
FNACek joko antifaxista bat zentsuratu du, eskuin muturrak eskatuta
Edu Lartzanguren
Polizia Nazionaleko Komisarioen Sindikatuak eta Le Penen alderdiko hainbat hautetsik sare sozialetan argitaraturiko mezuen ostean, 'Antifa: le jeu' mahai jokoa erretiratzea erabaki du kateak
Twitterreko ingeniarien ihesaren lehenengo biktimetakoak, euskaldunak
Edu Lartzanguren
Ordenagailuan aplikazioaren interfazea euskaraz daukatenek ezin dituzte txioak kronologikoki ikusi beren denbora lerroan. Beta bertsioan dauden beste hizkuntzetan gauza bera gertatzen da.

Bardeako sutea Espainiako armadaren bonba batek piztu zuela baieztatu du Madrilek
Edu Lartzanguren
Bardeako Europa mailako kontserbazio bereziko eremuari eragin zion suak, eta lau hektarea erre zituen.

Paleoeuskaldunaren lagunik onena
Edu Lartzanguren
Txakurren historiaurreari ekarpen garrantzitsuak egin dizkiote azken urteotan Euskal Herrian topaturiko aztarnek. Urnietako txakurra duela bi urte, eta Zestoako txakurra oraingoan (Gipuzkoa).

106 ikertzailek txio bidez azaldu dituzte euren ikerketak, VI. Txiotesian
Edu Lartzanguren
Hainbat gai jorratu dituzte, tartean euskara arkaikoa, angulak, eta Frantziako Tourra. Abenduaren 1ean jakinaraziko dute nortzuk diren lehiaketaren irabazleak.
Negu Gorriak taldekoak Hebe de Bonafinirenekin Argentinan egon zirenekoa
Edu Lartzanguren
1994. urtean kontzertu bira eman zuen taldeak Argentinan, Txilen eta Uruguain, eta egonaldiaz baliatu ziren Maiatzeko Plazako Amei bisita egiteko, haien borrokaren berri bertatik bertara ezagutze aldera
Xuti Gazte dinamikak «baratzea» jarri du Arrangoitzeko golf zelaian
Edu Lartzanguren
Planeta berotzen parte hartzen duten aktoreen salatzeko egin dute ekintza

'Irulegiko eskuak' azalak bete ditu papereko prentsan, eta hariak sarean
Edu Lartzanguren
Arangurenen topaturiko piezan agertzen diren idazkunei izendatzeko orduan, Gorrotxategik proposaturiko «baskoniko» zuhurra erabili dute hainbat hedabidek, baina beste batzuek «euskara» erabili dute zuzenean

Unibertso urruneko supernoba baten hiru irudi lortu ditu EHUko ikertzaile baten taldeak
Edu Lartzanguren
Galaxia bat lente gisa erabilita lorturiko irudiei esker jakin dute izarra Eguzkia baino bostehun aldiz erradio handiagoko supererraldoi gorri bat zela eta duela 11.500 milioi urte lehertu zela.

Meta konpainiak langileen %13 kanporatuko ditu
Edu Lartzanguren
Facebook, Instagram eta Whatsappen jabeak 11.000 langile gutxiago izango ditu, Mark Zuckerberg buruak iragarri duenez.