<![CDATA[Eider Goenaga Lizaso | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sun, 02 Oct 2022 20:46:10 +0200 hourly 1 <![CDATA[Eider Goenaga Lizaso | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[32 urte preso]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2004/020/003/2022-09-23/32_urte_preso.htm Fri, 23 Sep 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/2004/020/003/2022-09-23/32_urte_preso.htm Parot doktrina eta bestelako amarruak. Otsaileko datuen arabera, EPPK-ko 74 presok hogei urtetik gora daramate espetxean.

Espainiako Estatuak abilezia erakutsi du legeak eta espetxe araudia txiklea bezala luzatu eta espetxe zigorrak nahieran moldatzeko. Frantziako Estatuan, bitartean, bizi osorako zigorra zioten hainbat presok 30 urteko kartzelaldiaren langa gainditu dute. Berez, berrikusgarria da biziarteko zigorra Frantzian, baldintzapean aske gera daitezke; baina, agidanez, preso guztien zigorrak ez dituzte neurgailu berarekin berrikusten. Sei aldiz egina zuen eskaera Ion Parotek; bitan Jakes Esnalek. 32na urte egin dituzte preso, eta baldintzapean irtengo dira aske. Biak 70 urteak beteta. Lapurtutako askatasun urte gehiegi.]]>
<![CDATA[Nola lortu?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/016/003/2022-09-15/nola_lortu.htm Thu, 15 Sep 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1904/016/003/2022-09-15/nola_lortu.htm
Aski urte igaro dira baieztatzeko gaztelera eta euskara maila berean egitea bermatzeko B ereduak ez duela balio, eta argi dago hainbat lekutan D ereduak ere ez duela bermatzen halakorik. Sistemak hori bermatuko balu, berdin izango lioke zein izen jartzen zaion, baina ikusi beharko da nolako garapena duen legeak. Alegia, aipatzen dira ebaluazio tresnak, jarraipen sistema eraginkorrak, irakasleen prestakuntza, Euskararen eta Hizkuntzen Irakaskuntzarako Institutua eta eskola eremuan normalizazio planak bultzatzea... baina tresna horiek nolako indarrez, nolako irmotasunez eta nolako babesaz jartzen diren martxan, halakoak izango dira euskalduntzean egingo diren urratsak. Eta hori giltzarri izango da.]]>
<![CDATA[Oraindik ez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/015/003/2022-09-09/oraindik_ez.htm Fri, 09 Sep 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1904/015/003/2022-09-09/oraindik_ez.htm normaltasun itxurazko batean egitea. Ez da aski plastiko beltzik eta irainik gabe egitea bidea. Ez da aski emakumeak onartzen dituen konpainia bakarra (Jaizkibel) izatea Hondarribian. Ez da aski desfile parekidean irteten ziren eta hura babesten zuten kideei urte osoan egiten zitzaien bazterketa eta jazarpena itxuraz amaitu izana ere.

Arriskutsua da, aurreko urteetan gertatutako guztiak gertatu ez direla argudiatuz, atzokoari normaltasuna deitzea. Batek baino gehiagok tentazioa izan dezake esateko auzia konpondu dela, desfilatu dutela inolako erasorik sufritu gabe. Auzia bere hartan utzi eta bertan goxo egitea nahiko duenik izango da, ziur. Baina auzia ez dago konponduta. Oraindik ez.

Oraindik konpainia gehienek emakumeak diskriminatzen dituzte, eta soilik kantinera gisa irteten uzten diete. Oraindik, konpainia horientzat, emakumeak desfile hasieran doazen apaingarri dira, edo kale bazterrean txaloka gelditu behar dute. Bestelako rol bat ere jokatzen dute, ordea. Lehen plastiko beltzari eusten zioten horiek, gero eta gutxiago diren arren, orain bizkarra ematen diote Jaizkibeli.

Baina auzi hau noizbait konponduko da. Ikusiko da nola zuritzen duten hainbatek euren jokabidea.]]>
<![CDATA[Betiko alardea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1984/017/003/2022-09-03/betiko_alardea.htm Sat, 03 Sep 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1984/017/003/2022-09-03/betiko_alardea.htm betiko alardea. Baina duela 26 urtetik Hondarribian alardea ez da betikoa —eta Irunen ere ez—. Zorionez, ez da betikoa, emakumeek pauso ausarta eman eta desfilatzeari ekin ziotenetik giza eskubideetan eta berdintasunean aurrera egin duelako. Tamalez, bestalde, ez da betiko alardea, oraindik ere, 26 urte pasatu arren, emakume izateagatik, desfilatzen ari diren soldadu batzuek irainak jasotzen dituztelako, txaloak jaso beharrean.

Alardea herria biltzen zuen ekitaldi bat zen orain 26 urte arte; herritarren erdiei eskubidea urratzen zien ekitaldi bat, bai, baina txalo artean herria goitik behera igarotzen zuena. Txalo horien artetik igarotzeko eskaera egin zuten zenbait andrek orain mende laurden; eskubidea zuten haiek ere gizonen pare desfilatzeko.

Jaizkibel konpainiarekin eman zuten emakumeek pauso hori, orain 25 urte, eta hurrengo ostegunean emakumeek hari esker izango dute euren eskubideak gauzatzeko aukera berriro.

Bestalde, guztien eskubideak errespetatuko lituzkeen betiko alarde bat berreskuratzeko urratsa egin nahi izan du aurten Guztion Alardea taldeak, 64 emakumek beste konpainietan parte hartzeko eskaera eginez. Ezezkoa jaso dute. Betiko alardea aldarrikatzen duten horiek dira alarde baztertzailea betikotu eta alardea betiko jai giroan egitea eragozten dutenak.]]>
<![CDATA[Zirkinik ere ez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1989/014/003/2022-09-01/zirkinik_ere_ez.htm Thu, 01 Sep 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1989/014/003/2022-09-01/zirkinik_ere_ez.htm
Kaltea egina dago, ordea; eta, gainera, NBEren ebazpenak ez du ondoriorik, ez da loteslea. Giza eskubideen urraketengatik Espainiako Estatuak jaso dituen ohartarazpenak —are, epaien baliogabetzeak eta zigorrak— zenbatzea zaila da; baina, gehienetan, erreakziorik ere ez du eragiten Espainiako ordezkari politiko eta agintarien artean. Gaizki jokatu izanaren aitorpen txikienik ere ez dezatela espero Katalunian.

Beste behin ere agerian gelditu da Espainiako justizia sistemak ez duela sistema demokratiko batek eskaini beharko lituzkeen bermeak eskaintzen, interes politikoen bulkadara jokatzen duela, eta ez duela atzera zirkinik ere egiten, nahiz eta ohartarazpena edo zigorra Europatik, NBEtik edo beste edozein goi erakundetatik etorri.

Ebazpenak eragin duenetik zerbait nabarmentzekoa bada, ERC eta JxCk kaleratutako ohar bateratua litzateke.]]>
<![CDATA[Bi aurpegiko ongietorria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1951/016/001/2022-08-28/bi_aurpegiko_ongietorria.htm Sun, 28 Aug 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1951/016/001/2022-08-28/bi_aurpegiko_ongietorria.htm
Bestalde, aste honetan, Ukrainako gerra hasi zenetik sei hilabete bete direnean, administrazioetatik, harrotasunez, eta eskuzabaltasun keinu izugarria balitz bezala, datuak eman dituzte. Hego Euskal Herrian 5.161 asilo eskaera onartu dizkiete Ukrainatik ihesi etorritakoei. Jaurlaritzak 1,2 milioi euro eman ditu laguntzetan, eta eskoletan sartu eta integratzeko laguntza eskaini diete.

Eta bai, harrotzeko modukoa litzateke, iristen diren beste migrante guztiekin ere modu berean jokatuko balitz. Baina, ez. Azalaren koloreak eta jatorriak baldintzatzen du etorkinari egiten zaion harrera, eta sei hilotan nabarmena da bi aurpegi dituela egiten zaien ongietorriak. Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak Marea Hori batekin egin zuen salaketa ikusgai, atzo, Plentzia eta Gorliz artean.]]>
<![CDATA[Gizonak haurdunduko balira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/012/001/2022-08-25/gizonak_haurdunduko_balira.htm Thu, 25 Aug 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1904/012/001/2022-08-25/gizonak_haurdunduko_balira.htm
Familiaren kontziliazioan egin da indarra erakundeetatik, gurasotasun erantzukideago baten bila. Aitek amen ardura parekoa hartzea helburu. Egin dira urratsak horretan, hor ere helburua urrun dagoen arren. Baina, eta guraso izan aurretik? Kontrazepzioaren pisua nork darama? Agerikoa da, emakumea arduratzen da haurdun ez geratzeaz.

Zientziak baditu bideak kontrazepzioa gizonek egin ahal izateko (preserbatibotik harago); baina horiek ez dira behar bezala sustatzen, ez ekoizpen eta enpresa ikuspegitik, ez osasungintzaren ikuspegitik ere. Nekeza dirudi kontrazepzioa berdintasunean bizitzera iristeko bideak; oraintxe bertan, irudi luke gizonak haurdun gelditu eta horren ondorioak pairatzea litzatekeela horretarako modu bakarra.]]>
<![CDATA[Gurasoen ahalaren baitan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1987/015/003/2022-07-21/gurasoen_ahalaren_baitan.htm Thu, 21 Jul 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1987/015/003/2022-07-21/gurasoen_ahalaren_baitan.htm
Eta galderak pilatzen dira. Benetan beharrezkoa da beste unibertsitate pribatu bat sortzea? Gizartearen beharrei erantzuten al die, jakinda gradu berdinak eta antzeko masterrak eskaintzen direla jada beste euskal unibertsitate batzuetan? Nori zuzendutako unibertsitatea da, matrikula 8.000 euroren bueltan ibiliko dela jakinda? Euskarak izango al du tokirik bertan?

Eta bat gehiago: ikasketa berberak unibertsitate ezberdinetan egiten dituzten bi ikaslek aukera berak izango al dituzte lan munduan sartzeko? Gurasoen edo familien ahalmen ekonomikoak baldintzatuko du ikasle batzuen zein besteen etorkizuna, eta dagoeneko horren adibideak badira soberan.]]>
<![CDATA[Aurrekari arriskutsua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/018/003/2022-07-14/aurrekari_arriskutsua.htm Thu, 14 Jul 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1904/018/003/2022-07-14/aurrekari_arriskutsua.htm
Auzitegi Nazionala independentea izan beharko lukeen justizia eredu baten antipodetan dagoela gauza jakina zen, eta berretsi egin du hori Manuel Garcia Castellon epaileak. Miguel Angel Blancoren hilketaren urteurrenean, justu PPren omenaldiaren egun berean, iragarri zuen ETAko hiru buruzagi ohi deituko zituela deklaratzera —hilaren 21ean deklaratu beharko dute—. Baina ez die egile edo arduradun izatea egozten, bahiketan eta hilketan «omisioz» parte hartzea baizik.

Aurrekari arriskutsua da. Batetik, jada ETAko buruzagi izateagatik zigorra bete duten pertsonen aurka hainbat sumario irekitzeko bidea ematen duelako; omisioa egotzita, buruzagi ziren garaian eginiko atentatu guztiengatik auzipetuak izan daitezkeelako. Bestetik, epaitu gabeko atentatuak argitzearen aitzakian, jada epaituak daudenak ere aktibatu daitezkeelako berriro. Blancoren hilketa jada epaitua baitago, aspaldi, Auzitegi Nazionalean bertan.]]>
<![CDATA[Azken tantak iturri lehorrari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1951/022/003/2022-07-10/azken_tantak_iturri_lehorrari.htm Sun, 10 Jul 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1951/022/003/2022-07-10/azken_tantak_iturri_lehorrari.htm deja vú sentimendu bat uzten ari da. Ulertzekoa eta ona ere bada orduan gertatutakoa oroitzea eta salatzea. ETAren biktimek merezi dute aitortza —gatazkaren beste biktimen moduan—, eta garrantzitsua da, ezbairik gabe, haiek sufritutakoa ezagutaraztea, ez ahaztea. Besterik da, ordea, 25 urteren ondoren abertzaleen kontra egiteko baliatu zen Ermuko izpiritua berpizten saiatzea eta interes alderdikoietarako erabiltzea.

ETA desagertu eta 11 urtera, ETAk oraindik ere jardunean jarraituko balu bezala hitz egiten segitzen dute batzuek; eta ez da hori sinisten dutelako, ETAren kontrako diskurtsoak oraindik ere etekina ematen dielako baizik. Espainiako Kongresuan, Voxek eta PPk etengabe egiten diote erreferentzia ETAri; EH Bildu ETA dela esanez, eta Espainiako Gobernuari ETAren konplize izatea egotziz. Blancoren hilketaren urteurrenarekin, hori areagotu egin da. Kasu honetan, baina, mezuak ez dira hainbeste ezker abertzalearen kontrakoak, ez eta oro har abertzaleen kontrakoak. Sanchez da arerioa.

ETAren jomuga izateak, eta baita Blancoren hilketak ere, elektoralki etekinak eman zizkion PPri garai hartan. Eta orain iturri beretik edaten jarraitu nahiko du, lehortutako iturriari azken tantak atera nahian.]]>
<![CDATA[Berdeak azkenean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/017/003/2022-07-07/berdeak_azkenean.htm Thu, 07 Jul 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1904/017/003/2022-07-07/berdeak_azkenean.htm
Zalantza sortzen du, batik bat, kontuan hartuta Europako Batzordearen aholkulari zientifikoek justu kontrakoa proposatzen zuen txostena egin zutela, zientzian eta ebidentzian oinarrituta.

Halakoetan ohi denez, eta klima aldaketari dagokionez behin eta berriro errepikatzen den moduan, ebidentzia zientifikoak balioa galtzen du bestelako interesen aldean —interes ekonomikoak, geopolitikoak...—. Kasu honetan, ohiko lobbyek ez ezik, Europako bi estatu aberatsenek ere rol garrantzitsua jokatu dute: Alemaniak gasa zerrenda berdean nahi zuen —nuklearra ez—, eta Frantziak, justu kontrakoa. Krisi energetikoak, gainera, bultzada eman die bide horretan.

Argi dago zientzialariei iritzia eskatu bai baina erabakia zeinek hartzen duen, eta galdera da ea nazioartean jarritako konpromisoak sekula beteko diren.]]>
<![CDATA[Beranduegi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1996/019/003/2022-06-21/beranduegi.htm Tue, 21 Jun 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1996/019/003/2022-06-21/beranduegi.htm noizean behin hori zenbatean behin zen, horixe da gakoa. Aurten, eta oraindik uda hasi gabe dagoela, bi beroaldi izan dira jada Euskal Herrian. Maiatz erdialdean lehena, eta joan den aste amaieran bigarrena. Ezohikoa zena, gero eta ohikoago.

Klima larrialdia, berotze globala, muturreko fenomeno klimatikoak, desertifikazioa, deforestazioa, itsas maila igotzea, glaziarren urtzea... Distantzian eta denboran urruneko ziruditen horiek gero eta gertuago antzematen dira, gero eta maizago, eta ez dirudi horri aurre egin behar diotenek behar besteko larritasunez erreparatzen diotenik. Interes ekonomikoak lehenesten dituzte hartu beharreko neurriei epe bat eta tamaina bat jarri behar zaien bakoitzean, eta etengabe atzeratuz joaten dira hartutako konpromisoak betetzeko epemugak.

Nafarroako suteak eta gertaerak adibide argi bat dira; txikia, baina adierazgarria. Uzta biltzeko makinen arriskuaz ohartarazita zegoen gobernua, baina, uzta garaia izaki, UAGN sindikatuak presio egin zuen horien erabilera ez debekatzeko. Beranduegi iritsi zen debekua, klima aldaketaren hainbat ondoriori aurre egiteko beranduegi den bezala. Baina, presioak presio, neurriak berehala behar dira, kalte asko itzulezinak baitira, suteek erakutsi bezala.]]>
<![CDATA[Talka judiziala helburu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/017/003/2022-06-15/talka_judiziala_helburu.htm Wed, 15 Jun 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1904/017/003/2022-06-15/talka_judiziala_helburu.htm
Egoera nabarmen aldatu da 2014tik. Europatik kanpo geratzearen mamuak pisu handia izan zuen erreferendumerako kanpainan, eta brexit-arekin Erresuma Batua da Europatik at dagoena. Horrek eragina izan dezake eskoziarren boto aukeran, eta aukera erreala izan daiteke independentziarena —inkestek, egun, iragartzen dute %49 daudela independentziaren alde, eta %51 kontra—.

Parean, baina, Boris Johnson dago, eta ez David Cameron. SNPren bide orriak aurreikusi du Johnsonen ezezkoa, eta Eskoziako Parlamentuak erreferendumerako lege proiektua onartzea eta eskumen gatazka hori auzitegiek ebaztea nahi du Sturgeonek. Justizian jarri dute itxaropena. Eskoziarren alde, Espainiako Auzitegi Gorena ez izatea parean.]]>
<![CDATA[«Ez ahaztu», eskatu zuen Lambertok]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/017/003/2022-06-09/ez_ahaztu_eskatu_zuen_lambertok.htm Thu, 09 Jun 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1904/017/003/2022-06-09/ez_ahaztu_eskatu_zuen_lambertok.htm
Tamalez, euren senideekin benetan zer gertatu zen jakin gabe eta haiek behar bezala ehorzteko edo agurtzeko aukera gabe desagertzen ari den belaunaldi horren ikur bihurtu da orain. Borrokan eman zuen bizitza, baina bere gogoa bete gabe joan da. Ahizparen gorpua erre egin zutela uste zuen, baina aitaren gorpua topatzearekin egiten zuen amets.

Falangistek hil zituzten Vicente eta Maravillas Lamberto; faxistek hildako beste milaka lagunen kasuan bezala, litekeena da inoiz ez berreskuratzea haien gorpuak. Justizian sinistu gabe hil da Josefina Lamberto, eta gaurkotasun handiko mezu bat utziz, gainera, ahanzturak berriro ere faxismoari ateak irekitzea eragingo zuen beldur baitzen. «Faxismoa hor dago, sor-sor, eta haren kontra borrokatu behar da».]]>
<![CDATA[Euskara ez da eskubide bat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/017/003/2022-06-01/euskara_ez_da_eskubide_bat.htm Wed, 01 Jun 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1904/017/003/2022-06-01/euskara_ez_da_eskubide_bat.htm
Entitate pribatu eta publikoen betebeharrak eta horiek ez betetzeagatik ezar daitezkeen zehapenak jasoko ditu lege berriak; baina bada atal bat, lege proiektua bere hartan onartuz gero, isun edo zigorrak jasotzetik salbuetsita geldituko dena: hizkuntza eskubideei dagokiena, hain zuzen ere. Berriro ere, euskara sustatu, suspertu, bizkortu eta bultzatzea aipatuko da testuan, baina, zehapenik jasotzen ez den bitartean, askok ez dute bete beharrekotzat joko, eta, ondorioz, nekez beteko da. Kontsumitzaileei eragiten dieten gainerako puntuak ez betetzeak zigor bat ekarriko badu, euskarari dagozkionak ez betetzeak zergatik ez?

2003ko legeak isunak jasotzen zituenez gero —Patxi Lopezen gobernuak moldatu zuen lege hura, 2012an—, lege berriari eskatu beharko litzaioke gutxienez orduko estatusa berreskuratzea, eta, benetan euskararen aldeko apustua egin behar bada, beste eskubideen mailan jartzea. Garaiz da oraindik legea moldatzeko. Gutxienez 2003koa berreskuratu beharko litzateke, eta, hogei urte igaro direla kontuan hartuta, hori ere ez litzateke ausartegia izango.]]>
<![CDATA[Lierni, Aitor, Itzal eta Unai]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1951/023/003/2022-05-22/lierni_aitor_itzal_eta_unai.htm Sun, 22 May 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1951/023/003/2022-05-22/lierni_aitor_itzal_eta_unai.htm
Gazteen artean euskararen erabilera jaisten ari dela diote datuek, edo ez duela behintzat gora egiten hizkuntzaren ezagutzak egin duen hein berean. Funtsezkoa da, beraz, umeak eta gazteak nola erakarri euskarara. Hamaika hitzaldi, mahai inguru, proiektu jarri izan dira martxan horretarako. Baina, kasu honetan, gazteek hartu dute ekinbidea eta erdigunea, haiek dira protagonista. Tartean ziren Itzal, Unai, Lierni eta Aitor.

Nerabe eta gazteei helduen pulpitutik zer egin behar duten esateak ez ohi du emaitza onik ematen, hobeto sartzen da mezua gazteek gazteentzako egiten dutenean. Balio beza manifeztazioak, beraz, ume, gazte eta heldu, denak euskararen alde lerratzeko, baina baita gazteen artean euskarak behar duen bultzada eta prestigoa eskuratzeko, euskaraz egiten ez duenak —gazte zein heldu— zerbait handia galtzen duela sentitzeko ere.]]>
<![CDATA[Elkar hartuta erantzuten]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1992/019/003/2022-05-11/elkar_hartuta_erantzuten.htm Wed, 11 May 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1992/019/003/2022-05-11/elkar_hartuta_erantzuten.htm PPDA Frantziako kazetari ezagunak eraso ziela. Sexu indarkeria, bortxaketak, sexu jazarpena... Hainbat hamarkadatan biktima izandako horiek jomugan jarri ditu orain, bigarrengoz biktimizatu; haien kontrako salaketa aurkeztu baitu Poivre D'Arvorek, bere irudia laidoztatu dutela argudiatuta.

Inguruan dituen emakumeak gutxietsi, erabili eta nahieran baliatu dituen gizon boteretsuaren istorioa errepikatzen da kasu honetan ere. Botere horrek ukiezin bihurtu zuen urte luzetan, eta bere biktimek salatuko ez zuten ziurtasunaz jokatu zuen. Orain, gainera, salaketa judizialak preskripzio epea pasatuta aurkeztu izana baliatu du kontraerasoa egiteko. Kote Cabezudok berriki amaitutako epaiketan egin zuen moduan, emakumeen gain bota du karga, haiek zirela atzetik zituenak, haiek maitemindu zirela berarekin, emakumeek ez zutela gogoz kontra ezer egin berarekin.

Indartsu ihardetsi diote emakumeek Poivre D'Arvori. Mediapart kazetan elkarrizketa bat eskaini dute haietako hogeik, aurpegia emanez, testigantza gordinak plazaratuz eta, batez ere, elkar hartuta daudela erakutsiz. Mezu argi bat erasotzailearentzat: ez dituela isilaraziko, ez dituela kikilduko.]]>
<![CDATA[Berpiztea helburu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/016/003/2022-05-05/berpiztea_helburu.htm Thu, 05 May 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1904/016/003/2022-05-05/berpiztea_helburu.htm
Hauteskunde presidentzialetan, ordea, bi protagonista izan ziren, eta bietako bakarra ere ez zen ezkerrekoa. Frantzia Intsumisoko Jean-Luc Melenchonek lortu zituen emaitzarik txukunenak, baina azken esprinta jokatzeko aukerarik gabe. Ezkerreko beste alderdiek, hurrik ere ez. Eta PS Alderdi Sozialista, 2012 arteko bozetan bi alderdi nagusietako bat izana, gainbehera geldiezinean.

Primario popularra antolatuz lortu nahi zuten horrek indar handiagoa hartu zuen presidentetzarako hauteskundeen ostean, alderdietako hautagaien anbizioek kolpea hartu ostean: denek onartu behar izan dute bloke bakarra osatzeko beharra.

Indarrak batzeko edo handitzeko gai izango diren, horixe da galdera. Pentsatzekoa da ezkerreko blokeak lortuko duela alderdi horiei botoa eman zieten herritar gehienak mugiaraztea; ikusi beharko dena da ea botoa eman ez zuten zenbat mugiarazten dituen.]]>
<![CDATA[Zilegi du legea urratzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/018/003/2022-04-28/zilegi_du_legea_urratzea.htm Thu, 28 Apr 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1904/018/003/2022-04-28/zilegi_du_legea_urratzea.htm
Are gehiago, Roblesi eskandalagarria iruditzen zaiona da Espainiako Estatuaren izen ona eta jite demokratikoa auzitan jartzea, horretarako frogak eduki gabe. Baina nola eskuratu frogak, frogak lortzeko bideak itxita baldin badauzkate, eta bide hori irekitzeko asmorik ez badute? Alegia, CNIren agiriak eta haren jarduna sekretupean dauden bitartean?

Sanchezi eusten dioten alderdiak ez daude gustura Roblesen erantzunarekin, eta egoera ezerosoan jar dezake horrek gobernua. Gaur ikusiko da krisi honek norainoko lurrikara politikoa eragiten duen. Krisiaren kontrako neurri ekonomikoak bozkatuko dituzte gaur Kongresuan, eta ikusteke dago ERCk eta EH Bilduk dekretua babestuko duten.]]>
<![CDATA[Jarrai dezala lasterketak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1951/021/003/2022-04-10/jarrai_dezala_lasterketak.htm Sun, 10 Apr 2022 00:00:00 +0200 Eider Goenaga Lizaso https://www.berria.eus/paperekoa/1951/021/003/2022-04-10/jarrai_dezala_lasterketak.htm
Lekuko barruan bidaiatu duen mezua irakurtzeko eguna iritsi da, nork idatzi duen eta zer idatzi duen jakitekoa. Maialen Lujanbio bertsolariak idatzi zuen azkena, 2019an. Mezu argia bidali zuen, giharrak gogortzen diren bezala, erabiltzen ez den hizkuntza ere galduz joaten baita: «Hizkuntza ez da edukitzekoa. Lizuna egiten zaio barruan gordeta, lika».

Euskarak badu giharra, baina giharra lantzen jarraitu daiteke oraindik. Joseba Sarrionandiak Lujanbioren aurretik esan zuenez, «euskararen alde egitea normaltasunaren kontra egitea da oraindik». Itsaslasterren kontra igerian egitearen antzekoa, beraz, euskararen alde egitea.

Eta igerian ez, baina lasterka osatu ditu Korrikak bi milatik gora kilometro, elur, euri, hotz, bero edo haizea gorabehera, aurrera beti, babesean une oro. Ariketa, ordea, ez da gaur amaitzen. Normalizaziora heltzeko lasterketa maratoi bat da, edo oztopo lasterketa. Hitz eta ekin, beraz,oztopo guztien gainetik.]]>