
Familiaren izenean
Estibalitz Ezkerra
Shakespeareren 'Lear erregea' lanean oinarritutako eleberria idatzi du Preti Taneja idazleak, baina India garaikidera egokitu du istorioa, eta ezustea eragiten duten zenbait aldaketa gehitu dizkio.

Lurra helburu
Estibalitz Ezkerra
Etorkizunean girotuta dago Alexis Wrighten 'The Swam Book' eleberria, klima aldaketak suntsiketa larriak eragin dituen garai batean; bere lurretatik kanporatua den jendearen gatazka du ardatz.

Norberaren kartzelaren tamaina
Estibalitz Ezkerra
Negar Djavadi idazle irandarraren 'Désorientale' nobelak ama izan nahi duen protagonista lesbiana bat du ardatzean. Herrialdea atzean utzi eta Frantzian babes hartu behar izanaren ondorioak ditu kontagai.

Pentsatu eta idatzi egiten diren gauzak
Estibalitz Ezkerra
Haurtzaroko lagun diren bi emakumek alargundu ostean gutun bidez elkarri kontatzen dizkioten bizipenak eta gogoetak osagai hartuta eraiki zuen Mariama Ba idazle senegaldarrak 'Hain gutun luzea' obra (1979).

Irautearen kostua
Estibalitz Ezkerra
Krimen baten bueltan, Tash Awk Malaysiara lan bila joandako etorkinen egunerokoa aletzen du 'We, the Survivors' lanean.

Banatze behartuak
Estibalitz Ezkerra
Komunitate indigenetako gaitz kroniko biri heltzen die Linda LeGarde Groverren 'In the Night of Memory' nobelak: pobrezia eta umeak familiengandik eta komunitateetatik banatzea.

Maitasunaz nola (ez) idatzi
Estibalitz Ezkerra
'Maitasunezko istorio irandar bat zentsuratzen' nobelaren bidez, Shahriar Mandanipour idazleak kontatzen du zer ondorio dituen zentsurak Irango literatura garaikidean.

Ziegatik mundura
Estibalitz Ezkerra
Azken urteetan, espetxeetako literaturaren eztanda gertatu da Turkian, eta argitaratutako liburu batzuek arrakasta handia izan dute, herrialdean ez ezik, baita nazioartean ere.

Kolonizatuaren askatasuneranzko bidea
Estibalitz Ezkerra
Jatorriz somaliarra da Igiaba Scego idazle italiarra. Mussoliniren tropekin kolaboratu arren torturatua izan zen aita autoritarioaren alaba bihurtu du 'Adua' eleberriko protagonista.

Udaberriaren ordez, negu gorria
Estibalitz Ezkerra
Eraikin ofizial bat, eta mugitu ere egiten ez den ilara luze bat kanpoan. Distopia baten trazekin sortu du Basma Abdel Azizek 'Al-Tabuur', Egiptoko sistema bortitza eta burokrazia jomugan dituen eleberria.