Fernandezen gobernuaren jokabide epelarekin, eta adibide gisa jartzen duten Vicentinekin gertatutakoa: gobernuak desjabetzearekin mehatxatu zuen enpresa hori agintaldi hasieran, baina egun batzuk geroago atzera egin zuen. Baina lurrikararik handiena primarioetatik hiru egunetara gertatu zen, Cristina Fernandezek gutun bat zabaldu baitzuen sare sozialetan, non eskatzen zion presidenteari norabidea alda zezala. Idatziak ministro aldaketak eragin zituen, eta sartu zirenek esperientzia handiagoa eta kudeaketarako gaitasun handiagoa zuten.

Alberto Fernandezek bere indar guztiak NDFrekik zorra negoziatzen jarri baditu ere, haren alderdikide guztiak ez datoz bat estrategia horrekin, eta barne arazo larriagoetan arreta jartzeko eskatzen diote, besteak beste inflazioaren gorakadari —urte arteko %52,5—. Abendura arte enpresariekin akordiorik lortu ez zuenez 1.4032 produkturen baino gehiagoren produktuen salneurriak izozteko, gobernuak erabaki zuen legea baliatzea. Hornikuntza Legeak aukera ematen dio estatuari merkatuetan esku hartu eta salneurriak zehazteko, beharrezko jotzen duenean. Gobernuak establishment-ari tinko eutsi dion aldi bakanetakoa izan da hau, inflazioa ez dadin izan irabaziak baino handiagoa, nahiz eta halako neurriak boikotatzeko tresnak lehendik ere aski erabiliak dauden.

Egunotan Ekuadorko presidente ohi Rafael Correa Argentinan izan da, eta nabarmendu zuen bat datorrela Cristina Fernandezekin Latinoamerikan gobernura heltzen direnak ez direla boterera iristen. Egun presidenteorde denak gogorarazi zuen estatuburu zenean berak gehienez ere boterearen %25 kudeatzen zuela.]]>
<![CDATA[«Lidergo falta da Alberto Fernandezen arazo nagusia»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/021/001/2021-11-13/lidergo_falta_da_alberto_fernandezen_arazo_nagusia.htm Sat, 13 Nov 2021 00:00:00 +0100 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1946/021/001/2021-11-13/lidergo_falta_da_alberto_fernandezen_arazo_nagusia.htm Panama aldizkariko editorea. BERRIAri emandako elkarrizketa honetan aztertzen du biharko bozek zer-nolako testuingurua utz dezakeen Argentinan.

Zeri egozten diozu ofizialismoak abuztuan porrot egin izana?

Ziurrenik, domino efektu bat egon da. Vicentin da mugarrietako bat, berresten baitu gobernuak ezin izango duela jabetza pribatuaren harria kendu eta, pandemia baliatuta, estatu erregulazioak bultzatu. Beste puntu bat da berrogeialdiarekiko maitasunarekin zerikusia duen higatze motela. Bazirudien gobernua etsaitua zegoela berrogeialdia urratzen zutenekin, baina berak jakin gabe, bere radarrean ez zeuden milioika lagunen aurka ari zen, ekonomia informalean parte hartzen zutenak, eta bakartze horri eusteko modurik ez zutenak. Handituz joan da berrogeialdia defendatzen duen eta hari eutsi ezin dion gizartearen arteko arrakala. Uste dut gobernua ez zela gai izan ezinegon hori aurreikusteko.

Horri guztiari gehitzen badiozu haien kargua baliatuz txertoa hartu zuten funtzionarioen kasua, eta Albertoren [Fernandez presidentea] argazkiak bere urtebetetzea ospatzen berrogeialdi betean, gobernuari bandera guztiak zikindu zaizkio. Ekonomia hondoratu egin da, eta banaketa handitu, estatutik kobratzen dutenen eta ez dutenen artean. Liberalismoaren hitzaldi historikoak kokatzen ditu estatuko langileak aristokrazia berriaren artean, eta hori indartu egin da Argentinako funtzionarioen soldata ez delako aldatu. Hala, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko tartea asko nabarmendu da. Eta hori lehendik zetorren, gai hori asko jorratu zuelako zentro-eskuinak. Orain gorago egin du, eta horrek azaltzen du Javier Milei eskuin muturreko ordezkariaren babesa.

Guztion Fronteko bozkatzaile askok epel jokatzea egozten diote Fernandez presidenteari. Iritzi berekoa zara?

Uste dut Fernandezen arazoa dela ez duela sakondu. Vicentinenak mila hari mutur ditu, eta haietako bat da desjabetza dekretua gaizki egina dagoela. Dena den, Fernandezen arazoa da kirchnerista hutsa dela, eta ez dela gai izan agenda propio bat duen lidergo bat eraikitzeko. Uko egin dio bere lidergoari, gobernabideari eusteko, eta hori da arazo nagusia, beste guztia azaltzen duena. Lidergo falta da Alberto Fernandezen arazo nagusia.

Lehen porrot horren ostean, gobernuak diru laguntzak emateari ekin dio larrialdiko neurriak aitzakia hartuta.

Gobernuaren helburua ez da ekonomikoa, babesa berreskuratzea baizik, emaitza iraultzea edo aldea gutxitzea. Poltsikoak diruz betetzea da horretarako modu azkarrena, eta hauteskunde urtean dagoen edozein gobernuk handitzen du gastua. Frogatuta dago Argentinako ekonomia hazi egiten dela hauteskunde urteetan.

Argentinan ere eskuin muturra gorantz doa. Mundu zabaleko gorakadaren sustrai berak ditu?

Uste dut badela 16 eta 18 urte arteko gazte belaunaldi bat lehen aldiz bozkatzen duena, edo bozkatzen duela gutxi hasi dena, eta soilik ezagutzen dutena kirchnerismoak gobernatutako Argentina bat, zeintzuengan eragina duen eskuin muturrak. Noski, ez gara gazte guztiez hitz egiten ari, baina askok uste dute kirchnerismoa bat datorrela establishmentarekin eta haren aurka bozkatzen dute. Baina uste dut arriskutsuena dela haiek saltzen duten ideia, hau da, sei edo zortzi milioi pertsonak ordaintzen dituzten zergei esker bizi direla gizarte laguntzak jasotzen dituzten beste 20 edo 25 milioi lagun. Uste dut ideia horrek biltzen duela ezinegon politiko eta sozialaren zati handi bat, eta hori da eskuin muturraren gorakadaren gakoa.]]>
<![CDATA[GARAITUEN HISTORIA]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1994/002/001/2021-10-17/garaituen_historia.htm Sun, 17 Oct 2021 00:00:00 +0200 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1994/002/001/2021-10-17/garaituen_historia.htm Latinoamerikaren zain urratuak —UEUk argitaratu berri du lana, Iñaki Alegria Loinazen itzulpenarekin eta Iban Zaldua Gonzalezen hitzaurre batekin—. Halako hainbat istorio entzuten dira Rio de la Plataren alde batera eta bestera. Ez zen berehalakoan ospetsu bihurtu, baina, zabaldu zenean, Latinoamerikako ezkerraren klasiko bilakatu zen, eta salmenta errekorrak hautsi zituen; gainera, gutxienez hogei hizkuntzatara itzuli zen, baita esperantora ere. Galeanok 31 urterekin bukatu zuen lan hori idazten, eta hiru hilabete eman zituen horretan. Kolore eta pentsaera guztietako hainbat intelektual bat datoz obrak eragin handia izan duela eta sailkaezina dela bere generoan: kazetaritza kronika baten, saiakera baten eta lekukotza literaturaren arteko zerbait da. Galeanok berak honela definitu zuen: ekonomia politikoko dibulgazio eskuliburu bat, maitasunezko eleberri baten edo pirata kontakizun baten estilokoa.

Ikur bilakatutako liburua

Galeano liburua lantzen hasi zenean lanbidez kazetaria zen, eta Errepublikako Unibertsitateko Argitalpen Sailean lan egiten zuen, Uruguain. Latinoamerikari eragiten zioten botere harreman desorekatuei buruzko kezkak piztu zion ikertzeko motibazioa. 1971n lehen edizioa atera zenetik orain arte, Latinoamerikaren zain urratuak liburua beste 60 aldiz inprimatu da Mexikon, Siglo XXI argitaletxearen eskutik. Lan horrekin hasi zuten harremana Galeanok eta Siglo XXI etxeak, Arnoldo Orfila argitaletxearen sortzailea zenean hango buru. Argitaratu eta bi urtera, Latinoamerikako diktadura batzuek lana debekatuta ere, kontinenteko libururik garrantzitsuenetako bat bihurtu zen, idazle latinoamerikarren lanen artean gehien saldu direnetako bat izateraino.

«Ezagutzen dut jendea erosi ezin zuena eta hilabete batez edo biz lanera oinez joan zena, garraioan aurreztutakoa liburuan gastatzeko gero. Halakoak pasatzen ziren», gogoratu du Raul Zibechi idazle eta aktibista uruguaitarrak. Eragin handia izan duten gauza guztiekin gertatzen den bezala, jende guztiak gogoratzen du noiz irakurri zuen lehen aldiz eta nola iritsi zitzaion eskuetara. «Nik atera bezain pronto irakurri nuen, asaldura politiko handiko garaia zelako, eta liburua danbateko bat izan zen, beste Latinoamerika bat azalarazi zuelako. Liburu kutun bihurtu zen askorentzat, ez soilik kontatzen zuenarengatik, baita hori kontatzeko moduarengatik ere».

Pilar Medinak, Argentinako La Platako Unibertsitate Nazionaleko Historia ikasleak, 2012an irakurri zuen lehen aldiz. «14 edo 15 urte nituen, eta sentitzen dut nolabaiteko konklusio bat izan zela: sentitu nuen norbaitek hitzak jarri zizkiola, zehatz eta indartsu, nik inperialismoaren, dependentziaren eta latinoamerikarra izateak esan nahi duenaren inguruan pentsatzen nuenari. Eta 'ikasgaia gainditzeko hau irakurri behar da' pentsamendua ere hor zegoen», kontatu du, barrez.

Liburua ospetsu egiten ari zen garai hartan, estatu kolpeak izan ziren Txilen, Uruguain eta Argentinan: zentsuratu egin zuten lana, eta liburua zeukatenak «arriskutsu» izendatu zituzten. Galeanok erbestera joan behar izan zuen: lehenik Argentinara (1973), gero Kataluniara (1976), eta Uruguaira itzuli zen 1985ean. «Liburu honek jasotako iruzkinik aldekoenak ez ziren inongo kritikari prestigiotsuk eginak izan; diktadura militarretatik etorri ziren, lana debekatuta hura goraipatzen baitzuten», azaldu zuen idazleak. Demokrazia itzuli zenean, Latinoamerikako ezkerraren nahitaezko erreferentzia bihurtu zen liburua. «Eduardok gaitasun handia zuen makro-mikro arteko lotura egiteko. Gainera, liburuak harrapatu egiten zuen; irakurtzen hasi orduko, ezin zenion utzi. Urte hartan liburu eder asko argitaratu ziren, besteak beste Paulo Freireren Pedagogía del oprimido eta [Julio] Cortazarren eta [Gabriel] Garcia Marquezen eleberri batzuk».

Ezkutuko Latinoamerika

«Liburuak maiz ikusten ez den Latinoamerika bat erakusten zuen, behekoena, pobreena, eta haien egoera argi eta garbi lotzen zuen egiturazkoa denarekin, inperialismoarekin, zapalkuntzarekin, oligarkiarekin eta lurren banaketarekin», azaldu du Zibechik. Obra horrek badu oraindik indarra, planteatzen dituen gauzak hortxe daudelako orain ere. «Inoiz baino gaurkotasun handiagoa du. Liburuan salatzen dena gaur egun ere salatu liteke Rosarion (Argentina), narkoak nagusi diren auzoetan, edo Mexiko Hirian. Garai hartako Latinoamerikako errealitate sozialari begiratuta, oso gutxirekin bizi ginen arlo materialari dagokionez, baina bagenuen zerbait desagertu egin zaiguna: itxaropena».

Galeanok gai hauek izan zituen hizpide liburuan, besteak beste: mendekotasuna; eskualdearen analisia, kapitalismo mundialaren harremanen barruko kasu espezifiko bat zen aldetik; eta gizarte borrokak, nagusiki antiinperialistak. Era berean, Galeanok iragan koloniala deskribatzen du, eta azaltzen du nola iragan kolonial horrek eragin dituen, nolabait, gaur egungo dinamika batzuk; besteak beste, primarizazioa, zorpetzea eta berdintasunik eza. Horrez gain, NDFn eta Munduko Bankuan jartzen du arreta: biek garrantzi handia izan zuten Latinoamerikaren zorpetze historian. «Gaur egun esan dezakegu, AEBen inperialismoaren mende egoteaz gainera, Txinako eta meatzaritzako kapitalaren, salgaien eta sojaren mende ere bagaudela. Korapilatsuago bihurtu da; Argentinan pools de siembra deitzen dituzten laborantza esplotazioak ez dira Rockefeller jaunaren inbertsioak: pentsio funtsak dira, haietako asko inbertitzaile anonimodunek eta ehunka mila kapital txikik osatuak, baina fenomenoa bera da. Kapitalismoa aldatu egin da azken 50 urteetan; gure herrialdeetan, ordea, gure mundua eta gure gizarteak berriz kolonizatzean datza estraktibismoa», iritzi dio Zibechik.

Medina bat dator Zibechirekin: «Mendekotasunak beste itxura bat hartu du gaur egun. Itxura berri hori, gainera, lausogarria da. Izan ere, badirudi ez dela hain zama handia herrialde baten baliabideak espoliatzea baldin eta zor bat kobratzeko bada. Horrek guztiak lotura du Latinoamerikako herrialdeek munduko sisteman duten tokiarekin ere».

Historia ofizialetik at

Batez ere 70eko hamarkadan lanak izandako garrantziari eta militantzian izan zuen eraginari buruz galdetuta, Zibechik argi eta garbi esan du: «Izugarrizko garrantzia izan zuen. Gure belaunaldietakoek asko irakurtzen genuen, bai literatura, bai politika». Zibechi Eduardoz ari da hizketan (eta ez Galeanoz), konfiantza handiz, elkar ezagutzen zuten eta. Galeanok Brecha astekariaren erredakziora bisita egin zuen batean hasi zen bien arteko harremana. «Ostiralero joaten zen astekaria jasotzera, autobusez, ez baitzuen inoiz autorik eduki», gogoratu du Zibechik.

1978an, Galeanok idatzi zuen liburuaren helburua «jendearekin hitz egitea» zela, «historia ofizialak, garaileek kontatutako historiak, ezkutatzen dituen edo gezurrezkoak diren gertaera batzuen berri ematea». Denbora pasatu ahala, Galeanori askotan egin zizkioten kontsultak lan horren edukiaren inguruan. Jaime Labastidak, Siglo XXI argitaletxeko zuzendariak, liburua eguneratzea proposatu zion, eta Galeanok erantzun zion ez zeukala denbora nahikorik. Gainera, aitortu zuen harro zegoela lan hori idatzi izanaz, eta esan zuen horrek argi uzten zuela, dudarik gabe, idaztea ez dela alferreko pasio bat, baizik eta idazten segitzeko bizigarri bat dela.

2009an, Ameriketako Bosgarren Goi Bileran, Venezuelako presidente ohi Hugo Chavezek liburu horren ale bat oparitu zion AEBetako presidente Barack Obamari. 2014an, Galeano Brasilen zegoela, Brasiliako Bigarren Liburu Bienalean parte hartzen, aitortu zuen ez lukeela berriz irakurriko. «Nire ustez, ezker tradizionalaren prosa hori ezin aspergarriagoa da. Ez nuke jasango fisikoki. Ospitalean sartu beharko nindukete».

Askok baliatu zuten Galeanoren aitortza Latinoamerikako ezkerraren klasiko hori ezerezteko, baina beste batzuek bazekiten zenbateraino zen garrantzitsua liburua Galeanorentzat, eta ulertu zuten portaera oso humanoa zela, berezkoa 31 urte zituenetik estiloa erabat aldatu zuen norbaitengan. «Hizkera hermetikoa ez da beti sakontasunaren prezio ezinbestekoa. Batzuetan, komunikatzeko gaitasun falta ezkutatzen da bertute intelektualtzat jotzen den horren atzean», esan zuen Galeanok Siete años después testuan, erbestetik.

Testuingurua aldatu da

«Borroka iraultzaileei dagokienez, gauza asko aldatu dira, alde askotatik, baina borroka eta erresistentzia kontzeptuak ez dira aldatu. Gaur egun, borrokaren parte batek gobernu aurrerakoiak sortzean jartzen du arretarik handiena, eta beste batzuek autonomiarantz jotzen dute gehiago; askotariko jarrerak daude arlo horretan. Beste zerbait ere aldatu da Latinoamerikan; bi mugimendu handi agertu dira: feminismoarena eta herri autoktonoena. Baina, pixka bat arakatuta, sakoneko ideia berbera da oraindik», ondorioztatu du Zibechik.

50. urteurrena ospatzeko, Siglo XXI argitaletxeak edizio berezi bat atera du, formatu handiagoan, oharrak idazteko tarteekin eta Tute umorista grafiko argentinarraren binetekin. Apirilaren 13an sei urte bete ziren idazle uruguaitarra hil zenetik, eta, liburuaren argitalpenarekin batera, argitaletxeak hainbat bideo zabaldu zituen hilabete osoan: kulturako hainbat erreferente azaltzen ziren lanaren parte batzuk irakurtzen.

«Beste batzuen ideiak eta neure esperientziak zabaltzeko idatzi nuen Zain urratuak, eta ideia eta esperientzia horiek agian pixka bat lagunduko dute, neurri errealista batean, betidanik jarraitzen diguten galderak argitzen: Latinoamerika umiliaziora eta pobreziara kondenatua al dago? Nork kondenatua? Zoritxarra ez al da izango historiaren emaitza, gizakiak eragina eta, hortaz, gizakiak desegin dezakeena? […] Uste dut ez dela harrokeria pozik egotea ikusita, urteak pasatuta ere, Zain urratuak ez dela liburu mutua izan», idatzi zuen lanaren hitzaurrean 1978an. Kontatu zuen, horrez gain, jaso zuen erantzunik bizigarriena kalean benetan gertatutako zerbait izan zela: esaterako, «behin neska bat liburu hori irakurtzen ari zitzaion bere ondoan eserita zihoanari, eta, azkenean, zutitu eta bidaiari guztiei irakurri zien ozen, autobusa Bogotako kaleetan zebilela».]]>
<![CDATA[«Neoliberalismoa agertu eta gero zer gertatuko zen iragarri zuen»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1916/004/001/2021-10-17/neoliberalismoa_agertu_eta_gero_zer_gertatuko_zen_iragarri_zuen.htm Sun, 17 Oct 2021 00:00:00 +0200 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1916/004/001/2021-10-17/neoliberalismoa_agertu_eta_gero_zer_gertatuko_zen_iragarri_zuen.htm The New York Times egunkariko kazetari ospetsu batek behin esan zuen estatubatuarrek edozer gauza egingo luketela Latinoamerikarentzat, eskualdeari buruz irakurtzea izan ezik. Baina hiengan ere izan zuen eraginik Eduardo Galeanoren Latinoamerikaren zain urratuak obrak. Lecko Zamorak eta Sinclair Thomsonek BERRIAri kontatu diote zer-nolakoa izan den Galeanoren liburua irakurtzea, eta lan horrek zer eragina izan zuen, Latinoamerikako herri autoktonoetan bereziki.   Denek Lecko deitzen dioten arren -jaio zen wichi herri indigenan eman zioten izen hori-, Audencio Zamora izena du, dokumentuetan jartzen duenez: «Ez ziguten uzten izen indigenak izaten». Lecko El Algarrobalen jaio zen, Salta probintzian (Argentina), baina Bolivian eta Venezuelan ere bizi izan zen. Gaur egun Chacon bizi da, eta wichi komunitateko erreferente bat da. Lecko idazlea eta poeta da, eta opera kontzertu baten egilea. Sinclair Thomson Latinoamerikako historia irakaslea da New Yorkeko Unibertsitatean. Andeetako eskualdean aditua da; indigenen eta kolonien inguruko historia landu zuen, eta La Paz eskualdeko XVIII. mendeko aimara komunitateen historia politikoa ikertu zuen. Gaur egun, Tupac Amaru eta Tupac Katariren inguruko memoriari buruzko proiektu batean lan egiten du, baita garai kolonialetik orain arte izandako insurgentziei buruzko proiektu batean ere. Latinoamerikaren zain urratuak obraren lehen edizioa argitaratu zen ia aldi berean, Fausto Reinaga intelektual eta idazle indigena boliviarrak La revolución india (1970) eta Tesis india (1971) argitaratu zituen. Bi lan horiekin, idazleak Mendebaldeko pentsamendua ostikoka irauli zuen, ezkerreko zein eskuineko ikuspegi indigenistak zalantzan jarri, eta indianismoaren oinarriak finkatu. Hainbat gauza planteatu zituen, hala nola alfabetoa arma bat dela, hizkuntza pentsamendu bat dela eta gaztelania kultura bat dela; eta indioa, gaztelaniadun bihurtzean, bere kulturatik aldentzen dela, desagertu, eta hil. Noiz irakurri zenuten Latinoamerikaren zain urratuak lehenengo aldiz? SINCLAIR THOMSON: Uste dut 80ko hamarkadaren hasieran izan zela, ingelesezko itzulpen bat. Garai hartan, Latinoamerikari buruzko interesa piztu zitzaidan Erdialdeko Amerikan egindako esku hartzeak eta Hego Konoko diktadurei emandako babesa zirela eta. Kaliforniako iparraldean nengoen, eta han elkartasun handia zuten Latinoamerikarekin, Txilerekin bereziki. Txileko erbesteratuen talde batek eragin handia izan zuen Berkeley inguruan, eta ni han ari nintzen ikasten. Galeano esnatze horren parte izan zen, ekonomia politiko eta historia gaietarako atea. Lehen aldi hartan irakurri nuen liburu bera daukat oraindik; txikituta dago. Nik Galeano irakasten diet oraindik ere New Yorkeko ikasleei. Joan den ostegunean, Memoria del fuego-ren (Suaren memoria) pasarte batzuk irakurri genituen, eta klaseko hainbatek dagoeneko irakurria zuten Latinoamerikaren zain urratuak. Onena da Amerika kontinente osoko gazteek irakurtzen dutela oraindik ere. Latinoamerikaren zain urratuak lanarekin, gogoeta egiten dugu historiaren eta literaturaren arteko desberdintasunei buruz. Ikusten dugu Galeanok historia nola kontatzen duen estilo poetiko baten bidez, baina baita iturri dokumental eta historiografiko batzuetan oinarrituta ere. LECKO ZAMORA: 80ko hamarkada baino lehentxeago irakurri nuen. Lagun batek liburuaz hitz egin zidan, eta eskuratu egin nuen. Gogoratzen dut irakurtzen hasi nintzenean ezin nuela askatu, hainbeste egia esaten zituen… Miretsi egiten nuen guretzat, herri indigenentzat, horren garrantzitsuak ziren kontu horiek guztiak esaten zituen pertsona hori. Asko lagundu zidan historiako gauza asko ulertzen, baita Europaren eta Latinoamerikaren arteko harreman zail hori ere; eta nazio horien eta herri indigenen arteko harremana, zeina zaila den eta izan zen. Galeanok pentsamendua ireki zidan; liburua beti eramaten nuen aldean, garai hartan hasi bainintzen bidaiatzen eta komunitate indigenak ezagutzen. Erabat kontsultak egiteko erabiltzen nuen liburu bat zen. Denborarekin, beste batzuei utzi nien, baina ez zidaten itzuli; berriro erosi nuen, beste batzuei utzi, eta orduan ere ez zidaten itzuli, harik eta Mexikora egindako bidaia batean lortu nuen arte, eta hori oraindik ere badaukat. Zer ondorio izan zituen obrak Latinoamerikako herri autoktonoetan? THOMSON: Uste dut liburua argitaratu zenean interes handia zegoela, Galeanoren partetik, Latinoamerikako historian herri indigenek izan zuten rola eztabaidan jartzeko. Baina ikuspegi indigenista bat da, non indigenak kolonialismoak esplotatutako biktima eta subjektu gisa dauden, eta ikuspegi horretan indigenek ez daukate gaitasun handirik prozesu historikoetan eragiteko. Garai hartan, Latinoamerikan mugimendu indigena batzuk beren ahotsarekin hitz egiten hasi ziren: erakutsi zuten gaitasuna zutela historian eta egitura ekonomiko eta politikoetan eragiteko, eta ez zuten onartzen mestizoek [zurien eta indioen seme-alabak] eta kreoleek [Latinoamerikako herrialde batean jaiotako europarren ondorengoak] ordezkatzea. Desadostasunak zeuden Latinoamerikako ezkerraren diskurtso batzuen eta proiektu indigenen artean. LECKO: Komunitate indigenetako lider batzuekin hitz egin nuen, eta bat etorri ginen obra horrek garrantzia izan zuela guretzat. Galeanok esaten zuen horrek segurtasuna ematen zigula gure historiari buruz beste batzuekin eztabaidatzeko, herri indigenekiko errespetua bilatzeko bidean. Mito bat sortu zuten: europarrekin batera iritsi zela hona zibilizazioa. Benetan, ordea, sarraskiak eta arpilatzeak ekarri zituzten. Ni 16 urterekin hasi nintzen pentsatzen zergatik tratatzen zituzten horrela herri indigenak; beti tratatzen gintuzten zibilizatuak ez bagina bezala, edo esaten ziguten ez genuela kulturarik, edo atzeratuta geundela, baina hori mitoak baino ez ziren, eta liburuak argudioak eman zizkidan horri buruz eztabaidatzeko. Reinagak zioen ezkerrak indiarrak azpiratzen zituela eta beharrezkoa zela baztertzea indiarrari buruz kreoleek sorturiko irudia. Galeanok nola irudikatzen ditu indioak? LECKO: Reinaga indianismoaren sortzailea da. Ezkerraz zein eskuinaz nazkatu zen, eta indigenatzat zeukan bere burua. Niretzat bai Galeano, bai Reinaga oso erreferente garrantzitsuak dira. Gu herri kolonizatu gisa tratatzen gaituzte, ez digute nahi duguna egiten uzten, eta ez digute gobernuetan parte hartzen uzten, Bolivian, Perun eta orain Txilen izan ezik; izan ere, badirudi herri maputxeak gertuago daukala autonomia lortzea, giza baliabide trebatuak dituztelako. Reinagak askoz ere ezagunagoa izan beharko luke. Nik haren iritzi bera dut: indigenek mundua ikusteko daukaten modua ez da ez ezkerrekoa, ez eskuinekoa; munduak leku bakoitzeko pentsamendu bereziago baterantz jo behar du, eta hori errespetatu egin behar da, inolako ideologiarik inposatu gabe. Leku batzuetan ona izan denak ez du zertan ona izan beste batzuetan. Mugimendu indigenentzat giltzarri izandako garai batean agertu zen Latinoamerikaren zain urratuak... LECKO: Hala da; gogoan dut Barbadosko Adierazpena (1971). THOMSON: Oso garai garrantzitsua izan zen, baina oraindik ez zegoen adostasunik. Galeanok Bolivia bisitatu zuen Latinoamerikaren zain urratuak argitaratu zen urte berean, 1971n, baina meatzaritzako proletarioekin egon zen, eta ez zen egon ez landan, ez La Paz eskualdean, non nekazari indigenen mugimendua sortzen ari zen. Zertan bereizten dira indianismoa eta katarismoa edo nekazarien mugimendu sindikala? THOMSON: XX. mendearen amaieran, bi korronte nagusi daude Bolivian: katarismoa eta indianismoa. Elkarrekin sortu ziren, baina bereiziz joan ziren. Reinaga da gazte horien prestakuntzarako intelektualik garrantzitsuena. Kataristak nekazarien mugimendu sindikalaren barruan antolatu ziren, eta kolonialismoaren kritika bat ezarri zuten Boliviako Langile Nekazarien Sindikatu Bakarraren Konfederazioaren barruan (CSUTCB). CSUTCBk kapitalismoa eta klase esplotazioa salatzen zituen, baina kataristek, batez ere goi lautadako eskualdeko aimara gazteek, nabarmentzen zuten bi esplotazio ardatz daudela: kapitalista eta barne koloniala. Kataristen asmoa zen bi fronteetan borrokatzea, eta horrek eskatzen zuen ezkerrarekin bat egitea eta elkarlanean aritzea, baina, aldi berean, nazio askapenerako proiektua zabaltzea. Bestalde, indianistek arraza bereizkeriaren alderdi koloniala azpimarratzen zuten, eta ezkerra ez zuten ikusten solaskide baliozkotzat edo emantzipazio borrokan konplize gisa; aitzitik, uste zuten ezkerrak diskriminazio kolonialaren ereduak bereganatu zituela, eta indigenak ez zituztela berdintasunez tratatzen. Zergatik bihurtu zen horren ezagun Latinoamerikaren zain urratuak? THOMSON: Alde batetik, oso ondo idatzita dagoelako, ulertzeko moduan, estilo grinatsu eta ez-akademikoan. Beste elementu garrantzitsu bat da umorez idatzita dagoela, umore beltzez. Sarkasmoa oso erakargarria da irakurlearentzat. Hori ez da galtzen ingelesezko itzulpenean? THOMSON: Itzulpen bikaina dela uste dut. Horretan ez nator bat Peterrekin [Winn], itzulpena erdipurdikoa zela esan baitzuen. Cedric Belfrage bera ere [ingeleserako itzultzailea] erreferente bat zen. Estatu Batuetatik erbesteratu behar izan zuen, konpromiso politikoengatik. Uste dut itzulpeneko hizkuntza oso argia eta zehatza dela; are, batzuetan uste dut Galeano baino zehatzagoa dela. Zer garrantzi du gaur egun obra horrek? THOMSON: Eskuinak ez ezik, akademikoek, ekonomialariek eta historialariek ere kritikatu dute liburua. Haien ustez, esparru analitiko gisa ez du garrantzirik mendekotasunari dagokionez. Baina, Christy Thorntonek adierazi bezala, Galeanok oso arazo larria aipatu zuen, XX. mendearen amaieran gai nagusi bihurtu zena, hau da, Munduko Bankuak, NDFk eta halako erakundeek finantzak inposatzeko dituzten moduak. Bi horiek oso presente daude, eta testuak, nolabait, iragarri zuen zer gertatuko zen neoliberalismoa agertu eta gero. Gai horiek ez dira konpondu. Mende hasierako eskualdeko gobernu aurrerakoietako presidenteek, nolabait, adierazi zuten obra horren zordun zirela... LECKO: Uste dut presidente horiek, pertsona gisa, ondo jabetzen zirela egoeraz, herri indigenen eta oro har herritarren eskubideez, baina harrapatuta geratu dira beste indar edo eragin batzuen pean: ekonomikoak batez ere, nolabait multinazionalek nahi dutena egitera behartzen dituztenak. Galeanoz gain, Noam Chomsky eta Leonardo Boff irakurtzea gomendatuko nieke. THOMSON: Uste dut eskualdeko gobernu aurrerakoien eraginez beste topaketa bat izan dela mugimendu indigenekin. Historian ziklikoki aurkitu dugun zerbait da: ezkerraren eta indigenen mugimenduen arteko elkarguneak. Proiektu nazional bat osatzeko garaiak dira, baina ez dira garai iraunkorrak. Ziklo batzuetan desadostasun handiagoak daude. XXI. mendearen hasiera elkartzeko garaia izan da. Garai horretan, lankidetza eta sinpatia moduak ikusi dira. Nire ustez, Galeano ezkerraren isla ere bada, denborarekin intelektualekin eta indigenen mugimenduekin elkarrizketa zuzenagoa eduki nahi izan zuelako, eta nolabait elkarrizketa hori sortzea lortu zuelako. Hor ikusten duzu Galeanok, nolabait, indigenen mugimenduekin elkarrizketa eta harreman horizontalagoa eta errespetuzkoagoa izatea lortu zuela. Hala ere, dena ez da hain erraza; behin boterea lortuta, gobernu aurrerakoiek praktikan jarri dituzte beren eredu ekonomikoak, eta baliabide naturalen ustiapenaren menpe jarraitu dute. Horrek, berriz ere, komunitate indigenetan eta beren lurraldeen ongizatean eragiten du. Eta hor tentsioak sortzen dira atzera. ]]> <![CDATA[Memoriaren ahotsa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1951/006/001/2021-10-17/memoriaren_ahotsa.htm Sun, 17 Oct 2021 00:00:00 +0200 Cecilia Valdez https://www.berria.eus/paperekoa/1951/006/001/2021-10-17/memoriaren_ahotsa.htm Latinoamerikaren zain urratuak liburuaren lehen edizioak 50. urteurrena du -1971n argitaratu zuten aurrenekoz-, eta urtemuga hori aitzakia egokia izan da berriz ere gogora ekartzeko ez soilik idazlana bera, baita Eduardo Galeanoren obra osoa eta, zergatik ez, idazlea bera ere. Haren inguruan murgiltzen denak pertsonaia eklektiko bat aurkituko du, bikaina, obsesiboa, bizi-bizia, pasioz betea eta, batez ere, oso gauza garrantzitsua hauxe, bereziki kontu egiten zuena edonork ulertzeko moduan eta batere hantusterik gabe idaztea, nahiz eta haren obra ez den beti erraza digeritzen. Latinoamerikaren zain urratuak atera zuenean, ordea, akademiak ez ikusia egin zion Galeanori, molde hartan idatzita zegoelako hain justu ere: liburua ez omen zen haren beste obrak bezain ona. Aldi berean, dena den, errekonozimendu bitxi bat ere izan du idazlanak: Latinoamerikako historiaren parte handi baten memoriaren ahotsa bihurtu da, bai behintzat ezkerrerantz lerratutako aldearena.

Joan den ekainean, Udelarren, Uruguaiko Errepublikako Unibertsitatean, jardunaldi batzuk egin zituzten lana gogora ekartzeko, eta ederki laburbilduta geratu ziren liburuaren nondik norakoak. Jardunaldi haietan, ezin konta ahala ahots aritu ziren liburuak munduan han-hemen izan zituen eta gaur egun oraindik dituen interpretazio eta ikuspegiak jorratzen, eta hori, obraren gaurkotasunaren erakusgarri ez ezik, haren garrantziaren eta ibili dituen bide askotarikoen isla ere bada. Jardunaldi haietan zehazki, akademia interpelatuta zegoen gai jakin batengatik: Helena Villagrak, Galeano hil arte haren bizikidea eta editorea izandakoak, dohaintzan eman zion Udelarri Galeanoren artxibo bat, haren obra eta ibilbidea erakusten dituena. Orain arte, artxibo horretako funts pribatuak irakasle nabarmenenak izan dira beti. «Galeano ez zen izan ez ikasle eta ez gradudun; bera izan da lehena erakunde honetako funtzionario tekniko izanda funts pribatu moduan sartu dena», kontatu du Vania Markarianek, Historia doktore eta artxiboaren ikerketa historikoaren arduradunak.

Ibilbidearen hasiera

Istorioa, gutxi-asko, hauxe da. Galeano Montevideon jaio zen, 1940an, eta eskola ingeles batean ikasi zuen, bigarren hezkuntzako bigarren mailara arte. 14-15 urte zituela, alderdi sozialistaren El Sol egunkarian kolaboratzen hasi zen, marrazkilari, eta, garai bertsuan, Marxen Kapitala irakurtzeko lantegi batean parte hartu zuen Herriaren Etxean, alderdiaren egoitzan. «Eduardok esaten zuen hantxe konturatu zela ekonomia ulertu ezean ez zuela ezer ulertuko», kontatu du Roman Cortazarrek, Galeanoren obra aztertu duen idazle, kazetari eta irakasle mexikarrak. «Ekonomia politikoan oinarri sendo-sendoa zuen Galeanok. Bost urte eman zituen hitzarmen ekonomikoak aztertzen. Bizi guztian ibili zen ekonomia testuak irakurtzen, eta NDFren eta Munduko Bankuaren txostenak». Liburuari egin zaizkion kritiketan gogorrenetakoa da iturriak ez direla zorrotzak eta karga politiko handia daukala, baina, berez, 480 ohar baino gehiago ditu idazlanak, eta hortxe aurkitu daiteke Galeanok erabilitako iturri eklektikoen arrastoa.

Literatura eta kazetaritza uztartu izana liburuari kateatuta geratzeko motibo izan da irakurle askorentzat, baina arazo ere izan da kritikari zenbaitentzat, baita akademiarentzat ere. Galeanok 60ko hamarkadaren hasieran eman zituen lehen pausoak kazetaritza idazkuntzan, Marcha astekarian. Garai hartakoak dira, hain zuzen, kazetaritza kronika gisa idatzi zituen liburuak: China (Txina), Cronica de un desafio (Desafio baten kronika) eta Guatemala: Clave de Latinoamerica (Guatemala: gakoa Latinoamerikan). Cortazarrek dioenez, azken horretatik atera zuen Galeanok Latinoamerikaren zain urratuak izenburua. Gutxienez hamar urte daramatza Cortazarrek Galeanoren obra ikertzen, eta, bide horretan, idazle uruguaitarraren adiskide ere egin zen azkenerako. Hasieran, gutxienez behin kale egin zuen Galeano aurrez aurre ezagutzeko saioan, baina, aurrerago, Mexiko Hiriko prentsaurreko batean sartu zen baimenik gabe, eta, nahiz eta orduan ere ez zuen lortu harekin aurrez aurre hitz egitea -Galeano atzeko atetik irten baitzen-, lortu zuen bere lanaren aurrerapen bat hari helaraztea. Geroxeago, ostatu hartuta zegoen lekura itzuli zenean, Cortazarrek ikusi zuen Galeanok mezu elektroniko bat bidalia ziola, elkar aurrez aurre ezagutzera gonbidatzeko. Hala egin ziren lagun, eta Galeanok gonbita egin zion Uruguain jarrai zezan bere ikerketarekin. «Behin kontatu nion Latinoamerikaren zain urratuak izenburua urte batzuk lehenago aurkitua nuela Guatemala liburuan (1967). Obra hartarako, Galeanok elkarrizketak egin zizkien gerrilla batzuen buruzagiei, eta orduan hurbildu zen lehen aldiz Latinoamerikako politikaren berezitasunetara. Hura izan zen, era berean, gero Latinoamerikaren zain urratuak izango zenaren aurrerakina; izan ere, liburutxo haren 10. orrialdean, kontatzen du nola behin mendira igo zen isilean, nekazari batzuek lagunduta, eta nola gaua han eman ondoren eguzkia atera zen, eta pasarte horrexetan zera dio: 'Eguna argitu du, zainak urratu zaizkio isilari...'».

Fikzio idazle

1964tik aurrera, Galeano Época egunkariaren zuzendari izan zen bi urtez, eta fikzio idazle gisa ere hasi zuen ibilbidea, Los dias siguientes (1963, Hurrengo egunak) eta Los fantasmas del dia del leon eleberriak idatzita (1967, Lehoiaren eguneko mamuak). 1965ean, Udelarren hasi zen lanean. «Guk zera azpimarratu ohi dugu: harentzat hau ez zela izan enplegu huts bat, garai hartako beste intelektual askorekin gertatu zen bezala; izan ere, beste hainbatek banku batean lan egiten zuten, eta hori zuten dirubide, baina, horrez gainera, idatzi ere egiten zuten», azpimarratu du Markarianek. «Galeanok, bi postu haietan, lehendik zekartzan jakintza eta esperientzia batzuk zabaldu zituen, eta unibertsitateko bizimodu kulturalari eta intelektualari eman zizkion jakintza haiek».

1971n, zuzentzen zuen argitaletxe unibertsitarioan bertan argitaratu zuen Latinoamerikaren zain urratuak obraren Uruguaiko edizioa, mundu osoan ospetsu bihurtu zuen liburua. Uruguaiko estatu kolpearen ondoren (1973), berriz, Buenos Airesera joan zen, eta Crisis aldizkariaren zuzendari hasi -aldizkari hark ere markatu zuen garai hura-. 1976an, herrialde hartan ere estatu kolpea izan eta gero, Kataluniara alde egin zuen, Villagra abokatu argentinarrarekin jada. Kataluniako erbestealditik aurrera, Galeano idaztera emana bizi izan zen erabat. 1985aren hasieran, Villagra eta biak Montevideora itzuli ziren, Uruguaiko diktadura orduantxe bukatu berri zela, eta, urte hartan bertan, Marcha-ko kazetari izandako batzuekin eta beste zenbait idazlerekin, Brecha astekaria sortu zuen.

Kritikoa

Cortazarrek dio Galeano gizon obsesiboa zela, testuen «aireaz» oso kezkatua. «Editoreek gogotik sufritzen zuten, entrenamendu bisual izugarria zuen eta. Kultura ezinago oparoko gizona zen, eta idazlan zeharo heterogeneoak eta heterodoxoak irakurtzen zituen. Berak pintorea izan nahi zuen, edo marrazkilaria, harik eta errealitateak beste bide batetik eraman zuen arte. Nolanahi ere, bizi guztian hartu zuen bere liburuak ilustratzeko lana. Oso kritikoa zen Brecha-rekin, esaten baitzuen irakurleak tormentatzen zituztela halako hitz parrastadekin».

Segur aski, poztuko litzateke jakingo balu Siglo XXIren edizio berriak bere ilustrazioak dituela, bai eta oharrak egiteko lekua ere, orri ertzean. Haren eskuizkribuetan ere agertzen dira halako oharrak, eta, orain, edonork kontsultatzeko moduan daude, Udelarren artxiboaren webgunean. 1976tik aurrerako testuak daude artxibo horretan. «[Galeanoren eta Villagraren] erbestealdiz erbestealdi, material asko galdu zen», azaldu du Markarianek. «Eskuizkribuak eder-ederrak dira, eta ia erabat galdu dugun idazkuntza: eskuzko idazkuntzarenak, hain justu». Liburuaren epilogoan, «Ni ez naiz historialaria» idatzi zuen Galeanok, baina tatxatu egin zuen gero. «Jardunaldietan, asko hitz egin zen horri buruz. Historialariek esaten zuten: 'Hau ez da historia liburu bat, zeren historiografia akademikoak ez baitu izaten halako harremanik ez artxiboarekin eta ez dokumentazio corpusarekin, eta ez baita militantea izaten', eta halakoak».

Akademiak erdeinatua

Uruguaira itzuli zenean, Gaceta Universitaria-ko batzorde editorialean sartu zen Galeano; demokrazia berrezarri zenean, Udelarren argitalpen instituzional berria izango zen batzorde hori. «Berriz ere batzorde editorialean sartu zen Galeano, baina lekuko gisa, gehiago. Izan ere, ordurako, Eduardo Galeano zen, pertsonaia, eta aldizkari hartan jada ez da nabari aipatu dudan horretatik ezer». Garai hartan, jori-jori segitu zuen liburuak argitaratzen, askotariko moduetan adieraziz bere konpromiso politikoa eta soziala; eta sari ugari ere eman zizkioten.

Markarianen ustean, Galeano ez zen outsider bat izan akademian, eta oso harreman estua izan zuen Uruguaiko akademiaren munduarekin. «Hasteko, Galeanok ez zuen harreman bat eta bakarra izan akademiarekin. 1970eko lehen urteetan, gure ingurumari intelektualak profesionalizatzen ari ziren arlo sozialaren azterketan, eta horrek berekin zekarren bazter uztea arlo soziala ezagutzeko lehengo moduak, saiakeragintzarenak batez ere. Galeano, berriz, aurreko modu haietan geratu zen… Baina, aldi berean, Latinoamerikaren zain urratuak-eko esker erakutsiari erreparatzen badiozu, ikusiko duzu harreman estua zuela Uruguaiko mundu akademikoarekin».

Bestalde, Cortazar pozik dago akademia denbora eskaintzen hasi zaiolako Latinoamerikarentzat hain garrantzitsua izan den obra horri, baina, era berean, iruditzen zaio asko falta dela liburua Galeanok nahi bezala irakur dadin, hots, dibulgazio obra gisa, Galeanok zioen bezala «iltzez eta giltzez» itxita eta soilik elite jakin batzuen esku dagoen jakintza bat zabaltzeko obra gisa. «Udelarrekoa aldaketa bat izan da kontuan harturik nolako destaina sufritu zuen Eduardok luzaroan bere herrialdean bertan, zeren kritikak eta akademiak modu sistematikoan erdeinatu baitzuten. Baina berari horrek ez zion askorik axola. Besterik gabe, liburua halakoxea izaki, hain irmoki politikoa eta ideologiara lerratua -jakinik ez dagoela ideologikoa ez den obrarik batere-, susmopean jarri zuten objektibotasunaren teorialariek eta statu quo-aren aldeztaileek».

Cortazarren iritziz, destaina hark zerikusia zuen sailkatu behar asegabe batekin ere. «Etiketa ekoizle sutsuak dira; eta Eduardorenaren gisako obra bat, generoen arteko mugak lasai ederrean hausten dituena, irakurtezina da akademiarentzat. Dena dela, hainbeste urteren ondoren, gauza bat argi geratu zait: Eduardo ez zen izan anomalia literario bat, baizik eta paisaia kultural baten parte. Bere narratibarekin egin zuena, gutxi-asko, Manuel Escorzak egin zuen gauza bera da, eta Juan Gelmanek egin zuena, eta Rodolfo Walshek, kazetaritzaren eta literaturaren arteko nahas-mahas horren bidez. Beraz, esan daiteke garai baten argazkia dela gehiago: funtsezko galdera ugariz oparo apaindutako garai baten irudia. Zeren, galdera bat baldin badago Galeanoren eta beste autore haien guztien obran ardatza izan zena, hauxe izan zen: norentzat idazten ote duen idazleak, eta zer harreman duen artistak bere herriarekin. Eta idazleak, elitearen parte izanik, egitura hura eta pribilegio haiek osorik desegin zituen planteamendu haren ondorioz, bestelako lengoaia bat ikasi nahian».

Galeano Montevideon hil zen, 2015eko apirilaren 13an, eta ohore osoz egin zioten hil beila, Uruguaiko Botere Legegilearen egoitzan. Udelarreko jardunaldiak, nolabait, omenaldi bat izan ziren, baina, Markarianen hitzetan, nahiz eta ez zaion uko egin behar alderdi horri, batez ere pentsatu zuten jardunaldi haiek «aukera bat» izango zirela «testu huts bat baino askoz gehiago den legatu baten azterlan kritikoa egiteko: bai obraren interpretazioena, bai haren ibilbidearena, bai piztu zituen eta oraindik ere pizten dituen maitasun-gorrotoena». Eta erantsi du: «Guretzat, hain justu horixe izan zen lehen ondorioa, obra alimalekoa dela, ez liburuarengatik beragatik bakarrik, baita obrak azken 50 urteetan lortu duenagatik ere. Ez dago beste liburu askorik hainbeste bizialdi izan dituenik. Niri neuri, ez zait interesatzen gorespen hutsez omentzea, ezta Galeano bera ere, zeren, azken batean, ez liburuak eta ez autoreak ez baitute horretarako behar handirik. Zehazki, akademiaren adorazioaren beharrik ez daukat, eta hori, zinez interesgarria iruditzen zait».]]>