<![CDATA[Gasteizko Udala | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 01 Oct 2022 10:31:23 +0200 hourly 1 <![CDATA[Gasteizko Udala | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Gasteiz, altxor berdea]]> https://www.berria.eus/albisteak/214891/gasteiz_altxor_berdea.htm Mon, 27 Jun 2022 09:10:47 +0200 Gasteizko Udala https://www.berria.eus/albisteak/214891/gasteiz_altxor_berdea.htm
Gasteiz inguru segurua eta iraunkorra dela azpimarratu behar da, ekoturismoa, running eta paseoak oinez edo bizikletaz egiteko ezin hobea, toki masifikatuen kontrakoa den turismo eredu bat sustatzen duena. Azken batean, egun eder batzuk lasai igarotzeko aproposa da Gasteiz, naturaz gain gastronomiaz, ondare historikoaz eta arteaz gozatzeko.

Bizikletaren hiria da. Hiriko kaleetan ez ezik, hiria inguratzen duen Eraztun Berdean eta bertan dauden ibilbide ugarietan ere bizikletaz joan daiteke. Hirian eskaintzen den bizikleten alokairu zerbitzua balia daiteke paseo eder batzuk egiteko. Eraztun Berdea hiria inguratzen duten parkeen multzoa da. Elkarren artean loturiko hainbat parkez osatuta dago: besteak beste, Salburua, Zadorra, Zabalgana, Armentia, Olarizu eta Neberako parkea.

Salburuko hezegunean, fauna eta flora espezie ugari aurki daitezke, Euskal Herriko hezegune kontinentalik baliotsuenetako bat da, eta Europako Natura 2000 sarearen barruan nazioarteko garrantzia duen Ramsar hezegune gisa izendatua dago. Parkean bertan, Ataria interpretazio zentroa eta hegaztien bi behatoki daude.

Historia eta artea

Zortzi mende baino gehiagoko historia ezagutzeko parada eskaintzen du Gasteizek. Hiriak Erdi Aroko hirigunea dauka. Kaleen antolaketak almendra itxura du oraindik ere, eta, bertan ibiliz gero, harresia eta tenplu gotiko nagusiak ezagutuko ditu bisitariak. Santa Maria katedralera bisita gidatu bat eginez gero, zaharberritze lanak bertatik bertara ikus daitezke. Katedrala gizadiaren ondare izendatua dago, eta dorreak hiri osoaren panoramikarik onena eskaintzen du.

Halaber, erdiguneko Andre Maria Zuriaren plazak biltzen dituenak ere ikusteko modukoak dira: Gasteizko Guduari egindako monumentua, San Migel eliza, merkataritza eta ostalaritza lokalak, eta landare eskultura.

Azkenik, hirian zenbait museo bikain daude. Besteak beste, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, Montehermoso kulturgunea, Bibat (Arabako Fournier Karta Museoa eta Arabako Arkeologia Museoa), Arma Museoa, Arte Sakratuaren Museoa, Arte Ederren Museoa, Farolen Museoa eta Natur Zientzien Museoa.

Berezko zaporedun enogastronomia

Pintxoei, plater tradizionalei eta proposamen berritzaileei esker, hiria bisitatzeko funtsezko arrazoietako bat da tokiko gastronomia. Era berean, ezin daitezke albo batera utz Arabako ardoak eta Arabako txakolina, gozogintzan dagoen tradizioa eta Azoka plaza, hiriaren bihotzean tokiko produktuak, tailerrak eta gastrotabernak biltzen dituen gunea.

Gasteizi buruzko informazio gehiago, www.vitoria-gasteiz.org webgunean.]]>
<![CDATA[Opor berdeak Gasteizen]]> https://www.berria.eus/albisteak/199440/opor_berdeak_gasteizen.htm Mon, 12 Jul 2021 09:58:37 +0200 Gasteizko Udala https://www.berria.eus/albisteak/199440/opor_berdeak_gasteizen.htm Gasteiz, eta hori dela eta 2012ko Europako hiriburu berde izendatu zuten. Horrela, Gasteizen dauden naturgune aberatsetan, Florida parkean edo Eraztun Berdean, lasaitasunaz goza daiteke, atseden hartu, eta ibilaldi ederrak ere egin daitezke.
Gasteiz inguru segurua eta iraunkorra dela azpimarratu behar da, ekoturismoa, running eta paseoak oinez edo bizikletaz egiteko egiteko ezin hobea, toki masifikatuen kontrakoa den turismo eredua sustatzen duena. Azken batean, egun eder batzuk lasai igarotzeko aproposa da Gasteiz, naturaz gain, gastronomiaz, ondare historikoaz eta arteaz gozatzeko. Bizikletaren hiria Gasteiz bizikletaren hiria da. Hiriko kaleetatik ez ezik, hiria inguratzen duen Eraztun Berdetik eta bertan dauden ibilbide ugarietatik ere bizikletaz joan daiteke. Hirian eskaintzen den bizikleten alokairu zerbitzua balia daiteke paseo eder batzuk egiteko. Eraztun Berdea hiria inguratzen duten parkeen multzoa da. Elkarren artean loturiko hainbat parkez osatuta dago, besteak beste, Salburua, Zadorra, Zabalgana, Armentia, Olarizu eta Neberako parkea. Salburuko hezegunean, fauna eta flora espezie ugari aurkitu daitezke, Euskal Herriko hezegune kontinentalik baliotsuenetako bat da, eta Europako Natura 2000 Sarearen barruan nazioarteko garrantzia duen Ramsar hezegune gisa izendatua dago. Parkean bertan, Ataria interpretazio zentroa eta hegaztien bi behatoki daude. Berezko zaporedun enogastronomia Pintxoei, plater tradizionalei eta proposamen berritzaileei esker, hiria bisitatzeko funtsezko arrazoietako bat da tokiko gastronomia. Era berean, ezin daitezke albo batera utzi Arabako ardoak eta Arabako txakolina, gozogintzan dagoen tradizioa eta Azoka plaza, hiriaren bihotzean tokiko produktuak, tailerrak eta gastrotabernak biltzen dituen gunea. Historia eta artea Zortzi mende baino gehiagoko historia ezagutzeko parada eskaintzen du Gasteizek. Hiriak Erdi Aroko hirigunea dauka. Kaleen antolaketak almendra itxura gordetzen du oraindik ere, eta, bertatik ibiliz gero, harresia eta tenplu gotiko nagusiak ezagutuko ditu bisitariak. Santa Maria Katedralera bisita gidatu bat eginez gero, zaharberritze-lanak bertatik bertara ikus daitezke. Katedrala gizadiaren ondare izendatua dago eta dorreak hiri osoaren panoramikarik onena eskaintzen du.
Erdigunean dagoen Andre Maria Zuriaren plazak biltzen dituenak ere ikusteko modukoak dira: Gasteizko Guduari egindako monumentua, San Migel eliza, merkataritza eta ostalaritza lokalak, eta landare-eskultura.
Azkenik, hirian zenbait museo bikain daude. Besteak beste, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, Montehermoso kulturunea, Bibat (Arabako Fournier Karta Museoa eta Arabako Arkeologia Museoa), Arma Museoa, Arte Sakratuaren Museoa, Arte Ederren Museoa, Farolen Museoa eta Natur Zientzien Museoa.
Gasteizko toki paregabe horiei buruzko informazio gehiago, www.vitoria-gasteiz.org webgunean.]]>
<![CDATA[Gasteizko Udala, Euskaraldiarekin]]> https://www.berria.eus/albisteak/189203/gasteizko_udala_euskaraldiarekin.htm Tue, 03 Nov 2020 10:09:49 +0100 Gasteizko Udala https://www.berria.eus/albisteak/189203/gasteizko_udala_euskaraldiarekin.htm Gasteizko Udalak berriro Euskaraldiarekin bat egingo du, eta duela bi urteko Euskaraldiak hirian izandako oihartzun handia aurten ere nabaritzea espero du, edo handiagoa izatea.
Izan ere, duela bi urteko Euskaraldian 13.000 gasteiztarrek eman zuten izena, eta aurten ere kopuru horietara iristeko konfiantza du udalak. «Nolanahi ere, kopuruetatik harago, beren hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboa egingo duten herritar horien guztien ilusioa eta konpromisoa azpimarratu beharra dago», Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuko arduradunen hitzetan.
Euskaraldiaren bigarren ekitaldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da. Plano pertsonalean, rolei dagokienez, ez dago aldaketarik duela bi urte burutu zen lehen Euskaraldiarekin alderatuta: ahobiziek konpromisoa dute ahal den guztietan euskaraz aritzeko; belarriprestek, berriz, euskararen erabilera errazteko funtzioa dute.
Gasteizko Udalak bereziki euskara ulertzeko gai diren gasteiztarrak animatzen ditu Euskaraldian parte hartzera. «Asko baitira». Gasteizko herritarren %46,9k euskara ulertzen dute, eta, 35 urtez azpiko gasteiztarren artean, %79,6k. Hiria belarriprestekin bete nahi dute. «Ulermena da gakoa orain. Belarripresten ekarpena itzela izan daiteke. Belarriprest aktiboak behar ditugu Gasteizen». Gorka Urtaran alkateak ere izena eman du, eta Gasteiz ahobiziz eta belarriprestez bete behar dela esan du. Gonbidapen berezia egin die, gainera, euskara ulertzeko gai diren gasteiztarrei. «Beraiek dira erronka nagusi eta politena orain».
Herritarrak izena ematera animatzeaz gain, Gasteizko Udala entitate gisa ere parte hartzen ari da Euskaraldian. Horrela, lanean ari da, bere egitura barruan ere ariguneak identifikatzeko eta gune horiek ere aktibatzeko. Oraingoz, arigune hauek identifikatu dituzte: 45 kanpo arigune (herritarrei arreta emateko espazioak edo bulegoak) eta 30 barne arigune (ariketa era kolektiboan egiteko prest dauden lantaldeak edo zerbitzuak). Arigune horien baitan 315 langilek hartuko dute parte. «Epe ofiziala amaitu bada ere, arigune gehiago izango dira hemendik eta Euskaraldiaren hasierara bitartean batuko direnak». Euskara aktibatu Aipagarria da Gasteizko Udala elkarlanean ari dela erakundeekin, elkarteekin, eragileekin eta herritarrekin euskararen erabilera sustatzeko hirian.«Eragileekin batera eta hiritarrekin batera aktibatu egingo dugu euskara Gasteizen». Udalak hainbat ekinbide martxan jarriak ditu euskara bultzatzeko. Horrela, besteak beste, euskara ikastaroak antolatzen ditu gizarte etxeetan, gurasoentzat, 55 urtetik gorako pertsonentzat, atzerritarrentzat, eta merkataritzako eta ostalaritzako langileentzat.
Euskarari lotutako beste zenbait jarduera ere egiten ditu. Horien berri jakin daiteke udalaren webgunean ageri den euskararen agendan.
Halaber, Oihaneder Euskararen Etxearen bidez ere, Gasteizko Udalak antolatzen ditu euskarari loturiko ekitaldiak. Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.vitoria-gasteiz.org.]]>
<![CDATA[Gasteiz berdea]]> https://www.berria.eus/albisteak/183548/gasteiz_berdea.htm Wed, 05 Aug 2020 09:24:20 +0200 Gasteizko Udala https://www.berria.eus/albisteak/183548/gasteiz_berdea.htm Gasteiz, eta 2012ko Europako hiriburu berde izendatu zuten. Horrela, Gasteizen dauden naturgune aberatsetan, lasaitasunaz gozatu, atseden hartu, eta ibilaldi ederrak egin daitezke. Besteak beste, Florida parkean eta Eraztun Berdean. Halaber, txango interesgarri bat egin daiteke Estibalizko Andre Mariaren santutegia ezagutzeko. Florida parkearen 200. urteurrena Florida parkea hiriaren erdialdean dago, eta oso ederra da. 1820an sortu zen, Frantziako garaiko lorategi botaniko erromantikoen estiloan. Lorategian, 250 espezie inguru daude, eta horietako 42 ezagutzeko ibilbide botaniko bat dago, 42 zuhaitz eta zuhaixka, hain zuzen, oinetan beren izenak irakur baitaitezke. Zuhaitz aipagarri batzuk dira iratze hostoa duen pagoa, idi-bihotz arbola, intxaurrondo beltza, sekuoia, hagina, gingkoa eta HHmalaiako zedroa. Floraz gain, faunaz goza daiteke. Hontzak, zozoak, txolarreak... Florida parkean 20 espezie baino gehiago baitaude. Sigeriko, Liuva, Ataulfo eta Theodio errege godoen estatuak ere ikus daitezke, eta Gabonetan jaiotza erraldoia atontzen dute, tamaina naturala duten 200 figurarekin baino gehiagorekin. Bisita gidatu bat egiteko informazioa, berriz, turismo bulegoan ematen dute, 945-16 15 98 telefono zenbakira deituta. Florida parkea. GASTEIZKO UDALA Eraztun Berdeko altxorrak Eraztun Berdea hiria inguratzen duten parkeen multzoa da. Gasteizko paradisu berdea da, eta elkarren artean loturiko hainbat parkez osatuta dago, besteak beste, Salburua, Zadorra, Zabalgana, Armentia, Olarizu, eta Neberako parkea. Salburuko hezegunean fauna eta flora espezie ugari aurkitu daitezke, Euskal Herriko hezegune kontinentalik baliotsuenetako bat da, eta Europako Natura 2000 Sarearen barruan nazioarteko garrantzia duen Ramsar hezegune gisa izendatua dago. Parkean bertan, Ataria interpretazio zentroa eta hegaztien bi behatoki daude. Olarizuko parkean, berriz, izen bera duen muino ospetsua, larre zabalak eta hiria inguruko herriekin lotzen duten bidexkak daude, eta baita lorategi botaniko bikain bat eta Europako basoen arboretoa ere. Arboretoak 30 hektarea inguru ditu, eta Europako kontinentearen paisaia definitzen duten landaredi mota edo bioma bakoitzean existitzen diren baso motak biltzen ditu: 500 espezie baino gehiago, orotara. Neberako parkeak (Las Neveras) Olarizuko parkearekin egiten du muga hegoaldean eta Salburuko hezegunearekin iparraldean. Toki hau funtsezkoa da Eraztun Berdeko hegoaldeko eta ekialdeko parkeak lotzeko; izan ere, Errekaleor errekak lotura ekologikoa bermatzen du, eta Las Neveras muinoa, paisaiaren aldetik hain nabarmena izanik, bisitatu beharrekoa da Eraztun Berdeko ikuspegi zoragarrienez gozatu nahi bada. Ongi adierazita dagoen ibilbide bat dago inguru hori ezagutzeko: Errekaleor eta Las Neveras muinoa - Eraztun Berdearen eta Arabako lautadaren artean. Errekaleor errekatik hurbil pasatzen da, Arkaiatik gertu Donejakue bidearekin bat egiten du eta Las Neveras muinotik doa. Ekialdeko Arabako lautadan, hiriaren eta landaren arteko muga zehazten du muino txiki horrek. Errekaleor erreka eta Las Neveras muinoa ezinbestekoak dira udalerriko bi natura espaziorik baliotsuenen lotura ekologikoa egiteko: Gasteizko mendiak eta Salburuko hezegunea. Zadorrako parkea izen bera duen udalerriko ibairik garrantzitsuenaren inguruan dago. Natura aldetik oso baliotsua da, eta aisialdirako eta paseoak egiteko oso aproposa. Zabalganako parkea ere balio handikoa da natura aldetik, aisiarako leku paregabea. Parke honetan badira larreak, zuhaizti sakabanatuak, aintzirak, muinoak eta mendixkak, egonaldiak egiteko guneak, oinezkoentzako bidezidorrak eta erkametz baso natural bat, oso garrantzitsua, soroen artean bizirik irautea lortu duen baso uharterik urrienetako bat baita. Armentiako parkea, azkenik, erkametz baso naturala da, eta hirigunearen eta Gasteizko mendien artean dago. Benetako korridore biologiko bat da. Izan ere, Gasteizko mendietako baso inguruneak, hiri inguruko berdeguneak eta hiri ekosistema lotzen ditu. Estibalizko Andre Mariaren santutegia. ÁLAVA MEDIEVAL / ERDI AROKO ARABA Estibalizko Andre Mariaren santutegia Hiritik 10 kilometrora, baina udalerrian bertan, San Prudentziorekin batera Arabako zaindaria den Estibalizko Andre Mariari eskainitako santutegia dago. XII. mendeko obra erromanikoa da, hasierako gotikoaren elementuak dituena. 1931ko ekainaren 3an, kultura ondasun izendatu zuten. Santutegiaren ondoan, Arabako Arte Erromanikoa Interpretatzeko Zentroa bisitatu daiteke (www.elromanicoenalava.es). Estibalizko Andre Mariaren santutegia ezagutzeko bisita gidatu bat egiteko, aurretik Álava Medieval / Erdi Aroko Arabaren 660-76 63 83 telefono zenbakira deitzea da onena. Gasteizko toki horiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, www.vitoria-gasteiz.org webgunean ontsulta daiteke.]]>