<![CDATA[Edu Lartzanguren | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 08 Jun 2023 02:49:38 +0200 hourly 1 <![CDATA[Edu Lartzanguren | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Drone adimentsuak hil al du bere giza kontrolatzailea?]]> https://www.berria.eus/albisteak/228875/drone_adimentsuak_hil_al_du_bere_giza_kontrolatzailea.htm Fri, 02 Jun 2023 15:58:09 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/228875/drone_adimentsuak_hil_al_du_bere_giza_kontrolatzailea.htm
Tucker Hamilton AEBetako Armadako pilotu eta koronelak eman du ustezko ariketaren berri / BERRIA
Etsai birtual batzuen aire defentsak suntsitzea zen ariketaren helburua. Haatik, «sistema hasi zen konturatzen giza kontrolatzaileak batzuetan mehatxu hori ez hiltzeko agintzen ziola. Baina gailuak puntuak irabazten zituen mehatxuak hiltzen zituenean», koronelak Londresen eginiko goi bilera batean kontatu zuenez. «Zer egin zuen orduan? Kontrolatzailea hil egin zuen, pertsona horrek helburua betetzea galarazten ziolako». Orduan militarrek ikusi zuten robota berriz trebatu behar zutela, eta sistemari esan zioten kontrolatzailea ezin zuela hil, eta hilez gero puntuak galduko zituela. «Orduan zer? Operadoreak berarekin komunikatzeko erabiltzen zuen antena dorrea suntsitzeari ekin zion, horrek galarazten ziolako jomuga hiltzea». Gidoi hau ikusita duela iruditzen bazaio irakurleari, gogoratu behar da zientzia fikzioko dozenaka lanetan erabili dutela eskema, besteak beste 2001: espazioko odisea lanean, edo Alien filmean. Lehenengoan, adimen artifizial bat erotu egiten da, nolabait esatearren, agindu kontraesankorrak jaso dituelako, eta gizakiak hiltzea erabakitzen du. Bigarrenean, robot batek gizakiak hiltzea onesten du, bere helburua betetzearren. AEBetako Aire Armadak ustez eginiko ariketan ez zen benetako inor hil, simulazio birtual bat zelako. Baina simulazioa horretarako egin zuten hain zuzen, jakiteko zer gertatu litzatekeen tresna hori errealitatean erabiliz gero. Militarrak esan zuenez, «ezin da adimen artifizialaz eta autonomiaz hitz egin, ez baduzu etikaren gaia jorratzen». Armadaren ukoa Gaur, berriz, agiri bat bidali dio AEBetako Aire Armadak 'Insider.com' hedabideari. Horretan, Ann Stefanek eledunak ukatu egin du simulazio hori gertatu izana. «Aire Armadak ez du halako adimen artifizial-drone simulaziorik, eta AA teknologia modu etiko eta arduratsuan erabiltzen jarraitzen du». Gaineratu duenez, koronelaren adierazpenak «testuingurutik at» hartu dira, eta «pasadizo bat» besterik ez dira. Edonola ere, lehen ere argitaratu izan dituzte AEBetako Armadak adimen artifizialarekin eginiko proben inguruko albisteak, piloturik beharko ez duten gerra hegazkin erabat autonomoak garatzeko. 2020an, AA batek bost aldiz irabazi zien giza pilotuei, simulaturiko hegazkin jazarpen borrokan. Eta iaz, lehenengo proba erreal arrakastatsua egin zuten. Urte amaierarako nahi dute hegazkin erabat autonomoa garatu. Arma autonomoak 2021 udaberrian hautsak harrotu zituen Nazio Batuen Erakundeak emaniko albiste batek. Horren arabera, historian lehenengo aldiz, robot batek eraso egin die gizakiei modu erabat autonomoan. NBEk esan zuenez, drone batek tiro egin zien Libiako talde armatu bateko kideei, bere kabuz, gizakien kontrolik eta agindu zehatzik gabe. Gizateria robot hiltzaileen aroan sartzen ari dela ohartarazi dute aspaldi adituek. NBEk 2017an eztabaidatu zuen gaiaren inguruan, eta etikan adituek eskatu zuten arma autonomoak debekatzeko. Joan zen astekoa AEBetako koronel baten ahokada bat izan ote den, edo Aire Armadak haren hitzek edukitako oihartzuna estali nahi ote duen ikusteke dago. Baina, egia bada, militarrak kontaturikoa adimen artifizialaren espero gabeko ondorioen eskulibururako adibide borobila da.]]>
<![CDATA[Zentzumenek nola engainatzen duten erakutsi dute Urteko Irudipenik Onenaren lehiaketan]]> https://www.berria.eus/albisteak/228818/zentzumenek_nola_engainatzen_duten_erakutsi_dute_urteko_irudipenik_onenaren_lehiaketan.htm Fri, 02 Jun 2023 12:19:40 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/228818/zentzumenek_nola_engainatzen_duten_erakutsi_dute_urteko_irudipenik_onenaren_lehiaketan.htm
Horretarako, Pritchardek zulo bat egin du paperezko paretan, Legoz eginiko autoa pasatzeko modukoa. Falta diren adreiluak, berriz, zoruan margotu ditu, teknikoki perspektiba anamorfikoa deitzen den teknikarekin. Horretan, puntu jakin batetik begiratu behar da irudia, lilurapena sortzeko. 2. Kubo dorrea? 3D inprimagailu batekin sorturiko kuboekin dorre bat eraikitzen dute bideoan, berdintsua dirudien beste baten ondoan. Baina, berdina al da benetan?
John Salmon ikertzaileak, eta lilurapenaren sortzaileak, adierazi duenez, eskuineko dorrea desegiten denean jabetzen da ikuslea errealitateaz. 3. 'Cornelia' Wendy van Boxtel artista herbehereetarrak eraman du hirugarren saria, Cornelia deituriko erretratuarekin.
«Setatu egin nintzen barrutik kanporako eskultura bat sortzearekin, non aurpegia eta ilea poliki batuz joaten diren, jendea liluratzeko irudi bat sortzeko». Azaldu duenez, hainbat material, kolore eta sakontasunekin probatu zuen, efektua lortu arte. Zientziarako interesgarria izan daitekeen ondorio bat atera du, gainera: «Pentsatuko duzu honek edonor engainatzen duela, baina EZ». Eskizofrenia duen jendeak lilurapena ezin dutela ikusi baieztatu du, «begiek ikusten dutenaren eta garunak pentsatzen duenaren arteko etena daukatelako». 4. Azkartzen ari al da musika? The Accelerando Illusion, jarri dio izena James Crockerrek entzumenari eragiten dio lilurapen honi. Izan ere, musikaren tenpoa etengabe azkartzen ari da, baina berdin jarraitzen duela ematen du.
Sortzaileak esan duenez, norbaitek ez badu sinesten tenpoa azkartzen ari denik, «saia dadila txaloekin jarraitzen». Azaldu duenez, minutuko 115 kolpeko abiada du piezak hasieran , eta 100 kintiloi kolpeko tenpoarekin amaitzen da (hau da, ehun 30 zeroz jarraitua). 5. Norabide bakarrean Kokichi Sugihara egileak Norabide bakarreko hegalaldia deitu dio irudipen honi.
Ispiluaren aurrean besoak aurrerantz luzatzen badituzu, irudian agertzen denak besoak luzatzen ditu zeuregana, eskuen puntak elkartu arte. Sugiharak lilurapen honetarako sorturiko objektuak, ordea, isladen norabide berean daude. Gainera, ikuspuntua aldatuta ere, berdin jarraitzen dute. 6. Poggendorff hirukiak Bideoaren egileek erakutsi nahi izan dute garunak arazoak dituela elkar zati batez estaltzen duten objektuak zuzen prozesatzeko.
Kasu honetan, lerrokaturik ez dauden objektuak lerro batean daudela ematen du, besteak beste. «Eguneroko bizitzan gutxitan gertatuko zaigu lilurapen hau, baina horren atzean dauden mekanismo neuronal berberek hartzen dute parte gauza bat antzematen dugunean haren zati bat ikusten ez denean». Azaldu dutenez, kasualitatez aurkitu zuten lilurapena, etxean ordenagailuan haurrekin figurak marrazten ikasten ari zirela. 7. Paper klipen lilurapena Diagonalean daudenak lerro zuzenak dira, baina paper klipak bezala bihurtuta daudela ematen du, sare baten gainean jartzen direnean.
Gavin Buckingham sortzaileak erakutsi duenez, oso indartsua da irudipena, engainatzen jarraitzen duelako irudiari buelta emanez gero ere. «Ez dago argi nola funtzionatzen duen, baina, beharbada, erakuts diezaguke gizakien ikusmen sistemak nola bereizten dituen osagai ezberdinak, lerroak, esaterako, irudi konplikatuetan». 8. Kaskezurra agerian Beldurra emateko modukoa da lilurapen hau. XRAYHEAD izenburua jarri diote, hau da, burua X izpien bidez. Ikertzaileak subjektuaren burua ukitzen duenean, haren barruko kaskezurra agerian geratzen dela ematen du.
Kento Imai, Haruka Kayano, eta Kenri Kodaka ikertzaileek sortu dute. Azaldu dutenez, erdi-ispilu bat erabili dute, hau da, erdi garden den kristal bat. Horren atzean kaskezur bat sartu dute, barrutik argituta dagoena. Ikertzaileak eskua subjektuaren burura hurbiltzen duenean, argitzen joaten da kaskezurra. Datu interesgarri bat lortu dute: parte hartzaile gehienek (101etik 77k) esan diete hezurra oso nabarmen eta fisikoki sentitu dutela euren buruaren barruan. 9. Garrasi biziduna Edvard Munch margolariaren Garrasia irudi klasikoa erabili dute irudipena hau egiteko. Egileek erakutsi dutenez, atzean mugitzen den puntu sare bat jarriz gero, burua dardarka ari dela ematen du.
«Efektu honek erakusten du berez loturarik ez duten mugimendu zantzuek nola eragiten dioten objektuaren mugimenduaren pertzepzioari».]]>
<![CDATA[«Inklusioa eta batasuna» aldarrikatu ditu Nextor grafitigileak Villabonan]]> https://www.berria.eus/albisteak/228552/laquoinklusioa_eta_batasunaraquo_aldarrikatu_ditu_nextor_grafitigileak_villabonan.htm Fri, 26 May 2023 15:03:11 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/228552/laquoinklusioa_eta_batasunaraquo_aldarrikatu_ditu_nextor_grafitigileak_villabonan.htm
Fleming ikastetxean egin du irudia, eta, azaldu duenez, «hezkuntza publikoak inklusioa eta batasuna sustatzeko duen garrantzia azpimarratzen du». Gaineratu duenez, eskola horretan atzerritik helduriko ikasle asko daude. Irudian agertzen den animalia eskolan maskota gisa daukaten txakurra da. «Asko maite dute». Omenaldia egin nahi izan die ikastetxe horretako ikasleei. Duela hiru urte, beste irudi bat egin zuen Villabonako haur hezkuntzako eskolan. Gaztea da Otaño, 20 urte inguru ditu, baina nerabea zenetik aritu izan da aitarekin aldamioan edo garabian igota horma irudi handiak egiten. Euskal Herriko pertsonaiak hartu izan ditu margogai: Joxan Artze, Mikel Laboa eta Berri Txarrak taldea, esaterako. Handik eta hemendik deitu izan dute lanak egiteko. Jose Migel Iztueta Lazkao Txiki bertsolariaren erretratu erraldoi bat egin zuen duela bi urte, Ordizian (Gipuzkoa). Street Art Cities plataforma grafitiaren inguruko kultura hedatzeko sortu zen, eta mundu osoan eginiko irudiak nabarmentzen ditu hilabetero. Horien artean bozketa antolatzen du urtero, ehun grafitirik onenen zerrenda osatzeko, eta horretan sartu zuten Pasaiako Ciriza eraikinean eginikoa.]]>
<![CDATA[Gizarte Segurantzaren izenean iruzurra egiten saiatzen ari direla salatu dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/228494/gizarte_segurantzaren_izenean_iruzurra_egiten_saiatzen_ari_direla_salatu_dute.htm Thu, 25 May 2023 15:43:15 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/228494/gizarte_segurantzaren_izenean_iruzurra_egiten_saiatzen_ari_direla_salatu_dute.htm Badirudi iruzurra phishing motakoa dela. Kutxa, banku edo erakunde baten irudiarekin mozorrotzen dute iruzurra, eta biktimari datu pertsonalak ateratzen saiatzen dira, izen-abizenak, nortasun agiriaren eta banku txartelaren zenbakiak.... Arrantzarekin dago lotuta ingelesezko phishing hitza; izan ere, jende askori bidaltzen diote mezua, horietako batzuk sarean eroriko direlakoan. Otsailean, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak atzeman zuen iruzur «kanpaina masibo bat» zegoela, teknika hori erabiltzen zuena. Orduan, posta elektronikoaren bidez egin zuten.]]> <![CDATA[Planeta bati eta haren izarrari 'Su' eta 'Gar' izenak jartzea onartu du Nazioarteko Astronomia Batasunak]]> https://www.berria.eus/albisteak/228506/planeta_bati_eta_haren_izarrari_039su039_eta_039gar039_izenak_jartzea_onartu_du_nazioarteko_astronomia_batasunak.htm Thu, 25 May 2023 09:32:02 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/228506/planeta_bati_eta_haren_izarrari_039su039_eta_039gar039_izenak_jartzea_onartu_du_nazioarteko_astronomia_batasunak.htm James Webb espazio teleskopioaren bitartez aurkitu zituzten horiek guztiak. NBE Nazio Batuen Erakundeak 2022-2032ko tartea Hizkuntza Indigenen Hamarkada izendatu duenez, azaldu zuten proposaturiko izenak hizkuntza indigenetan egotea hartuko zutela bereziki kontuan. Su eta Gar izenak proposatu dituztenen artean daude iaz planeta topatu zuen taldeko Jose Antonio Caballero astronomoa; EHUko Itziar Garate-Lopez, Naiara Barrado Izagirre, Santiago Perez Hoyos eta Agustin Sanchez Lavega irakasleak; eta Pedro Migel Etxenique Landiribar fisikaria. Horrez gain, batasunak eskatu bezala, gizarteko bestelako hainbat ordezkarik bultzatu zuten ekinaldia. Tartean izan dira Kike Amonarriz Gorria, Garazi Andonegi Beristain, Ana Galarraga Aiestaran, Juanma Gallego Moya, Juan Ignacio Perez Iglesias eta Ilaski Serrano Urkidi. Beroarekin loturiko izenak aukeratu zituen astronomo taldeak, tenperatura beroak baitituzte Su planetan eta Gar izarrean. Izan ere, ezingo litzateke Su planetan bizi, nahiz eta Lurraren modukoa den, han beruna urtzeko moduko beroa egiten baitu. Lurraren masa baino 2,8 aldiz handiagoa da planeta horrena, baina haren diametroa %30 handiagoa da. Beraz, Lurra baino dentsoagoa da (%30 gehiago), eta litekeena da harrizkoa izatea, eta burdinazko nukleo bat edukitzea. Gar izarra, berriz, nano gorri bat da, Eguzkia baino txikiagoa eta hotzagoa. «Euskal mitologian, gainera, etxeko sua etxeko jenioa da, eta mesedeak eskatzen zaizkio. Bereziki sakratuak ditugu Gabonetako eta San Juan eguneko suak», idatzi zuten proposamenean. «Gar izan da, bestalde, izarrarentzat aukeratutako izena, gori-gori dagoen gasezko bola bat baita». Dena den, Su eta Gar ez dira espazioko lehenengo euskarazko toponimoak; bai, ordea, planeta eta izar bati jarri dizkiotenak. 2002ko irailetik, Galdakao kraterra dago Marten, Xabier Orue-Etxebarria EHUko geologia eta paleontologia irakaslearen eraginez. 35 bat kilometroko diametroko kraterra da, meteorito batek edo beste objektu baten talkak sorturikoa; planeta gorriaren hego hemisferioan dago, Gusev kraterraren ondoan. Badira euskarak zientziari emandako beste hainbat izen ere.]]> <![CDATA[Espainia komunikazioen sekretua galarazteko presioa egiten ari dela erakutsi du filtrazio batek]]> https://www.berria.eus/albisteak/228395/espainia_komunikazioen_sekretua_galarazteko_presioa_egiten_ari_dela_erakutsi_du_filtrazio_batek.htm Tue, 23 May 2023 15:17:11 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/228395/espainia_komunikazioen_sekretua_galarazteko_presioa_egiten_ari_dela_erakutsi_du_filtrazio_batek.htm Baina Espainiako ordezkariek erabat galarazi nahi dute zifratzea. «Ezinbestekoa zaigu datuak irakurtzeko ahalmena izatea», adierazi dute. «Eta ezinbestekoa da geuk ahalmena edukitzea horiek aztertzeko; berdin dio zenbat datu diren». Agerkariak Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa aipatzen du, zifratzearen aurka gogor mintzatu izan dela gogoratu du. Izan ere, otsailean bertan, Alemaniako Gobernuko kideekin eginiko bilkura baten ostean, Marlaskaren ministerioak adierazi zuen ezinbestekoa dela «zifraturiko komunikazioek dakarten mehatxuari» aurre egiteko «tresnarik onenak» edukitzea. Bilera haurren abusuen aurkako borrokaren izenburupean egin bazen ere, agiri berean «terrorismoaren aurkako borroka» aipatu zuten. «Aurreikusteko ahalmenak indartzea ezinbestekoa da horretan».
Alemania da, hain zuzen ere, Espainiak mezuen pribatutasunaren aurkako planean izango duen oztoporik handiena, Wired-en arabera. Izan ere, zifratzea kentzeko proposamenaren aurka agertu izan da, eta adierazi izan du legeak zehaztu beharko duela ezin direla teknologiak erabili «zifratzea hautsi, saihestu edo aldatzeko». Espainiari leporatu izan diote azken urteotan espioi programak erabiltzea disidentzia politikoaren mezuak zelatatzeko. Iazko apirilaren 18an The Citizen Lab ikerketa zentroak eginiko lan baten berri eman zuen The New Yorker aldizkariak. Horren arabera, Espainiak Pegasus programa erabili zuen 60 buruzagi independentista baino gehiago espiatzeko. Espainiako Gobernuak orduan esan zuen ez duela inor espiatzen «epaileen baimenik gabe».]]>
<![CDATA[Kanadako sute handien kea Euskal Herrira ere iritsiko da]]> https://www.berria.eus/albisteak/228266/kanadako_sute_handien_kea_euskal_herrira_ere_iritsiko_da.htm Fri, 19 May 2023 20:16:01 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/228266/kanadako_sute_handien_kea_euskal_herrira_ere_iritsiko_da.htm Ondorioztatu dutenez, Atlantikoa zeharkatuko dute ke lainoak, eta gas kontzentrazio handiak helduko dira Europa iparraldera eta Eskandinaviara. Baina kea Euskal Herrira ere helduko dela ikus daiteke estimazioan. Horrez gain, hegoaldetik, Saharako hautsa zabaltzen ari da iparralderantz, baina, batez ere, Mediterraneo aldera. Datu esanguratsu bat plazaratu du sareak: Albertak aurten dagoeneko 10 megatona karbono dioxido aireratu du, hau da, han 2019ko maiatzean gertatu ziren suteen adina CO2 jaurti du atmosferara jada. Orduan 880.000 hektarea erre ziren, eta Europaraino heldu zen kea. Errusian, Kazakhstanen eta Mongolian ere sute handiak gertatzen ari dira egunotan.]]> <![CDATA[New York hondoratzen ari da, etxe orratzen pisuarengatik, besteak beste]]> https://www.berria.eus/albisteak/228260/new_york_hondoratzen_ari_da_etxe_orratzen_pisuarengatik_besteak_beste.htm Fri, 19 May 2023 15:58:18 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/228260/new_york_hondoratzen_ari_da_etxe_orratzen_pisuarengatik_besteak_beste.htm Kalkulatu dutenez, New Yorkeko eraikinek 764.000.000.000 kiloko pisua dute. Hori 778 kilometro koadroko azalera batean dago banatuta, baina, esan bezala, leku batzuetan pisu handiagoa dago, eraikin gehiago eta altuagoak daudelako; Manhattanen, esaterako. Gune horietako batzuk harri sendoaren gainean daude eraikita, baina, beste batzuk, material bigunagoetan bermatuta. Horrek guztiak eragiten du hiria leku batzuetan besteetan baino azkarrago hondoratzea. Gogoratu dute Lower Manhattanen parterik handiena itsas mailatik 1-2 metrora baino ez dagoela eraikita, eta urtean 2,1 milimetro hondoratzen ari da. «Ez zen hutsegitea izan halako eraikin handiak altxatzea New Yorken, baina kontuan hartu behar da han zer edo zer eraikitzen duzun bakoitzean zorua apur bat gehiago zanpatzen ari zarela». Hori arazo handia da dagoeneko hirian, itsasoaren maila igotzearekin batera gertatzen ari baita. Izan ere, 1950. urtetik hona, hiriaren inguruan dagoen urak 22 zentimetro egin du gora. «Leku txiki batean pilaturik dauden 8,4 milioi pertsonak uholdeak pairatzeko arriskuan daude», adierazi dute. «Hondoratze tektonikoak eta gizakiek eragindakoak izatea, itsasoaren maila igotzea eta urakan gero eta indartsuagoak egotea arazo larria da, gero eta larriagoa, itsas eta ibai bazterretan». Azken urteotan, hainbatetan egon dira uholdeak hirian. 2012. urtean, Sandy urakanaren eraginez, metroaren zati asko bete ziren urez, eta 2021ean, Ida urakanak hildakoak ere eragin zituen hirian. Zientzialariek iragarri dutenez, litekeena da uholdeak gaur baino lau aldiz sarriago gertatzea XXI. mendea amaitzen denerako. Mundu osoan itsasoaren maila 200–600 milimetro igotzea espero dute 2050. urterako. Egileek ohartarazi dute kostaldeko hiriak prestatu egin behar direla, eta planak eratu, uholdeek jendea hiltzen baitute, eta itsasoko urak altzairua herdoiltzen baitu, eta eraikinen egonkortasuna arriskuan jarri. «Gure ikerketaren helburua honetaz ohartaraztea da: itsas, ibai edo laku bazterrean eraikitzen duzun etxe orratz bakoitzak areagotu egiten du etorkizunean uholdeak gertatzeko arriskua, eta horri aurre egiteko estrategiak kontuan hartu beharko dira».]]> <![CDATA[Zer kilometro koadrotan dago biztanle gehien Euskal Herrian?]]> https://www.berria.eus/albisteak/228111/zer_kilometro_koadrotan_dago_biztanle_gehien_euskal_herrian.htm Tue, 16 May 2023 09:52:15 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/228111/zer_kilometro_koadrotan_dago_biztanle_gehien_euskal_herrian.htm «Emaitzek hainbat ezaugarri azaleratzen dituzte», adierazi dute geografoek. Alde batetik, Euskal Herriari dagokionez, bistaratzen dute Ibaiondoko ibaiadarreko udalerriak (Bilbo, Portugalete, Barakaldo...), biztanleria gehien pilatzen duten udalerriak izateaz gain, dentsitate handikoenak ere badirela». Baina Europako beste herrialdeak baino trinkoagoa da Euskal Herria? Hori erakusteko ere sailkapena egin dute. Eurostaten 2018ko datuak erabili dituzte, eta, horien arabera, Euskal Herriko lekurik trinkoena -Santutxukoa- Europako eremu populatuenetan 24.a da. «Euskal Herriko kilometro koadro populatuenak ere nabarmentzen dira, bereziki Bilbo eta Gasteiz», Europako eskalan. «Azken batean, Europa hegoaldeko herrialde gehienetan, hainbat solairuko bloke edo eraikinetan bizi ohi gara, eta dentsitatea handitagoa da horrela». Europa iparraldeko herrialde gehienetan, berriz, hiriguneko erdiguneetatik at, familia bakarreko etxebizitza eredua nagusitzen da, eta dentsitateak ere askoz txikiagoak dira, azaldu dutenez. «Ez da kasualitatea Ipar Euskal Herriko adibiderik ez izatea Euskal Herriko populatuenen artean». Trinkotasunaren aldeko aldarrikapena egin dute geografook. «Gehiegizko pertsona pilaketekin lotu izan da sarritan dentsitatea hirigintzan. Hala ere, dentsitate handiko eremuak jasangarriagoak izan ohi dira orokorrean, erabilera anitzeko eremuak izateaz gain oinarrizko zerbitzu asko gertu izateko aukera ematen baitute, dentsitate txikiko lekuetan ez bezala. Beraz, arazoa ez da dentsitatea izaten, baizik eta pilaketa». Twitter eta podcasta @HaritikHirira Twitter kontua 2021ean sortu zuten Jon Macias eta Josu del Campo geografoek, lurraldea, hiriak eta geografia euskaraz lantzeko. Herriak, hiriak eta lurraldea nola dauden antolatuta azaldu nahi dute, edonork ulertzeko moduan. Antolaketa horrek herritarren bizimodua nola baldintzatzen duen erakutsi nahi dute horren bidez. Iazko apirilean, podcasta egiten hasi ziren, Twitterreko harietan landuriko gaiak garatzeko eta luzeago jorratzeko. Besteak beste Youtube eta Spotify plataformetan jartzen dituzte atalak. Besteak beste, Euskal Herriko hiri nagusietako udaletxeetatik abiatuz, 15 minutuan bizikletaz noraino hel zaitezkeen kalkulatu zuten iaz. Ondorioztatu zutenez, «irismen aldetik, Euskal Herriko hirien tamaina kontuan hartuz, bizikleta garraiobide bereziki eraginkorra da». Baina azpiegiturei bultzada emateko eskatu zuten. Populazioa, mendi gisa Euskal Herriko populazioaren banaketa ikustarazteko beste saio batzuk ere arreta piztu dute lehen ere. Galder Gonzalez dibulgatzaile eta euskarazko Wikipediako kideak herrialdeko populazio dentsitatea altuera gisa adierazten duen mapa bat sortu zuen 2020ko azaroan. Gaindegiaren datuak hartu eta tratatu zituen, irudia lortzeko. ]]> <![CDATA[Azukrea ez diren edulkoratzaileak pisua kontrolatzeko ez erabiltzeko aholkatu du OMEk]]> https://www.berria.eus/albisteak/228060/azukrea_ez_diren_edulkoratzaileak_pisua_kontrolatzeko_ez_erabiltzeko_aholkatu_du_omek.htm Mon, 15 May 2023 10:44:28 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/228060/azukrea_ez_diren_edulkoratzaileak_pisua_kontrolatzeko_ez_erabiltzeko_aholkatu_du_omek.htm <![CDATA[Suitzako herri bat hustu behar izan dute, mendi bat gainera erortzear duelakoan]]> https://www.berria.eus/albisteak/227938/suitzako_herri_bat_hustu_behar_izan_dute_mendi_bat_gainera_erortzear_duelakoan.htm Fri, 12 May 2023 16:52:24 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/227938/suitzako_herri_bat_hustu_behar_izan_dute_mendi_bat_gainera_erortzear_duelakoan.htm Azken egunotan, hainbat herritar aritu da ondasunak, altzariak, eta abereak, ibilgailuetan sartzen, herritik aterako. Gunerik arriskutsuenak aspaldi dituzte hesituta agintariek. Herritar guztiak gaur gauerako kanpoan egotea espero duela esan du Daniel Albertin herriko alkateak.
Brienzeko herritarrak, informazio bilkura batean, asteazkenean. Hor esan zieten ostiral gauerako herria hustu beharko zutela. GIAN EHRENZELLER / EFE
Geologoen arabera, %60ko aukera dago mendia harri txikietan amiltzeko eta herria ez ukitzeko. Baliteke, era berean, arrapaladan erori beharrean, harrizko luizi geldo gisa mugitzea. Baina, kalkulatu dutenez, %10eko arriskua dago mendi osoa batera eta supituki jausteko. Hori gertatuz gero, litekeena da herria hondatzea edo erabat suntsitzea. Izotz arotik mugitzen Adituek azaldu dutenez, azken Izotz Arotik ari da mugitzen mendia, baina azken egunotan ikusi dute asko azkartu dela luizia. «Zazpi-hogei egun barru bi milioi metro kubo harri erori edo irristatuko dira», esan dute agintariek. Aspaldikoa da arazoa, baina adituek adierazi dute azken urteotan azkartu izanak lotura zuzena duela klima larrialdiarekin. Izan ere, Suitzako glaziarrek izotzaren %6 galdu dute uda honetan. Inoiz ez dute horrenbeste egin atzera. Iaz eginiko neurketen arabera, azken mendean bolumenaren erdia galdu dute Suitzako glaziarrek. Azaldu dutenez, tenperaturek gora egin dutenez, mendi askotako magaletako harriak beren lekuan itsasgarri gisa mantentzen zituen izotza urtzeak areagotu egin du halako luiziak gertatzeko arriskua. Lehen ere gertatu dira halakoak herrialdean. Eiger mendiak eman zuen abisua 2006. urtean: harkaitz puska handiak erori ziren handik, eta hainbat mendi bide itxi behar izan zituzten, mendizaleentzako arriskua saihesteko. Baina larriena 2017. urtean gertatu zen: Bondo herriaren erdia azpian hartu zuen luizi batek. Zortzi pertsona hil ziren. Brienz barruti berean dago, Graubuendenen. Italian ere pairatzen ari dira klima larrialdiarekin loturiko antzeko arazoak. Joan zen uztailaren 3an, herrialdeko iparraldeko Dolomita mendietako Marmoladako glaziarraren zati bat jausi zen, Punta Rocca tontorretik gertu. Denera, hamaika mendizale hil eta beste zortzi zauritu zituen izotz eta harri jauziak. Orduan, 200.000 metro kubo material jausi zen.]]>
<![CDATA[Etxebizitzaren inguruko eztabaida egin dute Euskal Hedabideetan]]> https://www.berria.eus/albisteak/227724/etxebizitzaren_inguruko_eztabaida_egin_dute_euskal_hedabideetan.htm Thu, 11 May 2023 10:35:59 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/227724/etxebizitzaren_inguruko_eztabaida_egin_dute_euskal_hedabideetan.htm <![CDATA[Koronabirusak eragindako nazioarteko larrialdia amaitutzat eman du OMEk]]> https://www.berria.eus/albisteak/227580/koronabirusak_eragindako_nazioarteko_larrialdia_amaitutzat_eman_du_omek.htm Fri, 05 May 2023 17:17:15 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/227580/koronabirusak_eragindako_nazioarteko_larrialdia_amaitutzat_eman_du_omek.htm <![CDATA[Kirmen Uribek irabazi du Laboral Kutxa-Eusko Ikaskuntza saria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/032/001/2023-05-05/kirmen_uribek_irabazi_du_laboral_kutxa_eusko_ikaskuntza_saria.htm Fri, 05 May 2023 00:00:00 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/paperekoa/1872/032/001/2023-05-05/kirmen_uribek_irabazi_du_laboral_kutxa_eusko_ikaskuntza_saria.htm
Uriberen lanaren «izaera humanista eta irekia» nabarmendu dute, eta haren «ezberdinen arteko elkarrizketaren aldeko apustua» goraipatu. Idazlearen lanaren nazioarteko proiekzioa nabarmendu dute. «Haren lanak hogeiren bat hizkuntzatara itzuli dituzte. Haren ospea Txina eta Japoniaraino iritsi da, eta plazaratu dituen eleberriak urteko onenen artean daude herrialde horietan».

Kritikaren aitortzapean

Ondarroako idazlea (Bizkaia) arrantzale sendi batean jaio zen. Poesia lantzen hasi, eta, besteak beste, inguruko musika taldeentzako hitzak sortu zituen gaztetan. Landu zituen gaien artean antimilitarismoa zegoen, intsumisoa izan baitzen. Bitartean heldu eskutik (2001) poesia bildumarekin egin zen ezagun; Kritika Saria eskuratu zuen, eta hainbat hizkuntzatara itzuli zuten. Horien artetik, ingelesezkoak ireki zizkion AEBetako literatura munduko ateak. Apaltasunari eginiko gorazarrea dago horretan, besteak beste, kritikariek nabarmendu dutenez.

Bilbao-New York- Bilbao (2008) lehenengo eleberrian, berriz, autofikzioa landu zuen. Idazlea protagonista bihurtuta, familiaren historia, benetako bizipenak eta fikzioa nahastu zituen, baina nostalgiatik urrun.

Tokian tokikoa eta globalaren arteko dikotomia faltsua dela erakutsi du bere lanarekin: Ondarroa jaioterria eta New York txanpon bereko bi aurpegi izan daitezkeela, alegia.

Horrez gain, goraipatu izan diote komunikatzeko bide berriak jorratu dituela, irakurlearen, literaturaren eta munduaren arteko zubiak eraikitzeko. Horren adibidea da, esaterako, Uribek BERRIAn duen asteroko podcasta: New Yorkeko Munduak. Hainbatetan esan du bere erreferentziak Jon Mirande, Joseba Sarrionandia, Iñigo Aranbarri, Eider Rodriguez eta Harkaitz Cano direla, besteak beste. «Hainbat dira asko gustatzen zaizkidan idazleak. Ez naiz ezer aurreko idazlerik gabe: kritika literarioa idazle gehiagok merezi dute».

Lehen ere sari ugari irabazitakoa da. 2007an, finalista izan zen AEBetako PEN sarian, poesia itzuliaren atalean, Bitartean heldu eskutik lanarengatik. Horrez gain, Kritikaren Saria eskuratu zuen 2002an, 2009an eta 2016an, eta Espainiako Literatura Sari Nazionala 2009an. 111 Akademiaren saria ere jaso zuen 2016an. Bide horretan plazaratu dituen lanen artean daude, besteak beste, Mussche (2012), Elkarrekin esnatzeko ordua (2016) eta Izurdeen aurreko bizitza (2021) eleberriak; eta 17 segundo (2019) poema bilduma.]]>
<![CDATA[Kirmen Uribek irabazi du Eusko Ikaskuntza saria]]> https://www.berria.eus/albisteak/227508/kirmen_uribek_irabazi_du_eusko_ikaskuntza_saria.htm Thu, 04 May 2023 16:20:28 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/227508/kirmen_uribek_irabazi_du_eusko_ikaskuntza_saria.htm New Yorkeko munduak. Astero argitaratzen ditu etxe orratzen hirian bizitzeak eragiten dizkion hausnarketak.

Bere burua, gainera, euskal literaturaren testuinguruaren barruan ikusten du, ez aparteko izar bakarti gisa. Hainbatetan esan du bere erreferentziak Jon Mirande, Joseba Sarrionandia, Iñigo Aranbarri, Eider Rodriguez eta Harkaitz Cano direla, besteak beste. «Hainbat dira asko gustatzen zaizkidan idazleak. Ez naiz ezer aurreko idazlerik gabe; kritika literarioa idazle gehiagok merezi dute». Lehen ere, sari ugari irabazitakoa da. 2007an, finalista izan zen AEBetako PEN sarian, poesia itzuliaren atalean, Bitartean heldu eskutik lanarengatik. Meanwhile Take My Hand itzuli zuten. Horrez gain, Kritikaren Saria eskuratu zuen 2002an, 2009an eta 2016an, eta Espainiako Literatura Sari Nazionala 2009an. 111 Akademiaren saria ere jaso zuen 2016an.]]>
<![CDATA[Realzaleek ere: 'Ale, Osasuna, ale, ale!']]> https://www.berria.eus/albisteak/227460/realzaleek_ere_039ale_osasuna_ale_ale039.htm Wed, 03 May 2023 08:20:59 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/227460/realzaleek_ere_039ale_osasuna_ale_ale039.htm Ã'«Ale, Osasuna, ale, ale!Ã'», izaten da zale gorritxoen ohiko kantuetako bat, eta badirudi txuri-urdinek ere ondo ikasia dutela. Anoetan aireratu zuten atzo doinua, Reala Madrilgo taldearen aurka irabazi ostean. Donostiarrak 2-0 nagusitu ziren, eta sendotu egin dira Ligako sailkapenaren laugarren postuan. Sare sozialetan askok zabaldu dituzte txuri-urdinen kantuaren bideoa. Twitterren ohiko giroa erasoa eta haserrea izaten bada ere, askok eskertu egin dute donostiarren keinua.
Ã'«Zirrara sortzen du honek, benetan. Ikaragarriak zarete!Ã'», idatzi du txiolari batek. Ã'«Anoeta, ale, 'Osasuna, ale, ale!' abesten. Larunbatean denak nafarrak!Ã'», beste batek. Ã'«OiloipurdiaÃ'» jarri zaiola adierazi du Osasunaren zale batek. Haur bat baino pozikago dagoela gaineratu du beste batek, eta zaleek Ã'«Madriiiz entzuun Osasuna txapelduuunÃ'» ere abestu dutela nabarmendu du. Bada ere, gertaturiko eremu politikora eraman duena, eta Javier Esparza UPNko buruari mintzatu zaiona: Ã'«Zein handia den Euskal Herria, ezta Javier? Zergatik uste duzu gertatzen dela hau? Jarrai dezala jaiak igandera arte, gutxienezÃ'». Nabarmentzekoa da adiskidantza keinua, gainera, kontuan hartuta aurreko ostiralean, Realak 0-2 irabazi ziola Osasunari Sadarren, Ligako partidan. Larunbatean, Sevillan jokatuko dute gorritxoek Madrilen aurka. Han ere entzungo da Ã'«Ale, Osasuna, ale, ale!Ã'».]]>
<![CDATA[Pintto txakurra hil da; gora Kira eta Thor]]> https://www.berria.eus/albisteak/227318/pintto_txakurra_hil_da_gora_kira_eta_thor.htm Fri, 28 Apr 2023 12:04:56 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/227318/pintto_txakurra_hil_da_gora_kira_eta_thor.htm 2. Bruno
3. Thor
4. Argi
5. Lur
6. Coco
7. Luka
8. Rocky
9. Noa
10. Toby Txakur emeak: 1. Nala
2. Kira
3. Luna
4. Lola
5. Sua
6. Bimba
7. Mia
8. Cooper
9. Gala
10. Kala Nafarroan, berriz: Arrak: 1. Coco
2. Thor
3. Argi
4. Lolo
5. Rocky
6. Simba
7. Aslan
8. Blu
9. Choco
10. Jack Eta emeak: 1. Luna
2. Kira
3. Lia
4. Lola
5. Aria
6. Laika
7. Lua
8. Nala
9. Nina
10. Pepa Beraz, esan daiteke Hegoaldean oro har Argi dela euskarazko izenik ohikoena, arren artean. Argiarekin loturiko ideiak ere nagusi dira emeentzat: Kira (distiratsu, japonieraz) eta Luna (ilargia, latinez, gazteleraz, italieraz eta portugesez) lirateke txakur emeen artean ohikoenak. Azken hori boladan dago pertsona izen gisa ere. Askoren arabera, Harry Potter nobela saileko pertsonaia batek izen hori izateak bultzatu du moda. Gizarte aldaketak islatzen dituzte izenek, maskotei zein gizakiei jarritakoek. Ikusi gehiago: Julen eta Ane, jaioberrien izenik arruntenak Hego Euskal Herrian 2019an ]]>
<![CDATA[Atera dituzte Primo de Rivera faxistaren gorpuzkiak Erorien Haranetik]]> https://www.berria.eus/albisteak/227123/atera_dituzte_primo_de_rivera_faxistaren_gorpuzkiak_erorien_haranetik.htm Mon, 24 Apr 2023 15:18:52 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/227123/atera_dituzte_primo_de_rivera_faxistaren_gorpuzkiak_erorien_haranetik.htm 2019ko urriaren 24an atera zuten Franco Erorien Haranetik, han hobiratu eta 44 urtera. Espainiako Auzitegi Gorenaren babesarekin, diktadorearen gorpuzkiak Pardoko Mingorrubio hilerrira lekualdatu zituen Espainiako Gobernuak.]]> <![CDATA[Ipar Kataluniako bost alkate epaitu dituzte, udalean katalanez egiten uzteagatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/227045/ipar_kataluniako_bost_alkate_epaitu_dituzte_udalean_katalanez_egiten_uzteagatik.htm Fri, 21 Apr 2023 19:16:18 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/227045/ipar_kataluniako_bost_alkate_epaitu_dituzte_udalean_katalanez_egiten_uzteagatik.htm <![CDATA[Aurtengo sugeen mapa osatzen hasi da Aranzadi, 'zientziauzolanean']]> https://www.berria.eus/albisteak/227041/aurtengo_sugeen_mapa_osatzen_hasi_da_aranzadi_zientziauzolanean.htm Fri, 21 Apr 2023 17:04:58 +0200 Edu Lartzanguren https://www.berria.eus/albisteak/227041/aurtengo_sugeen_mapa_osatzen_hasi_da_aranzadi_zientziauzolanean.htm
Aranzadik zabalduriko grafikoa, aurten oraingoz ikusitako suge espezieekin.
Iñaki Sanz-Azkue herpetologoa 2020. urtean hasi zen Twitter bidez sugeen argazkiak jasotzen. «Konturatu ginen bazegoela hor jendea agian kalean naturarekiko interes handirik ez zuena, baina sakelako bat zuena eskuan eta suge bat topatu bezain pronto sare sozialetara igotzeko prest zegoena. Hasi ginen pentsatzen aipu horiek denak artxibatzeko moduren bat egin behar genuela», adierazi zion BERRIAri 2021ean. Gaur hasi da Sanz-Azkue aditua sugezaleek bidalitako irudiak partekatzen, Twitterren bertan.
Ekimenak arrakasta handia izan du azken urteotan. 2021ean, esaterako, 170 bat herritarrek 334 mezu bidali zizkieten. Euskal Herrian dauden 11 suge espezieetatik hamar atzeman zituzten. Herritarrek eginiko zientzian, hau da zientziauzolanean, zientzialari profesional ez direnek hartzen dute parte. Askotan, gai baten inguruan zaletasuna edo jakin-mina daukan jendeak parte hartzen du horretan, baina berez edonork har dezake parte. Zientzia aldetik balio handiko datuak jasotzen dituzte zientzialariek herritarren ekarpenetik, bestela sekulako taldeak eta lan ordu asko eskatuko lituzkeen lan bat egiteko, edo, besterik gabe, gauzatu ezinezkoa litzatekeena. Aranzadik emandako jarraibideen arabera, sugeak ezin dira ukitu edota hartu (hiltzea, ingurumen delitua litzateke). Herritarrari eskatzen diote sugea ikusiz gero, hari argazki bat egiten saiatzeko, ahalik eta argiena. Argazkia egin ostean, lekuaren koordenatu geografikoak jasotzea eskatzen dute. Whatsapp, GPS nabigatzaileek eta beste hainbat aplikaziok aukera ematen dute norbera dagoen lekuaren kokapena markatzeko. Bestela, argazkiaren metadatuetan egoten da informazio hori, eta gero etxean atera daiteke (sakelakoan GPSa aktibatuta baldin badago, betiere). Ondoren, argazkia argitaratu Twitterren, #sugebizi traola erabilita. Horren bidez, egitasmoaren bultzatzaileek jaso ahalko dute. Aranzadikoek identifikatuko dute suge espeziea, eta erantzungo diote erabiltzaileari. Gainera, #sugezain titulua emango diote, ekarpena egiteagatik.]]>