<![CDATA[Eider Etxeberria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 21 Nov 2019 15:12:18 +0100 hourly 1 <![CDATA[Eider Etxeberria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Ondare zabala txikitasunean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1908/030/001/2018-09-05/ondare_zabala_txikitasunean.htm Wed, 05 Sep 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1908/030/001/2018-09-05/ondare_zabala_txikitasunean.htm
XI. eta XVI. mendeen artean eraikitako eliza eta baselizak ikus daitezke erakusketan. Historian atzera eginez, Arabako herriak Erdi Aroan sortu ziren. Geografia laua zenez, lur eremuak egokiak ziren nekazaritzarako. Gainera, musulmanek ez zuten lortu Araba konkistatzea, eta, hori dela eta, herri bakoitzean eliza bat eraiki zuten garai aurre-erromanikoan. Otoi egiteko erabili ziren nagusiki, baina babeslekuak eta biltokiak ere izan ziren.

Eliza gehienak erromanikoan berreraiki zituzten, aurrez zeuden eliza zaharrak botata. Garai oparo eta aberatsa bizi izan zuten Araban XII. eta XIII. mendeetan. Aberastasun hori elizak eraikitzeko erabili zuten herritarrek. Gaur egun, garai horretako egitura erromanikoa mantentzen dute eliza eta baseliza askok. Halaber, XVI. mendetik aurrera eliza horiei gehikuntzak egin zizkieten: eliz atariak gehitu, dorreak jarri, erretaulak aldatu eta beste hainbat aldaketa egin zizkieten. Azken mendeetan, zaharberritu ere egin dituzte. Hala ere, XI. mendean eraikitako herri eta eliza askok gaur egun ere zutik diraute. Erakusketako maketek eraldaketa horiek guztiak ere erakusten dituzte.

Jose Miguel Lopez Vado izan zen elizen tamaina txikiko bertsio horiek eraikitzeko lana hartu zuen artisaua. Erakusketa Gasteizko Adurtza auzoan egon zen. Lopez Vado 2016an hil zen, eta, ondoren, azken hamar urteetan egin zuen lan guztia Estibalizko fraideei eman zien haren familiak. Fraideen elkarteak, ordea, Estibalizko Ama elkartearen esku utzi zuen artisautza lana, eta duela bi urtetik, Erdi Aroko Araba ikerketarako eta dibulgaziorako elkartearen babesarekin, bisita gidatuak antolatu dituzte.

Jose Miguel Lopez Vado bizikletazalea zen, eta artea ere gustuko zuen. Bi zaletasunak uztartuz, afizio bat sortu zuen: bizikletaz ibiltzera joaten zenean, elizak bisitatzeko aukera baliatzen zuen. Argazkiak ateratzen zituen, dokumentazioa biltzen zuen, elizen neurriak hartzen zituen, eta, azkenik, tailerrean maketak eraikitzen zituen. Egilea zendu zenetik, maketak urtean behin soilik jartzen dituzte erakusgai, material hauskorrez eginak baitaude.

Maketen bidez Arabako ondarea ezagut daitekeela uste du Isabel Mellen Erdi Aroko Araba elkarteko kide eta bisita gidariak: «Era erakargarria da publiko txikienarentzat, beste modu batera ikus daitezkeelako elizak. Arabako ondarea ezagutarazteko bide pedagogikoagoa da». Azaldu du elizak herrialde osoan zehar sakabanatuak daudela eta, beraz, erakusketak aukera ematen duela eraikinak konparatzeko.

Ondarea biltzea «ezinbestekoa» da, haren esanetan: «Bertako tradizioez, kulturaz eta historiaz hitz egiten digu. Arabako herri gehienetako elizek mendeak iraun dute, eta ondare historiko nagusi dira. Elizan gorde dira tradizio eta ohitura gehienak». Ideia horiek mantentzea eta ezagutaraztea «garrantzitsua» da, Mellenen iritziz.

Haren hitzetan, Arabako ondarea beste leku batzuetakoa baino «ezezagunagoa» da: «Arabarrok ez dakigu zenbatekoa den gure ondarea, ez eta, are, zenbaterainoko kalitatea duen ere». Batzuek uste dute Araban apenas dagoela zer ikusi, edo dagoenak ez duela garrantzirik, eta ideia hori alboratu nahi dute erakusketarekin. Mellenek adierazi du Arabako ondareari «balioa ematea» lortu nahi dutela, bertakoetatik abiatua.

Arabako eliza eta baselizak erromanikoak dira nagusiki; hala ere, erakusketan badira Errenazimentukoak eta gotikoak ere. Mellenen esanetan, Lopez Vadok ez zituen elizak garaiaren arabera aukeratzen: «Arreta ematen zioten elizak ikustera joaten zen, eta, ondoren, maketak egiten zituen».

Argazki sorta erakusketan

Argazki erakusketa bat ere badago maketekin. Probintzia artxiboko argazkiak eta bisita gidatuetan ateratako argazkiak daude bertan. Elizen barneko erretaulen argazkiak dira, hain zuzen, bertan ikus daitezkeenak. 19 40ko eta 60ko hamarkadetako argazkiak eta duela bost urte ateratakoak dira.

Garai bateko erretaulen eta gaur egungoen itxura alderatu daiteke horietan, erretaulek berrikuntzak izan baitituzte. Erretaula horietan zenbait irudi ageri dira: Arabako elizetako erretaulen erdiek, gutxi gorabehera, Andre Mariaren jasokundea irudikatzen dute.

Azkenaldian ateratako argazkietako erretaulek beste itxura bat dute. Erretaula horiek azken garaikoak dira. Dirua bildu ahala, erretaula berriak jarri dituzte herritarrek.

Maite Saez de Olazagoitia erakusketako arduradunak azaldu du garai batean erretaulak «garrantzitsuak» zirela, baina denbora igaro ahala aldareak hartu zuela garrantzi handiagoa. «Hasieran, mezak publikoari bizkarra emanez egiten ziren; geroago hasi ziren aurrez aurre egiten».

Erretauletako irudi eta koadro asko saldu egin dituzte, asko hondatu egin dira, eta beste asko kontserbatzeko gorde dituzte. Lapurretak ere izan dira. Horregatik denagatik, hainbat erretaula desagertu egin dira jatorrizko lekuetatik. Gehienak biltegi eta museoetan daude gordeta gaur egun.]]>
<![CDATA[«Sexu aurreiritziak, zoritxarrez, edozein industriatan daude»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1887/032/001/2018-09-04/sexu_aurreiritziak_zoritxarrez_edozein_industriatan_daude.htm Tue, 04 Sep 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1887/032/001/2018-09-04/sexu_aurreiritziak_zoritxarrez_edozein_industriatan_daude.htm Frau Kaufmann izenez ezaguna da, eta musika elektronikoaren zaleak dantzan jarriko ditu, techno-house estiloko musika nahastuz. Festibalean, Alemaniako eta Euskal Herriko DJak arituko dira. Kontzertu akustikoak, hitzaldiak eta ikastaroak ere egongo dira.

Nola hasi zinen disko jartzaile?

Orain dela sei urte hasi nintzen DJ, Daniel nire lagun minarekin. 23 urte nituen. Lehen saioak haren etxean egiten genituen. Pazientzia handiko irakaslea izan zen. Hasieran, dibertitzeko soilik jartzen genuen musika, baina, laster, nire jaioterriko Rosenheim hiriko lokal txiki batean jotzeko aukera izan nuen. Egun hartatik aurrera, astero jotzen nuen hobetzeko asmoz, nire lehen kontzertua iritsi zen arte.

Nola deskubritu zenuen musika elektronikoa?

Lagunekin joaten nintzen klub eta festibaletara, eta, bertan, musika elektronikoa deskubritu nuen. Asko gustatzen zitzaidan musika horren konposizio eta generoen konbinazioa. Bestalde, hip-hopak hasieratik erakarri nau; horren eragina dute nire lehen lanek.

Aldatu al duzu musika estiloa hasi zinenetik?

Hasieran, erritmo mantsoagoak jartzen nituen, eta house estilokoak: ahotsa asko erabiltzen nuen melodietarako. Esango nuke gaur egun energia handiagoa duen estilo bat lantzen dudala, techno-house estiloan. Musika mota hori askoz gehiago sentitzen dut orain.

Zer sentitzen duzu festibaletan jotzean?

Animal Farm festibalean jo dut soilik, iaz. Berlindik gertu egiten da. Festibal batean jotzea gauza handia da, jakina, eta, egia esan, saioaren hasi aurretik urduri egoten naiz. Desberdina da aire zabalean jotzea. Halako lekuetan jotzean, beti sortzen da atmosfera berezi bat, magia puntu bat duena.

Non gustatuko litzaizuke jotzea?

Egun, pozik nago dauzkadan aukerekin. Gainera, Berlingo klub ospetsuetan jotzeko aukera dut: Watergate, Ritter Butzke edo Sisyphos klubetan, esaterako. Niretzat ez da garrantzitsua klubaren tamaina edo izena; garrantzi handiagoa du giroak. Azken finean, espazioak ez du axola: momentu bereziak edozein lekutan sor daitezke.

Nolakoa espero duzu izatea Harrikada Festibala?

Harrikada zerbait esanguratsua da niretzat. Lagunek antolatu dute, maitasun eta esfortzu handiarekin. Festibal horretan kultura eta herrialde askotako jendea egongo da. Nik sinisten dut musikak boterea duela jendea konektatzeko eta edozein muga gainditzeko. Harrikadan guztiok izan gaitezke gu geu, eta, ororen gainetik, denok momentu on bat bizitzea nahi dut.

Lehen aldia al da Euskal Herrira etortzen zarena?

Harrikadarako trailerra grabatzera eta festibala prestatzera etorri nintzenean ezagutu nuen jendea oso adeitsua eta abegikorra iruditu zitzaidan. Ez dut ezagutzen Euskal Herria nahi nukeen bezain ondo, baina gehiago ikastea espero dut herrialde zoragarri honen eta bertako kulturaren inguruan.

Gogorra edo zaila al da emakumea eta DJa izatea?

Emakumea izateagatik gutxiesten zaituzten sentsazioa eduki izan dut. DJen eszena gizonek dominatzen dute, baina nik aurreiritziak nire alde jartzen ditut: energia handiko soinuak jartzen ditut, eta jendea harriturik utzi. Sexua edozein dela ere, arrakasta lortzea erronka da guztiontzat, talentu handiko DJak baitaude. Baina, genero aurreiritziak, zoritxarrez, edozein industriatan daude. Hala ere, denak ez dira berdinak: badira halako jarrerarik hartzen ez duten pertsonak.]]>
<![CDATA[Irribarrez irrien gaua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/028/003/2018-08-30/irribarrez_irrien_gaua.htm Thu, 30 Aug 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1890/028/003/2018-08-30/irribarrez_irrien_gaua.htm
Zaharrak berri (Astolasterrak) umore antzezlana eskainiko dute gaur Ay! Teatroa konpainiako kideek: Nerea Gorritik eta Barbara Rivasek antzeztuko dute obra. Francisco Lironek zuzendutako antzezlanak antzerki herrikoia egungo espazio eta ikusleria moldatu nahi du. Obra 1818. urtean dago girotuta, eta Zuberoako asto-lasterrak debekatu dituztela kontatuko dute.

Inauterietako eta maskaradetako jantzi tradizionalak soinean, musikaren eta dantzen bidez hasiko dute antzezlana. Asto-lasterrak debekaturik egon arren, emanaldi «klandestinoak» aurrera jarraituko du, hiru pieza satiriko laburrekin. Tradizioa eta egungo errealitatea nahasiko dituzte: gizarteko aurreiritziez eta emakumearen berdintasunaren aldeko borrokaz jardungo dute.

Bihar, berriz, Putinen guardasola umore antzezlana eskainiko dute Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreek. Lehendakaria oso kezkatuta dago «euskaldun guztiak batuko dituen ereserkia» egin gabe dagoelako eta norbaitek egin dezala nahi dutelako.

Bilera luze baten ostean, akordio bat lortuko dute, eta Ray eta Nik izeneko pertsonaiak aukeratuko dituzte euskal ereserkia egiteko. Gainera, talentu eta eskarmentu handikoak izan arren, erronka horri aurre egiteko molde berri bat asmatuko dute: «metodo mistoa». Herriz herri ibiliko dira euskaldun guztiek bere egin dezaten euskal ereserki berria.

Irri-Barra Gauak

Gaur eta bihar, 20:00etan, Gasteizko Falerina lorategian.]]>
<![CDATA[«Irudi batek zerbait esnaraz dezake»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2018-08-29/irudi_batek_zerbait_esnaraz_dezake.htm Wed, 29 Aug 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2018-08-29/irudi_batek_zerbait_esnaraz_dezake.htm 5W aldizkaria sortu zuen beste zortzi kazetarirekin batera, eta editore grafiko ari da bertan. Gasteizko Gaurko Kazetaritzari Buruzko VI. jardunaldietan, Ellas también erakusketa du ikusgai, irailaren 2a arte.

Zer helburu dituzu argazkiak ateratzean?

Ez dakit zuzena edo okerra den pentsatzea argazki batek mundua aldatzen duela, baina horregatik soilik lan egiteak edozein frustratuko luke. Hala ere, sinesten dut egoerak kontatzen dituen irudiaren boterean, salaketa egiteko ere balio baitute askotan. Gure lanean ezagutzen ditugun errealitateak modurik zintzoenean islatzean datza, bakoitzaren ikuspegia emanez eta besteengandik ezberdinduz.

Zer fotokazetaritza eredutan sinesten duzu?

Egun, kazetaritzan erabiltzen diren argazkiekin inpaktu bisuala lortzea izaten da helburu. Nire iritziz, argazkilaritzak hori baino zerbait gehiago izan behar du: galderak piztu eta azalpenak bilatzera eraman behar zaitu. Irudi batek ezin du testuinguru oso bat eman, baina baliteke zerbait esnaraztea. Nik eredu horretan sinesten dut, nahiz eta zailagoa izan horrelako argazkiak lortzea. Estereotipoak hausten dituzten argazkiak bilatu behar dira, inor kopiatu gabe.

Nolakoak dira lan baldintzak gaur egun argazki kazetaritzan?

Espainian argazki kazetari oso onak daude, hedabide handientzat lanean ari direnak. Baina denek kanpora joan behar dute, hemen ez dagoelako inbertsiorik. Inork ez die babesik ematen, ezta lana ordaintzen ere. Argazki kazetaria oso lan egoera prekarioan dago: askok beste lan batzuk egiten dituzte, eta ahal dutenean argazkiak ateratzen dituzte. Bakoitzak bere era bilatzen du lan honetan jarduteko. Horrek guztiak kalitate informatiboa gutxitzea eragin du.

Munduan gertatzen diren gatazkak ez dira ulertzen askotan.

Mikel Aiestaran adibide gisa jarriko dut, bera izan baita Udaberri Arabiarra eta Siriako Gerra hasi zirenetik han denbora luzez egon den kazetari bat. Berak dio ez duela ezer ulertzen. Hain dira konplexuak gatazka horiek, ezin baitira guztiz ulertu. Gu saiatzen gara gatazkak modu pedagogikoan kontatzen. Zaila da arrazoiak aurkitzea, baina guk konta dezakegu nola eragiten dieten herritarrei. Nire ustez, kontatzeko moduak berriz asmatu behar ditugu, guztiok elkarrekin bizi garelako, eta haiekin enpatia eta elkartasuna izan behar ditugulako.

Nola asma daiteke hori berriz?

Uste dut espezializatu egin behar dugula. Benetan ulertzen ditugun gauzak kontatu behar ditugu. Ni hasieratik ibili naiz dokumentatzen Mediterraneoko erreskateen inguruan, eta han asko ibilia naiz. Hortaz, konta nezake zer gertatzen den han. Baina Nikaraguako gatazka azaldu beharko banu, denbora asko beharko nuke jada egina dagoena ez erreproduzitzeko. Arazoa, ordea, dirua da.

Sufritu egingo da egoera horiek ikustean.

Tira, nik herrialde horietara bidaiatzen dut horixe aukeratu dudalako, eta laguntzeko modu bat delako. Ez nuke jakingo beste ezer egiten. Gertutik ikusten ditut egoera horiek, baina denok dakigu jendea ito egiten dela Mediterraneoan edo haurrak gosez hiltzen direla. Denok eman behar dugu zerbait halakoak ez gertatzeko.

Zergatik egin duzu Ellas también erakusketa?

Herrialde batera joateko denbora gutxi izaten dugu, eta, ondorioz, emakumeen istorioak bigarren planoan uzten ditugu. Gizonak ziurrenik gehiago hiltzen dira frontean, baina emakumeek eusten diote familiari, haiek dira herrietako ardatz nagusia. Bestalde, Me Too mugimenduarekin jolastu nahi izan dut. Egia da mendebaldeko goi-erdi mailako emakumeak direla mugimenduaren parte, eta emakume gehienak ez direla identifikatzen mugimendu horrekin. Hala ere, beharrezkoa zen mugimendu hori, eta salaketak guztiz zilegi dira.

Lantzen ari zaren proiektuetako bat etxean erditzen diren emakumeei buruzkoa da. Zer erakutsi nahi duzu proiektu horrekin?

Proiektuak agerian jartzen ditu Kolonbiako, Kataluniako eta Hego Sudango gizarteen arteko ezberdintasunak. Afrikan, emakume asko ikusi ditut erditzean hiltzen. Bestalde, baneuzkan lagunak etxean erditzea pentsatzen zutenak. Tratu txarrak izaten dira ospitale batzuetan, eta emakume askok bizia arriskatzen dute etxean erdituz. Eztabaidan jarri nahi nituen bi gai horiek.]]>
<![CDATA[Saguzarren gaua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/026/003/2018-08-23/saguzarren_gaua.htm Thu, 23 Aug 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1890/026/003/2018-08-23/saguzarren_gaua.htm
Gasteizko txangoa gaueko bederatzietan hasi eta hamaikak inguruan bukatuko da. Gazteleraz izango dira azalpenak. Hasiera Atarian izango da, Biosferaren pasealekuan, hain zuzen. Juan Tomas Alcalde gidariak ordubeteko hitzaldi bat emango du: saguzarren biologia eta egoera azalduko ditu, animalia «arriskutsuak» edo «kaltegarriak» direla dioten mitoak gainditzeko. Ondoren, ordubete inguruko ibilaldia egingo dute Salburuko hezegunean barrena: urmaela eta saguzarrentzat jarritako kutxak bisitatuko dituzte. Gasteizko Udalaren webgunean eman daiteke izena, doan.

Espezieak identifikatzeko, ultrasoinuen detektagailu bat erabiliko dute, saguzarrek ekoizten dituzten soinuak tresna horren bidez entzun baitaitezke soilik. Linternekin ikusteko aukera ere egongo da. Euskal Herrian 25 saguzar espezie daude. Salburuan horietariko lau entzun eta ikusteko aukera dago: pipistrelo arrunta, kuhl pipistreloa, ur saguzarra eta pipistrelo mediterraneoa. Baliteke gau saguzar txikia ere ikustea. Alcalderen esanetan, «saguzarrek zenbait eltxo populazio kontrolatzen dituzte, eta eltxo horiek gizakiari transmititzen dizkioten gaixotasunak murrizten dituzte, eltxoez elikatuz». Horregatik, kontserbatzea «garrantzitsua» dela uste du.

Saguzarren Nazioarteko Gaua

Ostiralean, 21:00etan, Gasteizko Salburuko hezegunean.]]>
<![CDATA[Erriberako melokotoia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/034/003/2018-08-19/erriberako_melokotoia.htm Sun, 19 Aug 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1960/034/003/2018-08-19/erriberako_melokotoia.htm
Kiloa euro bakarraren bueltan salduko dute, eta hamar kiloko kaxa, 12 euroan. Sartagudako sei nekazarik salduko dute aurtengo uzta, eta 10.000 kilo melokotoi inguru jarriko dituzte salgai. Baby gold barietatea izango da nagusi. Guztira, 38 saltoki izango dira herriko kale nagusian.

Melokotoia Andosillako (Nafarroa) ardoarekin dastatzeko aukera ere egongo da frontoian, doan. Horrez gain, melokotoi lursailak trenez bisitatu ahal izango dira. Artisautza azoka bat egongo da, eta puzgarriak jarriko dituzte haurrentzat.

12:00etatik 12:30era, udaletxean, melokotoiz eginiko azkenburukoen lehiaketa egingo dute. Pertsonako postre bana prestatuko dute, eta hiru saridun izango dira. Feriako produktuen saski bat ere zozkatuko dute. Txartelak postuetako batean egongo dira eskura.

Eskola publikoko patioan, 14:30ean, herri bazkaria egingo dute. Bertako produktuekin prestatuko dute. Hamar euroan emango dute menua: entsalada mistoa, txahalki gisatua patatekin eta Sartagudako melokotoia ziropatan. Haragirik jaten ez dutenentzat, barazki menestra egongo da. Azkenik, 18:00etan, gazteen esku-pilota partidak egongo dira, herriko kiroldegian.

VII. Melokotoi Feria

Gaur, Sartagudan (Nafarroa).]]>
<![CDATA[Dantzan datoz festak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1971/026/001/2018-08-14/dantzan_datoz_festak.htm Tue, 14 Aug 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1971/026/001/2018-08-14/dantzan_datoz_festak.htm
Txupinazo egunean gonbidatu bereziak izango dira bihar: Saharatik eta Txernobil (Ukraina) inguruko herrietatik uda pasatzera etorri diren hamar haur izango dira. Dantzariek suziria piztu eta gero, Laudioko jaiez gozatu eta ondo pasatzeko aukera izango dute haiek ere: bai bihartik hasita ostiralera arte, jaien lehen partean, bai abuztuaren 22tik 26ra arte ere, bigarrenean.

Aurten bigarren urtez ez dute zezenketarik egingo. Iaz hartu zuten erabakia, eta, horren ondorioz, zezenketen aldeko Laudioko Mazzantini elkarteak aurkako jarrera izan zuen. Amets Meaza Laudioko Kultura zinegotziaren esanetan, aurten ez dute kexarik jaso; hau da, uste du herritarrek neurria onartu dutela. Erabakia ez du udalak hartu, zinegotziaren hitzetan: «Jendarteak hartutako erabakia izan da». Meazak azaldu duenaren arabera, «oso jende gutxi» joaten zen zezenketak ikustera.

Bestalde, udalak eraso matxisten kontrako protokolo bat jarri du martxan, herriko mugimendu feministekin eta emakume taldeekin elkarlanean. Jaietako testuinguruan genero rolak gehiago indartzen direnez, Laudioko Udalak jaietarako eta aisialdi eremuetarako protokoloa prestatu du. Horren barruan, diptiko bat idatzi dute: bertan, eraso matxistak identifikatzeko eta eraso horiei erantzuteko argibideak azaldu dituzte. Diptiko horiek hainbat jai eremutan eskuragarri daude jadanik. Hezitzaile batzuk ere egongo dira kalean, diptiko horien bitartez informazioa ematen. Itsasgarriak eta kartelak ere nonahi banatu dituzte, eraso matxisten kontrako mezuak adierazten dituztenak.

Horrez gain, udalak bando bat atera berri du gaiaren inguruan: ez du onartuko lelo sexista edo matxistak dituzten itsasgarri edo txapak saltzea. Hain zuzen, zigortu egingo ditu LGTBI kolektiboko kideei eta edozein adinetako emakumeri egindako erasoak. Halaber, herritarrak deitu dituzte eraso dietenak lagundu edo babestera eta erasotzaileak isolatzera. Jaiak «modu askean, parekidean eta seguruan gozatu» ahal izatea da, Meazaren ustez, gaur egungo erronketako bat.

Sanroke herrikoiak

Laudioko jai lantaldearen barruan, herriko eragileetako zenbait kide urte osoan bildu dira, ate joka datozen sanrokeak prestatzeko. Txosna batzordeak, Jaiak Koordinakundeko kideak, ostalariak, kultur eta kirol elkarteak, jaietako kuadrillak eta indibidualki bertaratu direnak aritu dira programazio «ahalik eta anitzena» prestatzen. Helburua «aniztasuna» izan da, ahalik eta publiko «zabalenera» iristeko.

Meazak adierazi du saiatzen direla elkarteen ekinbide «guztiak» programazioan txertatzen. 150 ekintza baino gehiago antolatu dituzte urte osoko lanaren ostean. Horretarako, 40 elkarte baino gehiagoren elkarlana egon da. Jaietarako iniziatiba eta antolaketako parte hartzea «eskertu» egiten duela eman du aditzera Meazak: «Ez genuke jairik izango haien lanik gabe».

Kultura zinegotziak azaldu du udalak antolaturiko ekintzak gutxi direla: Zumalakarregi kalean eta herriko plazan izaten diren musika emanaldiak, nagusiki. Txosna Batzordeak, Jaiak Koordinakundeak, kirol eta musika elkarteak eta beste hainbatek prestaturiko ekintzak nagusi dira, ordea.]]>
<![CDATA[Gaztetxea jaietan ere bizirik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/029/001/2018-08-08/gaztetxea_jaietan_ere_bizirik.htm Wed, 08 Aug 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1893/029/001/2018-08-08/gaztetxea_jaietan_ere_bizirik.htm
Hilaren 4an, larunbatean, jaiak hasi eta hurrengo egunetan hainbat kontzertu eta emanaldi egon dira: astelehen gauean, gaueko eguraldi beroak lagunduta, gaztetxeko patioa eta kanpoaldea jendez bete zen. Reggae musika eta rapa izan ziren protagonista. Musikarien maila kalitatezkoa zen, haien gaztetasuna kontuan harturik: besteak beste, Ziakhus gasteiztarrak abestu zuen. Emakumeen presentzia ere ez zen falta oholtzan. Mc Ziztada, Rlantz, Ziakhus, eta H&J Krew-ko kideak inprobisatzen hasi zireneko unea izan zen gogoangarriena. Norgehiagoka atsegina egin zuten, hainbat ariketaren bidez: ikusleak behin baino gehiagotan aho zabalik utzi zituzten.

Hala ere, musika estiloaren aldetik, aniztasuna izan da nagusi egun hauetan. «Jaietan aukera dago mota askotako jendearekin elkartzeko; espazio kultural libre bat da hau», azaldu du Irati Antiak, Gasteizko gaztetxeko kideetako batek.

Larunbata eta igandea izan ziren gaztetxekoentzat egunik «itogarrienak». Zeledonen jaitsieraren ostean jende multzo handi bat hara joan zen jaiak hastera. Igandea ere «jendetsua» izan zen Aitziber Ramirez de la Piscina gaztetxeko kidearen arabera, baina hortik aurrerakoetan giro lasaiago joan da: «Normalean, hilaren 6tik aurrera lasaiago egoten gara eta hilaren 9an, azken egunean, ez dugu irekitzen».

Gaur egun ez dituzte talde handi eta ospetsuak ekartzen. Agertokietara igotzeko aukera gutxiago dituzten taldeen aldeko apustua egiten ari dira azkenaldian, Antiaren esanetan: «Aurtengo kartela ikusita, gehienak gertukoak eta ezezagunak dira». Aurten ere, aniztasuna zaintzen saiatu dira, eta gauero estilo eta gustu ezberdinentzako doako kontzertuak antolatu dituzte. Gaur, Zorriak taldea izango da lehena oholtzaratzen, 22:00etan; gero, La Banda del Abuelo talde arrasatearrak joko du 23:30etan, eta Los Retalesek, 01:00etan.

Gaztetxeak udalak jarritako baldintzarik gabe jarraitzen du bere egitaraua osatzen. Autogestioa da, haientzat, bide bakarra. Ramirez de la Piscinak azaldu du udalaren diru laguntza bat onartzeak, euren egitaraua «mugatzea» eragingo lukeela: autogestioaren bidez, haiek aukeratzen dute «zeintzuk diren marra gorriak eta zeintzuk ez».

Salbuespenak jaietan

Lehen eguzki izpiekin itxi ohi dituzte gaztetxeko ateak. Ez dute ixteko ordu zehatzik egun hauetan. Urteko gainontzeko egunetan lehenago bukatu behar izaten dira kontzertuak. Jaien kasuan, aldiz, bizilagunei egun batzuk lehenago jakinarazten diete gaztetxea berandu arte egongo dela zabalik. Bere alde on eta txarrekin.

Gaztetxeak badu bere taberna, eta jai egunetan patioan ere barra jartzen dute. Barruan lau pertsona egoten dira txanda egiten, eta kanpoan, beste lau. Bakoitzak hiruzpalau orduko txanda betetzen du. Antiaren esanetan, edari alkoholdunak saltzen dira gehien, eta, urteko gainerako egunetan ez bezala, kubatak ere jartzen dituzte: «Normalean, ez dugu alkohol gogorrik ematen, soilik patxarana. Baina jai berezietan, Gasteizko jaietan kasurako, kubatak ematen ditugu».

Giro «ona» dago gaztetxean, eta oso gutxitan kanporatu behar izan dute norbait arazoak sortzeagatik edota eraso sexistak egiteagatik. Mugimendu feministak prestatutako eraso sexisten aurkako protokoloa dute: zerbait gertatuz gero, protokoloa betetzen dute. Tabernen antzekoa da, haienera moldatua. Ramirez de la Piscinak azaldu bezala, txandak egiten dituzten guztiek ezagutzen dute protokoloa: «Zerbait gertatuz gero, neurriak hartzen dira. Gertatu izan diren erasoei hamaika modutan erantzun diegu: normalena kanporatzea da. Kuñak ere jartzen ditugu, eta komunetan kartelak daude, laguntza behar izanez gero barran eskatzeko».]]>
<![CDATA[«Asko kostatzen da sekretua gordetzea»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1988/031/001/2018-08-08/asko_kostatzen_da_sekretua_gordetzea.htm Wed, 08 Aug 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1988/031/001/2018-08-08/asko_kostatzen_da_sekretua_gordetzea.htm
Nola aukeratu zintuzteten?

UNAX MONTEJO: Ez dakit, baina zorte handia dudala uste dut: niretzat, garrantzitsua da Zeledon Txikiren rola izatea.

HIART NEVADO: Niri Urtezahar egunean esan zidaten. Familiarekin nengoen ospatzen, eta bideo bat jarri zidaten. Lagun batzuk agertzen ziren bideoan, eta amaieran esan zuten ni izango nintzela aurtengo Neska Txiki. Asko poztu nintzen.

Asko kosta zaizue sekretua gordetzea?

U. M.: Bai, asko kostatzen da sekretua gordetzea. Orain arte, lagunei bakarrik kontatu diet; pare bat laguni soilik.

H. N.: Bai, nik ere duela gutxi nire lagun minari esan nion, eta, gero, beste batzuei. Hortik aurrera, jende gehiagok jakin du, lagun batek besteari kontatu diolako.

Aspalditik zarete Luken eta Zoroak kuadrillakoak?

U. M.: Ni txikitatik naiz Luken kuadrillakoa.

H. N.: Ni ere txikitan sartu nintzen Zoroak kuadrillan.

Zer da gehien gustatzen zaizuena kuadrillarekin ateratzen zaretenean?

U. M.: Gehienbat dantzatzea eta familia plazan ikustea gustatzen zait. Jendearekin elkartzea, batez ere.

H. N.: Txistua jotzen dut kuadrillakoekin ateratzen garenean. Kontserbatorioan ikasten dut, eta, gero, kuadrillarekin ateratzen naizenean ere jotzen dut. Askotan ez naiz dantzatzen, eta ez naiz ibiltzen besteak bezala. Nahiago dut txistua jotzen aritu.

Agurra dantzatu behar duzue. Zer moduz moldatu zarete entseguetan?

U. M.: Oso ondo, oso azkar ikasi dugu, eta jadanik badakigu dantzatzen. Lehen aldia zen dantzatzen genuena, eta pauso batzuk zailak egin zaizkigu. Batzuetan, nik ondo egiten nituen, eta Hiartek gaizki, eta, ondoren, alderantziz.

H. N.: Bai, primeran, asko entseatu dugu. Pauso batzuk zailak dira, baina oso ondo joan dira entseguak.

Zer iruditzen zaizue Edurne izena Neska Txikirentzat?

U. M.: Niri polita iruditzen zait.

H. N.: Edurne izena edozeinentzat gustatzen zait. Baina Neska Txikirentzat egokia iruditzen zait: Andre Maria Zuriko jaietako pertsonaia izanik, ondo deritzot Edurne izenari.]]>
<![CDATA[«Lehen akordea jotzea berezia da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2018-08-08/lehen_akordea_jotzea_berezia_da.htm Wed, 08 Aug 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2018-08-08/lehen_akordea_jotzea_berezia_da.htm Juramos vencer (2013) eta Desobedientziaz bizi (2015).

Zer moduz doaz Gasteizko jaiak?

Primeran hasi dira; sekulako giroa dago. Gainera, jaiak gurekin ospatu ezin dituztenez gogoratu zen Zeledon Txupinazo egunean. Blusek eta neskek betetzen dituzte kaleak, eta musika nonahi dago, kale eta txosnetan, behar den moduan. Petralak kuadrillakoa naiz, eta dantzatzen eta abesten pasatzen dugu eguna. Blusekin eta neskekin ateratzeak giroan murgiltzen laguntzen du; esperientzia paregabea da.

Zer moduz atera zen larunbateko kontzertua?

Bizitzan izan dugun esperientziarik onenetarikoa izan zen. Karpa jendez bete zen. Lortu genuen konexioa ezin da hitzekin azaldu: ikaragarria izan zen. Horrelako egunetan musika egiteak benetan merezi du.

Zer ematen du musikak?

Musikak pertsona guztientzako poztasuna sortzen du. Ez bakarrik musikak; musikariok egiten ditugun letrek ere mezua dute. Guk politikaz hitz egiten dugu; aukera ematen digu jendeari esateko nolakoa den geure herriaren egoera edo garaiko egoera. Poztasunaz gain, motibazioa ere sortzen du. Ni, adibidez, eszenatoki batean jotzeak asko betetzen nau, eta orokorrean musikari guztiak betetzen ditu.

Disko berri bat prestatzen hasiko zarete.

Bai, intentzioa dugu. Oraindik ez gara hasi konposatzen, baina ideia, behintzat, badugu. Datorren urtetik aurrera hasiko gara lanarekin. Estilo aldetik, aurrekoen antzekoa izango da; entzuten dugun musika aldatu egiten da, eta horrek eragina du, baina oinarrian dagoen estiloa mantentzeko asmoa dugu.

Zer iruditzen zaizu Valtonyc edo Pablo Haselekin gertatzen dena?

Aspalditik ikusi dugu Espainiako estatuaren jarrera. Frankistek gobernatzen jarraitzen dute, eta errepresioa beti egon da. Orain Kataluniarekin argiago ikusi da. Espainian horrelako gertakariak normalizatu egin dira, eta horri aurre egiteko aldarrikatzen ditugu borroka, salaketa eta erresistentzia. Ezin dugu besterik egin, eta elkartasuna lortu behar dugu.

Beraz, ez dituzue gustuko maitasunari buruzko abestiak?

Tira, maitasunari buruz, bere horretan, ez dugu abesten, baina badugu Lealtad izeneko abesti bat: leialtasunaz hitz egiten du, lagun bati idatzirikoa baita. Horrez gain, Maite zaituztegu abestia ere badugu, presoei zuzendua.

Autogestioaren bidez egin duzue zuek ibilbidea.

Bai: diru guztia kontzertuetatik, kamisetetatik eta diskoetatik ateratzen dugu. Diseinuak guk geuk egiten ditugu, eta kontzertuak lotzen ditugu sare sozialen edo abeslariaren kontaktuen bidez.

Zer talderekin jotzea gustatuko litzaizuke? Eta non?

Askorekin, eta beste askorekin ere errepikatuko nuke. Adibidez, gustatuko litzaidake Non Servium taldearekin berriz jotzea. Oso ondo egon gara haiekin beste batzuetan. Gehien erakartzen nauen lekuetako bat Hatortxu Rock da. Beti joan naiz, eta itzela iruditzen zait bertan jotzea; gainera, uste dut garrantzitsua dela presoei laguntzea .

Zer sentitzen da agertoki batera igotzean?

Igotzen zarenean, jende guztia, eta, batez ere gazteak, kontzertua ikusteko gogoz ikustean, poz handia sentitzen duzu. Lehen akordea jotzea berezia da: jendea motibatuta dagoela ikusten duzunean zu ere motibatzen zara.

Zer iritzi duzu jaietan jartzen den musikaz?

Nik uste dut Euskal Herrian badagoela kontzientzia, egoerak behartuta. Horregatik, denetariko musika entzuten da. Jaietan, saiatzen dira musika matxista ez jartzen, reggaeton matxista, kasurako. Uste dut dezente zaintzen dugula musika. Musika matxista oso erraz jasotzen dugu, baina hemen, orokorrean, ni gustura egoten naiz gauetan. Aurtengo Gasteizko jaietako kartela erakargarria da. Gainera, neska gehiago sartu dituzte, eta hori positiboa da. Txosnetan oso kontzertu onak egoten dira urtero.

Zer esango zenieke musikan hasi berriei edo gazteei?

Animatu daitezela, eta aurrera jarrai dezatela nahiz eta oztopoak izan bidean, musika sustatzea positiboa baita.]]>
<![CDATA[Gazteek egina eta gazteei zuzendua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2035/031/001/2018-08-07/gazteek_egina_eta_gazteei_zuzendua.htm Tue, 07 Aug 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/2035/031/001/2018-08-07/gazteek_egina_eta_gazteei_zuzendua.htm Gazteongandik gazteontzako dute aurtengo leloa, eta seigarren urtea bete du.

«Gazteok, jaietan ateratzen garenon ehuneko handiena izanik, espazio komun bat behar genuen», nabarmendu du Marta Sendiu Gazte Karpako kideak. Jai eredu «alternatibo» bat eskaintzeaz gain, egitarau «plurala» antolatu dute gustu ezberdinetako gazteentzat. Antolamendu eredu «parekidea» izaten saiatzen dira, eta, hainbat lantaldetan banaturik, hilabeteak egon dira jaietarako antolatzen. Muntaketa egunak eta azken eguneko desmuntatze eguna «gogorrenak» direla azpimarratu dute bai Rodriguezek bai Sendiuk.

Txosnagunearekin batera, Gazte Karpa hilaren 3an ireki zuten. Ordutik, estilo ezberdinetako musika kontzertuak, DJak eta bestelako ekitaldiak izan dira han. Musika taldeak gehien bat Gasteizkoak eta Arabakoak dira. Talde horiek oholtzara igotzeko aukera izan dute Gazte Karpari esker; zenbaitek, lehen aldiz. Denetariko kontzertuak izan dira egunotan: hori horrela, era askotako publikoa gerturatu da, Sendiuk nabarmendu duenez: «Gainerako txosnetan eskaintzen ez den egitaraua aurki daiteke».

Aurten, gainera, dekorazio deigarria ikus daiteke karpa barruan: Nerea Mauleon ilustratzaileak Gasteizko gazte mugimenduaren 40. urteurrena dela-eta egindako margolanak ikus daitezke. Okume egurraren gainean egindako irudiek egun zehatzei egiten diete erreferentzia: Gasteizko Gaztetxearen irekiera, Libreren ekimenez egindako herri harresia, Osborneren zezena bota zutenekoa, Martxoaren 8ko eguna eta beste hainbat ekintza.

Jendez lepo egoten da gauero, eta, Rodriguezen esanetan, giro «osasuntsua» sortzen da. Gazteei «gustura egoteko beste giro bat» eskaintzen diete, haren ustez. Sendiuren iritziz, gazte asko «gainerako txosnetara baino lehenago» joaten dira hara.

Akelarre bat txosnagunean

Gaur, Gazte Eguna ospatuko dute: pintxo-potea, gazte bazkaria, Ginkantzipazioa, ekitaldia eta kontzertuak egongo dira egitarauan. Bones of Minerva metal-rock taldeak joko du 21:30etan, eta Tooth post-hardcore taldeak 22:30etan; akelarrea ospatuko dute 01:30etan, eta Aerosound-ek techno musika jarriko du 03:00etatik aurrera.

Txosnetako ohiturari jarraikiz, bertako produktuak lehenetsi dituzte. Murgiako Saltus garagardoa eskaintzen dute, Arabako garagardoa bultzatze aldera. Saltusen bi aukera dituzte: Anabasa eta Aztikeri. Ur botilak kendu dituzte, eta iturri bat jarri, plastiko zabor gutxiago sortzeko asmoz.]]>
<![CDATA[Sei egun eta bost gau ospatzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1926/030/001/2018-08-04/sei_egun_eta_bost_gau_ospatzeko.htm Sat, 04 Aug 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1926/030/001/2018-08-04/sei_egun_eta_bost_gau_ospatzeko.htm
Gaur, arratsaldeko seietan piztuko da euforia, txupinazoan. Andre Maria Zuriaren plaza jendez lepo beteko da, eta suziriak eztanda egiten duen momentuan hasiko dira jaiak. Hortik aurrera, gasteiztarrek bost gau eta sei eguneko tartea izango dute hiriko jaiak ospatzeko.

Txupinazorako jende andana espero da. Zerura begira eta Zeledonen abestia kantatuz, ongietorria egingo diete jaiei. Aurten, Zeledonek euritako morea eramango du beste urteetako urdinaren ordez. Eguraldi beroa dela eta, zenbaitek blai eginda bukatuko du; izan ere, 34 gradutaraino egingo du gora tenperaturak. Hori dela eta, suhiltzaileak bertan egongo dira jendea freskatzen beren tutuekin. Hala ere, ez da oztoporik izango umore onerako.

Aurtengo txupinazoan suziria botatzeaz nagusien zentro soziokulturaleko lau kide izango dira: Andrea Corres, Aurelia Encarnacion Izquierdo, Daniel Uriondo, eta Juan Luis Soriguren. Bi emakume eta bi gizon izango dira beraz, Gasteizko jaiei hasiera emateko ohorea izango dutenak.

Aurten, bigarren urtez, ezin izango da txupinazora kristalezko botilekin sartu. Iaz Gasteizko Udalak hartutako erabakiaren ondoren, xanpain botilak plazan sartzea debekaturik dago. Eta aurtengo araudiak hedapen bat ere izango du: latak ere ezingo dira sartu Andre Maria Zuriaren plazara: kristalezko edukiontziak plazara sartzea saihesteko, udaltzaingoa eta Ertzaintza egongo dira sarbideetan. Arazoa konpontzeko, 17.000 plastikozko edalontzi berrerabilgarri banatuko ditu udalak: more kolorekoak izango dira eta Jailarai berdintasunaz blai! leloa eramango dute.

Txosnak, aurrez zabalik

Azken hilabeteetako lan gogorraren ondoren, txosnaguneak jadanik prest daude. Izan ere, atzo ireki zuten txosnagunea, eta herenegun ireki zuten Geu elkartearen txosna, Aihotz plazan. Gasteiztarrei eskertzeko ireki dituzte egun batzuk lehenago, jaiak lehenago ospatzen hasteko aitzakia gisa. Atzo hasi ziren kontzertuak txosnen guneko oholtzetan, eta gaur ere izango dira, 23:00etan hasita: Boot Boys taldea, Akerbeltz erromeria eta DJ Elepunto arituko dira. Horrez gainera, bazkaria ere izango da Errekaleorren txosnan, 13:00etan. Arratsaldean, 17:00etan, Txupiguay kalejira egingo dute txosnetatik hasita.

Geu elkarteak Aihotz plazan jarritako txosnan ere aukera paregabea egongo da ostegunetik aurrera. Ostegunean izan zen irekiera, eta 200 boluntario ingururekin batera jardungo dute. Zazpigarren urtea du Geu elkarteak Aihotz plazan txosna jartzen duena: sagardoa, txorizoa eta patata tortillazko pintxoez gain, ogitartekoak ematen dituzte gauerdira arte. Pistozko ogitartekoak ere badira aukeran. Geu elkarteak antolatutako egitarau propioaren ondoren, gaurtik aurrera, udalak antolaturiko bertso saioak eta Dantza plazan saioak izango dira Aihotz plazan.

Saioa Fernandez de Arangiz Geu elkarteko kideak azaldu duenez, txosnarekin «giro euskalduna nolabait bermatu» nahi dute. Gainera, Aihotz plazan giro «polita» sortzen dela adierazi du: «Gurera etortzean, jendeak badaki zer topatuko duen: beste gune batzuetan topatzen ez duena».

Animalien erabilera, behera

Aurten, bigarren urtea izango da Gasteizko jaietan zezenketarik egongo ez dena. Izango dira, ordea, bigantxak. Bestalde, urtero Mendizabalako feria barrutian kokatzen den zirkuan, ez da izango animaliarik: abuztuaren 5etik 9ra egongo da ikusgai. Aurten etorri dena berria da: Italiako Il Circo Italiano, hain zuzen, Sueños ikuskizunarekin. Horrez gainera, barrakak egongo dira leku berean. Horiek urteroko berberak izango dira, eta abuztuaren 14a arte egongo dira irekita.]]>
<![CDATA[Hiru protokolo erasoen aurka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1973/031/001/2018-08-04/hiru_protokolo_erasoen_aurka.htm Sat, 04 Aug 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1973/031/001/2018-08-04/hiru_protokolo_erasoen_aurka.htm
Gasteizko mugimendu feministak jaietarako lanketa zehatza egin du, «sexismoa jaien gozamenerako eta elkarbizitzarako oztoporik handienetako bat» dela ulertuta. Jaiak «gutxiengo baten gozamenerako» direla salatu du. Hiru helburu nagusi ditu protokoloak: gizartean kontzientziazioa bultzatzea eta erasoen kontra egitea denen ardura dela ulertaraztea, erasoen aurrean erantzuteko neurriak martxan jartzea eta autodefentsa feministaren aldarria zabaltzea.

Hainbat jai batzorderekin batean banatuko dute protokoloa: herri mugimenduekin txosnagunean, Geu elkartearekin Aihotz plazan eta erdiguneko hainbat tabernarekin. Eraso sexistak «hamaika forma» har ditzakeela gogorarazi dute, eta askotan erasoei zilegitasuna kendu eta gutxietsi egiten direla salatu. Autodefentsa feminista aldarrikatu dute, «indarkeria matxista amaitzeko tresna, jarrera eta erreakzio guztiak biltzen dituen borroka molde» gisa definituz. Horrez gainera, telefono bat jarri dute erasoen salaketak jaso eta eraso egindako pertsonei babesa emateko: -688-74 44 11-. Elkarretaratzeak deituko dituzte erasoa gertatu eta hurrengo egunerako.

Mugimenduak udalaren azken ekinbidea kritikatu du. Zeledonen jaitsierara morez jantzita joateko deia egin du udala, eta eraso sexisten aurkako kamiseta mezudunak eta baloi moreak banatuko ditu. Hori ikusita, mugimendu feministak esan du eraso sexistak ez direla «kolore morez aurpegia zurituta» desagertuko, eta elkarlana ez bultzatzea egotzi dio udalari. Horrez gainera, Poliziaren «sentsibilizazio feministarik eza» salatu dute.

Udalak, bere protokoloa

Udalak informazio guneak jarriko ditu Posta eta Agirre Lehendakaria kaleetan: 17:00etatik 23:00etara egongo dira irekita. Berrikuntza gisa, «laguntza eta babesa» emango dute gizarte larrialdietarako udal zerbitzuarekin eta Udaltzaingoarekin koordinatuta. Urtero bezala, 24 orduz egongo da telefono bat, erasoak salatu eta argibideak eta babesa jasotzeko -945-13 44 44-.

Gainera, gizonezkoentzat bi hezitzaile egongo dira, gazteen indarkeria matxistaren prebentzioan espezializatuak: kalean ibiliko dira, jai inguruetan. Bestalde, ostalariei, blusa eta neskei eta garraio zerbitzuei kartelak banatu dizkie berdintasunaren aldeko kanpainaren barruan; zenbait eraikin morez argituko dituztela ere jakinarazi dute.

Blusa eta Nesken Batzordea duela bi urte hasi zen protokoloa lantzen, erasoak saihestu, aldebakarreko erantzuna eman eta hezkuntza parekide bat sustatzeko. Aurten, berrikuntza bat gehitu diote: LGTBI kolektiboaren kontrako erasoak ere aintzat hartu dituzte.

Endika Saez de Adana Blusa eta Nesken Batzordeko presidenteak «erantzunak ematean eraso egin diotenaren nahia» kontuan edukiko dutela adierazi du. Hala ere, lan horretako burua mugimendu feminista dela eta iniziatiba beraiek izango dutela nabarmendu du: batzordeak mugimendu feministak deitutako elkarretaratzeak babestuko ditu.]]>
<![CDATA[Osakidetzak 22,6 milioi erabili ditu itxarote listak arintzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/4772/009/001/2018-07-28/osakidetzak_226_milioi_erabili_ditu_itxarote_listak_arintzeko.htm Sat, 28 Jul 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/4772/009/001/2018-07-28/osakidetzak_226_milioi_erabili_ditu_itxarote_listak_arintzeko.htm
2018ko lehen seihilekoan kirurgia eskaria %1,42 ugaritu dela jakinarazi zuten. Biztanleriaren zahartzeak eta teknologien hobekuntzek eragin dute kirurgia eskaria haztea. Hala ere, itxarote zerrendak ez luzatzea lortu dutela esan zuen Mujikak. Aurtengo lehen seihilekoan, batez besteko itxarote denbora 48,1 egunetan dago; 2017. urtean 47,9 egunetan zegoen. Traumatologia, oftalmologia eta kirurgia orokorra dira eskaera gehien izan dituzten esparruak. Biztanleriaren zahartzearekin lotu zituzten hirurak. 65 urtetik gorakoen ebakuntzak ebakuntza guztien erdia baino gehiago dira: seihileko honetan 65 urtetik gorako 40.284 pazienteri egin diete ebakuntzaren bat; horietatik 7.886 pertsonak 85 urtetik gora zituzten.

Egunero, 98.000 lagun baino gehiago artatu zituen Osakidetzak aipatu epean. Kanpo kontsultetan iaz baino 3.000 pertsonak gutxiagok itxaron behar izan dute artatuak izateko. Batez beste, itxaron beharreko denbora 30,1 egun izan da. Iazko epe bereko kopuruaren gainetik (26,9). Gainera, seihileko horretan, 2017an baino 3.000 lagun gehiago egon dira diagnostikorako proben zain. Halaber, seihileko honetan, %1,29 ugaritu dira mediku eta erizaintzako kontsultak.

Mujikak adierazi zuen Osakidetzak erantzuteko gaitasun handia duela: ehun pazientetatik 92ri osasun arazoa konpontzen diete, eta horietatik zortzi bakarrik ospitaleratu behar izaten dituzte.

Transplateetan lider

Osakidetzako Prebentzio eta Transplanteen Programak nazio eta nazioarte mailan erreferente direla ere azpimarratu zuten atzoko agerraldian. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako organo emaileen kopurua munduko handienetariko bat da. Milioi bat biztanleko 55 organo emaile daude. Giltzurrun transplanteen aurreikuspena Europako kopururik handienen barruan kokatu dute. Hezur-muin emaileak, berriz, azken urteetako kopururik handienetan daude orain ere.]]>
<![CDATA[Osakidetzako kirurgia jarduera %1,42 hazi da aurtengo lehen seihilekoan]]> https://www.berria.eus/albisteak/155010/osakidetzako_kirurgia_jarduera_142_hazi_da_aurtengo_lehen_seihilekoan.htm Fri, 27 Jul 2018 15:21:37 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/albisteak/155010/osakidetzako_kirurgia_jarduera_142_hazi_da_aurtengo_lehen_seihilekoan.htm <![CDATA[Blusak eta neskak giro beroan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/028/001/2018-07-26/blusak_eta_neskak_giro_beroan.htm Thu, 26 Jul 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1872/028/001/2018-07-26/blusak_eta_neskak_giro_beroan.htm
Gasteizko San Frantzisko aldapan kokatu dira baratxuri saltzaileak, ohi bezala. Postuen artetik pasatzean, baratxuri usaina arnastu daiteke. Saltzaileen oihu eta deiadar artean, jendea postuak begiratzen ikusten da. Kiloa hiru euroren bueltan dago salgai, postuaren arabera.

Plaza Berrira gerturatuta, haurrak prest daude Txikien Ardo-upel Lasterketarako. Gurutze Gorriko anbulantzia ere bertan da. Azken orduko aldaketa bat gertatu da, ordea: haurrek upel bakarrarekin eman behar dizkiote bi bira ibilbideari. Bi kideko hamar taldek eman dute izena, eta antolatzaileen aurreikuspenak gainditu dira.

11:30ean hasi da lasterketa, lehen bi bikoteekin, ardo upela bultzatuz lurretik biraka. Ez dirudi lan erraza. Izan ere, tarteka hesia jotzen dute. Hala ere, gehienek segituan zuzentzen dute, eta beste batzuei laguntzaileek zuzendu diete. Talde lana eta indarra jokoan jarriz denbora tarte txikienean egindako bikoteari eman diote saria.

Lasterketa batzuk ikusgarriak izan dira, eta tirabirak ere egon dira amaieran. Batzuek bihurguneak oso ondo hartu dituzte; beste batzuei, aldiz, gehiago kostatu zaie. Saria moduan bi kopa eta Oiongo (Araba) Valdemar upategia bisitatzeko bi sarrera jaso dituzte. «Pixka bat estresagarria da lasterketa, baina berriz ere errepikatuko nuke», nabarmendu du parte hartzaile batek.

Ondoren, helduen upel lasterketa heldu da. Hasi bitartean, txistu eta danbolin soinuek girotu dute Mateo Moraza kalea. Ibilbidea Andre Maria Zuriaren plazan hasten da, Mateo Moraza kalea zeharkatzen du, eta kale bereko bihurgunea igarota Plaza Berrian amaitzen da. Hiru bira ematea da erronka. Blusa eta neska guztiak batera atera dira, kuadrilletako kideen animo eta oihu artean.

Erritmoari eustea zaila egin zaie batzuei, upela pisutsua baita. Elkar talka egin dute, eta tirabirak sortu dira. Pilaketa batzuk ere egon dira. Istripurik ere egon da: neska bat lurrera erori da, baina ez du kolpe larririk. Izerdi patsetan amaitu dute lasterketa. Irabazleak Basatiak kuadrillako lau kide izan dira: Peio, Mario, Maialen eta Oihane. Beste sarien artean, upel bat ardo jaso dute, 225 litrokoa.

Eguerdian, lasterketak amaituta, beste toki batean bildu da jendea: euskal preso eta iheslarien aldeko ekitaldia hasi dute Foru plazan, 12:00etan. Blusa eta Neska Kuadrillek presoen senideei omenaldia egin diete, eta maitasun eta elkartasun mezuak igorri dizkiete hamaika modutan: txalaparta joz, bertsotan, dantzan... Jaietako zapiekin egindako mosaiko bat aurkeztu dute ekitaldia amaitzeko. Zapiekin, «Maite zaituztegu» mezua osatu dute, eta jendea txaloka eta «Euskal presoak etxera» oihukatuz amaitu da ekitaldia.

Kuadrillak protagonista

Ekitaldia egin bitartean, blusak eta neskak herri kiroletarako prestatzen hasi dira. Jada eguraldia sargori dago. Hainbat herri kiroletan lehiatzear dira: lokotx biltzean eta sokatiran, besteak beste. Txarangen doinuek lepo bete den Foru plaza girotu dute. Ez da hori izango, ordea, egingo duten azken ekintza.

16:30ean, Blusen eta Nesken Federazioko kuadrillek joan-etorria egin zuten, eta 17:00etan, berriz, Blusen eta Nesken Batzordeko kuadrillek. Horiek multzoan jarri, eta saltoka dantzatuz, eskuak mugituz eta abestuz erantzun diete txarangei. Ur pistolekin ikusleak busti dituzte, eta haurrei goxokiak eta itsasgarriak eman dizkiete.]]>
<![CDATA[Jaien aurreko beroketa blusa eta neskentzat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/026/001/2018-07-25/jaien_aurreko_beroketa_blusa_eta_neskentzat.htm Wed, 25 Jul 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1880/026/001/2018-07-25/jaien_aurreko_beroketa_blusa_eta_neskentzat.htm
Baratxuri saltzaileak dira blusa eta nesken eguneko protagonistetako batzuk. Alde zaharreko San Frantzisko aldapan egongo dira, urteroko uzta saltzeko. Goizeko zazpietan hasi eta gauerdira arte izango dira bertan. Guztira 82 baratxuri saltoki jarriko dituzte -iaz baino bi gehiago-, Hego Euskal Herritik eta Espainiatik etorriak.

Baratxuri saltzaileak ez dira, ordea, Santiago eguneko protagonista bakarrak: egun bizia bezain alaia da Gasteizko blusentzat eta neskentzat ere. Blusa eta neska jantziak ipini ondoren, txukun abiatuko dira Plaza Berritik hasiko den kalejirara. Batzuek, bezperako parranda egin ondoren, indarrak bildu beharko dituzte goizeko ekintzetarako; besteek kementsu helduko diote goizari.

Bigantxak ikusi, eta, horren ostean, ardo-upel lasterketetan lehiatuko dira. Aurten hirugarrengoz egingo dute ardo-upel lasterketa. Lau lagunek osatutako 26 taldek hartuko dute parte, eta Plaza Berrian hasi eta bukatuko da.

Gazteek ere izango dute aukera lehiaketa horretan parte hartzeko. Hain zuzen, Txikien Upel Lasterketarekin hasiko dira. Gero izango da helduen lehia. Martin Fiz arduratuko da irteerako bandera astintzeaz. Irabazleek Mitarte upategiko 225 litro ardo eramango dituzte etxera.

Arratsaldean, blusa eta neska kuadrillek joan-etorria egingo dute erdigunean. Dato eta Independentzia kaleek giro alaia izango dute gaur, abuztuaren lautik aurrerako giroa iragarriz. Izan ere, txarangak lagun dituztela blusa eta neska kuadrillak igaroko dira ikusleen artetik, ikusleak zirikatuz eta kantak abestuz.

Aurten, bigarren urtez, blusen eta nesken kuadrillak banaturik aterako dira. Izan ere, duela bi urte tentsioak sortu ziren kuadrillen artean, eztabaidak areagotu, eta banatuta ateratzea erabaki zuten. Alde batetik, Blusa eta Nesken Batzordeko hemeretzi kuadrillak, eta bestetik, Federazioko zazpiak. Ados jarri ezinik, aurten ere banaturik aterako dira: federazioko kuadrillak 16:30ean, eta gero batzordekoak, 17:00etan.

Hala ere, badago kuadrilla guztiak berriz batzeko esperantza. Hala adierazi du Estibaliz Canto Gasteizko Udaleko Kultura zinegotziak, eta gaineratu du banaketa horrek ez duela eraginik izango jaiegunetako giroan.

Protokoloak ere martxan

Aurten, Gasteizko Udalak hala aginduta, ez dira abestuko kutsu matxista edo homofoboa duten kantuak. Eraso sexisten aurrean hainbat protokolo jarri dituzte martxan, baita jaietara begira ere.

Cantok uste du Gasteizko gizarteak «oso ondo» ulertu duela mezua, eta «garapen naturala» gertatzen ari dela gizartean. Gainera, adierazi du neurriak hartuko dituztela baldintza horiek ez betetzekotan: «Zigor administratibo bat ezarriko zaie, baita hurrengo urteetara begira ere». Udalak emandako diru laguntzak itzultzera behartuta ere egon litezke eraso sexistak egin edo kantu matxista edo homofoboak abesten dituzten kuadrillak.

Gasteizko mugimendu feministak ere protokolo bat jarri du martxan: eraso sexistei erantzuna emateko eta erasoak laguntzeko telefono bat egongo da gaur eta Andre Maria Zuriaren jaietan. Bestalde, elkarretaratze batera deituko dute eraso bat izaten den aldiro, erasoa gertatu eta hurrengo egunera. Deialdiak kasuaren araberakoak izango dira.

Udalaren jarrera kritikatu dute, ez dutelako aukerarik eman protokolorako lanketa bateratu bat egiteko: «Hitz gutxiago eta ekintza gehiago» exijitu dizkiote, baita beharrezko baliabideak eskaini ditzan ere.]]>
<![CDATA[«Gure hizkuntza ahaztuz gero, nola mintzatuko gara gure historiaz?»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2018-07-25/gure_hizkuntza_ahaztuz_gero_nola_mintzatuko_gara_gure_historiaz.htm Wed, 25 Jul 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2018-07-25/gure_hizkuntza_ahaztuz_gero_nola_mintzatuko_gara_gure_historiaz.htm
Zein da mixtec hizkuntzaren egoera gaur egun?

Mixtecak 30 aldaeratik gora eta 471.000 hiztun inguru ditu. Nahiz eta herriak gertu egon, askotan ez dugu elkar ulertzen. Galtzen ari da hizkuntza, ez dagoelako arau orokor bat. Konkistak, kolonizazioak, eta, orain, globalizazioak, eragina izan dute. Gazteenek ez dute hitz egin nahi, indigena izatea Mexikon lotsaren sinboloa baita, analfabetoa zarela esan nahi du, iraindu egiten zaituzte... Lehengo garaietan mixtecez hitz egiten zuten soilik; orain 50 urte, nire familiako kide bati amak ez zion uzten mixtecez hitz egiten, bazterkeria askoz handiagoa zelako, eta berak ezkutuan hitz egin behar izaten zuen.

Egon al da noizbait batasun bat lortzeko saiakerarik?

Ez, orain ari da INALI [Mexikoko Hizkuntza Indigenen Institutua] arau estandar baten bila. Hiztun gehien duen aldaerarekin dabil, baina lan handia dago oraindik. INALIk esaten duen horretan sinistu dezakegu bakarrik. Idatzizkorako eta ahozkorako behar dugu batasuna, gauza errazenak esateko ere modu asko ditugulako.

Badago kultur ekoizpenik mixtecez (musika, literatura, kazetaritza)?

Ez, literaturarik ez dago; norbaitek poema bat idazten duenean, bere aldaeran idazten du. Ez dugu egunkaririk, baina bai, ordea, musika tradizionala.

Egunerokoan hitz egiten duzue zuen hizkuntzan?

Bai, hitz egiten da, batez ere familia esparruan. Kalean, lotsarik ematen ez dienek baino ez dute hitz egiten mixtecez. Badira familiak beti mixtecez hitz egiten dutenak. Gainerako herri indigenekin elkartzean, hitzak partekatzen ditugu, baina, kasu horretan, oro har, gazteleraz hitz egiten dugu.

Zure hizkuntza jazarria izan da?

Ez, ez da jazarria izan zuzenean, baina haurrek ez dute hitz egin nahi. Askotan, amek haurrei hitz egiten diete, eta horiek ez dute mixtecez erantzun nahi izaten. Herri indigenen kontrako bazterkeria handia dago; horregatik, hizkuntza indigena erabiltzeak lotsa ematen du, analfabetoa zarela esan nahi du. Telebistan agertzen diren ereduak beti dira gazteleradunak. Gainera, beste kulturen eragin handia dugu: esaterako, AEBena.

Gobernuak nolako jarrera dauka hizkuntza indigenekin?

Lege asko aldarrikatu dira; esaterako, konstituzioan bilduta dago informazioa gure hizkuntzan jasotzeko eskubidea dugula, baina ez da betetzen. Oraindik lan izugarria dago egiteko.

Badituzue eskola elebidunak?

Eskolaren izena Eskola Elebiduna da, baina praktikan ez da horrela: klaseak gazteleraz ematen dira. Oso oinarrizko gauzak irakasten dira, ez dutenak elkarrizketa bat izateko aukera ere ematen. Arazo handienetako bat irakasleak bertakoak ez izatea iruditzen zait. Beste herri indigena batzuetako irakasleak daude gure eskoletan; zapotecak, kasurako. Horiek ez dakite mixtecez; beraz, klaseak gazteleraz ematen dituzte.

Emigrazio handia dago zure herrian? Eragiten al du horrek hizkuntzaren galeran?

Nire herritik joaten direnak hiriguneetara joan ohi dira, baina ondoko herrietatik asko AEBetara joaten dira. Askotan ez dute gaztelera menperatzen, eta ingelesa ikasi behar izaten dute. Hala ere, itzultzean berriz janzten dute jantzi tradizionala, eta beren identitatea eta hizkuntza berreskuratzen dituzte. Gehienbat, arrazoi ekonomikoengatik joaten dira. Ziur nago baldintza ekonomiko onak baleude hizkuntzaren egoera ere hobetuko litzakeela.

Zer uste duzu galduko lukeela munduak hizkuntza bat galduta?

Hizkuntzak zaporeak bezalakoak dira. Zapore bat faltako balitzaigu, dena izango litzateke gazia? Dena gozoa? Denek iraun behar lukete; bestela, denok izango ginateke berdinak, denok izango ginateke Mariana. Ez luke zentzurik izango leku bat ezagutzeak denak berdinak balira. Hizkuntzak garrantzitsuak dira: zerbaitek izen hori badu, atzean historia bat duelako da. Gure hizkuntza ahaztuz gero, nola mintzatuko gara gure historiaz? Kultura zerbait integrala da; osagai guztiak behar ditu: ezin da jateko ezer egin osagai guztiak izan gabe.]]>
<![CDATA[Zigoitian, arte giro]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/037/003/2018-07-20/zigoitian_arte_giro.htm Fri, 20 Jul 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1890/037/003/2018-07-20/zigoitian_arte_giro.htm
Gaur, Herrialde Katalanetatik etorritako Ponten Pie konpainiak Loo areto ikuskizuna eskainiko du arratsaldeko sei eta erdietan, eta 2 eta 5 urte arteko haurrentzat da. Ikuskizun hori Gorbeia ikastolan izango da, eta sarrera ordaindu egin beharko da. Antzezlana bihar ere egingo dute, ordu berean. Gaueko zortzietan, berriz, Tobacco Road taldearekin blues musikaz gozatu ahal izango da, Artzegi tabernan.

Biharko eguna izango da oparoena: eguerdiko hamabi eta erdietatik hasi eta gaueko hamaikak arte, kontzertuak, tailerrak eta antzerki ikuskizunak izango dira. Eguerdiko hamabi eta erdietan, Noveno In Blues taldeak rock-blues kontzertua joko du Bengolarra parkean. Arratsaldeko bostetan, berriz, Cal y Canto konpainiak gidatuta, haurrentzako kometa lantegia eta horien erakustaldia izango da leku berean.

Arratsaldeko zortzietan, Euskal Herriko Vaiven konpainiaren El último tren a Treblinka antzezlana izango da; lan hori Max antzerki sariketetako irabazlea da. Antzezlana Zigoitiko zentro soziokulturalean eskainiko dute. Bederatziak eta laurdenean, A.T.A.K.A ikuskizun ibiltaria hasiko da leku beretik abiatuta, eta, eguna ondo bukatzeko, gaueko hamarretan, Apodaka Jazz taldeak Gipsy jazz musika kontzertua joko du Bengolarra tabernan.

Festikale

Gaur eta bihar, Zigoitian (Araba).]]>
<![CDATA[«Garai berezian bizi gara; kontzientzia areagotu egin da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2018-07-17/garai_berezian_bizi_gara_kontzientzia_areagotu_egin_da.htm Tue, 17 Jul 2018 00:00:00 +0200 Eider Etxeberria https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2018-07-17/garai_berezian_bizi_gara_kontzientzia_areagotu_egin_da.htm
Zergatik sortu duzu Aluak proiektua?

Nerabezarotik ikusi dut gauzak ez direla berdinak guztiontzat; gure kasuan, lan bikoitza egin behar da. Azkenean, aski da esateko garaia iritsi da. Azkena Rock Festibalean, esaterako, gehienak gizonezkoak dira; joan den urtean emakume bakarra egon zen. Aurten, emakumeen haserrea ikusita, zenbait talde sartu dituzte, baina DJen zerrendan zortzi gizon daude, eta emakume bat bera ere ez; eta diru laguntzak jasotzen dituzte, gainera!

Nolakoa da egoera Aluak bezalako plataforma bat behar izateko?

Azkena Rock Festibala adierazgarria da. Elkarrizketa batean, nesken presentzia faltaren eta langileen baldintzen inguruan hitz egin nien. Erantzuna izugarria izan zen: emakumeak kartelean ez egotearen arrazoia «kalitatezko bandarik ez egotea» zela esan zidaten. Nire ustez, hori esateak musika eszenan ez egotea esan nahi du. Edozein festibaletako karteletan kalitatezko emakume artistak topa daitezke. Zerrenda bat egin beharko dut emakumeak badaudela adierazteko! [barrez].

Emakumeei buruzko zer aurreiritzi daude musikaren munduan?

Denetarik: ez dagoela emakume bandarik, ez dagoela DJrik, ez direla kalitatezkoak... Nirekin kontaktuan jartzen direnean eta emakumea naizela ohartzean, batzuk harritu egiten dira. Ez dute espero emakume bat antolatzaile izatea. Azken finean, gizarteko aurreiritziak oso barneratuak dauzkagu. Nik badakit zer dagoen; betidanik egon da hau, baina aurrera jo behar da. Nire kasuan, indarrez aritu naiz betidanik.

DJa ere bazara, Mindre Folklore; zer esan nahi du emakume eta DJa izateak?

Beste emakume batzuek kontatzen didate irainak jaso izan dituztela, gehienetan gaueko momentu berezi horietan. Askotan gertatu zait gizonak sartzea nahaste mahaira doinua ondo jartzera eta nire lana zalantzan jartzera. Bestalde, gizonak beti dira «gehien dakitenak». Kosta egiten da ospea lortzea emakume izanik; gehiago erakutsi behar da, zure iritzia kontuan har dezaten egin behar denak ez du azalpenik. Ni pozik nago lortu dudanarekin, baina emakume gehiago behar dira.

Aurrerapausoak izan direla uste duzu?

Oraindik lan handia dago egiteko, baina azken urteetan zerbait nabaritu dut: gero eta jende gehiagok uste du gizartea heteropatriarkala dela eta heldu dela hori apurtzeko garaia. Lankideekin eta familiako kideekin hitz egitean, argi ikusten da orain benetako kontzientzia hartzen ari garela, eta bide ona hartua dugula. Garai berezian bizi gara; kontzientzia areagotu egin da, eta horrek lagundu du horrelako plataformak sortzen.

Lokal eta agertoki gehienetan, gizonak izaten dira ardura postuetan. Uste duzu oztopo bat izan litekeela emakumeak oholtzara iristeko?

Nik ikusi dut ez dagoela arazorik nire lana egiteko; azken finean, ez dago arazo handirik musika jotzeko edo jartzeko. Baina nabaritzen dira gauza batzuk: guztiok gara gizarte honen parte, eta denok gaude gizarte heteropatriarkal honek zipriztinduta. Batzuetan gizonak gehiago sartzen dira jartzen duzun musikarekin, besteetan haiek nahi dutena jartzeko esaten dizute...

Autogestioan eta autoedizioan oinarritzen zara, eta «zuk zeuk egin» aldarrikatzen duzu.

Bai; zuk zeuk egin, ez itxaron beste batek egin arte. Autogestioa gauzak egiteko modurik libreena dela iruditzen zait. Muga bakarra dirua da, baina dirua dirua da [barreak]. Proiektuaren logotipoa duten poltsak eta txapak saldu eta jendearen diru laguntzak jasoko ditugu.

Kontzertuak erregularki antolatzen hasiko zara. Noiz izango da hori?

Ekainaren 30ean egin genuen aurkezpenean giro itzela egon zen, eta taberna eta kalea jendez bete ziren. Oso pozik nago izan genuen harrerarekin. Hala ere, uda ez da oso garai ona kontzertuak antolatzeko. Bueltan hasiko gara, eta sorpresa politak espero ditugu. Denetariko musika taldeak ekarriko ditugu, eta zenbait talde handi ekartzen ere saiatuko gara. Ez gara Euskal Herrira mugatuko: kolaborazioak egingo ditugu Finlandiako, Amsterdamgo eta Espainiako taldeekin ere.]]>