
Euskaldun gisa identifikatzea ongizatearekin lotuta dagoela ondorioztatu du ikerketa batek
Edu Lartzanguren
Afro-amerikarrak aztertzeko erabili izan ohi diren testak euskaldunekin baliatu ditu Psikologia Fakultateko Kultura, Kognizioa eta Emozioa ikerketa taldeak. Ikusi dutenez, gutxiengo izatearen sentipenaren kalteak orekatu egiten ditu euskaldungoaren parte izatearen sentipenak.

Boeingek gomendatu du 777 modeloko 128 hegazkin lurrean uztea
Edu Lartzanguren
Hiru aire konpainiak utzi egin diote mota horretako airekoak erabiltzeari, larunbatean AEBetan motor batean su hartu zuen zuen hegazkinaren kasua argitu arte. Azken bi urteak beltzak izan dira enpresarentzat.

Dublingo Udalak oroigarria jarri nahi dio Mussolini tirokatu zuen emakumeari
Edu Lartzanguren
Violet Gibson emazteak sudurrean jo zuen diktadore faxista eta Francoren aliatua. Eroetxe batean sartu zuten, hil arte. Irlandako emakumeen historian «dagokion lekua» eman nahi diote oroigarriarekin.

Euskal nazioaren egoera aztergai asteazkenean
Edu Lartzanguren
Hamaika Gara egitasmoaren lehenengo solasaldian, besteak beste Naziometroaren emaitzak aztertuko dituzte Arkaitz Fullaondok, Xabier Barandiaranek, Roberto Uriartek, Floren Aoizek eta Zelai Nikolasek. 'Berria.eus'-en ikusi ahalko da, zuzenean, 18:30ean.

Jaurlaritzak 400.000 euro ordaindu beharko dizkio San Mamesen hildako ertzainaren familiari
Edu Lartzanguren
Duela hiru urte hil zen, tronboenbolismo baten eraginez, Athleticen eta Moskuko Spartaken zaleen arteko istiluetan. Agenteak osasun arazoak eduki arren, Ertzaintzak ez zion lanaldia egokitu, auzitegiak ebatzi duenez.

Gaur hemezortzi urte 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zutenetik
Edu Lartzanguren
Joan Mari Torrealdairen heriotzak markatu du aurtengo urteurrena, baita gertatutakoa gogoratzeko eta aztertzeko sortu diren antzerki eta ikus-entzunezko lanek ere.

Euskal Liga antolatu dute, ofizialtasuna aldarrikatzeko
Edu Lartzanguren
PlayStation 4 plataforman arituko dira martxoaren 1etik aurrera, eta apirilaren 4an finala jokatuko da, Aberri Egunarekin, eta zuzenean ikusi ahalko da Hamaika Telebistaren webgunean.
Gorka Knorr: «Gitarrista laguntzaile bikaina zen Pertur. Harmonia fina jartzen zien kantei»
Edu Lartzanguren
Gaur 50 urte bete dira Gorka Knorrek lehenengo kontzertua eman zuenetik. Abeslari eta politikariak sare sozialetan zabaldu ditu argazkiak: Gasteizko Iradier mendizale elkarteko aretoan abesten ari da, gero desagerraraziko zuten ETA pm-ko kidea gitarrarekin lagun zuela.

Apirilean txertaketa masiboa hasiko dute Nafarroan
Edu Lartzanguren
Biztanleria osoari txertoa jartzeko egitasmo bat jarriko dute martxan, 80 urtetik gorakoekin hasita.
Taliban Jatorraren hamaika bertsio jator
Edu Lartzanguren