Euskaldunen proportzioa apaldu eta apaldu ari da Ipar Euskal Herrian
Ekhi Erremundegi
Egoera kezkagarria dela onartu du Antton Kurutxarri EEPko lehendakariak, eta erran du hizkuntza politika «indartsuago» bat beharko litzatekeela. Halere, uste du datu batzuek esperantza eman dezaketela.

Hainbat lagun bildu dira Baionako komisaria aitzinean, lau atxilotuak askatzea galdegiteko
Ekhi Erremundegi
Frantziako Polizia oldartu egin zaie protestariei, sindikatuek deituriko erreformaren aurkako mobilizazioan. Baionako autobus geltokia blokeatu dute manifestariek, eta Txik Txak autobus zerbitzua gelditzea lortu.

Erretretaren erreforma «injustua» erretiratzeko eskatu dute 10.000 pertsona inguruk Baionan
Ekhi Erremundegi
Sindikatuek segida emango diote protestari: urtarrilaren 31n egingo dute bigarren mobilizazio eguna.

Eskuin muturraren aurkako mobilizazioa egin dute Baionan
Ekhi Erremundegi
'Eskuin muturrari ez; justiziaren eta berdintasunaren alde' lelopean bildu dira 18:00etan, herriko etxean.

Protesta Baionan, izurriaren kudeaketak hezkuntzan eraginiko nahasmena dela eta
Ekhi Erremundegi
Greba eguna dute Ipar Euskal Herrian, Frantziako Hezkuntza Ministerioa osasun krisian egiten ari den kudeaketa salatzeko

Bakegileek deitu dute bihar Baionan euskal presoen etxeratzearen alde batzera
Ekhi Erremundegi
Manifestazioa eginen dute. Frantziako Gobernuaren blokeoa salatuko dute; abiapuntua izanen du egitera doazen desobedientzia dinamikak

Errefuxiatu estatusa lortu duela baieztatu du Guridik
Ekhi Erremundegi
Venezuelan dagoen euskal iheslariak gose greba abiatu zuen lehengo astean, eta Espainiako kontsulatuaren aitzinean plantatu zen

Jende andana bildu da Miarritzen Eric Zemmour eskuin muturreko polemistaren aurka
Ekhi Erremundegi
Besteak beste, LAB sindikatuak, EH Baik eta Les Bascos LGBT kolektiboak egin dute deialdia. Oraindik ofizialki deklaratu ez bada ere, Frantziako presidentetzarako hautagaitza prestatzen ari da Zemmour, 2022ko bozetarako.

Fiskalak Egoitz Urrutikoetxea kartzelan ez sartzeko eskatu du
Ekhi Erremundegi
Epaiketaren bigarren saioa egitn dute gaur Parisen, eta lekukoek hartu dute hitza. Prokuradoreak lau urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuaren kontra, baina betetzeko beharrik gabe. Defentsako abokatuek Egoitz Urrutikoetxea errugabetzeko eskatu dute. Azaroaren 17an emanen du erabakia epaitegiak.

Ehunka pertsona bildu dira Donibane Lohizunen eraso euskarafoboak salatzeko
Ekhi Erremundegi
Donibane Ziburuko Gaztetxeak antolatu du protesta, eta bat etorri dira herriko hautetsiak. «Hemen Euskal Herrian gara, euskara da gure hizkuntza, eta euskaraz hitz egiten segituko dugu», adierazi dute ekitaldiaren amaieran irakurritako mezuan.