<![CDATA[Ekhi Erremundegi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 03 Feb 2023 11:37:37 +0100 hourly 1 <![CDATA[Ekhi Erremundegi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Erretretaren erreforma «injustua» erretiratzeko eskatu dute 10.000 pertsona inguruk Baionan]]> https://www.berria.eus/albisteak/223318/erretretaren_erreforma_injustua_erretiratzeko_eskatu_dute_10000_pertsona_inguruk_baionan.htm Thu, 19 Jan 2023 20:12:44 +0100 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/albisteak/223318/erretretaren_erreforma_injustua_erretiratzeko_eskatu_dute_10000_pertsona_inguruk_baionan.htm Bi pentsio sistema aldaketa betean Euria goitik behera ari badu ere, aspaldi ikusi gabeko manifestazio sindikal jendetsuenetakoa da gaurkoa.
Gaur egungo erretreta sistema ez ukitzeko eskatu du LAB sindikatuko Iparraldeko koordinatzaile Argitxu Dufauk, «osasuntsua» delakoan.
CDFT, CGT, FO, CFE CGC, CFTC, UNSA, Solidaires eta FSUren artean osatu dute intersindikala Pirinio Atlantikoetako Departamenduan. LAB ere batuko da Baionako mobilizaziora, eta ELBk eta EH Baik ere deitu dute parte hartzera.
«Banaketan oinarritutako erretreta sistema ez dago arriskuan. Ezerk ez du justifikatzen hain erreforma bortitza», adierazi dute sindikatu nagusiek ohar bateratu batean. Salatu dute erretretak finantzatzeko proposamen bat baino gehiago egin zituztela Frantziako Gobernuarekin izandako elkarrizketetan, baina ez dutela horietako bakar bat ere serioski aztertu nahi izan. «Erreforma honek bete-betean joko ditu langileak», deitoratu dute. LABen hitzetan, «interes kapitalistei bakarrik erantzuten dien gobernu liberal baten hautu politikoa da». Erretiro adina 60 urtera itzultzeko eskatu dute, 37,5 urte sarirekin eta gutxieneko soldataren heineko pentsioarekin. Jean Pierre Etxeberri CFDTko kideak salatu du ez dela negoziaziorik izan, eta hitza jatea leporatu dio Macroni.
Peio Dufau CGTko kide eta trenbideetako langileak salatu du erreformarekin «lan gehiago» egin beharko dutela, eta «gutxiago irabazi».
Ipar Euskal Herrian ez ezik, Frantziako hiri gehienetan ere egin dituzte erretretaren erreformaren aurkako manifestazioak. Jendetsuak izan dira gutiz gehienak. Sindikatuek diote bi milioi lagunetik gora izan direla protestetan, eta poliziak 1,12 milioira apaldu du kopuru hori. Eguna arrakastatsua izan dela iritzita, mobilizazioei segida ematea erabaki dute Frantziako zortzi sindikatu nagusiak biltzen dituen intersindikalak. Urtarrilaren 31n jarri dute hurrengo hitzordua. Protestaren «legitimotasuna» onartuta ere, Emmanuel Macron presidenteak ziurtatu du ez duela amore emango, eta aurrera egingo duela erreformarekin, «bidezkoa eta demokratikoa» iruditzen zaiolako. ]]>
<![CDATA[Eskuin muturraren aurkako mobilizazioa egin dute Baionan]]> https://www.berria.eus/albisteak/212420/eskuin_muturraren_aurkako_mobilizazioa_egin_dute_baionan.htm Thu, 21 Apr 2022 19:31:38 +0200 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/albisteak/212420/eskuin_muturraren_aurkako_mobilizazioa_egin_dute_baionan.htm Deialdia sinatu dute Attac Transakzio finantzarioak zergapetzeko eta hiritarren ekintzarako elkarteak, FSU eta CGT sindikatuek, FCPE guraso elkarteen federazioak, LDH Giza Eskubideen Ligak, eta beste hainbat taldek. Eskuin muturrari ez; justiziaren eta berdintasunaren alde leloa hautatu dute martxaren aurrean eramateko. Mobilizazioan parte hartu dute Baionako zenbait hautetsi ere. Alain Duzert (PCF), Mixel Esteban, Henri Etxeto (PS). Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria ere han izan da. Macronen «politika ultraliberalak» salatu dituzte, edonola ere, «injustizia eta desberdinkeria areagotu dituztelako». Baina Le Penen aurka altxatzeko beharra ikusi dutela adierazi dute. Hitzartze labur baten ondotik bukatutzat eman dute protesta. Mikroetatik aparte, maiatzaren 1a jarri du helburu CGTko arduradunak. «Bietako edozeinek irabazita ere indar erakustaldia egin beharko dugu». Atzo hauteskunde eztabaida egin zuten bi hautagaiek, aurrez aurre.]]> <![CDATA[Protesta Baionan, izurriaren kudeaketak hezkuntzan eraginiko nahasmena dela eta]]> https://www.berria.eus/albisteak/208287/protesta_baionan_izurriaren_kudeaketak_hezkuntzan_eraginiko_nahasmena_dela_eta.htm Thu, 13 Jan 2022 14:08:15 +0100 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/albisteak/208287/protesta_baionan_izurriaren_kudeaketak_hezkuntzan_eraginiko_nahasmena_dela_eta.htm

Jende andana biltzen ari da Baionako suprefeturaren aitzinean Frantziako Hezkuntza Ministerioa osasun krisi garaian egiten ari den kudeaketa salatzeko @berria pic.twitter.com/YLPVlZs9HZ - Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) January 13, 2022 Greban izango dira irakasleak eta ikastetxeetako langileak gaur Ipar Euskal Herrian. LAB, FSU 64, SE-UNSA 64 eta FNEC-FP-FO 64 sindikatuek egin dute deialdia, eta 11:00etarako eman dute protestarako deia, Baionako suprefeturaren aitzinean. Hezkuntza arloko langileek ikastetxeetako osasun protokoloa ezarri dute jomugan; Frantziako Gobernuaren eta batez ere Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kudeaketa salatu dute. Sindikatuen arabera, gurasoentzat eta irakasleentzat «ia ezinezkoa da» protokoloa betetzea, hurbileko kontaktu diren ikasleentzat batik bat. Irakasleak euren lana egiten aritu beharrean haurren gaitzen jarraipenean eta bestelako lan burokratikoetan dabiltzala salatu du Patxi Tikoipe Bidarteko eskola publikoko irakasleak.

Hezkuntza eragileen haserrea ikusita, Jean Castex Frantziako lehen ministroak protokoloa arindu zuen herenegun, baina sindikatuek esan dute «neurri txikiekin» ez dutela egoera hobetuko. Iparraldeko herriko etxe zenbaitek iragarria dute haurren zaintza zerbitzu minimoa plantan jarriko dutela gaur eskola publikoetako ikasleentzat, hala nola Angelun, Bidarten eta Baionan (Lapurdi). Seaskan ere greba izanen da, eta ikastola batzuk hetsita geldituko direla aurreikusten dute. Sail pribatu giristinoan ere irakasle zenbaitek greba eginen dute.]]>
<![CDATA[Bakegileek deitu dute bihar Baionan euskal presoen etxeratzearen alde batzera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/009/001/2022-01-07/bakegileek_deitu_dute_bihar_baionan_euskal_presoen_etxeratzearen_alde_batzera.htm Fri, 07 Jan 2022 00:00:00 +0100 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/paperekoa/1891/009/001/2022-01-07/bakegileek_deitu_dute_bihar_baionan_euskal_presoen_etxeratzearen_alde_batzera.htm Denbora eskasten hasia zaigu. Jon, Jakes eta Unai gurekin! lelopean, euskal presoen gaiari buruz Frantziako Gobernuarekin duten blokeoa salatuko dute, eta desobedientzia fase bati ekinen diote. Ondoko hilabeteetan ekintza «indartsuak, ausartak, kolektiboak eta parte hartzaileak» eginen dituztela iragarria dute, eta larunbatean eman nahi diote hasiera dinamika berri horri. Eragile batek baino gehiagok eman dio babesa aurtengo mobilizazioari, horien artean dira ELB, FSU, eta LAB sindikatuak, Bizi, EH Bai eta Europa Ekologia-Berdeak alderdiak eta Giza Eskubideen Defentsarako Ipar Euskal Herriko Batzordea.

32. urtea beteko dute aurten presondegian Unai eta Jon Parot anaiek eta Jakes Esnalek. Azken biak Frantziako presondegietan daude preso, eta baldintzapean aske irtetea lortzeko aukera dute aspalditik; baina, behin baino gehiagotan ukatu diete. Azken urteetan, terrorismoaren kontrako Frantziako fiskaltzak oztopatu du, behin eta berriz, haien askatzea, Euskal Herriko gatazkaren konponbidean egin izan diren urratsak ukatuta.

«Frantziar botere politikoak eta botere judizialak ez dute inongo jarrera aldaketarik erakutsi. Ez zaie inongo konponbiderik atzeman preso eta iheslariek aurre egin behar dieten arazoei. Ez dugu inongo borondaterik ikusten presoen egoerari aterabiderik atzemateko», salatu zuen, abenduan, Anaiz Funosas Bake Bideako presidenteak. Frantziako Justizia Ministerioarekin abiatutako elkarrizketa kanalak irekia segitzen badu ere, egoera aitzinarazteko «borondate falta» salatu dute maiz Bakegileek.

Abiapuntu izateko asmoz

Horregatik, larunbateko mobilizazioa abiapuntu berri bat izatea nahiko lukete. Harrabotsa egiteko tresnekin etortzera deitu dituzte herritarrak, «Parisen entzun gaitzaten». Hiru zutabetan abiatuko da manifestazioa, Baionako hiru lekutatik: Euskaldunen plazatik, Lauga gelatik eta Reduit plazatik, eta Ipar Euskal Herriko eskualdeen arabera, herritarrak batera edo bestera deitu dituzte. Eragileetako ordezkariak eta hautetsiak Reduit plazan elkartuko dira. Baionako karriketan zehar ibili ondotik, San Andres plazan eginen dute ekitaldia. Bertan iragarriko dute ondoko hilabeteetan garatu gogo duten desobedientzia dinamika, eta parte hartu nahi duten herritarrei izena emateko aukera eskainiko diete.

Atzo goizean egin zuten agerraldian, laguntzaile gisa izena ematera ere deitu zituzten herritarrak. Osasun krisialdi egoeraren ondorioz, parte hartzea bertan behera utzi du batek baino gehiagok, eta azken orduko deialdia egitea erabaki dute. Halaber, manifestazioan berean babes neurriak errespetatzeko galdetu dute.]]>
<![CDATA[Errefuxiatu estatusa lortu duela baieztatu du Guridik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1874/010/001/2021-12-09/errefuxiatu_estatusa_lortu_duela_baieztatu_du_guridik.htm Thu, 09 Dec 2021 00:00:00 +0100 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/paperekoa/1874/010/001/2021-12-09/errefuxiatu_estatusa_lortu_duela_baieztatu_du_guridik.htm
1992ko abenduaren 15ean atxilotu zuen Guardia Zibilak Guridi, eta torturak salatu zituen Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean. Espetxeratu egin zuten, eta bost urtean egon zen preso, Euskal Herritik urrun. 2001ean ihes egin zuen, eta 2005etik Venezuelan bizi da. Hedabideetara bidalitako ohar batean kontatu zuen 2013an atxilotu egin zutela, eta ordutik nortasun agiririk gabe bizi zela Venezuelan.

2018an, Guridi estraditatzeko eskatu zion Espainiak Venezuelari, baina Venezuelak ez zuen bete. AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Venezuelako Fiskaltzari eskatu zion Madrilek iheslariaren aurka duen «jazarpen politikoan» ez parte hartzeko. Sare sozialetan errefuxiatu estatusa lortu duela jakinaraztearekin batera, urteotan bizi izandako zailtasunak deitoratu ditu Guridik: «Urte hauetan bizi izan duguna infernua izan da; bizitzeko berez izan ditugun oztopoez aparte, gezurrez beteriko kontakizunekin kakaztu gaituzte, defentsarako aukerarik gabe...». Sorturi leporatu dio babesik eskaini ez izana.]]>
<![CDATA[Jende andana bildu da Miarritzen Eric Zemmour eskuin muturreko polemistaren aurka]]> https://www.berria.eus/albisteak/205080/jende_andana_bildu_da_miarritzen_eric_zemmour_eskuin_muturreko_polemistaren_aurka.htm Tue, 26 Oct 2021 20:03:05 +0200 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/albisteak/205080/jende_andana_bildu_da_miarritzen_eric_zemmour_eskuin_muturreko_polemistaren_aurka.htm

Jende andana bildu da Miarritzen faxismoaren kontrako mobilizazioan. Parean, dozenaka jende hurbildu da Zemmour entzutera. Maila sozial altuko jendea ageri da nagusiki @berria pic.twitter.com/toBnRd6glE - Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) October 26, 2021 «Hemen gaude Zemmourri errateko ez duela bere tokia hemen, ezta haren ideiek ere, eta halako probokazioak ez daitezen normaltasunez gerta», adierazi du Anita Lopepe EH Baiko eledunak. Salatu du Frantziako Poliziak denon diruarekin ordenu zerbitzua egin diola polemistari, bere dirua sinatzeko ekitaldirako.

«Salaketa sinbolikoaz haratago hasi behar gara antolatzen errealki faxismoaren kontra egiteko, eta antolakuntza komunista da faxismoari egiazki aurre egiteko modua», esan du Ipar Euskal Herriko GKSko Gabi Daraspek. Zemmourrek zabaltzen dituen ideiak «atzerakoiak» direla eta Euskal Herrian ongi etorria ez dela erakutsi behar zaiola adierazi du LABeko Eñaut Aramendik. Itxura guzien arabera, Eric Zemmour hautagaia izango da 2022ko Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan. Ultraeskuindarra, arrazista, erreakzionarioa eta homofoboa da, eta Frantziaren burujabetza defendatzen du Europako Batasunaren aldean. Haren diskurtsoa «Frantziaren gainbeheraren» ingurukoa da, eta uste dute gai izango dela bigarren itzulira pasatzeko beharrezkoak dituen zenbait boto kentzeko Marine Le Peni. Analista anitzek diote 2017an François Fillonen alde egin zuten Errepublikanoetako hautesleak irensteko gai ere izanen da. Polemistak ez du ez alderdirik, ez eta mugimendurik ere, baina haren aldeko sostengu taldeak sortu dira han-hemen. Ipsos etxeak joan zen astean plazaraturiko galdeketaren emaitzen arabera, botoen %16 lortuko lituzke, eta Marine Le Penekiko berdinduta geratuko litzateke edo hura gaindituko luke. Polemistak, Suicide français liburuaren 400.000 ale saldu zituen. Musulmanen aurkako probokazioz eta gezurrez betetako entsegu bat da. Italiako egunkari bati esan zion bost milioi musulman Frantziatik deportatu behar zirela.]]>
<![CDATA[Fiskalak Egoitz Urrutikoetxea kartzelan ez sartzeko eskatu du]]> https://www.berria.eus/albisteak/204280/fiskalak_egoitz_urrutikoetxea_kartzelan_ez_sartzeko_eskatu_du.htm Fri, 08 Oct 2021 20:35:47 +0200 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/albisteak/204280/fiskalak_egoitz_urrutikoetxea_kartzelan_ez_sartzeko_eskatu_du.htm

Xabi Larralde @EHBai-ko kidea etorri da auziperatuari babesa erakustera. EH Baiko kide eta hautetsi da Egoitz Urrutikoetxea, Lexantzün eta @CommunautePB-en @berria pic.twitter.com/GmzAYBe12q - Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) October 8, 2021 Saioa hasi eta berehala, Alain Tellier polizia ohiak hartu du hitza, bideokonferentziaz. 1989tik 2015 arte Baionako polizia judizialeko burua izan zen; «euskal arazoaz» arduratzen zela esplikatu du. Auziperatua ezagutzen ote duen galdetu dio epaileak. Irribarre bat atera zaio polizia ohiari, eta Urrutikoetxearen kontrako hiru atxiloketetan parte hartu zuela erran du. Ez du bere baitarik adierazpenik eginen; galderak erantzunen ditu. Bere garaian idatzi zuen dokumentu bati buruz galdetu dio epaileak. 2005eko irailekoa da dokumentua, eta Egoitz Urrutikoetxea Laskibarri buruzko egiaztatzea izenburua du. 2003ko udazkenetik auziperatua klandestinitatean sartu zela baieztatu zuen horretan. Garaian Urutikoetxea bilatzeko egin zituzten saiakerez galdetu dio epaileak. Lekukoak erantzun du Urrutikoetxea lehen aldiz ezagutu zuela kale erasoei lotutako operazio batean. Gerora bere beste atxiloketa batzuetan ere parte hartu zuen. Bere etxebizitzara joan ziren, «ezagutzen» zuten helbidera; ez zegoen. Urrutikoetxeak manifestazio publikoetan parte hartzeari utzi ziola ere baieztatu du. Hura lokalizatzen saiatu zirela. «Ohartu ginen manifestazio horietatik eskas zela, eta garaian klandestinitatean sartzea erran nahi zuen horrek; edo gutxienez, bizitza publikotik erretiratzeko borondate bat». Prokuradorearen galderei erantzunez berretsi du ez zutela inolako ideiarik ere non zegoen. Oroitarazi du txostena 2005eko irailekoa dela. «Asko harritu ginen desagertu zela ikustean». Ez zuten informazio zerbitzuen informaziorik jaso horri buruz. Urrutikoetxearen defentsak estu hartu du polizia ohia. «Erraten badizut garai hartan jakina zela eurodiputatu baten idazkaria zela, europarlamentuak ordaintzen zuela. Zer diozu?». Gutxienez 2005 hasiera arte haren jarduera publikoa zuela frogatua dagoela erran dio. «Nola idatzi dezakezu 2003tik aitzina klandestinitatean zela?». Polizia ohiak erantzun du: «harritua naiz». Abokatuak: «Ni ere. Nola idatzi dezakezu halakorik?». Gogor ekin dio abokatuak: «Zer egin behar zuen publikoki bizi zela erakusteko? Errugbi partidu batean zelaira biluzik jautsi? Ez da seriosa egin duzuna, eta jakin nahi dugu zer helbururekin egin duzun». Ondoren hainbat aldiz zuzenean galdetu dio inork eskatu ote zion hura idazteko. Poliziak ezetz esan du, dar-dar bat ahotsean. Etxegarai, Euskal Herriko egoeraz Jean Rene Etxegarai izan da hurrengo lekukoa. Esan du ez zuela gertakariei buruzko lekukotasuna emanen, «Euskal Herriko egoerarena baizik. Azken 60 urteetakoa». 1960tik aitzina izan den «krisia» ezagutu duen belaunaldikoa dela erran du. «Gure herriaren, Euskal Herriaren bilakaera ezagutu dut. Herri honen historiaren bilakaeraren lekuko izan naiz. Sufrimenduarena ere. Bi aldeetako biktimena, presoena, edo bilatuak izan direnena». Gatazka hori bukaerara iritsi dela erran du, besteak beste, «gizarte zibilari» esker. «Ni horren parte naiz. Ez naiz engaiamendu nazionalista batean». Zentro eskuineko politikari frantses gisa aurkeztu du bere burua. Aieteko adierazpenaz aritu da, horretan parte hartu zuela erranez. «Lehen etapa berehalakoa izan zen. ETAk jarduera armatuari bukaera eman zion, eta erabakia errespetatu du. Ordutik ez da atentaturik izan». Frantziako eta Espainiako estatuen «isiltasuna» ere aipatu du. «ETAren jarduera armatuaren bukaeraren ondotik, prozesuan sartzera gonbidatuak izan baziren ere, ez Frantziak ez Espainiak ez zuten sartzea onartu». 2017ko apirilaren 8ko armagabetzea nola egin zen kontatu du horrez gain. «Zuzenbide estatua errespetatzen duen prozedura bat» izan zela erran du; Cazeneuve garaiko lehen ministroarekin hala adostu zutela. «Zergatik etorri naiz hona?». Biziki laster bukatzen ikusiko beharko litzatekeen «kapitulu baten bukaeran» gaudela adierazi du. Onartu du «diskurtso politiko» bat dela. «Euskal Herria baretua dago gaur egun». Konponbide prozesua bururaino eramateko beharra aipatu du. «Zauri horiek txikitatik ezagutu ditut. ETAren bortizkeria, GALena ere... Noski Justiziak bere bidea egin behar duela. Erabaki bat hartuko duzue, eta erabaki egokia izanen da. Baina Justizia ezin da desegin lurraldeen errealitatetik». Euskal Herriko errealitatea kontuan hartzeko beharra aipatu du. «Bakea aipatzen ari naiz; bai, bakean gaude. Baina bakea ez da sekula behin betikoa». Erradikaltasun formak itzuli daitezkeela iradoki du. «Belarria luzatu dezagun gertatu denari buruz. Prozesu judizialak berretsi dezala Euskal Herrian gertatzen ari dena». Behin eta berriz errepikatu du «duela hamar urte armak isildu zirela» Euskal Herrian. «Kontuan hartu behar da». Espainiako Gobernuarekin kanala Josu Urrutikoetxea auziperatuaren aitak hartu du hitza ondoren. Afera beragatik auziperatua izan zen, baina kasua instrukziora bidaltzea erabaki zuen Parisko Dei Auzitegiko epaileak joan den irailean. 2000.eko hamarkadan Espainiako Justiziatik ihes egitea erabaki ondotik, ETAko kide bezala negoziazioaren bidez gatazkatik ateratzeko lan egin zuela kontatu du. «Arnasa luzeko lana izan zen niretzat. Lehenik mugimendu barruan; Euskal Herriko gizarte zibileko eragileekin; eta baita nazioarteko eragileekin ere». Horren bidez iritsi zen 2005eko ekainean, Genevan (Suitza) osatu zen mahaia. «Ez zen lan erraza izan», Josu Urrutikoetxearen hitzetan. Espainiako Gobernura PSOE iritsi zenean «leiho bat» ikusi zutela erran du. «Momentu hartan erakundeko zuzendaritzak erran zidan kanal bat aurkitu behar zela zuzendaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean mezu trukaketa zuzenagoak izan zitezen. Dilema baten aurrean aurkitu nintzen; nire semeari galdetu ala ez». Garaian semeak zuen jarduera politikoa, eta harekin zuen «harreman estua» aipatu ditu. «Konfiantza itsua dut beregan». Kanal hori irekitzen lagunduko ote zuen galdetu zion. Nafarroa Behereko apez batekin egin zuen kontaktua Egoitz Urrutikoetxeak, eta haren bidez Frantziako Alderdi Sozialistako hautetsi batekin, honek harreman zuzena baitzuen Espainiako Gobernuarekin. Garai hartan semearekin «nahiko maiz» elkartu zela erran du Josu Urrutikoetxeak, familiaren berri hartzeko, baina baita egoera politikoaz mintzatzeko ere. «Nik bezala, aterabide negoziatu baten beharraren konbikzioa zuen». 2006ko irailean Suitza utzi eta Okzitaniara joan zela erran du Josu Urrutikoetxeak. «Nire semeak bazekien non nengoen. Bera Alpeetara zihoala erran zidan». Bera ere behin baino gehiagotan hara joan zela erran du. Gerora, Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren ordezkari gisa Osloko (Norvegia) mahaira joateko eskatu ziotela erran du. Oroitzapenak lauso dituela erran du, baina momentu batean semeak Parisera zihoala erran ziola baieztatu du. Herrian eragile Monique Elgoihen Lexantzüko auzapezak, Egoitz Urrutikoetxeak herriko jardueretan duen parte hartzea azpimarratu du, bai hautetsi gisa, bai kulturalki, baina baita herriko eguneroko bizian ere. «Herri txikietan ez dugu dirurik obrak ordaintzeko, eta, beraz, herritarrak behartuak gara tresnak eskuetan hartzera; beti hor egon dira Egoitz eta bere bikotekidea». Urrutikoetxearen alabak aipatuz bukatu du. «Bizitzaz betetako bi neskato dira. Elkartasun eta tolerantzia balioekin heziak izan diren bi neskato. Hori azpimarratu nahi dut» Lekukoen ondotik, Egoitz Urrutikoetxea galdekatzeari ekin dio, berriz, epaileak. Atzoko saioan errandakoak berretsi ditu oro har. Detaile bat gehitu nahi izan du. «Nire kontra fiskaltzak eta poliziak aurkeztutako elementuak aipatu dituzu. Euskal arazoaren konplexutasuna aipatu du lehen Tellierek; berak erabili duen hitza da, euskal arazoaz arduratu den polizia batek. Dosier osoan konplexutasun hori ez da ageri», deitoratu du. «Uste dut garaia iritsi dela konplexutasun hori kontuan hartzeko. Eta ez hori bakarrik: bi aldeetako sufrimendua ere. Euskal gizartea zauritu du, Espainiako eta Frantziakoa ere». Euskal Herriaren «aspirazio zilegiak» aipatu ditu. «Espainia eta Frantzia ezpata kolpez eraiki ziren. Beharbada akatsa izan da pentsatzea aspirazio zilegi horiek indar harreman batean eraikitzen ahal zirela...». Helburua eta bidea aipatu ditu. «Anitzetan bideak helburuak ezkutatzen ditu. Eta uste dut estatuek hori erabili dutela, dena terrorismoaren atzean gordetzeko». Oraindik presente den «egiturazko bortizkeria» agerian uzteko beharra aipatu du. Euskal Herria «emantzipazio bidean» dela erran du. «Gure apustua da, gaur egun, bide horretan segitzea, bortizkeriarik gabe. Eta uste dut lortzen ari garela». ]]> <![CDATA[Ehunka pertsona bildu dira Donibane Lohizunen eraso euskarafoboak salatzeko]]> https://www.berria.eus/albisteak/200136/ehunka_pertsona_bildu_dira_donibane_lohizunen_eraso_euskarafoboak_salatzeko.htm Tue, 06 Jul 2021 11:06:04 +0200 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/albisteak/200136/ehunka_pertsona_bildu_dira_donibane_lohizunen_eraso_euskarafoboak_salatzeko.htm

Ehunka pertsona bilduak Luis XIV plazan arrats huntan. Euskararen alde, eta ekainan gertatu erasoa salatzeko. pic.twitter.com/UbDenjHdiP - Euskal Irratiak (@euskalirratiak) July 6, 2021 Donibane Ziburuko gaztetxeak antolatu du gaurko protesta, baina herriko etxeko hautetsiek ere parte hartu dute. Euskal Konfederazioak, EAJk eta EH Baik babestu dute deia. Bestak ziren berez joan den asteburuan Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta, bestarik ez egiteko deia zabaldua bazen ere, jendetza handiak elkartu ziren kalean, eta liskar handiak izan ziren, tartean taldeen arteko borrokak, baita labanekin ere. Testuinguru horretan, ostiraletik larunbaterako gauean, ostatu batean afaltzetik etxera heldu zen Jean Louis Iratzoki, Donibane Lohizuneko bizilagun bat. Anaiaren etxean gelditu zen, eta kaletik hizketan ari zen ilobarekin, zeina balkoian baitzen. Euskaraz ari ziren. Kaletik zihoazen hiru gizonezkok Iratzokiri bortizki galdetu zioten zer ote zen hitz egiten ari zen patois hori -tokiko hizketa edo hizkera basa esan nahi du, normalean gutxiesteko erabilia-; «Frantzian» zirela, eta frantsesez behar zuela hitz egin. Bera euskalduna zela esanez defendatu zen Iratzoki, eta hiru gizonak oldartu egin zitzaizkion bet-betan. Hebainduta utzi zuten; orkatila hautsirik, Baionako erietxera eraman behar izan zuten, artatzeko. Ez zen asteburuko eraso bakarra izan. Jean François Hirigoien Errepublikanoetako auzapezak ere gertakariak salatu ditu, eta euskaraz bizitzeko eskubidea defendatu du, agiri batean: «ez da negoziagarria», adierazi du. Gehiengoko hautetsiek elkarretaratzean parte hartuko dutela baieztatu zuten atzo. Euskal Konfederazioak ere protestan parte hartzera deitu du agiri batean: «Gertakari hau Kontseilu Konstituzionalak erabakia hartu eta hilabetera izan denez, iduri du nolazpait batzuk babesturik sentitzen direla beren gorrotoa inpunitate osoz adierazteko. Baina erasoek, mehatxuek, irainek... ez gaituzte isilaraziko! Karrikan, etxean, eskolan, lanean, administrazioan, saltegietan... euskaraz bizi gira eta euskaraz bizitzen segituko dugu!», adierazi dute, eraso «larri» hori, eta, oro har, «azken aldi hauetan euskararen eta euskaldunen kontrako erasoak salatzeko», mobilizaziora deituta. «Euskal Herrian euskaraz biziko gira!» Uztailaren 2ko herriko kontseiluan aipatu zuten, eta, gaur, agiria bidali du Jean François Hirigoien Donibane Lohizuneko auzapezak: «Donibandar anitz bezala inarrosia izan naiz, euskaraz mintzatzeagatik gure herrikide batek pairatu duen erasoarekin. Arrazoirik gabeko ekintza higuingarri horri buruzko elementu guziak ez baditut ere, halako jarrerak onartezinak iruditzen zaizkit», adierazi du. Azken asteetan izandako beste eraso batzuen testuinguruan ezarri ditu gertakariak, «intolerantziaren igoera orokor baten isla» direla erranez.]]> <![CDATA[Elkargoa ekonomia «itotzen» ari dela diote enpresaburuek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1935/010/001/2021-04-16/elkargoa_ekonomia_itotzen_ari_dela_diote_enpresaburuek.htm Fri, 16 Apr 2021 00:00:00 +0200 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/paperekoa/1935/010/001/2021-04-16/elkargoa_ekonomia_itotzen_ari_dela_diote_enpresaburuek.htm
Atzoko agerraldian diskurtso bera errepikatu zuten denek, behin eta berriz, bakoitzak bere hitzekin. Krisi ekonomiko «larri» batean daudela, enpresak «perfusiopean» direla, eta haienganako zergak emendatzea «oso kaltegarria» izanen dela. «Ulergaitza da», Gerard Gomez ofizialeen ganberako buruaren hitzetan; «garairik okerrenean dator; eragina izanen du enpleguan eta lurraldean».

«Zentzugabea» da, Jean Pierre Istre UMIH Ostalaritzako Industria eta Lanbideen Batasuneko buruarentzat. «Airea falta dugu, eta burua urpean sartzen digute», salatu zuen Frantziako eraikuntzako federazioko Pirinio Atlantikoetako ordezkariak. «Zergekin zanpatzen bagaituzte, ez dugu iraunen», Joelle Darricau turismoko enpresak biltzen dituen GOazen klusterreko zuzendaritzako kideak. Sindikatuei dagokienez, enpresak «sufrimenduan», «agonian» direla erran zuen Caroline Philipps Lantegiak kolektiboko kideak. «Ez gara esne behiak», salatu du Philippe Neys Medef sindikatuko buruak. «Dirurik ez denean, ekonomiak egin behar dira», Georges Strullu CPME sindikatuko buruak.

Hori baita, funtsean, Euskal Elkargoari leporatzen diotena: aurrekontua aitzina ateratzeko instituzioak dituen zailtasunak enpresen kargu eman nahi izatea. Joan den larunbatean bozkatu zuten aurrekontuan, lur zergaren emendatze bat onartu zuten —%0,29tik %2,79ra pasatuko da—, baina ez da hori haserre gehien piztu duena. Aurki onartzekoa duten garraio zergaren emendatzeak asaldatu ditu, duela bi urte bezala. %0,95etik %1,5era pasatu beharko litzateke, erran dutenez; enpresa bakoitzeko 3.800 euroko emendatzea aurreikusten dute batez bestean.

Euskal Hirigune Elkargo bakarraren «alde» dagoela nabarmendu zuen Andre Garreta Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako presidenteak, baina azken urteetako kudeaketa «txarra» deitoratu zuen:«Hamar elkargoak batuta indarrak mutualizatu eta ekonomiak eginen zirela pentsa genezakeen, baina, horren ordez, gastu finkoak emendatu dira». Horren ordez, langile kopurua emendatu dela deitoratu zuen, arlo batzuetan lan berdina egiteko bizpahiru pertsona daudela erranez. Elkargoaren langile kopurua apaldu beharko litzatekeela iradoki du.

«Beharrik gabeko» inbertsio batzuk ere aipatu zituen; horien artean, Aturri ibaian dabilen joan-jinkaria. «Badakizue zenbat kostatu den? Ez dute nehor garraiatzen, prezio merkean turismo pixka bat egin nahi duten gutxi batzuk izan ezik. Hori al da logika ekonomiko efiziente bat?».

Dena elkargoak egin nahi izatea salatu zuen Garretak. «Bizpahiru animatzaile hartuko dituzte enpresen mintegiak laguntzeko. Hori lehenago guk egiten genuen, hobeki, eta merkeago. Elkarrekin lan egin behar dugu; argazkia nahi badute, guk eginen dugu lana, eta horiek har dezatela argazkia».]]>
<![CDATA[COVID-19aren beste 1.119 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1959/014/001/2021-02-07/covid_19aren_beste_1119_kasu_atzeman_dituzte_hego_euskal_herrian.htm Sun, 07 Feb 2021 00:00:00 +0100 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/paperekoa/1959/014/001/2021-02-07/covid_19aren_beste_1119_kasu_atzeman_dituzte_hego_euskal_herrian.htm
Nafarroan beste 172 kasu positibo atzeman zituzten herenegun, hau da, aurreko bi egunetan baino gutxiago, 200 kutsatze baino gehiago izan baitziren. 2.810 proba egin zituzten, PCR eta antigeno testen artean, eta horrek %6,1eko positibo tasa eman du, Nafarroako Gobernuaren datuen arabera. Honako hauek izan dira lurraldeak astean zehar eman dituen datuak: 191 kasu atzeman zituzten astelehenean (% 6,2), 167 asteartean (% 4,9), 229 asteazkenean (% 6), 225 ostegunean (% 6,9) eta 172 ostiralean.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan beste 947 kasu izan dira, herenegun baino 26 gehiago, eta egindako probekin alderatuta, positiboen tasak ere gora egin du, %6,2an kokatzeraino, Eusko Jaurlaritzak zabaldutakoaren arabera. Ospitaleratze berriak 84ra jaitsi dira, eta 163 paziente daude oraindik ere zainketa intentsiboetako unitateetan. Osasun Sailak jakitera eman duenez, ostiralean 15.291 PCR proba eta antigeno test egin zituzten, ostegunean baino 200 gutxiago. Horietan, 947 izan dira positiboak. Kasu positiboen tasa hiru hamarren igo da egindako proba diagnostikoen kopuruarekin alderatuta: %5,9 ziren ostegunean, eta %6,2 atzo. Bizkaia da kutsatze berrien kopurua handitu duen bakarra: 545 (ostegunean baino 66 gehiago). Gipuzkoan 264 positibo atzeman dituzte (17 gutxiago), eta Araban, 130 (21 gutxiago)

AstraZenecaren 1.600 dosi

Britainiako AstraZeneca laborategiaren txertoaren 1.600 dosi iritsi ziren atzo Ipar Euskal Herrira. Aste honetan balioetsi du Frantziako Osasun Agintaritzak, eta gaurtik aitzina hasiko dira jartzen Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako txertaketa zentroetan. 65 urtetik beherako osasun langileei jarriko diete txerto hori, lehen-lehenik. Ospitaleetatik hasiko dira, eta ondoren gainerako osasun zentroetara zabalduko.

Frantziako Osasun Agintaritzak baimendutako Pfizer eta Moderna laborategien lehen bi txertoak ez bezala, AstraZenecarena 65 urtetik beherako pertsonei bakarrik jarriko zaie. Izan ere, zalantzak sortu dira adin horretatik gorako pertsonengan duen eraginkortasunari buruz.

Ikasleak zine geletan

Otsailaren 22tik aitzina, ezohiko publikoa hartuko dute Angeluko (Lapurdi) zinema aretoetan. Ikasgela bilakatuko dira, Montaury unibertsitateko ikasleek klaseak aurrez aurre hartzeko aukera izan dezaten. Unibertsitateko zuzendariak egin zuen eskaera, eta Frantziako Estatuko zerbitzuek baimendu dute. 200 pertsonako gaitasuna dute gela horiek, eta 70 ikasle sartuko dira, urruntze fisikoa atxiki ahal izateko.]]>
<![CDATA[Lanean konfinatuak]]> https://www.berria.eus/albisteak/189061/lanean_konfinatuak.htm Fri, 30 Oct 2020 07:32:09 +0100 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/albisteak/189061/lanean_konfinatuak.htm Udaberria oroitarazten duen eguzki giroan iratzarri da Baiona konfinatzearen lehen egunean. Oraingoak ez du, baina, udaberriko konfinatzearen itxura handirik. Lokal batzuk itxiak ageri badira ere, edozein ostiraletako giroa nabari da hirian zehar: jendea lanera joan da goizean goizetik, eskola oporretan diren haurrak jolasean ari dira jolas parkeetan gurasoak solasean ari diren bitartean, jendea ibilki da karrikan, autoak eta autobusak errepidean...

Itxaron lerro txiki bat sortu da Santizpiritu auzoko harategi baten aitzinean. Merkatu eguna izan ohi da ostirala, eta hor dira ohiko postuak, ondoko plazan ezarriak: barazki saltzailea, arrain saltzailea, eta janari prestatuena. Jende multzo bat bildua da bakoitzaren aitzinean. Ostiralero heldu dela aitortu du adineko emakume batek. Kazetariekiko mesfidati, ez du bere izena eman nahi: «ez dakit gero nola idatziko duzun». Egoerarekin «kokoteraino» dagoela erran du. «Itxurakeria hutsa da. Gaizki ikusia denez zaharrak konfinatzen dituztela erratea, konfinamendu orokorra deitzen dute, baina denak lanera doaz; gutaz trufatzen dira», mintzatu da haserre. Bazkaltzeko arraina erosi, eta poltsa eskuan joan da.

Baiona iparraldean, Gaskoien plazan, komertzio gehienak itxiak dira; zerbitzu publikoak, irekiak. Postetxetik atera da emakume bat, etxetik ateratzeko ziurtagiria eskuetan. «Etxean ez nuen lortzen inprimatzen; beraz, hona etorri naiz. Jadanik bazituzten ale batzuk prest, eta dohainik eman didate», poztu da. «Hala ere ez dut uste asko eskatuko digutenik, baina inkas nahiago dut ukan». Plazaren xoko batean gazte talde bat elkarri mintzo ari da; hortik hurbil, te saloia eta pizzeria biak batera egiten dituen ostatu-jatetxea. Itxia da, baina leihatilatik ari da hurbiltzen zaizkion bezeroei kafea zerbitzatzen. Ez du nahi argazkitan hartzerik. «Ez dakit zehazki zeren eskubide dugun», aitortu du. Egoeraz galdetuta, gordin erantzun du: «hor, zinez, kaka da». Ostiral normal batean 50 bat bezero izan ohi ditu; gaur, ez da hainbestera iritsiko. «Ondoko ostatua itxia denez, hona heldu da jendea kafe bila. Zerbitzatu ditut, baina, ez dakit berez baimena dudan». Bezperako eroaldia kontatu du. «Plazako supermerkatua tanpez betea zen; apalak hustu zituzten: bereziki komuneko papera eta pastak. Erokeria da; ez dut ulertzen. Komuneko papera nire azken arranguretarik da».

«Nekatuak gara, ahituak»

Intermarche supermerkatu aitzinean bi langile zigarreta erretzen ari dira. «Nekatuak gara, ahituak; ezin dugu gehiago», erran du bietako batek. Lanerako ordua bukatu zaie, baina, hor dira oraindik, eta ez dira berehalakoan etxeratuko. Kontatu dute saltegian ez dutela ohi baino jende gehiago izan, baina, etxera eramateko eskaeretan «erokeria» izan dela. «Jendeak sekulako eskaerak egin ditu; zernahi erosi dute. Burua galdu dute», erran du bigarren langileak. Eskuetako urradurak erakutsi ditu. «Alta, beste horrek konfinamendua iragarri zuenetik, %40 salgai gehiago eskuratzen dugu. Ez du zentzurik». Langile gisa nola bizi duten galdetuta, burumakur erantzun dute. «Zaila da», aitortu du lehenak. «Gainera, guk, ikasle kontratua dugu. Astearte eta asteazkenetan klasera joaten gara normalean; heldu den astean, aste osoan etorri beharko dugu». Langileen arduraduna atera da, eta zigarreta saltegiko ate aitzinean ez erretzeko eskatu die. Bukatu da elkarrizketa.

Hortik hurbil da Saint Frederic industrialdea. Mota guzietako enpresak biltzen dira hor; gehienetako aparkalekuak autoz beteak dira. Hauek ez dira telelanean ari.

Baionako geltokian nabari da mugimendu gutxien. Bidaiako zakuak ondoan dituztela eguzkia hartzen ari dira batzuk; geltoki barnean etzanda beste batzuk. Atzo gauean ehunka kilometroko auto lerroak izan ziren Parisen; konfinamendua hasi aitzin ihesi joandakoek sortuak, batzuen arabera. Ondoko egunetan ikusiko da horietako zenbat etorriko diren Euskal Herrira]]>
<![CDATA[Iparraldeko ekonomian eragile]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1932/011/002/2020-07-16/iparraldeko_ekonomian_eragile.htm Thu, 16 Jul 2020 00:00:00 +0200 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/paperekoa/1932/011/002/2020-07-16/iparraldeko_ekonomian_eragile.htm
Jazarpen morala leporatu zioten hainbat langilek, baina, hilabete batzuk geroago arrazoi eman zioten auzitegiek. 1994an Euskal Herriko Garapen Kontseilua sortu zenean, Olhagarai izan zen egiturako lehen zuzendaria.]]>
<![CDATA[Manifestazioa egin dute Baionan 1.500 herritarrek, pentsioen erreformaren kontra]]> https://www.berria.eus/albisteak/176133/manifestazioa_egin_dute_baionan_1500_herritarrek_pentsioen_erreformaren_kontra.htm Tue, 14 Jan 2020 15:18:38 +0100 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/albisteak/176133/manifestazioa_egin_dute_baionan_1500_herritarrek_pentsioen_erreformaren_kontra.htm

Peio Dufau CGTko kideak ere grebalarien nekea aipatu du. Sektore batzuetan oso gogor ari badira ere, gutxi mediatizatuak direla deitoratu dute -portuetan eta petrolio findegiak adibidez-. Grebaren aldeko mezua zabaldu behar dela dio @berria pic.twitter.com/9OqUTj7B0W - Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) January 14, 2020 Trenbideetako langileen %94k greban segitzea bozkatu dute gaur goizean, Baionan eginiko biltzarrean. Greban segitu ala ez bozkatzen dute egunero, eta gaur hiru aukera zituzten: greba iraunkorrean segitzea, intersindikalaren agendari jarraitzea edo greba uztea. Lehen bi aukerak gailendu dira, greba iraunkorraren aldeko diferentzia txiki batekin. Izan ere, abenduaren 5ean mugimendua abiatu zenetik modu iraunkorrean greba egin duen sektore bakarrenetakoa da trenbideetako langileena, eta nekea sumatzen zaio bati baino gehiagori. Mugimendua gogortzeko ardura bere gain hartu badute ere, hasieratik erran dute bakarrik ez zutela lortuko, baina orain arte ez dute lortu mobilizazioa gainerako sektoreetara zabaltzea. «Nekatuak eta kezkatuak» ikusten ditu grebalariak Geronimo Prieto LABeko arduradunak. «Zoritxarrez, ez dugu beste sektoreetatik erreleborik ikusten. Horrek kezka sortzen du greba egiteko modu honetan». Ezinbestekoa iruditzen zaio greba sektore berrietara zabaltzea, eta estrategiaz gogoetatzea nahi du. Ez du uste CFDTren mugimenduek greba ahulduko dutenik, baina berak dio bai Frantziako Gobernuak eta bai sindikatu erreformistak grebarekiko atxikimendua apaltzeko erabiliko dutela. Horregatik, garai «kritikoa» dela uste du sindikalistak; aste hau erabakigarria izanen da, haren arabera. Haurtzaindegietako langileak Haurtzaindegietako langileek eta gurasoek protesta egin dute gaur, Haurrik ez zaindegian lelopean, eta pentsioen erreformaren kontra antolatua zen manifestaziora batu dira Baionan. «Haurtzaindegientzat lege berri bat prestatzen ari da Frantziako Gobernua; guretzat, arrunt lotua da gaurko mobilizazioarekin», azaldu du Marie Dol Ohakoa haurtzaindegiko zuzendariak. «Haurtzaindegietan haur gehiago hartzea nahi dute, heldu eta profesional gutxiagorekin. Haurrentzat metro karratu gutxiago ezarri nahi dituzte, gainera. Gu horrekin ez gara ados. Pertsonal diplomadun gehiago nahi dugu, denbora gehiago egiten dugun lana aztertzeko; gure lana hobeki egiteko baliabideak».]]> <![CDATA[“Ekintzetara pasatu behar dugu”]]> https://www.berria.eus/albisteak/171404/ekintzetara_pasatu_behar_dugu.htm Sat, 21 Sep 2019 19:54:37 +0200 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/albisteak/171404/ekintzetara_pasatu_behar_dugu.htm

"Herri harresi" bat osatzera deitu dute. Jendea lurrean esertzen ari da. Aski bitxia da irudia. Eseri nahi ez dutenei kuadrotik ateratzeko eskatu diete @berria pic.twitter.com/NYpYUerx31 - Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) September 21, 2019 ]]> <![CDATA[Bayrouk dauka giltza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1787/004/001/2017-05-18/bayrouk_dauka_giltza.htm Thu, 18 May 2017 00:00:00 +0200 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/paperekoa/1787/004/001/2017-05-18/bayrouk_dauka_giltza.htm
Kasurako, 1994an, Hezkuntza ministro zenean, ikastolekin elkarte kontratua izenpetu zuen. «Ikastola, calandreta, diwan...; hizkuntza gutxituak irakasten dituzten egiturak eskola gisa kontsideratzea ekarri zuen. Ez ginenez publikoak, pribatuen zakuan sartu gintuzten, eskola konfesionalekin batera, nahiz eta gu laikoak izan», dio Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak. Bayrouk zabaldu zuen ate horri esker, irakasleak Hezkunde Nazionaleko langile bilakatu ziren ofizialki. Hala ere, Gorostiagak nabarmendu du geroztik ez dela aitzinamendurik izan. «Behin-behineko estatutu bat izan beharra zen, baina iraunkortu da. Postuak Parisen negoziatzen dira, eta gu estatutu berezi horri lotuak gara, jakinez ez dagokigula bat ere». Dena den, haren iritziz, erran liteke Bayrouk hizkuntza gutxituekiko «sentsibilitate» bat baduela.

«Ikastoletakoa izan da gurekiko Bayrouk izan duen ekintza baikor nagusia. Baina gainerakoa, gainerako guzia, biziki ezkorra da», Jakes Abeberri militante abertzale historikoaren arabera. «Gizon politiko gisa, izan Frantzian ala maila lokalean, nahiko genituen aitzinamendu guzien kontra agertu da, kasik sistematikoki». Hala, euskal departamenduaren kontra «sutsu» aritu izan dela oroitarazi du Abeberrik. Martine Bisauta Batera-ko kidearen iritziz, baina, «garaiak aldatu dira», eta Euskal Elkargoa sortzean Justizia ministro berriak «harriduraz» hartu zuela ohartarazi du, Biarnon gisa bereko egitura bat behar zela esanez.

Aietekoa, «garrantzitsua»

Euskal gatazkarekin ere izan du loturarik Bayrouk. Ikuspegi «humanista» batetik, «esku kolpe» batzuk eman izan dituela azaldu du Abeberrik, euskal presoei eta haien familiei «laguntza txiki» batzuk ekarrita. Baina 2000. urte inguruan ETAren agiri batean haren izena agertu ondotik, bizkartzainen babespean ezarri zuten.

2006an, ETAren su-etenaren harira Le Journal egunkarian egin zioten elkarrizketan, Frantzia gatazkaren konponbidean engaiatzea baztertu zuen, ez zuelako Espainiako «errealitate bera», baina adierazi zuen Frantziako eta Europako alderdiek «arreta baikorra» jarri behar ziotela bake prozesuari. 2011ko Aieteko Nazioarteko Konferentziaren ondotik ere egin zituen adierazpenak, haren «garrantzia» goretsiz. «Frantziako eta Espainiako gobernuek jarduera armatua uzteko ETAren engaiamendua entzun eta balioztatu behar dute», adierazi zuen.

Geografikoki zein politikoki, Euskal Herriarekin lotura handiak dituen politikari bat da. Hala, Modemeko eta zentro eskuineko politikari eta hautetsi andanaren bidez harengana iristeko aukerak egon litezke. Horien artean dira Michel Veunac Miarritzeko auzapeza eta Didier Borotra auzapez ohia, eta Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria. Guziek gatazkaren ondorioen konponbidearen aldeko jarrerak hartu dituzte orain arte, bi gobernuei urratsak egiteko eskatuta.

Kazeta.eus agerkariari egindako adierazpenetan, Jean Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako departamenduko presidenteak asmoa erakutsi du Bayrourekin izanen duen lehen bilkuran presoen gaia ateratzeko. «Errepublikanoa da. Humanista eta sentsibilitate handiko pertsona da. Badakit entzungo nauela. Ondoren, estatu arrazoia dago». Ateak ireki litezke; Bayrouk dauka giltza.]]>
<![CDATA[Aldaketa premia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2195/005/001/2017-04-23/aldaketa_premia.htm Sun, 23 Apr 2017 00:00:00 +0200 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/paperekoa/2195/005/001/2017-04-23/aldaketa_premia.htm
Horren adibide da François Hollande presidentearen agintaldia. 2012ko hauteskunde kanpainan «nire etsaia finantza mundua da» aldarrikatu eta aberatsenentzat %75eko zerga jartzea proposatu ondoren, Nicolas Sarkozyren eta Marine Le Penen aitzinean aukera gehien zuen hautagaia izaki, ezkerreko herritarren gehiengo zabal batek haren alde egin zuen, errandakoa beteko zuen ilusioz.

Baina hodeiak agertu ziren. Enpresa nagusiei egindako opariak, Macron legea, lan kodea deuseztatzea helburu zuen El Khomri legea... Legeak dekretuz pasatzea ahalbidetzen duen Frantziako Konstituzioko 49-3 artikulua behin eta berriz erabiliz. Mobilizazio jendetsuak izan ziren Frantzia osoan, istiluak Paris eta beste hiri batzuetan, baina Hollandek entzungor egin zien boterera iristea ahalbidetu zien herritarrei.

Eta, denbora berean, atentatu oldea etorri zen. Charlie Hebdoren aurkakoa, Bataclan kontzertu gelakoa, Nizakoa. Eta larrialdi egoera. Giroa anitz gaiztotu da azken bi urteetan Frantzian. Alde batetik, Poliziaren bortizkeria. Larrialdi egoerak ematen dien askatasuna baliatuta, dozenaka miaketa eta atxiloketa administratibo egin dituzte, islamistekin zerikusirik ez zuten militante politikoen kontra anitzetan, eta manifestazioetan zauritu andana eragin dituzte —bi pertsonak galdu dute begia Lan Legearen kontrako mobilizazioetan-. Bazter auzoetan ere tentsioak gora egin du. Uztailean, Adama Traore gaztea hil zen jendarmeen eskuetan —autopsiak ito zela ebatzi zuen—, eta, otsail hasieran, Theo gazteak salatu zuen Poliziak bortxatu zuela.

Bestetik, diskurtso xenofoboa ere askatu da, eta immigranteen eta musulmanen kontrako herrak gaina hartu du eremu anitzetan. Fronte Nazionala eroso zegoen, bere eremuan. Hauteskunde kanpainako gai zentrala izango zela zirudien.

Eta lurrikarak gertatu ziren. Lehena, primarioetan, Sarkozy, Juppe, Hollande eta Valls joko eremutik kanpo gelditu zirelako. Horien ordez, eskuinean, François Fillon nagusitu zen, eskuin gogorrenaren ordezkari; ezkerrean, Benoit Hamon, Hollanderen agintaldiarekin kritiko agertu den PSko haserretuen ordezkari. Kartak berriz banatuak ziren. Eta bigarren lurrikara, urtarrilaren 25ean. Fillonen ustezko ustelkeria kasua argitara eman zuen Canard Enchaine astekari satirikoak. Geroztik, kasik astero agertu dira afera berriak, akusazio berriak. Le Penek ere baditu bereak, eta, beste maila batean bada ere, Macronen kanpainaren finantzaketaren inguruan zalantzak agertu dira. Fillon epaileen aurrera deklaratzera joan zen, eta inputatu zuten; Le Penek uko egin zion deklaratzera joateari. Bere mugimendu bakoitzean «itzuli dirua!» oihu egiten zioten herritarrei muzin eginez, hautagai izateari eutsi dio Fillonek, eta kazetarien eta Justiziaren kontrako diskurtsoa garatu du, konplotismotik hurbil, FNren ispilua balitz bezala.

Hortik aitzina, beste kanpaina bat hasi zen. Immigrazioaren kontrako diskurtsoak presente ziren, baina aferen inguruko asteroko hostokadak eliteen eta herriaren arteko desoreka jarri du mahai gainean. Eta argitara eman du anitzek ezagutzen zuten errealitate bat: politikari profesionalak arrunt deskonektatuak dira herritarren egunerokotik.

Egoera horrek entzungarriago egin ditu sistema politikoari egindako kritikak. Programa guztietan gardentasunaren beharra agertu bada ere, Jean-Luc Melenchon da testuinguru horretan proposamen argienak egiteko gai izan dena. Orain dela urtebete, Lan Legearen kontrako mobilizazioen indarra baliatuta sortu zuen Frantzia Intsumisoa mugimenduaren ardatzetako bat da 6. errepublika sortu eta instituzioak herritarren esku jartzea. Baina hodeiak ikusten dituzte batek baino gehiagok Melenchonen zeruan. «Ikusiko duzue, Melenchonen boterearen aurrean ezkerreko mobilizazioak antolatu behar ditugunean, ikusiko duzue nola Frantzia Intsumisoko CRS lerroek, Melenchonek ordenaz, autoritateaz eta dena hausten duten gaiztoez dituen iritziak oroitaraziko dituen», idatzi zuen orain dela gutxi Bretainiako ezker independentistako kide batek.

Antoine Bueno idazle eta umoristak ere badu proposamenik. No vote! manifestuan, hauteskundeak sistema politikoaren legitimaziorako tresna gisa aurkeztu ditu. Fronte Nazionalarekin xantaia eginez, beti berak boterean egotea lortzen dutela salatu du. «FNren xenofobiaren bortizkeria, Macron edo Fillonek ekarriko luketen bortizkeria ekonomikoa baino okerragoa litzateke?», galdetu izan du behin baino gehiagotan. Haren ustez, abstentzioa ekintza politiko antolatua bilakatu beharko litzateke, sistema politikoaren aldaketa behartzeko.

Mugimendu autonomoak ere boikotera deitu du. Kanpainan, istilu andana izan dira Fronte Nazionalaren ekitaldien inguruan. Gaur gauerako, Barrikada Gauera deitu dute Parisen, 68ko maiatzeko mobilizazioei erreferentzia eginez. Ikusteko dago zinezko mobilizazio bat antolatzea lortzen ote duten.

Anartean, aurreikuspenak egitea dagokigu. Le Penen edo Melenchonen garaipenak, beren programa ezarriko balute, guztia iraul lezake, oso modu desberdinean izanik ere. Baina pentsa liteke FN boterera iristeak eragin dezakeen beldurrak Macronen aldeko hautua indartuko duela. Fillon eta Macronekin, instituzionalki aldaketa oso handirik ez da espero, baina bai eredu liberalean sustraitzea; gaur egungo Frantzia ekarri duen ereduan, alegia. Hala izango balitz, 2022rako —eta agian aurretik—, FN indartsuago baten aurrean egon gintezke.

Baina momentuko, herritarrak bozkatzera deituak dira, eta ostiralean izandako atentatuek azken asteetako aurreikuspen guziak alda litzakete.]]>
<![CDATA[Bi umeren gorpuak aurkitu dituzte Aturri ibaian itota, Baionan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2022/018/001/2016-10-02/bi_umeren_gorpuak_aurkitu_dituzte_aturri_ibaian_itota_baionan.htm Sun, 02 Oct 2016 00:00:00 +0200 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/paperekoa/2022/018/001/2016-10-02/bi_umeren_gorpuak_aurkitu_dituzte_aturri_ibaian_itota_baionan.htm
Baionako prokuradorearen arabera, 41 urteko emakumea «eldarnioan» zegoen, eta «hitz jario inkoherentea» zeukan; adierazi duenez, ez zegoen Poliziaren galderei erantzuteko egoeran, eta erietxe psikiatriko batean sartu behar izan dute.

Umeen aitak, abisua

Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradoreak azaldu duenaren arabera, bi umeen aitak eman zien abisua sokorri zerbitzuei. Lanagatik kanpoan zegoen, eta, emazteak erantzuten ez ziolako kezkatuta, jendarmeei abisatu zien. Familiak Kanbon (Lapurdi) duen etxera iristean, ez zuten nehor aurkitu. Hori ikusita, jendarmeek Baionako Poliziari dei egin zioten, eta horiek emakumearen sakelakoaren geolokalizazioaren bidez jakin zuten non zegoen.

Vuelta Simonen hitzetan, «bipolaritate arazoak» dauzka emakumeak, eta lehenago ere aurkitu izan dute «nora ezean». Litekeena da bi umeekin batera ibaira sartu eta urak eraman izana. Baionako Polizia judizialak ikerketa bat martxan jarri du gertaturikoa argitzeko.]]>
<![CDATA[«FARC legez mugimendu politiko bilakatzean etorriko da amaiera»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1942/003/002/2016-06-23/farc_legez_mugimendu_politiko_bilakatzean_etorriko_da_amaiera.htm Thu, 23 Jun 2016 00:00:00 +0200 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/paperekoa/1942/003/002/2016-06-23/farc_legez_mugimendu_politiko_bilakatzean_etorriko_da_amaiera.htm
Bakea gertuago dago Kolonbian. 2012an hasi ziren negoziazioak amaitzear daude. Aholkulari lanetan ibili zara. Nolakoa izan da prozesua?

Prozesua bera irakasgai iturri izan da, eta emaitza iturri ere bai. Gatazka armatuaren intentsitatea nabarmen apaldu da urteotan, %95ean edo, eta hori biziki inportantea izan da, biktima gutxiago izan delako. Hala eta guztiz ere, prozesuak mugak ditu. Agenda ekonomiko eta sozial bat finkatu bada ere, gobernuak ez du onartzen bere modelo ekonomikoa zalantzan jartzea edo bere indar armatuez hitz egitea. Eta hori faktore negatibo bat da. Prozesua, hala ere, atzeraezina da. FARC legezko mugimendu politiko bilakatzean etorriko da amaiera.

Behin betiko akordioa falta da. Ondoren erreferenduma, ezta?

Bai. Habanako akordioen inguruko plebiszitua antolatuko da, eta akordioak ez onartzeko arriskua dago, baiezkoak irabaziko duela pentsa badaiteke ere. Hori da dugun erronka nagusienetako bat. Bakearen pedagogia hobeto egin behar du estatuak. Herritarrak aktibatu behar dira, eskuinaren estrategia arriskutsua baita, jarraitzaile anitz ditu. Eskuin muturra neutralizatu behar dugu.

Zein da ba estrategia hori?

Habanako elkarrizketetan dena negoziatu dutela dio eskuinak: erregimen politikoa, eredu ekonomikoa... Eta ez da hala. Mugak egon dira. Eskuinak indartzen duen propaganda ideia da, bake prozesuarekin bukatzeko helburua duena. Tematzen dira erratera gerrillarekin ez zela negoziatu behar eta militarki deusez behar zela, baina eredu horrek porrot egin zuen. Santosek ere horregatik egin zuen aurrera; aitzineko ereduak porrot egin zuela eta elkarrizketa politikoa eskaini behar zuela jakitea izan zen gakoa.

ELNrentzat ere aholkulari lanetan zabiltza. Zertan dira negoziazioak?

ELNrekin zailago izan da, arrazoi anitzengatik. Militarki apalagoa den taldea denez, pentsatu da ez zela hain garrantzitsua, eta hori akats bat izan da. Erakunde ezberdinak dira. Denbora behar izan du, baina gaur bada agenda bat. Lantalde bat osatu dugu bi mahaiak lotu ahal izateko. Dena den, mahaia oraindik ez da ezarri ere. Azeleragailua jarri behar da. Biziki positiboa litzateke hiru aldetako su-eten bat egotea FARC, ELN eta gobernuarekin. Arazoa da gobernuak ez duela su-etenik nahi ELNrekin. Uste du ezin diola abantaila militarrik eman. Eta ELN ez da estatuari barkatzeko prest, beraiek ere barkatuak izan daitezen. Bakoitzaren erantzukizunaz mintzatu behar da. Zailtasunak izan daitezke, baina posible da, eta bi prozesuak bateratzeko lan egin behar da.

Habanako akordiora itzulita, justiziaren alorreko puntuak zeresan handia eman du. Zu ere kritiko agertu zara, ezta?

Gizateriaren kontrako krimen larriak, desagerpenak, exekuzioak, eta abar... zigortu gabe geldituko dira. Habanan izenpetu zenak, arazo juridiko, politiko eta bereziki etiko bat pausatzen du: nola itzuli orria krimen larrien erantzukizun gorenak ezagutzeko aukerarik izan gabe? Antolakunde anitzek kritikatu dute akordio hori, eta ni, aholkulari juridikoki bezala bertan egon banintzen ere, iritzi berekoa naiz, kezkagarria iruditzen baitzait estatuari bere krimenetatik libra dadin erraztea. Talde paramilitarrak sortuz gerra zikinean parte hartu duten enpresaburu eta politikari handiek ere ez dute justizia aurrean konturik eman beharko. Jende anitzen ustez hori ez da onargarria. Kolonbian gertatu den parte bati buruzko egia jakinen dugu. Baina parte bat bakarrik, bestea gordea egonen da.

Paramilitarrak aipatu dituzu. Zer gaitasun eta borondate ditu gobernuak paramilitarrekin bukatzeko?

Paramilitarrak ez dira soilik tiro egiten dutenak. Zein ari zaizkie armak eta behar duten guztia ematen? Enpresaburu handiak, politikari handiak... Eta ukiezinak dira. Alderdi politikoen eta instituzioen paktu handi bat behar da, paramilitarrekin lotura txikiena duen oro beren zerrendetatik kanpo geldi dadin eta kontratu publikoak paramilitarren esku gera ez daitezen.

Juan Manuel Santos presidentea bera horretan ari al da?

Santos zuzenki ez, baina bere makinariaren parte bat bai, paramilitarrekin lotua da. Beraz ideia da paramilitarismoa bere izaera guzietan borrokatzea. Ez bada egiten, hamabost urte barne gatazka berriak sortuko dira. Paramilitarrak aktore inportanteak izan dira. Matxinatuen kontrako norabide bat bezala sortu ziren ikuspegi militar batetik, baina narkotrafikante eta lurjabe handiz hornitu ziren. Batzuk erran zuten paramilitarren fenomenoa bukatua zela. Ez da hala; bizirik segitzen du eta Habanako akordioak izenpetzea gibelatu duen faktoreetako bat izan da. Guziengandik jakina da Alvaro Uribe presidente ohia hertsiki lotua dela paramilitarren jarduerarekin.

Zein da presidente ohiaren papera gatazkan?

Uribe biziki politikari azkarra da, narkotrafikoarekin lotura zuzena duena. Ameriketako Estatu Batuetako informazio zerbitzuen paperetan 62. narkotrafikantea bezala agertzen da. Ikertua da, baina ez da orain arte sekula auzipetu. Baina bera ez da arazo nagusia, berak sortutako kultura baizik. Badakigu hurrengo hamarkadetan eskuin muturrarekin bizi beharko dugula, kontua da ahalik eta apalena izatea, eta diskurtso negazionistak debekatu behar dira, biktimak izan direla ukatuz edo paramilitarrak daudela ukatuz. Ezin dute beren erantzukizuna edo gatazkan gertatu dena ukatu.

Iragana ahaztu gabe etorkizunari begiratzeko garaia da.

Bai. Baina egungo egoera ere oso larria da. Gatazkak errepika ez daitezen gutxieneko erreforma sozialak behar dira, bestela, gaur egun baztertuak diren gazteak biharko paramilitarrak izanen dira, eta aldaketaren ideologiak konbentzitzen baditu etorkizuneko gerrillariak izanen dira. Hori da arazoa. Ezin da iragana errepikatu. Pinocheten 17 urteko diktaduran zenbatu ziren hildako kopuru bera izan dugu urtero Kolonbian. Gerrillaren bahiketez asko hitz egin da, baina ez gobernuak desagerrarazitako 15.000 lagunez, eta hori bereziki larria da, estatuari dagokiona eskubideak bermatzea eta babestea delako.]]>
<![CDATA[Kaskarotenea ofizialki ireki dute Ziburun]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2087/017/001/2016-04-10/kaskarotenea_ofizialki_ireki_dute_ziburun.htm Sun, 10 Apr 2016 00:00:00 +0200 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/paperekoa/2087/017/001/2016-04-10/kaskarotenea_ofizialki_ireki_dute_ziburun.htm
Bi helburu azpimarratu zituen Mujikak: batetik, laguntza eman dietenei eskerrak ematea; bestetik, herrian direla ikusaraztea. «Markatzea herrian errotuak garela: ikastola bat bada Ziburun, gero eta haur gehiagorekin. Haurtzaindegitik kolegiora arte, murgiltze ereduan eraman daitezke ikasketak».

Gonbidatuen artean, Paxkal Indo Seaskako lehendakaria eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkartekoa, Sylviane Allaux diputatu sozialista, baina baita Ziburuko Herriko Etxekoak ere, Guy Poulou auzapeza buru. «Pozik» agertu zen auzapeza Ziburun ere murgiltze eredua ematen dutelako.

Gero eta harreman hobea dutela adierazi zuen Mujikak: «Jarrera aldatu da. Haiek ere beste zerbaitera pasatzeko gogoa dute».

Urte bateko gatazka

Orain urtebete sortu zen Ziburuko ikastolaren eta herriko etxearen arteko gatazka. Eskola publikoaren egoitza behin-behinean erabiltzen ari zen ikastola, eta lur eremu berria hitzeman zion herriko etxeak. Baina hitza jan, eta konponbiderik gabe kanporatu zituen 2014ko ikasturte hasieran. Gurasoek erantzun zuten maila bereko zerbait izango bitartean ez zirela mugituko. Herriko etxeak salaketa jarri zuen haien aurka, eta «okupazio egun bakoitzeko» isuna ordaintzera zigortu zituen auzitegiak; ikastolari elektrizitatea kendu ere egin zion Poulou auzapezak. Euskal Herri osotik sostengu handia jaso zuen Kaskarotenea ikastolak, eta, azkenean, jabe pribatu batekin akordio bat lortuta eskuratu zuten lur eremua, 300.000 euroren truke. Elkartasunari esker ordaindu zuten ia dena.

Gaur egun, pozik dira ikastolako gurasoak: «Lehen gela bakarra genuen, eta orain hiru aldiz eremu handiagoa da. Hobekuntza handia izan da baldintzetan», Mujikaren arabera. Heldu den irailean lehen maila irekiko dute, eta ondoko urteetan pixkanaka garatzeko xedea dute.]]>
<![CDATA[«Hamar urte gelditzen zaizkigu klimaren borroka irabazteko»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1761/009/001/2016-04-08/hamar_urte_gelditzen_zaizkigu_klimaren_borroka_irabazteko.htm Fri, 08 Apr 2016 00:00:00 +0200 Ekhi Erremundegi https://www.berria.eus/paperekoa/1761/009/001/2016-04-08/hamar_urte_gelditzen_zaizkigu_klimaren_borroka_irabazteko.htm
Zer da itsaspeko petrolioa?

Itsasoan ustiatua eta ekoiztua den petrolioa da, sinpleki. Itsaso erdian zulo bat egiten dute petrolioa eta gasa bilatzeko. Arazoa da, itsaspeko zulaketak direnez, isurketa handiak badira marea beltzak gertatzen direla. Baina bada beste arrisku ukaezin bat: ekoiztuko duten gas eta petrolio hori guzia erabilia izanen da, eta klimaren berotzea areagotuko du.

Izan al da istripurik?

Noski! Mexikoko Deepwater Horizon plataformarena tristeki ezaguna da. 2010eko apirilean, leherketa batek sute handi bat eta marea beltza eragin zituen; 780 milioi litro isuri zirela jotzen da.

Zenbat kontratu daude Euskal Herriko kostaldean?

Bizkaiko golkoan orotara sei kontratu daude. Frantzia aldean bi miatze eskaera daude, ez dakigu onartuak izan diren; hirugarren bat, haatik, onartua izan da, Aquila konpainiaren izenean. Espainia aldean, bost kontratu daude; horietako hiru ustiatzen ari dira, eta bi, miatze lanetan.

Nork ematen ditu baimenak?

Ministerioek ematen dituzte; Frantziaren kasuan, Ingurumenekoak. Bigarren mundu gerraren ondotik, itsasoen askatasun printzipioa zalantzan jarri zen, eta 1982an, itsaso eta ozeanoetan eskubide subiranoak baliatzea baimendu zitzaien estatuei. Gaur egun, ozeanoen heren bat estatuen eskuduntzapean da.

Zuen elkartearekin ozeanoaren nazio aldarrikapena egin duzue.

Normalean, nazio batek zure espazio bera aldarrikatzen badu, elkarrizketa prozesu diplomatiko bat abiatu behar duzu. Ez digute iritzia galdetuko, baina ozeanoaren banaketa horren kontra gara: ozeanoa gizateria guziarena da, bizitzeko ezinbestekoa zaiolako.

Zein dira Paueko goi bileraren erronkak?

Petrolio konpainiak batu dira, ustiatzeak gero eta sakonago egiteko helburuarekin. Petrolio putzu guziak nahi dituzte, errentagarriak ez direnak izan ezik. Guk uste dugu baliabide naturalen %80 lurrean egon behar dela. Beren logika besterik da: teknikoki eta ekonomikoki errentagarria bada, eginen dute. Konpainien erronka da bat egitea, kostuak eta teknikak partekatzeko, eta itsaspeko petrolio ustiatzea ahal bezain bat bizkortzeko. Ideia horren kontra gaude, noski, marea beltzen arriskuagatik, baina baita klimaren berotzeagatik ere. Azken 40 urteetan biodibertsitatearen %50 desagertu da; horrela segituz, espezie anitzen desagerpenari buruz joanen gara, giza espeziea barne.

Alta, Cop 21 goi bileran engaiamenduak hartu zituzten.

Hori da gehien harritu gaituena: petrolio konpainiak zigorgabetasun osoz jardun ahal izatea. Estatuak engaiatu dira berotegi efektuko gasen hedapena eta klimaren berotzearen eragina mugatzera; egungo egoera ez okertzera, funtsean. Anartean, konpainiak garaiko cowboyen gisa dabiltza, urre beltzaren bila. Nahiko genuke beren goi bilera energia berriztagarriei buruz izatea, eta bere jarduera bestela bideratzeaz gogoetatzea.

Kanpamentu bat antolatu, eta goi bilera oztopatzera deitu duzue. Nola pasatu da?

Biziki bilan positiboa egiten dugu. Efektu handia izan du, eta harrituak ere egon gara: Total barnean diren anitz gurekin ados direla eta gure kausa babesten dutela ohartu gara. Gure helburua denbora irabaztea da, hamar urte gelditzen zaizkigulako klimaren borroka irabazteko. Badakigu maila bat gainditzen badugu gehiegizko azelerazioaren langa gaindituko dugula; hortik aitzina, klimaren berotzea ezin izanen da oztopatu, planeta bera bakarrik berotuko delako.]]>