<![CDATA[Goizalde Landabaso | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 23 May 2022 10:26:23 +0200 hourly 1 <![CDATA[Goizalde Landabaso | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Serioa ez dena barregarria izan liteke]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-05-17/serioa_ez_dena_barregarria_izan_liteke.htm Tue, 17 May 2022 00:00:00 +0200 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-05-17/serioa_ez_dena_barregarria_izan_liteke.htm Sciences Advances aldizkarian kaleratu dute, baina ez dira hau uste duten bakarrak; Hawaiiko unibertsitate batean ere ildo beretik doaz. Eta guk jarraitzen dugu ezer pasatuko ez balitz bezala. Egunkari honetan berton irakurri nuen 2016tik 45 hotel zabaldu dituztela Donostian. Bilbon ere ari dira hotel gehiago zabaltzeko, eta nik pentsatzen dut ez ote den gertatuko etxebizitza hutsekin gertatzen den bezala: gehiegi daudela. Gauza serioetatik barregarrietara eta gero serioetara pasatzen den lagun arteko solasaldi batean kontatu didate datorren maiatzaren 24an estralurtarren etorrera itxaroten dutela. Albiste hau, oso oker ez banago, serio eta barregarri artekoan gertatu zen, eta mahaian zegoen norbaitek esan zuen 28. mendetik etorritako denbora-bidaiari batek iragarri zuela ez dakit non.

Denok behar ditugu heldulekuak, denok behar dugu fedea non ezarri, zeri heldu unerik latz eta gordinenetan. Post-pandemia honetan batzuek joan den mendeko hogei zoroak berrasmatu nahi dituzten bitartean, nik etxea berrantolatzeari ekin nahi diot. Baina ez dakit zenbat denbora beharko dudan, edozein aurkikuntza txikik izozten baitu nire marikondokeria asmoa.]]>
<![CDATA[Zirgarienak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-05-10/zirgarienak.htm Tue, 10 May 2022 00:00:00 +0200 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-05-10/zirgarienak.htm
Zirgariek XIX. mendean Bilboko portu barrura sartzen zituzten gaiez beteriko gabarrak. Gorputz sendoko emakumeek zirgei tiraka eginez, elkarlanean, ontzia sartzen zuten. Lantzarra, ezbairik gabe. Euskal Herrian jende askok ez ditu ezagutzen, eta neurri batean uler nezake, baina kontua da zirgariena ez zela Bilbokoa soilik izan; jakin berri dudanez, Donibane Lohizunen edo Deba ibaiaren inguruan ere egon omen ziren. Bilbon aritu zirenen antzera, familia aurrera ateratzeko behar gorria zuten emakumeak izan ziren. Lan baldintzarik ez zegoen, dohakabea zen lana, eta, normalean, baztertu egiten ziren emakume hauek.

Guk ere baztertu ditugu gure istorioetatik; agian egun egingo da, baina nire eskola garaian ez zen ezer ikasi eurei buruz. Aspaldiko ezagun batek amama zirgaria izan zuela esan zidan arte nik emakume hauen berri ez nuen izan. Ana Azkona arkitektoak zioen bezala, ondo legoke QR kodez beteko bagenitu gure bazterrak eta gutxitan kontatzen diren horiek teknologiaren baliabideak ahalbideturik kontatzen hasiko bagina.]]>
<![CDATA[Lurraz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-05-03/lurraz.htm Tue, 03 May 2022 00:00:00 +0200 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-05-03/lurraz.htm
Anna Heringer arkitekto ospetsuari egindako elkarrizketa ostean argi geratu zait bera lurtarra ez ezik lurzalea ere badela. Arkitektura lanak egiten dituela esatean labur geratuko nintzateke, bizitza moduak ahalbidetzen saiatzen baita. Lurra da erabiltzen duen eraikitzeko materiala. Merkea eta amaiezina dela esaten du Heringerrek, baina ez duela aberastasun ekonomikorik ematen, eta bizi garen planeta ahitzen ari garela batere eramangarriak ez diren materialekin batzuen sakelak betetzeko.

Munduan populazioaren %40 bizi da lurrez egindako eraikinetan. Lehenago ere egin izan dira lurrezko eraikinak, eta batzu-batzuek diraute zutik: Granadako Alhambrak edo Maliko Timbuktu hiriak. Anna Heringerrek dio datozen belaunaldiei utzi behar diegula planeta bat. Lurrarekin eraikitzeak horretan lagun dezake, etorkizuna aintzat harturik eraiki behar delako oraina. Oraina eta geroa. Lurretik gatoz eta lurrera joango gara, dio Anna Heringerrek. Hautsaren gainetik gara lur, eta lur izango gara. Goxo har zaitzala lurrak, osaba.]]>
<![CDATA[Uranora helduko ote gara?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-04-26/uranora_helduko_ote_gara.htm Tue, 26 Apr 2022 00:00:00 +0200 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-04-26/uranora_helduko_ote_gara.htm Nature aldizkari ospetsuak ere badakartza planeta horretara joateak ekar litzakeen onuren gainekoak. Uranoren gainean irakurtzen jarri naiz: hogeitaka ilargi ditu, eraztun meheak, eta oso hotza da. Urte bat, Lurreko 80 urte dira; hamabost urte beharko genituzke bertara ailegatzeko, eta milaka milioi euro. Pentsa zenezake gizadiaren etorkizunerako gakoak balitu ondo xahutuak liratekeela diru horiek.

Gizadiaren etorkizuna. Izarren hautsa ginela esan zuen Carl Saganek, eta Xabier Letek, beharbada horrek eraginda, egun batean bilakatu zela bizigai kantatu zuen (nik beti maiteago izan dudan arren Laboa). Honezkero, baina, bizigaia eralda liteke. Zer kantatuko zuketen egun Letek eta Laboak? Suntsipenera kondenatzen ari garen planeta honen etorkizuna kanpoan dela diote zientzialari batzuek. Judea Pearl-ek, ordea, barruan dela uste du, gizadiak sortutakoa izango dena, baina ez gizakia. Makinak maitemindu daitezkeela esan du Vocentoko aldizkari bati emandako elkarrizketan. Gauzen zergatia galdetzen ikasi beharko dute, irudikatu oraindik existitzen ez den hori, eta enpatia itsatsi edo programatu behar ei zaie. Baikor da Pearl. Gu baino hobeak izango diren lurtar berri horiek guk baino hobeto zainduko dute planeta? Akordura etorri zait badela suediar telesail bat: Äkta människor (Real Humans). Aurretiaz Philip K. Dick-ek irudikatu bezala, gizadiak sortutako izaki horiek gu baino hobeak dira. Eta munduari begirada bizkorra emanez gero, ba zer nahi duzu esatea, baliteke hain zaila ere ez izatea. Ni ere baikor naiz, baina oraindik ez dakit zergatik.]]>
<![CDATA[Gerra eta bortxaketak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/013/002/2022-04-19/gerra_eta_bortxaketak.htm Tue, 19 Apr 2022 00:00:00 +0200 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/013/002/2022-04-19/gerra_eta_bortxaketak.htm
Txunditu egin nau, aitortu behar dut, batzuek agertutako harridurak. Errusiar soldaduek ukrainar emakumeak bortxatu dituztela zabaldu da, eta NBEk salaketa horiek ikertu ditzatela eskatu du. Nik ez daukat zalantzarik hori gertatu (eta gertatuko) denik. Batzuk harritu ditu horrek. Ez dakit horrelakorik itxaroten/irudikatzen ez zuten, edota galaxia urrunetako burbuila isolatuetan bizi diren. Niri nazka ematen dit honek denak; batzuek gerra izenik emateko ausardiarik/gogorik ez duten gerra luzeegi honek. Eta hitzak falta zaizkit higuin infinitua adierazteko; horregatik, maiz, isilik geratzen naiz, izoztuta bezala, deslai. Baina, bai, nik ere urdailaren sakonean sentitzen dut enpagu/amorru amaiezina.]]>
<![CDATA[Narrazio hutsa gara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-04-12/narrazio_hutsa_gara.htm Tue, 12 Apr 2022 00:00:00 +0200 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-04-12/narrazio_hutsa_gara.htm
Bitxia da denboraren pertzepzioa. Oraina, iragana eta geroa nahasiegiak dira; zenbaitetan, ulertezinak. Zortzi minutu behar ditu eguzkiaren errainuak bizi garen planetara ailegatzeko. Horrek esan nahi du gure orainetik eguzkiaren orainera zortzi minutu daudela. Alegia, gure oraina eguzkiaren iragana dela. Edo gure oraina dela eguzkiaren etorkizuna. Atera kontuak zein denbora desfasea egon litekeen gure eta beste galaxia batean bizi direnen artean. Bai, agian une honetan pentsamendu batek izarren hautsarena egin dizu eta zuk ere pentsatu duzu zein denbora desfasea dugun gure planetan bizi garenon artean. James Webb, sekula egin dugun teleskopiorik handiena, espazioan dago, eta handik bidaltzen ari da argazki asko. Dagoeneko, beharbada, existitzen ez den izar baten irudia, nebulosa bat… Bitartean, Lurrean, teleskopioari izena aldatu-ez aldatu ari dira homofoboa omen zelako James Webb. Oraina orain, geroa gero, gu beti iltzatuta egiletzaren eta egilearen artekoan. Eskerrak gelditzen zaigula Jorge Mario Bergoglio (aka Frantzisko aita santua) gureari eusteko. Tira, gure espainierazko bertsioari eusteko. Zenbat minutu egongo da euskarazko eta bere itzulpenen arteko orainetan? Lagun batek argi esan digu: narrazio hutsa gara.]]>
<![CDATA[Hunkidura]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2022-04-05/hunkidura.htm Tue, 05 Apr 2022 00:00:00 +0200 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/023/002/2022-04-05/hunkidura.htm
Badakit, baina, zu ez zaituela harrituko esaten badizut hotzari eta gauari aurre eginez izan direla zoro zoragarriak egurrezko makila eskuetan antxintxiketan eta arineketan Donostiara bidean. Zuk badakizu zer den lasterketa hau eta zergatik egiten den. Badakizu, jakin, Euskal Herriko hegoaldean luzeak eta bakartiak direla errepideak. Beltza ez den furgoiaren argiek ahalbidetzen dutela ari direnen bidea. Nik ere sentitu dut hunkidura, aitortzen dut. Elurra ere etorri da apirilaren hastapenean, errepide horietako batzuk zuritu ditu irudi epikoak uzteraino. Araba aldean, ordu txikietan, furgoia hartu zuen elurrak, eta korrika ari zirenak izan ziren furgoia bultzatu eta ataka larritik atera zutenak. Ostean lasterketari ekin zioten. Eta akordura etorri zitzaidan Unai Iturriagak Gara egunkarian duela egun batzuk ateratako marrazkia: furgoi barruan korrikalariak animatzen joaten denak, artega, esaten die botea jarri beharko dutela furgoiaren gasolina (oso garestia) ordaintzeko. Nik irudikatu nituen botea jartzen, furgoia elurretatik ateratzen ikusi nituen bezala.

Kontua da hau nahikoa ote den hizkuntza bati eusteko. Hamaika egun hauetan ikusten/erakusten ditugunek ez ote dieten euskararen egunerokotasunetik urrun daudenei erreala ez den irudia emango. Ondo legoke, epikotasunetik at, errealitatean, guztiok beti-beti bageunde gu euskaldun; elurrak hartzen duenean furgoia eta botea jarri behar denean ere. Gu ez hain mugarritu batean gutxiagotan hartuko gintuzketelako; etsiak, estres linguistikoak, haserreak, eta zuk dakizkizun horiek denak.]]>
<![CDATA[Rock garaiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2022-03-29/rock_garaiak.htm Tue, 29 Mar 2022 00:00:00 +0200 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2022-03-29/rock_garaiak.htm Live to win jartzen duela. Baduela kantu horrek bere arima eusteko gaitasun magikoa; pizberritu egiten duela. Nik ere, ibilaldi luzeak egiteko, behar dut erritmodun musika, eta akorduan dut nire inguruan dagoen heavy zale amorratu bat zur eta lur gelditu zela esan nionean bere gustuko musika erabiltzen nuela nik erritmoa markatzeko. Zerbait primitiboa dauka musika honek, aldartea zimeltzen zaidanean barruko piztiari deiadar egiten diona.

Hau dena etorri zait akordura Montrealgo Unibertsitateko Neurozientzien Institutuan ikerketa berezia egin dutelako. Derrigorrezko etxeratzeak (2020koak) gugan izandako eragina ezagutu nahi dute. Egoerari aurre egiteko hautatutako heldulekuen artean, ikerketan parte hartutako askok musika aukeratu dute; eta, azterlanetik ondorioztatu dutenez, zenbat eta okerrago egon, orduan eta ozenago jartzen omen zuten musika.

Krisi garaiak rock musikari dagozkio, nonbait. Krisia zenbat eta sakonagoa, orduan eta gogorragoa da musika. Espainiako kantaria da Josele Santiago, bakarka eta Los Enemigos taldean dabilena. Bestieza izena zuen 2020an kaleraturako lanak, eta eman behar zuten kontzertu baten haritik onartzen zuen taldearen musika gogorragoa eta bizkorragoa zela bizi genituen garaiei erantzuteko. Lerrobururako aukeratu zuten esaldia gustatu zitzaidan, eta gorde egin nuen elkarrizketa: «Ez dago nahikoa punk hainbeste krisirako». Euskaraz kaleratu diren azken diskoetan ere rock asko dago, eta, aspaldiko partez, heavya ere bai. Astero begiratzen ditut heltzen diren berriak, eta badira aste batzuk rock musika gailentzen dena. Derrigorrezko etxeratzearen biharamuna dator orain, eutsi duguna oka egin behar dugu. Lemmy Kilmisterrek argi abesten zuen, «you've only gotta live to win». Beste era batera esan zuen Dolores Ibarrurik: eustea irabaztea da.]]>
<![CDATA[Multibertsoak, multiaukerak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-03-22/multibertsoak_multiaukerak.htm Tue, 22 Mar 2022 00:00:00 +0100 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-03-22/multibertsoak_multiaukerak.htm Live Science izeneko agerkari batean. 2019an, Tennessee-ko zientzialariak (AEB) ispilu zen beste unibertso baterako atea zabaltzekotan ziren; ez dut aurkitu horren gaineko emaitzarik. Azalpenak txundigarri bezain ulergaitzak egiten zaizkit, eta dena zientzia-fikziozko film bat dela dirudi.

Beste unibertso baten existentziaren posibilitateak galderak sortu dizkit; baina, batik bat, egunerokotasunari lotutakoak izan dira.

Atzeraka dabilen unibertso horretan karramarroek atzera ala aurrera egingo dute? Noiz egiten dute lo: gauez... egunez...? Denborak ihes egiten dien sentsaziorik ote dute? Eta garrantzitsuena, une berean leku ezberdinetan egoteko gaitasuna ote? Hau galdetzen dut martxoa zoramena delako Bilbo inguruan bizi den kulturazale batentzat. Egun berean interesgarriak diren lauzpabost ekitaldi izan ditzakezu; jakina, ordu berean. Unibertso honetan hautaketa egin behar da. Hau edo bestea. Jainkosatasun ahalmenik ez. Hortaz, galtzen ari zara etengabean lau aukeretatik hiru ezin baitituzu goza.

Aspaldiko kontua da koordinazio falta, kultura aukera demasa; irtenbide zaila dugu. Honek, baina, zer pentsa handia utzi dit. Ikus-entzuleria berdina da, ez da gure unibertsoa bezala etengabeko hedatze prozesuan. Areago, anti-unibertsoaren batze prozesuan dagoela iruditzen zait, maiz. Gero eta gutxiago gara? Bai, irakurle estimatua, galdera egin behar da. Lau, bat, hiru, bost ala zazpi gara? Ez ei dago hau dena konpontzeko modurik lehiakortasunean planteatuz gero. Hots, ez dagoela jasotzailearen gogoak asebetetzeko pentsatua baizik eta, zelan esan, excel-ak betetzeko. Eta horrela beti izango gara galtzaile. Zelan egingo dute hau anti-unibertso horretan?]]>
<![CDATA[Zubiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-03-15/zubiak.htm Tue, 15 Mar 2022 00:00:00 +0100 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-03-15/zubiak.htm Gasolino esaten zioten motordun baporetxoak. Ezkerretik eskumara eta eskumatik ezkerrera egiten zuten. Itsasadarreko alde batetik besterako jende pasaera ohikoa aspaldiko kontua da. Motordun txalupa horien zubi-lanari esker, Erandio-Barakaldo bidea aise egiten zen.

Gasolinoak baino lehen, ordea, bazen ertz batetik bestera garraio lana egiten zuen txaluparik, baina motor bakoa. Zubi lan hori egiten zutenetako bat gure birraitita zen. Bere begiradapean hazi gara, gurasoenean badagoelako betitik arrauna ezkerrean ondo oraturik zuzen eta serio begiratzen zaituen gizonaren margolan handia. Bera da. Arraunak bustita heltzen omen zen etxera, eta gizon oso atsegina zela diote.

Erandio eta Barakaldo artean zubia egingo dutela irakurri dut egunotan. Ia 500 metroko zubi gainetik pasatuko dira ertz batetik besterakoan. Zubi mugikorra izango dela jakiteak poztu nau, izan ere, itsasontzi handiak sartzeko abagunea zabalduko baita. Maite ditut zubiak arkitektura eraikin legez. Gustatzen zait pentsatzea gizakiak elkar ulertzeko, elkarrekin topo egiteko beharrari erantzuten diola zubiak. Zer pentsatuko zukeen gure birraitaitak, misterioa da. Zubiak lana kenduko ziokeen, baina seguruen erretiroa hartuta egongo zen, eta irudika dezaket patxada betean zubi gainean Abraruntz begira.

Itsasadarrean zehar osteratxoak egiten ditudanean gustatzen zait gasolinoen etxola zeharkatu eta uretan jauzi egin orduko eskaileretako goiko aldean jesartzea. Itsaso gainean senti zaitezke, eta bada zerbait tarte ttiki batez mundua gelditzen duena. Simulakro bat baino ez da, mundua ez delako gelditzen. Nork ez du behar, baina, lantzean behin horrelako simulakrorik?]]>
<![CDATA[Anphora hautsiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-03-08/anphora_hautsiak.htm Tue, 08 Mar 2022 00:00:00 +0100 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-03-08/anphora_hautsiak.htm Etiopia liburuarekin. Irakurtzera derrigortu zituzten eskolan, eta honek eman zien buruko minik gehien. Maiz kontatzen zidaten irakasleak, temati, galdetzen ziela zein ote zen gaia; bukle batean txirikordatuta bezala jarduten zuela. Nik liburua atsegin nuela esan nien behin; eta, atoan, itzelezko purrustak entzun behar izan nituen. Inoiz gaia ateratzen zen eta nire atsegintasunaren aurrean berehala erantzuten zuten galdera batekin: «Esan, zein da, e!, zein da gaia?». Neure urtebetetzea heldu zenean Etiopia liburua oparitu zidaten. Papertxoa zekarren liburuak: Zein da gaia?

Egunotan, Hautsi da Anphora-ren aitzakiarekin, Etiopia hartu dut esku artera. Zein da gaia? Papera jausi da lurrera. Beilegituta daude orriak, marka gutxi dute; badago bateren bat, baina. Mugimendua eskatzen dizuna nuen akorduan, bestelakoz idatzirik dagoena. Eguneroko bizitza ikatza bezalako labexomorroak ixurtzen hasi zenean... Ahaztua nuen poema kantua baino luzeagoa zela. Memoriak hutsuneak... Errestaurantetik, homosexualak barik, bi marikoi bota zituzten, Miranderi ez zitzaion odolik atera, eta talde politikoek grebara deitu zuten abuztuko bakantzak ez alferrik galtzeko... Joan den mendetik ez nuen liburua irakurtzen, eta jabetu naiz ezberdin irakurtzen ari naizela. Zein disko egingo luke orain Etiopia-tik Ordorikak?

Egunotan anphora hautsiak han eta hemen ikusterakoan zaila da bertso ttikietan jardutea. Egunkari honetan Lander Arretxeak utzitako berbarekin bat egiten dut nik ere: nekezka. Etiopia eskuetan, lantzean behin burua goratu eta Ukraina-Polonia-Errusia ez hain urrunean jazotzen ari dena ikusten ari naiz telebista mutuan. Gerrak bizi izan dituzten belaunaldietatik gatoz guda hizki larriz ezagutu ez dugun gure belaunaldikook. Burua beheratu dut Etiopia-ra: ...eguzkiaren jaki bihurtuko ziren malkoak galdu zituen leopardoak desertu zibilean.]]>
<![CDATA[Plastikoari gerra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-03-01/plastikoari_gerra.htm Tue, 01 Mar 2022 00:00:00 +0100 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-03-01/plastikoari_gerra.htm ...gorrotatzen erakutsi nizuen ankerkeria, zikoizkeria / faltsu eta zatarra dena, plastikozko loreak... Plastikoak aspaldi gainditu zituen mugarriak, izan ere, Antartikora edota baleen urdaietara ere heldu dira. Greenpeace erakundeak esku artean dituen datuen arabera, minutuko miloi bat plastiko botila saltzen da munduan, eta botila bakoitzak 450 urte behar ditu suntsitzeko. Aurten, 11 milioi tona metriko plastikok amaituko du itsaso eta ozeanoetan. Horrela jarraituz gero, 2030erako kopurua bikoiztuko litzateke, eta 2040rako, hirukoiztu. Dagoeneko, beraz, plastikoarena planeta osoan dagoen arazo gorria da.

2017an Kenyak plastikozko poltsak galazotu zituen, eta, kenyarrek legea beteko zutela ziurtatzeko, espetxe zigorrak eta milaka euroko isunak adostu zituzten. Kurioski, mugalariek lagunduta beste herrietatik sartzen zituzten plastiko-poltsak. Artean, 180 enpresa inguru zegoen plastikoaren industriatik bizi zena; lanpostuak galdu ziren, bai, baina antza horri buelta emateko osterantzeko industria sortu zen, eta hor hazi ziren bestelako lanak. Nazio Batuen Erakundeak sustaturik, atzo Kenyako Nairobi hiriburuan goi batzarra hasi zen. Ehun bat herri ordezkari hartzen ari da parte, eta erabilpen bakarreko plastikoekin amaitzeko neurriak adostu nahi dituzte. Hiru proposamen daude, eta Ruandak eta Peruk beste 50 estaturen babesarekin aurkeztutakoa omen da aurrerakoiena. Hori onartuz gero, plastikoaren sortzea eta hondakinen kudeaketa orokorrerako araua adostuko litzateke. Bitxikeria lez, Plastikoen Ekonomia Berriarekiko Konpromiso Orokorrari atxikimendua agertu diote Eusko Jaurlaritzak eta baita Norvegia, Italia, Kanada eta Greziako gobernuek ere. Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak argi utzi du joera aldatu behar dugula. Ez dakit atzo hasitakoak zer emango duen, baina, otoi, ez ezazu plastikozko lorerik oparitu.]]>
<![CDATA[Dena da kultura]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2022-02-22/dena_da_kultura.htm Tue, 22 Feb 2022 00:00:00 +0100 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2022-02-22/dena_da_kultura.htm gailentzen ari dela. Gauza serioak daude, funtsezkoak, jatekoak, eta gero beste hori dena, mundu aberatsetako gizaki pribilegiatuek zuen zulo antzu horiek estaltzeko erabiltzen duzuena: musika, literatura eta hori dena. Mundua kontatzeko, diozue, baina zuen asper orduak betetzeko baino ez da, diote.

Kulturak, plazera emateaz harago, identitatea ematen digu; gu egiten gaitu. Baina ez gu isolatu bat, kulturak bestearekin ere baduelako zerikusia. Kultura zubiak dira, beste lurralde eta espazioetara garamatzatenak. Kulturak gakoak ematen dizkigu: bizitza ulertzeko, haserretzeko, matxinatzeko eta hazteko. Kultur izakiak gara, ezer bagara, eta eboluzioa da horren lekuko.

Baina kultura arriskutsuegia da, hain zuzen ere, horregatik, gu egiten gaituelako. Entretenimenduaren funtsa zer den ondo dakien Moises Chiver ekoizle mexikarrak solasaldi batean zioen entretenimendua egitea kultura egitea dela. Ala bada inor pentsatzen duena ezelango lorratzik uzten ez duen entretenimendurik dagoela? Honek ez duela hezten eta ideologizatzen?

Herbehereetako Wageningen Unibertsitateak eta AEBetako Indiana Unibertsitateak egindako ikerketa baten ondorioa harrigarria da: azken berrogei urteotan arrazionalitatea baztertzen ari gara, eta gizabanakoari emozioa ari zaio gailentzen. Eta pentsatu dut: entretenimenduak 1-0 kulturak.]]>
<![CDATA[Lupa behar dugu historia orrietan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-02-15/lupa_behar_dugu_historia_orrietan.htm Tue, 15 Feb 2022 00:00:00 +0100 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-02-15/lupa_behar_dugu_historia_orrietan.htm Baina bakarra laga zuen; hil eta hogei urte pasatu arte ez zezaten publiko egin bere lana. Berak margotutakoak ulertzeko goizegi zela pentsatzen zuen.

Egun gutxi gelditzen zaizkio Guggenheim museoan abstrakzioan jardundako emakumeen gainean atondutako erakusketari. Bertan ikus daitezke Hilma Af Klinten zenbait lan. Horietako baten aurrean Kandinski etorri zait gogora. Maite dut Kandinskiren lana, baina bere bizitzaren gainekoak irakurtzen hasi nintzenean Gabrielle Münterrekin egin nuen topo. Eta geroago, Hilma Af Klintekin. Jabetuta nengoena berretsi nuen: nire maitasuna ez dela mugarririk gabeko ozeanoa. Maiz esan ohi da egilea eta bere lana bereizi egin behar direla, maisulan asko gaitzesgarriak diren pertsonek egin baitituzte. Baina honetan ere zalantzan nago, eta batzuetan pentsatzen dut hau ez ote den geure buruari ematen diogun baimena, gaitzesgarritasunetik at, maite ditugun kultur sorkuntzak lasai maitatzen jarraitzeko.]]>
<![CDATA[Denbora]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-02-08/denbora.htm Tue, 08 Feb 2022 00:00:00 +0100 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-02-08/denbora.htm The Conversation agerkari digitalean artikulu batekin: Desagertuko da denbora?. Espainieraz idatzita zegoen eta jabetu nintzen (jakinak izan baina ordura arte jaramonik egin ez diezun gauzekin gertatzen den legez) hitz bera erabiltzen dela gertaeren segida, eta, naturarekin lotutako gauzentzat; alegia, tiempo. Euskaraz (denbora eta eguraldia) eta ingelesez (time eta weather) bereizten dira, baina espainieraz eta frantsesez, ez. Hala ere, irri egin nuen. A ze kasualitatea, denbora eta segundoa gurutzatzen diren lekua.

Denbora, baina, ez omen da, zelan esan, kontzeptu unibertsala. Ez dela existitzen diote askok. Marc Lachieze-Rey astrofisikari frantziarrak, Einsteinen gogoan, iragana-oraina-etorkizuna oso norberaren nozioa dela azaldu zuen. Big Bang-ekin hasi omen zen denbora. Aldizkariaren artikuluari esker ikasi ditut kontzeptu berriak: Big Rip, Big Crunch eta Big Bounce. Ulertu dudanagatik (zientzialariek hobeto azalduko dute, beraz, zilegi bekit azalpen murriztua) unibertsoaren suntsipen bortitza, suntsipen Benjamin Button fenomenoaren modura, eta, unibertsoaren egokitzea lirateke kontzeptuok. Edozelan ere, hauek hipotesiak dira, zientzia-fikziozko gidoilarientzat bazka. Gaurko egunez jaio zen Jules Vernek ederto ondo ulertu zuen hura. Niretzat denbora gure aitak folio batean orduak eta minutuak azaldu zizkidanean hasi zen. Literatura irakasle punk hark erakutsi zizkigun txiribueltak: denbora geldi zitekeela, mantsotu eta bizkortu. Eta eskumuturretik erlojua kendu nuenean egin nuen nire denbora.

Gau hotzean, terrazako isiltasunean mantapean, izarrak ikusten dira. Ez da ohikoa Bilbo hirian. Izar multzoak bereizten ahalegintzen naiz eta ahopera poema bat datorkit... kUnkAn/ kUnttAkUn/ kUn/ ttAkUnttAkUn/ ttAkUn/ ttAkUnkUn... eta berba batetik besterako isiltasunean denbora egiten da.]]>
<![CDATA[Hausnartzen duen herria ez da inoiz hilko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-02-01/hausnartzen_duen_herria_ez_da_inoiz_hilko.htm Tue, 01 Feb 2022 00:00:00 +0100 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-02-01/hausnartzen_duen_herria_ez_da_inoiz_hilko.htm
Sasoi honetan, zeinetan osasun fisikoa, norberarena eta kolektiboarena, jokoan dagoen, denoi sortu zaigu arrakalaren bat hemen edo han. Denborak ematen duen distantzia behar dugu utzi digun zuloa ikusteko. Zaurgarri garela eta edozein momentutan hil gaitezkeela jakin dugunetik psikologoen kontsultak gainezka daude. Meme bitxia jaso dut: AEBetako joan den mendeko krak ezagunaren ostean orgiak antolatu zirela eta ea noiz hasiko ote garen antolatzen. Niri atoan Alice Neel-ek 30eko hamarkadan egin zituen margoak etorri zaizkit (Guggenheimen daude, ikus itzazu erakusketa amaitu baino lehen): New York hiriko aurpegi hilak, deslai kaleetan. Eskerrak positibismo politikoan nagoela.]]>
<![CDATA[Eta zuk, zer duzu hozkailuan?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2022-01-25/eta_zuk_zer_duzu_hozkailuan.htm Tue, 25 Jan 2022 00:00:00 +0100 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2022-01-25/eta_zuk_zer_duzu_hozkailuan.htm Eta zuk, zer duzu hozkailuan?. Ezagunak esan zidan ez zuela arrakastarik izango, inori ez zaiolako inporta zer duzun hozkailuan. Luze azaldu nion hozkailu batek gauza asko esaten dituela: jabeaz, bizi den herriaz eta testuinguruaz ere; eta solasaldi on baterako zaborrontzi bat ere interesgarria izan zitekeela. Baina ez zuen ikusten.

Nik, berriz, ikusten ditudan telesail eta filmetan beti izaten dut gogoan hozkailua. Sukaldera hurbiltzen direnean, noiz zabalduko zain egoten naiz. Oparotasuna adierazteko beteta egoten dira, gainezka, zenbaitetan. Fikziozko aberatsek beteta dute beti hozkailua, gutxitan jaten badute ere. Hozkailu huts edo erdi hutsik dagoena, ostera, beti azaltzen da bakarrik eta bakartuta bizi den pertsona irudikatzeko; edota gizartearen bazterretan bizi dena islatzeko. Normalizazioak, lerro zuzenak, hozkailu betea eskatzen dute. Pelikulak etxean harrapatzen nauenean gelditu egiten dut irudia hozkailu barrua arakatzeko. Hauek beti dute osasuntsua den guztia, elikadura perfektua. Ortuariak, esne eta zuku artifizial asko, okela, arraina (gutxitan), poto asko... Bizitza zinematografikoa beti ahalegintzen da perfekziora ailegatzen, perfekzio hori erabat irreala bada ere.

Lagun edo ezagunen etxeetara noanean ere hozkailuak ikusteko gogoa izaten dut. Euren hitzek baino gehiago esaten didate sekula lorik egiten ez duten makina horiek. Inoiz ez diet aitortu nire mania hau. Ez dakit zelan adierazi samurtasuna eta lasaitasuna ematen didatela bere barruek. Akorduan dut lagun baten hozkailua egun batetik bestera aldatu zela. Beterik egotetik hutsik egotera pasatu zen. Ni arduratuta nengoen, ingurukoek ondo zegoela esaten zuten, baina nik banekien hozkailu betearena izan zela bolada ona eta zerbait pasatzen ari zela. Hozkailuek guk nahi baino gehiago hitz egiten digute, gure neurria zein den esateraino.]]>
<![CDATA[Munduan egoteko moduak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-01-18/munduan_egoteko_moduak.htm Tue, 18 Jan 2022 00:00:00 +0100 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-01-18/munduan_egoteko_moduak.htm Betiko eta sekula santan mantra lasaigarriak zaizkigu, antza, gure iheskortasunari aurre egiteko sortutako ahalegin antzua.

Poetatik poetara. Besteek idatzitako berbatan aurkitzen dut, sarri, abaroa; besteek sortutakoetan nago, maiz. Ez iezadazu esan zuri gertatzen ez zaizunik... Badu Jon Benitok Bulkada poema liburuan olerki bat asko gustatzen zaidana, eta oso balekoa dena azaldu nahi dudanerako. «Ez naiz lehena / nire aurretikoa da dena. Baina historia hau nirekin hasten da». Gustatzen zait jarrera harro baina aldi berean apal hori. Uste dut mundu honetan egoteko jarrerarik osasuntsuena dela apaltasuna. Azken beltzean, zer gara? Heriotza artekoan bizitzen saiatzen garen piztia batzuk. Eta orain eta hemen arazo latz bat sortu zait, existentzia bera baino garrantzitsuagoa (nik ere badut nire harrokeria momenturako eskubidea): non erosiko ditut orain palmera goxoak?]]>
<![CDATA[Basoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-01-11/basoak.htm Tue, 11 Jan 2022 00:00:00 +0100 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-01-11/basoak.htm O que arde (Oliver Laxe, 2019) filma ikusten ari naizen bitartean. Galizia euritsu eta umelean kokatuta dago istorioa, piromano bat herrixka duen jatorrira itzultzen denean. Ama-semeak dira protagonista nagusiak. Hortxe, baso-soinuak. Poetikoa da oso.

Honek eraman nau beste baso batzuetara. Nature aldizkarian kaleratu zuten iaz oso artikulu interesgarria. Kopenhageko Unibertsitateko zenbait ikerlari, NASAren laguntzarekin, jabetu ziren Saharako basamortuan mundu mailan ezagutzen ez zen altxorra zegoela (krisi klimatikoaren ikuspuntutik aztertu zuten, eta hortik aurkikuntza handia izatearena): 1.800 milioi zuhaitz eta zuhamuxka baino gehiago. Satelite bidezko irudiak eta inteligentzia artifiziala uztartuz ikusi zuten basoa. Martin Brandt ikerlariaren irudiek erakusten dute basamortu ezberdina. Orain teknologia berarekin aztertu nahi dituzte Afrikako beste leku batzuk, beste basorik egon litekeelako.

Izugarriak dira oroimenak dituen zirrikituak. Begiak itxita zeharka dezaket duela urte zenbait egin ez dudan baso-bidea, bideko zulo eta mendixkak asmatzeraino. Orduko (eta egungoa) den lagunak diost aldatu egin dela, sasitzak han eta hemen, une batzuetan biderik zegoenik ere ez dirudiela. Ez naiz itzuli, ez.]]>
<![CDATA[Abesti tristeak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2022-01-04/abesti_tristeak.htm Tue, 04 Jan 2022 00:00:00 +0100 Goizalde Landabaso https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2022-01-04/abesti_tristeak.htm Tristura leku ona da abestiak ateratzeko, zioen aspaldi Sarah McLachlan kantariak. Berarentzat, nonbait, goibeldura exorzizatzeko modu eskuragarria zen. McLachlan-en hitzak bihurrituz, uste dut sorkuntzarako, oro har, bide ezin hobea dela tristura. Musika tristea sortzea, berriz, musika tristea entzutea bezain lasaigarria izan liteke, hori diote Alemania aldean egin zuten ikerketa batean. Kontua da zergatik gustatzen zaizkigun hainbeste abesti tristeak. Paradoxikoa badirudi ere, maita daiteke kantu triste bat (edo asko) eta ez egon triste. Frontiers in Psychology elkartetik enpatiarekin lotzen dute kantu goibelen zaletasuna. Are gehiago, gimnasia emozionalaren antzeko zerbait izan litekeela uste dute, eta gure buruak lasaitu egin ditzakeela ere bai. Berkeleyko Unibertsitatean egindako ikerketak ere musika tristearen ontasunak goratzen zituen, izaera katartikoa, eta beste aldagai oso interesgarri bat botatzen zuten mahai gainera: musika tristeak eragiten duen sentimenduen unibertsaltasuna.

Spotify-algoritmoak egin du, 1958tik gaurdaino, abesti triste maitatuenen zerrenda. Roberta Flacken The first time ever I saw your face, Three times a lady Commodores-ena, edota, Elvis Presleyren Are you lonesome tonight?. Ni nahiko hotz utzi naute horiek. Inguruko batek esan dit minorrean idatzitako kantuak direla okerrenak, eta adibide zenbait jarri dizkit. Sounds of silence, Festako gauak, eta batik bat, Gloomey Sunday. Enpatiarena ez du baztertzen, baina nahastea dela gakoa dio. Hain zuzen ere, Kaxianoren Itsasontzi baten abestiaren arrakasta hor dagoela dio: hitz tristeak, tonuak maiorrean. Niri neuri Everybody hearts begitantzen zait abesti lazgarri-gozagarria, egun batzuetan, Imanolen Zure tristura, eta Edith Piafen ia dena.

Kantu tristeak entzuteko zaletasun mututurako bidea aurkitu dut irakurritako ikerketetan, garunak ere gimnasia emozionala behar baitu.]]>