
Otsailaren 5ean hasiko da "ezohiko" sagardo denboraldia
Enekoitz Telleria Sarriegi
Sagardo sektoreak lanerako protokolo zehatza garatu du, eta upeletako sagardoa mahaian dastatu ahal izango da, pitxer eta botila gardenetan.

Loratu dadin txilarra berriz
Enekoitz Telleria Sarriegi
Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' hil zenetik bederatzi urte bete ziren ostegunean. Txillardegi Udal Liburutegia herri egitasmoak omenaldia egin dio Donostian, senitarteko eta lagunez inguratuta.

Eraztun batekin hasi zen dena
Enekoitz Telleria Sarriegi
Maddi Aiestaranek irabazi du BERRIAren Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketa. Nepalera egindako fikziozko bidaia baten kronika egin du. Alpeetako zeharkaldi bat irabazi du, Cervino ingurukoa.

«Noraezean, galduta gabiltza gizonak»
Enekoitz Telleria Sarriegi
Harremanei buruz ari dira Lizarralde eta Muñoa 'Erik eta Win' euren ikuskizunean. Hartu eta emanei buruz bai, baina arrez eta emeez ere bai. Gizontasunaz bai, baina «arkeriaz» ere bai. Maskararik gabe. Umorez.

Talo giroa dago
Enekoitz Telleria Sarriegi
Ez feriarik eta ez jairik. Negu gorrian, eta talorik ezin topatu inon. Etenda dago martxotik talogileen jarduna, eta ase ezinda talozaleen apetitua. Badira, ordea, talo ontziratuak, etxean berotu bat emanda gozo jan daitezkeenak. Azken hilabeteotan gorakada nabaritu dutela diote halakoak saltzen ari direnek.

«Diagnostiko bat ez da heriotza sententzia bat»
Enekoitz Telleria Sarriegi
Bizitzak jarritako erronkei erronka bidez erantzutea erabaki zuen Lizarraldek, 2018an esklerosi anizkoitza diagnostikatu ziotenetik. Gipuzkoako 89 herriak bizikletaz ari da lotzen, gaitzaren alde dirua biltzeko.

Bazen behin, behin bat
Enekoitz Telleria Sarriegi
Katea ez da eten. Ahoz aho ari dira aurreraka ipuin kontalari gazteak. Urratutako bide batekin egin dute topo, baina baita gaitegi eta jardun berriekin ere. Ipuinaren funtsaz eta egitekoaz hausnartu dute, eta elkarren berri izateko plaza gehiago galdegin: egituratze bat.

«Ez, trans bat ezin da lasai bizi Albizturren»
Enekoitz Telleria Sarriegi
Bere buruarekin zuen zorra kitatuta, Mutiloa 'Esnatu naiz' kabaretarekin ari da herriz herri. Trans bat da Londresko Pink Flamingo klubean: neonezko argipean drama eta komedia. Eta salaketa. Eta ausardia.

Hiriaren antipostalak
Enekoitz Telleria Sarriegi
Euskadiko Arkitektura Institutuak 'Hiru hiri' izeneko erakusketa ondu du. Hiru argazkilariren begiradak dira, alor anitzetako hainbat sortzailek postal formatuan, eskuz eta idatziz emanak.

Erortze baten kronika
Enekoitz Telleria Sarriegi
«Existitzen dira?». «Zuek zarete?». Badira galdera zailak, eta badira erantzun etsiak. Entzun nahi ez diren galderak, eta eman nahi ez diren erantzunak. Eta badira xalotasun kraskatuak, eta errealitate gordinak. Zer egin? Nola jokatu?. Oharra: 10 urtetik beherako haurrei ez erakutsi orri hauek.