<![CDATA[Gabriel A. Corral Velazquez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 20 May 2019 02:37:20 +0200 hourly 1 <![CDATA[Gabriel A. Corral Velazquez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Segurtasun faltari aurre egiteko apustua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1925/012/001/2019-01-23/segurtasun_faltari_aurre_egiteko_apustua.htm Wed, 23 Jan 2019 00:00:00 +0100 Gabriel A. Corral Velazquez https://www.berria.eus/paperekoa/1925/012/001/2019-01-23/segurtasun_faltari_aurre_egiteko_apustua.htm
Lopez Obradorrek, hauteskunde kanpainan, gogor kritikatu zituen Felipe Calderonen eta Enrique Peña Nietoren (2012-2018) segurtasun politikak. Behin baino gehiagotan esan zuen berak irabaziz gero armadak eta itsas armadak utzi egingo ziotela lehen emandako segurtasun lanak egiteari.

Dena den, presidente aukeratu eta gero, bortizkeriari buruz zeukan jarrera aldatu egin zen iazko urte bukaeran. Prest zegoen armadak eta itsas armadak segurtasun lanak egin zitzaten. Aldaketa zuritzeko esan zuen poliziak ustelduta daudela agintearen hiru mailetan: federalean, estatukoan eta udaletakoan. Militarrek polizien zenbait funtzio egingo lituzkete segurtasun publikorako lanetan, narkotrafikoaren kontrako borrokan, batez ere; baina orain arte eduki ez duten lege babesarekin. Mexikoko 1917ko Konstituzioaren arabera, burujabetza nazionala babestea da armaden lana. Orain, polizia lanak egiten dituzte, presidenteak aginduta, bera baita armaden buruzagi nagusia.

Segurtasun plana

Alfonso Durazok iazko azaroan aurkeztu zuen Segurtasun Plana, Lopez Obradorren gobernuaren irizpideak ezarrita. SSPCko idazkaria da Durazo. Plan horretako proposamenetako bat da Guardia Nazional bat sortzea, 50.000 lagunekoa, Polizia Militarreko, Itsas Poliziako eta Polizia Federaleko kidez osatua. Segurtasun indar berri horrek 266 eskualdetan banatuko luke herrialdea, eta eskualde bakoitzean segurtasun eta inteligentzia plan zehatzak aplikatuko lirateke, bakoitzaren bortizkeria egoeraren arabera. Hobeto ulertzeko, egituraz eta agintez Espainiako Guardia Zibilaren edo Txileko Karabineroen pareko segurtasun indarra litzateke.

Lopez Obradorren gobernuak Guardia Nazionala sortzea justifikatu du, esanez eskumena izango lukeela segurtasun publikorako lanetan ikertzeko eta esku hartzeko. Horrez gain, presidenteak aukera izango luke segurtasun indar pribatuak erabiltzeko segurtasun publikoan laguntzeko. Zergatik? Gobernuaren esanetan, ez dagoelako denborarik gaur egungo poliziak behar bezala trebatzeko. Segurtasun falta egoera larria da, eta buruzagitza militarrak Guardia Nazionala hiru urtean osatzea nahi dute, eta delinkuentzia herrialde guztian apaltzea.

Giza eskubideen kezka

Guardia Nazionala sortzeko asmoak polemika sortu du. Giza eskubideen aldeko elkarteek adierazi dute Guardia Nazionala sortzeak areagotu egingo duela segurtasun publikoko lanen militarizazioa. Mexikoko 32 gobernadoreek eta hainbat herrialdetako alkateek esan dute erabakia hitzarmen federalaren kontrakoa dela, eta segurtasun publikoaren eskumena kentzen diela polizia zibilei.

Argudio horretan oinarrituta, parlamentuko hainbat taldek eztabaida guneak sortu zituzten, eta gobernadoreak gonbidatu zituzten argudioak aurkeztera, Guardia Nazionala sortu ahal izateko konstituzioaren aldaketa ahalbidetzeko.

Maria Aleman diputatu federal eta Diputatuen Ganberako Koordinazio Politikorako Batzordeko kidearentzat, negoziazio errondei esker, aurrez aurre entzun zituzten segurtasunari buruzko emaitzak eman behar dituztenen kezkak. Haren esanetan, legebiltzarkideak eta gobernuko ordezkariak Guardia Nazionalaren buruzagitzak eta gaitasunak kezkatu ditu gehien.

Parlamentuko oposizioko taldeak koordinatzen dituztenentzat, funtsezko gaia da gorputz militar bihurtzeko arriskua. Alegia, uste dute gehiegikeria bat izan daitekeela polizien buruzagitza zibila galtzea, sortzen ari den Guardia Nazionalarena barne. «Gaitasuna oinarrizko gaia da Guardia Nazionalari buruzko eztabaidan», Aleman diputatuarentzat. «Polizia zibilen kasuan, delituak prebenitu eta ikertzeko prestatu behar dute; militarrek, berriz, oso bestelako gaitasunak behar dituzte, eta, funtsean, burujabetza nazionala babestu behar dute».

Buruzagitza zibila

Asko eztabaidatu dute horretaz, eta asko sakondu dute gai horretan, Alemanen esanetan, Guardia Nazionala sortu ahal izateko konstituzioa aldatzeko proposamena Diputatuen Ganberara iritsi zenetik. Talde parlamentarioek bat egin dute puntu batean: Guardia Nazionalaren buruzagitzak zibilen esku eta SSPCren barruan geratu behar duela. Funtsezko gaia da, eta gobernuak amore eman du bere ekinaldia bidali duenean.

Hala ere, aholkularitza eskatu zieten adituek kritikatu egin zuten, bai azalean, bai mamian, Lopez Obradorren segurtasun proiektu nagusia. Herritarren hainbat elkartek salatu dute Guardia Nazionalaren diseinuaren arazo nagusia dela ez duela egituratzen segurtasun faltaren kontrako politika oso bat. Nabarmendu dute segurtasun politikek ez dutela emaitza onik eman azkeneko bi seiurtekoetan.

Guardia Nazionala sortzeko proposamenak kezkatu egin ditu giza eskubideen aldeko erakundeak, bai herrialdekoak, bai herrietakoak. Baita Nazio Batuen Erakundea, Amnesty International eta Human Rights Watch ere. Karen Zurita Giza Eskubideen Defentsa Bulegoko kolaboratzailearentzat, Guardia Nazionalaren aldeko ekinaldiaren segurtasun ereduak ez du delituak prebenitzeko politika osorik aurreikusten; alderantziz, politika erreaktibo bat dela dio, bortizkeriarekin borrokatzen dena eta prebentzio eredurik eratzen ez duena: «Guardia Nazionalak ekarriko duen militarizazio eskemak herrialdeko segurtasun publikoan atzera egitea eragingo du».

Era berean, uste du herrialdearen demokratizazio prozesua ekarri duen sistema ere atzeratuko duela. Giza eskubideen babeserako, segurtasunerako eta hauteskundeetarako ereduak 1990ean sortu ziren, paretsu. Armadak segurtasunaren kontrola hartzeak, baita delitu arruntena ere, Mexikoko demokratizazio prozesuaren inertziarekin hausten du: militarrak erreakzionarioak dira. Hori baieztatzen dute giza eskubideen aldeko erakundeek: armada eta itsas armada jo dituzte Mexikon azken urteotan izan diren indarkeria gertaera larrienen errudun. Guerrero estatuko Ayotzinapako ikasleen kasua jarri dute adibidetzat, eta Michoacan estatuko Tanhuatoko hilketak eta Chiapasko 1997ko sarraskia.

Adibideok erakusten dute militarren lana ez dela egokiena izan herrialdearen segurtasunik ezaren kontrako borrokan. Mexikok beste eredu bat behar du krimenaren kontrako borrokari aurre egiteko, narkotrafikoari lotutako krimen antolatua barne, delitu indizeak ez baitira jaisten gogor ekinez soilik.

Gizarte zibileko erakundeak honek kezkatzen ditu gehien: Lopez Obradorren gobernuak ez duela delituen prebentziorako politikarik proposatzen. Erantzunetan oinarritzen da oraindik ere; oinarrian ez dago herritarrekin lanketa bat egitea. Ezaugarrien aldaketa bat proposatu du, duela urte askotatik kalean diren militarren presentzia legeztatzeko eta justifikatzeko, baina hori ez da aurre egitea, ezta lan egitea ere herritarrek espazio publikoak eta kaleetako lasaitasuna berreskura ditzaten.

Datorren legegintzaldia

Ordezkarien Ganberak joan den ostegunean onartu zuen Guardia Nazionalaren sorrera, aldeko 362 botorekin eta aurkako 119rekin. Lehenengo langa gainditu zuen. Ondorengoa Senatua izango da, eta han ere gutxienez botoen bi hereneko langa gainditu beharko du. Ondoren, estatu guztien legebiltzarrek onartu beharko dute; gutxienez, gehiengo sinplearekin. Ordezkarien Ganberak aldaketa bat egin dio testuari, eta, kezka zuten alderdiei kasu eginez, Guardia Nazionalaren burua zibila izango dela zehaztu du. Hala ere, operazioez arduratuko diren azpiko koadroak militarrak izango dira.

Horregatik, egitura hierarkiatik proposatzen den heinean, aurrerantzean ere militarrenak izango dira errekrutatzeak, trebakuntzak, antolaketak, entrenamenduak, doktrinak eta ardurak.

Itxuraz, aldaketak ez dirudi nahikoa, indar armatuen parte hartzea nagusituko baita prestakuntzan eta gainerako eginbeharretan, eta segurtasun lanak orain arte bezala mantenduko dira. Guardia Nazionalak Mexikoko kaleetan har lezakeen jokabidea adibide bat izan liteke gisa horretako korporazioek erregimen presidentzialen izaera autoritarioa indartzeko duten arriskua erakusteko.]]>
<![CDATA[Lopez Obradorren administrazioaren lehen keinua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1942/016/001/2018-11-28/lopez_obradorren_administrazioaren_lehen_keinua.htm Wed, 28 Nov 2018 00:00:00 +0100 Gabriel A. Corral Velazquez https://www.berria.eus/paperekoa/1942/016/001/2018-11-28/lopez_obradorren_administrazioaren_lehen_keinua.htm
Aurreko gertakariak

Aeronautikako aditu guztiak bat datoz honetan: egungo aireportua gainezka dagoenez, ezinezkoa da Mexikoko hiriburuaren eskariari erantzutea, 20 milioitik gora biztanle baititu. Dena dela, arazo teknikoa arazo politiko bihurtu da.

2001az geroztik, arazoak daude Mexiko Hiriak aireportu handiagoa behar duela eta. Orduan, gobernu federalak —Vicente Fox Quesada buru zuela (2000-2006)— iragarri zuen Mexiko Hiriarentzako aireportu bat egingo zutela Atenco udalerriaren mugapean, garai bateko Texcoco aintziratik gertu. Fox Quesadak lege dekretu bat aurkeztu zuen; haren bidez, 5.000 hektarea lursail desjabetuko zizkieten eskualdeko nekazariei. Ia berehala, mugimendu sozial bat sortu zen, Lurraren Aldeko Herri Frontea izenekoa; borroka sozialaren buru jardun zuen, autobideak itxiz, alkatetzak blokeatuz, bai eta manifestazio jendetsu bat antolatuz ere Mexiko Hiriko plaza nagusian. Borroka horren ondorioz, bertan behera utzi zuten proiektua.

Aurrez hori gertatuta ere, Peña Nietoren gobernuak berriro ekin zion hasierako proiektu hari: zamarentzat eta bidaiarientzat gaitasun handiagoa izango zuen aireportu bat egitea hiriburuan. Milioi askoko proiektu bat eta ospe handiko arkitekto bat uztartu zituzten: Norman Foster, eta Carlos Slimen babesa. 2014ko irailean, proiektuaren eta haren kokalekuaren berri iragarri ondoren, hainbat herritarrek oposizioari ekin zioten, eta nabarmendu zuten aireportua Texcoco aldean egiten bazen izugarrizko eragin ekologikoa izango zuela hirian. Aldi berean, Manuel Lopez Obradorrek —orduan Morenako buruzagia (Nazioa Birsortzeko Mugimendua) eta gaur egun presidente hautetsia— behin baino gehiagotan adierazi zuenez, obra hura Slim buru zuten kontratisten taldeari adjudikatu izanaren atzean ere baziren ustelkeria trikimailuak eta inguru hartako lurrekin espekulatzeko sareak.

Hauteskunde kanpaina guztian, Lopez Obradorrek adierazi zuen errefusatu egiten zuela Texcocon egitea Mexiko Nazioarteko Aireportu Berria (NAIM). Premisa horrexetan zedarritu zuen, hein handi batean, kanpainako ekitaldietan aurkeztu zuen egitasmoa. Lopez Obradorren ustez, aireportu berria egiten ari diren baldintzetan egiteak argi erakusten du ustelkeria dela nagusi Mexikoko bizitza politikoko hainbat arlotan.

Presidente hautetsiari, administrazio federalaz formalki jabetu aurretik ere, lehenbailehen konpondu beharreko arazo bihurtua zitzaion aireportu berriaren arazoa eta hura bertan behera utzi izana. Horrela, keinu argi bat egin nahi izan die duela 12 urtetik baino gehiagotik jarraitzaile izan dituen horiei; izan ere, aurrerantzean aldatu egingo da erabakiak hartzeko modua, bai forman eta bai funtsean, Mexikoko politikan.

Hala, presidente hautetsiaren taldeak herri kontsulta batera deitzea erabaki zuen. Hor zehaztuko zen ea aurrera segituko zuten Texcoco aldean aireportu berria egiteko asmoarekin, edo Santa Luciako base militarrean egiteko aukera baliatuko zuten, hura ere gertu izaki Mexiko Haranetik.

Herri kontsulta

Texcocoren inguruan, susmoa dago zenbait kontratu eskatu ahala adjudikatu zirela. Erreklamazioak zerikusia du kontratuen baldintzekin, zeinek izugarri igoarazi baitute kostua. Hala ere, obra bertan behera uzteari edo ez uzteari buruzko eztabaidak bost milioi euro inguru —100.000 milioi peso mexikar— ordainaraziko lizkioke gobernuari berme kontzeptuetan; alegia, Mexikoko Gobernuak kopuru hori gastatu behar luke, lizitazioak irabazi zituzten enpresa eraikitzaileei kalte-ordainak emateko.

Egiaz, obra hori bertan behera uztea izan zen Lopez Obradorren kanpainako eskaintza nagusietako bat. Argudio teknikoak ez ziren nahikoa izan gaur egungo eraikuntza sostengatzeko. Pilotuen sindikatuek, aire konpainia nazionalek eta atzerritarrek adierazia dute nabigaziorako eta aire zirkulaziorako baldintza hobeak dituela Texcocoko aireportuak. Dena dela, egoera politikoak pisu handiagoa izan du presidente hautetsiaren talde tekniko eta politikoan. Alde horretatik, badirudi kontsultaren aukera izan zela aurkitu zuten alternatiba bakarra aireportua dekretuz bertan behera uzteko eskaintza ñabartzeko.

Kontsulta urriaren 25ean eta 28an egin zuten, 538 udalerritan —joan den asteburuan beste zenbait gairi buruzko galdeketa egin zuten; hautesle erroldaren %1ek parte hartu zuen—. Lehen begiratuan, gutxieneko demokrazia parte hartzaile bat baliatzea da gobernu batek herritarrei galdetzea nola erabili behar diren baliabide publikoak, eta nola diseinatu politika publikoko konturen bat. Baina, esaera klasikoek diotenez, politikan forma ere bada funtsa. Gobernu hautetsiak antolatutako herri kontsultak hutsegite sakonak izan zituen, eta, horiek direla bide, nabarmendu dute oposiziokoek —enpresari taldeek, herritarren erakundeek eta alderdi politikoek— okerbide handiak eta manipulazioak izan zirela emaitzetan. Batzuk aipatzearren: hauteskunde mahaiek ez zeukaten kokaleku jakinik udalerrietan; federazioko zenbait erakunde neurriz gain ordezkatuak izan ziren, eta beste batzuk, ozta-ozta kontatuak; Morenak gobernaturiko udalerriak pribilegiatu egin zituzten, eta ez zen kontrolik izan botopaperak kontatzeko orduan. Horrekin guztiarekin, parte hartzea ozta-ozta iritsi zen hauteskunde erroldaren %1era.

Ortodoxia politikotik begiratuz gero, porrota agerikoa da zenbakien eta formaltasunaren ikuspegitik, baina aurrekorik gabeko ekinaldi bat izan zen gobernu hautetsiarentzat, eta argi erakusten du nola gobernatzeko asmoa duten larunbatetik aurrera. Azkenean, Mexico Decide kontsultan (Mexikok erabakitzen du) parte hartu zutenek baztertu egin zuten Texcocon aire terminal bat egitea. Horren ordez, presidente hautetsiaren proiektuaren alde egin zuten; kontsultan parte hartu zuten 1.067.859 pertsonetatik %69,95ek bozkatu zuten haren alde. NAIM proiektuarekin segitzearen alde, berriz, %29 bakarrik agertu ziren, zeina 2015ean hasi ziren egiten, Texcocon.

Oraindik martxan da

NAIM egiteari utziko diotela iragarri zutenez geroztik —oraindik ere martxan da—, agerikoa da enpresarien eta gobernuaren arteko desadostasuna. Solasaldi politikoetan, albistegietan eta herrialdeko egunkari nagusietan, nabarmen ageri da iritzi desadostasuna dagoela gai horren eta agendako beste batzuen inguruan ere. Agenda hori arindu egin behar lukete larunbatetik aurrera.

Analisten iritziz, kezkagarria da gobernu berriak nola jokatu nahi duen, ez izatea batere garbi lehentasunak, eta Lopez Obradorren kabineteak ez agertzea elkarrizketarako gaitasun handirik. Hautesleen iritziz, erabakiek egokiak dirudite, eta uztailaren 1ean bozkalekuetan lortu nahi izan zen alternatiba horren parte dira: pribilegioak behingoz amaituko dituen gobernu bat, eta talde ahulenei begira jardungo duena. Praktikan, badirudi gobernu horrek ez dituela burutaldi batere argiak, eta dena ahamen bakarrean jan nahian dabilela, bozkalekuetan erdietsitako kapital politikoa alferrik ez galtzearren gobernuan jarduteak berez dakarren higaduraren ondorioz. Honetan guztian, baina, bitxiena da oraindik jardunean ez diharduen gobernu bat ari dela erabaki horiek hartzen.]]>
<![CDATA[Ezkerrerantz egin du Mexikok]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/002/001/2018-07-03/ezkerrerantz_egin_du_mexikok.htm Tue, 03 Jul 2018 00:00:00 +0200 Gabriel A. Corral Velazquez https://www.berria.eus/paperekoa/1880/002/001/2018-07-03/ezkerrerantz_egin_du_mexikok.htm
Errepublikako presidenteaz gain, botere legegile federala hautatu zuten herenegun: 500 diputatu eta 128 senatari. Herri mailan, berriz, zazpi gobernadore hautatu zituzten -Jaliscon, Morelosen, Yucatanen, Veracruzen, Pueblan, Chiapasen eta Tabascon-, Mexiko Hiriko Gobernu Buruzagitza, eta alkate eta diputazioetako buru guztiak 32 estatuetan. Hain zuzen, 18:00 aldera hasi ziren jakiten gobernadoreetarako lehenengo emaitzak, eta horiek ez zuten espekulazioetarako tokirik utzi: Morenak egun historiko bat izanen zuen. %50eko emaitzetatik gora, Morenako hautagaiak Mexikoko demokrazia gaztearen historiako bozketarik handienak ariko lirateke jasotzen.

Horrek ondorio askori ireki die bidea. Herritarren parte hartzearengatik gertakari historiko bat izan da. Lehenengo datuen arabera, hautesle erroldaren %65 inguru agertu da hauteskunde mahaietara, eta, behin betiko daturik ez badagoe ere, toki batzuetan baliteke %70 izatea parte hartzea. Mexikoko hauteskunde prozesuetan inoiz izan den parte hartzerik handiena litzateke. Datu hori garrantzitsua da, erakusten baitu Mexikoko herritarrek zuten beharra hautetsontzien bidez adierazteko. Neurri batean, hauteskunde hauek kapitalizatu dute herritarrek zuten nekea haien eskakizunei erantzuten jakin ez duen erregimen batekin.

Lopez Obradorrek bere jarraitzaileen aurrean hitzaldia eman zuen Anaya eta Meade arerioek haren agaripena onartu ondeoren, eta Enrique Peña Nieto presidentea nazioari aritu zitzaion ondoren. Lopez Obradorrek aurrean dituen erronkak onartu zituen: arerioei eskua luzatu zien, herrialdeari adiskidetzeko deia egin zion, Mexikoren arazo nagusitzat ustelkeria seinalatu zuen, segurtasunaren arloan estrategia aldaketa bat hitzeman zuen, eta pobreziaren murriztea elementu zentraltzat ezarri zuen. «Mexikoren onerako, lehenengo pobreak», adierazi zuen, kanpainako leloetako bat errepikatuz. Horrez gain, eskua luzatu zien enpresariei, bankariei eta Donald Trump AEBetako presidenteari. Ekonomiari dagokionez, merkatu askea onartu zuen, eta industria eta barne merkatua indartzeko deia egin zuen. NAFTAri (Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Itunari) buruz atzo mintzatu zen, eta esan zuen Peña Nietoren birnegoziazio ahalegina «lagunduko» duela. Latinoamerikako herrialdeei, berriz, keinu bat egin zien, Mexiko, nolabait, azken urteotan horiengandik aldendu delako.

Hauteskunde hauek irakaspen handiak utzi dituzte Mexikoren demokratizazioarentzat. Alderdi politikoen erregimena sendotu dute, baina historikoek -PRIk eta PANek- eraldatzeko erronka dute boto emaileak berreskuratu nahi badituzte. PRIrentzat galera historiko bat da. Garai batean alderdi bakarra zenak aurre egin behar die 89 urteko historian izan dituen emaitzarik txarrenei; gobernuko alderdia zen, eta oso murriztuta dagoen hirugarren alderdia izango da orain. Ustelkeria eskandaluek, indarkeriak eta desagertuek oso eragin handia izan dute Peña Nieto presidentearen alderdiarentzat.

Abenduaren 1ean boterera

Analistak bat etorriko dira ondorio batean, hau da, hitz egin litekeela instituzioetan konfiantza berreskuratu duen hauteskunde normaltasun bati buruz. Hauteskunde Institutu Nazionalaren jarduna ezin hobea izan zen egun osoan. Ez du zalantzarik eragin haren gaitasunak, ezta haren neutraltasunak ere, konparatuz gero, adibidez, 2006ko hauteskundeekin. Herritarrek parte hartu ahal izan dute jakinik haien botoak balioko zuela, hautetsontzien bidez ahotsa altxa dezaketela, eta Peña Nietoren gobernuari arbuioa adieraz diezaioketela, ez baititu herritarren eskariak ulertu, eta ez baitie horiei aurre egin.

Lopez Obrador eta haren gobernuko kide izango direnak abenduaren 1ean hasiko dira lanean. Kanpainako diskurtsotik haratago doan erantzukizun bat izango dute. Herritarren artean sortu duten ikusmina proportzionala da administrazio neoliberalek sortu duten haserrearekin, herritarren artean arrakala handia sortu baitute, eta desberdinkeria handia eragin. Politikoki, berriz, arriskutsua izan liteke ganberetan gehiengo osoa izatea, demokrazia eraikitzeko pisuak eta kontrapisuak, agian, ez direlako ikusiko hurrengo hiru urteetan gutxienez. Geldialdia ziklo aldaketan ]]>
<![CDATA[Biolentzia eguneroko kontu bihurtzen denekoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/018/001/2018-06-29/biolentzia_eguneroko_kontu_bihurtzen_denekoa.htm Fri, 29 Jun 2018 00:00:00 +0200 Gabriel A. Corral Velazquez https://www.berria.eus/paperekoa/1922/018/001/2018-06-29/biolentzia_eguneroko_kontu_bihurtzen_denekoa.htm
Nola begiratzen zaien, halaxe kontatzen dira istorioak beti. Mexikon, 1910etik, gertakariak seiurtekoetan neurtzen dira -presidentetzetako administrazioek irauten duten denbora-. 2006ra arte, presidentetzarako epe bakoitzak bere berezitasunak zituen, batez ere gorabehera politikoengatik edo ekonomikoengatik. Adibidez: politika neoliberalek eta NAFTA Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Itunak markatu zuten Carlos Salinas de Gortariren aroa (1988-1994); demokraziarekiko desilusioak Vicente Foxena (2000-2006), eta gerrak eta indarkeriak Felipe Calderonena (2006-2012).

Mexikon, narkotrafikoa erabat lotua dago herrialdearen iparraldeko kulturari. Mexikoko golkoak 3.170 kilometroko kosta dauka Ozeano Bareraino. AEBekin daukan muga aspaldian izan da drogen kontrako borrokalekua, eta azken hamabost urteetan munduko ia beste inon ikusten ez den indarkeria egon da. Azken hamabi urteotan, ordea, eremu gehiagotara ere zabaldu da bortizkeria.

2006an, hauteskundeak ozta-ozta irabazi ostean -epaitegietan iruzurra salatu zuten-, Calderonek presidente kargua hartu zuen 2006 eta 2012 arteko eperako. Zalantzan jarri zen hasieratik haren hautagaitza, garaipena eman zion epaitegiaren erabakia bezainbeste, eta narkotrafikoaren kontrako gerra hastea erabaki zuen, Michoacan operazioaren bidez. Armada eta poliziak atera zituen kalera Michoacango estatuko komunitateei segurtasuna bermatzeko asmoz, haiek krimen antolatuaren gorakadak mehatxatuta bizi baitziren. Neurri horren bidez, irmotasunezko mezua bidali nahi zien droga trafikoan aritzen ziren herrialde osoko taldeei, baina, helburua betetzeaz harago, indarkeria indizeek gora egin zuten, eta narkotrafikoari lotutako krimenek ere bai, nabarmen.

INEGI Estatistikaren eta Geografiaren Institutu Nazionalaren arabera -gobernuaren mendeko erakundea da-, krimen bortitzetan 70.899 hilketa gertatu ziren Foxen seiurtekoan (2000-2006); 102.859 izan ziren hildakoak Calderonen garaian (2006-2012). Eskandaluzko kopurua litzateke Enrique Peña Nietoren seiurtekoak gainditu izan ez balu: haren seiurtekoan -2018ko martxora arte kontatuak-, 104.583 dira hildakoak.

Normalizazioa

Herritar gehienentzat, eguneroko kontua da indarkeriaz hitz egitea. Komunikabideetako albiste nagusiak izaten dira kontu garbiketak; Guadalajarara, Monterreyra eta halako hiri garrantzitsuetara joateko sarbideen itxierak; kartelen artean mezuak trukatzeko mantak; herrixketarako bideetan agertzen diren gorpu desitxuratuak, eta, azken hilabeteotan, udal hautagaien hilketak.

Eta, hala ere, aurrera egiten du eguneroko bizimoduak. «Ez dago besterik», diote Guanajuatoko herritarrek. «Lanean jarraitzen duzu, eguneroko gauzak normal egiten, edo ezin zara bizi. Zeure burua zaindu behar duzu, leku arriskutsuak saihestuz, batez ere gauean». Guanajuatoko estatua Mexiko erdialdean dago; baketsua izan da, eta industria eta turismoa dauzka, baina azken hilabeteotan inoiz ez bezalako indarkeria pairatu dute. «Badirudi indarkeria ez dela sekula bukatzen. Merkataritza apaldu egin da, eta jendea oso gutxi irteten da kalera. Horrela ezin gara bizi», dio etxekoandre batek, atsekabetuta.

Mugaldeko herrietan, berdin gertatzen da. Reynosan, Texasko mugan, oso bolada gogorrak pasatzen ari dira indarkeriaren ondorioz. Batzuetan, Anzalduas eta Pharr nazioarteko zubiak itxi behar izan dituzte. Reynosa eta Nuevo Laredo izan dira golkoko kartelaren eragingunea, eta borrokan aritu dira, eremua nork eskuratu, kartel horretatik atera eta Zeta sortu zutenekin. Hiri horietako herritarrek sare sozialetara jo dute #alertareynosa traola erabiliz hango kaleetako eta etorbideetako arriskuaz ohartarazteko.

Juan Fernando Rocha Mier Migrantes Unidos en Caravana elkarteko arduraduna da. Elkarte horrek laguntza ematen die, abenduro, AEBetan bizi diren mexikar migranteei, Mexikora itzultzen direnean. Indarkeriak bete-betean jotzen ditu AEBetatik datozen dibisetatik bizi diren herriak. «Jasotzen den diruak eragin handi-handia du komunitateen garapen ekonomikoan, baina erakunde kriminalak ere erakartzen ditu», nabarmendu du Rocha Mierrek. Hain justu, 2012ko gertaera bortitz baten ondoren sortu zuten migranteen karabana. Queretaroko -Mexiko erdialdea- migrante batzuk desagertu egin ziren, batere arrastorik utzi gabe, AEBetara bueltan zihoazela. «Orduan erabaki genuen karabana bat antolatu behar genuela, Eguberriak ospatzera eta familia bisitatzera zetozenak babesteko. Hortxe dago beti indarkeria; batzuetan gordinagoa besteetan baino. Nire ustez, herritarrek egiten duten lanak alda dezake egoera. Agintariak gaindituta daude, eta krimen antolatua gora eta gora egiten ari da; espazioak okupatzen dituzte kalean, eta guk egin behar diogu gogor, aurrera egin nahi badugu».

Iparraldean bezain korapilatsua da egoera beste toki batzuetan ere, hala nola Michoacanen eta Guerreron. Zenbait kasuk agerian utzi dute Mexikoko Gobernuak ez duela ezertxo ere egiten kartelen indarkeria gero eta latzagoaren kontra. Hori nabarmena izan zen, esaterako, 2014ko irailean 43 ikasle desagertu zirenean Ayotzinapako landa eskolan, hegoaldeko Guerrero estatuan. Udaletako eta federazioko segurtasun indarrek, oldarka ekin, eta azpiratu eta desagerrarazi egin zituzten ikasle gazte haiek, Igualako udalerriaren inguruko parajeetan. Kasua argitu gabe dago, eta Mexikoko gizarte zibilean giza eskubideen alde aritzen diren organismo batzuek esana dute bai gobernu federala eta bai tokiko gobernuak ikerketari trabak jartzen ibiltzen direla. Ayotzinapako estudianteen kasua ez da bakana: Pertsona Desagertuen Erregistro Nazionalaren arabera, 32.000 pertsona desagertu dira Mexikon, eta gehienak 15 eta 29 urte bitarteko gazteak dira.

Kazetarien kontra

Desagertuen drama da, hain zuzen, Mexikoko gizartean urteetan izan duen hondamendirik handienetako bat, eta okerrera egin du 2006az geroztik, narkotrafikoaren kontrako borroka areagotu zenetik.

Azken urteotan, bai botere publikoek eta bai organizazio kriminalek gero eta estuago hartzen dituzte kazetariak Mexikon. Kazetaritzako profesionalak aurre-aurrean dabiltza aspalditik adierazpen askatasunaren aldeko borrokan, besteak beste. Esan ohi da Mexiko dela kazetarientzako herrialderik arriskutsuenetako bat, eta droga trafikoaren kontrako gerra hasiz geroztiko urteak izan dira boladarik bortitzena. Alor horretako adituen ustez, hauek daude kazetaritza eta kazetariak bortizkeriaren mende uzten dituzten kausen artean: profesionalak eskarmentu gabeak dira segurtasun publikoko gertaeren berri emateko garaian, protokoloei lotzen baitzaizkie; komunikabideek berek ez diete babesik ematen kazetariei; kazetari lanbidea indar handirik gabea da Mexikon; ez da behar bezala aztertzen indarkeriaren arazo sozial korapilatsua; eta abar.

Kazetariek babesik gabe eta baldintza kaskarretan eman behar izaten dute gertaera bortitzen berri, segurtasun falta larria duten eskualdeetan. Dena dela, delituak ez dira adierazpen askatasunaren eta kazetaritzan aritzen direnen kontrako kolpeen sorburu bakarrak: estatuak ere badu errua, ez baitu babesik ematen, ezta krimenak zigortzen ere. Prentsa askatasuna babesteko organismoen arabera, 104 kazetari hil dituzte 2000. urteaz geroztik, eta 25 desagerturik daude. Narkotrafikoko kartelen arteko gerrak, desberdinkeriaren mapak eta kazetari lanaren prekaritateak ondo erakusten dute nola dagoen Mexiko.

Hilketa ez da kazetari lanetan dabiltzanen kontrako bortizkeria mota bakarra. Adierazpen askatasuna zaindu eta babesten duen nazioarteko talde batek, 19. Artikulua izenekoak, adierazi du gutxienez 25 berriemaile desagertu direla. 2017ko abuzturako, jasoak zituen salaketa hauek: mehatxuen inguruko 60, eraso fisikoen inguruko 56 edo intimidazioaren inguruko 67.

Feminizidioaren panorama

Beharbada, feminizidioa izango da Mexikon gehien aipatzen den bortizkeria. Ciudad Juarezen bakarrik, 700 emakumeren hilketak zenbatu dituzte 1993az geroztik. Hilketa horiek ez daude narkotrafikoarekin zuzenean lotuak, baizik eta hainbat faktorerekin. Hilketa gehienak ez dituzte zigortu, edo ahaztuta daude.

2018ko lehenbiziko hiru hilabeteetan bakarrik, 188 feminizidio salaketa izan dira Mexikon, Segurtasun Publikoaren Sistema Nazionalaren arabera. Salaketa gehien Zacatecasen, Guerreron, Nuevo Leonen eta Sinaloan izan dira. 2017ko epe beraren aldean, %17 handitu da feminizidioa: horrek esan nahi du feminizidio bat gertatzen dela 100.000 biztanleko.

Arriskuan dauden emakumeak babesteko organismoentzat, ordea, feminizidioa ez da kezka bakarra: emakumeen kontrako indarkeria tasa ere bada eztabaidatzeko eta aztertzeko gaia. INEGIren datuen arabera, kalkulatzen da Mexikoko emakumeen %66k gutxienez pairatu dutela indarkeria motaren bat.

Aurrera begira

Indarkeriak kezka handia sortzen du Mexikon: mexikarren %66k uste dute segurtasun falta eta delinkuentzia direla herrialdeko arazorik larriena. Narkotrafikoaren kontrako gerraren ondorioz indarkeria laztu, eta horrek lasaitasuna kendu zien Mexiko barnealdeko familia eta herri askori.

2018ko abenduan gobernuaren administrazioa aldatuko denez, badago esperantza Mexikoko Gobernua bera ere sentibera izango dela arazo horren inguruan, eta neurriak hartuko dituela bizikidetza hobetzeko eta segurtasun tasak apaltzeko. Nolanahi ere, ez dago garbi nola konpon daitekeen halako arazo sakon bat, erregimen demokratiko baten eta huts egindako estatu baten erdibidean dabilen herrialde batean. ]]>
<![CDATA[Aldaketa baten aukera, ate joka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2062/002/001/2018-06-28/aldaketa_baten_aukera_ate_joka.htm Thu, 28 Jun 2018 00:00:00 +0200 Gabriel A. Corral Velazquez https://www.berria.eus/paperekoa/2062/002/001/2018-06-28/aldaketa_baten_aukera_ate_joka.htm
Oraingo boz hauetan, hainbat egoerak baldintzatzen dute koiuntura. Enrique Peña Nieto buru duen gobernuaren porrotak etsita dauzka herritarrak, haren politikek erregimenaren gidalerroei segitzen diete eta; era berean, herritarrak politikariez gogaituta daude, bai eta hauteskundeetara deitzen denean hiru eta sei urtean behin egiten dituzten promesez ere.

Lau hautagaik parte hartu dute hauteskundeotan: batetik, Ricardo Anaya Cortes, Por Mexico al Frente koalizioaren burua; koalizio horretan daude PAN, PRD Iraultza Demokratikorako Alderdia eta MC Herritarren Mugimendua. Bestalde, Lopez Obrador, Juntos Haremos Historia koaliziokoa, Nazioa Onbideratzeko Mugimenduak (Morena), PES Topagune Sozial Alderdiak eta PT Lanaren Alderdiak osatua. Halaber, Todos por Mexico koalizioak Peña Nietoren ogasun eta kreditu publikoko idazkari ohia du buru: Jose Antonio Meade Kuribreña. Koalizio horretan daude PRI, Alderdi Berdea eta PANAL Aliantza Berria Alderdia. Azkenik, Jaime Rodriguez Calderon El Bronco (zakarra) dugu, iparraldeko Nuevo Leon estatuko gobernadorea: lehen gobernadorea da inongo alderdi politikoren babesik gabe izendatzen dutena, eta bide horretatik heldu nahi dio presidentetzari.

Formalki, apirilean hasi zen hauteskunde kanpaina. Harrezkero, lau hautagaiek hiru eztabaida izan dituzte, herrialdeko hainbat herritan izan dira, eta argi dago zer ikusiko zuten: Mexiko arrakala eta desberdinkeria sakonak dituen herrialdea da.

1980ko eta 90eko politika neoliberalen ondorio da Mexiko, eta gaur egun oinarrizko gabeziak dauzka, bai eta herrialde garatuei dagozkien aberastasunak ere. Promes ugari entzuten dira bozetara deitzen duten bakoitzean: bizi baldintzak hobetuko dituztela, osasun eta hezkuntza zerbitzuak eskuragarri izango direla eta pobrezia suntsituko dela. Honako hau dio Morena koalizioaren mitin batera joandako batek: «Promesez nazkatuta gaude; ez dugu nahi apurrak baino emango ez dizkigun gobernu bat; eman diezagutela lana, lan egiteko aukera, etxera zer jan eramateko aukera». Mexikon, familia batzuek egunean 2 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko, eta ez dute oinarrizko zerbitzurik bizi diren etxeetan. Haietako asko erabat baztertuta bizi dira, are herrialdeko hiri handietan ere.

«Herritarrek eskatzen dituzten gauza asko eta klase politikoarekin duten haserrea ustelkeria eskandaluen ondorio dira, areagotu egiten baitute pobrezia sentsazioa», adierazi du Martagloria Morales irakasleak; aditua da hauteskunde prozesuetan. Enrique Peña Nietoren ustelkeria eskandalu ugari azaleratu dira, eta horrek gizartearen hainbat sektore bultzatu ditu beren bizi kalitatea hobetzeko eskatzera; izan ere, ustelkeria iruditzen zaie arazo nagusia, islatu egiten baita haien egunerokoan zuzeneko eragina duten arazo ugaritan.

Txiroenentzat

Hori etekin propiorako baliatzen asmatu du Lopez Obradorrek, Juntos Haremos Historia koalizioko hautagaiak. Hirugarren aldiz aurkeztu da boz batzuetara presidente izateko esperantzaz. 2006an, Felipe Calderon kontserbadorearen aurka galdu zuen, %0,56ko alde polemiko batez, eta, 2012an, zalantzaezina izan zen Peña Nietoren garaipena; alabaina, Lopez Obradorrek orain aldeko ditu bozak, eta alde handiz, gainera, inkestek diotenez.

Morena alderdi berria da, PRDren zatiketa batetik sortua; ezkerreko alderdi historiko hori Cuauhtemoc Cardenasek fundatu zuen 1989an. Bada, hainbatetan polemikoa izan da Lopez Obradorren figura. Haren diskurtsoa sektorerik txiroenentzat egina dago argi eta garbi, eta ezinegona piztu die klase ertaineko hainbati, bai eta organismo patronalei eta bankariei ere. Halere, izan duen oihartzunak erakusten du hautesleek alternatiba aurkitu nahi diotela 2000. urteko erregimenari.

Azken hilabeteotan, badirudi Lopez Obrador, norgehiagokan baino gehiago, bere lehentasunak berresten aritu dela, eta Anaya eta Meade, berriz, bigarren posturako lehian. Azken asteotako neurketa guztietan argi dago %40koa dela Lopez Obradorren aldeko boto asmoa. Ez zen halakorik gertatu 2000. urtetik; orduan, Foxen aldekoak ziren seinale guztiak, eta bera izan zen presidente. Hala ere, bestelakoa da oraingo koiuntura: oholtza gainean ditugu populazio txirotua, maquilak nagusi diren zoru produktiboa, Donald Trump AEBetako presidentearekiko eztabaida, eta indarkeria, narkotrafikoaren aurkako gerra huts eginaren ondorio.

Colegio de Mexico-ko ikertzaile Soledad Loaeza irakasleak duela gutxiko argitalpen batean adierazi du Lopez Obradorren arrakasta Mexikoko herritarren amorruaren ondorio dela, eta amorru hori askoz indartsuagoa dela «ezker muturreko» gobernu posible batek ematen dien ikara baino. Agerikoa da herritarren sumina, eta oso era desberdinetan adierazten da: eguneroko elkarrizketetan, albistegiek aurkezturiko inkestetan, sare sozialetan... Gune orotan da nabarmena ez daudela pozik. Hori beretzen asmatu du Lopez Obradorrek, zenbait aliantza egin baititu: sektore ebanjelikoekin, akademiako kideekin, hainbat ideologia eta alderditako politikariekin... Eta haren lanak arrakasta izan du, bozen irabazletzat jotzen baitute denek.

Bestalde, aurkariak ezkerreko hautagaiaren ospea ahuldu nahian ari dira. Anayak, PANeko hautagai kontserbadoreak, bizkar gainean darama Calderon alderdikide eta 2006an presidente izandakoak hasitako narkotrafikoaren aurkako gerra. Ez du lortu interesik piztea PANari boza eman ohi dioten klase ertain dirudunen artean. Anayak kritika latzak jaso ditu bidegabeki aberasteagatik lehertutako eskandaluak zirela eta; Lopez Obradorren presidentetzaren inguruan beldurra piztea izan da haren kanpainaren oinarria.

Meade, 'instituzionalena'

Beharbada PRIko Meadek ezagutzen du ondoena gobernuaren administrazioa. Mexikoko burokraziaren goi mailan ikasia da, eta birritan izan du Ogasun Idazkaritzaren ardura, denbora labur batez Kanpo Harremanetarako Idazkaritzarena eta, Peña Nietoren aroaren hasieran, Garapen Sozialerako sailarena. Erregimena erraietatik ezagutzen du, eta igartzen zaio baduela Mexikoko Gobernuaren eguneroko egoeraren berri. Haren jatorrizko bekatua gobernuan den alderdiaren hautagaia izatea da; horrek asko ahuldu du haren izena kanpaina osoan, non birritan aldatu dituen koordinatzailea eta aholkulari taldea.

Indarkeria da mexikarren kezka nagusietako bat. 2006tik, bortxaren datuak oso kezkagarriak dira. INEGI Estatistikako eta Geografiako Institutu Nazionalaren arabera, 2006ko abendutik 2017ko abendura 234.996 hilketa erregistratu ziren. Kopuru ikaragarria. Guanajuaton, Veracruzen, Jaliscon eta Tamaulipasen gertatzen da exekuzio gehien.

Beste inongo hauteskundetan ez bezalako presentzia izan du indarkeriak, eta oso toki garrantzitsua hartzen ari da, batik bat gaizkileria antolatu gehien duten entitateetan. Aurten, 110 hautagai hil dituzte, eta gutxi gorabehera 400 mehatxatu edo hauteskundeak uztera behartu; boz batzuetan egundo ikusi gabea zen hori. Hala ere, Alfonso Navarrete Prida Gobernazio idazkariak dio ez dagoela «argi gorririk», eta hauteskunde eguna «demokraziaren jaia» izango dela.

Herrialdea baketzeko agenda hautagaien hauteskunde plataformaren parte da; hitz egin dute horri buruz, baina oso zabaldua dago azaletik landu delako irudipena, inork ez baitu konpromiso zehatzik hartu narkotrafikoaren aurkako borroka iraultzeko, gaur egun egiten denetik harago.

Adibidez, marihuana legeztatzeari buruz galdetutakoan, Lopez Obradorrek ez du konpromisorik hartu, eta herri kontsulta batean galdetzea proposatzen du; beste hainbat politikatan ere hartu nahi ditu era horretako erabaki kolektibizatuak. Meadek eta Anayak agindu dute zenbait ikerketa egingo dituztela jakiteko ea bideragarria den ala ez kalamuaren kontsumoa legeztatzea; dena den, biek diote kalamua legeztatzeak ez duela konponduko drogaren aurkako gerra dela-eta herrialdeak pairatzen duen indarkeria.

Bozen aurreikuspenak

Hauteskunde Institutu Federalaren arabera, hautesleen %63,14k eman zuten botoa 2012ko presidentetzarako bozetan. Aurreko hauteskundeetan ere parte hartzea antzekoa izan zen: beti hautesle erroldatuen %55etik gorakoa. Alde horretatik, hauteskunde agintarien arabera, parte hartze handia espero da uztailaren 1ean; are, indarkeria handia izaten duten guneetan ere hauteslekuak beteko direla espero dute. Emaitzei dagokienez, zalantza dago zer gertatuko ote den baldin eta Lopez Obradorrek irabazten badu. Datozen hilabeteetako agenda politikoan, nagusiki, honako hauek daude: berriz negoziatzea NAFTA (Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna) eta AEBetako migrazio politika. Morales Garza irakasleak dioenez, ez da «funtsezko eraldaketa handirik» espero eredu ekonomikoan; hori iradokitzen du behintzat Juntos Haremos Historia koalizioko buruak. Ustelkeria deuseztatzeko eta gastu soziala berregituratzeko konpromisoa hartu du; baliteke hori izatea funtsezko eraldaketa bat.

Hauteskunde kanpaina gehienetan bezala, herritarrek «zerbait» alda daitekeen itxaropenari eusten diote, aldaketaren esperantza oro boto batean jartzeko irrikaz. Duela urte askotatik espero da aldaketa hori: demokraziak arazo guztiak konponduko zituelako ametsa.

«Ustelkeria maila asko-asko jaistea litzateke historia egitea» Aldaketa ala segida ]]>