<![CDATA[Gontzal Agote | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 24 Mar 2023 16:54:40 +0100 hourly 1 <![CDATA[Gontzal Agote | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Argi izpi bakanak saguzarraren urtean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1941/024/001/2021-01-07/argi_izpi_bakanak_saguzarraren_urtean.htm Thu, 07 Jan 2021 00:00:00 +0100 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/1941/024/001/2021-01-07/argi_izpi_bakanak_saguzarraren_urtean.htm Contagion profetikoa egin zuenean, gauza askotan bete-betean asmatu zuen. Dena den, kontu garrantzitsu bat garatzea atzendu zitzaion: mundu mailako pandemia batek zinema industria osoan izaten ahal zituen ondorio suntsitzaileak.

Berez, panorama iluna baino ilunagoa zen, aldiro-aldiro entzuten ziren zinemaren heriotza iragartzen zuten iragarpen integratu edo apokaliptikoak. Aurrez zeuden prozesu batzuk azeleratu egin ditu 2020ko izurriteak, eta oraingoan bai, ozen esaten ahal dugu aurrerantzean dena diferente izanen dela.

Amazonen gimnastikarako gailuen salmentekin batera, streaming bidezko plataformak izan dira egoeraren onuradun nagusiak. Bereziki, gidoilari krudel baten garunean asmatua zirudien udaberriko etxealdi distopikoan. Mundu berrian beste zereginik ez balego bezala, lagunek zein etsaiek konpultsiboki ekin zioten plataforma horietan harpidetzeari, atzera-bueltarik ez zuen gurpil zoro bati hasiera emanez.

Etxera zuzenean

Zinema aretoak itxita, etxeko zinema bihurtu zen trending topic, algoritmoen sortzaileen zoramenerako. Batzuentzako pagotxa zena, beste batzuentzat, amesgaiztoa. Kontua ez zen horretan amaitu, soka luzeagoa baitzekarren: bata bestearen atzean aurrekontu handiko filmak atzeratzen hasi ziren ekoiztetxe erraldoiak; hasieran negurako utziz, geroago estreinatzeko datarik gabe utziz.

Horren ondorioak logikoa zirudien: zinema aretoak saihestuz, zuzenean norbanakoen etxeko egongelan estreinatzen hasi ziren boteredunak; behin-behinean omen zen, gauzak bere onera etorri arte, baina joera geldiezina da. Azken asteotan etorri da baieztapena: 2021ean, aldi berean hasiko dira aretoetan eta plataformetan filmak ematen.

Beldurrezko argumentu honek beste osagai batzuk ditu. Zinemaldi garrantzitsu batzuk bertan behera gelditu ziren, eta egin zirenak hala moduz egin behar izan zituzten. Modu horretan, iaz erabat desagertu egin zen ekitaldi horien emaitza: film ezberdinetarako bozgorailu izatea.

Urte amaiera ailegatu, eta ZIUn segitzen zuen zinemagintzak: aretoak erdizka irekita, asteroko eskaintza zinematografikoa nekez betetzen, filmaketa asko geldituta edo kolokan, algoritmoek nahierara bideratzen zaletasunak...

Dantza eta gerra

Hondamendiak hondamendi, han eta hemen ale eder batzuk utzi ditu 2020ak, eta hori izan beharko litzateke nahikoa kontsolamendu. Blockbuster-en diktadurarik gabeko urte arraro honetan, periferiako harribitxi batzuek indar biziz argitu dituzte zinema aretoak.

Horietako bat birusaren arrastorik izan aurretik ailegatu zen aretoetara: Pablo Larrainen Ema izan zen, egungo gazteriaren erretratu zorrotza. Ez da musikala, baina musika eta dantza baliatu ditu zuzendari txiletarrak bere filmik ausartena egiteko.

Urteak beste opari bat ekarri zigun huts egiten ez duen zuzendari horietako baten eskutik: Transit kitzikagarriaren ostean, Christian Petzolden azken proposamena urteko esperientziarik gomendagarriena bihurtu zen. Undine Europako iparraldeko elezahar baten berrirakurketa garaikidea da; maitasunak, urpekariek eta hirigintzak bat egiten dute film ezberdin batean.

Erresuma Batua Siriarekin lotu du For Sama dokumental gordinak. Batere artifiziorik gabe, zinemaren oinarrietara jo du Waad al-Kateabek, kamera jarri, eta gertatzen ari zena jaso, emozioak transmititzeko muntaketaren trikimailuetara jo behar izan gabe. Eta ikusiko duguna, jakina, ez da askoren gustukoa izanen: heriotza, gerra, erbestea...

Azken urte hauetan genero beltzaren alerik interesgarrienak Asia aldetik datoz, eta iaz ere hala izan zen. Urte hasieran izan zen Nan Fang Che Zhan De Ju Hui-rekin gozatzeko aukera. Txinako ustezko garapenaren ifrentzua erakutsi zuen Diao Yinanen azkenak.

Industriaren bazterretik

AEBetatik ere ailegatu ziren harribitxi batzuk, baina hori ere bazterretatik izan zen, bere adierarik positiboenean, film txiki edo independenteak izan baitira 2020a gehien alaitu dutenak.

Histasunaren erdian barre egiteko beharra ere izan da, eta hor ez da dudarik: urteko komediarik onena Palm Springs izan da. Groundhog Day Bill Murray eta Andie MacDowellen klasikoaren gaurkotze ganberro eta freskoa da Mark Barbakowen lehen film txundigarria.

Komedia giroan, baina beste erregistro batean, beti da eskertzekoa Judd Apatowen ekarpena. Berriro ere, The King of Staten Island-en, heldutasunera ongi baino hobeto iritsi den zuzendari aparta batekin egin dugu topo.

Bazterretatik ailegatu zen First Cow western errealista ere. Kelly Reichardten film berria ibilbide isil eta koherente baten azken printza da. Beste eremu batetik, Sundance etiketa duen genero independentetik, beste emakume zuzendari baten interpelazio zuzena: Never Rarely Sometimes Always-ekin, Eliza Hitmanek AEBetan nerabeek abortatzeko dituzten arazoen berri eman zuen.

Balego, urteko filmik surrealistenaren saria Charlie Kaufman gidoilari eta zuzendariaren azken lanari eman beharko litzaioke. Zuzenean plataforma batentzat egina, I'm Thinking of Ending Things desmaitasunaren gaineko muturreko esperientzia da.

AEBetan dena ez da periferia izan, eta zinemarentzat hain kaltegarria izan den urtean ezin aipatu gabe utzi David Fincherren azken harribitxia, hau ere zuzenean streaming-era joan dena. Mank zinema klasikoari luzatutako begirada gardena da, nostalgian, mitifikazioan edo estetizismoan ez erortzeko meritu itzela duena.

Amaitzeko, gurean gauzak espero baino hobeto joan dira. Euskal zinemak ez du aurreko urte batzuetako oihartzun mediatikoa izan, baina heldutasuna erakusten duten bi film oso aipagarri ailegatu dira zinema aretoetara: David Perez Sañudoren Ane, Patricia Lopez Arnaizen interpretazio bikainarekin, eta Imanol Rayoren Hil kanpaiak, ukitu beltzaren azpian konta ezinezko geruzak ezkutatzen dituen filma.]]>
<![CDATA[Euskal tragedia batzuk]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2102/033/001/2020-11-24/euskal_tragedia_batzuk.htm Tue, 24 Nov 2020 00:00:00 +0100 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/2102/033/001/2020-11-24/euskal_tragedia_batzuk.htm 'Hil kanpaiak'Zuzendaria: Imanol Rayo. Aktore taldea: Itziar Ituño, Eneko Sagardoi, Yon Gonzalez, Asier Hernandez, Iñigo Aranburu, Dorleta Urretabizkaia, Josean Bengoetxea, Kandido Uranga, Patricia Lopez Arnaiz, Andres Gertrudix, Itxaso Arana. Herrialdea: Euskal Herria. Iraupena: 95 minutu.

Zoriak —nahitaez euskaldunok horren menpe bizi baikara— aukera bihurria eskaini digu egunotan: thriller itxurako bi proposamen paralelo, ikus-entzunezko garaikidearen barruan gure egoeraren neurgailu moduko bat. Telebistan bata, zineman bestea, generoak uzten dituen zirrikituetatik ahots pertsonalagoa erakusten duten bi zinemagileren eskutik.

Honako hau ez da, baina, alderaketa bat; hortaz, handira joko dugu. Oinarri izan duen eleberritik tiraka, Imanol Rayo outsider-a generoaren mozorropean ageri zaigu. Adierazpiderik klasikoenean, gainera, hezur batzuen agerpena baita Hil kanpaiak-en (ustezko) motorra.

Dena den, laster geldituko da argi gutxienekoa dela norenak diren hezurrak, zergatik zeuden soro horretan. Filmak orduan erakutsiko du bere benetako izaera: ikusi behar duguna euskal tragedia bat da, hizki larriz, gure tragedia ugarien matrioxka moduko bat. Euskal thriller geza nahi duenak, jo dezala Redondo eta enparauengana.

Handinahia da asmoa, halako apustu batek arrisku franko baitakartza harekin. Alabaina, Rayo ataka zailetik ongi baino hobeto aterako da, sintesi gaitasun ikaragarria erakutsiko baitu film osoan zehar. Gauza asko kontatzen ditu Hil kanpaiak-ek, eta, ertz ugari —antropologikoak, historikoak, sozialak...— ukitu arren, ez da inguru-mingurutan galduko; gardena eta iluna izaten badaki.

Sintesi txalogarri horretarako, ezinbestekoa da elipsiaren erabilera. Kontatzen zaiguna bezain inportantea da ikusten ez duguna. Horregatik da horren inportantea eremuz kanpokoaren erabilera, maila narratiboan zein estilistikoan.

Gauza asko, baina poliki kontatuta, patxadaz, pertsonaiei behar bezainbesteko denbora emanez, eta begiradak, isiluneak eta lehen planoak kontatzen ari den horretarako ezinbesteko arma bihurtuz. Hori da neurria.]]>
<![CDATA[Ertzak dituen aberria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2083/033/001/2020-10-22/ertzak_dituen_aberria.htm Thu, 22 Oct 2020 00:00:00 +0200 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/2083/033/001/2020-10-22/ertzak_dituen_aberria.htm 'Ane'Zuzendaria: David Perez Sañudo. Urtea: 2020. Herrialdea: Euskal Herria.

Errelatoaren gudu-zelaian batzuk tematuta daude ia erabat zuri-beltzezkoa den kontakizun mainstream-a zabaltzen; dirudienez, ez doakie batere gaizki. Zorionez, gris asko eta askotarikoak beharko lituzke atzera begirako beharrezkoan bestelako proposamenak daude tarteka, horrenbeste bozgorailurik gabekoak.

Ane-ren meriturik handienetakoa horixe baita, ertz erpineko errealitate konplexu baterako hurbilketa poliedrikoan ahalegintzea. Kontraesanez beterik daude pertsonaiak, baina horrekin aurrera behar dute; kezkaz bizi dituzte egoera asko, baina egia absoluturik ez dute bilatzen.

Gatazka politikoak (edo gatazka politikoek) eguneroko presentzia jasotzen du istorioak (edo istorioek), baina ez lehen planoan, baizik eta etengabe presente dagoen (edo zegoen) bidaide baten moduan. Markoa hori izanda, egunerokoak du (edo zuen) lehentasuna, problema eta tragedia txikiak (edo handiak).

Bi plano horien artean mugituko da Ane, intimo-sozialetik hurbilago soziopolitikotik baino. Alde horretatik, azken urteotan euskal zineman zabaldu diren bide berrietan aire bafada freskoa da filma; oso «euskal» izanik, unibertsaltasunaren bilaketa ezin interesgarriagoa. Alde horretatik, Imanol Uriberen lehen filmekin edo, beste maila batean, Uxue Alberdiren Jenisjoplin-ekin nolabaiteko kidetasuna du Ane-k.

Nabarmena da bi plano horiek —pertsonala eta kolektiboa— desorekatuta daudela, ez baitiote filmari ekarpen bera egiten. Pertsonaien bizipenek berebiziko indarra ematen diote istorioari —esaten ez direnak, ama-alaben arteko ispilu jokoa, gorroto-amodio bikote harremana—. Horren aurrean, trenaren eta gazteen ingurukoek sotiltasun falta dute —gaztetxeen kriminalizazio moduko bat ere ez da falta—, eta azpitrama batzuek dirua, haurdunaldia... zamatuko dute azken emaitza.

Hala ere, Patricia Lopez Arnaiz eta Mikel Losadaren lan bikainaren ezinbesteko laguntzaz, guztiz gozagarri gertatzen da Ane-ren histasun errealista.]]>
<![CDATA[Ideiaren lilura]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1917/034/001/2020-09-08/ideiaren_lilura.htm Tue, 08 Sep 2020 00:00:00 +0200 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/1917/034/001/2020-09-08/ideiaren_lilura.htm 'Tenet'

Zuzendaria: Christopher Nolan. Urtea: 2020. Herrialdea: AEB.

Zinemagintza salbatzera etorri omen da Christopher Nolan: jende aldra aretoetara eraman behar zuen atzera, eta industriari aurrerantzean segitu beharreko bidea erakutsi behar zion. Itxuraz, helburu horiek txukun antzean bete ditu; zenbaki politak egiten ari da filma, eta, aspaldiko partez, film baten gaineko iruzkinak dira mintzagai legezko distantziadun terrazetan.

Hortaz landa, Tenet ez da inolaz ere iragarri ziguten Nolanen enegarren maisulan hori. Kontrara, filmografia gorabeheratsu baten alderdirik ahulenak uzten ditu agerian film berriak.

Zinemagileak tema berezia du denborarekin, zientziaren paradoxekin eta egitura narratibo bihurrekin; horretan, Tenet ez da salbuespena, eta Nolanen obsesioen hiperbole modukoa balitz bezala ikusten ahal da filma. Arazoa da horien mesedetan beste osagai garrantzitsu asko utzi dituela bazterrean. Blockbuster-en egilearen eta ukitu pertsonala eman nahi duen artisauaren artean, bigarrena nagusitu zen aspaldian.

Tenet-en atzean dagoen istorioa ezdeusa da. Inoiz baino argiago, ideia bat transmititu nahi zaigula agerian gelditzen da, baina hori egiteko moduan ez du denbora askorik galdu zuzendariak: espioien generoaren estereotipoez beteriko narrazio ahul bat eraikitzea aski izan zaio.

Halaber, pertsonaien hustasuna nabarmena da, eta horiek noraezean uztea da jarrera. Kontu honekin lotuta, ezin aipatu gabe utzi Tenet-ek duen aktore hautaketa arazo larria, bereziki gizonezko pertsonaiei dagokionez.

Ideia omen da motorra, den-dena horren zerbitzura dago. Zientzia dibulgatzaile baten gisara, fisikaren nozio batzuen ikusgarritasun zinematografikoa jasotzea da Nolanen apustua. Horrek aipatutako hutsuneak estaltzen ahalko zituen. Baina Interstellar-en ez bezala, ideia horri behar bezala garatzeari, mimatzeari ez dio apenas denborarik eskaini, eta ikuslearen eskuetan utzi du lan neketsu hori.]]>
<![CDATA[Uda berezi baterako filmografia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/035/001/2020-06-27/uda_berezi_baterako_filmografia.htm Sat, 27 Jun 2020 00:00:00 +0200 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/1872/035/001/2020-06-27/uda_berezi_baterako_filmografia.htm
Baina aurtengoa oso uda berezia izanen da, sekula ezagutu gabeko egoera batean etorri baita bero sapa. Hiru hilabeteko itxialdiaren ondoren, aretoek edukiera mugatua dutela ireki dituzte ateak, eta inork ezin du ziurtatu halako batean berriz itxi beharko ez dituztenik.

Horrez gain, estreinaldien programazioa guztiz aldrebestu du izurriteak: film asko atzeratu behar izan dituzte, eta beste batzuk zuzenean streaming bidezko plataformetan estreinatu dituzte, aretoetako erakusleihoari izkin eginez. Egoera biribiltzeko, film txiki eta independenteen bozgorailu izan ohi diren zinemaldi asko ere ez dira egin, besteak beste Canneseko jaialdia.

Hori guztia horrela, galdera markaz beteta iritsiko da aurtengo udako programazioa. Normalean, arrisku gutxiko sasoia izaten zen, eta, aurtengoan, apustu ausartak are mugatuagoak izango dira. Ahalik eta lasterren normaltasunera itzultzea da aretoek gehien nahi dutena.

Klasiko zaharrak

Beharbada egoera ezohiko horregatik, zenbait film klasiko berreskuratu dituzte uztail eta abuztuko arrats sargoritsuak alaitzeko. Esate baterako, datorren asteotan Francis Ford Coppolaren Apocalypse Now eta Akira Kurosawaren Dersu Uzala berrikusteko aukera izanen da zenbait areto komertzialetan. Era berean, aretoen berrirekiera ospatzeko edo, Cinema Paradiso film nostalgikoa ere programatu dute.

Baina ez dira denak film zaharrak izanen: 2010eko Inception filma ere berreskuratuko dute. Horrek badu arrazoi garbi bat; izan ere, Christopher Nolan izan zen zientzia fikziozko film horren zuzendaria, eta harena izango da uda honetan ikusminik handiena sortu duen filmetako bat, Tenet thrillerra.

Zeresana emanen duten filmen artean, Disney inperioaren Mulan dago. Ekoiztetxe ahalguztidunak azken urteotan bere animazio klasikoen hezur-haragizko bertsioak egiteari ekin dio, eta aurten 1998ko izenburu bereko filmaren txanda izanen da. Apustu segurua ezbairik gabe, ezaguna den istorio baten gainean etekina bikoizteko aukera.

Oihartzun handia izanen duen beste film bat ere Disneyrekin lotuta dago. 1940an egin zuten Carlo Collodiren Pinnochio istorioaren bertsio animatua, eta orain istorio bera egokitu du Mateo Garrone zuzendariak bere bertsioan; kasu honetan ere, hezur-haragizko aktoreekin egin dute filma.

Udako estreinaldi handien zerrendan hutsik egin ezin duen beste ekoiztetxe indartsu batek ere estreinatuko du filmik: Marvel etxeak, hain zuzen. Oraingo honetan, Chris Claremont eta Bob McLeoden komiki sorta izan dute oinarri The New Mutants egiteko. Filma X-Men sail arrakastatsuaren spin-off bat da.

Beldurraren sasoia

Izu generoak ikusle fidelak ditu, eta horiek udan ere beren dosia behar izaten dute. Orain dela bi urte John Krasinski zuzendariak dezenteko arrakasta eskuratu zuen A Quiet Place filmarekin, eta asteotan bigarren zatiarekin itzuliko da. Berriro ere, Emily Blunt aktorea izango da protagonista nagusia.

Beldur klasikoagoa nahiago duten zaleek ere izanen dute zerekin gozatu. The Conjuring saila 1980ko hamarkadan girotuta dago, eta aurten hirugarren atalera iritsiko dira Vera Farmiga eta enparauen gorabehera izugarriak. Antzeko moldekoa izanen da Gerard Bush eta Christopher Renzen Antebellum lana, misterio odoltsu bat argitu beharko duen idazle ospetsu baten inguruko istorioa.

Generoaren beste helduleku batetik, zonbien unibertso mugagabean murgildu da Bertrand Bonello zuzendari frantziarra, Zombi Child filmarekin. Haitin dago girotuta zonbien kodeen gainean begirada propioa eskaintzen duen istorio fantastikoa.

Gainerakoan, aspaldiko izen ezagun batzuk etorriko dira bisitan aurtengo uda berezi honetan. Horietako bat da dagoeneko klasiko bihurtu den aktore bat: Tom Hanks. Oraingoan, Marielle Helleren A Beautiful Day in the Neighborhood filmeko protagonista gisa dator, Fred Rogersi buruzko istorio biografikoan.

Horrez gain, Richard Linklater zuzendariaren azkena ere ikusteko aukera izanen da, Where'd You Go, Bernadette, Cate Blanchettekin. Era berean, François Ozonen Ete 85 kutsu nostalgikoko istorioa ere iritsiko da aretoetara, eta baita Judd Apatowen The King of Staten Island ere.]]>
<![CDATA[Domino fitxak ordenatzeko tenorea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/035/001/2020-06-20/domino_fitxak_ordenatzeko_tenorea.htm Sat, 20 Jun 2020 00:00:00 +0200 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/1877/035/001/2020-06-20/domino_fitxak_ordenatzeko_tenorea.htm zintzilik gelditu ziren estreinaldiak emateko baliatzen ari dira.

Hurrengo astetik aurrera hasiko dira gauzak aldatzen: hiri handietako areto gehienak irekiko dituzte, eta film berriak ailegatzen hasiko dira. Baina egoera hori normaltasunetik urrun egonen da, eta ez soilik ikusleek zinemara joateko bete beharko dituzten baldintzengatik edo aretoen edukieraren murrizketagatik.

Horri guztiari beste aldagai inportante bat gehitu behar zaio: estreinaldien egutegia guztiz hankaz gora jarri du itxialdiak. Domino fitxen antzera, bata bestearen atzetik erori dira filmak estreinatzeko aurreikusitako data zurrunak, eta horrek erabateko anabasa eragin du.

Data egokiaren bila

Izan ere, estreinatzeko dataren aukeraketa egokia film baten arrakastarako edo porroterako aldagai nagusietako bat da, gehienbat miloi askoko ekoizpen komertzialen kasuetan. Astero estreinatu ohi dira filmak, eta film bakoitzerako aste egokia zein den asmatzea alkimia zail eta ilun baten mende egon ohi da.

Data gako batzuk (udarari begirako aste pare bat, Gabonen aurretikoak...) hainbat hilabete (edo urte) lehenago hartuak izaten dira. Urteko estreinaldiak izan nahi dutenen eremu dira, eta haiei itzal egiten nekez ausartuko da inor: aste horietan eite bereko beste film bat estreinatzea suizidio ekonomikoa izaten ahal da. Hortaz, beste data batzuk bilatu behar; kontua da aste kopurua ere mugatua dela eta, bizi-bizi ibili ezean, aukerak murriztuz joaten direla.

Horiek horrela, egoera ezohikoak ezagutu gabeko ondorio bat ekarri du: estreinaldien egutegi zurrunari hiru hilabete lapurtu dizkio. Korapilo handia filmen estreinaldietarako, urte honetan eta ondorengoetan eragina izanen duena.

Izan ere, martxotik aurrera estreinatu ezin izan diren filmek hurrengo hilabeteotan ikusi nahi dute argia; kontua da hilabete horietarako dagoeneko beste film batzuen estreinaldiak zeudela aurreikusita. Lurrikarak, gutxienez, 2022ra arteko erreplikak eragin ditu.

Uda edo udazkena

Estreinaldia atzeratu behar izan duten filmen zerrenda luze-luzea da, eta horien barruan handienek izanen dute bigarren aukera. Film txiki edo independente askok ez dute aretoetarako aukerarik izanen aurten -are gutxiago zinemaldi asko bertan behera gelditu ostean-, eta hori gabe lortuko duten oihartzuna hutsaren hurrengoa izanen da.

Dagoeneko ekoiztetxe handiek iragarri dituzte aldaketak; udaberrirako prest zituzten filmak udarara edo udazkenera pasatuko dituzte: Sonyren apusturik handienetako bat den Petter Rabbit 2 apirilean zen estreinatzekoa, eta abuztura mugitu dute; eta Disneyren Mulan berritua martxotik uztailera aldatu dute.

Gisa berean, beste film komertzial batzuek udazkenean bilatu dute abaroa. Esate baterako, 007 agentearen film berria, No Time to Die, azarorako utzi dute. Hilabete horretara mugitu dute Pixar etxearen azken animazio filma ere, Soul, jazz munduan girotuta dagoen istorioa.

Urriko estreinaldi kopurua ere asko handitu da, udaberrian egin ezin izan diren estreinaldien ondorioz. Horrela, Wes Andersonen The French Dispatch ikusteko aukera izanen da. Era berean, superheroi ezagun batek ere hilabete horretara egin du hegan: Wonder Womanek, frankiziaren bigarren atalarekin.

Baina udazkenetik aurrera gauzak larriagotu egin dira, estutasun handiagoak baitira pisuzko estreinaldietarako data libreak topatzeko. Izan ere, Gabonak zenbat eta hurbilago egon, orduan eta beteagoa dago astez asteko egutegia.

Aspalditik iragarrita daude 2020ko abendurako aurrekontu handiko hainbat film, eta horiek ez dituzte inolaz ere mugituko: Steven Spielbergen West Side Story, Ridley Scotten The Last Duel, Denis Villaneuveren Dune, Top Gun-en atal berria...

Zuzenean 2021era

Egun faltaren ondorioz, film askori zuzenean 2021era jotzea besterik ez zaie gelditu. Besteak beste, aurtengo maiatzean zen ateratzekoa Fast & Furious frankizia arrakastatsuaren bederatzigarren atala, eta urtebete geroago izanen du estreinaldia.

Baina beste film askok ez dute tarterik topatu aretoetan, eta zuzenean streaming bitarteko plataformetan estreinatuko dituzte. Horiek izan dira pandemia egoeraren garaileak, eta itxialdiaren ostean ere etekina aterako diote egoerari. Besteak beste, Olivier Assayasen Wasp Network, Mel Gibsonen Force of nature, Tom Hanksen Greyhound edo Baztanen filmatutako Ofrenda a la tormenta zuzenean plataformetan estreinatuko dira, aretoetatik pasatu gabe.]]>
<![CDATA[Aretoak ireki arren, zinemak etxeetan sartuta segituko du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1962/035/001/2020-06-13/aretoak_ireki_arren_zinemak_etxeetan_sartuta_segituko_du.htm Sat, 13 Jun 2020 00:00:00 +0200 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/1962/035/001/2020-06-13/aretoak_ireki_arren_zinemak_etxeetan_sartuta_segituko_du.htm
Aspaldikoak ziren zinema aretoen krisi hotsak, eta hondamena larriagotuko da hurrengo hilabeteetan. Ekonomikoa, bai; baita zinema ikusteko eredu eta molde jakin bati lotutakoa ere.

Online bitarteko erosketekin eta espekulatzaileekin batera, streaming plataformak izan dira pandemiaren onuradunak. Aurrez zetozen aldaketak biziagotu baino ez ditu egin birusak. Ez du parentesi itxurarik; gelditzeko etorri dira zinema zabaltzeko eta ikusteko moldeak.

'Nömadak TX'
Non ikusi: EITB.eus (Zinema euskaraz).
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Another Day of Life animazio film saritua egin aurretik, Raul de la Fuentek dokumental eder hau egin zuen, 2006. urtean. Harekin batera, Oreka TX taldeko kideak daude, bertakoa eta unibertsala uztartzen dituen istorio honetan.

Protagonistentzat, txalaparta ez da musika tresna hutsa; kulturen arteko topagunea da, harresiak eraisteko tresna. Horregatik, txalapartarekin munduan barna abiatuko dira, eta leku horietako bakoitzean soinu eta ahots berriak aurkituko dituzte. Laponia, Sahara, India eta Mongolia dira bidaia horren geltokietako batzuk.

'Xora'
Non ikusi: Liburutegi publikoetako efilm plataforman, Filmin.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Film hau 2012an estreinatu zen, eta, nahiko oharkabean pasatu zenez, oraingoa aukera ona izaten ahal da bigarren aukera emateko. Peio Cachenaut izan zen drama intimista horren zuzendari eta gidoilaria; rol protagonistetan, berriz, Jef Goihenexpe eta Dominika Rekalt aritu ziren.

Herri txiki batean bizi den bikote gazte bat, eta Ameriketatik itzuli den osaba bitxia, mendian bakartuta bizi dena. Iloba literaturan murgilduta bizi da, eta, halako batean, inguruan presentzia misteriotsu bat sumatzen hasiko da. Haren neska-lagunak ere izan du kanpotar misteriotsu horren berririk.

'J'ai perdu mon corps'
Non ikusi: Netflix.
Hizkuntza: Ez da euskaraz.

Katalogo zabalean galduta eta algoritmoen erabaki ulergaitzen menpe, Frantziako animazio film harrigarri honekin egiten ahal da topo. Animazioa da, baina ez haurrei begira egindakoa, helduentzat da; haiek hartuko baitute gozamenik handiena zinema fantastiko eta sozialaren artean kulunkatzen den film honekin.

Turisten fokuetatik kanpoko Parisen bizi den pizza banatzaile bat eta liburutegi batean lan egiten duen beste gazte bat. Bien arteko harreman berezia, eta laborategi batetik ihes eginen duen esku bat, bere gorputzaren bila abiatuko dena.

'Aita'
Non ikusi: Liburutegi publikoetako efilm plataforman, Filmin.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

2010ekoa da zinema esperimentalaren eta dokumentalaren artean mugitzen den film ezohiko hau. Urte bereko Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten, eta bertan zeresan ugari eragin zuen Jose Maria de Orberen filmak. Bi protagonista besterik ez ditu, eta haien egunerokoari segituko du kamerak. Baina benetako protagonista etxea da, zuzendariaren beraren haurtzaroko etxea. Etxe hutsari bisitak oroitzapenen bidea irekiko du, garai bateko soinuak eta esperientziak berpiztuz.

'Lou, dantzan jo eta ke'
Non ikusi: Argia.eus (Multimedia kanala).
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Beharbada belaunaldi berriei deus gutxi esanen die Lou Olanguaren izenak; horregatik dira horren beharrezkoak gisa honetako dokumentalak, besteak beste. OK Corral, Humedecidos edota Las Lagartas taldeetako musikari eta abeslaria izan zen. Oholtza gainean indar eta jarrera apurtzaileak erakusten zituen. Baina filma ez da kontu biografikoetara mugatzen: horrez gain, 80ko hamarkadako euskal rockean emakumeek jokatu zuten rola erakusten du. Era berean, mugimendu horretan estetikak, jarrerak eta euskarak izan zuten garrantzia ere erakusten du.]]>
<![CDATA[Zinema aretoetan edo futbol zelaian, atezain guztiak ez dira berdinak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1962/043/001/2020-06-06/zinema_aretoetan_edo_futbol_zelaian_atezain_guztiak_ez_dira_berdinak.htm Sat, 06 Jun 2020 00:00:00 +0200 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/1962/043/001/2020-06-06/zinema_aretoetan_edo_futbol_zelaian_atezain_guztiak_ez_dira_berdinak.htm
Zinema? Beste patxada batean. Kasurik onenean, hilaren bukaeran hasiko dira aretoak zabaltzen: 22 inguruan Iparraldean (gutxienez, hor baloia geldiarazteko adorea izan dute), eta 26an-edo Hegoaldean. Lehentasunak direnak dira; mundua ez da aldatu horretan.

'Ander'
Non ikusi: Liburutegi publikoetako eFilm plataforman.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Euskal zinema garaikideak emandako alerik berezienetakoa da Roberto Castonek 2009. urtean zuzendu zuen landa giroko drama hau. Besteak beste, filmak erakutsi zuen euskaraz egindako zinemak ez zuela zertan mugatu gai eta topiko jakin batzuetara. Ausardiak izan zuen saria: Berlingo zinemaldian estreinatu zuten Ander, baita saritu ere.

Izenburuak argi uzten duen moduan, Ander da protagonista; 40 urteren bueltan dago, eta nahiko errutinazko bizimodua du: lantegiaren eta baserriaren artean ematen du eguna. Istripu baten ondorioz, Jose hasiko da baserrian lanean, eta gertaera horrek barne gatazka bat eraginen dio.

'The Meyerowitz Stories'
Non ikusi: Netflix.
Hizkuntza: Ez da euskaraz ikusgai.

Plataforma erraldoiaren katalogo zabalaren barruan ezkutatzen dira azken urteotan Netflixek berak ekoitzi dituen zenbait film. Horietako gehienen kalitatea ez da maila handikoa, asko eta asko helburu komertzialekin eta marketinarekin lotuta eginak baitira. Dena den, arakatuz gero, agertuko dira zenbait harribitxi.

Hau horietako bat da. Noah Baumbachek egin zuen, 2017an, eta bere garaian nahiko oharkabean pasatu zen. Behin eta berriz zuzendaria Woody Allenekin konparatu izan dute, eta filma ikusita erraz aski antzematen ahal da zergatia, haren arrastoa nonahi agertzen baita familiaren inguruko komedia mingots honetan.

'The Air I Breathe'
Non ikusi: Liburutegi publikoetako efilm plataformentan.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

2007ko film estatubatuar honek bildu zuen aktore taldea ez da nolanahikoa: Andy Garcia, Julie Delpy, Kevin Bacon, Forest Whitaker, Emile Hirsch, Sarah Michelle Gellar... Horiek eta beste asko izan ziren zuzendari ezezagun baten agindupean: Jieho Lee.

Lau atalez osatua dago filma; bakoitza sentimendu baten gainean ardaztuta dago: zoriontasuna, plazera, maitasuna eta samina. Estreinatu zenean, dramaren eta thrillerraren artean mugitzen den film honek ez zuen apenas oihartzunik izan; oraingoa aukera ona izaten ahal da hura berreskuratzeko.

'592 metroz goiti'
Non ikusi: Argia.eus (Multimedia kanala).
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Kimuak proiektuari esker loratu zen kimuetako bat izan zen Maddi Barberren film labur hau. 2018an estreinatu zen, eta, besteak beste, urte hartako Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izan zen. Gai berari tiraka, hurrengo urtean, zuzendariak Urpean, lurra dokumentala egin zuen.

Izenburuan ageri den zenbakiak Itoizko urtegiaren kotari egiten dio aipamen. Iragan mendeko 90eko hamarkadan eraiki zuten azpiegitura hori, eta zazpi herri eta hiru natura eremu gelditu ziren urpean. Hala ere, oraindik ere inguruak bizirik segitzen du.

'Ametsen lapurra'
Non ikusi: EITB.eus (Zinema euskaraz).
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Hogei urte pasatu dira film hau estreinatu zenetik, eta denbora tarte hori asko da animazioaren arloan. Angel Alonsok zuzendu zuen kutsu fantastikoa duen istorio hau, familia giroan ikusteko aproposa izaten ahal dena.

Nina izeneko zazpi urteko neskatoa da protagonista. Lagunekin batera, Groomo maltzurraren asmoei aurre eginen die. Izan ere, zientzialari ero horrek mundua mendean hartu nahi du, eta, hori lortzeko, jendearen ametsak amesgaizto bihurtzen ditu.]]>
<![CDATA[Autoa hartzea da aukera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1962/035/001/2020-05-30/autoa_hartzea_da_aukera.htm Sat, 30 May 2020 00:00:00 +0200 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/1962/035/001/2020-05-30/autoa_hartzea_da_aukera.htm
Bien bitartean, AEBetako ohiturek segitzen dute gurean errotzen. Oraingoan, auto zinemen moldean. Getxon (Bizkaia) jada existitzen zen gisa horretako zinema eremu bat, aire zabalean, eta orain berria zabaldu dute gurean, behin-behinean, antza. Iruñeko Nafarroa Arenan ireki dute auto zinema hori; itxia da, eta programazio komertzial samarrarekin hornitu dute, gainera. Datorren astean, esaterako, egunero bi emanaldi programatu dituzte.

Hori da, oraingoz, normaltasun berriak zinemaren eremuan etxetik kanpo ekarri digun berritasunik handiena.

'Asfaltoa'
Non ikusi: EITB.eus (Zinema Euskaraz).
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Iragan mendeko 90eko hamarkadan, Euskal Herrian egiten zen erdarazko zinemak zuzendari interesgarri baten berri izan zuen: Daniel Calparsoro. Salto al vacio bere lehen filma kolpe moduko bat izan zen, aire berria ekarri baitzuen istorioaren, paisaiaren zein estetikaren aldetik. Maila berera ailegatu ez bazen ere, ondorengo Pasajes filmak ere elementu interesgarri ugari biltzen zituen.

Zoritxarrez, gerora oso bestelako bidea segitu du Calparsorok, eta bere filmografia gainbeheran joan dela esan daiteke, ia amiltzeraino. Asfaltoa bere laugarren film luzea izan zen, eta oraindik hastapeneko zinemagilearen arrasto batzuk topatzen ahal dira drama sozial honetan.

'Vivarium'
Non ikusi: Rakuten, Movistar.
Hizkuntza: Ez da euskaraz.

Itxura guztien arabera, aretoetan bide komertzial polita egiteko hautagai ona zen distopia irlandar hau. Baina tartean koronabirusa agertu da, eta, horren ondorioz, etxeetako itxialdi luzea. Hori dela eta, zuzenean plataformetarako bidea egin behar izan du Vivarium filmak. Dena den, horretan ere dezenteko oihartzuna lortzen ari dela esan daiteke, etxealdiaren nolabaiteko metafora bihurtu baita Black Mirror telesailaren alabatzat hartu izan den lan hau.

Gazte askoren moduan, Gemma eta Tomek etxe bat erostea dute amets. Horren bila ari direnean, etxe agentzia bitxi batean sartuko da bikotea. Bertan, amestutako etxea aginduko diete, eta hori ikustera abiatuko dira.

'Loreak'
Non ikusi: Filmin.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Euskal zinemaren historia laburrean zenbait mugarri nabarmentzen ahal dira, eta dudarik gabe hau horietako bat da. 2014an Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten, eta, bertatik esku hutsik joan bazen ere, hortik aurrera ibilbide oparoa egin zuen Euskal Herrian eta atzerrian.

Istorio gurutzatuen film bat da Jon Garaño eta Jose Mari Goenagarena, horien atzean hiru emakumeren bizipenak daude: Lore sortak jasotzen hasiko den Anerena, Lourdesena eta Tererena. Sentimenduen eta gauza txikien gaineko film ahaztezina.

'Arian komandantea'
Non ikusi: Argia.eus (Multimedia kanala).
Hizkuntza: Testua.

Zerocalcareren Kobane Calling ezinbestekoa euskaraz irakurtzeko aukera zabaldu zaigu berriki, eta irakurgai hori dokumental honekin konbinatzeak oso koktel zirraragarria ekarriko du. Izan ere, Alba Sotorraren filma ere Siriako gerran dago girotuta, eta Kobane askatzeko borrokaren berri ematen du.

Hain zuzen, Arian komandanteak gidatzen duen emakumezkoen batailoia segituko du zuzendariak. Estatu Islamikoaren esku zegoen Kobane hiria askatzea zuten xede. Testuinguru horretan, komandantearen kemenak beste borroka batzuk bilduko ditu.

'Katu bat Parisen'
Non ikusi: Liburutegi publikoetako eFilm plataforman.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Annecyko zinemaldiaren altzoan, animazio industria txiki bezain interesgarria garatu da Frantzian. Film hau horren adibide da; haurrekin ikusteko modukoa da, baina helduek ere gozatuko dute katuaren gorabeherekin. Orain dela hamar urte estreinatu zenean, filmak hainbat sari jaso zituen, eta animazio film onenaren Oscarrerako hautagaia ere izan zen.

Dino katuak bi bizimodu oso desberdin ditu; egunez senar onaren planta egiten du, eta gauez Nico lagunarekin teilatuz teilatu abiatzen da, lapurretara.]]>
<![CDATA[Koronabirusak eraman zuena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1962/035/001/2020-05-23/koronabirusak_eraman_zuena.htm Sat, 23 May 2020 00:00:00 +0200 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/1962/035/001/2020-05-23/koronabirusak_eraman_zuena.htm
Izan ere, teorian Hego Euskal Herrian deskonfinamenduko bigarren fasera pasatzearekin batera, zinema aretoak zabaltzen ahalko dira; segurtasun neurrien eraginez, edukiera mugatuarekin, jakina.

Afera da zerekin, eta norentzat. Kontua da Bartzelona eta Madril aurreko fase batean egonda banatzaileek ez dutela muntako estreinaldirik programatuko, bi hiri horiek baitira merkatu nagusiak eurentzat, ikus-entzuleen zein oihartzunaren aldetik. Eta horietan zinemak itxita badaude, gainerakoek jai izango dute.

Horiek horrela, teoriak bestelakoa badio ere, litekeena da aretoek itxita segitzea, eta oraindik aste batzuk itxaron behar izatea normaltasun berria bertatik bertara ezagutu ahal izan arte.

'Dantza'
Non ikusi: Liburutegi publikoetako eFilm plataforman, Filmin.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Euskal zinema garaikideak utzi digun azken(-aurreko) harribitxia da Telmo Esnalen film sailkaezina. 2018an estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian, eta, han izan zuen harrera beroaren ostean, zinema aretoetan ibilbide arrakastatsua egin zuen. Berez, pantaila handian gozatzeko esperientzia da Dantza filma, baina gaur egungo egoerak horretarako aukerarik ez du ematen, eta sikiera etxean berreskuratzen ahal dugu.

Izenburuak argi uzten du zein den filmaren gai nagusia, baina, kasu, euskal dantzen gaineko dokumental antropologikoa espero duenak ez du halakorik aurkituko Esnalen zintan. Zentzumenekin gozatzeko bidaia iradokitzaile bat proposatzen baitu filmak.

'El Hoyo'
Non ikusi: Netflix.
Hizkuntza: Ez da euskaraz.

Azken urteotako euskal filmik arrakastatsuena bihurtzeko bidean da Galder Gaztelu-Urrutiaren distopia. Sitgeseko zinemaldi entzutetsuan filmik onenaren saria lortu izanak ate ugari ireki zizkion, eta, aretoetan dezente ongi funtzionatu ostean, online plataforman, etxealdiko gertakarietako bat izan da, mundu osoko ikusleen arreta bereganatu duena.

Alegiazko etorkizun bat proposatzen du filmak, plataforma bat da agertokia, eta hainbat mailatan banatuta dago. Bina pertsona bakoitzean, eta jana banatzeko modu berezia. Istorio horren atzean, egungo gizartearen portaera batzuen gaineko hausnarketa garratza dago El hoyo-n.

'Munduaren bira, doan'
Non ikusi: EITB.eus (Zinema Euskaraz).
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Estreinatu zenetik hamaika urte pasatu diren honetan, interesgarria da euskal animazio film hau berriro ere ikustea (edo, bestela, lehen aldiz deskubritzea). Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak zuzendu zuten filma, Unai Iturriaga eta Edorta Barruetabueñaren gidoi baten gainean.

Finean, Jules Vernek idatzi zuen liburu ezagunaren berrirakurketa berria da filma. Phileas Foggek egin zuen moduan, lagun talde batek ere munduari buelta eman nahiko dio, baina, hark ez bezala, batere dirurik gastatu gabe egiten ahaleginduko dira protagonistak.

'Armstrongen gezurra'
Non ikusi: Argia.eus (Multimedia kanala).
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Lance Armstrong txirrindulariaen ibilbide tranpatiak zinemaren arreta ere piztu du, eta, azken urteotan, kirolari horren inguruan hainbat film egin dira. Batetik, Stephen Frearsek 2015ean egin zuen The Program film fikziozkoa dago, eta, bestetik, zenbait dokumental. Horietako bat da Alex Gibney eskarmentudunak 2013an zuzendu zuen hau.

Berez, hasierako asmoa zen Lance Armstrongen zortzigarren tourraren garaipena filmatzea. 2009. urtean gertatu behar zuen horrek, baina istorioa okertu, eta beste bide bat hartu zuen. 2013an, Armstrongen iruzurra ezagutarazi zenean, hasten da dokumental argigarri hau.

'Gure oroitzapenak'
Non ikusi: Liburutegi publikoetako eFilm plataforman, EITB.eus (Zinema Euskaraz), Filmin.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Apustu arriskutsua da film kolektibo bat egitea, ia gehienetan emaitza gorabeheratsua izaten delako. Halaxe gertatzen da film honetan ere, baina proiektuak dituen bestelako alderdi interesgarriek balio dute hasierako bekatua orekatzeko.

Batetik, egungo euskal zinemaren lagin bat ematen duelako filmak. Proiektuan hamabi zinemagilek parte hartu zuten, eta horien artean izan ziren Oskar Alegria, Maider Oleaga, Asier Altuna eta Ane Muñoz, bakar batzuk aipatzearren.

Joseba Sarrionandiaren unibertso iheskorraren inguruko hurbilpen bat da, eta Iurretako (Bizkaia) idazlearen lan askotarikoari dimentsio berria eransten dio.]]>
<![CDATA[Euskal zinema eta zinema euskaraz, sarean sakabanatuta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1962/035/001/2020-05-16/euskal_zinema_eta_zinema_euskaraz_sarean_sakabanatuta.htm Sat, 16 May 2020 00:00:00 +0200 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/1962/035/001/2020-05-16/euskal_zinema_eta_zinema_euskaraz_sarean_sakabanatuta.htm
Horren ifrentzua ezaguna da: erdaretan ez bezala, egun ez da taxuzko streaming plataformarik euskal zinemaren begirada osotu eta txukun bat eskainiko duenik; are gutxiago munduko zinemak euskarara ekarriko duenik.

Egitasmo txalogarriak badira ere, beste behin ere gaizki eta berandu ari dira horren ardura izan beharko luketen erakunde publikoak. Internet mundurako leihoa omen da, baina modu horretan nekez lehiatzerik dago Netflix, Disney eta enparauen kolonizazioarekin.

'Arriya'
Non ikusi: EITB.eus (Zinema Euskaraz).
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Bi film luze zuzendu ditu Alberto Gorritibereak: Eutsi komedia izan zen estreinakoa, eta sei urte geroago etorri zen Arriya, koska bat gorago zegoen lana. Izan ere, euskal zinemaren bolada berriaren barruan oharkabe samar pasatu zen filma, baina berrikustea merezi du, bertute ugari baititu.

Istorio itxuraz klasikoa da; familien arteko liskarrak eta horien barruan gazteenen bestelako sentimenduak. Testuinguru horretan, inguruko giro bortitz eta itogarria nagusituko da, sesio zaharretan nor baino nor gehiago katramilatuta segituko dute nagusiek, eta apustu baten bitartez konpondu nahiko dituzte ezinikusiak.

'Ni naiz Ali'
Non ikusi: Argia.eus (Multimedia kanala).
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Pop kulturaren ikono moduko bat bilakaturik, Mohamed Ali iragan mendeko zenbait borrokaren katalizatzailea izan zen: inperialismoaren eta gerraren kontrakoa zein afro-amerikarren askatasunen eta eskubideen aldekoa, besteak beste.

Horiek horrela, zinema ere askotan gerturatu da boxeolari horren ibilbidera: batzuetan, fikzioaren bitartez -Michael Mannen Ali da adibiderik ezagunena-; beste askotan, berriz, dokumentalaren generoa baliaturik.

Azken horien artean dago 2014. urtean Clare Lewinsek zuzendu zuen I am Ali hau. Kirolarien artxibo pertsonaletik erabilitako material ikusi gabeak eta bere ingurukoen testigantzek osatzen dute egitura klasikoko dokumental interesgarri hau.

'80 egunean'
Non ikusi: Liburutegi publikoetako efilm plataforman, Filmin.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok elkarrekin egin zuten lehen fikziozko lan luze hau mugarri bat izan da euskal zinema garaikidean, eta gerora etorri den ibilbide oparoaren zimendu.

Ezohikoa zen gai bati heltzeaz gain, filma formalki ere bide-urratzailea izan zen. Arrakasta handia izan zuen, eta euskal zinema eta komertzialtasuna kontzeptu kontrajarriak ez direla egiaztatzeko balio izan zuen.

Axun adineko pertsona bat da, eta senarra gaixorik du ospitalean. Hara egiten dituen bisitaldietan Maite nerabezaroko lagun minarekin eginen du topo, eta galdutako adiskidantza berreskuratuko dute. Laster, bestelako sentimenduak loratuko dira.

'Okja'
Non ikusi: Netflixen.
Hizkuntza: Ez da euskaraz.

Gisaengchung arrakastatsua eta saritua bilakatu baino lehen, Bong Joon-hok fantasiazko film harrigarri hau egin zuen. Alfonso Cuaron Roma-rekin gertatu zen moduan, filma zuzenean plataforma batean estreinatu zen, eta ez zinema aretoetan; horrek polemika handia eragin zuen, besteak beste Canneseko zinemaldian. Koreako herrixka batean gaztetxo batek txerri erraldoi baten zaintza du bere ardurapean; bere lagun kuttuna da Okja izeneko txerria. Baina multinazional handi batek interes handia du txerriarengan, erosi eta New Yorkera eramatea erabakiko du. Zuzendariak ohi duenez, umore absurdoa eta egungo gizartearen kritika zorrotza biltzen ditu film gomendagarri honek.

'The Gruffalo'
Non ikusi: Liburutegi publikoetako efilm plataforman, Filmin.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Garai batean bezala, berez bi film labur biltzen dira eskaintza honetan: 2009ko The Gruffalo eta bi urte geroagoko The Gruffalo's Child. Biak ala biak animazio filmak dira, eta lehena animazio film labur onenaren Oscar sarirako hautagaia izan zen. Julia Donaldson idazlearen ipuin arrakastatsuetan oinarrituta daude filmok. Protagonista animalia bitxia da, grufalo arraza ezezagunetakoa. Sagu goseti bat basoan barneratuko da zer janen bila, eta han hainbat animaliarekin eginen du topo, tartean grufalo bitxiarekin.]]>
<![CDATA[Mito zaharren gaineko interpretazio berriak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1962/035/001/2020-05-09/mito_zaharren_gaineko_interpretazio_berriak.htm Sat, 09 May 2020 00:00:00 +0200 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/1962/035/001/2020-05-09/mito_zaharren_gaineko_interpretazio_berriak.htm
Normaltasun berriak esperientzia partekatuak ez ditu oso lagun, eta, hori dela-eta, hango eta hemengo aretoetan antxoaren kuoten gisako sistemak jarriko dituzte, ziurrenik, irekitzeko orduan. Baina ez dezagun iragan (hurbila) sobera idealizatu, aspaldian galdu baitzuen zinemak behialako izaera kolektiboa, bereziki mainstream-etik kanpokoak. Gauza batzuk aldatuko dira, seguru, baina agian ez uste dugun bezainbeste.

'Errementari'
Non ikusi: EITB.eus (Zinema Euskaraz).
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Oso sorpresa atsegina izan zen orain dela hiru urte estreinatu zen Paul Urkijoren lehen film luzea. Besteak beste, euskaraz egiten den zineman oso gutxi landu den genero bat ekarri zuelako gurera, fantastikoa edo terrorea. Era berean, filmak euskal kondaira ezagun baten interpretazio berritzaile eta iradokitzailea eskaintzen zuelako.

Lehenengo Gerra Karlistan dago girotuta istorioa, Arabako herrixka batean. Bertan, errementari misteriotsu bat bizi da. Herritarrek diotenez, bere etxean kontu ilunak gertatzen dira. Uxue izeneko neska batek, haren etxe beldurgarrian sartzea lortu, eta han benetan zer gertatzen den jakinen du.

'Margolaria'
Non ikusi: Liburutegi publikoetako eFilm plataforman, Filmin.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Dokumentalaren generoaren barruan sartzen ahal dugu Oier Aranzabalen film hau, baina muga estuegiak ezarriko lizkioke halako definizioak. Sorkuntzaren inguruko gogoeta da Margolaria, sortzaileen ilusioak, dudak eta beldurrak bildu nahi dituen bidaia, fisiko zein artistikoa.

Abiapuntu bitxia du filmak: Alain Urrutia artistak koadro bat oparitu nahi dio Mikel Urdangarin musikariari, baina emateko baldintza bakarra jarriko dio: koadroaren bila joan beharko du Londresera. Urdangarinek onartu egingo du, eta bidaia batean abiatuko da.

'Roma'
Non ikusi: Netflix.
Hizkuntza: Ez da euskaraz ikusgai.

Orain dela bi urte zeresanik handiena eman zuen filma ez zen aretoetan estreinatu: Netlflix plataforma ahalguztidunak ekoitzi zuen hauxe izan zen. Batetik, Cannesen betoa jarri zioten; bestetik, Oscar sarietarako faborito nagusi bihurtu zen. Horrek guztiak zinemaren zabaltze eredu berriez eztabaida handia eragin zuen.

Polemikak polemika, film ederra da Alfonso Cuaronek egin zuena, bere haurtzaroan oinarrituta dagoena. Zuri-beltz dotore batek Mexikoko iragan mendeko 60ko hamarkadara eramanen ditu ikusleak, Roma izeneko auzunean bizi den familia baten bitartez. Pena bakarra da travelling zoragarriak pantaila handian ikusi ezin izana.

'Harpetarra'
Non ikusi: Liburutegi publikoetako eFilm plataforman.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Animazio estudio erraldoiez gain, badira txikiagoak diren beste batzuk, ekoizpen askoz zainduagoa dutenak eta normalean, gainera, kalitatearen berme direnak. Horien artean dago Aardman ekoiztetxe britainiarra; mende hasieran Chicken Run eta Wallace and Gromit animazio filmekin ezagun egin ziren, eta geroztik filmen maila mantentzen jakin izan dute.

Haien azken film luzea 2018ko Harpetarra hau da: Dug Brontzezko Aroan bizi da, eta bere tribua mehatxupean da. Arriskuari aurre egin nahian, lagunei asmakizun berritzaile bat irakatsiko die: futbola.

'Marley'
Non ikusi: Argia.eus (Multimedia kanala).
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Bob Marleyren itzala musikagintzaz harago doa, mundu osoko pertsona askorentzat erreferente handia da. Dokumental honetan haren ibilbideari errepaso zabala egiten zaio; gainera, inoiz ikusi gabeko irudiak erakutsi zituzten, Marleyren familiak horretarako baimena eman baitzuen.

Kevin Mcdonald izan zen 2012ko film hori zuzendu zuena. Nonbait, gustura gelditu zen musikari ezagun baten inguruan lan eginda, handik urte batzuetara Whitney Houstonen inguruko beste dokumental bat egin baitzuen.]]>
<![CDATA[Normaltasun berria ate joka omen dator]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1962/035/001/2020-05-02/normaltasun_berria_ate_joka_omen_dator.htm Sat, 02 May 2020 00:00:00 +0200 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/1962/035/001/2020-05-02/normaltasun_berria_ate_joka_omen_dator.htm
Txorakeriak txorakeria, zineman paradigma berri bat dagoela erakusten duten bi albiste ezagutu ditugu azken astean: batetik, munduko zinemaldi nagusiek egitasmo bat eginen dute elkarrekin sarean, non eta Youtuben. Tartean, Donostiakoa dago, zeinak nonbait nazioarteko erakusleihoa baliatuko baitu Espainiako zinema sustatzeko -baina ez da orain horretaz jarduteko mementoa-.

Bestetik, lehen aldiz, Oscar sariek online estreinatu diren filmak onartuko dituzte. Argitu dutenez, zinema industriaren ezohiko egoerak bultzatuta hartu dute erabakia, eta soilik hurrengo urterako izanen omen da. Ikusi beharko da...

Horiek eta beste askok erakusten dute egoerak areagotu egingo dituela azken urteotako joerak, eta pantaila txikietan ikusten den zinema garaile ateratzen ahal dela horretatik. Badaezpada ere, normaltasun berria delakoa noiz ailegatuko zain, etxeratzeak eskaintzen dizkigun hainbat aukera aletzen segituko dugu .

'Teresa eta Galtzagorri'
Non ikusi: Liburutegi publikoetako eFilm plataforman.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Agurtzane Intxaurragaren animazio film hau Dibulitoonek ekoitzi zuen, eta 2016an estreinatu zen. Besteak beste, hautagai izan zen urte horretako Goya sarietan.

Protagonista Teresa da, 6 urteko haurra. Tim izeneko iratxoa ezagutuko du, eta biak lagun handi bihurtuko dira. Baina, denborak aurrera egin ahala, Tim herrimina sentitzen hasiko da, eta Teresak etxera itzultzen lagundu beharko dio.

'Kapitalismoa, maitasun istorio bat'
Non ikusi: Argia.eus (Multimedia kanala).
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Arrakasta handia izan dute, eta ikusle askok bat egiten dute Michalek Moorek gai desatseginei duen heltzeko moduarekin. Hala ere, egunotan bere azken filmarekin ikusi den moduan, haren jokamoldeak ez dira beti guztiz txukunak, eta demagogia nagusitzen da.

Hori jakinik ere, interesgarria izaten ahal da 2009ko dokumental hau berrikustea, bereziki aproposa ematen baitu bizi ditugun garaiotarako. 2008an hasi zen krisi ekonomikoari begirada kritikoa egiten dio, eta oso estatubatuarra: hori da Moorek film honetan eskaintzen diguna.

'Bi anai'
Non ikusi: Liburutegi publikoetako eFilm plataforma.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Bidean dagoen bigarrenaren zain, hau da mementoz Imanol Rayo zuzendari nafarrak egin duen film luze bakarra. Izenburuak argi uzten duen moduan, Bernardo Atxagak idatzitako izenburu bereko liburu arrakastatsuan dago oinarritua, eta Kandido Urangak, Bingen Elortzak eta Aitor Coteronek jokatu zituzten rol protagonistak.

Aitaren heriotzaren ondoren, Paulok behar bereziak dituen anaiaren zaintza hartu beharko du bere gain.

'The Two Popes'
Non ikusi: Netflix.
Hizkuntza: Ez da euskaraz.

Netflix online plataformak ekoitzia izan arren, hainbat zinema aretotan ere estreinatu zuten iaz The Two Popes filma, eta, horri esker, sari nagusietan hautagai izateko aukera izan zuen. Besteak beste, Oscar sarietarako bost hautagaitza izan zituen Erresuma Batuko film horrek.

Fernando Meirelles zinemagile britainiarrak aurrez aurre jarriko ditu Bergoglio eta Ratzinger, Eliza katolikoa eta mundua ulertzeko bi ikuspuntu guztiz kontrajarri. Aipatzeko modukoa da Anthony Hopkins aktore beteranoaren lan bikaina Netflixen film honetan.

'Asier eta biok'
Non ikusi: EITB.eus (Zinema Euskara), Liburutegi publikoetako eFilm plataforma, Filmin.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

2013. urtean, Asier eta Biok estreinatu zenean, zeresan franko eman zuen Aitor Merinoren film honek. Izan ere, gai labainkor eta gatazkatsu bati heldu zion, ezohiko begirada batekin: adiskidantzarena.

Zuzendariak lagun izan zuen Asier, txikitatik. Urteen joan-etorrian, bakoitzak bere bidea segituko du: batak Madrilera eginen du; bestea, berriz, borroka armatuari lotuko zaio. Lagunaren hautuak galdera ugari eraginen dizkio, eta, dokumental honen bitartez, horiei erantzuna bilatzen ahalegindu da.]]>
<![CDATA[Plataformez harago, ekosistema aberats baten bila]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1962/035/001/2020-04-25/plataformez_harago_ekosistema_aberats_baten_bila.htm Sat, 25 Apr 2020 00:00:00 +0200 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/1962/035/001/2020-04-25/plataformez_harago_ekosistema_aberats_baten_bila.htm
'Bertsolari'
Non ikusi: liburutegi publikoetako eFilm plataforma, Filmin.
Hizkuntza: euskaraz ikusgai.

Donostiako Zinemaldian estreinatu zen dokumental horren bitartez, bertsolaritzarako hurbilketa poetiko bat proposatu zuen Asier Altuna zuzendariak. Filmak hainbat ertzi erreparatzen die: Andoni Egañaren gogoetak txapelketa prestatzen ari den bitartean, inprobisazioak sortzen ahal duen bertigoa, bertso eskolen garapena eta funtzioa, bertsolaritzaren nazioarteko sona...

Kultur adierazpide horren garapena eta egungo hedapena ulertzen laguntzen du filmak, testigantza askoren eta irudi iradokitzaileen bitartez.

'The Ballad of Buster Scruggs'
Non ikusi: Netflix.
Hizkuntza: ez dago euskaraz ikusgai.

Coen anaiek orain arte egin duten azken filma izan da; eta zuzenean estreinatu zen plataforma batean, aretoetatik pasatu gabe. Ez da coendarrek egin duten lanik onena; dena den, txikian bada ere, merezi du, dohain handiak baititu western berezi honek.

Sei istorio laburretan dago egituratuta The Ballad of Buster Scruggs; horien bitartez, urre bilatzaileak, komunitate erlijiosoak eta bestelako pertsonaiak eta egoera xelebreak ezagutzeko aukera dago. Aparteko aipamena merezi du Tom Waits musikariak duen parte hartzeak.

'Berri ona'
Non ikusi: Eitb.eus (Zinema Euskaraz).
Hizkuntza: euskaraz ikusgai.

Marino Aierra apaizak 36ko gerran bizitako esperientziak bildu zituen liburu zirraragarri batean, eta horretan oinarritu zen haren iloba, Helena Taberna zinemagilea, filma egiteko. Hala ere, kokapena zertxobait mozorrotu zuen, liburuko Altsasu alegiazko Altzania bihurtu baitzen. Berez, filmeko pasarte nagusiak Leitzan filmatuta daude.

Unax Ugalde eta Barbara Goenaga ditu protagonista nagusi filmak. Miguel apaiz gaztea sozialistek agintzen duten herri txiki batera bidaliko dute, eta, gerra hasten denean, mota guztietako ankerkerien berri izanen du. Era berean, Margari herriko maistrarekin adiskidantza hasiko du apaizak.

'Phantom Boy'
Non ikusi: liburutegi publikoetako eFilm plataforma, Filmin.
Hizkuntza: euskaraz ikusgai.

Japonia edo AEBetatik ailegatu ohi diren animazio ohiko moldearen aldean, askotan bestelako tonua izan ohi du Europan egindakoak, eta hori eskertzeko modukoa izaten da. Horren adibideetako bat da orain dela bost urte estreinatu zen Phantom Boy film frantziarra.

Pop estilo berezi batean emana dago, eta Alex izeneko polizia bat du protagonista. Pertsonaia misteriotsu baten bila ari dela, Leo gaztea ezagutuko du ospitale batean. Laster jakinen du Leok ahalmen harrigarriak dituela, hala nola paretak zeharkatzekoa.

'Sugar Manen bila'
Non ikusi: Argia.eus (multimedia kanala).
Hizkuntza: euskaraz ikusgai.

2012. urteko ezustekorik handienetakoa izan zen Sugar Manen bila musika dokumentala; arrakasta komertzial itzela eskuratzeaz gain, sari garrantzitsuak lortu zituen, horien artean urte horretako dokumental onenaren Oscar saria. Malik Bendjelloul zuzendariari, ordea, arrakasta horrek ez omen zion lagundu, eta handik bi urtera bere buruaz beste egin zuen.

Filmak Sixto Rodriguez musikariaren istorio harrigarria kontatzen du: 60ko hamarkadan AEBetan hainbat disko grabatu, baina apenas izan zuten oihartzunik. Haren musika, ordea, ikur bihurtu zen Hegoafrikan, herrialdea apartheiden mende zegoen garaian.]]>
<![CDATA[Zinemina, esperientzia partekatuaren nostalgia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1962/035/001/2020-04-18/zinemina_esperientzia_partekatuaren_nostalgia.htm Sat, 18 Apr 2020 00:00:00 +0200 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/1962/035/001/2020-04-18/zinemina_esperientzia_partekatuaren_nostalgia.htm
Gerora geldituko den panorama ezin igarri, baina, zantzu guztien arabera, ez dira garai errazak izanen birusaren aurretik nahiko herren zebilen aretoetako zinemarako. Ez da txantxa: inork horretarako agindurik eman behar izan gabe ere, emanaldi askotan pertsonen arteko segurtasun distantzia neurriak erraz baino errazago betetzen ziren aspalditik.

Datorrena datorrela, bien bitartean segituko dugu etxean ditugun aukerekin ahalik eta gehien disfrutatzen, betiere gogoan izanik esperientzia horrek simulakrotik asko duela.

'Oreina'

Non ikusi: Liburutegi publikoetako eFilm plataforman, Filmin. Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Film laburrekin ibilbide oparoa egin ostean, Oreina-rekin bestelako bideak urratzen hasi zen Koldo Almandoz. Orain dela bi urteko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen filma, eta han, harrera beroa egin zioten, eta kritika onak jaso zituen.

Ibaiaren bazterrean bizi diren hainbat pertsonaiaren egunerokoa da istorioaren ardatz nagusia: Khalilen joan-etorriak, bi anaien arteko aspaldiko herra, legez kanpoko arrantzaleen ehiza...

'Kilimanjaroko elurrak'

Non ikusi: Liburutegi publikoetako eFilm plataforman. Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Izenburu katramilatsua du film honek; izan ere, ez du zerikusirik 1952ko film klasikoarekin, Ava Gardner eta Gregory Peck protagonista zituenarekin. Ezta haren oinarria zen izen bereko Hemingwayren narrazio ezagunarekin ere.

Honako hau Robert Guediguian zuzendari frantziarraren drama sozial bat da, bere ohiko aktore taldearekin elkarlanean egindakoa, eta Victor Hugoren poema batean oinarrituta. Michel eta Marie-Claire bikotea da protagonista, bi pertsona sozial eta politikoki oso konprometituak. Baina gertaera latz batek kolokan jarriko ditu haien ideiak.

'Black is beltza'

Non ikusi: Argia.eus (Multimedia kanala). Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Honako hau ez da film hutsa, egitasmo zabalago baten parte den film bat da. Izenburu bereko komikia du oinarri; besteak beste, disko eta erakusketa batekin osatzen dena. Fermin Muguruza nekaezina izan zen filmaren zuzendaria, Harkaitz Cano eta Eduard Solarekin batera idatzitako gidoi baten gainean.

1960ko hamarkadan dago girotuta istorioa: Iruñeko erraldoien konpartsa New Yorken desfilatzera gonbidatuko dute, baina bertako agintariek bi erraldoi beltzen parte hartzea galaraziko dute. Gertaera horretatik abiatuta, urte horietan munduko leku askotan gertatzen ari ziren borroken eta aldaketen berri izanen dugu.

'Paradise Lost'

Non ikusi: HBO. Hizkuntza: Ez da euskaraz ikusgai.

Benetako gertaeretan dago oinarrituta dokumental zirraragarri hau, nahiz eta batzuetan dokumental faltsu baten aurrean dagoelako inpresioa izanen du ikusleak. Hiru parte ditu Paradise Lost-ek, eta, egin zenetik hainbat urte pasatu diren arren, ez du batere gaurkotasunik galdu hiru gazteren kontrako sorgin ehiza beldurgarriak.

Hilketa anker bat gertatuko da Arkansasko herrixka batean, hiru haur torturatu eta hilko baitituzte. Ikertzaileen ustez, hilketa horiek erritu satanikoek lotuta daude, eta hari horretatik tiraka «desberdin» diren hiru gazteri leporatuko diete gertatukoa egin izana.

'Nur eta herensugearen tenplua'

Non ikusi: Liburutegi publikoetako eFilm plataforman, Filmin. Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.

Arrakasta handia du Toti Martinez de Lezea idazlearen Nur sailak, egungo gaztetxo askoren liburu kutun bihurtzeraino. Horietako baten gainean dago egina animazio film hau; Juanba Berasategik zinemarako egin zuen azken lana izan zen eta Eneko Olasagastiren gidoia du.

Nur eta gurasoak Txinara joan dira bizitzera. Bertan lagun berriak egin ditu Nurrek, eta horietako baten urtebetetzea ospatzeko gonbita jasoko du. Festara joan eta dena okertuko da, bat-batean laguna desagertuko delako. Hortik aurrera, abentura batean murgilduko da Nur: dragoiaren bederatzi ateak zabaldu ahal izateko, hainbat oztopo gainditu beharko ditu.]]>
<![CDATA[Azpidatziekin ugaritu egiten dira aukerak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1905/035/001/2020-04-04/azpidatziekin_ugaritu_egiten_dira_aukerak.htm Sat, 04 Apr 2020 00:00:00 +0200 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/1905/035/001/2020-04-04/azpidatziekin_ugaritu_egiten_dira_aukerak.htm
Horretaz landa, ez da derrigor plataforma baten leihatilatik pasatu behar film bikainekin gozatu ahal izateko, are gutxiago euskaraz ikusi nahi badira. Horretarako, sareak bestelako bideak eskaintzen ditu; ez da deus berria: historikoki -Interneteko historia laburrean badira jada izendapen horiek jasotzea merezi dutenak- hala egin izan da: partekatzen diren artxiboak bilatu eta geureganatu. Norberak jakinen du zein den hori egiteko nahiago duen moldea.

Behin hori eginda, azpitituluak gehitzea besterik ez da egin behar. Horretan, bada gure txikian erreferentziala bihurtu den ezinbesteko webgunea: Azpitutuluak.eus. Bertan, zinema garaikidearen eta klasikoaren azpidatzien eskaintza aparta dago, norberak gustuko menua nahieran atontzeko.

Ez da batere zaila, eta merezi du. Nolanahi ere, horrelakoetarako gogorik ez duenak jarraian zenbait aukera aurkituko ditu zinemarekin etxean disfrutatzeko.

'Gartxot'
Non ikusi: Liburutegi publikoetako efilm plataforman, Filmin.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.
2003. urtean komikia argitaratu, eta 2011n ailegatu zen animazio filma, Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren zuzendaritzapean, Benito Lertxundiren doinuek lagunduta.
Arturo Kanpioni esker, ezaguna da Gartxot bardoaren istorioa: XII. mendeko Nafarroan bizi izan zen, eta Orreagako fraideek Mikelot semea bereganatu nahi izan zuten, haren ahots ederrarekin liluratuta. Asmo horren kontra, basoetara ihes egin zuten, eta bertan gotortu. Hori guztia eta gehiago kontatzen du Euskal Herriko historiaz ikasteko balio duen film eder horrek.

'Hauskor'
Non ikusi: EITB.eus (Zinema Euskaraz).
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.
Zaila da gora ailegatzea, are zailagoa omen da gailurrean mantentzea -edo handik gertu, bederen-. Alde horretatik, Juanma Bajo Ulloaren ibilbidea errepasatzea argigarria da: Airbag komedia ospetsuarekin, alimaleko arrakasta lortu zuen 1997an; hortik aurrera, erabateko ahanztura eta proiektu berriak ateratzeko ezina.
2004an, drama intimista hau egin zuen. Estreinatu zenean, guztiz oharkabean pasatu zen, eta orain bigarren aukera merezi ahal du: Venus pertsona erromantikoa da, eta semearen bila abiatzen denean Davis izeneko aktore bat ezagutuko du.

'Iruzurtia'
Non ikusi: Argia.eus (Multimedia kanala).
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.
Txundigarria da 2012an estreinatu zen dokumental britainiar hau, Bart Laytonek zuzendu zuena. Benetako gertaera batean oinarriturik, fikziozko thriller baten itxura du, eta hainbatetan ikusleak duda eginen du dokumental faltsu baten aurrean ote dagoen.
1994. urtean, Nicholas Barclay 13 urteko gaztetxo estatubatuarra desagertu zen, inolako arrastorik utzi gabe. Hiru urte geroago, haren familiak berri pozgarria jasoko du: Espainian aurkitu dute, onik. Hasierako poza igarota, dudak sortuko dira: pertsona hori benetan haren semea al da?

'The Irishman'
Non ikusi: Netflix.
Hizkuntza: Ez da euskaraz ikusgai.
Zeresan handia eman zuen Martin Scorseseren azken filmak: deabruari arima saldu ziola plataforma batean estreinatzean; bere maisulanik handiena zela; betiko giroan eta pertsonaietan kateatua zela...
Antza denez, jende gutxik ikusi du filma osorik. Hala diote, bederen, zabaldu dituzten estatistika urriek; nonbait luzeegia da garai hauetarako, etxeko zineman ez omen da pazientziarik film bat hasi eta buka ikusteko. Horiek horrela, behartutako etxeratze honetan ez da aitzakiarik Frank Sheeran eta enparauen gorabehera ilunekin asebetetzeko eguna.

'Urte berri on, amona'
Non ikusi: Filmin.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.
Euskal zinemaren loraldi berriaren historia laburrean, ezinbestean goraipatu beharrekoa da Telmo Esnalek 2011n zuzendu zuen komedia beltz-beltz hau. Aitzitik, ez zuen bere garaikideetako batzuek izan zuten aitortza eta arrakasta izan, eta zertxobait itzalpean gelditu da film bikain hau.
Mari amonaren ardura duen senar-emazteak dira Maritxu eta Joxemari. Baina azken hori nazkatuta dago amonarekin, eta zahar etxe batean sartzea da haren amets bakarra. Baina, hori lortzear dagoela, gauzak zeharo okertuko zaizkio.]]>
<![CDATA[Euskal zonbiak, betiereko klasikoak, kapitalaren hortz zorrotzak eta beste]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2001/035/001/2020-03-28/euskal_zonbiak_betiereko_klasikoak_kapitalaren_hortz_zorrotzak_eta_beste.htm Sat, 28 Mar 2020 00:00:00 +0100 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/2001/035/001/2020-03-28/euskal_zonbiak_betiereko_klasikoak_kapitalaren_hortz_zorrotzak_eta_beste.htm Objektu horrek DVD du izena, eta, garai ez oso urrun batean, horrekin ikusten ziren filmak etxean. Bilatuz gero, seguru bat baino gehiago agertuko dela, eta altxor ezkutu bat aurkitzea baino aberasgarriagoa izaten ahal da horiek biziberritzearen esperientzia.
Nolanahi ere, denboraren premietara egokitu behar, eta halakorik bilatzeko patxadarik ez dutenentzat edota hodeiak ekarriko duenaren zain bizitza pasatzen duten horientzat, hona sareak etxeko zinemarako eskaintzen dituen aukera zenbait.

'Napardeath'
Non ikusi: Katihotsak.eus.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.
Zonbi eta banpiroen trilogiari amaiera ematen dion filmarekin jira eta bira ibili ondoren, Katihotsakoek berriki sarean jarri dute ikusgai beren azken filma. Ataun of the Dead-ekin hasi zuten trilogiaren amaiera da, eta aurreko biak ere ikusteko aukera dago bertan.
Zumalakarregi zonbiak Euskal Alderdi Banpiroa garaitu du, eta Iruñera abiatu da, euskaldunen erregea izateko asmoz. Hiribururako bidea, baina, ez zaio erraz izanen, besteak beste, Antso Azkarraren momiari aurre egin beharko baitio.

'Eskerrik asko, ugazaba'
Non ikusi: Argia.eus (multimedia kanala), Filmin.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.
Sekulako arrakasta izan zuen duela bost urte François Ruffin kazetariak aurkeztu zuen dokumentalak. Ez soilik oso zabaldua izan zelako: Nuit debout mugimenduaren pizgarrietako bat ere izan zelako ere bai. Era berean, Ruffini parlamenturako bidea ireki zion filmak.
Frantziako aberatsenen taldeko kidea da Bernard Arnault, eta haren atzetik abiatuko da Ruffin, haren enpresen bidegabekerien berri emateko. Zeregin horretan, Poloniara eraman duten enpresa bateko kaleratutako langile bikote bat izanen du bidelagun.

'Marriage Story'
Non ikusi: Netflix.
Hizkuntza: Ez da euskaraz ikusgai.
Iazko harribitxietako bat izan zen, baina ez zen zinema aretoetara ailegatu, zuzenean Netflix plataforman estreinatu baitzuten. Hala ere, Oscar sarietarako lehian sartu, eta Laura Dernek merezitako estatuatxoa eskuratu zuen. Harekin batera, nabarmentzekoa da Scarlett Johanssonek eta Adam Driverrek filmean egiten duten lan bikaina.
Bikote harreman baten hondamendia da Noah Baumbachek filmean kontatzen duena: banantzearen bidean sortuko diren zauriak zein duda-mudak, baita prozesu horren inguruan dagoen merkantilismoa ere.

'Muga deitzen da pausoa'
Non ikusi: Liburutegi publikoetako efilm plataforman, Filmin.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.
Zinema aretoetan estreinatu zen iaz Maider Oleagaren film zirraragarria. Dokumentala dela esatea murriztailea litzateke, esperimentaziotik asko baitu absentziarekin, memoriarekin eta espazio fisikoarekin jolasten den bidaia horrek.
Bi emakumek topo eginen dute Donostiako Parte Zaharreko etxe batean. Bata zinemagilea da, eta etxe horretara ailegatu berri da. Bestea, berriz, 1982an hil zen, Elbira Zipitria zen, euskararen eta ikastolen sustatzailea. Bazter guztietan bizirik da oraindik haren presentziaren arrastoa.

'Printze txikia'
Non ikusi: Liburutegi publikoetako efilm plataforman, Filmin.
Hizkuntza: Euskaraz ikusgai.
Asko dira Antoine de Saint-Exuperyren liburuaren gainean egin diren moldaketak, baina, horien artean, 2015ean Mark Osbornek egin zuena berezienetakoa da. Animazio film bat da bertsio hori, stop motion teknikaren bitartez egina, eta umeekin ikusteko aproposa.
Istorioak bi maila ditu: batetik, printze txikiaren gorabeherak ezagutuko ditu ikusleak adineko pertsonaia bitxi baten bitartez. Bestetik, alabaren eta amaren istorioa dago; lekualdatu berri dira, eta ama alaba lehiakorra izan dadin prestatzen ari da. Gaztetxoa, ordea, ez da zoriontsu bizimodu horrekin.]]>
<![CDATA[Genozidioak isildu ez dituen ahotsak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/042/001/2020-03-07/genozidioak_isildu_ez_dituen_ahotsak.htm Sat, 07 Mar 2020 00:00:00 +0100 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/1890/042/001/2020-03-07/genozidioak_isildu_ez_dituen_ahotsak.htm Munich, Olivier Assayasen Carlos, Ziad Doueiriren L'attentat edota Saverio Costanzoren Private, bakar batzuk aipatzearren.

Horiek guztiak, ordea, kanpoko begiradak izan dira, distantziatik egoera konplikatu bati hurbiltzeko eta hurbilarazteko ahaleginak. Ezezagunagoak dira barnetik gatazkaren berri eman duten filmak, eta, horien artean, ia beti -jarrera kritikoa izan zein ez- israeldarren ikuspuntutik izan da. Horrela, Mendebaldean, Amos Gitairen filmografia ezaguna da; edota, besteak beste, Eran Riklisen Etz Limon, Samuel Maozen Foxtrot edota Eytan Foxen Yossi & Jagger. Film horietan, asmo onarekin egindakoak izanda ere, protagonista nagusien ahotsa falta izan da, palestinarrena beraiena, alegia.

Okupazioaren eta errepresioaren ondorioz, palestinarrek zail dute zinema nazionala garatzea, eta are zailago horren emaitza munduan barna zabaltzea. Zorionez, azken urteotan egoera zertxobait aldatzen ari da, eta, tantaka-tantaka, Palestinako zinemaren ale batzuk ailegatzen ari dira pantailetara, izan handiak, izan txikiak.

Traba guztien gainetik

Hau ez da zinema palestinarraren historia egiten hasteko tartea, baina, egungo pizkundearen arrazoiak bilatzean, hainbat zinemagile aipatu behar dira ezinbestean .

Batetik, Elia Suleiman. Haren Segell Ikhtifa filma Palestinan egindako zinema garaikidearen mugarria da. 1996ko film horren ostean, 2002an Yaddon Ilaheyya egin zuen Suleimanek, eta lan horrek Cannesko zinemaldiko atea ireki zion. Iazko It Must Be Heaven da orain arte egin duen azken filma.

Bestetik, Hany Abu-Assad da nabarmendu beharreko beste zuzendari palestinarra. Aurretik hainbat lan bazituen ere, 2005eko Paradise Now probokatzaileak egin zuen ezagun munduan. 2013ko Omar filmak ere harrera beroa izan zuen. Palestinan egindakoez gain, Abu-Assadek hainbat film egin ditu AEBetan, zorte handiegirik gabe. Azkenik, bi horiez landa, Annemarie Jaciren lanak ere nolabaiteko oihartzuna lortu du, bereziki Milh Hadha Al-Bahr bere lehenengo filma izan zenak.

Oraingoan, Sameh Zoabiren azken filma da Euskal Herrira ailegatu dena, zuzendariaren hirugarren lan luzea. Horretan ere ikusten ahal da zinema palestinarrak zabaltzeko dituen arazoak: batetik, 2018ko lana da, eta, bestetik, Luxenburgoko banderapean aurkezten da filma, nonbait diru kontuak hor moldatu baitira.

Komedia generokoa izanik, drama ukituak ere baditu, halakoa baita pertsonaien egunerokoa. Protagonista Salam da, Jerusalemen bizi den gazte palestinarra. Egunero, lantokira ailegatzeko, armadaren kontrol zorrotza pasatu behar izaten du. Era horretan, komandante israeldar bat ezagutuko du, eta harenganako adiskidantza baliatuko du bere lan egoera hobetzeko.

'TEL AVIV ON FIRE'
Zuzendaria. Sameh Zoabi.
Aktoreak. Kais Nashif, Lubna Azabal, Yaniv Biton, Maisa Abd Elhadi, Nadim Sawalha, Salim Dau, Yousef Joe Sweid, Amer Hlehel, Laetitia Eido.
Herrialdea. Luxenburgo.
Urtea. 2018.
Iraupena. 100 minutu.
Generoa. Komedia dramatikoa.

Ostiralean estreinatuko dute Hego Euskal Herrian.]]>
<![CDATA[Eremu berrien bila abiatu da Pixar]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/044/001/2020-02-29/eremu_berrien_bila_abiatu_da_pixar.htm Sat, 29 Feb 2020 00:00:00 +0100 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/1890/044/001/2020-02-29/eremu_berrien_bila_abiatu_da_pixar.htm
Disneyren eragin posiblera itzulita, datu bat nahiko argigarria da: joan den hamarkadan sekuelak izan ziren Pixarrek egin zituen film gehienak: Toy Story 3; Cars 2; Monsters University; Finding Dory; Cars 3; Incredibles 2 eta Toy Story 4. Eta soilik lau ekoizpen original sortu zituen Pixarrek: Brave; The Good Dinosaur; Inside Out eta Coco.

Hortaz, zerrendari erreparatuta, ematen du baietz, nolabait asmo komertzialak gailendu direla. Hala ere, Pixarren alde esan beharra dago sortu zituen lau film horietan ongi baino hobeki eutsi ziola kalitateari -Disneyren morrontza handiegia zuen The Good Dinosaur-en salbuespenaz-.

Horiek horrela, ematen du Pixarrek beste norabide bat hartu nahi duela hasi berri den hamarkada honetan; sekuelak eta gisakoak alde batera utzi, eta originaltasunari tarte handiago zabaldu. Aurten, bederen, bi film estreinatuko ditu: Onward hau eta uda aldean ailegatuko den Soul, Pete Docter eta Kemp Powersen zuzendaritzapean.

Magiaren mundua

Gainera, Onward-ekin eremu berri batean sartu da ekoiztetxea. Izan ere, izaki fantastikoak -elfoak, gnomoak, trollak, adarbakarrak, maitagarriak, ziklopeak...- baliatzen ditu filmak, baina horiek inguru urbano batean txertatu ditu, istorioa hiri bateko auzune batean gertatzen baita. Modu horretan, fantasia eta errealitatea uztartu nahi ditu filmak.

Bi anaia elfo dira protagonistak, Ian eta Barley Lightfood. Umetan aita hil zitzaien, eta, geroztik harekin noizbehinkako harremana izatea lortu badute ere, aitarekin egun bat pasatzea da anaion ametsa. Horregatik, horretarako modua emango duen magiaren bila abiatuko dira.

Dan Scanlon da Onward-en zuzendaria, eta, hain zuzen ere, haren bizipenetan oinarrituta dago filmaren istorio nagusia. Scanlonek ere gaztetan galdu zuen aita, eta hark utzitako grabazio misteriotsu bat izan zen utzi zion testigantza. Bizipen horretatik tiraka sortu zuen Lightfood anaien istorioa.

Ohikoa denez, Scanlon Pixar ekoiztetxearen korridoreetan trebatu da. John Lasseter ahalguztidunarekin, Mater and the Ghostlight film laburra egin zuen 2006an, eta, bakarka, Monsters University zuzendu zuen, 2013an.

'ONWARD'
Zuzendaria. Dan Scanlon.
Herrialdea. AEB. Urtea. 2020.
Iraupena. 96 minutu.
Generoa. Animazioa.

Asteazkenean estreinatuko dute Ipar Euskal Herrian, eta ostiralean Hego Euskal Herrian.]]>
<![CDATA[Ikusezina izatea amesgaizto bihurtu zenekoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/043/001/2020-02-22/ikusezina_izatea_amesgaizto_bihurtu_zenekoa.htm Sat, 22 Feb 2020 00:00:00 +0100 Gontzal Agote https://www.berria.eus/paperekoa/1890/043/001/2020-02-22/ikusezina_izatea_amesgaizto_bihurtu_zenekoa.htm The Invisible Man eleberria argitara eman zuenetik, baina oraindik ere genero fantastikoaren klasikorik handienetakoa dira gizon ikusezinaren gorabeherak. Zinemak ere lagundu egin du Wellsen istorioa ezagun egiten, eta, orain, bertsio garaikide bat ezagutzeko aukera eskaintzen zaigu.

Garai horietan ohi zen moduan, Pearson's Magazine aldizkariak atalka eman zuen argitara The Invisible Man. 1897. urtea zen, eta narrazioak alimaleko arrakasta izan zuen. Hortaz, urte berean liburu formatuan jarri zuten salgai.

Ordurako Wells zientzia fikzio generoko egile ezaguna zen; aurreko urteetan idatzitako The Time Machine eta The Island of Doctor Moreau eleberriek ospe handia emana zioten. The Invisible Man-ek eta 1897an berean argitaratuko zuen The War of The Worlds-ek garaiko idazlerik famatuenetakoa bihurtu zuten idazle ingelesa.

Itxura misteriotsua duen ezezagun baten istorioa da gizon ikusezinarena: beroki luze batez eta eskularruz jantzita, betaurreko ilunak daramatza eta aurpegia hesgailuekin estalia du. Normala denez, Ipingeko biztanleek mesfidantzaz hartuko dute iritsi berria.

Moldaketa arrakastatsua

Poliki-poliki, gertatu zaiona jakinen du irakurleak: bere buruari egindako esperimentu zientifiko baten ondorioz ikusezin bihurtu da. Helburua hori izanik ere, kontua da egoera horrek ez duela atzera-bueltarik, eta munduarekin zein inguruarekin erretxindurik bizi da.

Hori da laburbilduz, eta spoiler-ik egin gabe, The Invisible Man-ek kontatzen duena. Eleberriak badu euskal itzulpenik: Gizon ikusezina, Miren Arratibelek euskaratu zuen, Literatura Unibertsala bildumaren barruan.

Zinemak ere behin baino gehiagotan begiratu die Wellsen lanei, eta arestian aipatu bezala, The Invisible Man ez da salbuespena izan. 1933koa da Universal etxeak egin zuen moldaketa; James Whalek zuzendu zuen, eta Claude Rainsek jokatu zuen rol protagonista.

Estreinatu zenean, filmak harrera ezin hobea izan zuen, eta gaur egun generoaren klasikoa da. Izandako arrakastaren ondorioz, ondorengo urteotan ekoiztetxeak beste film eratorri batzuk egin zituen: The Invisible Man Returns, The Invisible Woman, Invisible Agent...

Ikusteko dago jatorrizko lehengaitik zenbat duen The Invisible Man-en bertsio garaikideak. Leigh Whannell ezezagunak zuzendu du filma, eta horren atzean Blumhouse ekoiztetxea dago. Azken urteotan, bere eskutik etorri dira beldurrezko generoaren arrakastetako asko: Get Out, Split, Sinister eta Insidious sailak...

'THE INVISIBLE MAN'
Zuzendaria. Leigh Whannell.
Aktoreak. Elisabeth Moss, Storm Reid, Harriet Dyer, Aldis Hodge, Oliver Jackson-Cohen, Zara Michales.
Herrialdea. AEB.
Urtea. 2020.
Iraupena. 115 minutu.
Generoa. Fantasiazkoa.

Asteazkenean estreinatuko dute Ipar Euskal Herrian, eta ostiralean, Hego Euskal Herrian.]]>