Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Profila Eider Goenaga Lizaso - Gipuzkoako Hitza

Eider Goenaga Lizaso - Gipuzkoako Hitza

Bere artikuluetan bilatu

Azken artikuluak

Koldo Carbonero

“Duela 30 urte zientzia fikzioa zirudiena egin dezakegu orain”

Eider Goenaga Lizaso - Gipuzkoako Hitza

Donostiako Quiron ospitaleko Ginekologia eta Obstetriziako zerbitzuburua eta SEISEGO Espainiako Ginekologia eta Obstetrizia Elkarteko Antzutasun eta Ernalezintasun Saileko presidentea da Koldo Carbonero (Granada, Espainia, 1957). Bera da, halaber, hilaren 16an eta 17an Donostian egingo diren Erizaintzan Ugalketa Lagundua Eguneratzeko Gipuzkoako I. Jardunaldien koordinatzailea, eta hizlarietako bat ere bai. Ugalketa lagunduak urte gutxian aldaketa itzela izan duela azaldu du.

EUSKAL PRESOAK

Ezin orria pasatu

Eider Goenaga Lizaso - Gipuzkoako Hitza

Presoen auziari irtenbidea eman nahi bazaio gizarteak gaiari eutsi behar diola diote presoen senideek, eta ETAren armagabetzea eredu gisa jarri dute. Presoen eta senideen egoera sei urtean ez dela hobetu azaldu dute.

KORRIKA

Zoro batzuen ideia zoragarria

Eider Goenaga Lizaso - Gipuzkoako Hitza

Korrikaren sortzaileei egingo zaie omenaldia 20. Korrikan. Horietako bat da Urtsa Errazti. Dirua biltzeko kanpaina bat diseinatu zuten, eta abiapuntua kanpaina hori Euskal Herriko txoko guztietara eramatea izan zela azaldu du. Ideia azaldu zutenean askok "zorotzat" jo zituztela dio.

AZPIEGITURAK

Lanak bukatzean, deskarga

Eider Goenaga Lizaso - Gipuzkoako Hitza

Beasain eta Bergara lotzen dituen GI-632 errepidearen eraikuntza lanen azken zatiari hasiera eman diote. Deskarga gaina eta Bergara lotuko dituen 4,8 kilometroko errepide zatiaren lanen konplexutasuna nabarmendu du foru aldundiak. 2019ko udaberrian amaitzea espero dute.

Okupazioa

Teilatupe bat izateko eskubidea gauzatzen

Eider Goenaga Lizaso - Gipuzkoako Hitza

Andoainen, eraikin okupatu batean duela hilabete izandako suteak etxerik gabe utzi zuen han bizi zen jendea. Berena izan ez arren, huraxe zuten bizileku. Donostialdeko Okupazio Bulegoaren gidak dio jabetza pribatuaren aurrean alternatibak irudikatu eta praktikan jartzeko tresna bat dela okupazioa.

INDARKERIA MATXISTA

Beldurrari, aurrez aurre

Eider Goenaga Lizaso - Gipuzkoako Hitza

Espazio publikoan, gauez eta festan beldurrik gabe ibiltzeko eta erasoei emakumeek nahi duten moduan erantzuteko eskubidea biltzen ditu ‘Beldurra aldez aldatuko dugu’ dinamikak. Horren inguruan gogoeta egiteko, jardunaldiak egin ditu aste honetan Donostiako Emakumeen Etxeak.

HEZKUNTZA

Beharrari erantzuteko sortua

Eider Goenaga Lizaso - Gipuzkoako Hitza

Irakasle euskaldunen lehen harrobia Eskoriatzan sortu zuten, duela 40 urte. Irakasle euskaldun tituludunen premiari erantzuteko sortu zuten, hezkuntza kooperatiba moduan, eta ibilbide luze eta oparoa egin du ordutik. Egun, Mondragon Unibertsitateko parte da, eta bi campus ditu.

HOMOFOBIA

Lege bat, erasoei aurre egiteko

Eider Goenaga Lizaso - Gipuzkoako Hitza

Irungo Eskina Mosku tabernako jabeak hiru urtean pairatu duen jazarpen homofoboa salatu ostean, agerian gelditu da halako gertakariei aurre egiteko mugak dituela egungo araudiak. LGTBI kolektiboaren diskriminazioaren kontrako lege bat eskatu du Gehituk.

ADIKZIOAK

"Ezerosoak gara, ispilua gara"

Eider Goenaga Lizaso - Gipuzkoako Hitza

Iazko jardunaren balantzea egin du alkoholiko eta aditkuen errehabilitaziorako Aergi elkarteak. Leonor Carmonak bere esperientzia kontatu du: urtetako alkoholismoa eta hiru urteko terapia.