<![CDATA[Eneko Gorri | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sun, 08 Dec 2019 12:06:17 +0100 hourly 1 <![CDATA[Eneko Gorri | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Hasiera baizik ez da izan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/009/001/2019-01-05/hasiera_baizik_ez_da_izan.htm Sat, 05 Jan 2019 00:00:00 +0100 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1890/009/001/2019-01-05/hasiera_baizik_ez_da_izan.htm belarriprest rola hautatuz eta %62k ahobizi). Izan dira dinamika ederra piztu duten herriak eta gehiago egin zezaketen sentsazioarekin egon direnak. Baina, oro har, usaiaz kanpoko espektatiba piztu dute 11 egun horiek.

Den-denak ados gara errateko hori guzia hats luze bateko prozesu baten hasiera besterik ez dela; 12. eguna eta ondokoak direla garrantzitsuenak. Egitasmo horri buruz bizitutakoa liseritzeko denborarik ez dugu ukan. Eta batzuek txapa ere kentzeko astirik ez dute hartu. Hala ere, beroan bero, labur-labur eta nahas-mahas gogoeta batzuk partekatuko ditut ondoko lerroetan.

Aipatu nahiko nukeen lehen puntua dinamikaren dimentsio autoterapeutikoa da. Abendu erditsutan Ipar Euskal Herriko antolaketa batzordeetako kideak bildu ginen Hazparnen; adin eta ibilbide desberdinetako militanteek gauza bera partekatzen genuen: kontzientzia hartzea! Euskaraz mintzatzeko uste baino aukera gehiago dugula, lehen hitzek bideak zabaltzen dituztela, inertziak astintzeko garaia dela... BAM ere hala izan zen. Eszeptizismoz, alferkeriaz edo biziaren errutinan leporaino sarturik, izan dira ariketa gaizki bizi izan duten ahobizi eta belarriprestak. Baina antolaketa lanetan ibilitakoentzat bateria kargatze ederra izan dela dirudi. Bederatzi hilabetez bide egin dugu, ezezagunak ziren kontzeptu batzuk azaleratuz (lehen hitza, ahobizi, belarriprest, eustea, elkarrizketa elebidunak...) eta praktika berriak jalgiaraziz. Orain, kontzientzia hartze hori orokortzeko bideak asmatu behar ditugu, ez gaitezen gure lurraldeko hülüberlü euskaltzale tematua bilakatu, bere xokoan bakarrik lehen hitzak eta ondokoak euskaraz ematen dituena, beste euskaldunen ezaxolakeria deitoratuz. Horretarako, komunikazio gutxiago eta interakzio gehiago beharko ditugu. Argazki instituzional gutiago eta parez pareko harreman gehiago.

Bigarren ideia erabileraren aroa zabaltzeari lotutako da, eta Euskaraldiak horretan laguntzen du. Azken mende erdian, Ipar Euskal Herriko euskalgintzak euskararen transmisioan eman du indarra, estatuak desegindakoa berreraikitzeko premiari erantzunez. Datozen urteetan irakaskuntza kanalak oraindik azkartu beharko dira, bereziki BAM hiri-eremuan haurren %80k ez baitute euskara ikasten (ez etxean ez eta eskolan) eta 9.000 heldu erdaldun bizitzera etortzen baitira Ipar Euskal Herrira bost urte guziz. Baina horren ondoan, osagarritasun ikuspuntu batekin eta hiztun profil berriei egokituz, euskararen erabilera hauspotzeko tresneria oso bat diseinatu beharko dugu: kontzeptuak, dispositiboak, praktika berriak... Erresistentziak sortuko ditu. Baina koherentzia ere ekarriko die euskara ikasteko urratsa egiten duten guziei, eta euskaldunei haien ingurunea eraldatzeko gaitasuna berreskuraraziko.

Segitzeko, Euskaraldiari esker euskara ikasten dutenen errealitatea hobeki ezagutzeko aukera izan dugu askok. Helduleku azkarra dugu, elkarren beharra izanen dugulako etorkizunean euskararen ulermena unibertsalizatu nahi badugu. Astean sei orduz gau eskolara joateko indarra egiten dutenekin zubi berriak eraiki behar ditugu. Sarritan gure mundura sartzeko gomita egiten diegu, baina badugu guk ere bidea egiteko, gurasokerian erori gabe, berdinen arteko harreman batean: haiek gure beharra baitute hobetzeko, baina guk haiena euskaraz mintzatzeko. Zentzu horretan, egitasmo berriak garatu beharko ditugu ondoko hilabeteetan.

Azken hitza, bukatzeko: instituzio publikoen ekarpena ukatu gabe, garrantzitsua agertzen zait haien ardura ere oroitaraztea. Ipar Euskal Herrian hizkuntza politika publikoak 15 urte ditu. Botere publikoek euskararen egoeran duten erantzukizuna izugarria da, eta elkarlanaren diskurtsoak ez du eskas nabarmenak estaltzeko balio izan behar. Asko dago egiteko; beraz, ez dezagun satisfazioaren sentsazioa instalatzera utz.

Ezin ditugu oraindik neurtu Euskaraldiak sortuko dituen aukera guziak. Baina argi gelditzen dena da euskalgintzan ari garenoi 11 pista berri zabaldu dizkigula. 2019an, Seaskak 50 urte ospatuko ditu eta 21. Korrikak euskararen alde klikatzera gomitatuko gaitu. Mugitzen den herria ez da inoiz akituko; erabiltzen den hizkuntza ez da inoiz hilko!]]>
<![CDATA[Erabileraren aroa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2178/019/003/2018-05-11/erabileraren_aroa.htm Fri, 11 May 2018 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/2178/019/003/2018-05-11/erabileraren_aroa.htm
Denek ditugu gogoan azken inkesta soziolinguistikoak agerian emandako ñabardurak. Alde batetik, 20 urteko odolustearen ondotik, lehen aldiz hiztun kopurua orekatzen zela jakin genuen. Baina perspektiba zabalago batetik begiratuta, 20 urtez 39.000 erdaldun gehiago zenbatu ditugu lurraldean eta euskaldunen proportzioa %26,5 izatetik %20,5 izatera pasatu da. Erabileraren aldetik ere, sekula neurtu den indizerik apalena atera zuen Soziolinguistika klusterrak. Azken hamarkadetan, hiztunen profila aldatzen ari da gurean ere. Gaur egun, adin piramidearen bi puntetan kokatzen dira belaunaldirik euskaldunenak. Erdian, aldiz, belaunaldi sakrifikatua. Etxean euskara jaso ez duen heldua eta eskolaren bitartez beren seme-alabak euskaldundu nahi dituen gurasoa (sinple errateko). Iragan mendean, estatuak bere esku zuen tresneria guzia erabili du berezko transmisioaren kanala hausteko. Azken hamarkada hauetan, hautsitakoa berreraikitzen ari gara, baina naturaltasuna berriz irabaztea zaila zaigu.

Hizkuntza politika publikoak hamar urte besterik ez du Ipar Euskal Herrian. Euskararen Erakunde Publikoa 2006an sortu zen, eta Euskal Elkargoa, 2017an. Uda aitzin, bi erakundeen arteko lan banaketa eta Elkargoaren hizkuntza politika aurkeztuko dituzte. Bitartean, euskalgintza sozialak bere lana segitzen du, botere publikoek bete beharko lituzketen zerbitzu publikoak hornituz.

Iragan azaroan, Lapurdiko lurralde erdaldunenean hiztun multzo batek BAM dinamika abiatu genuen. Baliabiderik gabe, denborarik gabe eta esperientziarik gabe, baina kolektiboaren indarraz jabeturik, lurralde horretako euskaldunen %10 mobilizatzea lortu genuen. Euskararen ezagutza %8 eta kale-erabilera %2 den lurraldean, 806 ahobizi eta belarriprestek euskaraz bizitzeko ariketa praktikoa burutu zuten 7 egunez. Ez genuen guk ezer berri asmatu; Egia, Añorga, Agurain, Lasarte-Oria... izan genituen eredu. Baina eraiki genuen moldean, hiri-eremu zail horretan hiztun askok beharrezkoa sentitzen zuten egitasmoa izan zen. Bilanak lorpen ederrak eta frustrazio sanoak agerian eman zituen. BAMek balio izan du basamortuko euskaldunak saretzeko, norbera bere hizkuntza ohiturez jabetzeko, euskara gehiago erabiltzeko bideak urratzeko eta erabilera espazio berriak deskubritzeko. Baina ez da aski luzea izan, lurraldean ez aski zabaldua eta epe luzean ez aski eraginkorra. Aldiz, lehen saiakera horri esker ,konbentzituak gara BAMekin bideratu ez duguna Euskaraldiarekin lortu beharko dugula.

Espektatiba egoera horretan dator Euskaraldia justuki. Proposamen berritzailea, ausarta, ezohikoa. Hala hartua da momentuz behintzat hortaz zerbait entzuna duten hiztunen partetik. Aitortu behar baita, gaurko egunean, Euskaraldia ekimena gutti eta gaizki ezagutua dela oraindik Ipar Euskal Herri zabalean, sektore mugatu batzuetan aparte. Euskaraldiak hamaika sartze ditu, hamaika ekarpen egiteko, hamaika dimentsio. Bizpahiru azpimarratuko nituzke hemen.

Lehena, dudarik gabe, bere dimentsio nazionala litzateke. Europarrontzat muga fisikoa zeharkatzea sekula baino errazago den garaiotan, euskaldunok muga mentalak inoiz baino azkarragoak ditugu. Zubiak aldarrikatzea baino eraginkorragoa da bizipen komunak partekatzea; eta aukera hori eskaintzen digu Euskaraldiak Tafallatik Atharratzera, Baigorritik Tolosara, Agurainetik Kanbora eta Gasteizetik Baionara.

Bigarrenez, Euskaraldiak hiztunei koherentzia eskainiko dielakoan nago. Gaur egun ez ote ditugu euskararen alde gauza gehiegi frantsesez egiten? Euskaratik eta euskaraz aritzeko garaia da, euskararen hautua egiten dutenenei zentzua emateko. Astean 6 ordu gau eskolan pasatzen dituen heldua, haurrekin euskara berrikasten duen gurasoa, Euskoarekin euskararen desafioa hautatu duen komertxantea, lan egiteko euskara ikasi duen funtzionarioa, Bai Euskarari ziurtagiria lortu duen enpresaria, euskarazko aisialdi eskaintza proposatzen duen elkartea... askok diote euskara ez dela aski entzuten, ikusten, erabiltzen. Egin dezagun jauzi hori, beraz.

Eta azkenik, Euskaraldia izan daiteke ahalduntze masiborako aitzakia. Ipar Euskal Herrian, «lehen hitzak euskaraz», «asertibitatea», «elkarrizketa asimetrikoak», «eusle» eta halako kontzeptuak zirkulu murritz batzuetan baizik ez dira ezagutuak eta jende askok ez du bere euskalduntasuna molde problematikoan bizi. Edo beste molde batera erranda, ez dira haien hizkuntza ohituren pisuaz kontziente. Alta, euskaldunak edozein egoeran eta edonorekin beti euskaraz hasten bagina, ingurunea sakonki eta molde iraunkorrean aldatzeko gaitasuna gureganatuko genuke. Logikoa den bezala, transmisioan finkatu ditugu energia guztiak azken mende erdian. Baina horren sendotzeko, erabileraren esparrua irekitzea dagokigu orain.

Potentzialitate handiko dinamika dugu Euskaraldia. Alta, eszeptizismo dosi batekin entzuten ditut lagun frango. Eremu arras euskaldunean bizi direnek diote haiek ez dutela txapen beharrik euskaraz lasai-lasai bizitzeko; basamortu frantsesdunean bizi diren batzuek aldiz diote txaparekin edo gabe berdin dela, ezin baita euskaraz mintzatu hirietan. Guk alderantziz, gure lurraldearen egoera ultra-diglosikoa ikusirik, Euskaraldiak bakoitzarentzat funtzio bat beteko duela diogu. Aitzakiak bide bazterrean utz ditzagun beraz, bateratu eta boteretu gaitezen eta elkarrekin ireki dezagun erabileraren aroa.]]>
<![CDATA[Etorkizuneko erronkak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2142/005/001/2017-07-22/etorkizuneko_erronkak.htm Sat, 22 Jul 2017 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/2142/005/001/2017-07-22/etorkizuneko_erronkak.htm
Zer diote, beraz, Ipar Euskal Herriko datuek? Funtsean, aurkeztuak zaizkigun gisan berrikuntza gutxi edo tendentzia alderantzikatzerik ez da ageri momentuz. Baina filtroak kenduta, zenbait elementu ohargarri azaleratzen dira.

Adierazpen eta tituluetan «lehen aldiko hiztun-kopuru absolutua egonkortzen» dela errepikatua izan da behin eta berriz. Egia da, eta ez da gutxi: 51.100 hiztun zeuden 2011n, 51.200 zenbatu dira 2016an. Hemorragia gelditua da, baina galtzea handia izan da: Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoak 5.000 euskal hiztun galdu dituzte 20 urtez eta kanpoko 9.000 erdaldun irabazi 5 urtez. Euskararentzat, lurralde antolamenduan hartutako erabakiek hizkuntza politika publikoak baino eragin handiagoa dute!

Erabilera aldetik, karrikan entzuten diren elkarrizketen %5,3 bakarrik dira euskaraz (sekula neurtu den indizerik apalena). Baina haurren erabilerak nabarmen egin du gora (3,4 puntu 10 urtez), eta erabilera handiagoa da heldu-haur artean interakzioak direlarik. «Gazteak lehentasun» gisa finkatutako hizkuntza politikarekin, adin piramidearen zolatik dator aldaketa. Aldiz, Hego Euskal Herrian ez bezala, ezagutza goragoko eremuetan erabilerak gora egiten du (4,6 puntu 5 urtez Baxenabarre eta Xiberoan); hiri/herri arteko desberdintasunak eragina du.

Nabarmentzeko beste elementu bat euskararekiko jarrera da; ezin da ukatu hizkuntzarekiko kontsentsu sozial azkarra eraiki dela Ipar Euskal Herrian. Baina definizioz, hizkuntza politika bat eraldatzailea denez, ingurunea bestelakotzea du xede. Erresistentziak agertuko direla aurreikus daiteke beraz. Promozioaren aldeko jarrerak 7 puntu galdu ditu azken 20 urteetan. Datu horri buruz arrabots sobera egitea ez bada bortxaz egokia, haizea itzultzea itxoin gabe gure estrategietan kontuan hartzea ezinbertzekoa da.

Datu salda aberats horretan azpimarra daitekeen azken elementua Baiona-Angelu-Biarritz lurralde urbanoaren premia litzateke. Biztanleriaren herena hiri horietan metatzen da, eta haiek dira euskaratik deskonektatuenak: hiztun proportzio ahula (%8,4), kale erabilera apala (%1,6), hutsetik hurbil den familia transmisioa, euskararekiko motibazio eskasa (%75 indiferente edo kontra)... Ez da eroso lurralde sakrifikatu batean lan egitea, militatzea eta euskaltzalea izatea. Baina, nahi ala ez, euskararen geroa hein handi batean BABn jokatzen da.

Normalizaziorako bidea oraindik luzea da; bihurgunez eta atakaz betea gainera. Baina gurean progresio marjina ikaragarria da oraindik. Urtarrilaren lehenean sortu berri den Herri Elkargoarekin, gure lurraldeko hizkuntza politika egiturazko berregituratze batean sartuko da. Lidergo batailak trenkatu ondoren, funtsezko gaiak izanen dira lantzeko: euskararen lurralde estatusa, biziberritzerako esperimentazio perimetro izendapena, Euskal Herri mailako lankidetzak, irakaskuntzaren orokortzea, eragileen sostengua... Ekuazio horretan segurra den elementu bakarra da eraikiko den indar harremanaren araberakoa izanen dela biharko hizkuntza politika.]]>
<![CDATA[Bestazaleari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2016-07-27/bestazaleari.htm Wed, 27 Jul 2016 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2016-07-27/bestazaleari.htm
Ezinegon sentimenduarekin itxoiten ditut besta hauek: zapi gorria, jantzi xuriak, 5 zigarreta paketeak eta buruko minaren kontrako erremedioak prest-prestak ditut zakuan. Prest ere aspaldi ikusi ez dudan jendearekin kasualitatez topo egiteko, karrika baten bihurgunean: «To, aspaldiko! Zer berri, pottolo? Badu zenbat kilo ez dugula elkar ikusi?». Prest ere, Batera-ren mobilizaziotik, txosnen gunera eta presoen aldeko bazkaritik ikastolaren aldeko taloetara, Baiona alternatiboko poteoa egiteko.

Baina jendartearen ispilu handitzailea den heinean, badakigu Baionako bestak bestelakoak ere izan daitezkeela. Gurea ez den eredu bat dela oroitaraztea ez da debaldekoa. «Ez» hitza, ez da sedukzio fasean berantetsirik atxikitzeko erabiltzen den teknika, erabaki irmo baten adierazpena baizik. Eskua ipurdian ematea ez da balakan aritzea, jazarpen sexista bat baizik. Adin txikiko haurrak bestara ekartzea ez da inkontzientzia, haiei maite dugun hori transmititzea baizik. Garagardoaren prezioa biderkatzea eta komunak hestea ez da bestei egokitzea, bestazaleaz trufatzea baizik. Euskaraz manatzea ez da «de l'autre côté»-koa izatea, euskalduna baizik. Hori erran eta, ondoko egunak arte Pannecau, Cordeliers edo Marengo karriketan barna.]]>
<![CDATA[Azkena bideko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2016-07-20/azkena_bideko.htm Wed, 20 Jul 2016 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2016-07-20/azkena_bideko.htm
Eta selekzio horren aitzinean, zutabegileak bere hautuak egin behar. Ez da ariketa errexa; kanpora atera aitzin, gure barnera sartu behar dugu iritzien bila. Gaur egungo bizimodu eroarekin, berehalakotasuna eta pentsaera bakunduak eredutzat dauzkagun jendartean, gogoetatzeko tarte gutxi hartzen dugu azken finean. Egiazko gogoetaz ari naiz, ez kritika errexaz. Egia da kritikazalearen postura horrek badituela abantaila asko: eskuak ez zikintzea, izpiritu kritikoa duenaren soinekoa janztea, printzipioei eusten dion herritarra garela agerian ematea. Horregatik gara jarrera horretara hain errexki lerratzen? Segur den da jangelan jarririk errexki kritikatzen dela sukaldetik ateratzen dena.

Baliteke noiztenka orrialde hori eta lagunez betetako ostatu baten arteko desberdintasuna ez aski egin izana. Badakit irakurleak ez diela atentzio handirik ekarriko idatzitako zozokeriei, lagunek mozkorretako solasak barkatzen dakiten bezala. «Bon are, tirazan/k ron ttantta bat, azkena ta banoa!».]]>
<![CDATA[Guk Euskal Herria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2016-07-13/guk_euskal_herria.htm Wed, 13 Jul 2016 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2016-07-13/guk_euskal_herria.htm I Love Euskadi kamisetaraino. Arrazoi desberdinengatik bada ere, euskal herritar askok frantses banderen bistaratze horiek eta ikurrinaren desbideratze komertzial horiek laido gisa bizi ditugu maiz. Batzuek erakustaldi militar testosteronizatu baten bidez 1789ko Bastillaren hartzea ospatuko duten bitartean, euskal jendarteak beste eredu bat goraipatuko du Donibane Lohizuneko karriketan. Aitzina gazte mugimenduak Guk Euskal Herria lemapean manifestatzera deitu du. XXI. mendeko gazteriak ere beste modelo bat eraikitzeko gogoa eta beharra, lehen bezain zilegi da. Zer etorkizun eskaintzen dio gaurko koadroak? Guttiengo absolutu batek desiratzen duen lan legea? Gazteria formatu bati sasoiko lan prekarioak proposatzen dizkion lan merkatua? Baxoa frantsesez pasatzea eta ikasketak segitzeko erbesteratzea? Etxebizitzen prezioengatik herrian bizitzea ezin gauzatuzko amets bihurtzea? Teorian bake prozesu iraunkorra ezagutu duen lehen gazte belaunaldia izatea, baina konkretuki gatazkaren ondorioak pairatzen segitzea?

Antolakuntza, auzolana eta lan militantearen bidez, beste jendarte bat eraikitzen dihardute euskal gazteek, EHZ festibalean frogatu ahal izan duten bezala. El Kohmri legearen kontra karrikan mobilizatuz, patriarkatua iraultzeko harreman mota berriak asmatuz, unibertsitateetan antolatuz, gaztetxeetan antolakuntza molde berriak esperimentatuz, militantzia eta besta forma berriak eraikiz... Asko dugu ikasteko. Haiek baitira biharko Euskal Herria.]]>
<![CDATA[Baxoa erdi hutsik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/015/002/2016-07-06/baxoa_erdi_hutsik.htm Wed, 06 Jul 2016 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1922/015/002/2016-07-06/baxoa_erdi_hutsik.htm
Duela zenbait hilabete alaba ikastolan hastearekin batera, ikastolako gurasoen komunitatean sartu ginen eta, horrekin batera, munduaren beste aldea deskubritu. %100ean erdalduna den familia batean sortua izaki, badakit zenbat zor diodan ikastolari. Haurtzaroan ez dut sekula inguru hurbilean euskaraz elekatzeko aukerarik izan, ez gurasoekin, ez auzoko beste haurrekin, ez amatxi-aitatxi, ttantta-otto, kusi edo bestelako senitartekoekin. Arrebarekin, %100ean Seaskako produktuak gira, gurasoen hautuari esker ikastolak transmititu digulako familiak eman ezin zuena.

80ko hamarkadan, euskararen inguruko dinamikak ez zuen gaurko atxikimendua. Baina hartara iritsi bagara, historia hurbilean bidea urratu duten belaunaldiak izan direlako da. Baimenik itxoin gabe sortu ziren lehen ikastolak, eta ondotik etorri zen legeztatzea. Prestigioa itxoin gabe hasi ziren euskaraz irakasten, eta ondotik etorri zen aitorpena. Ikasleak hautagaitza librean aurkezten hasi ziren baxoaren azterketetara, eta ondotik iritsi zen Etxepare lizeoa sailkapenen gorenera.

Barnetik ikusita, Ipar Euskal Herriko ikastolak hamaika eztabaidatan ihartuak ikusten dira. Baina goratasun pixka bat hartu eta zenbat aldaketaren motor izan diren oroitzeak ere on egiten du. Noiztenka behintzat. Oporretara joan aitzin. Eskerrak hamarkada hauetan motorra ibilarazi duten erregai izan diren oroei.]]>
<![CDATA[Euskal Herritik zuzenean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/018/002/2016-06-29/euskal_herritik_zuzenean.htm Wed, 29 Jun 2016 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1922/018/002/2016-06-29/euskal_herritik_zuzenean.htm orgin zelaian, gurea asma leloarekin badator Euskal Herria Zuzenean festibalaren 21.a. «Krisian» den sektore batean, «Festibal alternatiboen eredua agortua» dela entzun ohi da. Gazteria bera, «indibidualista» omen da, eta ez omen du gehiago «proiektu handietan sinesten». Alta, beste batzuk instituzionalizatu, bertikalizatu eta pertsonalizatu diren bitartean, XXI. mendean errotutako proiektu militante eta kolektiboa da oraindik ere EHZ.

Transmisioa eta belaunaldien berritzea dira desbideratze hori saihesteko giltzak. Batez bestean 3 urtetik behin gaztetzen den egitura denez, bere ibilbidean 7 antolatzaile belaunaldik eraman dute proiektua. Laguntzailea kudeatzaile bihurtzen hasten delarik, erreprodukzio mekanikoa esperimentazioa ordezkatzen hasten delarik, pragmatismoak ausardiari gaina hartu diolarik, tokia uzteko garaia dela ohartarazteko gaitasuna duen egitura da EHZ.

Frustragarria izan daiteke batzuentzat, baina eraberritze hori ez da heldutasunaren edo esperientziaren kontra egin; alderantziz, etenik gabe freskatu da EHZ, beti bide berriak jorratuz, esperimentatuz, baita tronpatuz ere batzuetan. Baina beti duintasunez.

EHZ ez da garagardo, banku, auto edo jantzi marka handi baten festibala. Oraindik gutxiago, Arantxa, Manu, Asier, Oihana, Julie, Ramuntxo edo Mikelarena. Eta horregatik da desberdina. Musika festibal askotan ikusten dena ez da ikusten (eta alderantziz). Han, publizitatea eta kontrola zirrikitu guztietan sartzen delarik, hemen alternatibak dira xoko guzietan gordetzen: ogitartean ematen den entsaladatik, basoan isurtzen den garagardora; apainketatik, puntu ubelera; oholtzako musika taldetik, pentzeko performantziara; eztabaida gunetik, liburutegira; kanpalekutik, laguntzaileen txokora; komunak eta dutxak ere alternatiba eta esperimentazio gune bihurtzen ditu EHZk.]]>
<![CDATA[Salbuespenak salbuespen?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2016-06-22/salbuespenak_salbuespen.htm Wed, 22 Jun 2016 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2016-06-22/salbuespenak_salbuespen.htm Mozal legeak inposatutako salbuespeneko neurriek digak gainditzea erraztu dute.

Bi lurraldeen arteko mugan auto-metatzeak handitzen direla diote ere 08:30eko albistegian. Salbuespen egoera aplikatzeko, polizia frantsesak kontrolak indartu ditu Eurokopa «babesteko». Iruneko merkatariak kexu direla errana zaigu irratian, beren negozio zifra kaltetzen baitu. Bitartean, herritar gutxi oldartzen da horren kontra. Iritzi publikoak badu askatasun publikoen murrizketa onartzeko gaitasun ikaragarria.

Funtsean, egunero sortzen den larrialdi klima horrekin, herio zigorrari buruzko erreferenduma egiten balitz, emana izango litzatekeen erantzunak beldurtzen nau. Funtsean, aste bukaera honetan berean bi erreferendum ere izango direla entzun da albistegian: Notre Dame des Landes aireportuaren ingurukoa lehena, eta Erresuma Batuaren geroa Europan finkatuko duena bestea. Baina hori guztia bigarren mailako galderak dira zango baloiaren mirariari esker. Funtsezko galdera baita zer eginen duen Irlandak gaurko partidan...]]>
<![CDATA[Denen esku]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/023/002/2016-06-15/denen_esku.htm Wed, 15 Jun 2016 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1922/023/002/2016-06-15/denen_esku.htm
Argi da gaur egun kolektibitateek ez dutela aski egiten euskararen alde. Obratzen den ekintza txiki guziei buruz gainkomunikatzen da, baina emaitzak ez dira agerikoak. Inoiz baino klase elebidun gehiago irekitzen da, baina ez da aski izanen 2050ean hiztun kopurua masa kritikora igateko. Milaka hitz euskaratu da, baina horrek hizkuntza paisaia ez du nabarmen euskaldundu. Agenteak formatu dira, baina administrazioarekiko harremanak nagusiki frantsesez egiten dira. Euskararen alde zertxobait egiten den aldi guziz, zenbat gauza egiten da euskararik gabe? Eta hizkuntza politikaren aurrekontua emeki emendatzen den bitartean, ez ditugu neurtzen lurraldean berean eramandako beste politika publikoek euskarari egiten dioten kaltea (hirigintza, etxebizitza politika...).

Beraz, bai, euskalgintza eta hiztun engaiatuak beharko dira exijentzia maila gorenean atxikitzeko, administrazioarekin euskaraz aritzeko, etengabe bide berriak irekitzeko. Baina gure ingurune kritiko, autokudeatu eta militantean politikoki zuzena ez bada ere, gure lurraldean euskarak ezin du soilik euskaldun-aktibatu eta euskaltzale-ahaldunduen esku egon bakarrik. Bere irisgarritasun maila, konpetentzia eremuak eta zilegitze boterea estrategikoak dira konfidentzialtasunetik ateratzeko. Lankidetza da giltza, herriak du hitza!]]>
<![CDATA[Gure esku]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/019/002/2016-06-08/gure_esku.htm Wed, 08 Jun 2016 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1922/019/002/2016-06-08/gure_esku.htm
Herri horietako hautesleari barkamenak, baina gaia gurera ekarri nahiko nuke Lurzaindiak Ainhize-Monjolosen antolatutako biltzar nagusia aipatzeko. Kide txarra izanki, ez nintzen hurbildu. Baina bertan errandakoa baino gehiago, jokatzen zenak nau interesatzen gaur. Lurren espekulazioaren eta laborantza azaleren murriztearen aitzinean, milaka herritarren akzioei esker Lurzaindiak berehala esku hartzea ahalbidetzen baitu «lurra denen ontasuna bilakaraziz, merkatu espekulatibotik betiko ateratuz». Ustezko aterabiderik aldarrikatu eta itxoin gabe, arazo konkretu bati molde zuzenean erantzuten dion tresna hauetarik da. Herritarren ekarpenari esker elikatzen den tresnak dira gehienak: euskal moneta, ikastolak, Herrikoa, gau eskolak...

Guk geuk egina, di-da, konplexurik gabe, akatsak onartuz bai, baina aitzinatuz. Gaitasun hori badugu gure herrian, baina baita errexki kritikatzeko joera ere (nik barne, daitort). Proiektu berri bat plazara ateratzen delarik, jendarteari ekar litzaiokeen onura ikusi aitzin, dituen mugak eta kontraerranak agerian emanen dizkiogu. Goraipa ditzagun lorpenak lehenik eta konpondu ditzagun okerrak ondotik.

Horiek hola, hamaika tresna egoki eraikitzeko gai izan gara Euskal Herrian; bihurkinarekin iltze bat paretan sartzea zaila dela konturatu eta mailua asmatu; azpitik eta auzolanean. Baina salbuespenak salbuespen. Kasu horietan, ezinbestekoa da botere publikoak gaia gertaera sozial gisa hartzera bultzatzea. Datorren asteko gogoetaren hasiera da hau...]]>
<![CDATA[Bizikidetzan murgilduz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/021/002/2016-06-01/bizikidetzan_murgilduz.htm Wed, 01 Jun 2016 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1922/021/002/2016-06-01/bizikidetzan_murgilduz.htm
Askotan, gaskoien zapi gorri-horia astindu digute jakobinoek, euskaldunon behin eta berrizko aldarrikapenak hozteko. Zenbat aldiz entzun dugu Baiona-Angelu-Biarritz eremuko politikarien ahoetan, klase bat irekitzekotan, gaskoiz izatea arrazoizkoagoa zela... Edo bide seinaletika itzultzerakoan, gaskoiak euskarak baino zentzu handiagoa lukeela... Funtsean, fede txarra ez bada, ez da sekula argi izan zein irizpiderekin hierarkizatzen dituzten hizkuntzak jaunttoek. Erreparatze historikoa? Eskaera soziala? Prestigioa? Ez naiz segur euskaldunoi bidea mozteko medioa ez balitz gaskoiek hainbeste arreta eta estimu izango ote luketen agintariengandik. Frantzia asimilatzaile eta uniformizatzailean, aniztasunak ez du tokirik. 1905eko laikotasun legea bezala, Konstituzioaren 2. artikulua berezitasun mota guzien ukazioaren tresna da. Terrenoari dagokio horren gainditzea, tresna eta errealitate propioak eraikiz.

Horretan dabil, beraz, Seaska, ikastolei esker milaka haurri gurea den hizkuntza eta kultura transmitituz. HELEP berriaren perimetroan sartuko da Bokale. Seaskaren ildoari jarraikiz, gure lurraldean gaskoiaren alde egiten ahal bada, hobe. Batzuetan, badirudi hizkuntza politika publikoa ekilibrista baten gisara imajinatua dela: euskarari lekutxo bat eman, baina sahetsean. Beharrik terrenoak erdigunera dakarrela, hizkuntza politika bat obratzea bizikidetza eraikitzea dela erakutsiz.]]>
<![CDATA[Kutxa beltza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/024/002/2016-05-25/kutxa_beltza.htm Wed, 25 May 2016 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1922/024/002/2016-05-25/kutxa_beltza.htm
Departamenduko turismo komiteak diru publiko mordoarekin finantzatutako bideo hori, Pariseko Defentsa negozio auzoan grabatua izan zen apirilean. Etxe orratz azpiko atarian, alimaleko kutxa beltza instalatu zuten promozio operaziorako. Zentzugabekeria izerditzen duen gidoiari jarraikiz, erosahalmen handiko koadro dinamiko gazteak kutxan sartzea gomitatuak ziren, eta ziurt! Kutxaren beste aldetik «vrai basque» ateratzen ziren: xistera eskuan, surf taula besapean edo zinta gorria gerrikoan. Betiko leloak, betiko mespretxua, betiko artifizioak... Operazioa antolatu dutenek, moda eta modernitatea sarrarazi nahi izan dutela diote, baina beren funtsa agerikoa dute. Horra zein begi eta zein bururekin eraikia den gure lurraldeko politika turistikoa. Zart! Bideoak eman dit berriki zabaldu den marka turistikoari buruz gehiago jakiteko gogoa. Webgunera joan, eta novlangue eder batekin egin dut topo: «sorkuntza», «ausardia», «indarra», «eztitasuna», «dotorezia», «pasioa» dira Biarritz-Pays Basque markaren sei balioak. Hitz ederrak benetan, frantses hutsean idatziak badira, oraindik gehiago. 2.122 hitzez aurkeztua da egitasmoa; bakar bat ere ez da euskaraz. Zart!

Kutxa beltzak eskaintzen dituen aukeren artean ere ez zen euskararen transmisiorik. Antton Lukuren liburu zirikatzaile bezain justu batean, alta, nortasunaren ikuspegi ezin irekiagoa genuela idatzia zela gogora datorkit. Euskara ikasi, eta ziurt! euskalduna bilakatu. Zartakoak eskas direla ziur!]]>
<![CDATA[Harea ordularia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/025/002/2016-05-18/harea_ordularia.htm Wed, 18 May 2016 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1922/025/002/2016-05-18/harea_ordularia.htm
Bi urte berantago, beraz, inoiz izan ez diren hautetsi abertzale kopuru handiagoa zenbatzen dugu Ipar Euskal Herriko 159 udalerrietan. Bide instituzionala aspaldi jorratua duen Hego Euskal Herritik anekdotikoa dirudi, baina hemendik ikusita, aski berria da hautesleriaren parte batean galderak pausatzeraino.

Sei urteko kargualdi batean, bi urtek agintearen herena errepresentatzen dute. Ekipa baten bilana egiteko goizegi da, noski, baina ikasten ari den hautetsien lehen urratsak direla entzuteko berantegi ere. Administrazioaren eta herritarren erritmoak errotik desberdinak izanki, ekintza konkretu, neurgarri eta prospektiboen garaia da. Neurri batean, ulergarria izan daiteke hautetsi hauek ondoko hauteskundeei begira beren janzkia zizelkatzeko gogoa izatea. Hautesleriari begira gobernatze gaitasuna dutela erakutsi gogo dutela nabaria da, liskarrik gabe, bereizkuntzarik gabe eta gai zehatz batzuetara (euskara, euskal kultura, euskal instituzioa, euskal gatazka) mugatu gabe. Baina tokiko errealitateek ez dituzte beste dimentsioak baztertu behar. Tokian tokiko ekintza, global mailako bista dio leloak. Boterearen mozkorrak ikusmena bestelakotzeko arriskua du. Tamalez, hautesleek uste baino memoria handiagoa dute...]]>
<![CDATA[Kontrakoen kolektiboa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/023/002/2016-05-11/kontrakoen_kolektiboa.htm Wed, 11 May 2016 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1922/023/002/2016-05-11/kontrakoen_kolektiboa.htm
Astelehenean jakin dugu «kontrakoen kolektiboko» auzapez batzuk helegite administratiboa pausatzeko aukera lantzen ari zirela Pariseko abokatu kabinete batekin, erakunde horren perimetroaren kontra. Ondoko orduetan, kostaldeko auzapez uzkurrek prentsa ohar bidez prozedura administratibo horren aitzinean beren desadostasuna publikoki adierazi zuten. Gaur egun, ez dakigu desmartxa Cazeneuve ministroaren bulegoraino iritsiko den, baina galdera franko pausatzen ditu (nork diruztatua? Nork gidatua?) eta kontrako auzapezen alegiazko batasuna zapartarazten du.

Gauzak ongi abiatuak ziren, alta. Triangulazioaren printzipioak jarraikiz, aldekoen hiztegia berenganatu zuten «auzapezen kolektiboa» sortuz lehenik, eta «Euskal Herri komunitatea» proposatuz ondotik. Adierazpen publikoetan ere, «prefetaren inposizioa» salatzen zuten, «Euskal Herriak benetako egituraketa administratiboa merezi» zuela adieraziz. Baina etxe zaharretan atzematen den tapizeriaren gisan, komunikatzaileen formula ederrek ez dute luzaz gordetzen ikusarazi nahi ez dena. Eta kasu horretan, kolektiboa baino gehiago, kontrako auzapezek multzoa besterik ez dute osatzen; beren interes berekoiei lehentasuna ematen dietenen multzoa. Haustura horrek egiazko aurpegiak salatzen ditu: batzuek «euskal» izendapena duen orori alergia, bestek podereari dependentzia, besteek protagonismoari lotuak. Eta bitartean, nola doa demokrazia? ]]>
<![CDATA[Enbor beretik jalgiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/022/002/2016-05-04/enbor_beretik_jalgiak.htm Wed, 04 May 2016 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1922/022/002/2016-05-04/enbor_beretik_jalgiak.htm
Baina funtsean, Herri Urratsek maite dugun herria zein den oroitarazten digu ere. Instituzioetatik asko itxoiten ari garen garaiotan, 1979an nehorren baimenik gabe eta bere bidea eginez sortutako ikastolen ibilbidea aurpegiratzen digu. Auzolanaren, autogestioaren, kolektiboaren eta elkartasunaren indarra azpimarratzen du. Hamar milaka kolibri errezibitzeko, milaka xinaurri lanean hasiak dira jada aintzira inguruan. Eta bere alternatibak eraikitzen dituen herriaren irudi horrek, preziorik ez du! Dudarik ez zaila dela guraso berriak erronkez jabearaztea, boluntarioak mobilizatzea, arau berriei egokitzea... baina enbor baten gisa, belaunaldiz belaunaldi transmititu den Herri Urratsek sortutako adaxkak zenbatezinak dira.

Hauen artean da EHZ festibala. 2010ean, laguntzaile belaunaldi berriak lehen urteak ezagutu ez zituela konturaturik, Arrosako sortzaileak gomitatu genituen gurekin solastatzera. Haien aitzinekoek bultzatutako makro festaz jeloskor, «zerbait handi ere egiteko gogoa» piztu zitzaiela azaldu ziguten. Horrela sortu zen hiru eguneko musika festibala, garaiko kode eta giroan erroturik. Haziz eraikitzen den herri baten historia da gurea eta gazteria da bilakaera horren erregaia. Gauza bakar bat transmititu behar balitz, militantziaren obratzeek duten edertasuna litzateke.]]>
<![CDATA[EH ez da Alday]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/021/002/2016-04-27/eh_ez_da_alday.htm Wed, 27 Apr 2016 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1922/021/002/2016-04-27/eh_ez_da_alday.htm
Egun eguzkitsuen itzulerarekin, gure lurraldea tumorez betetako izaki minbiziduna dela oroitarazten diguten beste seinale diskretuago batzuk ere badira. Sakonagoak, baina isilak. Udaberrian berriz irekitzen hasten baitira etxe hutsetako leihoak. Negu osoan hutsak egon ondoren, jabe dirudunek beren bigarren etxebizitza biziberrituko dute, lasaitasun eta koadro idiliko baten exijentziarekin. Azaleraz mugatutako eta nortasunez kolonizatutako lurralde batean, errealitate horrek funtsezko arazoak sortzen ditu.

Biarritz batean, etxebizitzen %44,8 bigarren mailakoa, noiztenkakoa edo hutsa izateak ez ote du esplikatzen eskolak husten direla auzoenak betetzen diren bitartean? Getarian tasa hori %51,3koa eta Donibane Lohizunen %50,4koa izateak ez ote ditu gazteentzako debekuzko prezioak eragiten? Larrainen etxebizitza printzipalen proportzioa %36,6koa bakarrik izatea ez al da problematikoa? Batzuetan entzuten dugu merkatuaren legea naturala dela, horren kontra deus gutxi egin daitekeela. Ihardesten zaigu ere jendeak erosi ahal izateko parean saltzaileak egon behar direla. Baina lanerako bidean, behin baino gehiagotan etxe agentzia baten publizitateek «Euskal kostaldean inbestitzea» edo «zergak arintzeko ondasun higiezinak erostea» sinetsarazi nahi didate. Nola ez pentsa, beraz, berezko joera gisa aurkeztua zaigun hori uste baino antolatuago dela?]]>
<![CDATA[Bateriak kargatzera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/021/002/2016-04-20/bateriak_kargatzera.htm Wed, 20 Apr 2016 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1922/021/002/2016-04-20/bateriak_kargatzera.htm euskararen biziberritzea bezalako erronka. Ingurune horretan nabigatzen dugu egunero, aldekoak aliatu gisa hartuz eta kontrakoei beren pertolikeria aurpegiratuz. Norabidea tinko atxikitzeko eta exijentzia maila bere gorenean mantentzeko, erregularki bateriak kargatzea ezinbestekoa da.

Horretarako, urtero Udaltopekin konta dezakegu! Herrietako euskara zerbitzuen topaketak aireberritze bat dira iparrrrrraldeko teknikariontzat. Ez baitezpada euskararen herria bere osotasunean hartzen duen jardunaldia delako (Hegozentrismoaren pisuaz askatzea ze zaila zaigun...), baina gauzak egiten direla ohartarazteko eta egin daitezkeela oroitarazteko. Teknikari, hautetsi, ikerlari eta kazetarien lekukotasunekin janzten ditugu geure buruak. Urtero ideia berriekin eta indarberriturik sartzen gara gure lurraldeetara. Euskararen normalizaziora iristeko helmuga oraindik urrun dugunok beste batzuek bidea ireki digutela kontzientzia hartzen dugu. Bihar arte! ]]>
<![CDATA[Xutik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/015/002/2016-04-13/xutik.htm Wed, 13 Apr 2016 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1922/015/002/2016-04-13/xutik.htm gaua xutik igarotzeko engaiamendu kolektiboa hartzen du. A puntu batetik B puntu batera pankarta gibelean desfilatzearekin ez dute aski. Manifaren ondotik, ondokoa finkatu eta etxera sartzearekin ez dira asetzen.

Zahar, gazte, ikasle, langile, langabetu, paperik gabeko, artista, militante, poeta, kurios, bestazale... denak biltzen dira hala-holatsuko espontaneitatearekin, gau osoan eztabaidatzeko, sortzeko, amesteko. Ariketa ederra, berez, baina usaiak galdekatuz, izpiritu goganbehartsu batzuen mesfidantza ere pizten du. Azkenean, jende multzo hori ez baita lanaren legeak baztertu beharko lituzkeen neurriak eztabaidatzeko biltzen, lana bera zalantzan emateko baizik. Jende multzo hori biltzen hasten delarik, ez du baitezpada sekzioko buruaren gai ordena itxoiten, baina bi ordu pasa ditzake bilkura beraren antolaketa adosten. Eta horrela dira gauzak eraikitzen ere. Urratsez urrats. Ibiliz eginez bidea. Aitzinetik egindakoa automatikoki ez berreginez.

Ze sakrilegioa! Nork eman dio horretarako ahalordea? Nondik ateratzen dute esperimentatzeko zilegitasuna? 12 egun ez dira pasa metxa piztu denetik eta ezker muturreko pentsalari batzuk hasiak dira Occupy Wall Street eta Indignados esperientzietan izandako hutsuneak zerrendatzen. Kazetariek bozeramaile eskasa deitoratzen dute, sindikatuek borroken bateratze falta salatzen. Dena lasterregi doan mundu batean, mugimendu baten potentzialitatea ikusi aitzin, haren mugak agerian ematen dira. Udaberria hor dugu. Herritarrak xutik dira. Ausardia plazan da. Nola ez izan alai eta baikor?]]>
<![CDATA[Miarritze]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/019/002/2016-04-06/miarritze.htm Wed, 06 Apr 2016 00:00:00 +0200 Eneko Gorri https://www.berria.eus/paperekoa/1922/019/002/2016-04-06/miarritze.htm
Tamalez, Helep bakarraren inguruko eztabaidetan, hiriaren lehen irudi damugarria erakutsi dute miarriztar askok. Eta ez uste izan hautetsiez ari naizenik bakarrik. Euskal Herriari bizkarra erakutsiz, bere lur zatian hodeietan gora altxatua den Monako axolagabearen figura hartu du Miarritzek. Argumentu triangulatu eta komunikazio elementuek ere ez dute amarrukeria hori ezkutatzea lortu. «Pays Basque» marka errugbi kluba eta aireportuari itsasi ondoren, estrategia turistikoaren mesedetan erabiltzea egokia zela iruditu zaie kabinete bateko publizista inspiratuei. Baina «Biarritz—Pays Basque» ziguluan ez zen «Biarritz Euskal Herrian» ulertu behar, «Biarritz eta Euskal Herria» baizik. Beren burua lokomotiba gisa ikusten dutenek maiz bagoira igotzea errefusatzen dute. Horrela pasatzen zaie trena, sudurraren azpitik.

Irudi kontuetara itzultzeko, agintariek opor leku bat mundu mailako merkatuan kokatzeko, lurralde marketina erabiltzen dute. Baina hiri bat etorkizunera prestatzeko, trikimailu horiek ez dira aski. Erabaki historikoak eta politika publiko ausartak hartzen ere jakin behar da. Etorkizun hurbilak erranen du zein hautu egina izanen den...]]>