<![CDATA[Edurne Begiristain - Ion Orzaiz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 03 Dec 2022 07:07:53 +0100 hourly 1 <![CDATA[Edurne Begiristain - Ion Orzaiz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Abortu eskubidea Konstituzioan sartzeko lehen urratsa egin dute Frantzian]]> https://www.berria.eus/albisteak/221144/abortu_eskubidea_konstituzioan_sartzeko_lehen_urratsa_egin_dute_frantzian.htm Thu, 24 Nov 2022 09:46:55 +0100 Edurne Begiristain - Ion Orzaiz https://www.berria.eus/albisteak/221144/abortu_eskubidea_konstituzioan_sartzeko_lehen_urratsa_egin_dute_frantzian.htm <![CDATA[Eranzteko presarik gabe ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1884/006/001/2022-04-21/eranzteko_presarik_gabe.htm Thu, 21 Apr 2022 00:00:00 +0200 Edurne Begiristain - Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1884/006/001/2022-04-21/eranzteko_presarik_gabe.htm
Atzotik, Hego Euskal Herrian ez da derrigorrezkoa barrualdeetan maskara janztea -garraio publikoan eta osasun zentroetan izan ezik-, baina herritar askori kosta egin zaie oraindik pausoa ematea. Zaila da jakitea ohituragatik, zuhurtziagatik edo arauak dioena zehatz-mehatz ez jakiteagatik ote den, baina maskara jaun eta jabe da oraindik ere toki itxi gehientsuenetan. Aro berriaren lehen egunean, oro har, herritarrek ez dute presa handirik erakutsi maskara eranzteko. «Leku askotan erabiltzen jarraituko dugula uste dut, beldur hori oraindik badelako». Bergaratik (Gipuzkoa) Gasteizera iritsi berri da Maite Larrañaga, eta autobusetik jaitsi ostean ere maskara kendu gabe jarraitzen du. Zuhurra da: «Pandemia hor dago, ez da joan». Aitortu du oraindik «goizegi» dela jende asko pilatzen den tokietan maskararik gabe ibiltzeko, eta berak, «oraingoz», janzten jarraituko duela. Oihane Trejo gaztea Zarauztik (Gipuzkoa) heldu da, eta geltokitik atera arte ez da ausartu maskara kentzera. Atarian aspalditik itsatsitako afixa bat eskuarekin seinalatuta egin du oharra: «Barruan maskara jarri behar dela esaten du, ez dakit ba...». Salbuespen egoera jakin batzuetan bakarrik erabili behar da maskara, eta horietako bat da garraio publikoa. Gasteizko tranbiak, esaterako, azken bi urteotako irudiari eutsi dio, eta aldaketa gutxi sumatu da geltokietan zain diren bidaiarien artean ere. Iñaki Remirez eta Jon Alustiza gazteak autobusetik jaitsi eta ozta-ozta iritsi dira Honduras kaleko tranbia hartzera. Maskara paparrean eraman dute bidean, eta tranbia gerturatzen ikusi orduko igo egin dute. «Jantzi eta kendu, jantzi eta kendu. Horrela ibili behar dugu garraiora igotzen garen une oro», kexu dira. Ulertzen dute, hala ere, zaurgarrienen osasuna zaintzeko neurria dela, eta, hortaz, «bete beharrekoa». Zuhur ibili dira Iruñean erosketak egitera, gimnasiora edo ile-apaindegira atera diren herritarrak ere. Auzoetako saltoki txikietan, orain arteko usadioari eutsi diote bezeroetako askok, baina estali gabeko aurpegi batzuk antzematen dira han-hemenka. Lotsati begiratzen diote elkarri gazteenek, zer egin behar duten oso argi ez balute bezala. Adinekoek, berriz, ez dute zalantzarik: aho-sudurrak estalita daramatzate ia une oro. «Goizeko bezero guztiak maskara jantzita etorri zaizkit, bat izan ezik», azaldu du Pedro Itoiz ile apaintzaileak. Iruñeko Donibane auzoan du negozioa, eta jada ohitua zen bezeroei ilea moztera maskara jantzita zeukatela. «Denbora luzez eraman dugu, eta kosta egiten da ohiturak aldatzea. Gainera, nire bezero asko adinekoak dira, eta ez dira ausartzen egun batetik bestera maskara eranztera». Maskararik gabe joan da Itoiz lanera, baina, azkenerako, jantzi egin du hark ere, «maskara jantzita zetozenekiko begiruneagatik, batez ere». Ez du uste jendeak berehalakoan kenduko duenik: «Udara arte, gutxienez, antzera ibiliko gara, jantzi eta erantzi». Antzeko iritzia dute Artikako Kirol Hirian ere (Nafarroa). «Goiz arrunt bat izan da gaurkoa», laburbildu du Anak (ez du abizenik eman nahi). Kiroldegiko harreran egiten du lan, eta, BERRIAren galderei erantzun dien bitartean, hiru pertsona bildu zaizkio leihatilara: maskara daramate horietako bik. Mutil gazte bat ere sartu da kiroldegira une horretan. Atea zeharkatu eta berehala jantzi du maskara, birritan pentsatu gabe, era mekanikoan kasik. «Erabiltzaile gehienak maska jantzita etorri dira, eta bakan batzuek erantzi dute lehen aldiz. Gimnasioan, adibidez, ia ez dugu alderik nabaritu, lehendik ere askok kentzen zutelako maskara kirola egiten ari ziren bitartean». Tabernetan, denetarik Ostalaritzak, berriz, askotariko irudiak utzi ditu. Gasteizko eta Iruñeko taberna batzuetan maskararik gabeko zerbitzariak ikusi ahal izan dira barraren bestaldean, eta bezero batzuk aspaldiko partez utzi dute maskara poltsikoan. «Bazen garaia», esan du Enrique Del Olmok, kafesne kikara bat eskuetan duela. Gasteizko Lascaray tabernan maskararik gabe sartu diren bezeroetako bat da. Yongzhen Lin jabeak ez du erantzi, eta lanean den bitartean ez du kentzeko intentziorik. Ez bederen lehen asteetan. «Ez dakigu zer gerta daitekeen birusarekin», dio, zuhur. Fernando Garcia Manai tabernako jabeak, ostera, pozarren hartu du neurria, maskararekin ordu luzez lan egiteak enbarazu handia egiten baitzion: «Aske gara azkenean». Saltoki handietan ere, lehengo lepotik burua. Iruñeko Morea, Hiper Eroski eta halako merkataritza gune handietan maskara kirurgikoari eutsi diote bezero askok, eta baita Gasteizko Boulevard gunean daudenek ere. Hala ere, saltokietako dendari batzuk ikusi dira maskarik gabe. Kosmetika denda batean behar egiten du Vanessa Hernandezek, eta eskertu egin du arindua: «Askatasun sentsazio bat da, baina arraroa da aldi berean. Ohitu beharko dugu». ]]>
<![CDATA[Gripalizazio aro betean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2408/009/002/2022-03-29/gripalizazio_aro_betean.htm Tue, 29 Mar 2022 00:00:00 +0200 Edurne Begiristain - Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/2408/009/002/2022-03-29/gripalizazio_aro_betean.htm
Positiboen bakartzeari dagokio aldaketa nagusia: atzotik, bakartu beharrik ez dute asintomatikoek eta sintoma arinak dituztenek. Positibo direnek eurek artaz ibili beharko dute, besteak beste, harremanak murriztuz, zaurgarrienen inguruan egotea saihestuz eta maskara une oro eta egoki jantziz, baina kalera atera ahalko dira. Positiboen kontaktu estuek ere ez dute bakartu beharko.

Oro har, bakartzeak kentzera egin dute, salbuespen batzuekin: zentro soziosanitarioetan eta osasun zentroetan, beharrezkoa ikusten bada, bakartze neurriak ezarri ahal izango dituzte, kasuan-kasuan. Ohartarazi dute, hala ere, egoera epidemiologikoaren arabera egokituko dituztela neurriak.

Proba diagnostikoak ere ez dizkiete pertsona guztiei egingo, soil-soilik zaurgarriei: esaterako, adinekoei, immunoeskasia dutenei, haurdun daudenei eta gaixotasunen bat dutenei. Era horretan, pertsona zaurgarrienetan jarri nahi dute arreta eta zaintza, eta haiei bakarrik egingo diete jarraipen zorrotza.

Informazioa emateko modua ere malgutuko dute Hego Euskal Herriko administrazioek. Eusko Jaurlaritzak, esaterako, astelehenean soilik argitaratuko ditu izurriari buruzko buletin epidemiologikoa eta txertoei buruzkoa. Nafarroako Gobernuaren asmoa ere hori da: unean uneko datuak bainoago, «astetik asterako joerak» erakustea. Hala ere, oraindik ez dute zehaztu noiz ezarriko duten informazio eredu berria.]]>
<![CDATA[Farmaziako test bat ez da nahikoa izanen Nafarroan gaixo agiria tramitatzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/010/001/2022-01-15/farmaziako_test_bat_ez_da_nahikoa_izanen_nafarroan_gaixo_agiria_tramitatzeko.htm Sat, 15 Jan 2022 00:00:00 +0100 Edurne Begiristain - Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1891/010/001/2022-01-15/farmaziako_test_bat_ez_da_nahikoa_izanen_nafarroan_gaixo_agiria_tramitatzeko.htm
«Farmazietako autodiagnostikoak orokortzearekin batera, gaixo agiri asko automatikoki tramitatzen ari ziren, eta horrek kezka eragin du enpresen artean», esan du Izaskun Goñi Nafarroako Gobernuko Lan eta Enpresa Politiketako zuzendari nagusiak.

Hala, hemendik aurrera, farmazietako proban positibo eman eta gaixo agiria behar dutenek online jakinarazi beharko diote Osasunbideari, antigenosfarmacia@navarra.es helbidera mezu bat bidalita, eta hor zehaztu beharko dute gaixo agiria behar dutela. Osasunbideak datuak eskatuko dizkie, eta emaitza berresteko probarako ordua emango die.

Hezkuntza Departamentuak ere aldaketa bat iragarri zuen atzo: ikasgeletako positiboei buruzko «komunikazioa azkartzeko», horien «jakinarazpen automatiko» bat igorriko diete familiei; halakoak jasotzeko, sailaren Educa webgunean izena eman behar dute sendiek.

Seigarren olatuaren goraldiaren ondorioz erabaki zuten protokoloak aldatzea; besteak beste, farmazietako antigeno testei PCRen balio bera emanez. Orain, administrazioek uste dute transmisioaren kurbak goia jo duela: egunetik egunera apaltzen hasi dira positiboak, baina, era berean, protokolo berrien ondorioz, test gutxiago egiten eta jakinarazten dira. Hortaz, olatuaren benetako tamaina zein den asmatu ezinik daude oraindik agintariak.

Nafarroan, 2.254 positibo atzeman zituzten ostegunean, 5.148 proba egin ostean: positibo tasa %43,8koa da. Gainera, gobernuak jakinarazi du bi pertsona hil zirela herenegun. Atzemandako positiboak bezperakoak baino gutxiago dira (2.674 kasu detektatu zituzten asteazkenean), baina test kopurua ere apalagoa da, asteazkenean 5.910 PCR eta antigeno test zenbatu baitziren Nafarroan, ostegunean baino 762 gehiago. Edonola ere, beheranzko joera baten hasiera nabari da: asteartean, 2.999 positibo atzeman zituzten, eta astelehenean, 3.507.

Transmisio datuek apaltzea marrazten badute ere, ospitaleen egoerari buruzkoek panorama beltza erakusten dute oraindik: ostegunean hamabost lagun ospitaleratu zituzten Nafarroan; hiru, ZIUetan. Oraintxe, 260 paziente daude herrialdean ospitaleratuta, eta 38 ZIUetan.

Ikastolak, zehaztasun eske

Hain zuzen, protokoloetan aurrera-atzera ez ibiltzeko galdegin die Ikastolen Elkarteak Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari: «Zehatz ditzatela ikastetxeetan ezarri beharreko behin betiko protokoloak, eta ez dezatela COVID-19 kasuen kudeaketa hezkuntza komunitatearen bizkar utzi». Ikastolen Elkarteak salatu du kasuen goraldiaren ondorioz ikastetxeak «ez dagozkien ardurak» hartzen ari direla.]]>
<![CDATA[Gaueko aisialdian eta jatetxeetan COVID ziurtagiria eskatzeko baimena galdegingo dio Jaurlaritzak justiziari]]> https://www.berria.eus/albisteak/205985/gaueko_aisialdian_eta_jatetxeetan_covid_ziurtagiria_eskatzeko_baimena_galdegingo_dio_jaurlaritzak_justiziari.htm Tue, 16 Nov 2021 16:55:50 +0100 Edurne Begiristain - Ion Orzaiz https://www.berria.eus/albisteak/205985/gaueko_aisialdian_eta_jatetxeetan_covid_ziurtagiria_eskatzeko_baimena_galdegingo_dio_jaurlaritzak_justiziari.htm udalerrien intzidentziaren mapa Bihartik aurrera sartuko dira indarrean neurriok: -150etik gorako intzidentzia duen herrietan, bertan behera utzi edo atzeratu egingo dira ekitaldiak eta jaiak, udalek adierazten badute ezingo dituztela prebentzio neurriak bermatu, bereziki jana eta edana tartean daudenetan, horretarako maskara kendu behar delako. -Neurriak indartu beharko dira bestelakoetan, barruan zein kanpoan: leku gehiago jarri, bideak ireki jendearen zirkulazioa arintzeko, eta mugatu jatekoak eta edatekoak emateko guneak. Ahal dela ekitaldiak kanpoan egiteko eskatu du. -Bakarrik ura kontsumitu ahalko da barruan egiten diren ekitaldietan, kontzertuetan esaterako. Parte hartzaileek trazabilitatea ezartzen laguntzeko betebeharra edukiko dute. Astean bitan bidaliko dute buletin epidemiologikoa, udalen lana errazteko: astelehenean eta ostegunean. 30 udalerri, begiradapean Intzidentzia tasa metatua 196,25ean dago EAEn. Baina egoera oso diferentea da probintzia bakoitzean: Gipuzkoan, azkeneko hamalau egunetan, 100.000 pertsonako 300 kasu baino gehiago metatu dituzte, eta beste bi probintzietan, hiru aldiz gutxiago: 120 Bizkaian, eta 100 Araban. Ikusi koronabirusaren Euskal Herriko datu guztiak albiste honetan. Nafarroan, 200 kasu dituzte 100.000 biztanleko. Ospitaleetan, berriz, Jaurlaritzako sailburuak adierazi du oraindik ez daudela egoera aurreko olatuetan bezain egoera txarrean, «oraindik». Baina ohartarazi du datu hori berantiarra izaten dela; hau da, geroago igartzen dela. «Pandemia hazkunde abiadura handiagoan egiten ari da gora», adierazi du. Oraintxe hauek dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 150etik gorako tasa duten 5.000 biztanle baino gehiagoko herriak -baina neurriek biztanle gutxiago dituztenei ere eragingo diete-: Araba: Agurain. Bizkaia: Bermeo, Durango, Elorrio, Ermua, Gernika-Lumo, Lekeitio, Trapagaran. Gipuzkoa: Astigarraga, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Oñati, Ordizia, Orio, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumarraga. COVID-19aren hedapena etengabe zabalduz doa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; bereziki azken astean azkartu da igoera hori. Jaurlaritzak urriaren 7an osasun larrialdia indargabetu zuenean, apala zen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako intzidentzia metatua: 100.000 biztanleko 54 kasukoa zen Araban, 51 kasukoa Bizkaian, eta 69koa Gipuzkoan. Ordutik, goranzko bidea hartu du tasa horrek, nabarmen: orain 100 positibokoa da intzidentzia tasa Araban, 121koa Bizkaian, eta 309koa Gipuzkoan. Ikusi gehiago: koronabirusaren azken datuak Euskal Herrian Ospitaleetan ere sumatzen hasi dira transmisioaren gorakada, batez ere gela arruntetan. Osasun larrialdia indargabetu zenean, 40 pertsona zeuden gaitzarekin erietxeratuta, eta orain, aldiz, 114 daude. Ordea, 31 pertsona zeuden larri ZIUetan orduan, eta orain 30 daude, bat gutxiago. Nafarroan, COVID ziurtagiria eskatzeko prest Eusko Jaurlaritzak ez ezik, COVID ziurtagiria eskatzeko aukera hizpide izan du Nafarroako Gobernuak ere. Nafarrako Osasun Publikoko Institutuko zuzendari Marian Nuinek gaur izan du hizpide, intzidentziaren goraldiari aurre egiteko. Izurria harrotzen hasia dela eta egoerak «okerrera» egin duela ziurtatu du Nuinek: «Intzidentzia metatuak gora egin du, bai zazpi egunekoak, baita hamalau egunekoak ere, eta goranzko joera betean gaude oraindik». Kasuen hazkunde hori, gainera, hasia da ospitaleetan ere nabaritzen, «pixkanaka» bada ere: «Era progresiboan eta kutsatzeak baino askoz mantsoago, baina gora doaz ospitaleratzeak ere. Hurbiletik ari gara egoera hori zaintzen, ez baita ona». COVID-19 pasaportea ezartzeko aukeraz harago, Nuinek azaldu du «eskura» dituzten aukera eta baliabide guztiak aztertuko dituztela, «kutsatzeen goraldiari eusteko». Norbanakoentzako prebentzio neurriei eta «oraindik txertatu ez direnak txertatzeko» estrategiari eusteko deia ere egin du Osasun Publikoko arduradunak. Maskararen erabilera eta espazio itxien aireztatzea aipatu ditu propio: «Izurriak azken asteotako joerari eusten badio, beste mota bateko neurriak aztertu beharko genituzke, egoera leheneratzeko». Neurri horiek berandu helduko ote diren galdetuta, Nuinek esan du «une oro» ari direla egoera «monitorizatzen», eta horren arabera hartzen dituztela erabakiak: «Etenik gabe ari gara datuak aztertzen, gure artean hitz egiten eta neurriak planteatzen». Egungo hazkundea «onbideratzea» espero du Osasun Publikoko buruak, baina, halakorik gertatu ezean, esan du «beharrezkoak diren neurri guztiak» hartuko dituztela. Haurren txertaketa, EMAren zain 12 urtetik beherakoen txertaketari dagokionez, Nuinek adierazi du EMA Sendagaien Europako Agentziak ez duela oraindik irizpide ofizialik agertu. «Posizioa ezartzen duenean, [12 urtetik beherakoei] txertoa jartzea onartzen badute, Espainiako Osasun Ministerioak aztertuko du auzia, eta Osasun Publikoko batzordera igorriko digu irizpen bat, hemen azter dezagun». Edonola ere, Nafarroak «horren alde» eginen duela aurreratu du: «EMAk ez du oraindik ezer onartu, baina, oniritzia emanen balu, eta txertatzeari esker talde immunitatea hobetuko balitz, ongi deritzot ildo horretan aurrera egiteari, transmisioa eteten saiatzeko».]]> <![CDATA[Ia denean gorria ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2078/006/001/2021-04-20/ia_denean_gorria.htm Tue, 20 Apr 2021 00:00:00 +0200 Edurne Begiristain - Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/2078/006/001/2021-04-20/ia_denean_gorria.htm