<![CDATA[E. Esnaola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 26 Aug 2019 09:10:33 +0200 hourly 1 <![CDATA[E. Esnaola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[PPrekin negoziatzen jarraituko du Urkulluk, beste helegite bat jaso arren]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1736/007/001/2017-05-06/pprekin_negoziatzen_jarraituko_du_urkulluk_beste_helegite_bat_jaso_arren.htm Sat, 06 May 2017 00:00:00 +0200 E. Esnaola https://www.berria.eus/paperekoa/1736/007/001/2017-05-06/pprekin_negoziatzen_jarraituko_du_urkulluk_beste_helegite_bat_jaso_arren.htm
Jaurlaritzak «dezepzioa» azaldu du helegitea jasotzeagatik. Aitortu du ez daukala haren detailerik, eta hurrengo egunetan balorazio zabalago bat egingo du.

Ministroen Kontseiluaren erabaki hori jakin aurretik izan da legebiltzarreko eztabaida. Larraitz Ugarte EH Bilduko legebiltzarkideak EAJri eta Jaurlaritzari egotzi die «gobernu ustel bat urteetarako egonkortu» duela itunak, eta Urkulluk galdetu dio koalizioak ez al lukeen EAJrekin akordiorik egingo, nahiz eta alderdi usteltzat jo: «Gai dira EAJ eta PSE ustel moduan hartzeko eta arratsaldean akordioak eskatzeko guri. Ez dute inolako koherentziarik».

EH Bilduk burujabetza prozesuarekin ere lotu du EAJren eta PPren arteko ituna. Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramaileak Donostian emandako prentsaurreko batean adierazi du alderdi jeltzaleak Mariano Rajoyren gobernua babestu izanak «letra txikian» dakarrela «Euskal Herriak ez duela prozesu subiranista egingo». «Oso larria» iruditzen zaio hori, baita Kataluniarentzat ere, hango prozesurako «mehatxu bat» izango delakoan. «Gatazka honetan, gu Kataluniarekin gaude, eta EAJ, PPren gobernuarekin», esan du Otegik.

Lehendakariak Ugarteri ihardetsi dio Bilduk egin zuela akordiorik Gipuzkoako Aldundian egon zenean —foru diputatu izan zen orduan Ugarte—. Urkulluren arabera, koalizioa oso zorrotza da irizpide etikoekin, baina «besteei exijitzen» dienean; izan ere, esan du ETAren indarkeriarekin EH Bilduk ez zuela «batere jarrera etikorik izan urteetan». PPri ustelkeria leporatzen diotela eta, esan du alderdi hark ere Justiziaren aurrean erantzun beharko lukeela. Oraingoz, ez du eragozpenik ikusten harekin negoziatzen jarraitzeko, «egonkortasun politikoa eta instituzionala» lortzeko aldeko apustuagatik.

Otegik dio Espainiak Europan «eredutzat» joko duela alderdi jeltzalea, PP abertzaleekin itunak egiteko gauza dela erakusteko. Dena dela, EH Bilduko eledunak ez du baztertu Euskal Herrian burujabetza prozesu bat hastea, «herritarrei baitagokie hori. Inongo zuzendaritza politikok ezingo du eragotzi».

Asteazkenean, Junckerrekin

Urkulluk lan bilera bat izango du asteazkenean Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidentearekin, Bruselan. Lehendakaritzak ohar batean azaldu du Euskadik Europarekin duen «konpromisoa» defendituko duela, eta «Europa sozialago, integratuago eta pluralago baten alde» agertuko dela. 2013an, EBko orduko buruarekin batu zen.]]>
<![CDATA[«Estatu gaietan» Rajoyren erantzunik gabe segitzen duela salatu du Urkulluk]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1736/006/001/2017-02-11/estatu_gaietan_rajoyren_erantzunik_gabe_segitzen_duela_salatu_du_urkulluk.htm Sat, 11 Feb 2017 00:00:00 +0100 E. Esnaola https://www.berria.eus/paperekoa/1736/006/001/2017-02-11/estatu_gaietan_rajoyren_erantzunik_gabe_segitzen_duela_salatu_du_urkulluk.htm
2014ko irailean egin zuten euren arteko azken bilera. Ikusita erantzun baikorrik ez zela iristen, Urkulluk ohartarazi zuen «politikoki denbora amaitzen» ari zela, eta, zenbait eskakizunetarako, urte hartako abenduaren 31ko muga jarri zion Rajoyri: Madrilek igorri beharreko transferentziak, AHTaren lanen finantzaketa, Forondaren egun osoko irekiera eta kupoaren eguneraketa. Lehendakari denetik —2012ko abendua—, bost aldiz batzartu dira biak.

EAEn legealdia hasi berri dutela eta, Felipe VI.a Espainiako erregearekin «kortesiazko» bilera egiteko zain ere badago Urkullu.

Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramailearen iritziz, «oso lan kaskarra» ari da egiten Urkullu. Kataluniako prozesuarekin daukan jarrera jarri du adibide modura. «Lehendakariak dio katalanek egin behar dutena Madrilekin erreferendum bat negoziatzea dela. Saiatu dira, baina Madrilen inor ez dago hori egiteko. Urkulluk badauka formula, oso erraza du probatzea: ekar dezala itundutako erreferendum bat Euskal Herriarentzat».

Otegik uste du Kataluniak «galtzen» badu euskal herritarrek ere galduko dutela. Halaber, esan du Katalunia estatu bihurtzen bada Hego Euskal Herriak ekonomikoki ere «kostua» pairatuko duela Espainian segituta. Katalunia errepublika izateko desioa azaldu du EH Bilduko kideak.

Kursaaleko saiora ez

Urkulluk iragarri du ez dela joango Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari ohiaren eta Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidente ohiaren hitzaldira, ez zaiolako «normala» iruditzen gobernuburu bat beste arduradun politiko batzuen saio batera joatea. Hilaren 22an izango da solasaldia, Donostian (Kursaal, 19:00), Gure Esku Dago-k eta Agirre Lehendakaria Centerrek antolatuta. Gaia: Erabakitzeko eskubidea: Kataluniako prozesua.]]>
<![CDATA[Elkarrekin Podemos itun zehatzen bila ariko da oposizioan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2504/003/001/2016-10-01/elkarrekin_podemos_itun_zehatzen_bila_ariko_da_oposizioan.htm Sat, 01 Oct 2016 00:00:00 +0200 E. Esnaola https://www.berria.eus/paperekoa/2504/003/001/2016-10-01/elkarrekin_podemos_itun_zehatzen_bila_ariko_da_oposizioan.htm
EAJtik Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakarigaia eta Andoni Ortuzar EBBko presidentea izan dira batzarrean, eta Elkarrekin Podemosetik, Pili Zabala lehendakarigaia eta Nagua Alba Ahal Dugu-ko idazkari nagusia. Bilera «positiboa» izan dela adierazi du koalizioak. Dei egin du «politika ausartagoak eta sozialagoak» egitera, eta iragarri du horretara bideratu nahi dituela berak lor ditzakeen akordioak, «batez ere herri akordioak».

Elkarrekin Podemos hirugarren indar geratu zen igandean, 75 aulkietatik 11 lortuta (botoen %14,83). «Umiltasunez aritu nahi dugu. Guretzat, garrantzitsua da legebiltzarrean sartzea. EAEn ari ginen politika egiten, baina instituzio nagusian egon gabe».

EAJ etzi, PSE-EErekin

Etzi PSE-EE hartuko du EAJk, Sabin Etxean, 12:30ean hasita. Jeltzaleen aldetik, berriro Urkullu eta Ortuzar egongo dira, eta, PSEtik, Idoia Mendia lehendakarigai eta idazkari nagusia, besteak beste. PSOEn asteburu hau ere petrala izango dute, barne zatiketagatik; parte bakoitzak bere batzarra egingo du gaur, eta ofizialean izango dira PSEtik ordezkariak.

Asteartean hartuko du EAJk azkeneko taldea: PP, 13:00etan. Legebiltzarrean ordezkaritza lortu dutenen artetik handienetik txikienera antolatu ditu bilerok.

EBBko buru Ortuzarrek astelehenean iragarri zuen azaroaren amaierarako osatu nahi dutela Eusko Jaurlaritza berria.]]>
<![CDATA[Laukoaren alde Barkos]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1848/008/001/2016-04-29/laukoaren_alde_barkos.htm Fri, 29 Apr 2016 00:00:00 +0200 E. Esnaola https://www.berria.eus/paperekoa/1848/008/001/2016-04-29/laukoaren_alde_barkos.htm
Joan den abenduaren 20ko bozetan, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra —hau, UP-IU sostengatuz— bakoitza bere aldetik aurkeztu ziren Kongresurako. Lauren botoak batuta, 160.000 lortu zituzten —80.900 Ahal Dugu-k, 34.800 EH Bilduk, 30.500 Geroa Baik eta 14.400 UP-IUk—. Handiagoa izan zen Nafarroako aldaketa sostengatzen ez dutenen batura: 181.000 boto bildu zituzten UPN-PPk, PSNk eta Ciudadanosek —101.900, 54.700 eta 24.800, hurrenez hurren—. Baina hiruok Senaturako hauteskundeetan ere beren kasa aurkeztu zirela ikusita, foru aldaketaren alderdiek uste zuten euren arteko koalizioak —Aldaketa izenekoak— hiru senatari erdietsiko zituela. Ez zen hala gertatu, UPN-PPk lortu zituelako hiru senatari, eta laugarrena, Aldaketak. Aitortu zuten ez zutela hautagaitza behar bezala bultzatu. Haren hautagairik bozkatuenak 97.000 boto batu zituen, eta aurreko hirurak —UPN-PPkoak—, 97.000 eta 99.000 artean ibili ziren.

Barkosek gobernu itunaren lau alderdien esku utzi ditu negoziazioak, bere zeregina hori ez dela argudiatuta. «Ez da helburu pertsona, are gutxiago instituzionala», adierazi du Iruñean, parlamentuko osoko bilkurara sartu aitzin, hedabideen aurrean. Dena dela, uste du Espainiako hauteskundeetarako deialdi berriak lau alderdiei «zentzuzko begirada bat» izatea «exijitzen» diela. Lauko formula posible ez bada haietako batzuen artekoa ere ongi ikusiko lukeela azaldu du.

Laura Perez Nafarroako Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak iritzi dio euren oinarriko kideekin hitz egin beharreko kontu «garrantzitsua» dela lauko hautagaitzarena, «egoera ezohikoa delako». Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentariak Ahal Dugu-ri esan dio Nafarroan ere indar metaketa hori egin behar dela orain, estatuko beste erkidego batzuetan egin zutelako abenduko bozetan.]]>
<![CDATA[Trukean, Schulz berriro]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1736/018/001/2014-07-02/trukean_schulz_berriro.htm Wed, 02 Jul 2014 00:00:00 +0200 E. Esnaola https://www.berria.eus/paperekoa/1736/018/001/2014-07-02/trukean_schulz_berriro.htm
Bi urte eta erdirako hartu du kargua]]>

Dena dela, akordioa zabalagoa da. Izan ere, Alderdi Popularrak, Schulz parlamentuko presidentetzan izatearen truke, sozialdemokratei eskatu zielako Europako Batzordeko presidentetzarako Jean-Claude Junckerren hautagaitza babesteko. Hala egin zuten joan den ostiralean, eta Juncker hilaren 16an izendatuko dute EBko buru. Ez da izango, baina, kontserbadore guztien gustuko izendapena, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak, Junckerren hautaketari aipamena eginez, ostiralekoa «egun txarra» izan zela esan baitu. «Presidente berriarekin lan egingo dugu Europako Batzordea erreforma batzuekin aldatzeko», erantsi du Cameronek.

Europarako Liberal eta Demokraten Aliantzak (ALDE) ere Schulzen hautagaitzaren alde egin du, eta hark denera 409 boto jaso ditu, 723tik. Hiru indarren artean 479 diputatu lortu zituzten maiatzaren 25eko hauteskundeetatik: popularrek 221, sozialdemokratek 191, eta ALDEk 67.

Atzo beste hiru hautagai izan ziren presidente kargurako: Sajjad Karim ECR kontserbadore eta erreformisten taldekoa —101 boto jaso zituen atzoko bozketan—, Pablo Iglesias GUE-NGL ezkerrekoa —51 boto- eta Ulrike Lunacek Berdeak/ALEkoa —51 boto—.

Gazteen langabezia kezka

Aulkia ez du berria Schulzek (Alemania, 58 urte), 2012 hasieratik hura izan baita parlamentuko buru. Kasik hamar urte daramatza Europako ganberan. Langabezia du kezka, atzo zioenez. Europako Batasunean %10,5ekoa da langabezia — Schulz parlamentura iritsi zenean baino 2,5 puntu handiagoa—, eta, batik bat, gazteen artekoak kezkatzen du hura, %23,4koa baita. «Gazteen arteko langabezia dramatikoa da, etsipena sortzeko modukoa, eta demokrazia mehatxatzen ari da», esan zuen presidentetza lortu ondotik.

Diputatu euroeszeptikoen jarrera ere buruhauste izango du. Atzo 25 parlamentari legebiltzarreko mahaiari bizkarra emanda jarri ziren Europako ereserkiaren unean. Schulzek «giza duintasuna» aldarrikatu zuen ondoren.]]>
<![CDATA[Basagoitirekin ere ez]]> https://www.berria.eus/albisteak/73533/basagoitirekin_ere_ez.htm Wed, 12 Dec 2012 08:01:12 +0100 E. Esnaola https://www.berria.eus/albisteak/73533/basagoitirekin_ere_ez.htm <![CDATA[Estatu propioaren aldeko indarrek lehen baino diputatu bat gehiago izango dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/72895/estatu_propioaren_aldeko_indarrek_lehen_baino_diputatu_bat_gehiago_izango_dute.htm Mon, 26 Nov 2012 14:18:47 +0100 E. Esnaola https://www.berria.eus/albisteak/72895/estatu_propioaren_aldeko_indarrek_lehen_baino_diputatu_bat_gehiago_izango_dute.htm Emaitza ofizialak]]> ikus Joan Herreraren elkarrizketa-, CUP) parlamentuaren %64 izango dira; aurreko legealdian baino aulki bat gehiago izango dute (lehen 86 aulki -SIk lau-, orain 87). PSC, PP eta Ciutadansen baturak lehen aldean bat gutxiago eman du (lehen 49, orain 48). - 3. Dena ez da, baina, nortasun nazional kontua; murrizketak ere hor dira. Horiek Katalunian eta Espainian gogor ezartzen ari dira CiU eta PP, eta 69 aulki dituzte. Gehiengo osoa. - CiU (50 aulki, botoen %30,6).Katalunia estatu propiora eramango duen presidentea izan nahi du Masek, eta parlamentuan zenbakiek ematen diote bide horri ekiteko, beste talde batzuekin kontatuta.Aise irabazi ditu hauteskundeak CiUk, baina gehiengo osoa lortu nahi zuen (68 aulkitan dago) eta 50ean geratu da. Duela bi urte, 62 eskuratu zituen. Bakarrik goberna dezake, baina autodeterminazio galdeketa burutzeko gutxienik ERCren babesa beharko du. ERCk, bide batez, murrizketen politika baldintzatu nahiko dio. - ERC (21, %13,6).Oso emaitza onak izan ditu. 2003an jo zuen goia, Josep Luis Carod Rovirarekin, 544.000 boto eta 23 parlamentari lortu zituztenean (%16,5), 2006koetan pixka bat behera egin zuen (416.000 boto, 21 aulki), baina duela bi urte hondoa jo zuen (218.000 boto, 10 aulki). CiU gehiengo osotik hemezortzi aulkira geratu da, eta ERCk baditu aulki horiek -21 lortu ditu, ia 500.000 boto; Oriol Junqueras aurkeztu du lehendakarigai-. Masek galdeketa eginnahi badu eta estatu propioa lortzeko xedea badu, ERC parlamentuan erabakigarria izango da. - PSC (20, %14,4). Berriz ere behera egin du. Bere inoizko emaitzarik txarrenak lortu ditu: 20 aulki, 520.000 boto. Lekutan dira Pasquall Maragallekin 2003an erdietsitako 1.031.000 botoak eta 42 legebiltzarkideak. Azken bi hilabeteetan lekuz kanpo gelditu da burujabetzaren eztabaidan. Pere Navarro hautagaiak iragarri du erreferenduma babestuko duela, baina Espainiarekin adostuta egiten bada betiere, eta burujabetzaren aurka bozkatuko duela. Independentziaren ordez, federalismoa proposatu du. Politika sozialei garrantzia eman nahian, CiUren murrizketen aurka azaldu da, baina PSOE oraintsu arte Madrilen murrizketak egiten ibili da. PSOE krisian da. PSC bide propioa ezin aurkituta dabil. - PP (19, %12,9). Identitate kontuak nagusi izan diren hauteskunde hauetan, PPk kanpaina gogorra egin du, katalan espainolak bereganatu nahian, baina duela bi urteko boz arruntetatik aulki bakarra irabazi du. Bere emaitzarik onenak izan dira, baina 135 legebiltzarkideetatik 19 baino ez ditu, %14 baino ez. - ICV (13, %9,8).Erregular segitzen du. 2003an, gora egin eta 9 aulki lortu zituen. 2006an, 12, eta duela bi urte, 10. Orain, 13. Ezkerreko politikak ditu lehentasun, baina, Kataluniako indar politiko den aldetik, autotderminazio galdeketaren alde ere egiten du, eta ez du baztertzen estatu propioa. Parlamentuan ez da talde erabakigarria izango, baina zeresanik izango du. - Ciutadans (9, %7,5): Kataluniako parlamentuan 9 aulki asko ez badira ere, Ciutadansek nabarmen egin du gora, duela bi urte 3 lortu zituelako. Espainian UPD izaten ari den gorakada -Katalunian boz hauetan %0,4-, Katalunian Ciutadans izaten ari da, antzeko politika eginda. - CUP (3, %3,4).Ezkerreko koalizio independentista lehen aldiz aurkeztu da Kataluniako Legebiltzarreko hauteskundeetara, eta parlamentuan sartzea erdietsi du, 3 aulkirekin. 120.000 boto pasa jaso ditu -2011ko udal bozetan, 62.000 boto-. Ez da talde erabakigarria izango legebiltzarrean, baina ERC eta ICVrekin batera ezkerreko lan garrantzitsu bat egin dezake (36 aulki hiruren artean); hirurak, gainera, galdeketaren aldekoak dira. - Aulkirik lortu ez duten batzuk: PxC eskuin muturrekoak botoen %1,6 jaso ditu, SIk %1,2 -duela bi urte, lau aulki-, eta UPDk %0,4.

2010eko hauteskundeak - CiUk 62 aulki lortu zituen (%38,4).
- PSCk 28 (%18,3).
- PPk 18 (%12,3).
-ICVk 10 (%7,3).
- ERCk 10 (%7).
- SIk 4 (%3,2).
- Ciutadansek 3 (%3,3).
- CUP ez zen aurkeztu. Generalitateko 130. presidentea Gaurko hauteskundeen ondoren, pare bat hilabetera, Generaliteko 130. presidentea izendatuko dute, aintzat hartuta erakundea 1359an eratu zutela. 1975ean frankismoa bukatu zenetik, berriz, bost agintari izan dira: - Josep Tarradellas (ERC): 1977-1980, behin-behinean -1954tik zuen kargua; ordutik 1977ra erbestean izan zen-.
- Jordi Pujol (CiU): 1980-2003.
- Pasqual Maragall (PSC): 2003-2006.
- Jose Montilla (PSC): 2006-2010.
- Artur Mas (CiU): 2010-?.]]>