
Lekukoa hartzeko prest
Edurne Elizondo
Beti Onak Ohorezko Mailan ariko da. Duela bederatzi urte Itxako desagertu zenetik, ez da izan Nafarroako ordezkaririk Espainiako Ohorezko Mailan. Beti Onak-eko kapitain Olaia Luzuriaga eta Itxakoko kapitain ohi Andrea Barno lortutakoaz aritu dira.

Azken minutuek duten garrantzia
Edurne Elizondo
Olga Patiño urtarrilaren 7an zendu zen, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean. Eutanasia egin zioten. Familiak eskertu egin du babesa, baina erietxez mugiarazi izana salatu du.

Mea ustiaketa urtegi ondoan
Edurne Elizondo
Espainiako, Nafarroako eta Aragoiko gobernuek Muga meategia ustiatzeko baimena eman diote Geoalcaliri. Ekologistek berretsi dute ingurumenari kalte eginen diola.

Dantzan jarraitu nahi baitute
Edurne Elizondo
Baztan ikastolak mende erdia bete du bukatu berri den ikasturtean, eta ikastolako gurasoek CD-DVD bat plazaratu dute orain arte egindako bide hori ospatzeko. Hezkuntza komunitatea eta ikastolako kide izandako herritarrak inplikatu dituzte proiektuan. Atzera egin dute so, aurrera segitzeko asmoz.
«Altxatu dira galtzeko deus ez dutelako, eta dena irabazteko»
Edurne Elizondo
Bermudez 2016tik bizi da Nafarroan. Giza eskubideen defendatzailea zen bere sorterri Kolonbian, eta lan horrek eraman zuen erbestera. Minez hartu du bere herrikideak sufritzen ari diren errepresioaren berri.

Azkura duelako egiten du hatz
Edurne Elizondo
Fernando Mikelarenak historialari anitzen babesa jaso du. Arturo del Burgok salaketa jarri dio, bere aitona 1936ko urrian Nafarroako erreketeen buru izan zela esateagatik.
Behar dudan heldulekua
Edurne Elizondo

Babes sare propioa osa dezaten
Edurne Elizondo
Osasun krisiak eragina izan du Nafarroan bakarrik diren adingabeko migratzaileak artatzeko programan: Iturmendiko harrera zentroa itxi dute. Egoera hori bertze baliabide batzuk garatzeko baliatu dutela dio Ines Francesek, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziako buruak.

Euskaldunena ere izan dadin
Edurne Elizondo
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek euskaraz ikasi nahi dutela aldarrikatu dute, bertze behin. Batetik, manifestaziora deitu dute apirilaren 2rako; bestetik, NUPeko arduradunen utzikeria kritikatu, eta unibertsitateak euskara «hirugarren mailako hizkuntza» bilakatu duela salatu dute.

Aldarriak, karrikara
Edurne Elizondo
Hezkuntzan azken asteotan gertatu diren euskararen aurkako erasoak salatzeko, protesta bat eginen dute gaur, Iruñeko haur eskoletako eta Mendigorriko D ereduko gurasoek antolatuta.