<![CDATA[Erredakzioa | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 18 Nov 2019 01:43:43 +0100 hourly 1 <![CDATA[Erredakzioa | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Bi gizon atzeman dituzte sexu eraso bat dela eta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1974/010/002/2019-11-08/bi_gizon_atzeman_dituzte_sexu_eraso_bat_dela_eta.htm Fri, 08 Nov 2019 00:00:00 +0100 Erredakzioa https://www.berria.eus/paperekoa/1974/010/002/2019-11-08/bi_gizon_atzeman_dituzte_sexu_eraso_bat_dela_eta.htm
Logelak alokatuta dituen etxebizitza batean gertatu zen erasoa. Emakume hori eta haren bikotekidea bizi dira geletako batean, eta bi atxilotuak bestean. Salaketaren arabera, elkarrekin egon ziren gauean, eta, halako batean, erasotzaileek substantziaren bat bota zuten emakumearen edarira eta haren bikotekidearenera, haiek lo hartzeko. Abagune hori erabili zuten emakumeari eraso egiteko. Ertzaintzak herenegun gauean hasi zuen ikerketa, eta miaketa bat egin zuten etxebizitza horretan, frogak jasotzeko.

Eraso salaketa horren harira, Barakaldoko Udalak akusazio partikular gisa aurkeztea erabaki du, Clara Campoamor elkartearekin batera. Adierazpen instituzional bat ere egin du udalak, eta «nazkagarritzat» jo du erasoa. Mugimendu feministak elkarretaratze bat antolatu zuen atzo arratsaldean, Herriko Plazan.

Argitan elkarteak ohartarazi du tratu txarrak eta indarkeria matxista emakumeek «gizarteko gune guztietan bizi duten diskriminazioaren» ondorio direla. Adierazi dute Bizkaian zortzi salaketa egiten dituztela egunean, indarkeria matxista fisikoagatik eta psikologikoagatik.]]>
<![CDATA[Baionako hilketaren karietara, «politika integrala» aldarri]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1937/010/001/2019-11-08/baionako_hilketaren_karietara_politika_integrala_aldarri.htm Fri, 08 Nov 2019 00:00:00 +0100 Erredakzioa https://www.berria.eus/paperekoa/1937/010/001/2019-11-08/baionako_hilketaren_karietara_politika_integrala_aldarri.htm
Mugimendu feministak aldarrikatu du ardura hartzeko garaia dela: «Dena esanda dago; hitzetatik praktikara pasatzeko garaia da». Joan den asteburuan, Baionan emakumea hilda topatu zutenean, Jardunaldi Feministak izan zituzten, hain justu. Hango mezu bat hartu dute gogoan: «Emakumeon aurkako indarkeriak ez du mugarik, bizi garen sistema kapitalista patriarkalaren ezinbesteko tresna delako».

Aurten lau emakume hil dituzte Euskal Herrian indarkeria matxistagatik; horietako hiru, Lapurdin. BERRIAk egindako kontaketaren arabera, 102 emakume hil dituzte 2003az geroztik.]]>
<![CDATA[Euskal film laburrekin hasiko da 61. Zinebi, bihar]]> https://www.berria.eus/albisteak/173425/euskal_film_laburrekin_hasiko_da_61_zinebi_bihar.htm Thu, 07 Nov 2019 09:55:02 +0100 Erredakzioa https://www.berria.eus/albisteak/173425/euskal_film_laburrekin_hasiko_da_61_zinebi_bihar.htm <![CDATA[Feminismoa jarriko du erdigunean Literaktumek]]> https://www.berria.eus/albisteak/173326/feminismoa_jarriko_du_erdigunean_literaktumek.htm Tue, 05 Nov 2019 14:37:14 +0100 Erredakzioa https://www.berria.eus/albisteak/173326/feminismoa_jarriko_du_erdigunean_literaktumek.htm <![CDATA[Batavia Madrigal Singers taldea nagusi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/028/001/2019-11-05/batavia_madrigal_singers_taldea_nagusi.htm Tue, 05 Nov 2019 00:00:00 +0100 Erredakzioa https://www.berria.eus/paperekoa/1872/028/001/2019-11-05/batavia_madrigal_singers_taldea_nagusi.htm
1996an sortu zuten Batavia Madrilgal Singers taldea. Ordutik, nazioarteko abesbatza lehiaketa ezagunetan sari gehien irabazi duen Indonesiako taldea bilakatu da. 40 kide ditu -hogei gizon eta hogei emakume-, eta aurtengoa ez dute lehen aldia Tolosako lehiaketa irabazten, 2017an ere sari nagusia eskuratu baitzuten. Bai orduan, bai aurten, Avip Priatnak egin ditu abesbatzaren zuzendari lanak. Gustura agertu zen herenegun, palmaresaren berri jakin bezain pronto. «Lehiaketa bakoitza irakaspen bat da guretzat. Noski, nazioartean ezaguna den lehiaketa batean abesteak eta, gure kasuan, irabazteak, nolabaiteko estatusa eta garrantzia ematen digu; hazten segitzen laguntzen digu. Horrela, Indonesian geroz eta handiagoa den abesbatzarako tradizioa zabaltzea lortuko dugu», adierazi zion Ataria hedabideari.

Europako Sariketa Nagusirako lehiaketan, Indonesiako taldearen atzetik, Japoniako JCA National Youth Choir sailkatu da bigarren, eta Poloniako Art'n Voices hirugarren. Azken horrek ahots taldeentzako bi sariak eskuratu ditu: musika profanoaren atalekoa eta musika erlijiosokoa. Halaber, Ukrainako Glier College eta Letoniako Era taldeak sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, bi modalitate horietan.]]>
<![CDATA[Maddi Torre: «Ez nago greba egitearen alde, eta nik ez dut egingo»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2434/019/003/2019-10-31/maddi_torre_ez_nago_greba_egitearen_alde_eta_nik_ez_dut_egingo.htm Thu, 31 Oct 2019 00:00:00 +0100 Erredakzioa https://www.berria.eus/paperekoa/2434/019/003/2019-10-31/maddi_torre_ez_nago_greba_egitearen_alde_eta_nik_ez_dut_egingo.htm
«Errespetua» eskatu du. «Ez da erraza gutxiengoan egotea. Baina nik ez dut greban sinesten, lortu nahi duguna lortzeko tresna gisa». Torreren arabera, «presa» izaten ari dira lan hitzarmena lortzeko orduan. Halaber, gaineratu zuen Bartzelonaren aurkako partida iragarrita dagoen egunean Zubietan izango dela.]]>
<![CDATA[Gutxienez 83 pertsona hil dituzte Iraken azken bost egunetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1912/020/002/2019-10-30/gutxienez_83_pertsona_hil_dituzte_iraken_azken_bost_egunetan.htm Wed, 30 Oct 2019 00:00:00 +0100 Erredakzioa https://www.berria.eus/paperekoa/1912/020/002/2019-10-30/gutxienez_83_pertsona_hil_dituzte_iraken_azken_bost_egunetan.htm
Hilaren 1ean hasi ziren manifestazioak, ustelkeriagatik eta egoera ekonomiko larriagatik protesta egiteko. Gobernuaren batzorde baten arabera, astebetean 157 pertsona hil zituzten, gehienak manifestariak. Arrazoi berberagatik berpiztu zen mugimendua joan den astean. Adel Abdelmahdi lehen ministroak atzo jakinarazi zuen dimisioa emateko aukera aztertuko duela.]]>
<![CDATA[Ainara Muntek irabazi du itzulpenen EtxepareLaboral Kutxa saria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/025/002/2019-10-24/ainara_muntek_irabazi_du_itzulpenen_etxeparelaboral_kutxa_saria.htm Thu, 24 Oct 2019 00:00:00 +0200 Erredakzioa https://www.berria.eus/paperekoa/1892/025/002/2019-10-24/ainara_muntek_irabazi_du_itzulpenen_etxeparelaboral_kutxa_saria.htm Hilda dago poesia? poema liburuaren katalanerako itzulpenagatik. És morta la poesía? izenburuarekin kaleratu du liburua PoláLen argitaletxeak. Itzultzaileak eta argitaletxeak 4.000 euroko saria partekatuko dute; horrez gain, 2.000 euro arteko laguntza jasoko dute argitalpena sustatzeko.

Epaimahaiak itzulpenaren kalitatea izan du kontuan, baita argitaletxeak egin duen sustapen lana ere. Itzultzailearen ibilbidea bera eta itzulitako generoaren balioa ere (poesia) aintzat hartu ditu lana baloratzeko orduan. «Itzulpen zaindua eta zehatza izatea, idazleak jatorrizko hizkuntzan bilatutako esanahia katalanez islatzeko jarritako arreta eta jatorrizkoaren musikaltasunari eta efektu adierazkorrari eusteko ahalegina» nabarmendu du. Era berean, argitaletxearen lanari dagokionez, zera azpimarratu du: «Nabarmentzekoak izan dira euskal literatura eta, bereziki, Sarrionandiaren lana kataluniarrei helarazteko urteetan egindako ahalegina».

Ainara Munt Ojangurenek aita katalana eta ama euskalduna ditu, eta Bartzelonan egin ditu bere bizitzako urte gehienak. Kataluniako Itzultzaile eta Interpreteen Erakunde Profesionaleko kide da. Literatura, saiakerak, ikerketak eta erakusketetako eskuorriak itzuli ditu batik bat Muntek, eta itzulpengintza zientifiko-teknikoan eta ikus-entzunezkoan ere badu eskarmentua. Aurretik ere, Joseba Sarrionandiaren lan gehiago itzuli ditu katalanera; hain zuzen ere, Ni ez naiz hemengoa (Jo no soc d'aquí) eta Moroak gara behelaino artean? (Som com moros dins la boira?). Hilda dago poesia? izan da Sarrionandiari egin dion azken itzulpena, eta lan horrekin, besteak beste, Mallorcako Cavall Verd literatura sarietan Rafel Jaume saria irabazi du Muntek, urteko poesia itzulpenik onenarengatik.]]>
<![CDATA[Segurtasun akatsak salatu dituzte Donostiako metroaren tuneletan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/010/001/2019-10-23/segurtasun_akatsak_salatu_dituzte_donostiako_metroaren_tuneletan.htm Wed, 23 Oct 2019 00:00:00 +0200 Erredakzioa https://www.berria.eus/paperekoa/1893/010/001/2019-10-23/segurtasun_akatsak_salatu_dituzte_donostiako_metroaren_tuneletan.htm
Hans Heydemann ingeniariak sinatu du Satorralaiak fiskaltzan aurkeztutako txostena; sute arriskuen prebentzioan aditua da, besteak beste —hitzaldi bat ematekoa da gaur, 19:00etan, Groseko Okendo kultur etxean—. Salaketan, Pio Barojako inguruetan aurreikusi duten larrialdi irteerari erreparatu dio, «tunelen segurtasunaren arloan ezarritako hainbat araudi» urratzen dituelakoan. Satorralaiak esplikatu duenez, obrak egiteko ireki duten tunel bat baliatu nahi dute larrialdi irteera hori egiteko: 500 metroko luzera du, eta bertan 400 eskailera egin nahi dituzte 68 metroko malda igotzeko, «hots, dorre baten 24. solairura oinez igotzea bezala».

Ebakuazio bide hori «ezbairik gabe erabat baliogabea» dela ohartarazi du Heydemannek txostenean. Horrez gain, tunelen segurtasunarekin eta sute kasuetarako ebakuazio baldintzekin lotutako beste «irregulartasun eta gabezia» batzuk ere jaso ditu aditu alemaniarrak fiskalari emandako dokumentazioan.

Hortaz, Satorralaiak fiskaltzari eskatu dio gaia iker dezan, «segurtasun kolektiboaren kontrako delitu bat» izan daitekeelakoan: «Segurtasunaren eta larrialdiko ebakuaziorako baldintzen inguruan ezarritako arauak ez betetzeak pertsonen osotasun fisikoa arriskuan jartzea ekar dezake».

Babes gehiago

Era berean, bizilagunen elkarteak Jaurlaritzari galdegin dio metroaren lanak geldiaraztea, eta ez da bakarrik agertu eskari horretan: ELA, LAB eta Steilas sindikatuei batu zaie DBus autobus konpainian dihardutenen Kurpil sindikatua —behin baino gehiagotan ohartarazi du auzoetako autobus lineak gutxitzea ekarriko duela metroak—. Donostia Defendatuz koordinakundeak, Ernai gazte mugimenduak, Bizilagunekin plataformak eta Eguzki talde ekologistak ere babestu dute Satorralaiaren salaketa.]]>
<![CDATA[Gora Iruñea-k amaitutzat eman du bere egitekoa, eta lekukoa hartzera deitu du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1951/008/001/2019-10-22/gora_iruea_k_amaitutzat_eman_du_bere_egitekoa_eta_lekukoa_hartzera_deitu_du.htm Tue, 22 Oct 2019 00:00:00 +0200 Erredakzioa https://www.berria.eus/paperekoa/1951/008/001/2019-10-22/gora_iruea_k_amaitutzat_eman_du_bere_egitekoa_eta_lekukoa_hartzera_deitu_du.htm
Plataformak nabarmendu du hamar urte baino gehiago eman dituela bestelako jai batzuen alde lanean, eta «topagune» bat izan dela, besteak beste, auzoetako jai batzordeen, peñen, kultur eragileen, mugimendu feministaren eta euskalgintzaren kolektiboentzat. «Erakutsi dugu ilusioz eta ahaleginez, talde lanetik, beste mota bateko jaiak martxan jar daitezkeela Iruñean».

Gogoratu du denbora horretan jardunaldiak eta eztabaida prozesuak egin dituela jai ereduaren inguruko balioei eta praktikei buruz. «Asko izan dira urte hauetan abian jarri diren tresnak, markoak eta prozesuak, amesten dugun jai eredua pixkanaka gauzatuz joateko».

Bereziki, sexu erasoen kontra eginiko lana nabarmendu du. «Oso lan garrantzitsua egin da herri mugimendua kontzientziatzen gure jaietan gertatzen diren eraso sexistak kudeatzeko». Talde horien artean egindako protokoloa azpimarratu du, udalak berea egin zuen arte espresuki Iruñeko jaietara begira indarrean egon zen bakarra.

2006. urtean sortu zuten Gora Iruñea plataforma Iruñeko Peñen Federazioak eta auzoetako jaietako antolatzaileek. Festa herrikoi eta euskaldunak antolatzeko —Olentzero, esaterako— udalak jartzen zituen trabak eta isunak salatu zituzten; horrez gain, ekitaldi horietan herritarrek parte hartzea galdegin zuten. Helburu hori izanda ere, udalaren debekuei aurre egin behar izan die plataformak; besteak beste, 2013. urtera arte ezin izan zuen bere programa propioa antolatu Iruñeko sanferminetan —2009an egin zituzten ekitaldi batzuk—.]]>
<![CDATA[Eñaut Martikorena nagusitu da Andoaingo saioan]]> https://www.berria.eus/albisteak/172670/enaut_martikorena_nagusitu_da_andoaingo_saioan.htm Sat, 19 Oct 2019 20:46:24 +0200 Erredakzioa https://www.berria.eus/albisteak/172670/enaut_martikorena_nagusitu_da_andoaingo_saioan.htm 2. Iban Urdangarin Lardizabal.......467 puntu.
3. Unai Mendizabal Jauregi...........460,5 puntu.
4. Iñaki Apalategi Astigarraga........458,5 puntu.
5. Asier Azpiroz Iztueta..................458,5 puntu.
6. Beñat Iguaran Amondarain........447 puntu. Bihar jokatuko da txapelketako hurrengo final-laurdena, Irungo Amaia kultur zentroan, 17:00etan hasita. Beste sei bertsolari ariko dira kantuan: Agin Laburu Rezola, Haritz Mujika Lasa, Beñat Lizaso Alberdi, Maider Arregi Markuleta, Unai Gaztelumendi Arandia eta Iñigo Izagirre Urteaga. ]]>
<![CDATA[Alarde fundazioak gazteei esan die ez duela «inor kanpoan uzten»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1941/015/002/2019-10-19/alarde_fundazioak_gazteei_esan_die_ez_duela_inor_kanpoan_uzten.htm Sat, 19 Oct 2019 00:00:00 +0200 Erredakzioa https://www.berria.eus/paperekoa/1941/015/002/2019-10-19/alarde_fundazioak_gazteei_esan_die_ez_duela_inor_kanpoan_uzten.htm
Alardearen inguruko gatazka konpontzeko, emakumeen parte hartzea bideratzera deitu zuten gazteek. Nabarmendu zuten egungo desfilea «mendeetako aldaketen emaitza» dela, eta «XXI. mendeak eskatzen dituen aldaketak bermatu» egin behar direla etorkizuna ziurtatzeko: «Hondarribiko emakume bakar batek alardean modu batean zein bestean parte hartzeko nahia badu, eskubide osoa duela iruditzen zaigu. Eta, hain zuzen ere, bakoitzak bere aukera modu askean egitean datza gatazka honi amaiera emateko modu bakarra».

Fundazioaren ustez, ordea, askatasun hori «bermatuta» dago jada, andreak Jaizkibelen atera daitezkeelako —nahiz eta ez duen propio aipatu konpainia parekidea—. «Alarde fundazioak hori errespetatzen du. Hori dela eta, guk antolatzen dugun alardearekiko errespetua eskatzen dugu».]]>
<![CDATA[Sagardoa latan salduko du Zeraingo sagardotegi batek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/019/001/2019-10-19/sagardoa_latan_salduko_du_zeraingo_sagardotegi_batek.htm Sat, 19 Oct 2019 00:00:00 +0200 Erredakzioa https://www.berria.eus/paperekoa/1922/019/001/2019-10-19/sagardoa_latan_salduko_du_zeraingo_sagardotegi_batek.htm
Oiharte sagardotegiko Haritz Egurenek azaldu zuenez, lagun batek proposatu zien sagardoa latan ontziratzea: «Edari gehienak latan edateko aukera dago, eta munduan zehar sagardo gehiago ere egongo dira agian, baina hau berria da euskal sagardoaren munduan». Bidea egingo duela uste du: «Momentuz, dendetan eta tabernetan hasiko gara».

Eguren ez ezik, Euskal Sagardoa izendapeneko, Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak ere izan ziren ekitaldian.]]>
<![CDATA[Eusko Jaurlaritzak «integratzen» diren gazte atzerritarrei lagunduko die]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1900/017/001/2019-10-17/eusko_jaurlaritzak_integratzen_diren_gazte_atzerritarrei_lagunduko_die.htm Thu, 17 Oct 2019 00:00:00 +0200 Erredakzioa https://www.berria.eus/paperekoa/1900/017/001/2019-10-17/eusko_jaurlaritzak_integratzen_diren_gazte_atzerritarrei_lagunduko_die.htm
Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa batean eman du asmo horren berri Lan sailburuak. Azaldu duenez, neurriaren xedea da «egoera zaurgarrian dauden bertako zein kanpotik etorritako» gazte adingabe eta nerabeen egoera bideratzea». Nabarmendu du foru aldundiek ongi artatzen dituztela haien zaintzapean daudenean, baina «zentroetatik irteten direnean», lan egiteko edota formakuntza lortzeko arazoak izaten dituztela. Bide horretan lagundu nahi ditu Jaurlaritzak. «Bi aldeen artekoa izan behar da konpromisoa», azpimarratu du Artolazabalek.

Azaldu duenez, bere sailak «hilabeteak» daramatza lanean «erakundeekin eta kontsulatuekin» eskubide eta betebeharren kontratua nola gauzatu daitekeen aztertzen. Migratzaileen kasuan, halaber, gogoratu du Espainiako Barne Ministerioarena dela eskumena, eta horrekin ari direla lanean, «egiturazkoa den errealitate honi konponbidea emateko».]]>
<![CDATA[OLBEk 'Lucia di Lammermoor' operarekin irekiko du 68. denboraldia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/033/001/2019-10-17/olbek_lucia_di_lammermoor_operarekin_irekiko_du_68_denboraldia.htm Thu, 17 Oct 2019 00:00:00 +0200 Erredakzioa https://www.berria.eus/paperekoa/1893/033/001/2019-10-17/olbek_lucia_di_lammermoor_operarekin_irekiko_du_68_denboraldia.htm Lucia di Lammermoor opera. Jessica Pratt sopranoa, Ismael Jordi tenorra eta Juan Jesus Rodriguez baritonoa ariko dira rol nagusietan Bilboko Euskalduna jauregiko taula gainean, 19:00etan hasita. Lehen emanaldiaren ondotik, beste lau alditan taularatuko dute lana: hilaren 21, 25, 26 eta 28an.

Adituen ustez, konpositore italiarraren maisulanik nabarmenena da Lucia di Lammermoor. OLBEren, Genovako eta Boloniako (Italia) antzokien nahiz Eslovakiako Antzoki Nazionalaren koprodukzioa da Bilbon taularatuko dutena, eta 2017an Italian estreinatu zuten. Ricardo Frizzak jardun du musika zuzendari. Donizettiren obran aditua da. Eszena zuzendaritzaz, berriz, Lorenzo Mariani arduratu da. Haren hitzetan, «istorio ikaragarria da, krudela eta bortitza, gaztetako maitasun istorio dramatiko bat ez ezik». Horregatik, eszenaratze «gotiko» baten alde egin du Marianik, giro «erromantiko baina, aldi berean, izugarria eta iluna» irudikatze aldera.

Sortzaileek azaldu dutenez, konpositore italiarraren jatorrizko partitura ahalik eta gehiena errespetatzen saiatu dira, eta, horregatik, Bilboko bertsioan beste ohiko eszenaratze batzuetan baino hamar edo hamabost musika orrialde gehiago emango dituzte.

Bost opera, 47 emanaldi

Lucia di Lammermoor ez da denboraldiko opera bakarra izango, beste lau programatu baitituzte: Jerusalem, Der fliegende Hollander, La fanciulla del West eta Anna Bolena. Horietan, hamabost abeslarik eta bi orkestra zuzendarik debutatuko dute.

Horiez gain, formatu txikiagoko kontzertuak, haurrentzakoak eta hitzaldi ziklo bat ere egingo dituzte, besteak beste. Orotara, 47 emanaldi izango dira.]]>
<![CDATA[Final-laurdenen fasean sartuko da Gipuzkoako bertso txapelketa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/033/001/2019-10-16/final_laurdenen_fasean_sartuko_da_gipuzkoako_bertso_txapelketa.htm Wed, 16 Oct 2019 00:00:00 +0200 Erredakzioa https://www.berria.eus/paperekoa/1891/033/001/2019-10-16/final_laurdenen_fasean_sartuko_da_gipuzkoako_bertso_txapelketa.htm
Bost final-laurden izango dira guztira, eta 30 bertsolari ariko dira kantuan: final-zortzirenetatik sailkatu diren 24 bertsolariak eta aurreko Gipuzkoako txapelketan finalera iritsi ziren sei bertsolariak —Iñaki Apalategi, Agin Laburu, Jon Maia, Alaia Martin, Oihana Iguaran eta Beñat Gaztelumendi—. 30 bertsolari horietatik hemezortzik egingo dute aurrera, hau da, saioak irabazten dituzten bost bertsolariek eta puntuaziorik altuena lortzen duten hamahiruek.

Egin beharreko lanei dagokienez, aldaketa bakarra egongo da final-zortzirenekin alderatuta: puntuari erantzun beharrik ez dute izango bertsolariek, eta, horren ordez, seiko motzean aritu beharko dute, binaka. Hamabost bertso bota beharko ditu bakoitzak, hiruna zortziko nagusian, zortziko txikian, seiko motzean, hamarreko txikian eta kartzelako ariketan.

Jende ugari orain arte

Aretoetan izango dira saioak, eta sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Aipatzekoa da jende ugari izan dela orain arteko saioetan, eta egunean bertan leihatilarik irekitzerik ez dutela izan antolatzaileek kasu askotan, aurrez salduta zeudelako sarrera guztiak.]]>
<![CDATA[Euskal ikasleen talde bat sortu dute, hezkuntza propioaren alde]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1912/013/001/2019-10-13/euskal_ikasleen_talde_bat_sortu_dute_hezkuntza_propioaren_alde.htm Sun, 13 Oct 2019 00:00:00 +0200 Erredakzioa https://www.berria.eus/paperekoa/1912/013/001/2019-10-13/euskal_ikasleen_talde_bat_sortu_dute_hezkuntza_propioaren_alde.htm
Euskal ikasle mugimenduak egindako lana laudatu ondoren, aitortu dute «jakitun» direla «azkenaldian argia itzaliz» joan dela. «Horregatik, antolatzeari ekin diogun ikasleak izateaz gain, hezkuntza mugimenduan bizi dugun hutsune bat betetzeko ere jaio gara. Indarra daukagu, eta indarra emango diogu gure hezkuntzari».

Iragarri dute Euskal Herrikoa izango dela dinamika. «Gure artean saretu, eta Paristik zein Madrildik inposatutako ereduei erantzun bateratu bat emateko hautua egin dugu».

Azaroaren 28rako (osteguna) deitu dute aurreneko ekinbidera: ikasle greba, «guztion mesedetan egongo den hezkuntza burujabe bat» eraikiz joateko.]]>
<![CDATA[Scotland Goes Basque programa kongresu batekin amaituko da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/022/002/2019-10-11/scotland_goes_basque_programa_kongresu_batekin_amaituko_da.htm Fri, 11 Oct 2019 00:00:00 +0200 Erredakzioa https://www.berria.eus/paperekoa/1946/022/002/2019-10-11/scotland_goes_basque_programa_kongresu_batekin_amaituko_da.htm
Orain, Etxepare Euskal Institutuak eta Edinburgoko Unibertsitateak nazioarteko kongresu bat antolatu dute, hilaren 16an eta 17an egingo dena, Edinburgoko Unibertsitateko The Informatics Forum eraikinean. 30etik gora aditu bilduko dituen kongresu horren xedea da hizkuntza gutxituetako hedabideen inguruan eztabaida akademikoa eta profesionala sustatzea eta, aldi berean, unibertsitateko ikertzaileen eta hizkuntza horiek lanabes dituzten komunikabideetako profesionalen artean elkarlana bultzatzea.

Besteak beste, gai hauek landuko dituzte: komunikazio eta kultura politikak; hedabideen ekonomia eta eremu digitala; telebistak eta Interneteko bideo plataforma berriak; audientzia, genero eta eduki azterketak; programazio estrategiak eta edukien kontratazioa; produkzio baldintzak eta distribuzio aukerak; edukien komertzializazioa; hedabideak eta hezkuntza; lurraldetasuna, hizkuntza eta nortasuna; eta hedabideak eta genero ikuspegia. Eta hizkuntza hauek izango dira hizpide: akaniera, bosniera, Eskoziako gaelikoa, eskoziera, euskara, frisiera, irlandera, jorubera, kornubiera, kroaziera, kymruera, nederlandera, sardiniera, serbiera eta zuluera.

Bestalde, gaur hasi eta 20ra bitartean, Europa Transit dokumental bildumako hiru izenburu izango dira ikusgai Eskozian: Kaleko dantzariak, Mugaminak eta Erresilientzia-soinuak. Donostia 2016 Europako kultur hiriburutzaren barruan, Europan barrena hamar hiritan abiatu zen kultura enbaxada ibiltari bat izan zen Europa Transit; haren helburua zen elkarbizitzarako trantsizioaren kultura sustatzea. Egitasmoaren aitortza gisa, Xuban Intxausti zinemagileak zuzendutako hamar dokumentaletako hiru emango dituzte Edinburgon eta Glasgown. Dokumentalak proiektatzeaz gain, haien inguruko hainbat jarduera egingo dituzte Sra. Polaroiska, Mursego eta Amets Arzallus dokumental horien gidariek. ]]>
<![CDATA[Mikel Artolak irabazi du Lasarte-Oriako final-zortzirena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/039/001/2019-10-06/mikel_artolak_irabazi_du_lasarte_oriako_final_zortzirena.htm Sun, 06 Oct 2019 00:00:00 +0200 Erredakzioa https://www.berria.eus/paperekoa/1943/039/001/2019-10-06/mikel_artolak_irabazi_du_lasarte_oriako_final_zortzirena.htm
Honako hauek sailkatu dira: Ane Labaka, Unai Mendizabal, Haritz Mujika, Beñat Lizaso, Jokin Uranga, Gorka Maiz, Beñat Iguaran, Nerea Elustondo, Eñaut Martikorena, Maider Arregi, Unai Muñoa, Iñigo Mantzizidor, Ander Lizarralde, Maialen Akizu, Iñaki Gurrutxaga, Mikel Artola, Felix Zubia, Unai Gaztelumendi, Asier Azpiroz, Iban Urdangarin, Iñigo Izagirre, Mikel Tapia, Amaia Iturriotz eta Ane Zuazubiskar. Horiez gain, duela lau urteko finalean kantatu zuten sei bertsolari sartuko dira final-laurdenen fasean: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Jon Maia eta Oihana Iguaran.

Datorren asteburuan atseden hartuko du txapelketak, eta urriaren 19an izango da hurrengo saioa, Andoainen. Honako hauek kantatuko dute: Asier Azpirozek, Beñat Iguaranek, Eñaut Martikorenak, Iban Urdangarinek, Iñaki Apalategik eta Unai Mendizabalek. Biharamunean, urriaren 20an, Irunen izango da, eta kantuan arituko dira Agin Laburu, Beñat Lizaso, Haritz Mujika, Iñigo Izagirre, Maider Arregi eta Unai Gaztelumendi.

Final-laurdenetako bigarren asteburuan, urriaren 26an eta 27an, Eibarren eta Azpeitian jarraituko du txapelketak. Eibarren, Felix Zubiak, Gorka Maizek, Jokin Urangak, Jon Maiak, Mikel Tapiak eta Unai Muñoak osatuko dute seikotea; Azpeitian, berriz, Alaia Martinek, Amaia Iturriotzek, Iñaki Gurrutxagak, Iñigo Mantzizidorrek, Nerea Elustondok eta Oihana Iguaranek. Azkenik, azaroaren 2an Azkoitian jokatuko denak finalerdiak zehazteko balioko du: Ander Lizarraldek, Ane Labakak, Ane Zuazubiskarrek, Beñat Gaztelumendik, Maialen Akizuk eta Mikel Artolak kantatuko dute.

Nabarmentzekoa da jende asko ibili dela orain arteko saioetan. Gehienetan, eguna baino lehen amaitu dira sarrerak.]]>
<![CDATA[Mikel Artolak irabazi du final-zortzirenetako azken saioa]]> https://www.berria.eus/albisteak/172077/mikel_artolak_irabazi_du_final_zortzirenetako_azken_saioa.htm Sat, 05 Oct 2019 20:54:34 +0200 Erredakzioa https://www.berria.eus/albisteak/172077/mikel_artolak_irabazi_du_final_zortzirenetako_azken_saioa.htm