<![CDATA[Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 02 Jun 2023 23:11:00 +0200 hourly 1 <![CDATA[Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Badakitelako zeinen zaila den]]> https://www.berria.eus/albisteak/227560/badakitelako_zeinen_zaila_den.htm Thu, 04 May 2023 08:24:33 +0200 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/227560/badakitelako_zeinen_zaila_den.htm <![CDATA[Elkarlana, konponbidearen bila]]> https://www.berria.eus/albisteak/226279/elkarlana_konponbidearen_bila.htm Mon, 03 Apr 2023 09:48:15 +0200 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/226279/elkarlana_konponbidearen_bila.htm Jendegabetzearin buruzko jardunaldia. Ezkerretik, San Martin Unxeko zinegotzi Martin Garcia, Jose Javier Oses eta Garnatxa elkarteko Raquel Cabodevilla. Iñigo Uriz / Foku Cabodevillak eta herriko bertze hainbat emakumek Garnatxa emakume elkartea sortu zuten, duela bi urte, eta dokumental bat prestatu dute -Y a la viña tambien izena du-, herriko emakume horiek San Martin Unxeko ondare nagusietako batekin izan duten lotura azaltzeko: ardoarekin, alegia. «Ardo gorria da gure herriaren ikur, eta anitz dira arlo horretan lanean aritu diren eta ari diren emakumeak. Lan horren balioa nabarmendu eta aitortu nahi izan dugu». Ardoaren inguruan Ardoa oinarri hartuta, hain zuzen ere, Emplea fundazioak Vivid izeneko proiektu bat garatu zuen iaz San Martin Unxen, kanpoko jendeak herria ezagutzeko, sare bat sortzeko, eta kanpoko herritarrak, finean, inguru horretara erakartzeko. Claudia Malucelli eta Gorka Perez dira Vivid programan parte hartu dutenetako bi. Malucelli Elokoa da, eta beka bat jaso du «landa eremuko erasmus baten modukoa» egiteko. Iruñeko Nekazaritzako eta Basogintzako Ziklo Integratuko ikasketak egin ditu gazteak, eta praktikak egitera joan da San Martin Unxera. «Hagitz esperientzia polita izan da, herriko egunerokoan erabat inplikatu baikinen. Gure lanaren bidez herriko historia eta istorioak landu genituen, herritarrekin egindako elkarrizketen bidez». Perezek, berriz, Vivid Akademia programako ikastaro batean parte hartu du. Irunberrikoa da; haren familiarena da herri horretako Azpea upategia. San Martin Unxen lau upategi daude, eta haien laguntzarekin garatu dute programa. «Herrian bertan bizi ginen ikastaroa egin bitartean. Hasieratik sortu dira gure eta herritarren arteko harremanak», kontatu du. Vivid proiektuko parte hartzaileak. Emplea fundazioa Helena Gorroñok ere San Martin Unx izan du lantoki, Vivid programari esker. Ardoarekin zerikusirik ez duen proiektu bat garatzen ari da, halere. Mondragon Unibertsitateko (Gipuzkoa) ikaslea da, eta energia berriztagarrien arloko ikerketa bat egiten ari da. «Konturatu naiz gisa honetako proiektuak garatzeko eta zure lanbidean aurrera egiteko ez duzula zertan hiri batean egon», erran du. Lege baten beharra Herrien husteak jendegabetzearen mamua eraman du inguru anitzetara. «Pirinioak ez dira arrisku horri aurre egin behar dioten inguru bakarra. Lizarrerrian ere husten ari dira herriak; Montejurrako eskualdean, batez ere. Bai eta Zangozaldean eta Erdialdean ere», zehaztu du Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio eta Jedegabetze zuzendari nagusi Jesus Mari Rodriguezek. Nafarroako Gobernuak jendegabetzeari aurre egiteko prestatu duen estrategia aurkezteko baliatu du Rodriguezek Iruñean egindako saioa; gobernuak onartzeko zain da. Zuzendari nagusiak erdigunean jarri ditu puntu nagusiak, halere; azaldu du, batetik, batzorde bat, talde eragile bat eta hiru mahai osatu zituztela -politika sozialerako bat, lurralde kohesiorako bat eta kohesio ekonomikorako bat-, estrategia prestatzeko prozesua garatzeko. Estrategiak hainbat proiektu izanen ditu oinarri, eta denen artean nagusia izanen da jendegabetzearen aurka egiteko lege bat osatzea eta onartzea. Rodriguezek onartu du, noski, datorren legegintzaldian garatu beharreko proiektu bat dela hori; ikusteko dago zer eragin izanen duen maiatzeko hauteskundeen emaitzak. Toki Administrazio eta Jendegabetze zuzendari nagusiak garbi du administrazioaren zeregina dela herritarrek dagozkien zerbitzuak jaso ahal izatea, eta, horregatik, prestatutako estrategiaren helburuetako bat izanen da oinarrizko zerbitzu horietara ailegatzeko alternatibak jorratzea. Alloko eta Bargotako alkateek ikasi dute, hain zuzen, populazioari eusteko alternatibak asmatzea dela bidea, konponbidea kanpotik noiz etorri zain gelditu beharrean. Haiek hori egin dute, eta Iruñeko saioan azaldu dituzte eman dituzten pausoak. Susana Castanera da Alloko alkatea; herri horretan eta mankomunitatea osatzen duten inguruko gainerakoetan martxan dute Comunal izeneko programaren bigarren aldia. «Gure herrietako talentua azaleratzea da asmoa, hemen gera dadin», azaldu du Castanerak. Proiektuaren lehen aldian, lau egitasmo garatu zituzten: zaharrak etxean artatzeko zerbitzu bat; Baku Barrikupel, Jesus eta Amaia Prieto aita-alabek barrikak birziklatuz lanparak egiteko sortutako enpresa; etxea alokatu edo saldu nahi dutenentzako aholkularitza eta diseinu zerbitzu bat; eta altzari zaharrak birziklatzeko eta berritzeko proiektu bat. «Oraingo bigarren aldian hiru proiekturekin ari gara lanean», azaldu du Alloko alkateak. Mugikortasunaren esparrukoa da bat, autorik ez dutenak Iruñera mugitzen direnekin harremanetan jartzeko, adibidez. Bargotan, berriz, emakumeekin ari dira lanean, zehazki. Kodes mendilerroko herriak ari dira elkarlanean, «lurraldeko emakume buruzagien sarea» sortzeko. «Emakumeak ahalduntzea da asmoa», erran du Bargotako alkate Cristina Remirezek. Mendilerroak lotutako herri guztien egoera ez da berdina; txikienak, Azuelok, 23 biztanle ditu; Bargotak, berriz, 257. Denera, 1.700 biztanleko komunitatea osatzen dute, eta elkarlanean ari dira egin beharreko urratsak jorratzen. «Denok dugu jendegabetzearen mamua ondoan; sarea sortu dugu, indarrak batzeko». Alloko eta Bargotako alkarte Susana Castanera eta Cristina Remirez. Nafarroako Hitza]]> <![CDATA[Benetako min amaigabea]]> https://www.berria.eus/albisteak/225970/benetako_min_amaigabea.htm Mon, 27 Mar 2023 09:44:16 +0200 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/225970/benetako_min_amaigabea.htm <![CDATA[«Frontoian, nire helburua da ez nabarmentzea»]]> https://www.berria.eus/albisteak/225674/frontoian_nire_helburua_da_ez_nabarmentzea.htm Mon, 20 Mar 2023 09:27:07 +0100 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/225674/frontoian_nire_helburua_da_ez_nabarmentzea.htm <![CDATA[Kolektiboaren indarrak josita]]> https://www.berria.eus/albisteak/225675/kolektiboaren_indarrak_josita.htm Sun, 19 Mar 2023 10:05:53 +0100 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/225675/kolektiboaren_indarrak_josita.htm Datua

25.000 etxebizitza huts daude Nafarroan. Nafarroan 25.000 etxebizitza huts daude, ELA sindikatuak etxebizitzari buruz egindako txosten baten arabera. Gainera, urtean 350 etxegabetze egiten dituzte.

]]>
<![CDATA[«Osasuna ezin da gure baliabideen menpe egon»]]> https://www.berria.eus/albisteak/225357/osasuna_ezin_da_gure_baliabideen_menpe_egon.htm Mon, 13 Mar 2023 09:13:30 +0100 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/225357/osasuna_ezin_da_gure_baliabideen_menpe_egon.htm <![CDATA[Bide bat tren mota guztientzat]]> https://www.berria.eus/albisteak/224469/bide_bat_tren_mota_guztientzat.htm Sun, 19 Feb 2023 10:05:22 +0100 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/224469/bide_bat_tren_mota_guztientzat.htm <![CDATA[Nahikoa dutela errateko garaia]]> https://www.berria.eus/albisteak/224188/nahikoa_dutela_errateko_garaia.htm Mon, 13 Feb 2023 09:24:03 +0100 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/224188/nahikoa_dutela_errateko_garaia.htm
Iñigo Uriz / Foku
Elkarrizketa «Salaketa publikoa beharrezkoa da egoera ikusgai jartzeko» Iruñeko Alde Zaharreko La Majari ijito elkarteko kidea da Yolanda Amador (Iruñea, 1966). Ijitoek euren aurkako zenbait eraso “normalizatu" dituztela azaldu du, eta badela dinamika hori apurtzeko garaia. Ijitoen aurkako bertze eraso bat salatu dute. Anitz dira salatzen ez direnak? Anitzek uste baino anitzez ere ohikoagoak dira gisa horretako erasoak. Kontua da normalizatu egin dugula, baina ez genituzke horrelako gertaerak normaltzat hartu behar. Inportantea da salatzea? Bai, garbi uzteko ez dugula zertan horrelako erasoak jasan. Ezin ditugu ohikotzat jo. Irailean, abuztuan gertatutako eraso bat salatzeko elkarretaratzea izan zen, Iruñean; orain, bertze bat. Gauzak aldatzen ari dira? Baietz uste dut. Eta horrek pozten nau. Ez da bidezkoa denda batean sartu, eta langileak gure atzetik ibiltzea denbora guztian. Hori ezin dugu onartu. Bada garaia barneratu dugun arrazakeria mota hori agerian uzteko. Zuen elkartera jotzen du jendeak halako erasoak salatzera? Bai. Urtea hasi zenetik, bi salaketa jaso ditugu. Jende gutxik salatzen du, oraindik; gainera, salaketa jartzen denean, gehienetan auzia artxibatu egiten dute. Ondorioz, jendeak nahiago du bide horretan ez sartu. Kontrakoa egin beharko genuke, nire ustez. Gehiago salatu? Bai; auzitegietara salaketa gehiago ailegatzen badira, arazo hau kontuan hartzen hasiko dira, akaso. Elkarteko erabiltzaileei salatzeko eskatzen diegu. Salaketa publikoa ere behar da? Hori hagitz inportantea da, eta beharrezkoa, herritarren aurrean egoera hau guztia ikusgai jartzeko. Jendaurrean salatutako bi kasuetan, Poliziak esku hartu zuen. Alarmak jo ez arren, ijitoak identifikatu eta miatu zituzten. Poliziak ere ijito izateagatik egiten du ijitoen kontra. Hor ere bada lan handia egiteko. Halakoetan, dendarien bertsioa ontzat ematen dute, galdetu gabe. Hori aldatu behar dugu.]]>
<![CDATA[«Zerbitzua hondatzen eta orain arteko lana suntsitzen ari dira»]]> https://www.berria.eus/albisteak/224189/zerbitzua_hondatzen_eta_orain_arteko_lana_suntsitzen_ari_dira.htm Sun, 12 Feb 2023 09:38:21 +0100 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/224189/zerbitzua_hondatzen_eta_orain_arteko_lana_suntsitzen_ari_dira.htm <![CDATA[Dantzaren nazioarteko mapan]]> https://www.berria.eus/albisteak/223652/dantzaren_nazioarteko_mapan.htm Mon, 30 Jan 2023 09:16:58 +0100 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/223652/dantzaren_nazioarteko_mapan.htm <![CDATA[Izokina egoera «kritikoan» da Bidasoan]]> https://www.berria.eus/albisteak/223379/izokina_egoera_kritikoan_da_bidasoan.htm Sun, 22 Jan 2023 09:48:34 +0100 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/223379/izokina_egoera_kritikoan_da_bidasoan.htm <![CDATA[Argako uhandreak]]> https://www.berria.eus/albisteak/221778/argako_uhandreak.htm Mon, 12 Dec 2022 09:39:16 +0100 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/221778/argako_uhandreak.htm Club Natacion kirol elkartea / Lucia familia Osasuna Memoriako ikerlariek erdigunean jarri duten informazioak osatu egin ditu Mikel Armendarizek etxean entzundako istorioak. Armendarizen ama Isabel Barnetxearen ama zen Benigna Sarasate. «Caparrosoko zentraleko etxearen eta tximiniaren historia gure amaren familiaren historia da. Gure amatxi zena hemen bizi izan zen, gure ama ere bai, bai eta ni ere, jaio eta 3 urte inguru bete arte». Orduko oroitzapenik ez du Armendarizek, baina beti eutsi dio Arga ondoko etxebizitzarekin eta tximiniarekin familiak izan duen loturari. Isidro eta Jose Sarasateren ezkutalekuari buruz, Benigna haien arrebak erraten zuena oroitu du Armendarizek: «Erraten zigun errotaren ondoko etxebizitzako eskaileren azpian ezkutatu behar izan zituela Isidro eta Jose bere nebak, 1936ko gerra hasi zenean». Sarasate-Arraiza familiaren etxebizitza izandakoa jada ez dago zutik. Eskaileren arrastorik, beraz, ez dago; Armendarizek orain jakin du, halere, etxebizitzako eskaileren azpiko sarbideak tximiniarekin lotzen zuela eraikina. Amatxik ez zion gertatu zen guztiaren berri kontatu bilobari. Izan ere, frankistak Isidro eta Jose Sarasateren bila joan zirenean, Benigna arrebak hitzik ere ez zuen erran haien ezkutalekuari buruz, eta, ondorioz, frankistek Benigna eraman zuten preso. «Gure amak kontatu zigun hori, gero». Isidro Sarasate CNTko kidea zen; Iruñetik ihes egitea lortu zuen, eta «gerra frontera» joan zela azaldu du Mikel Armendarizek. Frantziako Estatura ihes egin zuen gero, eta Gurseko (Okzitania) kontzentrazio esparruan egon zen. «1950eko hamarkadan Iruñera itzuli zen, eta Irati konpainiaren zentralean lanean segitu zuen». Sarasatek eutsi zion Club Natacion elkartearekin zuen harremanari, baina Armendarizek nabarmendu du sufritutako errepresioaz ez zuela hitz egiten. Labriten, tiroz Errepresioak gogor jo zuen Club Natacion. 1936ko uztailaren 19an, tiroz hartu zituzten Argatik atera eta Labrit aldapan gora egin zuten gazteak. Haietako bat izan zen Angel Relojero; 1978an, Jose Maria Jimeno Juriori kontatu zion egun hartan gertatu zena: «Gaiarreren atzeko aldean, metraileta bat zuten; 30 gazte inguruko talde bat ikusi zuten, eta tiro egiten hasi ziren; gora egin zuten tiro, gure gainetik entzuten baikenuen balen hotsa». Club Natacion elkarteko bertze zenbait kide Bartzelonan ziren kolpe militarra gertatu zenean. Uztailaren 19ko tiro arteko giroak trenetik jaitsi bezain pronto harrapatu zituen. «Herri Olinpiadak antolatu zituzten Bartzelonan, eta Club Natacioneko talde bat parte hartzera joan zen», oroitu du Mikel Huartek. Haietako bat zen Xabier de Frutos. Club Natacioneko presidente izan zen. Madril defendatzen hil zuten, 1936ko azaroan. Familiak ezin izan zuen haren gorpua etxeratu. Bartzelonara joan zirenen artean egon zen Baldomero Baron ere. Baron izan zen Clun Natacion sortu zutenetako bat. Espainiako II. Errepublikaren alde egin zuen frontean. Gurseko kontzentrazio esparruan egon eta gero, Frantziara erbesteratzea lortu zuen. Club Natacion eta Caparrosoko errota, 1932. urte inguruan / Lucia familia Enrique Astiz ez zen Bartzelonara joan; ezin izan zion errepresioari ihes egin. Abokatua zen lanbidez, eta haren ardura izan zen Club Natacioneko araudia idaztea eta erregistratzea. Elkartea sortzeko bileran ere parte hartu zuen. Igeriketarekin ez ezik, futbolarekin ere bazuen lotura estua: Osasunako zuzendaritzako kide izan zen, Natalio Cayuela presidente izan zen garaian, eta taldea Espainiako Lehen Mailara igo zenean. Alfredo Quiroga Astizek errepresioa sufritu zuten Osasunako kideei egindako omenaldi batean izan zuen Enrique Astiz bere senidearen berri, hain zuzen ere. «Ez genekien deus gure etxean. Omenaldi hartan, Astizen izena aipatu zutenean, inor ez zen agertu. Gure familiakoa ote zen pentsatzen hasi, eta Mikel Huarterekin jarri nintzen harremanetan», kontatu du Quiroga Astizek. Aurkitutako hari mutur horri tira egin zioten, eta puzzlea osatzeko piezak aurkitu dituzte, azkenean. Enrique Astiz Izquierda Republicanako kidea izan zen, eta Ezkabako presoak defendatu zituen. Ez dago argi noiz atxilotu zuten, baina ikerketek agerian utzi dute 1936ko abuztuaren 8an fusilatu zutela, Erreniegan. Alfredo Quiroga Astizek memoria egiteko beharra nabarmendu du; ezagutzeko beharra, alegia. Asmo horrekin eginen zuten joan den ostiralean hitzaldi bat, hain zuzen ere. Osasuna Memoria taldeak antolatu zuen, Club Natacionen memoria jorratzeko egindako ikerketaren berri emateko. Mikel Huartek parte hartu zuen, Baldomero Baronen biloba Elur Baronekin eta Xabier de Frutosen biloba Ion de la Rivarekin batera.]]> <![CDATA[Futbolaren poeta paristarrak]]> https://www.berria.eus/albisteak/221502/futbolaren_poeta_paristarrak.htm Mon, 05 Dec 2022 10:04:41 +0100 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/221502/futbolaren_poeta_paristarrak.htm Proiektua zen jantoki sozialeko erabiltzaileekin futbol talde bat osatzea, eta kirola bilakatzea egoera zaurgarri batean zirenentzat helduleku. Sanferminak pasatuta hasi ziren lanean; gaztelugibelean entrenatzen ziren hasieran, baina Larrabide kiroldegian toki bat dute orain, eta zazpiko futboleko txapelketa batean ari dira parte hartzen. Abenduaren 10ean jokatuko dute hurrengo partida, Sarrigurenen, Hostal Don Javier taldearen aurka. Entrenatzaileek agindu zehatza eman diete jokalariei norgehiagoka horretarako: atera jaurti dezatela, alegia. «Poetak dira gure jokalariak, futbolaren poetak; baloia batetik bertzera mugitzen dute aurkariaren area barruan, atera jaurti gabe», onartu dute entrenatzaileek, irribarre batekin.

Karrika zuten etxe Paris 365 futbol taldea martxan da, eta jaso dituzte egindako lanaren lehendabiziko fruituak. Jokalari gehienek ez zuten elkar ezagutzen taldea osatu baino lehen; marokoarrak dira ia denak, baina badira Senegalgo, Peruko, Ginea Konakriko eta bertze zenbait herritako futbolariak ere. Haietako anitzek karrika zuten etxe, baloia jotzeko oinetakoak jantzi zituzten arte. Orain, aterpe bat lortu dute, konpromiso bat hartu dute elkarrekin sortu duten kolektiboarekin, eta behar zuten heldulekua lortu dute bidea egiten segitzeko. Bide hori ez da batere erraza izan jokalari gehienentzat. Migratzaileak dira, pertsona arrazializatuak, eta bertze herritarren aurreiritziak, arrazakeria eta klasismoa sufritu dituzte zenbaitetan. Ikusezinak izan dira. «Gazteon egunerokoa zaila da. Euren herria atzean utzi dute; urte luzez lapurtu dieguna berreskuratzera etorri dira. Kolonizazioaren ondorioak pairatu dituzte euren herrian, eta gure supremazismotik, gainera, esaten diegu ez dutela deus ez dakitelako antolatzen», nabarmendu du Mikel Lizaso entrenatzaileak. Kazetaria eta irakaslea da; Gipuzkoatik etorri zen Iruñera, aspaldi, eta bete-betean murgildu da Paris 365eko proiektuan. Bjorkstromen filosofia bera du futbolari buruz, eta hori transmititu nahi die taldeko jokalariei: gizarte justuago eta solidarioago baten aldeko balioak.

Hori lortzeko, garbi du «atea ireki» behar zaiela bertze herrietatik «lapurtutako» etorkizun baten bila heldu direnei. Abderrahmane Ukhira taldeko kapitaina da Iruñera kanpotik etorri diren herritarretako bat. 25 urte ditu, eta Marokoko berberea da, amazig herrikoa. «Harro nago nire herriaz; Marokoko jatorrizko herritarrak gara. Gure hizkuntza dugu, gure kultura, gure bandera, baina isilarazi nahi gaituzte. Etorri nintzenean, sumatu nuen euskararekin hemen gertatzen dela antzeko zerbait». Hiru urtez Zuzenbideko ikasketak egin zituen Ukhirak sorterrian, baina lana bilatzen hasi zenean, errealitateak zapuztu zizkion asmo guztiak. «Ez nuen deus lortu». Marokotik Espainiara joan zen, 2020. urtean; Almeriara, zehazki. Kamioi baten beheko aldean ezkutatuta iritsi zen. Handik etorri da Iruñera. Orain, gela bat du etxe batean, baina karrikan bizi izan zen hasieran, zenbait hilabetez. «Hagitz gogorra da. Familiari beti erraten nion ongi nintzela, ez nien deus kontatzen, ez nien nire benetako egoeraren berri ematen». Familia laguntzea baino ez du buruan Paris 365 taldeko kapitainak. Jantoki sozialean jaso zuen behar zuen babesa, eta gainerako jokalariekin osatzen ari diren sareak «indarra» eman diola nabarmendu du. «Kontent» da Paris 365 taldean. Iruñean gelditu nahi du, eta «lan» egin, aurrera egin ahal izateko: «Zuzenbidea ikasten jarraitu nahiko nuke. Bertzela, soldatzen ikasi nahiko nuke, lanean hasteko». Entrenatzaileen konpromisoa eskertu du, bai eta bertze jokalariena ere. «Elkarri laguntzen diogu». Harremana eta errespetua «Edozer gauza behar baduzu, deitu lasai». Paris 365 taldeko entrenatzaileen eta jokalarien arteko harremana kirol esparrutik harago doa. Sumatzen da entrenamenduetan. Handik kanpo ere bai: «Osasunako nire txartela utzi izan diot jokalariren bati!», erran du Bjorkstromek, barrez. Entrenatzaile horri «irakasle» erraten diote jokalari gehienek; agerikoa da taldeko kideek entrenatzaileei dieten errespetua; entrenatzaileek jokalariei dietena ere bai. Proiektu bereko kideak dira, eta denen artean ari dira mamitzen eta garatzen. «Denon artean egin behar dugu aurrera», berretsi du Lizasok. Lizasok eta Bjorkstromek erdigunean jarri nahi dute herrialdean bizi diren gazte anitzen egunerokoa, eta gizarte osoa inplikatu benetako harrera toki izateko ahaleginean. «Amorrua eta tristura sentitu ditut taldeko jokalariak baztertu dituztenean, bertzerik gabe, bertze herri batean jaio direlako», erran du Bjorkstromek. Naufal Amih, jokalari gehienak bezala, Marokon jaio zen. Duela bederatzi hilabete iritsi zen Nafarroara, eta gaztelaniaz hagitz ongi moldatzen da jada. Marokoko bertze jokalariei itzultzen dizkie entrenatzaileen aginduak. Ingelesa ere erabiltzen dute taldeko kideek. Denentzat, gainera, «lau hitz gako asmatu» dituztela azaldu du Mikel Lizasok: «Gaztelaniazko tiro, atera jaurti behar dutela azaltzeko; arabierazko aaila erabiltzen dugu zelaian, taldea berriz antolatu behar dugula azaltzeko; euskaraz, lasai hitza dugu, jokoa sutsuegia denean jokalariak lasaitzeko; eta, azkenik, no clac erabiltzen dugu, faltarik egin ez dezatela eskatzeko», aipatu du. Entrenatzaileek «lasaitzeko» erran behar izan diote Naufal Amihri, asteleheneko entrenamenduan. Haserretu egin da bertze kide batekin, baloiari eutsi diolako. Saioa amaitu eta gero, izan dute aukera hitz egiteko. Lasaitu dira, eta desagertu da Amihren keinu serioa haren aurpegitik. Horrelako egoerei aurre egitea ere bada entrenatzaileen lana. «Proiektu honek aurrera eginen du bakarrik elkarrekin egiten badugu lan, elkarri babesa emanez», erran dio Lizasok jokalariari. Eta baietz erantzun dio, zuzen dela. Amihk 32 urte ditu, eta bisarekin ailegatu zen; pandemiagatik Espainia eta Maroko arteko muga itxi zutenean, baina, ezin izan zen itzuli, eta han zuen lana galdu zuen. «Ez da erraza hemen aurrera egitea». Paris 365 jantokian aurkitu zuen behar zuen babesa. Orain futbola eman diote; eta, lehenago, antzerkia. Izan ere, Parisek eta bertze zenbait eragilek elkarrekin ondutako Aporofobia stop obran aritu da aktore. Antzerkia eta futbola; kirolen esparruan urratsak egiten segitu nahi dute Paris 365eko entrenatzaileek, gainera: atletismo talde bat osatzeko ideia lantzen ari dira jada, poeta paristarren familia handitzen jarraitzeko; kirola zaurgarrienentzat helduleku sendo bilakatzeko. Jokalariak Naoufal Amih (Maroko).
Rachid Uslim (Maroko).
Abderrahmane Uhkira (Marokoko amazig herria).
Chems Eddine Guenduzi (Aljeria).
Mohamed el-Mumen (Maroko).
Dante Calderon Cervantes (Peru).
Mohamed Taha Busseraf (Maroko).
Hamza Makhkha (Maroko). Thierno Amadou Diallo (Ginea Konakri) .
Iba Sow (Senegal).
Reduane Lakrad (Maroko). Mohamed Nuisser, Courtois (Maroko).
Charaf Ayujil (Maroko).
Khalid Fardag (Maroko)
Abderezzak El Mrabet (Maroko)
Hamza Mani (Maroko).]]> <![CDATA[«Herri batzuk asko erdaldundu dira; hor egin behar dugu lan»]]> https://www.berria.eus/albisteak/221191/herri_batzuk_asko_erdaldundu_dira_hor_egin_behar_dugu_lan.htm Sun, 27 Nov 2022 10:06:58 +0100 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/221191/herri_batzuk_asko_erdaldundu_dira_hor_egin_behar_dugu_lan.htm <![CDATA[Alkateek herriei eman diete hitza]]> https://www.berria.eus/albisteak/220299/alkateek_herriei_eman_diete_hitza.htm Sat, 05 Nov 2022 10:04:06 +0100 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/220299/alkateek_herriei_eman_diete_hitza.htm Joseba Otondo: «Arraildura ekar dezake Natura2000 sarean erdizkoa baimentzeak» “Haserre gaude alkateok; baztandarron erakundeak laugarren mailakotzat hartu dituzte, eta gure gainetik pasatu nahi dute, herritarron hitza eta eskumenak bazter utzi", salatu du Iruritako alkate Pello Iriartek. “Larritzat" jo du egoera, eta onartu du Nafarroako Gobernuak Magnaren proiektua udalerriz gaindiko eragina duen plan gisa tramitatzen badu, “deus gutxi" egin ahal izanen dutela: “Auzitara jotzea izanen da aukera bakarra". Erdiz Bizirik plataformako Jon Elizetxek garbi erran du auzitara joko dutela, behar izanez gero: “Meategiaren kontra gaude; gainera, proiektua legez kanpokoa da", salatu du Elizetxek. Izan ere, Nafarroa2000 sarearen barruan dago Erdiz; Aldude mendian dago Erdizko ingurua, eta Aldude, 2005etik, zaintza bereziko eremu bat ere bada. Ikusi gehiago: Kronologia 2008an Erdizko proiektua bazter utzi eta gero, Magnak Zilbetira jo zuen, eta herri horretako pagadian saiatu zen harrobi bat egiten. 2015ean, epaileen ezezkoa jaso zuten enpresako arduradunek. Zilbetiko pagadia salbatu zuen sententzia oroitu du Elizetxek, hain zuzen, Erdizko proiektuari aurre egiteko baliagarria izan daitekeela uste duelako. “Sententzia horrek garbi erran zuen eremu babestu baten zati bat hondatzen bada, horrek eremu guztiari eragiten diola. Erdiz Alduden dago, eremu babestu bat da, eta horregatik erraten dugu proiektu hau legez kanpokoa dela", erran du egitasmoaren aurkako plataformako kideak. Interesa duen inbertsioa Magnak uztailaren 29an erregistratu zuen Erdizko meategia udalerriz gaindiko eragina duen plan gisa tramitatzeko eskaera. Ez hori bakarrik: enpresak eskatu du, gainera, proiektu hori Nafarroarentzat interesa duen inbertsiotzat jotzea. Nafarroako Parlamentuak bat egin du eskaera horrekin; parlamentuko osoko bilkurak urriaren 7an jorratu zuen auzi hori, PSNk aurkeztutako mozio baten bidez, eta onartu zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea Erdizko meategia interesa duen inbertsiotzat jotzeko. PSNk, Navarra Sumak eta Geroa Baik bozkatu zuten horren alde. Parlamentuko ordezkariek Magnaren Eugiko meategira bisita egin zuten, joan den ekainean; enpresako arduradunek Erdizko proiektuaren berri eman zieten parlamentariei, egun hartan. Magnako arduradunen arabera, hogei urtez ustiatu ahal izanen dute meategia, eta, horri esker, enpresak eutsi ahal izanen die egun dituen lanpostuei. Enpresak azaldu du, bertzalde, meategiak hartuko duen eremua lehengoratzeko plan bat badutela, eta bere jarduerak ez diola Natura2000 sareko kontserbaziorako “giltzarri diren elementuei modu ageri batean eraginen". Magnak defendatu du proiektua udalerriz gaindiko plan gisa aurkeztu izana, “lurraldea egituratzeko" balioko duelako, bertzeak bertze. Baztanen, baina, ez dira enpresaren hitzaz fiatzen. Alkateek nabarmendu dute herritarrek errateko dutena entzun behar dela, eta horretarako antolatu dutela galdeketa. Galdera zehatza eginen diete azaroaren 20an: Erdizko herri lurren okupazioa Magnaren esku uztea baimendu nahi ote duten ala ez. “Herri lurren defentsa" dago jokoan, Iruritako alkate Pello Iriarteren hitzetan. Herrialdetik kanpo Erdizko proiektua “lehen urrats bat" izanen ote den beldur da Iriarte. “Ez da Erdiz bakarrik; ez da Artesiaga bakarrik ere. Ustiatu nahi duten beta doa Okorotik Saioaraino. Behin burua sartuz gero, dena hartuko dute, eta hondamendia eragin", ohartarazi du. Elizetxek bat egin du Iriarterekin, eta Erdiz Saioaraino jarraitzeko “sarbidea" izan daitekeela salatu du. Proiektuaren helburua lurra multinazional bati “oparitzea" dela nabarmendu du Erdiz Bizirik plataformako kideak. Nafarroako enpresa bat da Magna, baina multinazional baten barruan dago. Herrialdetik at ere garatu ditu zenbait proiektu; bertzeak bertze, Borobian (Soria, Espainia). 250 biztanleko herri bat da, eta 2000koa da han meategi bat egiteko lehen asmoa. Borobiako herritarrek ezezko borobila eman zioten proiektuari, eta bazter gelditu zen. 2005ean, baina, Magnak ikerketa egiteko eskubideak erosi zituen, eta 2009an meategia martxan jartzeko baimena lortu zuen. 2015ean hasi ziren ustiatzen. Magnak konpromisoa hartu zuen lantegiak sortuko zituen hamabost lanpostuak herriko jendearekin betetzeko, baina lanean ari diren hamabost pertsonatik bi baino ez dira Borobiakoak. Orain Magnak Borobiako meategia handitu nahi du, eta herritarrek asmo horren kontra egin dute. Ebroko Ur Konfederazioak ere zalantzan jarri du enpresaren lan egiteko modua: 2017an, 6.000 euroren isuna ezarri zion Manubles ibaia kutsatzeagatik. Baztanen, herritarrek Erdizi buruz euren iritzia emateko aukera izanen dute, hilaren 20an. Alkateek eman diete hitza.]]> <![CDATA[Enborra sendotu, adarrak loratzeko]]> https://www.berria.eus/albisteak/219187/enborra_sendotu_adarrak_loratzeko.htm Mon, 10 Oct 2022 09:09:34 +0200 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/219187/enborra_sendotu_adarrak_loratzeko.htm <![CDATA[«Gure obsesio izan beharko lukete giza eskubideek»]]> https://www.berria.eus/albisteak/218882/gure_obsesio_izan_beharko_lukete_giza_eskubideek.htm Sun, 02 Oct 2022 09:59:18 +0200 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/218882/gure_obsesio_izan_beharko_lukete_giza_eskubideek.htm <![CDATA[«Txikitatik erraten digute norekin egon gaitezkeen»]]> https://www.berria.eus/albisteak/216562/txikitatik_erraten_digute_norekin_egon_gaitezkeen.htm Mon, 01 Aug 2022 09:10:11 +0200 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/216562/txikitatik_erraten_digute_norekin_egon_gaitezkeen.htm <![CDATA[«Sistemak ez digu onartzen agentziarako gaitasuna»]]> https://www.berria.eus/albisteak/216297/sistemak_ez_digu_onartzen_agentziarako_gaitasuna.htm Mon, 25 Jul 2022 15:39:28 +0200 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/216297/sistemak_ez_digu_onartzen_agentziarako_gaitasuna.htm <![CDATA[Iraganera iltzatuta]]> https://www.berria.eus/albisteak/216295/iraganera_iltzatuta.htm Sun, 24 Jul 2022 15:49:15 +0200 Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/216295/iraganera_iltzatuta.htm