Izokina egoera «kritikoan» da Bidasoan
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
90 izokin baino ez dituzte zenbatu Berako presako zentroan, 2022an. Adituek ohartarazi dute azken 37 urteotako daturik txarrena dela.
Argako uhandreak
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Osasuna Memoria taldeak Iruñeko Club Natacion kirol elkarteko zenbait kidek 1936ko kolpe militarraren ondorioz sufritu zuten errepresioa jorratu du. Errepublikazaleak ziren, eta gizartea eraldatzen saiatu ziren, kirolaren bidez. Haietako bat zen Isidro Sarasate; tximinia batean ezkutatu zen.

Futbolaren poeta paristarrak
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
IrunÌeko Paris 365 jantoki sozialaren zenbait erabiltzailek futbol talde bat osatu dute, zelaian eta handik at eragiteko asmoz. Karrika izan dute anitzek etxe, baloia jotzeko oinetakoak jantzi dituzten arte. Kirolak helduleku bat eskaini die aurrera egiteko bidean.

«Herri batzuk asko erdaldundu dira; hor egin behar dugu lan»
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Kezkak eraman ditu herritarrak Sakanako Euskaltzaleen Sarea osatzera. Erkuden Barandiaran da kideetako bat; nabarmendu du erabileran eta administrazioaren zerbitzuetan eragin nahi dutela.

Alkateek herriei eman diete hitza
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Baztango hamabost herrietatik hamalautan Magnesitas de Navarraren Erdizko proiektuari buruzko galdeketa eginen dute, hilaren 20an. Alkateek antolatu dute, Baztango herri lurrak kudeatzeko ordenantzak baliatuta. Magnak udalerriz gaindiko eragina duen plan gisa aurkeztu du egitasmoa

Enborra sendotu, adarrak loratzeko
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Euskaltzaindiak eta Iruñeko Komunikabideak fundazioak ‘Euskarazko ahozko jarduna Nafarroako gaztetxoen artean:egoera eta aukera berriak’ jardunaldia egin dute Iruñean. Gazteek eskolan ez ezik plazan ere tresnak behar dituztela nabarmendu dute parte hartzaileek.

«Gure obsesio izan beharko lukete giza eskubideek»
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Kazetaria, idazlea eta ikerlaria. Hitz horiekin osatu du Olga Rodriguez Franciscok bere biografia txikia. Nazioarteko hamaika gatazkaren lekuko izan da. Bazter utzitakoak eraman nahi izan ditu beti erdigunera.
«Txikitatik erraten digute norekin egon gaitezkeen»
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Iruñeko Harrotuk harremanei, tratu txarrei eta etikari buruzko tailer bat egin berri du. Mikel Abaurrea sexu hezitzaileak zuzendu du; gai hori ikertu du, eta garbi erran du harremanei buruz ikasitako gauza anitz «deseraiki» behar direla.

«Sistemak ez digu onartzen agentziarako gaitasuna»
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Itxi Guerrak Larriongo Landa Eremuko Emakumeen Topaketan parte hartu du asteburuan. Haurrentzako tailer bat egin du, desgaitasunaz eta bertzez jolasen bidez aritzeko
Iraganera iltzatuta
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Corellako Udalak herriko sarrerako monumentu frankista eraitsi nahi du, baina Abokatu Kristauek helegitea jarri dute, eta auzia epaileen esku da orain