
Kotoizko emakumeak
Enekoitz Telleria Sarriegi
'Mujeres del Algodón. Bizi istorioak' erakusketa jarri dute Andoaingo Basteron: herriko kotoi fabrikan jardun ziren emakumezkoei egindako aitortza da, hainbat diziplinatako lanen bidez.

«Badakigu noizbait ixtera kondenatuta gaudela»
Enekoitz Telleria Sarriegi
Denda bat baino «zerbait gehiago» da Donostiako Eskulanen Etxea. Jostekoak saltzen dituzte, eta hurbiltasuna josi. Ixteko zorian izan dira, baina aurrera egitea erabaki dute. Asteartean irekiko dute berriz, berrituta.

Nola loratu errautsak
Enekoitz Telleria Sarriegi
Bidaso inguruan gertatutakoa izan da azken sutea. Garaiz da ondorioetarako, baina nola leheneratu daiteke basoa? Denbora da sendabidea? Basoari bere kasa utzi behar zaio? Lagundu behar zaio? Zein dira irizpideak? Adituak bat datoz: esku hartzeak ahalik eta txikiena izan behar du.

Erantzunak bai, erantzuleak ez
Enekoitz Telleria Sarriegi
Estreinatu dute Hego Euskal Herriko zinemetan 'Non dago Mikel?' dokumentala. «Hunkituta» eta «barruak mugituta» irten dira Donostiako Principe zineman lehenengoz ikusi dutenak.

Erantzunak bai, erantzuleak ez
Enekoitz Telleria Sarriegi
Estreinatu dute Hego Euskal Herriko zinemetan ‘Non dago Mikel?’ dokumentala. «Hunkituta» eta «barruak mugituta» irten dira Donostiako Principe zineman lehenengoz ikusi dutenak.

Hazien zaindariak
Enekoitz Telleria Sarriegi
Neiker ikerketa zentroak bertako laboreen ehunka hazi dauzka gordeta Arkautiko germoplasma bankuan. Antzinakoak jaso, gorde eta hobetzen dituzte bertan. Erreferentziazkoak eta bakarrak dira patataren alorrean, baina han daude Euskal Herriko garai bateko babarrun, tomate, piper, gari, garagar eta olo haziak ere, nahi dituenaren esku.

«Nerabeek ez dute sakelakorik behar»
Enekoitz Telleria Sarriegi
Hezitzailea eta ama da Ros. Sakelakoaren erabilerari buruzko egitasmo bat jarri du abian, eta hitzaldiak ematen ditu horri buruz: «Nerabeek ez dute ulertzen sakelakoa, eta gurasoek ere ez zeinen tresna potentea den».

Etendako ametsak maletetan
Enekoitz Telleria Sarriegi
Bertan behera gelditu dira bidaiarien joanak. Ez ihesaldi, eta ez arnas hartze. Ziurgabetasuna eta mesfidantza sortu ditu pandemiak. Bidaia agentzia asko itxi egin dituzte. Segitzen duten batzuek euren poltsikotik itzuli dizkiete bezeroei egin ez zituzten bidaien gastuak. Zorpetu egin dira asko. Laguntzen zain eta udaren peskizan daude gehienak.

Bidaiak bertan behera
Enekoitz Telleria Sarriegi
Etenda dago kanpora ateratzeko aukera. Ernegatuta daude bidaiariak, eta oso egoera larrian bidaia agentziak. Itxi egin behar izan dute askok, eta nola edo hala aurrera egin nahian ari dira besteak. Egoeraren berri emango du bihar Bizigiro sailak erreportaje batean.

Errealitate gordinez mozorrotua
Enekoitz Telleria Sarriegi
Astelenita egunik (ere) ez dute ospatu Tolosan. Mozorrotuta apenas ibili den inor kalean. Udalak egindako deiari erantzun dio jendeak, eta zorrotz bete ditu neurriak. Etsiak jotako aldartea, eta «tristura» eta «pena» nagusitu dira herritarren artean. Aurrera begira ere jarrita daude: «2022an, doblea!».